2001
|
|
Honek kausalitatearen adigai erabat berria suposatzen du, organismoa norberaren kausa eta aldi berean efektua baita: sorkuntzan zuhaitz batek bere buruarengan ekiten du espeziea zabalduz; hazkuntzan norberarengan ekiten
|
du
bere burua garatuz, eta barne bizitzan norberarengan ekiten du zati bakoitza besteen mesederako existitzeak osotasuna mantentzen duelako. Horregatik, organismo bat ezin da mekanismo hutsera murriztu; bizidunak ez dira makinak, bizidun bakoitzaren banakotasuna ezin da adigai determinatuen bidez agortu; horregatik, ez dago Newton bat Biologian Fisikan badagoen antzera.
|
|
Subjektua ez da lehendik nolabait dagoen espazio denbora batean kokatzen, baizik eta berak ezartzen ditu bere higikortasunaren eta objektuekiko hartu emanaren baldintza subjektibo gisa. Subjektua errealitatera irekitzen da horrela, esperientziaren mesedetan ezartzen
|
du
bere burua espazioan eta denboran. Hauxe da Matematikako koordenatu cartesiarrez hitz egin ahal izateko baldintza.
|
|
" gehiago naiz zordun nirekiko, beste gizakienganako baino" 94 Eta bai Tomas Akinotar Santuak ere: " Horregatik, karitatea dela-eta, gizakiak maiteago izan behar
|
du
bere burua, hurkoa baino." 95.
|
|
Beraz, zientzialaritzat ematen
|
du
bere burua, baina gizakiaren askatasuna aitortzen du, bere egiten dituen zientziaren printzipio funtsezko hauen kontra jarriz: kausalitate fisikoa besterik ez dagoela, helbururik ez dagoela natura osoan.
|
2002
|
|
Aurrera egin baino lehen, autoreak sarri egin izan zaion objekzio bati erantzun beharrean aurkitzen
|
du
bere burua: presoak denen begien bistan egonik lotsaizuna galduko balute, nola erdietsi beren erreforma morala?
|
2003
|
|
Horrez gain, gizakiak muga batzuen barruan jokatu behar du, bere egoerak muga horiek eratortzen dituelako. Gizakiak ezin
|
du
bere buruaz abusatu, ezta berari dagozkion gauzez ere. Izan ere, gizakiak gizarteko kide dira, gorputzeko zati diren bezala.
|
|
Horien artean, gutxiago dira oraindik zati batez nork bere burua maitatze horretan oinarritzen ez direnak. Gainera, beste batzuetan, lagunetako batek xede
|
du
bere burua maitatzea, baina besteak jokatzeko ez du araurik lehen legeen espiritua baino. Hortaz, gaur egungo gizartearen egoeran, mota horiek guztiak nahasi egiten dira, adiskidetasuna zein subjektuk izan eta horrek ematen dituen xedapenen arabera.
|
|
Gizakiaren egitura horrek, Jainkoa ezagutzeko eta maitatzeko, hain zuzen ere, Sortzailearen itxurazkoa egiten du; hori denez on goren bakarra, berezkoa
|
du
bere burua ezagutzea eta maitatzea, eta horren antza du berori ezagutzeko eta maitatzeko gai duen izaera duena; eta haren dohatasunaren kide da ezagupide eta maite horren bikaintasuna iritsi dezakeena.
|
|
Harreman horietatik onurak eta probetxua atera ahal izateko, haien ohore eta interesak agintzen dute onustea, fideltasuna eta zintzotasuna izatea. Hortaz, nork bere burua maite duenak orotara egokitu behar
|
du
bere burua, orotatik probetxua atera ahal izateko. Gizaki horrek jakin badaki bere helburuak lortzeko baliabiderik eragingarrienak erabili behar dituela, eta, horregatik, eginbehar guztiak ere bereganatzen ditu, bertute mota guztiak iritsi ahal izateko.
|
2004
|
|
Descartesek frogatutzat joko du Jainkoa existentzia berezkoa zaion izakia dela, Jainkoak existitu beharra daukala, Jainkoaz dugun ideiak horrela eskatzen duelako, eta hori izango dela gizakiaren eta Jainkoaren artean ezberdintasuna markatzen duen bereizgarria. Niri dagokidanez Jainkoak ematen dit izatea ezerezaren gainean, baina ez dit ematen izatearen osotasuna, Jainkoak ez du beste Jainko bat sortzen, ez
|
du
bere burua bikoizten, ez naiz ni Jainkoa izango, ezta Jainko txikia ere, baizik eta ezerezaren eta izatearen artean dagoen zerbait. Gizakiak, beraz, ez du berezko existentziarik izango.
|
|
Zergatik ez ninduen hobezina egin? Zergatik ez ninduen egin osotasunaren ezagutza lortzeko gauza?, galdetuko dio filosofo kristauak bere buruari behin eta berriz, eta erantzun etsipengarri baten aurrean aurkituko
|
du
bere burua. Jainkoaren bideak eta azken egiak ezin asmatuzko ezkutaleku batean ostenduta geratuko dira guretzat, ez zaio beste irtenbiderik geratzen Descartesi une honetan.
|
|
Ez zaio aski estimuluak estimulu huts bezala hartu (sentitu) eta haiei erantzutea (mekanikoki alegia); gauzei eta bere buruari aurre egin behar baitie errealitate bezala hartuz. Eta errealitatea errealitate gisa hartzerakoan, bertan inplikatzen
|
du
bere burua gizakiak. Ez da, beraz, errealitatean gertatzen ari denaz" enteratzea" bakarrik, berorretan inplikatzea baizik, hartaz behar bezala jabetuz (Ik.
|
|
Agian gizakien moralitateak honetan dauka bere sorburua: lehen gizakiek neurria eta neurtzeko artea, balantza eta pisatzeko artea asmatu zituztenean bizi izan zuten barne zirrara miragarrian, alegia(" gizaki" [Mensch] hitzak ‘neurtzen duena’ esan nahi du; bere asmakizunik handienaren arabera izendatu nahi izan
|
du
bere burua) (II. lib., Bidaiaria eta bere itzala, § 21).
|
2005
|
|
Maizago begiratzen zaio lehendabizikoari eta horrexegatik, hain zuzen ere, bigarrena eskuratzea agindu behar zaigu prestutasun gehiagorekin, izaerak berak gure burua zaintzera bultzatuko bagintu bezalaxe. Bestenaz ere, jakintsuak ez
|
du
bere burua beheratzen, ezta bere ontasun propioa uzten ere; egiatan, inork ez du hori egiten zuzentasun handiagoarekin. Hari beretik ere, beregandik jaurtiko du kalte oro, horretarako eskubidea izan eta legezko zaion arren.
|
|
Baldin eta onartzen badugu hizkuntzak orokorrean edo, hobe, hizkuntza partikular bakoitzak gizakiaren eta munduaren arteko bitartekari lana egiten duela, orduan onartu egin dugu ere hizkuntz gertakariek egoera ezberdinen aurrean jartzen dutela pertsona behin eta berriz. " Hizkuntza, nazioaren eta iraganaren ekintza den heinean, gizakiari arrotza zaion zerbait da" eta, zentzu honetan," gizaki hau hizkuntza horri lotuta" agertzen zaigu; aldi berean, ordea," gizaki honek berak aberastua, indartua eta suspertua ikusten
|
du
bere burua, hain zuzen, hizkuntza hartan bere aurreko belaunaldiek jarritako guztiagatik" 139 Produkzio linguistiko guztiak kontestu espazio tenporal jakin batean emandako gertakari historikoak dira eta, beraiei esker eta aldi berean, gizabanakoek —bakoitzak bere erara— iraganeko hainbat bizipen jasotzen eta gaurkotzen dituzte. Honi esker pertsona bakoitzak bere aktibitatea martxan jartzen du, benetan sortzaile izateko aukera irabazten du eta, honen guztiaren haritik, bere giza-formazio prozesuan aurrera egiten du.
|
|
Egia da, ordea, era honetan planteatutako ikerketa antropologikoak beti aurkituko duela giza-indibidualitateak dakarren muga. Gizabanakoak, beti ere historikoa delako, denboran zehar bakarrik erakusten
|
du
bere burua, aldiro partzialki bakarrik ikus daiteke eta, gainera, unetik unera era ezberdinetan agertzen da. Giza-indibidualitatearen berezko eta barruko dinamizitateak, honela, ez digu uzten berau kontzeptualki finkatzen, eta hau onartu beharra dago.
|
|
" Erreala dena posible denarekin behar da izan konparatua, honela antzeman ahal izateko nola hurbildu gaitezkeen beharrezkoa denera" 45 Konparazioaren metodoa, bigarrenik, ezinbestekoa da hainbat gizabanakoren artean diferentziak eta antzekotasunak aurkitzeko eta, hemen oinarrituz, gizabanako horiek izaera ezberdinen arabera taldekatzeko. Humboldten esanetan, hain zuzen, saihestu beharreko" akatsa" da" klase bakar bat ezagutu" edota" banako isolatu bakoitza klase partikular batean bihurtu" nahi izatea46 Pertsona bakoitzak bere nortasuna baldin badu ere, gizadiaren parte den heinean, beste pertsonekiko loturan ezagutu eta ulertu behar
|
du
bere burua eta, gainera, hauekin batera bakarrik eraman ahal izango du bere formazio prozesua aurrera. Esan beharra dago, beti ere, erkaketa ezberdinen bitartez lortutako giza-karaktereen multzokaketa behin behineko taldekatze erlatiboa dela, eta ez behin betiko klasifikazio absolutua, ze, azken batean, giza-ikerketan dena da gutxi gorabeherakoa.
|
2006
|
|
Patroklo heroi hil berriaren gorpua —Akiles oldarkorraren alter egoa izan denaren gorpua— borroka zelaian datza eta ataka estuan dago Menelao: batetik, gorpua defentsarik gabe uzten badu, bere erruz, heroiaren gorpuak bere herritarren gorazarrekin lur hartzerik ez badu, danaoen gaitzespena jasoko du (nemeshsetai); baina, bestetik, dagoen bezala, bakarka, Hektorri eta troiarrei aurre egiten badie, arrisku bizian jarriko
|
du
bere burua. Badirudi, une batez, Menelaori —geroago Arkilokori bezala— barne eztabaida sortu zaiola bihotza ez den leku harrigarri batetik.
|
|
Antzera, lan bat publikoarengana zuzentzen denean, nahiz eta ni egilearen adiskidea edo etsaia izan, egoera hori ez dut kontuan hartu behar; aintzat hartu behar dut neure burua, baina gizaki gisa, zentzu orokorrean ulertuta, eta ahal den neurrian ahantzi behar ditut nire izate partikularra eta nire zirkunstantziak. Aurreiritzien mendean dagoen pertsonak ez du betetzen baldintza hori, eta bere kokapenari eusten tematzen da; ez
|
du
bere burua kokatzen obrak duen ikuspuntuan; obra beste garai eta nazio bateko pertsonengana zuzenduta baldin badago, haien ikuspegia eta aurreiritziak ez ditu aintzat hartuko. Aitzitik, besteen iritzian miresgarria dirudiena zentzurik gabekotzat hartuko du bere garaian eta lurraldean bakarrik oinarrituz, nahiz eta diskurtsoa osatua izan den beste garaikoei begira.
|
|
Oro har, zeharkako grinak, hau da, gorrotoa, harrotasuna, maitasuna eta apaltasuna bezalako sentimenduak oso pertsonalak dira, norberari eta norberaren interesei dagozkien sentimenduak dira. Sentimendu batek judizio morala sorraraz dezan, ikusleak ikuspuntu tinko eta orokorrean kokatu behar
|
du
bere burua: izan ere, alde batera utzi behar ditu bere interesak.
|
2007
|
|
" Zer dela eta elebitasuna aldarrikatu behar dugu? Zein gizartek definitu
|
du
bere burua elebiduntzat. Non agertzen da definizio hori?" 239 Galderak galdera, honela Alvarez Enparantza Txillardegi, geratzen zaigun gauza garbi bakarra" elebitasun indibidualaren maila" —bereziki hezkuntzari esker— igotzearena da240:
|
|
Azpimarra dezagun, puntu honekin bukatzeko, hezkuntzak sakon sakonean antropologia filosofikoaren beharra duela, baldin eta hezitzaileak egiaz gizabanakoaren humanizazio prozesuaren pizgarri —eta ez bakarrik lekuko— izan nahi badu. " Hezkuntzaren antropologia", bestela esanda, ezin daiteke" orientazio enpiriko hutseko" planteamendu batean geratu, alderantziz," antropologia pedagogikoak" —Dienelten hitzetan—" filosofikoki legitimatu behar
|
du
bere burua" 37 Kontua da, aipatu bezala, hezitzaileak gizakiaren osotasuna kontsideratu behar duela —berori den eta izan daitekeen horretan—; eta, horregatik, ezinbestekoa dirudi" antropologia erreala" eta" antropologia ideala" bezala ezagutzen direnen arteko loturak onartzea eta indartzea38 Hauxe da, orokorrean, antropologia filosofikoak —arrakasta gehiago... Zentzu honetan, gogora ekartzeko modukoa da nola Kantek" antropologiaren" barruan kokatzen dituen bere hiru galdera ezagunak —" zer jakin ahal dut?"," zer egin behar dut?" eta" zer itxaron ahal nezake?" —, horiek beti laugarren galdera bati —" zer da gizakia?" — erreferitzen zaizkion heinean40 Ez dugu ahaztu behar, hala ere," egungo antropologia filosofikoak", Dienelti jarraituz, oso kontuan hartzen dituela" gizakiaren zientzia enpiriko guztiak" 41, hori funtsezkoa delarik hezkuntzaren antropologiarentzat.
|
|
Beti ere horren funtsezko arrazoia, Ferrerok azpimarratzen duen bezala, gizakiaren berezko izaera sozialean datza: " Gizakiak ezin du biologikoki bakarrik iraun, ezta gizabanako bezala bakarrik ere; gizakiak, gainera, gizarte baten barruan bizirik irauteko berezko beharra du" 45 Hain zuzen genetikoki erabat programatua ez dagoelako, gizakiak ezinbestean osatzen
|
du
bere burua beste giza kideekin batera, eta, zentzu honetan, mundu naturalarekiko independentzia hura mundu sozio-kulturalarekiko dependentzian bihurtzen da. Horregatik dio Sussmuthek:
|
|
Gizakiak ez
|
du
bere burua errealizatzeko eskubidea bakarrik; bere burua errealizatu egin behar du ere. Hezigarritasuna ‘ahal izan’ bat da, ‘behar izanera’ hurbiltzeko itxaropen bat, perfekziorako autoexijentzia bat, ‘ni’ hobe baten bilaketa amaiezin bat.21
|
2008
|
|
Bi testuon irakurketatik Platonek idazketari eginiko kritika hauek atera ditzakegu: a) idazketak ez du ez jakituria ez oroimena handitzen aldez aurretik ezagutza ez duen gizakiarengan; b) idazketak ezin
|
du
bere burua defendatu; beraz, ahozkotasun dialektikoa baino gutxiago da; c) ez dakien gizakiarengan idazketak ondorio kaltegarriak ditu; d) idazketa irudia (eidolon) besterik ez da; e) idazketak ezin ditu gauzarik garrantzitsuenak eta errealitatearen printzipio lehen eta gorenak adierazi. Idazketarekiko Platonen jarrera kontuan hartzen badugu, Akademian idatzietan Platonek azaldu ez zituen doktrinak aztertu eta eztabaidatu zituela pentsa daiteke.
|
|
Bide horretako une bakoitzean, kontzientzia bere objektuari egokitzen zaio; baina objektuak ere aldatzen
|
du
bere burua une bakoitzean. Kontzientziari lehen unean egiazkoa iruditzen zaiona, hurrengoan ez egiazkoa irudituko zaio.
|
|
Hala ere, hautemate kontzientzia horrek desegiten
|
du
bere burua, maila horretan bateraezina dena bateratu nahi duenean: gauza baten batasun bateraezina eta besteengan ere dauden sentipenezko tasunen aniztasuna.
|
|
Horrek esanahi bikoitza dauka: lehenik, galdu egin
|
du
bere burua, zeren beste zerizan bezala aurkitzen baitu; bestetik, horrela gainditu egin du bestea, zeren ez baitu ikusten bestea zerizan bezala, baizik eta bere burua bestean.
|
2010
|
|
Eta egiaz posible izan behar du ulertzea —bereziki bizikidetzaren bestelako indarren beharrak serioski aztertzen dituztenen artean— hizkuntza komunitateen bizi erritmoak luzera handiko uhin mugimendua osatzen duela. Horrexegatik, bada, erritmo horrek ezin
|
du
bere burua eguneroko gertakizunetara egokitu; alderantziz, egiazko edo ustezko eguneroko beharren arrakasta aukerak dira eraginik jasaten ez duten baldintza haien arabera neurtu behar direnak. Ze edonork onartu behar du hau:
|
2011
|
|
Filosofiaren hastapena Grezian mitotik Logosera iragaitza izan omen da, duela urte batzuk arrakastatsua zen titulu batek zioen moduan, eta topikoa oraindik ez da guztiz amatatu. Ikuskera hori Platonena da hain zuzen, alegia, Platonek berak horrela ikusi nahi izan
|
du
bere burua eta filosofiaren hastapena: alde batean mitoa, h. d., poetak (Hesiodo, Homero), bestean Logosa, h. d., presokratikoak, eta oroz gain Platon bera, poesiarekin borrokan.
|
|
Gizakiak artean, mitoan, dantzan ezagutzen
|
du
bere burua, bere askatasuna.
|
2012
|
|
Edo agerpenaren Izatearen euskarria lokalki agertzen denean (Badiou 2009a, 74). Aniztun batek ezin
|
du
bere buruaren elementua izan (Badiou 1988b, 18 meditazioa). Hori dela eta, aniztun bat bere agerpena osatzen duen erlazioen sarea ebaluatzen duen protokoloaren menpe erortzen dela aurkitzen badugu, horrek esan nahi du egitura ontologikoaren eta Izate aniztuna agerpenera ekartzen duen logikaren hauste edo urratze argia daukagula.
|
|
Objektuaren partikulartasunaren eta objektuaren pentsamenduaren unibertsaltasunaren arteko banaezintasuna da, hain zuzen, Platonek Ideia deritzona. Ideiak, objektua" egiara" etorraraztean bakarrik existitzen den heinean, ezin
|
du
bere burua aurkeztu. Hau da:
|
|
Hortaz konturatu ezean, materialismo demokratikoak bizitza abere bizitza bihurtzen du, paradoxikoa dirudien arren. Zeren bizitzak Ideiaren bitartez bakarrik jaurtitzen
|
du
bere burua abere bizitzatik haraindi. Materialismo demokratikoa giza bizitza izena merezi duen edozein bizitzaren etsai handia eta zeharo intolerantea da.
|
2014
|
|
beraz, muturretan daudenak badira ere, agian Wagnerrek Rossinirekiko zuen sinpatia pribatu harrigarriak, Parisen izan zuten lagunarteko enkontruak bezala, gertutasun sakonago baten lekukotasuna adieraz dezake. Rossiniren gizonen erretratu handiek, Barbiere ko hirurek (Largo il factotum Figarorena, La calumnia Basiliorena eta Un dottor della mia sorte Bartolorena), gehi iruzurraren gurarizko autorretratuak Cenerentola n, lantu simulakro bat jartzen dute martxan, egoera horretan nork bere burua desiratutako egoera batean ikusten du, fabore edo zerbitzu eskaeren bonbardaketa batean ikusten
|
du
bere burua. Subjektuak birritan desplazatzen du bere posizioa:
|
|
Metafora zoragarri batean, alderatzen da uretan marraztuta dagoen irudi eder bat gizonak zuzenean ukitu eta ura mugitzen duenekoarekin. Azkenik, Siegfrieden maitasun intsinuazioei men egin eta zurrunbilora botatzen
|
du
bere burua.) Azken notetan izan ezik, ordea, Siegfried en III. ekitaldia, behintzat Siegfriedek Wotanen lantza hausten duenetik Brunnhilde esnatzeko, ez da soilik bazterrezinki ederra, baizik eta problematika edipikoaren bira wagneriar espezifikoaren formulaziorik laburrena16.
|
|
O, mugak daude halere, jainkotasunarekin zerikusia dutenak, zeren Wotanek bere alabari hitz egitean bere buruari hitz egitearen itxura eginda soilik jasan dezake. Brunnhildek ‘Wotanen nahia’ izenez definitzen
|
du
bere burua. Entzun aitaren eta alabaren arteko elkarrizketa:
|
2016
|
|
" Edozein entitate, esaterako babuino bat, altruista dela esango dugu, portaera hau baldin badu: bera bezalako beste entitate baten ongizatea handituko
|
du
bere buruaren kaltetan". (" Ongizatearen definizioa ‘bizirauteko aukerak’ da", geneak ugaltzeko abantailak).
|
2017
|
|
Aurpegia, munduko objektuen pareko izate objektua dena (bere baitakoa), begirada bihur daiteke eta distantzia zabaldu, alegia, unibertsoan egon eta unibertsoa zabaldu eta bere burua transzenditu: " aurpegiak bere aurrera bultzatzen
|
du
bere burua, espazioan eta denboran[...] aurpegi baten zentzua ikusgai den transzendentzia izatea da". 72
|
2021
|
|
lanean, hezkuntzan, kulturan, kirolean, lagun taldean... Hala aurkezten bada ere, gizonak ez
|
du
bere burua era beregainean definitzen. Zehazki, ukazio hirukoitzean oinarritzen da:
|
|
Subjektuaren eta bestearen arteko harreman dialektikoa bi eratakoa izan daiteke. Existentzia propioa duten bi subjekturen arteko parez pareko harremana bada, bakoitzak objektu eta subjektu gisa hartuko
|
du
bere burua eta bestea, bata bestearekiko elkarrekintzan. Jabearen eta esklaboaren arteko harreman asimetriko eta aldebakarrekoa bada, ordea, ez da aitortzarik izango.
|
|
Neska nerabeak pentsatzen du ez dela bere etorkizunaren jabe, eta hortik datorkio ezkortasun sakon hori; alferrekotzat jotzen
|
du
bere buruari gehiago eskatzea, azken batean patua ez baitu bere esku. Kontua ez da emakumea gizonari emana dagoela badakielako hura baino gutxiago dela, aitzitik baizik:
|
|
Azaldu dugunez, kasu honetan, gizona da Bata, absolutua, esentzia, eta emakumea Bestea, erlatiboa eta inesentziala. Ondorioz, gizonak emakumean proiektatzen
|
du
bere burua eta bere argitan egiten eta bilakatzen da subjektu burujabe: " emakumea Beste pribilegiatua da, eta subjektua haren bitartez mamitzen da:
|
|
Gizona subjektu aktibo eta librea izango da, homo faber edo eskulangilearen parekoa: nahieran moldatzen du lanabesa, bere proiektuaren moldea inposatzen dio tresnari, bere eskuz; borondate subirano gisa berresten
|
du
bere burua natura geldoaren aurrean, gailendu egiten baitzaio[...] eskulangileak erantzulea dela ikasten du[...] arrakasta ez dauka jainko jainkosen faboreen mende, ezpada bere esku; desafioa egiten die kideei, eta bere garaipenez harrotu. (I:
|
|
Helburu propioak finkatu eta era aktiboan ekin, asmatu eta sortzeko aukera eskain dakiola aldarrikatzen du, bere izatearen egile aktiboa eta erantzulea izan dadila: " emakume ekoizleak, emakume aktiboak, transzendentzia berreskuratzen du; egitasmoetan, subjektu gisa berresten
|
du
bere burua, modu konkretuan erantzule dela sentitzen du" (II: 449).
|
|
Emakumearentzat, ordea, abstraktua eta hutsa da beti, eta, beraz, emakumeak ezin du zinez erabili, matxinatuz ez baldin bada: horra hor bide bakarra, ezer ere eraikitzeko aukerarik ez dutenentzat; beren egoeraren mugak gainditu beharra daukate, eta etorkizuneko bideak zabaltzen saiatu; konformidadea ez da amore ematea eta ihes egitea baino; emakumeak ez
|
du
bere burua askatzeko lan egin beste irtenbiderik. Askapen horrek kolektiboa izan behar du ezinbestean, eta, oroz gain, nahitaezkoa da emakumeen kondizioaren eboluzio ekonomikoa bururaino eramatea.
|
|
Subjektuak, beraz, ez
|
du
bere burua aski, ez da buruaskia. Izan ere, nia ez da guztiz nirea; besteena ere bada, besteek jatorritik eta etengabe eratzen eta zeharkatzen baikaituzte.
|
2022
|
|
Zer egia sor liteke gorputzen pluraltasun murrizgaitz horretatik? Hori dela eta, filosofiak haragoko mundu batean proiektatu izan
|
du
bere burua, eta bere burua proposatu du gorputzaren mugetatik kanpora eta horien kontra ibiltzeko bidetzat.
|
|
Presentzia gupidagabe horri ihes egiteko asmatu du gorputzak, bere buruaz desesperatuta, haragoko mundua. Ilusio bat proiektatzen
|
du
bere buruaz harago: desio bat baino gehiago, bere buruaren aurrean sentitzen duen gutxiespen eta beldurraren adierazpena.
|
|
Zientzia modernoaren unibertso infinituan, gizakia materiaren arrotz bilakatu zen eta, aldi berean, bere mundu propioaren eraikitzaile. Ahitutako planetan, gizadiak naturaren parte dela berraurkitu
|
du
bere burua, hain justu natura bera suntsitzeko agente nagusi gisa agertu den momentuan. Bere mundua eraikiz bere planeta suntsitzen du:
|
|
unibertsotik gizakia, kulturatik zientzia eta gizartetik zientzialarien komunitatea. xx. mendean fisikak izan duen garapena dela-eta, gizakiak berriz deskubritu du inguruarekin eta egiaren bilaketarekin duen erlazioa kokatua dela eta, beraz, eragilea. Zientziak ere, ondorioz, aurkitu ditu bere erlazioak pentsatzeko eta begiratzeko beste modu batzuk eta kokatu
|
du
bere burua konplexu kultural baten parte bezala; horretatik abiatuta ahalegintzen da belaunaldiro gizadia koherentzia intelektual motaren bat aurkitzen.
|