Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 39

2023
‎Erregelamenduen berezko edukia da legearen betearazpen eta garapena; hortaz, hierarkiak ezarritako mugak ezin dituenez gainditu, erregelamenduak forma, kudeaketa eta prozedurei buruzko gaiak jorratuko ditu. Zerga nagusiei begiratuz gero, zerga bakoitzak izango du bere Legea edo bere Foru Araua, baina aldi berean, halako araua erregelamendu baten bidez osatuko da: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren erregelamendua, Sozietateen gaineko Zergaren erregelamendua, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregelamendua, etab
‎Tributu administrazioak ezarritako administrazio doktrina hori loteslea da Administrazioarentzat soilik, ez ordea, organo judizialentzat ezta tributu betebeharpekoentzat. Hala ere, administratuarentzat interesgarria da oso arauaren zalantzazko interpretazioaren kasuan Administrazioaren irizpidea ezagutu daitekeelako; horiek horrela, betebeharpekoak bere jarrera Administrazioaren irizpidera egokituz gero, lasaitasun apurra izango du bere egintzen ondorioei begira. Horregatik, administrazio doktrina argitaratu behar da eta Zuzenbideko iturrien antzeko zabalkundea izan behar du.
‎Zerga progresiboaren teknikak honako kasuan lortzen du bere helburua: zerga oinarriari tarifa progresiboa aplikatu eta oinarri hori ekonomia ahalbide osoa agertzen duen magnitudearen zenbatekoa denean.
‎Lehenbizian, zordunaren ondareak bermatzen du tributu kreditua edo, bestela esanik, betebeharraren alde aktiboa (gogoratu Kode Zibilaren 1911 artikulua: Betebeharren betetzearen gain, zordunak erantzukizuna du bere ondasun guztiekin, oraingoekin nahiz etorkizunekoekin). Bigarrenik, premiamendu prozedura kredituak kobratuko direla segurtatzeko neurria da, Administrazioak bere baliabideak erabiliko dituela.
‎TFAOek ezarri dutenez, ebazpenaren proposamena interesdunari jakinaraziko zaio, espedientea erakustearekin batera. Interesdunak 15 eguneko epea izango du bere ustez komenigarriak zaizkion alegazioak eta bere defentsarako bidezkoak diren dokumentu, egiaztagiri eta frogak aurkezteko.
‎Hau da betiko eta ohiko arrazoia. Likidazioa behar bezala jakinarazi ez bada, betebeharpekoak ez du bere garaian izapide egokia izan likidazioaren aurka egiteko, eta ondorioz, babesik gabe egongo litzateke, premiamendu probidentziaren aurka jar daitezkeen errekurtso nahiz erreklamazioetan ezin dituelako tributu zorra zehazteko arazoak eztabaidatu. Kasu honetan, konponbidea da probidentzia deuseza dela adieraztea eta jarduketak atzera eramango dira likidazioa jakinarazi behar zen uneraino, bere eskubideari komenigarriak zaizkion alegazioak egiteko epea emanez. d) Likidazioa deuseztatzea.
‎Bizkaian, eta uztailaren 20ko 8/ 2022 Foru arauak TFAOren 152 artikuluan sartutako aldaketaren arabera, derrigorrezko txosten hori borondatezko bihurtu da. Jarduleak erabakiko du bere izaera: aktan jasotako informazioa osatzeko beharrezko ikusten badu soilik erantsiko da. alegazio aldian baita murrizketak erabiltzeko eskubidea ere.
‎Horren bitartez, likidazio egintza aztertzen da, legezkoa den ala ez ikusteko. Fiskalizazioaren emaitzari dagokionez, kontu hartzailea ez badago ados egintzarekin, eragozpen oharrean agertarazi behar du bere iritzia eta, horren inguruko adierazpenik edo jarduerarik egon ezean, Kontu hartzailetzak auzitegi ekonomiko administratiboetara jo dezake bidezko errekurtso zein erreklamazioak aurkeztuz, auzitegiak autua konpon dezan.
‎Aurrekontuen Legea urtero onetsi behar denez, aurrekontuen iraupena mugatua da; horrela, aurrekontuak urtebeteko ekitaldiari buruzkoak dira, eta gurean ekitaldi horrek egutegiko urtea edo urte naturala hartzen du bere barne.
‎X jauna A Estatuko egoiliarra da, baina B Estatuan ere errentak jasotzen ditu (demagun An 100 eta Bn 20 irabazten dituela). Irizpide pertsonala aplikatuz gero, X jaunak A Estatuan ordaindu du bertako egoiliarra baitamunduan zehar irabazi dituen errenten gaineko zerga (bestela esanda, zergaren karga tasa 120en gain aplikatuko zaio); hala ere, gerta daiteke B Estatuan ere zergak ordaindu behar izatea, bertan lurraldetasunaren printzipioa aplikatzen delako. Horrela, birritan ordainduko luke B Estatuan lortutako errenten gain, hots, 20en gain (A Estatuan eta B Estatuan).
‎Ez TFAOek (ezta TLOk ere) ez dute arautzen ez egoiliarren egoitza, eta ondorioz, tributu bakoitzaren arauketa hartu behar da aintzat. Ez egoiliarren kasuan, beraz, tributu bakoitzaren arauak zehaztuko du bere egoitza; osterantzean, ez egoiliarraren egoitza izango da bere ordezkariarena. Espainian establezimendu iraunkorraren bitartez jardunez gero, negozioen kudeaketa eta zuzendaritza dagoen lekuan izango da egoitza fiskala, edo leku hori ezin bada zehaztu, ibilgetu gehiena dagoen lekua.
‎Tributu sistema moderno guztietan, tributuen aplikazioa subjektu pasiboaren elkarlanean oinarritzen da. Horregatik, subjektuek elkarlan horri muzin egiten diotenerako edo, bestelako kasuetan, elkarlanik ez denerako, Administrazioak hautabidezko sistema bat izan behar du bere arioz zerga oinarria zehazteko, presuntzioak eta indizeak erabiliz. Hori da zeharkako zenbatespen sistema.
‎%50 Bizkaian, %35 Gipuzkoan, %10 Araban, eta %5 lurralde erkidean. Arauketa aplikagarriari dagokionez, ostera, aurreko ekitaldiko eragiketen zenbatekoa aintzat hartuko da; Bizkaiko arauketa aplikatu behar du bere egoitza fiskala Bizkaian dagoelako, Euskadin eragiketa guztien %25 baino gehiago egin dituelako (9.600.000/ x 100= %80), eta Euskadin eginiko eragiketa guztiak ez ditu Gipuzkoan eta Araban egin.
‎Horrenbestez, lege iruzurraren kasuan gertatu aldera, negoziogileak ez du jokabide saiheslerik gauzatzen, ez du abusatzen negozioak itxuratzeko erabil ditzakeen bide juridikoez. Horrez landa, zergak aurrezteko aukera edo plangintza fiskala erabat zilegi, legezko eta Zuzenbidearen araberakoa da, tributu lege iruzurrarekin alderatuta; izan ere, zergadunak eskubidea du bere negozioak berari merkeen datorkion moduan antolatzeko.
‎Enpresaburuak, ahal duen neurrian, kontuan hartu behar ditu berritze eskaerak. Eta ezin duenean berritzea onartu, arrazoitu egin du bere ezezkoa, eta idatziz emango dio horren berri langileari.
‎Bulego publikoak gordailutzearen berri emango du bere iragarki oholean, Estatuko Aldizkari Ofizialean eta, hala denean, kasuan kasuko aldizkari ofizialean, gutxienez, sindikatuaren izena, lurralde esparrua eta esparru funtzionala, sustatzaileen identifikazioa eta eratze akta sinatu dutenen identifikazioa jasoz.
‎Lanaldi irregularrean lan egiten duen Pilar Garca langileak hitzarmen kolektiboaren arabera 2023 osoan egin beharreko ordu guztiak baino 150 gehiago egin ditu dagoeneko. Hala ere, Bizkaiko Foru Aldunditik jaso duen eskaintza baten ondorioz, laster suntsiaraziko du bere lan kontratua.
‎(f) Industria higienea: medikuntzaz besteko teknika multzoa biltzen du bere baitara, helburu izanik lan esparruan izan daitezkeen kutsatzaile fisiko, kimiko eta biologikoak aztertu eta murriztea, horiek guztiek aldaketak eragin ditzaketenean osasunean, aldi baterakoak nahiz iraunkorrak. Hori dela bide, lanbide gaixotasunak hartzen ditu oinarri.
‎Era berean, itun horretan ahalbide daiteke abokatuak bere bezeroei aholkuak ematea edo horiek defendatzea, kasuan kasuko irabazi sariak eurengandik zuzenean kobratuz. Ñabardura gisa, esklusibotasunak abokatu lanbidea bakarrik hartzen du bere baitan, aurkako itunik ez badago behinik behin.
‎Horregatik, enpresaburuak, ikuspuntu orokor batetik bederen, ahalmena du bere enpresako lana antolatzeko, esate baterako: plantilla kopurua zehaztuz, langileak hautatuz.
‎Gainera, epai horrek kontuan hartu du bizitza pribatuan noraino sar daitekeen; izan ere, ulertu da enpresak balioetsi behar duela arrazoi legitimoak izatea, komunikazioak zaintzeko neurriak praktikan jartzea justifikatzen dituztenak. Esangura horretan, enpresak balioetsi behar du beraren xedea lor daitekeen hain inbaditzaileak ez diren bideak baliatuta, bai eta, hala denean, gauzatu nahi den zaintza neurria zein izan eta neurri horrek eragin ditzakeen ondorioen larritasuna. Ildo horretatik doa 2018ko otsailaren 8ko (1121/ 2015 db. errek. zk.) AGE.
‎...eko eginkizunak zein izan eta horien gainetik daudenak eratxikitzen bazaizkio langileari, 6 hilabete baino gehiagoz urtebetean, edo 8 hilabete baino gehiagoz 2 urtean (salbu eta hitzarmen kolektibo bidez beste aldi batzuk ezartzen direnean), langileak bere maila igoera eskatu ahal izango du, hitzarmen kolektiboan xedatutakoa ez badoa horren kontra; edozein kasutan ere, langileak eskatu ahal izango du berak gauzatutako eginkizunak zein izan eta eginkizun horiei dagokien hutsunea betetzea, enpresan maila igotzeen inguruan aplikagarri diren erregelekin bat etorriz. Halaber, horrek guztiak ez dio kalterik egingo langileak alokairuen arteko kasuan kasuko aldea erreklamatzeari.
‎Eskubide hori egikaritzen duenak, bere borondatez, eskubide horren ordez ordu erdi gutxitu ahal izango du bere lanaldia helburu berberarekin, edo eskubide horren araberako denbora lanaldi osoetan pilatu ahal izango du, negoziazio kolektiboan ezarritakoaren arabera, edo enpresaburuarekin egindako akordioan ezarritakoaren arabera; azken kasu horretan, hala denean, errespetatuko da negoziazio kolektiboan jasotakoa.
‎Orobat, enpresaburuak ordaindu edo konpentsatu du distantziara egindako lana, eta langileak ezin izango du bere gain hartu lan jarduerari lotutako ekipamenduen, lanabesen eta baliabideen gastuak. Bestalde, hitzarmen edo akordio kolektiboek gastuak zehazteko eta konpentsatzeko edo ordaintzeko mekanismoa ezar dezakete.
‎(b) Modu egokian bete behar du berari dagokion jarduera, enpresa batzuekin izan dezakeen elkarlehia desleiala saihestuz eta bere enpresaren entzute galtzea eta enpresaburuaren interesen aurkako edozein jarduera saihestuz.
‎Langilearen eta enpresaburuaren harremanetan dauden ondare izaerako inguruabarrak ez ezik, harreman horietan dauden inguruabar juridiko pertsonalak ere kontuan hartzen dira. Horrela, lan kontratua egitean, langileak ez du bere gain hartzen" gauza zehatza emateko betebeharra" (KZren 1445 artikulua). Aitzitik, lan kontratua lan egiteko prestazio pertsonala denez, ezinezkoa da horri gauzen salerosketari buruzko erregela zibilak aplikatzea (emateari buruzko xedapenak, ebikzioaren eta ezkutuko akatsen ondoriozko saneamenduaren erregelak).
‎Zaila da langilearen eta enpresaburuaren arteko lan harremanak mandatura biltzea; izan ere," aurkako itunik izan ezean, mandatua dohainekoa dela uste da" (KZren 1711 artikulua). Era berean, mandatuak gaitz du bere baitara biltzea mendekotasunean egindako lan prestazio guztiak (horien artean, kopuruarengatik, nagusi izanik eskuz egin beharreko lanak). Bada, mandatua" negozioak" (KZren 1712 artikulua)," administratze egintzak" edo" jabari hertsiko egintzak" (KZren 1713 artikulua) gauzatzeko pentsatutako kontratua da, hots, hirugarren baten ordez edo" enkarguz" gauzatutako egintza juridikoak hartzen ditu bere baitan.
‎Horrela, 12/ 1992 Legearekin bat etorriz," agentzia kontratuaren bidez pertsona fisiko edo juridiko batek, agente deritzonak, betebeharra hartzen du bere gain, modu etengabean edo egonkorrean, ordainsariaren truke, beste pertsona bati begira, inorentzat merkataritzako egintza edo eragiketak bultzatzeko, edo, bitartekari aske gisa, inorentzat eta inoren izenean, horiek bultzatu nahiz burutzeko, aurkakorik itundu ezean, bere gain hartu gabe eragiketa horien arriskuak eta mentura" (1 artikulua).
‎Era berean, frogatutzat jotzen da enpresak zerbitzuak emateko" programa informatiko bat baliatzen duela, zerbitzuak eratxikitzen dituena banatzaile bakoitzaren balorazioaren arabera, erabat baldintzatuz banatzaileek ustez duten askatasuna lan ordutegia aukeratzeko eta eskaerak atzera botatzeko". Gainera, enpresaburuak, zuzendaritza ahalmenaren agerpen gisa," ahalmena du bere banatzaileak zehatzeko jokabide desberdin besteko ugarirengatik"; jokabide horietako asko, berebat, plataformaren bidez egiazta daitezke bakarrik. Ildo beretik, enpresaburuak" zerbitzua emateko denbora erreala kontrolatzen du; banatzaileak, aldiz, plataformatik kanpo ezin du jarduerarik gauzatu".
‎Alabaina, egiatan, aintzat hartu behar da, halako kasuetan, enpresaburuak, langileen aldi baterako absentzia estaltzeko, enpresako langileak, hots, aldez aurretik lan kontratua dutenak, baliatu ahal izango dituela, edo enpresan berria izango den langilearekin egin ahal izango duela beste lan kontratu bat, alegia, langilea ordezteko lan kontratua. Labur zurrean esanda, egoera horietan, enpresaburuak ordezten du, arautegiarekin bat etorriz, aldi baterako absente izango den langile bat; halaber, langile horrek erreserbatua izango du bere lanpostua.
‎Azkenean, hitzarmena onesten bada, berau berretsi duten estatu kideek bakarrik bete dute. Edonola ere, estatu kide guztiek betebeharra dute urtebeteko epean hitzarmena kasuan kasuko barne agintaritzaren esku uzteko, berreste ondoreetarako; eta horrek hitzarmena berretsi ezean, estatu kideak LANE informatu du bere legeriaren egoeraz eta hitzarmena berrestea eragozten duten arrazoiez.
‎Edonola ere, jurisprudentziak definitu ditu enpresa taldeak lan zuzenbidearen ondoreetarako. Horrela, aipatu bide da lan arloko jurisprudentziak, lan harremanen esparruan enpresa taldeak ikertzean, helburu izan duela, gehienbat, bereiztea, batetik, merkataritzako enpresa talde fisiologikoak edo patologikoak ez direnak (halakoetan, taldeko enpresa bakoitzak modu independentean erantzuten du bere gain hartutako erantzukizunei begira) eta, bestetik, lan arloko enpresa taldeak edo talde patologikoak (halakoetan, lege maula gauzatu ohi da, eta, horrenbestez, taldeko enpresek modu solidarioan erantzuten dute euretariko bakoitzak bere gain hartutako erantzukizunei begira; izan ere, kasu horietan ulertzen da talde osoa dela benetako enpresaburua [2013ko otsailaren 25eko (324/ 2012 errek. z...
‎Horrelako kasuetan enpresa batek erabakitzen du bere ekoizpen zikloaren zein jardueraren zati bat kontratatzea (edo azpikontratatzea) beste enpresa batekin edo batzuekin.
‎Adibidea: A enpresak (enpresa nagusiak edo komisio emaileak) B enpresa kontratariarekin kontratatzen du bere jardueraren zati bat. Era berean, B enpresa kontratariak kontratatutako jardueraren zati bat azpikontrata dezake C enpresa azpikontratariarekin.
‎ATELA URIARTEk esaten duenez: " EK-k ez du zehazten toki autonomiaren irismena eta edukia, eta beren beregi aitortzen du bere 137; VIII. titulu bereko II. kapituluak bakarrik eskaintzen ditu udalerrientzako oinarrizko antolaketa jarraibide batzuk 140 artikuluan, eta 142 artikuluan, finantza nahikotasunaren bermearekin, ixten du bere erregulazioa. Hau da, ikuspegi konparatibo batetik eta lehen ikuspegi kuantitatibo batetik, Konstituzioak hiru artikulu baino ez dizkie eskaintzen udalerriei, eta hamasei, berriz, autonomia erkidegoei" 55.
‎ATELA URIARTEk esaten duenez: " EK-k ez du zehazten toki autonomiaren irismena eta edukia, eta beren beregi aitortzen du bere 137; VIII. titulu bereko II. kapituluak bakarrik eskaintzen ditu udalerrientzako oinarrizko antolaketa jarraibide batzuk 140 artikuluan, eta 142 artikuluan, finantza nahikotasunaren bermearekin, ixten du bere erregulazioa. Hau da, ikuspegi konparatibo batetik eta lehen ikuspegi kuantitatibo batetik, Konstituzioak hiru artikulu baino ez dizkie eskaintzen udalerriei, eta hamasei, berriz, autonomia erkidegoei" 55.
‎EKak, alabaina, ez du bere testuan toki administrazioei dagozkien eskumenen banaketa egiten eta hori legegile arruntari dagokio, KAren 4/ 1981 Epaian argi adierazi denez. Baina, nork dauka legea egiteko ahalmena?
‎Era berean, ‘Tokiko’ gisa kalifikatutako zergak antolatzeko legeak dira —baita modu partzialean ere, udalen autonomiaren merezimenduan—, Konstituzioak hemen legegileari agintzen diolako lurralde erakundeari autonomia eremu bat aitortzea ez ezik, berak ezartzen duen lege erreserba bermatzea ere (31.3)...". Esangura honetan Duran GarClAri jarraituz, autonomiaren eta lege erreserbaren bateratze hori arindu egiten da, eta azken hori" erreserba erlatibotzat" hartzen du Konstituzio Auzitegiak; izan ere, toki zergak legez ordenatu behar direnean, erreserba horrek murriztu egiten du bere eremua, udalerriei beraien zergak ordenantzaren bidez arautzeko ahalmena ez kentzeko.
‎Eskumen esparruaren inguruan lehenago emandako zertzeladekin batera irizpidea 2012an aldatu egin zen: Arbitraje Batzordearen 3/ 2012 Erabakiak erabat berrikusi du bere irizpidea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren epaietako edukia guztiz partekatu ahal izateko; izan ere, epai horietan erabat deusez deklaratu ziren toki erakundeen aurrekontu araubidea arautzen zuten aurreko foru arauak. Arbitraje Batzordearen ustez, lurralde historikoen eskumenak, toki erakundeen aurrekontu eremuan, betearazleak baino ez dira, eta zerga arloan, berriz, araugintza ahalak dituzte; beraz, oso ahulduta geratzen da eskumen babesa eta, ondorioz, gaur egun Euskadiko toki erakundeen aurrekontu araubidea arautzen duten foru arauen oinarri juridikoa.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia