Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 45

2001
‎Kontserbazio gaietan, dena den, sekulako aurrerakuntzak erdietsi direnez, hotza (hozketa, izozketa), beroa (pasteurizazioa, uperisazioa) eta goian aipaturiko teknika horiek baino sistema moderno eta seguruagoak baliatzen ditugu gaur egun.
2002
‎Marxisten arabera, gaur egun kapitalismoak ez du bortxa izugarriaren beharrik masengan bere kontrola hedatzeko, ideologia sozialak domestikaturik dauzka eta. Marxisten arabera, kapitalismoak zirkoa eta ogia demaizkio herriari, herria bare egon dadin, herriak problema politiko eta sozialak ahantz ditzan; zirkoaren emankizun horretan aurkitzen ditugu gaur egun hedabideak.
2003
‎Guk danak ekarri ditugu gaur egun bizkaiera idatzian nagusi diran erizpideetara. Horretarako arrazoi bat baino gehiago izan ditugu.
2007
‎Justizian euskara erabiltzeko aldarrikapenak maiz entzuten ditugu gaur egun.
2008
‎nazio politiko sakon, ageriko eta nonahikoa azaleratzen ez dugun bitartean, ez dago zer eginik. (...) Estatua izateko tasuna lozorroan duen gizarte politiko batean gaudela konturatu eta jabetzen bagara, konponduak izango ditugu gaur egun itotzen gaituzten arazoak?.
‎Telebistak, herritik maizago eta garaizago irteteak, edo euskalduntasunarekiko kontzientziarik ezak, besteak beste, zerikusi zuzena dutela honetan esango nuke. Etxean ditugu gaur egun ordenagailu, bideo jolas eta erosotasun guztiak; honek kaleko bizimoduari eta euskarazko hartu emanei mesede handirik egiten ez dielakoan nago. Bestalde, beti esan izan da euskarak ez duela gazteentzako hizkera eredu berezirik, helduen hizkeratik bereiztuko duenik, eta horrek ere eragin ohi du zenbait egoeratan erdal esapide batzuetara jotzea.
‎Hezkuntza Saila, Ivap, Habe, Osakidetza, Ertzaintza... erakunde beste euskara ziurtagiri ditugu gaur egun. Orain arte, gainera, ez zegoen konbalidatzerik. Amaitu da sakabanaketa hori.
2009
‎Gainera, oso erresistenteak dira korrosioarekiko nahiz hainbat agente kimikorekiko. Hortaz, edozer gauza egiteko erabiltzen ditugu gaur egun. Begiratu ingurura, eta plastikoz inguratuta aurkituko duzu zure burua: plastikozkoa da zure hortzetako eskuila, zure zapaten zola, zure telefonoa, batetik bestera joateko erabiltzen duzun ibilgailuaren hainbat osagai...
‎izeneko probintzian. Izen horiek euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez, ingelesez... berdin idazten ditugu gaur egun: Xian (edo Xian, edo, zehatz mehatz idatzi nahi izanez gero, X?, n) hiria eta Shaanxi probintzia.
‎Sekula baino gehiago esango nuke! Buru egin beharreko garaiak bizi ditugu gaur egun. Eta jazarkundeak inoiz garaitu ezin izan duen buru egiteko era bat da elkartasuna. Jokaera horretan elkartuta dauden gizon emakume batasuna da, funtsez, Skoazell Vreizh.
2011
‎Caritasen zerbitzuak betidanik erabili izan dituzten ohiko baztertuei, jende mota berria gehitu zaie: " Ijitoekin, osasun arazo larriak dituztenekin eta erakundeen laguntza publikoren bat eskatu nahian dabiltzanekin lan egiten segitzen badugu ere, talde berriak ditugu gaur egun. Deigarria da oso etorkinen agerpen jendetsua, hona datozenen %70 dira egun: Espainian eraikuntzan edota ostalaritzan hainbat urte lan egin dutenak dira gehienbat, orain, krisia medio, langabezian geratu direnak.
‎Esate baterako, txineraz ez dute hitzen artean tarterik uzten eta badirudi, leihoz leiho, karakterez karaktere bereganatzen dutela izkribua; gurean, aldiz, soka bihurri baten antza dauka hitz bakoitzak eta testuak berak ere, eta ematen du askatu beharra dagoela ulertu ahal izateko. Gainerakoan, antzeko arauak erabiltzen ditugu gaur egun euskaraz, kasu, eta txineraz, hau da, lerroz lerro eta ezker eskuin, baina Txinako olerki bilduma klasikoak, adibidez, sarritan lege zaharraren arabera argitaratzen dira oraindik ere. Horrela, bada, atzeko azalean daramate izenburua, goitik behera idatzita daude, eta eskuinetik ezkerrera sailkatzen dituzte zutabeak; beraz, ispilua, kontuan izan, laguntza handikoa gerta liteke orrialdeak alderantziz ikus ahal izateko.
2012
‎Ikasi daiteke, baina ez ama hizkuntzaren mailan. Interneti esker hizkuntza guztiak eskura ditugu gaur egun, baina hizkuntza bat benetan ikasten da bertakoekin hitz eginez, hizkuntzaren barne ezagutza beraiek emango dizutelako, ñabardurak, esaera jatorrak… Gure lanak eskatzen du hizkuntzaren logikan eta pentsamenduan sartzea, hizkuntzak atzetik kosmobisio bat daukalako eta hori barneratzeko bertatik bertara ezagutu behar da. Horregatik nahiko nomada da gure lana, ikasitako hizkuntzak adina herrialde bisitatu behar dituzu, inbertsioa eskatzen du horrek… Zaila da nork bere hizkuntza menperatzea, erregistro guztiak menperatzea, beraz gainerakoak… Horregatik dago hain interprete gutxi, nahiz eta lehen zuen kutsu elitista galdu duen diplomatikoen seme alabak izan ohi ziren interprete, gerrako umeak, jende oso kosmopolita….
‎Erakunde horiek segurtasunaren inguruko lege esparrua eraikitzen lankidetzan jardun dute azken urteetan zehar. Ondorioz, AKKPA metodologiaren eta trazabilitate sistemen halabeharrezko ezarpenaren moduko neurriak ditugu gaur egun, 93/ 43 (EE) Arautegia eta 178/ 2002 (EE) Arautegia direla medio.
‎gure lana eta guztiok ezagutzen duzuen produktua. Benetan iruditzen bazaizue merezi duela hasitako lanarekin segitzea, oraintxe duzue aukera, Karkarak behar zaituzte eta.300 laguntzaile ditugu gaur egun eta ez naiz gauza hitzetan egoki adierazteko zenbateko zorra dugun haiekin. Gure oinarria eta arnasa izan zarete; baina, hara!
2013
‎Horretarako, noski, tresnak behar ditugu, softwarea garatzen eta euskaratzen jarraitu dugu. Poztekoa da; sareko tresnarik garrantzitsuenak, nabigatzeko (firefox), idazteko, edukiak sortzen jarraitzeko (wordpress, adibidez, blogak egiteko), jokatzeko eta beste mila gauza egitea ahalbidetzen digutenak euskaraz ditugu gaur egun, jendeak euskaratu egin dituelako! Horrela, euskarak gero eta erabiltzaile gehiago izango ditu, dudarik gabe.
‎Gure bizimoduaren eta ohituren oroitzapenak gordetzeko, argazkiak eta bideoak ditugu gaur egun, baina horiek asmatu aurretiko bizimoduaz jakiteko, bestelako irudiak erabiltzen ditugu informazio iturri gisa.
‎Bai Bakio eta bai Zarautz, aski ezagunak ditugu gaur egun, batez ere haien hondartza luzeak direla-eta. Bata eta bestea, Bizkaiko eta Gipuzkoako luzeenak hurrenez hurren.
2014
‎Luze joko luke lokatzez egindako eraikuntza sistema guztiak azaltzeak. Tapial, cob34 edo adobeez gain, lokatzez eraikitzeko sistema modernoagoak ere eskura ditugu gaur egun: kofratze lerrakordun tapiala, lokatza kordoitan, lokatzez betetako zakuak, lokatz intsuflatua, lokatzezko panelak, eta abar.
2015
‎Jainko berriak ditugu gaur egun:
‎Sistema horrez gain beste bi sistema ere erabiltzen ditugu gaur egun: zenbakikuntza sistema
‎izerdi hotza bekokian, bihotz taupaden bizkortzea, begi niniaren dilatazioa, tentsioaren jaistea, kaka egitea... Erreakzio horiek ondo zetozkigun hartzaren mehatxutik ihes egiteko, piztia gosetuaren atzaparra labaindu egiten da gizakiaren beso ikaraz izerdituan, baina sobera ditugu gaur egun beldurra eragin ohi diguten trantzeetan, ia denak pantailari begira eserita pairatuak. Are desorekatu, ergel eta patetikoagoa egiten dute gizakia.
2016
‎I. Fresnedo: Dantza asko bere horretan dantzatzen ditugu gaur egun. Gizarte ustez aurrerakoi eta garatu batean bizi gara, baina orain ehun urteko dantzak errepresentatzen jarraitzen dugu, gizartean egon den garapena islatu gabe. Horri ez zaio tokia egin behar?
‎Bere egoera berezia dela medio, behatzeko eta epaitzeko gaitasun argia lortu du koloreko emakumeak; hain zuzen ere, halako gaitasunak behar ditugu gaur egun bereziki, herrialde ideal bat eraikitzeko.
‎Gaur egungo antzerkigintzarekin lotura baten egiteko, Larzabalen urrezko garaiak segidarik bazuenez jakiteko, gure elkarrizketak jarraitu ditugu gaur egun antzerki eta euskal literatura eremuetan dabiltzan eragileekin. Garai horiek ezagutu zituztenengana joan eta gero, antzerkiak izan dituen norabideen aztertzeko beste antzerki eragile batzuengana jo dugu.
‎Zintzotasun ereduaren arrakasta, dena den, ez genuke trikuharri arora mugatu behar. Dolmenismoaren esparrruko lurraldeari begiratzen badiogu, bertan aurkituko ditugu gaur egun ere, munduan aitzindari diren nazioak: aitzindari aberastasunean, aitzindari elkartasunean, aitzindari berdintasunean.
2017
‎Orokorrean ez gara asko aldatu. Zerbait esatearren, gaur egun egiten ditugun ekintzak modu serioago batean egiten ditugu gaur egun. Horiek behar duten kalitatea ematen saiatzen gara, eta batez ere, herriko beste elkarteekiko integrazio bilatzen dugu; aniztasuna. Hori oso garrantzitsua da guretzako eta antzematen da hori Semblante Andaluzen.
‎Dagoeneko aipatu ditugun asmakuntzak printzipio horren aplikazio praktikoak dira. Pascalen lanari esker eraikitzen ditugu gaur egun makina hidraulikoak, hala nola, balazta hidraulikoa, prentsa hidraulikoa eta itxi ireki edo igo jaitsi egiten diren hainbat eta
‎Baina aspaldi jabetu gara publiko eta pribatuaren tarteko espazio hibridoen balioaz, eta hiri planeamenduan txertatzen ditugu gaur egun: plaza handiak eta etorbide zabalak ekidin, eta plaza txiki eta kaletxoz ehunduta daude gure auzoak.
‎Gaiak tesi mardul baterako ematen du: hizkuntza musika tresna bada, ehundik gora musika tresna potentzial ditugu gaur egun Euskal Herrian azaleratzeke, eta beraz, rock talde bat ez, big band erraldoi horietako bat dugu lehertzear. Noiz gertatuko da hori?
2018
‎Aitzinako jendarte eredu baten herentzia da genero zapalkuntza, baina gaur egungo jendarte ereduan, hau da, jendarte kapitalistan, forma konkretu batzuk hartzen ditu. Forma konkretu horiek baizik ez ditugu gaur egun, eta ezin dira ulertu gure jendartea egituratzen duen kapitalismoaren logikatik at. Kapitalismoan forma konkretu anitzetan gertatzen da emaztearen zapalkuntza, eta, noski, guhaurrek ere erreproduzitzen dugu, inguratzen gaituen jendarte ereduak eragin zuzena baitu gure izateko eta harremanak ukaiteko maneretan. Hala ere, etsaiaren terminoa ateraz eman didazun estakuruaz baliatuz, borroka bat aitzina eramaterakoan etsaia nor den argi identifikatzearen garrantzia azpimarratu nahiko nuke.
‎Halere, hori ez litzateke nahikoa konflikto baten memoria biltzeko. Parez pare aurkitzen ditugu gaur egun memoria ofizialetan lekurik izan ez eta, hartara, ikusezinak bihurtu diren beste dimentsio batzuk, besteak beste, gorputza, bere aldaera organiko zein afektiboan eta «memoria ahulari» dagozkion aztarnak biltzen dituena.
‎Ba ote du zerikusirik horretan hedabide tradizionalen erabilera txikiak? Ez gara erantzunik ematera ausartuko, baina esango genuke euskal kulturak ikusgarritasun zailtasunak baditu ohiko hedabideetan, mundura zabalduta dagoen Interneten bidez ez dela errazagoa, eta hor ditugu gaur egun nagusi diren sare sozialak.
‎Erdal poeten artean banaka batzuk biziki onak ditugu gaur egun Nafarroan, baina ezin gara Iruñera mugatu, kalitatea jaisten baita gure inguruari beha gelditzen bagara. Ezin dugu aipatu gabe utzi Hiperion argitaletxeko zuzendari Jesus Munarriz Peralta, adibidez.
2019
‎urteetan luzatu zen gatazka konpontzeko bide berriak lantzen ari ziren, eta logika horri loturik ari ginen gu ere, ilusioz, presoen eta erbesteratuen gaia konpontzeko eginahalean. Horregatik kolpatu gintuzten estatuaren estolderietan diseinatu zituzten polizia operazioen bidez. Egindako lana eta aldarrikapenak berresten ditugu gaur egun ere bai”, esan zuten.
2021
‎ondarrutar maisu, bertsolari herritar, emakume atzerritar eta abar. Euskaltzaindiak zehaztu bezala, [gizaki] motako izenekin ere erabiltzen ditugu gaur egun (t) ar adjektiboak: frantziar legeak, errusiar ikonoak, norvegiar baleontziak, irlandar folklorea...
‎6.3.9a Badira atzizki gehiago ere literatura tradizioan, baina adibide gutxi aurkitu ditugu gaur egun; eta, oro har, ihartutzat eman ditzakegu. Batetik, ko, animalia izenei eransten zaiena, astoko, azeriko, mandoko, otsoko, zozoko... eta balio txikigarria duena.
‎Zaila da jakitea nola heldu pertsonaia anbibalente honi —bankaria eta filosofoa—, ez baitzuen sekula santan konpondu pentsatutakoaren eta bizitakoaren arteko kontraesana. Nolanahi ere, hainbeste burla ekarri zioten testu batzuk desafio ditugu gaur egun ere. Luziliorentzako gutunetako pasarte bat mugarri bat da Mendebaldeko bakezaletasunaren historian:
2022
‎Zerbait gertatzen bazait ere komunikatzeko modua daukat. Autoak ere beharrezkoak ditugu gaur egun.
‎Otordua egin ondoren, bezero askok produktuak erosten dituzte dendan. Dendara etortzen den jendeaz gain, 170 bezero finko ditugu gaur egun, eta gurera etorri eta produktuak dastatu dituztelako lortu ditugu bezero horiek. Astero etortzen da jatetxeren bateko norbait.
‎Hori da erokeria! Ume gutxiago izan ohi ditugu gaur egun eta osaba izeba, aiton amona edo lagunen opari guztiak esku gutxitan erortzen dira, eta eskertzekoa da, noski, oparien atzeko intentzio ona. Baina hori da piloak egiten dituguna!
‎–Uneren batean, eta ez dakigu zergatik, alde egin zuten lurretik, eta inork ez ditu berriz ere ikusi. Hamalau galaxia ezagutzen ditugu gaur egun; bueno, gure gaur egunean, zurean ez, Eñaut.
‎Jendeak errepikatu egiten badu, zeozergaitik izango da. Udalekuetara joaten nintzenean asko gozatzen genuen eta egin genituen hartu emanak mantendu egiten ditugu gaur egun. Hori oso aberatsa da.
2023
‎Auto seguruagoak. Eta zer ditugu gaur egun. Ibilgailu seguruagoak.
‎Eta kalean jolastea ezinezkoa den kasuetan edo egoeretan, nahiz eta zaila egin ahal zaigun, etxeko ateak ireki umearen jolas munduari; benetakoari, ukitu, sentitu, begiratu eta arnasten denari, ez pantaila baten atzetik bizitzen denari. Azken" jolas" hori, ez dator definizioz jolas libreak asetzen dituen behar ebolutibo biologikoekin bat, eta horren ondorioak nabariak ditugu gaur egun.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia