Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 103

2000
‎Emakumea da gizonon musa, geriza, talaia, arnasa, argia, jomuga eta galmendia; emakumea da biziaren sortzailea, fruitu arbola, lorea eta haizea, begiez ikus dezakeguna oro. Eta diren horretantxe errespetatu ditut nik beti, eman didatena esker onez jasoz, gehiago eskatu gabe, ezer eskatu gabe. Jasoak liburu bihurtu ditut, hitz egin dira nire esku tximeletatsuetan; eta hi  tzak, musu.
‎Baina haize hegoa dabilen udazkeneko gauetan bezala, kanpoan oso gaugiro ederra dago eta aspertu naiz denda itogarri honetan egoteaz. Eta beharbada gaur arratsaldean zaldi gainean ibiltzean askatasunaren zirrara sentitu dudalako, orain zerua bezalako espazio zabalak behar ditut nire gogoa hegalda dadin. Gaur izarren beharrizana dut, eta kanpoan esertzera noa.
2001
‎Ez ditut nik gogoko erabat gaurko berrikeriak eta ezin ditzaket izan. Gehiegizkoak direlako batzuetan, beharbada, eta gehienetan gure garaikoek maiteen genituen (txoro txoroan ala jakinaren gainean eta merezi onez, bestek esan beza) uste eta balioen kontra doazelako batez ere.
‎Bat ez natorkien arren, ez ditut nik besterik gabe gaitzetsiko. Baroja borrokalaria zen eta borroka borrokaren eske dago beti, orain berriro Fausto Arozenak erakutsi digun bezala.
2002
‎Hamasei dira guztira. Buruz dakizkit eta letania bat balitz bezala errepikatzen ditut ene baitan, askok zer esan nahi duten jakin gabe. A pimpompet, a cochonnet va devant, a ventre contre ventre, a la vergette.
‎Pauso batzuk sentitzen ditut niregana hurbiltzen, lasterka bizian. Imajinatzen dut zer datorren.
‎Beti gustatu izan baitzait historia markatu duen pasadizo hura, Martin Luterok [7] 1517an bere lauretan hogeita hamabost tesi famatu haiek besapean hartu eta Wittenberg eko eliza [8] atarian iragarri zitueneko pasadizo hura. Ez ditut nik, jakina, Luterok zituen asmo berak, baina tesien ideia argia eta erabilgarria iduritzen zait, haiek ere bazuten gaztetasunaren haize freskoaren gozamena. Horregatik, hona hemen, isilune tapitutik atereak, nire tesi pertsonalak euskararen egoeraren zenbait punturi buruzkoak, ele zuritzera bezala emanak.
‎Honen lekuko ditut niri neuri gertatutako zenbait pasadizo. Gogoan dut nola 1997an, unibertsitateko errektore nintzela, Korrika izeneko lasterketan eraman nuen lekukoa zati batean, Bilboko Zazpi Kaleetan, Euskaltzaindiaren izenean, zu bezalako gazteak nituela inguruan, batzuk praka motzetan, besteak kirol arropetan, eta gehienak guk gure garaian erabiltzen ez genituen bezalako apaingarriekin.
‎Nik badakit, hala ere, aparra zeriela oihuka ari ziren gazteño haguntsu eta erdezu haiek gazte guztiak ez zarete inola ere antzekoak kontu hauetan ez ziotela honi inolako garrantzirik ematen, euskara bazter batean utzirik, nahiago baitzuten bai Euskaltzaindian bai EHUn politikoki hurbilago, euskaraz jakin nahiz ez, hori bigarren mailakoa denez gero, senti zezaketen beste norbait. Horiek deitzen ditut nik elkarrizketari kortejanteak, haizea aldeko dutenean leunkerietan ibiltzen direnak.
‎Egia esan, luzatu naiz parentesi honetan, barkatuko didazu, irakurle, zu ere nire kezkekin batera urrundu baldin bazara bidetik, baina nola gauzek, lehen esan bezala, behin eta berriz esateagatik ere ez dioten beren jatorrizko izateari uzten, eta nola gezurrak ez duen egiatasunaren maila hartzen horregatik, zehaztu nahi izan ditut nire ustez funts okerra duten iritzi batzuk. Hortaz, itzul gaitezen berriz ere aspaldixko galdutako harira.
2003
‎Nire ikerketak ere hipotesi hori indartzen du. Krisialdi garai hori, eta bereziki Frantziako Iraultzatik (1789) Lehenengo Gerrate Karlista amaitu arte (1839) doazen berrogeita hamar urte horiek aukeratu ditut nire lentea enfokatzeko, beti ere aurreko eta ondorengo soka luzea ondo gogoan izanda; izan ere, garai horretako kleroaren, eta bereziki euskal hiztunaren, eta are, euskaltzalearen, estrategia diskurtsibo eta praktikoa azter  tzeak gauza asko ulertzen lagunduko digu.
