|
Txukundu egin behar dut nire bizitza; zoruei lanbasa pasatu, altzariei hautsa kendu, leihoetako kristalak gardendu, komuna lixibaz igurtzi. Garbigailuan sartu behar
|
ditut
nire bizitzaren galtzontzilo, galtzerdi eta barruko elastiko zikinak. Tipula, azenario eta piper berde xehatuak jarri behar ditut nire bizitzarekin batera egosten eltzean.
|
|
Garbigailuan sartu behar ditut nire bizitzaren galtzontzilo, galtzerdi eta barruko elastiko zikinak. Tipula, azenario eta piper berde xehatuak jarri behar
|
ditut
nire bizitzarekin batera egosten eltzean. Txukundu eta hornitu egin behar dut nire bizitza, abegikor bihurtu, ahaideei, adiskideei, maitaleei, besteei harrera egiteko.
|
|
Tximista baten kolpearekin aurreikusi du gertatzera zihoana," Lazkano, aspaldikoa", esanez hautsiko du bere durduzadura hogeitaka urte ikusi gabe daraman emakumezkoak, hortzadura perfektua, begi berde atxarolatuak, ilea tunel zuri baten marko beltz beltza Anaren aurpegi zurbilean, muxu emango diote elkarri, deserosotasunez, dispentsatuz baino gehiago muxua emanez, atseginetik edo desatseginetik zenbat duen neurtzea zaila den sorpresa benetakoz bere senarra aurkeztuko dio," hau Fidel da", edo" Fernando", edo auskalo zein izen absurdo izango duen halako emakume ezinezkoarentzat dudarik gabe terrenalegia eta neurriz beherakoa datekeen senar gorrotagarriak, bakarrik etorri ote den galdetuko dio, eta berak patetikoki baietz," bakarrik etorri naiz", bakarrik etorri dela erantzun dio, agerian utziz, ez bere autonomia bakartia, bere bohemia lubakitu interesgarria, baizik eta bere bakardade penagarriaren azpildura oro bere biluzian;" hogeitaka urte pasatu dira eta ez daukat teatrora nor ekarri, horra elkar ikusi gabe igaro diren bi hamarkada luzeen laburpen erdiragarria", esku programari batere begiratzeko premiarik gabe egindako sinopsia. " Zu izan zinen nire aukera galdua, nire aukera bakarra, hamar urte pasatu
|
ditut
nire bizitzako emakumea izan zinela pentsatuz, eta beste hamar nire bizitzako emakumea izan zinela pentsatuz hamar urte pasatu nituela pentsatuz, eta geroztik ez dakit jada zer pentsatu, zutaz zer eta nola pentsatu, esan nahi dut", hori guztia ez dio esango, jakina, baina begietan irakurriko ote dion esperantza dauka, tximistaren trazurik gabe tximistaren iraupena izan duen lipar hartan bere...
|
|
Ez
|
ditut
nire bizitzako une guztiak arrapaladan pasatzen ikusi; ez dut neure burua tunel baten barruan balego bezala sentitu, ez tunelaren beste ahoa zeharkatu eta argitasunezko izakirik aurkitu, tunika zuriz jantzita eta elkarri eskutik helduta korroan dantzan. Begiak zabaldu ditudanean neure burua ikusi dut aurrez aurre laino horixkak bilduta, edo hori iruditu zait behintzat, etzanda nagoen tokitik gora begiratu dudanean nire moduko gizon bat ikusi dudala zutik, nire erreplika iruditu zaidan figura tente bat, baina ni baino lerdenagoa, itxura hobekoa, beroki ilunarekin eta kapela zabalarekin ni baino dotoreagoa.
|