Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 188

2000
‎Eta behakoa dago. Zeren beti beltzari beha dagoen zuria, hisikatzen eta obsesionatzen da, itsutzen da, hartzen du buruz buruko etsaitzat, eta jotzen du azkenean haren ezabatzerat, deusezterat eta porrokatzerat. Baina jakinen balu ezen argiaren munduan ere gorputza itzalez osatzen dela, eta zuria beltzaren itzala dela nola beltza zuriarena, aldatuko litzaioke behakoa eta, itzalaren ezabatzerat baino areago, haren besarkatzerat joko luke.
‎—Jainkoa pentsatu nahi duenak, galtzen du azkenean Jainkoa. Aldiz, pentsatzen duenak ezen Jainkoak pentsatzen gaituela, eta Elizak pentsatzen gaituela, ez du Elizaren manuen betetzea bertze buruhausterik.
2001
‎Trenaren zain zereginik ezean, hainbeste urtetan zergatik ez ote duten ordularia zuzendu asmatu nahian aritu da Tasio. Seguruena ez zuten denbora topatuko hura konpontzeko, erabaki du azkenean ironikoki.
‎Benetan arduratuko ez balu bezala bota du azken hori Anartzek, baina dena dela, konturatu gabe ere, autoaren abiadura mantsotu du aurki. Badaezpada ere.
‎Sarrerako paperean sinatu du azkenean eta, nahiz eta zaintza bukatzeko oraindik ordu erdi baino gehiago geratzen den, bere moto zaharra hartu eta pare bat aldiz bozina joaz alde egin du handik. Abia batean.
‎Kolpez itxi du ahoa, hobeto pentsatu eta esatera zihoanaz damutu izan balitz bezala. Bai, nik badakit zergatik izan zen, bota du azkenean dena dela, bat batean baretua, zergatik hil zuen Jonek bere burua.
‎Marru batean esan du azken hori, eta gero histeria atake bat edo eman dio. Orroka jarri da.
‎Bira eman du azkenean eta etxerantz zuzendu da poliki. Zoriontasunak normala baino babo itxura handiagoa ematen diola.
2003
‎Baina beldurrak omen du azkenean zentzatzen Gizakia. Ez ordea, Jainkoaren beldurrak.
2004
‎Nolanahi ere, honek guztiak merezi du azken galdera bat. Galderak izenaren eta izanaren arteko auzia planteatu nahi du, izenak ezertarako balio baldin badu behintzat.
‎Eta mitoaren kontra, hau ez da gizabanakoaren askatasunari inolako erasorik egitea, beste gauza bat baizik?. 588 Zeri zor zaio hain zuzen hizkuntza jokaeraren jarraibideak egitura soziolinguistikoan kokatuak egotea, banakoaren eskumenetik haratago? Testuinguru komunikatiboaren izaera soziolinguistikoak omen du azken hitza: –Gure hizkuntza hautaketa ezin da hutsean egin.
‎–Askotan etortzen da taberna honetara? –galdetu du azkenean Romanettok.
‎Manta sofa gainean utzi eta kalera korrika ateratzeko sentsazio hori ez du azken hamar urteetan sentitu hamar urtez Madrilen, Markinatik ehunka kilometrotara, lanean ari den gizonak. Markinara gabonetan eta uda partean bueltatzerakoan gero eta lagun gutxiago etorri zaizkio etxera bila.
‎benga goazen, benga goazen... –ahotsa aldatu du azken hitzak botatzerakoan: gizonezko ahotsa antzezten saiatu da.
‎–Aita...? –galdetu du azken honek.
2005
‎–.jap? –galdetu du azkenean Naroak.
‎Japoniara joatea proposatzen ari haiz? –galdetu du azkenean Ametsek, ideiari buruan leku egiteko ahalegin handia eginez.
‎Piedadek ez dio, hala ere, gehiago itzuli Simoni. Federaziokoak ezetz esan du azken hitza, sentitzen duela.
2006
‎Heldu da, beraz, unea. Itsasoak ekarri du azkenean Karlosen arrastoa hondartzako. Eta han dago bera zain.
‎Fidelen erabakiek bere onetik ateratzen dute. Prest zeukan erreportajea moztu egin du azken orduko aldaketak direla eta. Askotan protestatu du bere orrialdeetan sartzen dutelako azken orduko publizitatea, baina gaur ez da Fidelengana kexatzera hurbilduko.
‎Hasperen egin du gero, lan bat bukatzean egiten den bezala. Eta esku haien zainei begiratu dienean Nereak pentsatu du azkenean hitz egin diotela amaren eskuek, behin sinetsi zuen bezala.
‎Ez du ahorik zabaldu. Eta haren ahotsa gogoratzeko saiakera egin du azken egunetan, baina ezin izan du.
2007
‎herri hautatua izateak berak, heriotzara kondenatua izatea betiko esan nahi du aldi berean). F. Dittmann ek laburbiltzen duen moduan, Hegel-en sistema filosofikoan herri bakoitzaren izpirituak, Volksgeistak, inolako burujabetzarik ez du azken batean; izpiritu unibertsal edo mundial(. Weltgeist?) kupidagabearen erabat menpeko da, tresna behin behineko bat baizik ez581 Eduki aldetik ere, Volksgeist ezberdinek, sistemako beren lekuak irentsita, originaltasunik eta mami berekirik ez dute antza: izpiritu unibertsal bakarraren zatiak soil dira, denek hura bera adierazten dute582 Herriak eta Estatuak, dio Meinecke k halaber,, izpiritu unibertsalaren funtzionarioak?
2008
‎Nahi duenari gustura asko emango zioat berea. Urte horietan pasa ditudanak pasata, aluxkaren batek muturra sartzera etorri behar ote du azken azkeneko momentuan. Badakizue bidea; fortunako gizasemeak zarete denok, agi danean.
‎Inspektoreak esku imintzio batzuekin apaindu du azken esaldia, bere jakineza edo izen horrek sortzen dion harridura azpimarratzeko. Gero isilunetxo bat egin da.
‎Eta ni Manolo espainola naiz, elebakar ergela eta ez dut ezer ulertzen. Irribarre egin du azkenean eta itzuli dit pasaportea. Beharbada noizbait beharrezko izango da zerbait ematea, baina ez hasi eta berehala, ez horixe.
‎Beltz esan gura ei du gnawa inguruko bereberren hizkuntzan, hortik Iparraldeko herriek darabilten Ginea berba ere. Roots (sustrai) etiketa jarri dieten beste musika batzuen antzera, sekulako indarra hartu du azken urteotan gnawak ere.
2009
‎Gizonak ez dauka inongo zalantzarik. Aita itxura du azken finean, jakina. Nola ez ba.
‎Gutunazalaren atzeko aldean, igorlearen helbidea egoten den lekuan boligrafoak negar lodia utzi du eta, barkatu? idatzi du azken egunetan irratira deitu ez duen gauerdiko argazkilariak. Letra polita du. g zabalak, t luzeak, apur bat eskubitara etzana, ezkerretik datorren haizearen erruz.
‎N ORA Busturi lehen aldiz Elias Eskilarapekoren etxera sartzen denean, hogeita hemezortzi gradu daude Deustuko erriberan eta agureak Motown klasikoak entzuten pasa du azken ordu erdia. Gaur gauean Noraren programa kendu egin dute, azalpenik gabe, eta abesti zaharrak jarri dituzte
‎–Zenbat zituen? , esan du azkenean Eulalik ahots ziztu batekin.
‎Miren ez baitabil batere ondo. Sekula ez da ondo ibili, baina txarrera egin du azken urteetan. Rikardok berak baino hobeto ez daki inork.
‎Argentinako Justizia eta Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa zabaldu du azken diktaduran desagertutako euskal jatorriko hiritarrei buruz, eta horretarako Eusko Jaurlaritzaren laguntza dugu, elkarkidetzarako hitzarmenaren bidez.
‎bildumatik bizirik den autore bakarrak, Lévi Straussek 94 urte bete berri ditu. Giza adimena izan du funtsezko ikergai; psikologiara biltzen du azken batean antropologia. Ahaidego sistemak, totemak, mitoak eta artea hizkuntzatzat ditu, zeinutzat.
2010
‎Hortik aurrera gertatu zenari buruz ere bertsio ezberdinak dituzte Otegik eta Egigurenek. Kontraesanik ez dago gertaeretan, baina batak eta besteak nazioarteko begiraleen eginkizunari aitortzen dioten garrantzi handiago edo txikiagoak erabat baldintzatzen du azken eguneko gorabeheren irakurketa.
‎Baina Loiolakoari buruzko hiru egiak entzunda eta bestelako iturrietan arakatuta, negoziazio hura amildegiaren hegira eraman zuten zergatiei buruz ondorio batzuk atera daitezke. Prozesu osoaren azterketa sakona egiteko asmorik gabe, adostasuna ezinezkoa egin zuten arazo eta arrazoi batzuei begiratua ematea beste asmorik ez du azken atal honek.
‎Tiro segida bakoitzak botiletako bat apurtzen zuen, hango kanposantuan bi gizonek adineko auzokide batentzako hilobia zulatzen zuten bitartean. Laburrez eta lakonikoki Jüngerrek ohartarazten du azken egunotan hil den hirugarren errefuxiatua dela. Gauean zaldiz paseatzera atera zen, ikusitako. Heriotzaren makineria?
2011
‎Azken kolpea emateko eguna izendatuta dute, erabakirik daukate ereserkia eta adostuta jaioko den herrialde berriaren ikur nagusiak. Herritar andanak daude kuartelak hartzeko zain, baina buruzagiren batek kolpea gelditzeko agindua ematen du azken orduan. Erakundeko lehendakariak ikerketa bat burutzeko agintzen dio bere kolaboratzaile zintzoenari.
‎–Ezin dezaket deus ere aldatu, dio Merzlinek?. Jakintza ez da deus ere amodioaren aldean, jakintzak gauza bat eta amodioak beste bat dioenean, amodioak du azken hitza...
‎Abaituaren Zabalegik, heriotzaren orduan, magnolia dotore bat izango du azken begiradaren sostengu, Burgosen halakorik nekez aurki daitekeen arren. Izan ere, Abaituak Juliaren magnolia grandiflorari eginiko omenaldia baita.
‎Laburgintzak gorakada handia izan du azken hamar urteotan, bai ekoizpenean, bai beraiei eskainitako jaialdien antolakuntzan. Zinemaldien ugaltzeaz Koldok ohartarazi du bereizi egin behar direla fundamentuz prestatzen direnak eta kultur eskaintza betetzeko edo turismoa sustatzeko egiten diren zabarkeriak, arreta egitarauan jarri beharrean telebistako aktore ezagunak eramanez.
‎Venezuelatik itzuli berri da, nahikoa diru eta baserrian geratzeko asmoarekin. Ohi baino lehen erretreta hartuta, ez du azken hatsera heldu nahi gogaitasun, oroimin eta zigarreten kausa hutsez; une honetan, beste zerbait eskatzen dio bizitzari: oroipenak argitzea eta etorkizun moduko bat landatzea, baserriaren aitzakiarekin.
‎– Herri bat izateak berezkoa du azkenean Estatu bihurtzea eta bere hartan iraun ahal izatea; Estatua moldatzen ez duen herri batek[?] ez dauka, zehatz mehatz hitz eginda, historiarik, estatuak sortu aurreko herrien izaerari baitagokio; gaur egun ere bada nazio basati moduan bizi den hainbat eta hainbat herri munduan?. 131 or.
‎Baldintza horietan, hiztun batzuek solasaren hasieratik beretik alboratzen dute hizkuntza propioa; beste batzuek, berriz, elkarrizketaren harian. Nolanahi ere, batera zein bestera, mendeko mintzairaren hiztunak amore emango du azkenean eta hizkuntza arrotzaren erabilera gailenduko da.
2012
‎Azken berrogei urteotan erratzaz laztandu izan dituen parket zatiak begien aurrean ditu orain. Egur zati txikiz osatutako lauki amaiezinak kontatzen pasa du azken ordu erdia.
‎–Nire senargaia bai, esan du azkenean gaia aldatzeagatik?. Altzari enpresa batean egiten du lan, esportazio sailean, eta sarritan ibili behar izaten du batetik bestera.
‎Ez zitzaion ba Milagrosi ezer gertatuko? Gero eta pattalago sumatzen du azken aldian, arnasa hartzea, bizitzea, beretzat ahalegin izugarria balitz bezala. Kostata lortu du telefonoa ateratzea, agendaren eta kleenexen eta giltzen eta eguzkiko betaurrekoen azpian zegoen?
‎–Lasai, elkarrekin joango gara, esan du azkenean Naroak, beste besotik eutsiz.
‎Senarraren gazte sentitzeko saiakera bakoitzari barre egiten dio berak, ozen gainera, argi gera dadin bera ez dagoela kezkatuta, argi gera dadin gazte bihurtzeko ahalegina patetikoa iruditzen zaiola, baina barrearen azpian Raulek egun batean fosil bati legez begiratuko dion beldurra ezkutatzen da. Sentipen hau barruan izan du azken urtean, baina ez dio izen eta abizenik ipini bere lagun Silviarekin ostegunero bezala kafea hartzera geratu den arte.
‎Ohean ere halakoa izan da beti, mugimendu bakoitzarekin batera mesedez esatea falta zaio bakarrik. Gure harremanak kolorea galdu du azken urteetan, marrazkirik gabeko ume ipuin bat bezala geratu arte. Inoiz alkohola edan duenean, orduan soilik galdu du zuzentasuna:
‎Jada ez dela bera. Eta egun horretan ulertu du azkenean zer den zinez, pairatu eta askoz gero ere, tortura, eta errebelatu egin da bere buruaren aurka eta jasan zuen torturaren aurka. Askatu egingo da torturatik.
‎Mus edo poker partida izan balitz neskatoa garaile, KO teknikoa! Baina oilarrak beti egin nahi izaten du azken kukurrukua:
2013
‎Amaitu du azkenean izozki bedeinkatua.
‎Udaletxeko idazkariak kontatutako historiarekin interesatuta, haritik tiraka jarraitu, eta Amaiaren aitak, Josebak, herriko jendearekin luze hitz egin du azken orduetan. Hainbat dokumentu zahar begiratu ditu interneten.
‎Ahoa loturik, zakila ahul dantzarazi du, azken tantekin erdizka betetako platera zipriztindu beharrez. Gero, begietara begiratu gabe utzi du azken egunetako bere goizeroko bisitariaren eskutan. Ohe gainean etzan da berriz.
‎Atzendu zaio kasik. Arropa bustian ez ezik, ipurdi nahiz bizkar minduetan sumatzen du azken egunetako bidearen karga. Horien aldean, fiskeria iduri du gaurkoak:
‎Kupidoren desioak. Zoro horrek hala agindu zuenez, maitasuna topatu du azkenean Didok kostalde honetan bertan. Eneas!
2014
‎Galdekatu dudan gizona jatorrizko patruilaren partaideetako baten birbiloba da, hil ditugun gainontzekoak bezala; bat edo bat, birbiloba horietako baten semea eta guzti. Ikusi duzue haiekin zihoan emakumea, gure gazteak bista ona du azken batean?, gehitu du niri begira. –Pasa den mendearen amaieran, bailara honetako baserrietako neska batzuk konbentzitu, edo bahitu, hori ez dit argi azaldu?, eta haiekin bizitzera eraman zituzten mendira.
‎Bera goizean hil zen, egunsentian, hobeto esanda. Gaixo askok egun berriarekin ematen du azken hatsa, norbaitek esan zidan, gaua gainditzeko irrika berezia baleukate bezala, eta gero... Bai, une kritikoa hori dela uste dut, aldaketaren unea.
‎Ikusiko dugunez, idazlearen bizi gose horrek ez du azkenik izango, eta laster ohartuko da ahaleginaren agorraz, baina, hala ere, borrokarako gogoa ez zaio iraungiko: «Porrota ezinbestekoa zela jakin arren, ekinean jarraitu nuen «arrakasta» lortzeko» (The Crack Up).
‎–Tira, joango al gara behingoz, beldur inozoak uxatuta! , ebatzi du azkenik Kepak.
‎Danel zain geratu da, baina ez du berak espero zuen azken erantzuna jaso. Horregatik, berak idatzi du azken WhatsAppa:
‎arraroa, diferentea, errukarria. Psikologoarengana eramango dute, eta guk esango diogu laguntzeko gaudela, gertatu zaionaz hitz egiteko lasai, eta behin eta berriz gertakari horretan jarriko dugu fokua, ume horren bizitzan besterik ez balego bezala, edo ez behintzat horren inportantea den beste ezer, eta umeak berak sinetsi egingo du azkenean kristoren trauma daukala, egundoko erasoa jasan duela, bortxakeria bidegabe baten biktima izan dela. Eta, noski, orduan bai duela ahaztu eta gainditu gertatu zaiona.
‎Sei urte eta erdi pasa dira egun hartatik. Germanen berri ez du azken urte eta erdian izan. Ez berri zuzenik, bederen.
‎Ilea luzatzen utzi du azken hilabete hauetan. Jada ez da Nadia Comaneciren orrazkerarekin ibiltzen.
‎Ia zazpi ordu daramatza logelan sartuta, ohean etzanda. Sabel barruan dagoen haurraren postura hartu du azken bi orduetan. Negarrari eman dio behin eta berriz.
‎–Nire errua da, onartu du azkenean Klementek lotsatuta.
‎Ibilgailuetan aurkituriko arrastoek adierazten dute bakoitza bere autoaren maletategian sartuta eraman zutela mendira. Biktimen oinetakoetako lurrak erakusten du azken metroak oinez egin zituztela. Zutarrira iritsita, biktima biluzarazi, monolitoari lotu, eta gasolina ziztatuko zioten.
‎–Ulertuko duzunez, zuhurki jokatu behar dugu. Frogek hipotesi horretara seinalatzen badute ere, epaileak du azken hitza.
‎–Eta zure alaba, zer moduz? , moztu du azkenean Axularrek.
2015
‎Zerura begira geratu da lipar batez ondoren, oraindik enara migratzaileen zain. Eta hasperen txiki bat egin du azken, berriro barrura sartu eta eskaileretan gora galdu den arte.
‎Ahotsa loditu du azken hitz horiek esateko, gizonek kontu ustez serioez berba egiteko darabilten doinu modua antzeratzeko.
‎Ohearen aurreko idazmahaira hurbildu eta tiradera guztiak irekitzen hasi da, artega baina astiro, Gerarden loa eteteko beldurrez. Azken tiraderan kausitu du azkenik bolaluma beltz bat. Liburuko orrialdeak arrapaladan pasatzen hasi da, eta ia nahigabe aurkitu du bila zebilen hori.
‎Ohiko egunkariak errepasatu beharrean zuzenean jo dut Sarahren kazetara. Getxoko zinegotziaren alargunari egindako elkarrizketa du azken lana, eta istorio hori entzunda daukat dagoeneko. Elkarrizketaren alboko zutabean, ordea, albiste irakurrienen zerrendan, lehenengoak harrapatu egin nau.
‎iradokiko diote, bisita eragotzi duen ezbehar imajinaezina, terriblea? Noiz ulertuko du azkenean kale egin diola hainbeste espero zuen pertsona horrek. Besterik gabe kale?
‎Bizirauteko borroka latzean ari da animalia baina, ihes egin beharrean, bere kumearen arrastoaren atzetik jarraitu du, erasoei eusten saiatuz. Gero eta makalago mugitzen da, ordea, eta gutxi du azken hatsa emateko. Sufrimendua gutxitzeko asmoz, kolpe zitala eman dio Martinek bihotzaren inguruan.
‎indarraren hitzak ohi du azken hitza.
‎Xk lortu du azkenean zerbitzariaren arreta bereganatzea eta aurrera begira jarri du gorputza berriz ere. Men azken esaldi nostalgikoa entzun eta irribarre egin du.
‎Xk berekiko irribarre egin du azken susmoa entzutean, apur bat lasaituta alde batera. Joder, sarri aurkakoa defendatu arren zein berdinak diren anaia eta biak.
‎–Zer, buelta bat emango diogu badaezpada ere? , galdetu du azkenik Xk.
‎Keith Butlerrek ez du auzia hain argi ikusten.121 Bere aburuz, nahiz eta kanpoko osagaiek. Andoniren oharrak? kontroleko eta erabakiak hartzeko prozesuetan parte hartu, azkenean beti garun biologikoak izango du azken hitza. Horra hor diferentzia arbuiaezina.
‎Mendebaldeko fikzioaren lehen ikerkuntza poliziakoko istoriotzat jotzen dute Ballók eta Pérezek. Sofoklesen obra gorenean, Edipo urrunera doa errudunaren bila, baina bere baitan topatzen du azkenean mendekuaren subjektua. –Begiak erauztea eta exilioa bera ez dira zigorraren ondorio, baizik eta benetako jakinduria eta autoezagutza norbere barrura begiratzean datzala jakitearen emaitza.?
‎Ondo egina dago mutila, onartu beharra dago; hain sinistua ez balu? Keinu ugariren ondoren, kendu du azkenik kimonoa, eta bere belztasun gihartsua agertu da bete betean. Tanga zuri eta estilizatu batek nekez estaltzen dio gordailua.
‎–Gero jarraituko diagu, esan du azkenean inspektoreak.
‎O MAITASUNA! ABESTU du azkenik koruak, edertasunez, lau ahotsetara. Etxean behin baino gehiagotan entzun diet kantua entseatzen, euskara «euskaldunek bezala» ahoskatzeko ahalegina eginez.
‎Hori ez ezik, Alderditik bota zuten, eta bi urtez lanik gabe geratu zen. Zigorraldia amaituta, Antzoki Nazionalean hasi zen lanean, eta antzezlan eta filmetan esku hartu du azken bi hamarkadotan, besteak beste, Fresa y Chocolate film sonatuan. Gaztetatik maitemindu zen erlijio eta kultur ondare afrikarrekin, etxeko zerbitzari beltzek kutsatuta.
‎Kuba kontu korrontearen balantze positiboa ezagutzen ari da, lehen aldiz azken urteotako historian. Eta, aldi berean, merkataritzaren balantze orokorra positiboa du azken bi urteotan, zerbitzu sektorearen indarrari esker. Gainera, Kubak epe ertaineko kredituak eskuratu ditu kanpoko herrialdeen eskutik, eta horrek ere lagundu dio ekonomia indartzen.
‎Amak berriro eman dio tapoia semeari, oraindik puxikan gordeta duena hustu dezan; beste txizatada epel bat bota du mutikoak, eta ezkerreko besoan duen alabatxoaren ezpainetara hurreratu du atzera. Edabe epelak baretu egin du azkenean umea. Amak negar anpuluak sikatu, eta eskuineko eskua mutikotxoaren eskuari lotu zaio, azkenik; haren atzamartxoetan umeltasun epela nabaritu du.
‎Gainera, timortar edo kosovoar izateagatik dituzte akabatzen, ez gizabanako zehatz hau ala bestea: giza eskubideak ez dagozkiela banakoei baizik, eta taldeei ez, estaturik gabeko herrioi askatasuna ukatzeko estakuru tentelak, erantzukizun larria du azken genozidioetan.
‎Briscoe artistak lortzen du azkenik bileratik ihes egin eta benetako lanari ekitea. Txundigarria da Woolfek koloreari dion begirunea.
‎Izutu egin du azken goiz alba gertu duelako susmoak, ez atzera ez aurrera utzi du, hezur muinetaraino sartu zaio ikara, ametsak eta ilusioak galarazten dituen laborria?, eta, are okerrago, damuaren auzoko den errudun sentimena sortu bide dio bizidunak abandonatu beharrak, borondatez kontrako desertore, gogoz kontrako traidore sentiarazi bide du. Bere baitarako gorde ditu, ordea, barrua inarrosi dioten sentimen horiek guztiak.
‎Odola bizkorrago isur zekion, ur berotan sartu bide du hanka, eta zainak ebaki orkatila inguruan; eta odolusten hasi da, eta odolusten jarraitu du azken gogoetak ahotik atera ahala.
‎inguru ditu. Horrek esan nahi du azken hamar urteetan
2016
‎Preso baino presoago nago, haien eskura; nire irudimenaren zatirik ezkutuenera iristea lortu du azkenean Albertoren enpresak.
‎Segurtasun sistema berriak ezarriko dituztela-eta, kalean geratuko da zaintzailea. Gaur du azken gaua, eta ohiko legean hasi du ibilbidea, lantegiaren txoko guztiak, bazter bakoitza ikuskatuz. Horrekin batera, baina, bere bizitzaren errepasoa egingo du, eta grisaren n, abarduren antzera deskubrituko dugu urteen monotonian ezkutaturiko misterioaren distira.
‎Argazki eta ebakinak txukun txukun karpetan jaso, eta plastikozko poltsa batean gorde ditu denak. Han utzi du azken argazki eta ebakin haien karpeta, gasolindegiko neskarenak eta auziko gorabeherak gordeta dauzkan karpeta urdinarekin eta gorriarekin batera.
‎Gure ustez, hauek dira punturik ahulenak: mendebaldeko itsaslabarretan dauden desjarraitasunak hausturatzat hartu dira, eta ez failatzat, nahikoa arrazoi gabe; esaten dena baino zabalagoak eta konplexuagoak dira failak; arrazoiketa okerra erabili du azken 500.000 urteetan ez dela aktibitate tektonikorik izan frogatzen saiatzeko; eta esaten du 1.900 urteko behaketak aski direla faila aktiborik ez dagoela erakusteko. Era berean, ezin da onartu lurrikara baten intentsitate maximoa finkatzeko erabilitako arrazoiketa, eta ez dira zuzenak diseinatutako sismoentzat proposatutako azelerazio maximoak.
‎–Txo txo... , oihukatzen du azkenean Karmelok berbak topatuta?, hobe duzu hortik ez jarraitzea, entzun!. Ez hasi zu ere popatik ematen, ze bestela, neuk topako dut zelan zu zeu ere harrapatu.
‎–Zer pasatzen da? , galdetzen du azkenean Karmelok, Joanesek ezer ez duela esaten ikusita.
‎–Zer esan nahi duzu? , galdetzen du azkenean Aidak, aurpegia zimurtuz.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia