2005
|
|
Eta, hala ere, ez naiz oraindino zeharo antzutu. Badago negar jauzi bat inork ez dakien toki batean, arrazoitu gabeko negar handiak bota behar
|
ditugu
oraindik, Atlantida itotzerainoko negar handiak. Dirudienez, bakardadea ikasi beharreko ogibidea da.
|
2011
|
|
RDA ez da txantxa eta ez da parke tematikoa, sei urte falta dira Berlingo harresia erortzeko, urtebete Europa ekialdeko atleta diziplinatu eta hormonatuek Los Angelesko Olinpiar Jokoetan domina parrastada irabaz dezaten eta beste hainbeste Carl Lewis Haizearen Semea ezagutu dezagun. Frankizien negozioak eta haiekin etorriko diren zinpeko guardak orokortu gabe daude artean, zinpeko guardak furgoi blindatuetan bakarrik ezagutzen
|
ditugu
oraindik, film noiretako glamurra iradokitzen dute eta ez hogeita bost urte geroagoko erruki mileurista. Filmetan ikusita soilik dakite umeek pizza bat zer den, fotokopiak luxu kosmikoa dira, ez da hain erraza gauzak kopiatu eta multiplikatzea, ez da hain erraza, erraza ere ez batere, multikopistak erabiltzen dira oraindik, tintaren toxina sarkorragoa da, makinaz idazten dugu eta makinaz idazten dugunean ikatz orria jartzen dugu folioaren azpian, dokumentu garrantzitsuen kalko orriak izateko tipula orrietan, ditxosozko kalko orriak, kalko orri bedeinkatuak; jada idatzi duen arren ez diogu oraindik Borgesi irakurri ispiluak eta kopulatzea nazkagarriak direnik, edo Benedettiri, jatorrizko bekatua ez baizik eta fotokopiak direla okerrena; egurrezko leihoak dira nagusi, PVCa eta kristal bikoitza ez ditugu ezagutzen, titanioa zientzia fikzioa da, aluminioa da oraindik populuaren baitan prestigio gehien duen aleazioa, fundizioetako labeetan amiantoa darabilte bizkotxoa balitz bezala; hatza diskoaren zuloan sartu behar da telefonoak markatzeko, erro karratua ateratzen duen kalkulagailu bat da etxe gehienetan dagoen konputagailurik sofistikatuena; marketing hitza hitz modernoegia da, eskaparateak salgaiak pilatzen diren almazen ilun sobietarrak besterik ez dira, bestaldera joan beharra dago benetako eskaparate bat, gustuz jarritako erakusleiho apain eta argitsu bat ikusteko, Lafayette galerietara eta horietara (ez ahaztu pasaportea); bestaldean bitxi denda dirudite supermerkatuek gure begietara, Europa behazuna isurtzen ari baita artean, mugaz eta txarrantxaz.
|
2019
|
|
Arreta berezia eskaini diogu beti diskrezioari, baina, mugak kudeatzen adituak izanagatik, intimitateari dagozkion zenbait trebetasunetan hobekuntzak behar
|
ditugu
oraindik kuroko saileko morroi biribilok. Japoniako kulturaren arabera gaude diseinatuta eta, jakina, ez dator beti bat Mendebaldeko gure bezeroen ohiturekin, esate baterako:
|
2022
|
|
Bestalde, emakume* euskaldun bezala zapalduen aldean kokatu izan gara gaurdaino; izan ere, gure kontrako jazarpenak eragindako zauriak haragi bizitan
|
ditugu
oraindik. Ondorioz, dekolonialitatearen betaurrekoak jantzi eta zenbait pribilegioz jabetzeak kirrinka egiten digu sarri, geure buruak zapalkuntzaren onuradun egiten baikaitu.
|
2023
|
|
Taldearengan proiektatutako amets eta desirek sortutako nekearen isla ere badira, agian, Urbizuren hitzak. Izan ere, euskal musikariak eztanda sozialen ordezkaritzat
|
ditugu
oraindik; eta halakorik izan ezean, balirudike euskal kultura zerbaiten faltan dela. Euskal musikariek bete beharreko egiteko bat da, egungo garaien espiritua ikusmolde hori jaio zeneko giro sozialaren aski bestelakoa izan arren.
|