2006
‎–Ederrak eta basatiak dira Wendersen sexu eszenak. Horrela maite ditut nik. Oso aproposak bi pertsonaren arteko hutsune beteezin hori azaltzeko.
‎Ganbara gauzez mukuru dago; egin nuen azkeneko bisitaldian baino askoz ere gehiago. Beste plater garbigailu zahar bat dago, nondik aterako ote zuen??, bizpahiru josteko makina (Alfa, modelo ezberdinak), PVCko hodi zatien bilduma berria eta hainbat liburu zahar, gehienak Reno best-seller bildumakoak, ziurrenik aiton amonen etxetik erreskatatuak; hango apalategi batean gogoratzen ditut nik behintzat. Haietako dezente irakurtzera heldu nintzen, igandeetako arratsalde luze haietan, Sven Hassel en nobelak batez ere, baina liburu pilora hurbiltzeko gogoa erreprimitu behar izan dut; beste alderantz abiatu gara, aitak bere ardo bilduma gordetzen duen lekura.
‎Berak kontatuta dakit zenbat sufritu zuen urte haietan, aitaren gorpua azaldu ezean, inork ez zuelako alargun jotzen. Ahaleginak egin ditut nik ere poz horixe ematearren paperak lortzeko. Ez dut ezer iritsi.
‎Zenbat lan egiten genuen! Hoteletako arropatan bakarrik kilometroak plantxatuak izango ditut nik. Milaka kilometro koadro.
2007
‎–Bi emakume izan ditut nire bizitzan, esan zuen, zigarroa piztu aurretik?. Bata ama izan zen.
‎aitortu gabe, historia liburuak bailiran saiakera politikoak sal  tzea, historiaz baliatzen baitira zein bere proiektua sustatzeko. Zer esanik ez, politika eta alderdikeria ongi bereizten ditut eta ahaleginak egin ditut nire independentzia intelektualari eusteko.
2008
‎Kar, kar, kar... filmetan bezala. Belarriak estaltzen ditut nire eskuekin, eta lasterka jarraitzen dut. Baina are ozenago egiten duzu barre.
‎Badakit Iboni heldu niokeela, baina hementxe gaude bata bestearen aurrean, argi fokuen pean neguko gau epelegiaren haizea arnasten. Ezpainak hozkatu ditut nire burua sentitzearren.
‎Hemendik aurrerakoak, baina, ez ditut nik idatziko, ezpada Enara Fuhanek berak. Bere istorioa baita.
2009
‎" Hori ez da nire kontua, pentsatu zuen etsita?. Egunen batean izango ditut nik ere nire akatsak, nire pasioak, nire bizitza propioa... Zer axola dit niri aitak!
‎Apurka apurka indarberrituta edo aurkitu nuen neure gorputza eta eskola haietara joaten hasi nintzen urrian, ikasturtearen hasiera hasieratik. Mirenek ez dit eskolarik eman, Arantza eta Roberto izan ditut nire maisu maistrak. Harrituta daude gainerako ikasgaietan aurrerapenik egin ez ia, eta hiruhileko bakarrean hizkuntzan lortu dudan mailarekin.
‎Badakizu?, gaur egun ez ditut nik egiten etxerako erosketak. Gaur egun nik ez dut ia ezer egiten eta ez zait ia ezertarako denborarik geratzen.
‎Ea nola azaltzen dizudan. Ezagutu ez arren, gura ditut nire seme alabak, hau da, maite zaituztet. Kontua da ez zaituztedala guztiok berdin maite.
‎Eta, haren ipurmasailak maite ditut nik,
‎hitzorduz betetzen ditut nire gauak
‎jarri folio baten ezker aldean guk irentsi egin genituela uste ditugun liburuen zerrenda; jarri folioaren eskuin aldean gu irentsi gintuztela uste ditugunak. Hiru ondorio atera ditut nik bete berria dudan test horretatik:
‎Hitzez hitz egiten ditut nireak Claudio RodrÃguezek gaztelaniazko haur kantutegi tradizionalagatik esandakoak (La otra palabra), eta gure egoerari aplikatzen dizkiot. Aukera baliatzen dut, halaber, gogora ekartzeko Humboldten kexa, Markina aldean ibili zen garaikoa:
‎Niri, behintzat, hala iruditzen zitzaidan, bikotearen atzetik bainindoan maletazainak bidaiariaren maletak hartu zituenetik. Kostata segitzen nien, herren txikia eginez eta eztulka, birika bat falta baitzait eta izango ditut nire aurretik zihoazen bi gizon haiek baino hamar bat urte gehiago.
‎Komikiko hizkuntza ez da nik orain idazteko darabildan bera, baina hark egin nau idazle neurri handi batean, hartan jaso ditut formazio estetikoa eta informazio literarioa. Gaztelaniak hornitu dizkit eta hornitzen dizkit orain ere nire ganbarako bazter asko, gaztelaniatik jasoak ditut nire irakurle altxorreko pitxi ugari. Idazten ari naizelarik, arrapaladan etortzen zaizkit gaztelaniazko irudi, esaldi, formulak, eta horrek itzultzaile halako bat izatera behartzen nau.
‎Baldin bada inor, edo uste badu badela, betor... betor ustezko agintari hori nire terrenora. Lanak ditut nik neuk, niri propio dagozkidanak neure memorian iltzarazteko, gomutarazteko eta axalera, derizkidanean, ekarrarazteko... eta kanpotik omen datorkit auskalo nor, nire memoriaren koarto ilun itxian hango gomutapenei agintzera. Tokitan dago, gixajo iñuxentea!
‎Blog bakoitzean zaku poltsa poltsiko mordoska daukagu gordeleku. Nik aroaren jirako bi, euri eta haize, eta arotemplea ditut nirean. Ekomaitea ere bai, ekolanak (etxeko lanak) ekonomiatik eta ekologiatik bereizte aldera.
‎Bestelako kaleak ditut Arantzazuko basootan. Hiriko kalea bi aldamenetako etxeek osatzen eta markatzen duten gisa berean, zuhaitz askotariko anitzen artean osatuak ditut nik neure kale partikularrak: ez dizute zenbakirik, ez eta solairuka deitu beharrik, ezta txirrinik ezta buzoirik ere.
‎Horregatik, hala erabaki dut, nire zakutxoari," ekomaitea" deituko diot. Hor sartuko ditut nire eta gure" ama lur etxearekiko" jaulki ditzakedan kontu ttiki eta barre ttiki guztiak. Hauxe, gaurko hau, lehenbizikoa.
‎Nola eraman lezake aurrera ETAren borroka? Zehaztuko ditut nire objekzioak. Bi dira:
2010
‎Klausurako moja bat kanpoko batekin maitemindu eta haurdun gelditzea ziur zeharo arraroa dela baina hortik haurra egindakoan kendu, ahizpak hartu eta denen ezkutuan berea balitz bezala haztea nobela fantastiko batekoa ematen du. Moja batzuk ezagutu ditut nik eta ez ditut gizon batekin ikusten baratzeko txabolan sartuta, nola esango nuke...
‎Tesi bat idatzi ondoren, azterketa nagusia ahoz egiten genuen, bi orduz, gure maisuekin galde erantzunetan. Horrelako estutasunak gutxi izan ditut nire bizitzan. Eta orain ere sarritan galdetzen diot neure buruari ez ote zen gehiegikeria bat horrelako azterketa bat egitea.
‎Bizitzan zehar, zenbait aldizkaritan eman ditut nire iritziak, eta horretan jarraitzen dut; Mensajero eta Reseñan adibidez. Beste idatzi batzuk, zenbaiten eskabideei erantzunez egin ditut, enkargu modura.
‎Erabaki handiak hartu behar izan ditut nire bizitzan zehar, ez neronek horrela aukeratuta, baizik neuri gertatutako gorabeherek hala eskatzen zidatelako. Honelakoetan, behin baino gehiagotan galdetu diot neure buruari, geure gainetik ez ote dagoen bidean aurrera eramaten gaituen ezkutuko indarren bat.
‎Beti aipatu ditut nire aurreko gizaldikoak: guraso, aitona amona, senide edo lagunak.
‎Horrek zenbaterainoko nahigabea sortzen zion adierazi zion Juan Jose Ibarretxek Aznarri. " Lizarrako Lehendakari naizela leporatzen didate, horrela aurkezten naute" azpimarratu zuen," baina herritar guztiak ordezkatzen ditut nik; euskaldun guztien askatasunaren alde ari naiz lanean, borondate horrek gidatzen ditu nire ekintzak". Eta bere kezka adierazi zuen zer lortu nahi ote zuten irain gogor horiekin eta Gobernuari hiltzaileekin kolaboratzen zuela leporatzearekin, ez ote zen modu bat" gure ideiei uko egitea inposatzeko, eta hori ez bidea".
‎Eta horrela jokatzeak Estatuaren ahultasuna erakusten du, inola ere ez sendotasuna. Itxuraz hain sendoak diren erabaki politiko juridiko horiek defentsa estrategia baten barruan ikusten ditut nik. " Ezin da"," ezinezkoa da" esaten digute, baina, hori esatearekin batera, bidea zein den erakusten dute, argitu egiten dute.
2011
‎–Bi aukera ikusten ditut nik, erantzun zuen Eli¨kak?. Edo Alexandrak hiltzailea ezagutzen zuen eta konfiantza horrekin joan zen harekin; edo hiltzaileak engainatu egin zuen Alexandra, harekin joan zedin.
‎–barre egin zuen?. Tira, ikerketak egiten ditudan aldetik, detektibea naizela esan liteke; baina pertsonak ikertu edo bilatu beharrean, ideiak topatzen ditut nik. Adibide bat jarriko dizut:
‎Baina ez da ezer. Betiere birika onak eduki ditut nik... Jadanik hobeto sentitzen naiz, laster jaikitzeko moduan izango naiz.
‎Bi gizon ikusten ditut nigana hurbiltzen. Harmonia onean datoz.
‎Neskak esku bat eramaten du nire sexura, bi eskuak jartzen ditut nik haren ipurmasailetan, zurrun trinkoak ditu, artean gizenik biltzen hasi gabeak, eta, bera nire kontra estuturik, etzaten laguntzen diot.
‎–Alferrik ari zarete hemen zain, erantzun zien?. Gernikako eliza osteko haritzaren azpian, Goienkaleko atearen ondoan ikusi ditut nik Ibarguengo aita semeak beste ahaide askorekin batera ederki asko eserita lasai merienda egiten.
‎Gurea bakarrik da funtsezko izaera nazionala duen kolektibo baten tokia eta formulazioa? Kontzeptu gehiegizko horiekin ditut nik zalantza handiak.
‎Ba, bizitzaren atal ederrak eta gero, bizitzarekin izan ditudan harreman ederrak eta onak. Momentu estetikoak, exaltazio momentuak izan ditut nik, bai naturaren aurrean, bai neronen ideien aurrean ere endemas, baina bereziki besteekiko harremanetan izan ditut exaltazio momentuak eta emozio momentu handiak eta horiek ez nituzke ahaztu nahi. Horiek inolaz ere ez.
‎Nik Jainkoarekiko eta fedearekiko hiru etapa izan ditut nire bizitzan. Bat, sinestuna izan nintzen hor, 19 urtera arte, gero fedea galdu nuen, baina galdu nuen erabat, eta gero berriz, orain dela, izango dira hogei urte edo gehixeago, Lourdesek eta nik erabaki genuen berriz ere fedean bizitzea.
‎Ni ez nintzen poesiara etorri eskolatik hasita edo gaztarotik hasita, poeta sotilak eta sofistikatuak irakurriz, baizik, ni poesiara eta hitz neurtuetara eta ez hain neurtuetara etorri nintzen gaztetako nire esperientzietatik, bereziki bertsolaritzatik Oiartzunen, eta gero Juan Mari Lekuonaren inguruan ba jasotzen nituen mezuetatik eta aldarrikapenetatik etorri nintzen hitz neurtuetara eta poesia baloratzera. Ni bertsolariak entzunez sentitu nintzen interesatua, hunkitua, eta bertsolariengandik jasotako taxuak ditut nik poesia egiterakoan, eta hori alde batetik ona da, eta bestetik pixka bat... Niri iruditzen zait poesian itzalean gelditzen diren gauza horiek, oso ondo ulertzen ez dituzunak, nik uste dut poesian plus bat direla, beharrezkoak ere badirela, gauzak hor lanbro artean gelditzea, sujerentzia bezala, irudikeria bitxi bezala.
2012
‎Dezepzio keinua egin duela iruditu zait, eta indarrak bildu ditut nire hoztasuna gainditzeko:
‎Hogei metro koadroko gela eder bat bai. Horrelako lau horma jaso ditut nik Marschall Brückera eta Scheidemannsterera ematen duen Reichstageko angeluan. Baina horma barrua ez dago zementuz eta obran sobratutako zaborrez betea, hutsik baizik.
‎...ukondotik heldu dit haren eta nire artean sekula egon ez den adeitasun antzeztu batez, eta Jainkoaren borondatea aipatu dit leun leun, nire samina arindu nahi zuen, badakit, baina ez dit batere onik egin, horixe egia, lanak izan ditut nire hira kontrolatzen, zerraldo neukan mundu honetan gehien maitatu izan dudan pertsona, eta apaizak zer esango ukondotik heldu didanean, eta Jainkoaren borondatea izan omen dela hala gertatzea, baina Jainkoaren borondateak zergatik ez du ezer egin gehien maite nuenaren alde, zergatik ez dio agindu irteteko hilkutxatik eta itzul dadila nirekin etxera?, hori baino gehiago dezake Jaungoiko Jaungoi...
‎Alditan gaixo sentitzen naiz eta alditan mediku, nire liburuen guda ospitalean. Eta liburu berriak erosten ditudan aldiro, gaixo berriak ekartzen ditut nire guda ospitalera.
‎Orain hilabete pasatxo abiatu nintzen Bretainiatik, Brest ondoan dagoen herri batetik. Maparik gabe eta ezer gabe, zertarako behar ditut nik mapak eta... Primeran ezagutzen dut Brestetik Nanteserainoko bidea, baina behin Paris inguruetara heldu eta gero, ez dut asmatzen zein autobidetatik jo, ez nondik hartzen den handik behera.
2018
‎Gutun honekin nire isiltasun ituna hautsi dut. Horrela jokatuta, beharbada katakonbak erakarri ditut nigana, eta neure burua haietan usteltzera kondenatu. Bizitzaren alde egiten duten arriskuak hartu egin behar ditugu.
‎–Kartak botatzen ditut nik, etorkizuna igartzeko. Zikinkeria hori eskuratzeko, goiko pisura joan behar duzu.
‎–Bestelakoak behar ditut nik.
‎Lo txarra beti da aholkulari kaskarra. Antzina harri beltzez ezabatzen zituzten egutegietatik iragan egun txarrak; lo zurrun ezabatzen ditut nik neureak.
‎Ezagutzen gintuztenen esanera, ama batenak izan gintezkeen biok, baina ez ginen ahaide urrutiko ere. ...re, elur gaineko arrastoez orpoz orpo genituenak engainatuz; abila zen nik botatako hegaberak ozpinetan edo nik harrapatutako amuarrainak keturik prestatzen; zahatoak egiten zituen nik hildako sator larruekin; txistua joz eta kantuz hartzen zuen adore zeinahi arriskuren aurrean, nik, berriz, eskua gerrira neraman aiztoaren bila; hizketa modu gordineko neska ipurtandiak atsegin zituen, nahiago izan ditut nik beti azal urdinak.
2019
‎Larrua jotzen dudanean, aktore pornoen jarrerak, keinuak eta intziri egiteko erak imitatzen ditut, korritzean nire aurpegia itsusteak kezkatzen nau. Lau hankan jartzen banaiz, bizkarra ahal dudan guztia kakotzen dut itxura lirainagoa edukitzeko; etzanda banago eta norbait txirla jaten ari bazait, besoak buruaren parera jasotzen ditut nire sabelak lauagoa eman dezan eta nire titiek tenteagoak. Amaitu dudanean fotografiatzera doazen modelo baten posea imitatzen dut:
‎Adinean aurrera joan arren(" Urteak hamarkadaka zenbatzen ditut nik, eta zortzi ditut kasik"), berezko dotorezia zuen Estefanak, bai maneretan bai arropetan. Hendaian bizi zen emakume hazpandar hau hasiera hasieratik egin zitzaidan atsegina eta, hara non, berari ere arras kilikagarria iruditu zitzaion Saturno globoaren kontakizuna.
‎" Nik ere badut liburu debekatu bat txabolan". Haren bi eskuak sentitu ditut nire soineko zurian pausatzen, bi sugek egingo luketen legez (Genesian pentsatu dut). Bi suge geldo.
‎Ez naiz nor inorena juzgatzeko, neuretik jardun behar dut. Hiru eragozpen nagusi ditut nik neuk itzultzeko nire lanak.
‎Interesatu zaizkidan hausnarketak, irudiak eta espresio deigarriak azpimarratzeaz gainera, epitafioak bildumatzen ditut nire irakurketetan. Ez dut erratak eta akatsak zuzendu arteko onik izaten.
‎Baserritar dezente ziren, negua luzatzearekin batera, ote zumaia bildu, aizkoraz edo aitzurraz txiki txiki egin, birrindu eta aziendei ematen ziena. " Baserritar asko ikusi ditut nik horretan", zioen gure fraile edadeko batek. Ba omen du elikagairik, nahikoa atsegina denik, pulpa dezente baitu bere arantza puntta horien atzetik.
‎eguraldiaren itxurari tankera ematerakoan, izadi osoa maite dudalako, argiaren eta garbiaren aldera joka  tzen dut, beti halaxe. Bi trabes jokatzen ditut nik normalean: bata entzuleekiko eta bestea neurekiko.
2020
‎Eta hainbaten bihotzetan sartu ziren beste batzuk, eta pertsona haiek gorrotoa eta atsekabea baizik ez zuten sentitzen. Eta niri, mirail zatitxo bat sartu zitzaidan begi baten barrenean, eta tristura batzuk ikusten ditut nik, pertsonei eginiko kaltea ikusten dut nik, eta ongi bereizten ditut hil direnak eta erdi bidean gelditu direnak. Eta neure burua bihoztoi eta ausart sentitzen badut, eta indarra badut, edo maite ditudanengandik hurbilegi ikusten baditut, alde egin beharra dutela azaltzen diet.
‎Eta zezena bezalakoa da neska hau, ez da nekatzen, ez da kexatzen, haitzetan goiti eta beheiti bost ordu emanagatik ere. Baina, garbi ikusten ari naiz, bost axola diote berari erretiradako granadek eta armek, eta atsegin izan ditut nik, izugarri, horiexek guztiak, bizitza guztian haien peskizan ibili ondoan. Ba ez, berari ez hotz eta ez bero.
‎Ez dute nik uler nezakeen deusik esan. Hitzak, halako gogoetak, egin ditut nik neure kolkorako, baina berek ez dute horrelakorik, hitzik. Min hori, gorroto hori, ur lohi hori guztia baizik ez dute.
‎Eta erregeari eta erreginari alabak norekin ezkondu gogoan hartzeko tenorea iritsi zaielarik, ez dute, bada, jakiten hirurak amodiozko harremanetan hasiak direla, zein bere aldetik, mairu sinesgabe banarekin. Mairuen istorioak ditut nik gogoko. Haserre bizian, dorre garai bateko ziega gorenean itxiarazi zituen erregeak bere hiru alabak, maitaleak sekula gehiago ikusteko aukerarik izan ez zezaten.
‎Udan. Gogotik maite ditut nik habanerak. Eta badu horrek berea ere, itsasoak niri ezer ez baitit eragiten, ez kili eta ez kolo.
‎Ez, eskerrik asko! Baina habanerak, bada, begira, gogotik maite ditut nik habanerak. Ariman mintzo zaizkit zuzenean kantuan lekuak eta paisaiak, nahigabeak eta emakumeak, eta herrimina gogoan dituzten gizon horiek.
‎" Behin etxera hurbildutakoan honelako gauzarik ez dagokit, ez datoz bat han daramadan bizimodua eta artelanak, aurreragoko zereginak ditut nik han", Manuelak ez zeukan ahazteko bere jatorria.
‎Eskatu niretzat gosaria, baz  karia eta afaria portuko bentan. Egunero ordainduko ditut nire kartzelako gastuak –esan zion Jagobek kartzelazainari.
‎–Ezkon gaitezen. Besterik ez bada ere, isilean ezkonduko gara eta gure alabaren izenean jarriko ditut nire ondasunak, esan zion Ubillosek. " Eta hala ezkondu ginen.
‎Hainbat opari, oroigarri, esku erakutsi, omenaldi eta abar izan ditut nire bizitzan zehar, baina bat aipatuko nuke beste guztien gainetik. 2005ean, Zarautzen bertan, Foru Aldundiak Gipuzkoako Seme Kutun izendatu ninduenekoa.
‎Hainbat kontzentrazio izan ditut nire kirol bizitzan zehar. Batzuk laburrak, beste batzuk luzeak.
‎Zintzo jokatu nahi nuke, irakurle, eta iruditzen zait nire iritzia eman behar dudala. Bi alderdi ikusten ditut nik. Batetik, metodo hori unibertsala da:
2021
‎Txukuntzen ditut azpiko arroparen eta manten armairuak, eta, udan, oihal garbiekin estaltzen dut tiradera bakoitza. Oso bakanka txukuntzen ditut nire paperak, amak, idazten ez zuenez, ez baitzuen paperik. Nire ordena eta desordena damuz, bihotz ausikiz eta sentimendu konplexuz beteta daude.
‎Hau zuri bezainbat kostatzen zait niri. Puntu gehiago ditut nire zerrendan: badaki erleak manipulatzen, etxean erlauntzak zenituztela hazi zineten, eta zeuk esan zenuenez, bera arduratzen zen erleez, zu urduriegia zinelako eta ziztatu egiten zintuztelako.
‎–Zuk zeure bizitzan ikusiko dituzun baino arma gehiago ikusi ditut nik tiro egiten, ume. Zurekin joango naiz Otsateraino, azeri zital hori aurkitzen lagundu, eta Imirurira itzuliko naiz partzela bidetik.
‎Uste dut hemen gauden guztiok ibilbide luzeko partida batean inplikatuta gaudela, eta zuek horrela sentitzen ez bazarete ere, peoi hutsak zarete. Nik hogei urteko abantaila eta gogoeta ordu asko ditut nire alde. Ez dut afera honetan pasibo jokatzen segitu nahi.
2022
‎–Begiratu ditut nire kontuak. Ondo daudela ikusi dut.
‎–Begiratu ditut nire kontuak. Honako hau gaizki dagoela eta horko hori gaizki dagoela ikusi dut.
‎Baina, Jainkoaren graziaren laguntzaz, zuzenduko dut hau eta zuzenduko dut hori. Zuzenduko ditut nire kontuak.
‎Lotsagabe zitala! Berehalaxe egingo ditut nik zurekikoak! Oraintxe ikusiko duzu!
‎...ti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naiz... Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu maitatua izan naizelako, barkatu hil dudalako, gezurrak esan ditudalako, jan ere dudalako, eta nire bezeroak eta nire psikoanalista bera ere nire isilaldiekin desafiatu baditzaket, gizonezkoekin ausarta eta lotsagabea ere izan baninteke, larba hutsa naiz emakumezkoen aurrean, horra zergatik ez dudan lagunik, alegia egiazkorik batere ez, horra zergatik nahiago dudan emakumezkoak tarte batera eduki, eta neure burua gizonezkoz inguratu eta lubakitu, bai, gorroto ditut emakumezkoak, eskura ditudan baliabideekin ditut gorroto, gogameneko bazter horretako indarrarekin, nire gorputz makurtuarekin eta barkamena eskatzen dien ahoarekin, gogamenean akabatu egiten ditut emakumeak.
‎Txikitan, neu nintzen ederrena, halaxe nintzen dudarik gabe, nola baitira gona igotzen zaien neska txiki guztiak, artean ez nekien zer zetorkidan, bai, dena pikutara joan zen nerabezaroan, tira, uste dut, eta bigarren hezkuntzan nire lagunak ni baino politagoak ziren, eta inoiz ez zuten jakin gorroto nituela ni baino politago ikusten nituelako, zeren ni beti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naizen eta begiratu nola maite dudan bizia, eta haur izateari uzteko ukoa harro erakutsiz nenbilen ordurako, kiribilean kizkur  tzen nintzen ama, ohetik atera nahi ez eta, murriztu ahala, eta lagunak leial izan balitzaizkit nik ez niekeen makurrik opa izango, gainerako guztia bazterrean uzteraino adoratu izan banindute, niri jarraiki balitzaizkit nola apostoluak jarraiki zitzaizkion Jesu Kristori arrantza sareak jitoan utzirik bihotza esker onez beterik hautatuak izan zirelako, ahalegina egin nukeen nire lagunak bezalakoa izateko, haragi  tsua eta ile uhindua zuena, haien alde jarriko nintzatekeen, baina nire argaltasunak irri eragiten zien, burua atzerantz biratzera behartzen zituen beren bularrak balioan jartzeko, eta haietarik gehienek nire deserritu edertasunik ezertarako ere nahi ez bazuten ere, batzuek nire eraginpean erori ziren, pisua galdu nahi izan zuten, zeren ipurdi txikiak ez al dira, bada, politagoak, femeninoagoak, ezin ote zuten bi egun baino gehiago eraman txokolaterik jan gabe, eta argaltzen hasi zirenean, galdua nintzela ohartu nintzen, galtzera eramango nindutela, hiritik alde egin nuela ohartu nintzen, zeren haiek bat egingo zuten nirekin nik bakarrik egon nahi nuen tokian, ez ahaztu denbora hartan ni goseak nengoela eta hortxe jabetu nintzen zera hark guztiak ez zuela ezertarako balio, eta zertan goseak egon mundu guztia egon badaiteke goseak hiltzen, bihotza gelditzen den arte, baina gero ospitalera eraman eta indarrez elikatzen baldin badute, eta une horretan alde egin nuen, lautada utzi eta hirian bizitzera etorri nintzen, lan egin nahi nuen eta puta egin nintzen, ergelkeria galanta, baina gertakarien segida logikoa, horratik, anorexiatik puteriora ez dago urrats bat baizik, eta artean lan egin behar zuen ahoa neukan, ahora sartu sartu ahal nezakeen guztia, denbora galdua irabazi, kiloz eta zakilez inguratu, eta ez pentsatu asebete naizenik, ez, goseak nago beti, egunero haztatzen dut jaten dudana, hau beste harekin batera jan ote dezaket, ezin ote dut morokil honen heren bat platerean utzi, ez jan azken heren hau nire nerabe gorputz hau ahal den gehiena habitatu ahal izan dezadan, nire pottoki txikitasun hau ahal den gehiena habitatu, ezpainak silikonaz puztea gustatzen baitzaio, ezpainak eta titiak ere bai, eta plater baten herena bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, dira ehun eta hogei plater gutxiago digeritu beharrekoak, eta hori baino gehiago, zeren hortxe dago beti ariketa fisikoa ere, gimnasioa, entrenatzeko tokia, non gailu espezializatuak dituzten sabela, ipurdia eta izterrak indartzeko, badituzu atal batzuk zeinetan gorputzeko gantzen ehuneko laurogei baino gehiago kontzentratzen diren, eta astean hiru aldiz joan behar izaten dut, astelehen, asteazken eta ostiraletan, egun bat sabelarentzat, bestea ipurmasailentzat eta hirugarrena izterrentzat, eta neurriz gain entrenatzen dudanean batzuetan oka egiten dut, aldageletan bertan, eta atsegin dut gainerakoen aurrean gaixotzea, ez dakit zer dela-eta, aukeran errukia hobea delako inbidia baino, emakumezkoen aurrean ezin dudalako atzera egin baizik, haien oinetara makurtu barkatu nazaten, barkatu, barkatu nire bekatuak, barkatu ...ti isilka errebelatu nintzen, nire fantasmen erosotasunean, gogamenaren toki batean non posible baita bizirik eta hilik egotea, biak aldi berean, non posible baita maite ditugunak mila aldiz asasinatzea eta familiaren samintasuna antzeztuz suizidatzea, baina zergatik egin ote du bere buruaz beste, ez ote dugu egin ahal izan dugun dena, ez ote diogu eman guztia eta gehiago, eta mila aldiz irudikatu ditut nire lagunak desitxuraturik, larri errerik, ile grisa matazaka erortzen eta bularrak moztu beharrez min biziak janak dituelako, bular ustelduak, bular muinoiak besoak antxumatuz eta ezkutatuz ibili behar direnak, nire gorrotoa inguruan loratzen zen guztia harrapatzeraino heltzen zen, eskolako anorexikoa nintzen ordurako, zeren nolabait ere nabarmendu beharra neukan, begiratu nola desagertzen naiz...
‎Eta burua belaunen artean sarturik dudala maite izan ditut nire biziko gizon guztiak, halaxe maite dut nire psikoanalista, nire gorputza dibanean mugitzen ikusten ez badu ere niri oka egiteko gogoa etortzen zaidanean, gauza bera esanez beti, nire ama larbatzen eta nire aita korritzen, psikoanalistaren aurrean zutitzeko gogoa etortzen zaidanean garbiki erakusteko ez naizela bakarrik ahots bat eta nire atzaparkada bakar batek hamar urteko hitzontzikeriak b...
‎...ez zitzaizkidan helduak gustatzen, haien hitz bat aski zen niri negarra eragiteko, hargatik ez nuen tratatu nahi haien sabelekin baizik, zeren sabelek ez baitute hitz egiten, ez dute ezer eskatzen, ahizpen sabelek oroz gain, globo biribil horiek, ukabilez jo eta erreboteak eragin nahiko nizkieke, eta gaurdaino ongi atera naiz txiki izan behar horretatik, hainbat urtez plataforma oinetakoak jantzi ditut nire burua altuagotzeko, baina ez larregi ere, nire bezeroei aurpegira begiratzeko beste.
‎Une batez gogoeta egin, gutun azala paper zorroan sartu, zigilatu berri zuena berriro ireki eta hau gehitu zuen, oin ohar gisa: " Ondo hartu ditut nire mutilentzat bidali dizkidazuen pipak. Eskerrik asko.
‎Zer uste duzu? Ondotxo ezagutzen ditut nik, esan zuen Fernandek?. Eta horiek, okerrenak; zaharra ezagutu egin dut.
‎–Nahi duzuna esan, baina oso hurbiletik ikusi ditut nik Bocheak Belgikan eta Sommeko batailan. Zure gizonak ez bezala!
‎–Oso azkarrak direla uste dute, baina horien ezkutalekuak ongi ezagutzen ditut nik. Zurrutean jardun ondoren gehiegi hitz egiten dute.
‎Zu aurkitzean, berriro ere mundua, eta bizitza. Eta haiekin berriro aurkitzean, ahantzi egiten ditut nik. Maite zaitut, ahuak, eta zu ahanztea espero.
‎" Corren vientos de Cruzada, la Cristiandad está en pie, corramos a la avanzada que Javier dejó trazada, y sometamos a Cristo las tierras del mundo infiel", kantatzen genuen 60ko hamarkadan, gaur euskararen eguna ospatzen dugun data berean (Kantua ez da Xabierreko santuaren ereserki ofiziala, eta ez dut ez Googlen ez inon aurkitu). Aitor dut anekdota bat izateaz gainera, badela karikatura bat ere gure formazioaren osotasunean, kantak dioena ez baita apaiz gehienek irakasten eta transmititzen zigutena, baina nik, beste gainerako ikaskideek bezala, buruz nekien kantu osoa, eta ordutik beti lotu izan ditut nire memorian kantuak dioena eta erretaulako docete nire memorian. Senak laster esan zidan lotura horren atzean korapilo handi tragikoa dagoela, eta da konkista.
‎Eta bere ikasleengana eskua luzatuz, esan zuen: hauek ditut nik ama eta anai arrebak. Izan ere, nire Aitaren nahia egiten duena, horixe dut nik, anaia, arreba eta ama".
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia