|
—Bai, fidatzekoak
|
dituk
orain ere sainduen erlikiak...! Lehengo batean ere, konparazione, hor ikusi nian Florentziako karriketan ijito iduriko gizon bat, Avilako santaren ile baten erlikia zuena, ez dakit zenbat mirakulu eragin zituena... haietarik bat karsoil bati, zeinak gauetik egunera ilez eta biloz beterik ikusi ahal izan baitzuen bere burua, halako moldez non baitzirudien ezen mendi gorri bat zegoèn lekuan baso ezin abartsuago bat sortu zela...
|
|
potroei itsatsita eta ongi helduta zegoèn edozein zorri kuadrilla deuseztu eta desegin behar, azazkalen artean banan banan hartuz eta gupidagabeki lehertuz?; eta, hala ere, hala eta guztiz ere?, Domingok haserre zirudien bere buruarekin, halako moldez, non, itzulerako bidean Gonzalok bere iritzi hura berriro azaldu zionean: . Kendu ditiagu sasi batzuk, eta justizia eta askatasunaren loreak oparoago haziko
|
dituk
orain, ezta, Domingo??, Domingok ez baitzion, joanekoan bezala, mihiari eutsi; aitzitik, honela erantzun zion:
|
|
pelotoi buruak, izan ere, exekuzioan ezustekorik izan ez zedin edo, bi tiratzaile izendatu zituen preso bakoitzeko; egiteko hartan, gainera, nola Domingok Gonzalo –tiratzaile ezin hobea zena– baitzuen kide –esan nahi baita Gonzalok ere destatua zuela une hartan bere fusila otoitzean ari zèn gizonaren aurka, bihotz inguruari ongi destatua ere, eskuetan dardara txikienik ere ez–, hala, Domingok ez zuen argibideak ematen ibili behar izango bere tiroan huts eginda ere, berak huts egin arren nekez egingo baitzuen Gonzalok... hargatik guztiagatik jokatu zuen Domingok –sei zazpi segundoko barne borrokaren ondotik, antza– jokatu zuen bezala, pelotoi buruak su egiteko agindua eman ahala Domingok –begi bat itxita, bestea zabalik– goranzko biraketa bat eragin baitzion pistolari, hogeita hamar bat gradukoa, biktima tirabidetik kanpo utzi eta orduan –orduan baizik ez– tiro egiten zuela; eta, halere, Domingok ongi bai ongi ikusi zuen nola biktima gelditu zen ziplo, haren gorputzak goitik behera egiten zuela, mugimendu baldar batean; zer antzerki mota zen hura, baina?; edo zer erakutsi nahi zion bere buruari, etsaia barkatzera bultzatzen zuèn jarrera errukizko harekin?; bere kideak baino pertsona hobea zela?; zergatik zen hobea, ordea?; ez al zekien, bada, barkatuak izan zitezkeenak ez zirela barkaberak izango –ez ziotela inori ezertxo ere barkatuko, alegia–, zeren halakoa baitzen langileen izerdiaren kontura bizi zèn lapur parasitoen kasta, gerra giroan zer esanik ez?; edo ez al zen –jarrera higieniko hutsagatik, besterik ez bazen ere– potroei itsatsita eta ongi helduta zegoèn edozein zorri kuadrilla deuseztu eta desegin behar, azazkalen artean banan banan hartuz eta gupidagabeki lehertuz?; eta, hala ere –hala eta guztiz ere–, Domingok haserre zirudien bere buruarekin, halako moldez, non, itzulerako bidean Gonzalok bere iritzi hura berriro azaldu zionean: " Kendu ditiagu sasi batzuk, eta justizia eta askatasunaren loreak oparoago haziko
|
dituk
orain... ezta, Domingo?", Domingok ez baitzion, joanekoan bezala, mihiari eutsi; aitzitik, honela erantzun zion:
|