Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 75

2000
‎Gutarteko erredaktore zaildu batek ez zukeen bertzelako irudirik agertuko, atalburuari prentsaurreko aspergarri baten berri ematerakoan. Ez nuen dudarik, egunero bi hiru herritar errugabe dantzatzen dituzten horietarik zen.
‎Gauza gehiago erants nezakeen. Ttipik panpina handi bat zirudiela, kasurako, telebista programa jasangaitzetan agertzen diren sabeliztun edo bentrilokuo asasinagarriek baliatzen ohi dituzten horietarik. Edo soineko traje italiarrean —bulego berean, astebete lehenago nirekin elkartzean zeraman bera— kopetatik eroritako odolak ildo bakarra utzirik zuela, jakaren lepoaren ezkerraldean.
2005
‎–Gabonak hondartzan ospatzen dituzten horietakoa.
2007
‎Ez gara edozein tokitan lagunak egiten dituzten horietakoak. Elkar agoantatu ez eta ezezagun zalapartatsuak agoantatzea nahiago duten horietakoak.
2008
‎Ia gaua zen eskua bere gain elkorrean jarri nuenean. Harkaitza baino beheraxeago sakonune txiki txiki bat zegoen belarrez estalia, hondar pilek eta belaunerainoko sastraka trinkoak gordetzen zutena, oso ugaria baitzen sastraka inguru hartan; eta sakan txiki haren erdian, ahuntz larruz egindako dendatxo bat azaldu zitzaidan, ijitoek Ingalaterran berekin eramaten dituzten horietakoa.
‎Orain haritz teju bat hartu nion, lehen hartzen ez niona. Seguru nengoen inoren isiltasunak lasai eramaten dituzten horietakoa zela edo hurkoaren isiltasunak bere jardunarekin betetzen zekiena, joera diskurtsiboa hartu bainion hasieratik. Beharbada ardoak jartzen zuen horrela, iraganera begira, barnekoi.
2010
‎Xarmadun hotelen sailkapenetan sartu ohi dituzten horietako bat da, basetxe zaharraren zurajea gorde eta bizimodu modernoaren fintasun guztiez hornitua; esperientzia bakan eta toki berrien bila dabiltzan bidaiari eskisitoen oporlekua turismo sasoian, begirada zelatarietatik ihesi dabiltzanen aterpea neguko astegun buruzurietan.
2011
‎Ni hasi berria nintzen orduan, kazetaritza bukatu eta lanean hasteko amorratzen zegoen bekaduna, beste guztien mandatuak egin eta beterano zaharkituen, grazia? guztiak irribarre batekin irentsi behar dituzten horietakoa.
2012
‎Hiru bat milia ibili ondoren, nolabaiteko eraikin luze batera iritsi ginen, zoruan sartutako egurrez eta tartean lasto estalkiak ipinita egina zena; sabaia baxu zegoen eta lastoz estalia. Pixka bat eroso sentitzen hasi nintzen orduan eta purtxileria batzuk atera nituen, Amerikako eta beste alde batzuetako indiar basatiei erregalatzeko bidaiariek eraman ohi dituzten horietakoak, hala etxeko jendeak maitagarriro hartuko ninduelakoan. Haren aurretik sar nendin keinu egin zidan zaldiak; gelaune handi bat zen, buztinezko zoru leunaz, askak alde bateko luzera guztian.
‎Haren hizketamodua bizkorra eta bilatua da: bizitzako gertaera guztietarako esaldi biribilak prest izaten dituzten horietakoa da, edertasun hutsak hunkitzen ez dituen eta beren burua ohiz besteko sentimenduz, grina goitarrez eta egundoko pairamenez handikiro apaintzen duten horietakoa. Horrelakoen gozamen nagusia bihotzean ukitzea da; probintzietako neskatxa erromantikoek txoratzeraino atsegin dituzte.
2013
‎–Eta bizi diren seinaleak ematea interesatzen zaienean bakarrik ematen dituzten horiek, zein motatako koldarrak dira. Tabernan lagunekin zaudenean hurbiltzen zaizkizunak agurtzera, parrandan bakarrik gelditzen direnean eta etxera joan nahi ez dutenean zuregana eta zure lagunengana batzen direnak, irratian film bat ikusteko sarrerak tokatu eta beste inork joan ezin duelako, ezinezko ordu batean delako eta biharamunean lanera jaiki behar delako?
‎Oso dokumental zalea zen Kleo. Goizaldeko ordu txikietan botatzen dituzten horietakoena. Ordu txikietan dokumental zalea eta gitarrra jo zalea.
‎Ez dut esango Maddiren gurasoak harroak direnik, baina tenteak bai. Distantziak markatzen dituzten horietakoak. Begiradarekin bakarrik esaten zidaten Maddi enpresariaren alaba zela eta ni iturginarena.
‎Ederki pasatzen zuten». Dialektikarako gaitasuna zuen, eta bere ideiak bururaino defendatzen dituzten horietakoa zen: «Pentsatzeko era eta bere jarrera bat zetozen».
‎–Eliza Bennet, esan zuen Bingley andereñoak atea Elizabethen atzean itxi zenean? dama gazte horietako bat da, alegia, beren burua beste sexukoen aurrean erakargarri egiteko euren sexukoak gutxiesten dituzten horietakoa; eta gizon askorekin ondo ateratzen dela ausartuko nintzateke esatera. Baina, nire iritzian, trikimailu sastarra da hori, oso amarru petrala.
2014
‎–Beste neska liberal bat, Isabel hori?, pentsatu zuen Carlosek, bizarraz gain, garrantzia ere kendu nahian. . Lege naturalak aldatu nahi dituzten horietarikoa, ziur?.
‎Mikelek, adibidez, men egiten duen tipoa dirudi, aginteaz ari garela. Arauak ikasi eta betetzen dituzten horietakoa. Eta orduan, berrogeita piko urte dituzu eta horrelako pertsonak daude, bizitzan zerbait eraiki dutenak:
‎Aingura bota zuten mundutxo berde eta urrekara hartan: urrezko badia bat, kristala bezain leuna eta palmondo txikiz inguratua; umeek hareazko pilekin eraikitzen dituzten horietako bat zirudien, ispiluekin aintzirak eta adartxoekin zuhaitzak egiten dituztenean.
‎Ez dut uste ezer galdetuko zuenik, dena dela berak ez zuen anaia ezagutzen. Gero, pentsatu nuen Aratzek lokala ezagutu zezakeela, gazteek elkarrekin egoteko erabiltzen dituzten horietakoa ematen zuelako. Beste argazki bat grabazioaren lehenengo irudiarekin, argia pizten zenekoa.
‎Ez zen eliza handia, ez ikusgarria, ez zuen ematen gidaliburuetan gomendatzen dituzten horietakoa. San Francesco Saveriori eskainitako kapera bat ikusi zuen, eta eliza osoa hari eskainia ote zen pentsatu zuen bere artean.
‎–Izan dadila oso osoa, bukatu zuen Alcide Jolivetek?, eta aurreko gurpilak atzekoekin batera eramaten dituzten horietakoa.
‎–Bulegoko atarian brontzezko plaka bat zintzilikatuko dugu. Abokatuek jartzen dituzten horien antzekoa?
2015
‎Bizikleta gainean ibiltzeko modu hura oso ariketa artistikoa iruditu zitzaien, zirkuan egiten dituzten horietakoa, eta txalo egin zuten: –Brabo!?
‎Entzule bat ari zela hizketan zirudien; ahots kraskatuagatik eta hitz egiteko moduagatik ez zuen behintzat esatari profesionala ematen. Jendeak parte hartzen duen programa horietako bat, pentsatu du, irrati askotan gauetan erabiltzen duten formula ezaguna, arrazoi batengatik edo beste batengatik gaua esna pasatzen dutenentzat egiten dituzten horietakoa, beste inorekin hitz egiteko aukerarik ez dutenentzat egokia.
‎Abeltzaintzarekin dirua egin zuten baserri potente bateko seme zaharrena, gurasoek kapitaleko ikastetxe garestienera edukazio ona jasotzeko bidalia. Eskola sasoian tiro gehienen diana bihurtzeko probabilitate guzti guztiak izaten dituzten horietakoa, hain zuzen ere, Erre bezalaxe.
‎Hibristofilia: krimenak burutu dituzten horiekiko erakarpen sexuala, krimen horiek bereziki bortitzak eta krudelak izan badira. Bonnie Clyde ren besoetara bultzatu zuena.
‎Ez diat berarekin ia topo egiten. Eta gainera, badakik Arantxarekin nabilela, ni ez nauk adarrak jartzen dituzten horietako.
‎Sutsu horietakoa. Bera bakarrik nahiko ez, eta ingurukoak berarekin eraman nahi dituzten horietakoa. Nirekin ez zuan hainbeste saiatu.
‎Inork uste ez duenean, arrakasta betean, itxura guztien kontra, beren buruak trenera jaurtitzen dituzten horien sendian sartuko nintzela etorri zitzaidan burura pare bat egun lehenago. Nondik eta nola jakiteke, neure buruaz neukan gogaitaldia finitzeko beste erarik asmatzen ez eta halako gogoeta ilunak nagusitu zitzaizkidan.
‎bere prakak ikurrinaz eginak ziren, jaka ere bai. Buruan, beti bezala, txapela zeraman, hau ere ikurrinaren oihalez forratuta, eta oinetan artilezko galtzerdiak eta goma beltzezko abarkak, Azpeitian egiten dituzten horietakoak. Ahoan, Zeledonek adinako zigarro purua eta eskuan beste ikurrin handi bat,. Indurain Lehendakari?
‎–Uf, ez da erraza agure batentzat izen arraro horiek buruan gordetzea, baina akordeoiak eta txirulak jotzen dituzten horietakoak dira; zuk gustuko duzu musika hori, ezta?
‎Atzaparra ile koipetsutik pasa, eta hausnarrean bezala gelditu da Koiote. Aukeran emakume proteikoagoak gustatzen zaizkio, gorpuzkeraz mardo eta mamitsuak, playmate titiak eta biolontxelo ipurdiak dituzten horietakoak. Hala ere, haragizko kurben gainetik, proportzio anatomikoen gainetik, kontzeptua maite du, emakume kontzeptua.
2016
‎Berrogeita hamar urte ingurukoa izanen zen, zaharra enetzat, ez dakit nola erran, ez zen George Clooney, baina galaia bai. Galtza luze eta beltzez jantzia zen, hankak estutzen dituzten horietarikoa. Lepo luzeko trikota eta gainetik, arrunt elegantea zen jaka bat zuen.
‎Tailer baten antza zuen tokiak kanpotik; dena dela, makinarik ez egoteak biltegi itxura handiagoa ematen zion, barruan. Tofu aulki soil batean eserita zegoen, eskola batzuetan batez ere umeentzat izaten dituzten horietakoa, eta alboan hutsik zegoen beste aulki bat ere ageri zen. Tofuren aurrean egurrezko palet meta, eta haren gainean coca cola lata bat ireki gabe.
‎–Ba kalean saltzen dituzten horietako bat behintzat. Neska bat behar den bezala jasotzeko.
2017
‎Hala ere, Kontzertu Ekonomikoak eta horren aplikazioak kontrako jarrera indartsua sortu ohi du Espainiako alderdien baitan eta beste autonomia erkidego batzuetan, auzitegietara jo izan baitute euskal, pribilegioak? deitzen dituzten horien kontra; dena dela, esan beharra dago zenbait autonomia erkidegok uko egin zietela, pribilegio, horiexei konstituzioa idatzi zenean,, primitibotzat?
‎autonomian, leialtasunean, adostasunean eta autodeterminazioan. Hots, Elazarrek, Burgessek eta Gagnonek printzipio federal deitzen dituzten horietan
‎Demokratizazioaren teoria batek ezin du soilik kontuan hartu herritarrei bozka eskubidea ematea; aitzitik, aintzat hartu behar du nola ezartzen diren hezkuntza publikoa eta osasungintza (adibidez), eta nola modulatzen eta boteretzen dituzten horiek gorputz indibidualak eta kolektiboak. Jada esan dugu teknika diziplinarioek subjektu otzan bihurtzen dituztela gorputzak, baina, era berean, boteretu egiten dituztela; izan ere, aukera ematen baitiete norbanakoei beren gorputza bera eta diskurtsoa oso era sofistikatuan kontrolatzeko, eta, hala, beren burua gobernatzeko gaiago, kapazago, boteretuago bihurtzen ditu (eta beraz beren udalak, lantokiak, eskolak, familiak, enpresak, komunikabideak eta abar gobernatzeko).
‎Ez ditu aintzat hartzen botere teknologiak. Demokratizazioak ezin du soilik kontuan hartu herriari bozka eskubidea ematea; aitzitik, aintzat hartu behar du nola ezartzen diren hezkuntza publikoa (derrigorrezkoa baita herritar guztientzat) eta osasungintza (adibidez), eta nola modulatzen eta boteretzen dituzten horiek gorputz indibidualak eta kolektiboak.
‎komunitate nazionalak lotu baditzakegu herritar berdin eta subiranoen ideiarekin (herri subiranotasuna), orduan, gure lotura nazionalak eta politikoak heda ditzakegu eta komunitate politikoak edo demoi delakoak sortu, zeintzuek, nahiz eta lotura kontingenteetan oinarrituta egon (ikus II. kapitulua) bi helburu hauek bultzatzen dituzten: zurekin lurraldea edo instituzio politikoak konpartitzen dituzten horiekiko kezka eta leialtasuna zabaltzen dute, eta, gainera, herria mobilizatzen dute, berdintasunaren, inklusioaren eta autogobernuaren alde (1 tesia).
‎egin eta betearaziko dituztenak. Aldi berean, lege horiek egin eta betearaziko dituzten horiek hezi behar dira, zertifikazio sistema berdinak aplikatu, eta eta abar.
‎Izaña, berriz, hitz egiten duten neurrian gero eta gehiago haserretzen diren horietakoa zuan, haserreak haserrearekin pizten dituzten horietakoa.
‎Gure segurtasun uhalak. Gure ahultasunak ezkutatzeko gai direla uste dugunak, eta, hain zuzen, ez dira besteen aurrean gure ahultasunak agerian uzten dituzten horiek besterik.
‎Pretentsioz jositako egoera eta bilera izan dira ziurrenik,, enpresa? deitzen dioten honek ez baititu 18 langile besterik, eta bezeroak, Euskadin gertatzen den bezala, ez baitira besterik, diru-laguntzen bitartez gure zerbitzuak kontratatzen dituztenak baino, diru-laguntzak ematen dituzten horien anai arreba txikiagoak alegia. Baina azken finean, erabakiak hartzeko gaitasuna?,, zuhurtzia?,, ardura?
‎Kontserbatorioan lan egiteari utzi dio, deseroso egiten zitzaigulako egoera, eta berehala aurkitu du lana enpresa batean, kontabilitatea eramaten. Tipo azkarra da, ideiak argi dituzten horietarikoa. Nik piano klaseekin jarraitzen dut eta noizean behin Miguelek aurikularrak kentzeko eskatzen dit, etxe osoa nire auditorio bilakatzeko.
2018
‎Asko. Ordutik ez duzu gehiago aditu, eta ez da disko sonatuenen zerrendako bat, txosnetan gauero ipintzen dituzten horietakoa, are gutxiago irrati formuletakoa. Zeuk ere ez duzu ipini, zer esango dugu ba, autoko musika aparailu zaharrean, derrepentean emandako atake nostalgiko batek jota, adibidez.
‎umeak sortu dituzten horiek.
‎Pitzadurak agertzen ari dira, baina oraindik zaila da arrakalak ireki dituzten horiek artikulatzea: presioa dago herrietan gaia isilpean gordetzeko.
‎–Lankide zintzoa izan duk beti, baina ez zakiat, batzuetan zuria iritzi zioat, badakik, aurpegi bi dituzten horietakoa.
‎Egia zen, alde batetik, maila desberdintasuna azpimarratu nahi zutela batzuek, baina beste batzuek beheko presoen espedienteak zikintzea bilatzen zuten, edozein aitzakiaren pean, euren auzora iritsiko ez zirela ziurtatzeko. Idazkari jeloskor horien modukoak dira, esan zion, nagusiaren begikoak izateko behekoen akatsak nabarmendu eta, aurkitu ezean, asmatu behar dituzten horietakoak. 10.872 presoak hausnartu eta tailerrean ere halakoren baten bat ezagutu zuela gogoratu zuen.
‎–Horrek ere kitzikatu zintuen. Emakume nagusiak gustuko dituzten horietakoa zara, berehala igartzen zaizu?, jarraitu zuen aitorpenen gau hartan, ohearen bere aldetik distira maltzur batekin begiratzen zidan bitartean; beste orokorkeria bat begitandu zitzaidan, baina ez nuen erantzuteko lanik hartu. –Nork uste duzu gomendatu zuela zure kontratazioa?
2019
‎Orobat, ekialdeko gizonek nahiago izaten dituzte emakume potoloak; gogoko dute proiekturik gabeko gantz ugaritasun horren luxu zentzugabea, han egotea beste zentzurik ez duen hori. Sentiberatasun sotilagoa duten zibilizazioetan ere, formaren eta harmoniaren nozioak dituzten horietan, bularrak eta ipurmasailak objektu pribilegiatuak dira, haien garapena alferrikakoa delako, kontingentea delako. Askotan, usadioak eta modak emakumearen gorputzari transzendentzia kentzeko baliatzen dira:
‎Nire ongizatea, karrera, osasuna... ez naiz honaino iritsi gezurrean itotzeko. Profesionala naiz, langile profesionala, ez lagunentzat mesede tratuak egiten dituzten horietakoa. Eta gutxiago besteren lagunentzat.
‎...ritadura saihetsezina ulertzekoa baita, eta gainera telefono zerrendan bilatu du zenbakia, baldin eta telefonista zerrenda emateko gertu badago, Zorte txarra, pentsatu du Raimundo Silvak, niri gertatu behar zitzaidan, azkazala, karraska, Hara, Silva jauna, ez dakizu azkazal hauek zenbat lan ematen didaten, ea noiz kentzen didaten traste zahar hau eta noiz paratzen didaten zentral modernoa, botoiak dituzten horietakoa, elektronikoa, deiak jasotzeko moduan ote dagoen, hori ez dakit, baina zenbakia emango dizut, idatz ezazu. Buruz zekien, zenbat eta zenbaki gehiago buruz gogoratu, orduan eta harroago egoten zen, oroimena erakusteaz harro, oso oroimen ona du, Sara honek, eta beharrik, zenbakia bi aldiz errepikatu behar izan zuelako, hain nahasirik baitzebilen Raimundo Silva, lehen ez zuen non idatzi aurkitu, gero zifrak hartzean okertu zen, seia paratuz hirua zen tokian, garunak egiten ari zitzaion zalantza bat aztertzen ziharduen bitartean, geroxeago adierazi zuen zalantza hori, gauzari garrantzirik ematen ez dionaren tonuan, Baina hemendik ez badiozue hots egin deirik jaso ezin duelako izango da, noski, Nik ez diot hots egin, baina agian zuzendaritzatik bai, telefono zuzenaren bidez, telefono zuzena ez da telefonistarengandik pasatzen, telefono zuzenen bidez lasai asko hitz egin daiteke, Raimundo Silvak uste du gogoratzen duela zuzendari literarioaren bulegoan dagoen telefono zuzen bat.
‎Egarriz iratzartzen zen eta ura eskatzen zuen, zanga zanga edaten zuen, eta dendaren sarrerara etortzen zen gaua zelatatzeko, egonarria galdurik, astroak geldo geldo higitzen zirelako. Mundua mamu bihurtzen duen ilbete horietakoa zen, gauza guztiek, bizidunek eta bizigabeek, errebelazio misteriotsuak xuxurlatzen dituzten horietakoa, nahiz gauza bakoitzak berea esaten duen eta errebelazio guztientzako topagunerik ez dagoen, horregatik ezin izaten ditugu ulertu eta ia jakitera iritsi, baina hala ere jakin gabe gelditzen gareneko atsekabea pairatzen dugu. Estuarioak dir dir egiten zuen muinoen artean, ibaiko ura dirdira hutsa zen, hala gazteluko terrazetan hauspotzen ziren suak nola gurutzatuen itsasontzietako bakoitza seinalatzen zuten kandela handiak su zurbilak bezalakoak ziren iluntasun argitsuaren erdian.
‎Baina tentsioa eten zen, edo beste tentsio bat zegoen lehengoaren ordez, agian bultzada geroago itzuliko zen, gaueko orduetan, inspirazio berri bat bezala, adituek diotenez horrelakorik gabe ez dagoela zer eginik. Raimundo Silvak entzun du horrelako kasuetan onena izaten dela natura deitzen dugun hori ez bortxatzea, gorputzak gogoaren nekearekin bat egin dezan, batez ere elkarren aurka ez dezatela borrokarik egin, borroka horien historiak heroikoak eta eredugarriak izanik ere, eta hori iritzi jakintsua da, noski, haatik ez da gutariko bakoitzak egin behar duenari buruz ideiak dituzten horiek, bere baitari aplikatzeko askoz borondate urriagoa badute ere, gehien aldezten dutena. Erregeak bere predikuarekin segitzen du, Entzun ezazue, bada, baina errepikatzen eta errepikatzen den disko akastuna da, hipnotikoki errepikatzen den disko akastuna.
2020
‎peto petoa. Ingurukoen eserlekuak inbaditzen dituzten horietakoa. Begira begira daukat hasieratik.
‎Horiek izan ditu Masson Delmottek buruan, IPCCko txostenak egiten dituenean gertatzen zaion moduan: " Beti izaten ditut gazteak buruan, zeren gaur egun 15 urte dituzten horiek klimaren berotze testuinguru batean igaroko dute bizitza osoa. Gure lana haientzat baliagarria izatea nahi dut.
‎Aimarrek behinik behin ez du erantzun. Aitaren mezu bat bai, idorra, helduek idazten dituzten horietakoa: Gure alaba bizi da?
‎Ez zekien non egon zitekeen bere alaba eta betidanik izan zen oso gizon beldurtia. Seme alabekin gertatu ahal diren zoritxar guztiak aurreikusten dituzten horietakoa. Haren burua azkar zihoan, azkarregi patxadaz eseri eta erabakiren bat hartzeko.
2021
‎Irakurtzeko betaurrekoek bere aurpegia zeharkatzen dute albo batetik bestera. Farmazian saltzen dituzten horietakoak dira, beti sudurraren puntan amaitzen duten horietakoak.
‎Oihana ez da aholkuak ematen dituzten horietakoa, baina zintzoki entzuten duela iruditu zait, aspertzen ari den keinurik egin gabe. Askotan jendeak oherako daukan asmoaren arabera entzuten du; oheratu nahi badu dena da oh!
2022
‎Edo haiei begira. Baina zure eta haien artean zuhaixkaz beteriko parke eta aparkaleku nahasketa bitxi hori dago, auzoari giro erresidentziala emateko eraikitzen dituzten horietakoa. Zeruak urdin ilunera egin baino lehen laranjak hartu dizkio hodei arinen arteko tarte batzuk, eta txori baten txioa izan litekeena entzun duzu ezkerraldetik.
‎" Ni ohartu orduko eraikia zegoen guzia. Paretak gotorrak ziren, etxalde zaharretako teilatuak atxikitzen dituzten horiek bezalakoak: harria, eta gainean harria; ia pertsona lodi baten gorputza halako bi zabal.(...) Artean nik ez nekien piztiarik zegoenik.
‎NI ohartu orduko eraikia zegoen guzia. Paretak gotorrak ziren, etxalde zaharretako teilatuak atxikitzen dituzten horiek bezalakoak: harria, eta gainean harria; ia pertsona lodi baten gorputza halako bi zabal. Zulo bat egin eta besoa sartuz gero, nekez ailegatuko litzateke eskua bertze alderaino.
‎eta emaztea benetan atzerrira joaten bada? Bidaiatzea atsegina da bakarrik baldin bazoaz, edota emakume kaskarin, axolagabe eta unean unekoa bizizale batekin, baina ez bide guztian pentsagai eta mintzagai bakartzat umeak dituzten horiekin; hasperen eginez, ikaraz eta kopek bakoitza gastatzeko dardarka jartzen diren horiekin hain zuzen. Ivan Dmitritxek bere emaztea irudikatu zuen treneko bagoian kaxa, saski eta pakete andanarekin, etengabe edozergatik hasperen eginez, kexati, esanez bidaiaren erruz buruko minez dagoela eta diru asko gastatu behar izan duela.
2023
‎Tortura ziegetara arrastaka eramaten dituztenak, beisboleko batez armaturik taldean setiatzen dituzten horiek, aitak jipoitutako umegorriak, abereak hiltegietan, hegazti migrariak ehiztarien balen mende, benetako balekin tirokatutako manifestari desarmatuak, bulegoetan zirriak jasaten dituzten neskak, ukabilka hiltzen dituzten emakumeak. Hautatzerik izan ez duten guztiak.
‎Aitziber ez. Arazoetan aukerak ikusten dituzten horietakoa da. Altzugaraia lokalizatzea bera ere aukera bat izan liteke, nehor gutxik ezagutzen duen jauregi horren historia idazten hasteko.
‎Urrats bakoitzean edertu zaio bista. Gainerakoek begi berde urdinxka ederrak baizik ikusten ez dituzten horietan, Ordesako parke naturaleko mendi kasko harritsuetako elur lore arraro bezain zoragarri bat agertu zaio; Garikoitzek ezpain bustiak dastatu dituen lekuan, Dublingo Trinity College liburutegiko atea...
‎Manuk sorbaldak igo ditu, bai eta ez baten artean. Biharamunean ametsak gogoratzen ez dituzten horietakoa da.
‎Eta, nahitaez, Amelia ekarri zidan gogora. Ahotsa, ostera, apala eta sarkorra zuen, arratsaldeko dokumental miresgarri horiek laguntzen dituzten horietarikoa; baina halako melodia pausatua zuen, naturalagoa, eta batik bat beste lurralderen batean luzaroan bizi izan denaren antzekoa iritzi nion. " Etzan, Petra, etzan ahuspez, ohearen zeure gogoko aldean, zeure posturarik gogokoenean", entzun ahal izan nion, garbi, besaulkian eseririk, oinetakoak eranzten zituen bitartean.
‎Krepeak jauzika ibiltzen dira arratsalde osoan, eta amak ostatuko bezero leialenei eskaintzen dizkie; nik eskuak azukrez likistuak ditut eta tokoloa egin zait urdailean, gaur ez dugu afalduko. Beste batzuetan, zorroko bizkotxoa egiten du, emakume presatuentzat saltzen dituzten horietakoa," kendu koadernoak mahai gainetik, zikinduko zaizkin bestela", eta han non amiltzen diren irinezko tontorrak arrautzen itsaso horian. Nik baimena daukat hatza ore horretan hondoratzeko, mahaspasen erdiak jaten ere uzten dit, eta biok harraskatzen dugu ontziaren hondo kremaz josia.
‎Ordu erdi oinez neramanean, kale estu piloa zeharkatu eta plaza txiki eta lasai batera ailegatu nintzen. Auzoko plaza behar zuen, jubilatuek eskatu ez arren zaintzen dituzten horietakoa. Oasia, hiri erraldoia den basamortuko kantoian.
‎Besteek ikus dezaten neguan ere betaurreko beltzak janzten dituzten horietakoa zen Legarra. Iltzaturik daukat memorian, egun batean ugazaba buzo urdin batean sartuta, tailerretik bueltaka.
‎Baina eskubide subjektiboaren7 izendapena ez da XXI. mende hasiera arte iritsiko. Orduan osatuko dira autore gehienek Ongizate Estatuaren zutabe deitzen dituzten horiek, eta Osasunari, Hezkuntzari eta Gizarte Segurantzari laugarren zutabea batuko zaie: gizarte zerbitzuena (teorian behintzat).
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia