Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 42

2001
‎Gure lurretako hainbat gainetan ikus daitezkeen haize errota ospetsuen bidez lortutako energia eolikoa zabaltzen ari da Hego Euskal Herrian zehar, eragiten dituen ingurumen eta ikusmira arloko ondorioengatik eztabaida batez inguraturik. Beste inon baino gehiago Nafarroan ari da indartzen energia mota hau, eta, gaur egun, Espainiako Estatuko indar eolikorik handiena da.
2002
‎Oraingoz, guztiek argi daukate, erretorika modura bederen, kontsumoaren gizartea eredu bezala edukitzeak dituen ingurumen kalteak. Gainera, erakunde publikoek, Europako herrialde askotan jada egiten den moduan,, kutsatzen duenak ordainduko du? 9 printzipioa hiritarrei aplikatu zaiela argi eta garbi dauka, Txingudiko Mankomunitateak salbu, gainerakoek ez baitute zabor tasen bidez jasotze eta tratamendu zerbitzuen kostua kitatzen.
‎230.000 tona hondakin kudeatuko dituen ingurumen zentro baten I. fasea inauguratu dute Kantabrian
‎Kataluniako Santa María de Palautordera herrian (Bartzelona) erregistratutako intoxikazio masiboak, ur kutsatua kontsumitzeagatik, bi ehundaka pertsonari eragin dienak, herri horretan erabiltzen diren ura hartzeko eta edateko ur bihurtzeko sistemetan akatsak daudela erakusten du. Aurreko egunetan izandako eurite bortitzak, errua ofizialki egotzi baitzitzaien, osasunean ondorio larriak dituen ingurumen arazo baten eragilea baino ez ziren izan.
‎Hala, bioteknologiak oro har eta bereziki manipulazio genetikoek ingurumenean sor ditzaketen arriskuak ebaluatu behar direla azpimarratzen du, eta, aldi berean, azpimarratzen du elikagai horiek giza osasunerako kaltegarriak ez direla egiaztatu behar dela. Bestalde, NBEko agentziak gosearen aurkako borrokak sortuko dituen ingurumen kontraesanak aipatzen ditu. Bereziki, nekazaritza lurren hedapenari egiten dio erreferentzia, batez ere Afrikan eta Hego Amerikan, baso eremuen eta oihanen kontura egin dena.
‎Petrolioa edo haren eratorri batzuk kostatik hurbil dauden itsas eremuetan isurtzeak alarma sozial handia sortzen du, eta horren arrazoia ez da sortzen dituen ingurumen arazo larriak bakarrik, baita eragin ekonomiko txarra ere. Horixe da Prestige ren kasua, egokitasun bandera duen petrolio ontzia.
2004
‎Asmo on horiekin, erakundea saiatuko da bermatzen, batez ere, Galiziako mendiaren kudeaketa iraunkortasun irizpideen arabera egingo dela, Europako erakunde gorenetatik abiatzen den eskakizun bat. Ildo horretatik, gogoratu behar da EAEko Gobernuak 50.000 hektareatik gora eskuratu zituela nazioarteko ospearen ziurtagiri batekin —Aenor ek emandako bereizgarria— Ziurtagiri horrek garapen jasangarriaren dohainak eta autonomia erkidegoko baso masaren azalera horrek dituen ingurumen bermeak goraipatzen ditu. Hala ere, Xosé Manuel Barreiro Ingurumen sailburuak berak eta Xuntako bigarren lehendakariordeak onartu zutenez, 2005 urtean kopuru hori bikoiztea da helburua.
2005
‎Herrialde horiei errentagarriagoa ateratzen zaie Afrikan hondakinetatik libratzea, Europan baino ehun aldiz gutxiago kostatzen baita tona bat hondakin botatzea. Ingurumen inpaktua Tsunamiak herrialdean dituen ingurumen ondorioei dagokienez, kutsadura hainbat eremutan biderkatu dela nabarmendu behar da, hala nola North Hobyo (Muira) eta Warsheik (Benadir) hondartzetan. NBIPren txostenaren arabera, inpaktuak “inguruko arrantza komunitateei osasun eta ingurumen arazoak ekarri dizkie”, akuiferoen poluzioa barne.
2006
‎WWF/ Adena, Greenpeace, Ecologistas en Acción, SEO/ Birdlife eta Amigos de la Tierra erakunde ekologistek ez dute hobekuntza handirik ikusten herrialdeak bere aurrean dituen ingurumen erronka handietan. GKE horiek ingurumen balantzea egin dute legegintzaldi honetan, eta ondorioztatu dute oraingoz “desengainagarria” dela.
2007
‎Ez dute substantzia kaltegarririk, hala nola biozidak edo plastifikatzaileak, eta haien ingurumen inpaktua petrolio eratorrietan oinarritutako produktu sintetikoena baino askoz txikiagoa da. Keim pintura markak Friburgoko (Alemania) Trischler & Partner ingeniaritzari agindutako ikerketa baten arabera, silikatozko pintura mineral ekologiko batek 50 urteko epean eragiten dituen ingurumen inpaktuak pintura plastiko batek eragiten dituenak baino “askoz txikiagoak” dira. Azterketa 200 metro koadroko etxe batean egin zen, eta ikusi zen Keim motako silikato pinturak 12.000 joule energia aurrezten dituela, 80 m³ emisio, 100.000 litro hondakin, 170 litro hondakin solido eta 560 kilo karbono dioxido.
2008
‎27.000 biztanle inguru ditu eta etorkin ugari dago, baina gehienak 60 hamarkadan Espainiatik joandakoak, ez etorri berriak, eta eskola askotako jolaslekuan ez omen da hitz bat bera ere entzuten katalanez. Eskola porrota gainditu eta integrazio eta kohesio soziala bultzatzeko, beti ere katalana izanik komunikazio hizkuntza, hasi ziren elkarlan horretan eta zailtasun ugari gaindituta, horietako asko udalean bertan ez baita lan erraza departamentuen arteko koordinazioa, Generalitateak bultzatu berri dituen Ingurumen Plan horiek (Pla d´entorn) eman omen diete behar zuten estalki formala eta aitortza.
‎Gas orotako ibilgailuak… naturala. Argentina edo Italia, besteak beste, elementu horren aldeko apustua egiten ari dira erregai gisa, bere teknologiak dituen ingurumen eta ekonomia abantailengatik. Teknologia hori dagoeneko finkatua dago, eta sektoreko enpresa nagusien eredu lehiakorrak ditu.
2009
‎Antolatzaileek uste dute gaur egungo garapen ereduak eragina izan duela klima aldaketan, eta horren mehatxua esku artean dugun arazorik larri eta kezkagarrienetakoa dela. Ondorioz, eta Lurraren Egunean planetak jasaten dituen ingurumen arriskuak berriro azpimarratuko dituenez, taldeek hiritarrei gogoratu nahi diete arazoa konpontzeko egin ahal dutena: energia arduratsu erabiltzea eguneroko bizitzan eta garraioan.
‎Ibilgailuen zirkulazioaren gaineko zerga atmosferara isurtzen diren berotegi efektuko gasen mailari lotuta egon liteke, Gobernuaren eta Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioaren (FEMP) arteko negoziazioek aurrera egiten badute. Aukera hori Ekonomia Jasangarriari buruzko etorkizuneko Legeak sartuko dituen ingurumen iraunkortasunerako pizgarri fiskalen barruan kokatzen da, Carlos Ocaña Ogasuneko Estatuko idazkariak berretsi duenez. Diru bilketarako asmorik gabeko proposamena da, eta auto batzuen ordainketan beherapenak edo salbuespenak ekar ditzake, azpimarratu zuen.
2011
‎Imazek eta Perez Guezuragak instalazio berriak ekarriko dituen ingurumen abantailak azpimarratu dituzte,% 48 karbono dioxido gutxiago igorriko baita. Honez gain, unitatea martxan jarrita efizientzia handiago izango du instalazioak eta errendimendu elektriko baliokidea% 65era igoko da, Legeak ezarritako gutxiengoa baino sei puntu gehiagotara.
‎3 Atzerriko jatorria duten biztanleria taldeek, batik bat langile migratzaileek eta euren familiek, eurok zein herrik hartu eta herri horren garapenean laguntzen dutenek, euren segurtasuna, duintasuna eta euren kultura baloreen errespetua bermatzera zuzendutako neurri egokiak izan dituzte, eta eurok jasotzen dituen ingurumenean egokitzeko eta sustapen profesionala errazteko; izan ere, horien xedea da euren jatorrizko herrialdeetara geroagoko itzulera eta herrialde horien garapenean laguntzea: modu berean haurrei euren ama hizkuntza irakasteko aukera izatea ere aldeztu litzateke.
‎“Gaur egun mugatuak diren baliabide horietako batzuen bizitza luzatuko lukete baliabide naturalen onura, hobekuntza eta garapenean zuzenean eragingo lukeen ordain ekonomikoa bultzatzeak” esan zuen. Mendietako Ingeniarien Elkargoak defendatzen dituen merkatu mekanismoen artean, Ingurumen eta Landa eta Itsas Inguruneko Ministerioak gaur egun aztertzen dituen ingurumen zerbitzuen ordainketak daude. “Helburua da —esan zuen Rábadek— penalizazio positibo bat praktikan jartzea, gutxieneko ehuneko bat ezartzea, hala nola “basoko zentimoa”, gizartean gustatzen ez zaigunaren aurka, eta gure planetari kalte egiten diona:
2013
‎Motondoko eremua da Orion guretzat ingurumen balioen erreferente garbia. Eta baditugu arrazoiak hau esateko, guretzat ez ezik herri administrazioetatik kanpo eremu honek dituen ingurumen balioak babestuak izan behar dutela erabakita dagoelako, Motondok etorkizunean izan dezakeen izaera bakarra eremu babestua dela erabaki dutelako. Europako Komunitateak Natura sarean sartzea lehenik, garrantzi komunitarioko leku (GKL edo LIC) izendatzea ondoren eta iaz Eusko Jaurlaritzak Babes bereziko eremu (BBE edo ZEC) kategoria ematea izan dira behin betiko erabakiak.
2014
‎Hiri parkeek ez lukete luxua izan behar, baizik eta herritarren eta ingurumenaren bizi kalitatea hobetzeko gehien ahalegintzen diren hirietako ezinbesteko elementua. Hirietan parkeak izateak dituen ingurumen, ekonomia eta gizarte abantailak erakusten dituzte hainbat adituk eta azterketek. Artikulu honek bederatzi arrazoi aipatzen ditu hirietako biztanleek parke eta berdegune gehiago eta hobeak eska ditzaten inguru hurbilean.
‎Ingurugirorik gabe ez dago ekonomiarik. Gaur egun planetak pairatzen dituen ingurumen eta gizarte arazoek, hala nola klima aldaketak edo poluzioak, agerian uzten dute egungo eredu ekonomikoa jasanezina dela. Hala nabarmentzen du Bioekonomiak, naturaren eta giza eskubideen errespetuan oinarritutako garapen eredua ezarri nahi baitu.
2015
‎Produkzio eta kontsumo sistema globalean egiturazko aldaketa sakonak egin ezean, ez da zinezkoa egoerak onera egingo duenik ez iraunkortasun terminotan ez giza ongizate terminotan ere. Adibidez, Dibertsitate Biologikoko Hitzarmenaren Idazkaritzak (2010) azpimarratu zuen hurrengo 10 edo 20 urteetan hartzen diren neurriek determinatuko dutela giza zibilizazioak azken 10.000 urteetan izan dituen ingurumen baldintza gutxi gorabehera egonkorrek hurrengo mendean zehar bere horretan jarraituko duten ala ez. Alegia, gizakiok gure jokabidea aldatu ezean, belaunaldi gutxiren buruan sor daitezkeen eraldaketak sakonak eta zenbait kasutan itzulezinak izango dira.
‎7 Jorge Morales (@jorpow) Espainiako egungo energia sistemari eta autokontsumoaren eta energia berriztagarrien zailtasunei buruzko aditu nagusietako bat da. 8 José Antonio Montero (@MonQuercus) Quercuseko erredaktoreburua da, hogeita hamar urte baino gehiago dituen ingurumen dibulgazioko aldizkari dekanoa. Kontserbazioari, naturari eta biodibertsitateari buruzko hainbat eduki argitaratzen ditu bere kontuan.
‎Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konferentzia (COP21) gaur hasiko da Parisen. Munduko herrialde nagusietako liderrek abenduaren 11ra arte eztabaidatuko dute gizateriak jasaten dituen ingurumen mehatxu nagusietako baten aurka borrokatzeko konpromisoa. Berotze globala errealitate bat da, eta datozen urteetarako funtsezkoa da haren ondorioei aurre egiteko erronka.
2016
‎Horretarako, saihestu egin behar dira baso suteak eragin ditzaketen arrisku egoerak, zuhaitz autoktonoekin baso berritzeko planak sustatzea eta zur produktuen kudeaketa iraunkorreko politikak sustatzea. 6 Egokitze neurriak prestatzea SOaren txostenean, Espainiak pairatzen dituen ingurumen eta ekonomia inpaktu ugari nabarmentzen dira. Klima aldaketak bereziki eragiten dio herrialde horri, Mediterraneoaren inguruan baitago, IPCCren arabera (Nazio Batuen adituen nazioarteko taldea), arazo hori aztertzeko.
‎Denok sortzen ditugun karbono dioxidoaren emisioak (CO 2) gehiegizkoak dira, eta klima aldaketa eragiten ari dira. Hori da, hain zuzen ere, planetak datozen urteetan izango dituen ingurumen mehatxu handienetako bat. Hala ere, herritarrek uste baino gehiago egin dezakete emisio horiek gutxitzeko, eta, bide batez, dirua aurrezteko eta ekologikoago bihurtzeko. Artikulu honek hamar ideia ematen ditu gure CO 2 emisioak murrizteko.
‎Eguberrietako bazkariek eta afariek elikagaien kontsumoa areagotu egiten dute egun hauetan. Kontsumitzaileengandik gertu egiten diren zero kilometroko produktuak sortzen, garraiatzen eta merkaturatzen dituen ingurumen inpaktua murrizteko modu bat dira. Artikulu honek zortzi arrazoi aipatzen ditu Gabonetan zero kilometroko produktuak kontsumitzeko.
2017
‎Europako Batasuneko Batzordearen 834/ 2007 Araudiak, ekainaren 27koak, zehazten du produktu ekologikoen ekoizpenak eta etiketak nolakoa izan behar duen, eta definizio hau ematen du ekoizpen ekologikoarentzat: nekazaritza kudeatzeko eta elikagaiak ekoizteko sistema orokor bat da, zeinak konbinatu egiten dituen ingurumen jardunbiderik onenak, bioaniztasun maila handia, baliabide naturalen babesa, animalien ongizatearen inguruko arau zorrotzak eta ekoizpen modu bat, zeina bat datorren substantzia eta prozesu naturalen bidez lortutako produktuak bilatzen dituzten kontsumitzaileen lehentasunekin.
‎16·· Zer legezko betekizun ditu substantzia arris kutsuak garraiatzen dituen enpresa batek, jarduera horrek berez dituen ingurumen erantzukizunei aurre egiteko?
‎Azken hamarkadetan, giza-populazioaren tamaina, garapen ekonomikoa eta baliabideenerabilera esponentzialki emendatu dira (Krausmann et al. 2009), eta ondorioz, dimentsioglobalak dituen ingurumen aldaketa eragin dute (Vitousek, 1994; Steffen et al., 2007). Aldaketa globalaren ondorio kaltegarrienetako bat herri eta hiri-guneetan sortzen den kutsadurada, azken urteotan mundu osoko ibai eta erreka askoren estres faktore nagusia bilakatu dena.Iberiar Penintsula ez da salbuespena, eta bertan ere kutsadura urbanoaren iturri asko daude, batzuk tratatu eta araztuak, eta beste batzuk tr... Oraindikere, tratatu gabeko ur masen kopurua oso handia da eta horregatik, arazo hori ekiditeko, araztegiasko eraiki eta funtzionamenduan ipini dira azken urteotan.
2019
‎Euskarak arnasguneetan, bere eremu geografiko eta soziofuntzional trinkoenetan, atzera egitea gauza larria da, nahiz eta (aspaldidanik edo azken mende erditik hona) berebereak ez dituen ingurumenetan jakite kontuan ezin ukatuzko irabaziak eskuratu dituen. harturik, eta denborazko eta geografiazko aldagaiak gogoan izanik, argi dago batetik Lastur edo ea ez direla tutera edo portugalete, ez orain eta ez une historiko zaharragoetan; bistan da, bestetik, 1940ko hizkuntza politika eta 1985ekoa ez direla gauza bera izan. hizkuntzaren osasuna neurtzeko orduan bi indar horiek nahasteak ... Beste kasu batzuetan aldiz, datu demografikoak aztertzerakoan indar batek ezkutatu egiten du bestea; horrek dakar, hain zuzen, ondorio okerrak ateratzeko arriskua. demagun, batetik, azken hamar urtean Barakaldon, portugaleten eta Sestaon 30.000 gaztek euskara ikasi duela hein batez, ikasgelatik kanpora osooso bakan erabiliz halere. demagun, bestetik, orain puntura arte arnasgune izandako, edota orain bertan arnasgune den, zenbait ingurumenetan (Bermeon, ean, Lekeition, ondarroan eta markinan adibidez) 1.000 gaztek euskaraz egiteari uzten diola, eguneroko mintzajardun arruntean (etxean eta auzoan, kalean eta herri giro zabalean ez zaielako transmititzen ari edo ez dutelako erabiltzen), aldi berean. kuantitatiboki, aski egoera baikorra izango genuke begien aurrean:
‎Beste kasu batzuetan aldiz, datu demografikoak aztertzerakoan indar batek ezkutatu egiten du bestea; horrek dakar, hain zuzen, ondorio okerrak ateratzeko arriskua. demagun, batetik, azken hamar urtean Barakaldon, portugaleten eta Sestaon 30.000 gaztek euskara ikasi duela hein batez, ikasgelatik kanpora osooso bakan erabiliz halere. demagun, bestetik, orain puntura arte arnasgune izandako, edota orain bertan arnasgune den, zenbait ingurumenetan (Bermeon, ean, Lekeition, ondarroan eta markinan adibidez) 1.000 gaztek euskaraz egiteari uzten diola, eguneroko mintzajardun arruntean (etxean eta auzoan, kalean eta herri giro zabalean ez zaielako transmititzen ari edo ez dutelako erabiltzen), aldi berean. kuantitatiboki, aski egoera baikorra izango genuke begien aurrean: ...euskarak. egoera soziolinguistikoaren azterketa objektiboagoa eginez, halere, laster konturatuko gara eremurik euskaldunenetan, are arnasguneetan, euskararen erabilerak hainbateko gainbehera izatea oso gauza larria dela. euskarak arnasguneetan, bere eremu geografiko eta soziofuntzional trinkoenetan, atzera egitea gauza larria da, nahiz eta (aspaldidanik edo azken mende erditik hona) bere bereak ez dituen ingurumenetan jakite kontuan ezin ukatuzko irabaziak eskuratu dituen. Bistan da zergatik:
‎latak eta kontserbak. Ecoembesen arabera, Espainian ontziak birziklatzen dituen ingurumen GKEak% 85,4 berreskuratzen du. Bigarren birziklatuena paperezko eta kartoizko ontziak dira (%80).
‎Hainbat eratako jarduerak bildu izan ditu urte hauetan, batzuk ludikoagoak, familiei eta haurrei zuzenduak, beste batzuk kontzeptualagoak, flora eta fauna espezien ikerketaren eta kudeaketaren inguruko lanak ezagutzera emateko, herritarren artean zientzia zabaltzeko eta parkeak berak dituen ingurumen balioak ezagutarazteko.
2020
‎Eta horrek jendarteko sektore zabalenen artean arazoak aztertu, haien bilakaera aurreikusi eta aurre egiteko baldintza hoberenak bideratzen joatea eskatzen du. Ezinbestekoa da Euskal Herriaren bilakaera eta etorkizuna bermatuko dituen ingurumenaren kudeaketa arduratsua aztertuko duten diziplina anitzeko hausnarketa guneak martxan jartzea, eta jendarte gisa epe ertain zein luzerako ekonomia eta ingurumena uztartuko dituzten helburuak eta horietara iristeko plangintza exekutibo mailakatuak adostea. Bestela, jai dugu.
2021
‎Caparrosoko behitegi handiak behi kopurua 3.450etik 7.200era handitzeko epaileen babesa ukan du, eta horrek kezka piztu du ingurune osoan, Euskal Herri osoan horrelako etxalde batek izanen lituzkeen ondorioak ez lirateke arinak, ingurumenean nola arlo ekonomikoan. Nafarroako Gobernuak jakinarazi du arras hurbiletik zainduko duela etxaldearen jarduera, gobernuak eskatzen dituen ingurumen berme guziak betetzen ari direla segurtatzeko.
‎Eusko Jaurlaritzak Verter Recycling enpresari leporatu dizkio lur-azalean eta lurpeko uretan agertu diren kalteak. Horregatik, zabortegia kudeatzen duen Verter enpresari hamar eguneko epea (bortz eguneko luzapenarekin) eman dio Zaldibarren eragin dituen ingurumen arazoak antolatuko dituen proiektu bat aurkezteko.
‎Erantzunaren banakako aldakortasunean eragiten duten faktoreak Farmakozinetikaz eta farmakodinamikaz gain, badira pertsona bakoitzari dagozkion zenbait faktore, botika baten eragina aldatzen dutenak. Bakoitzaren ezaugarri fisiologikoek —adina, sexua, arraza, genetika…—, azpian dituzten gaixotasunek eta jasaten dituen ingurumen baldintzek —meteorologia, taldeko toxikotasun fenomenoak…— eragina izan dezakete erantzun farmakologikoan. Banakako baldintzatzaile kopuru handi horrekin, ez da beti erraza tratamenduarekin lotzea.
‎Caparrosoko (Nafarroa) haztegi handiak behi kopurua 3.450etik 7.200ra handitzeko epaileen babesa jaso du berriki, eta horrek kezka piztu du ingurune osoan eta, are, Euskal Herri osoan; izan ere, horrelako etxalde batek izango lituzkeen ondorioak ez lirateke makalak, hala ingurumenean nola arlo ekonomikoan. Bada, Nafarroako Gobernuak Caparrosoko, Alesbesko eta Martzillako alkateei helarazi die, Itziar Gomez Landa Eremuko eta Ingumen kontseilariaren bidez, oso gertutik zainduko duela etxaldearen jarduera, gobernuak eskatzen dituen ingurumen berme guztiak betetzen ari direla ziurtatzeko.
‎Bestalde, Elkarrekin Araba batzarkide taldeak Dulantziko kanalak eragiten dituen ingurumen arazoei irtenbidea bilatzeko ekimenaren inguruan ere erdibideko zuzenketa bat onartu da aho batez. Horretan Arabako Batzar Nagusiek AMVISA, URA eta Arabako Foru Aldundiari eskatzen diete Dulantziko kanalaren egoerari behin betiko erantzuna emateko, Dulantziko kanala naturalizatzeko aukera kontuan hartuz.
‎Udalak adierazi duenez, pandemia garaian" nabarmen" areagotu da eremuaren erabilera eta, hortaz," ezinbestekoa" da mendiaren kontserbazioan aurrerapausoak ematea eta ingurumena berreskuratzea," mendiak dituen ingurumen baliabideak, baliabide kulturalak, paisajistikoak eta aisialdi aktiboa sustatzen dutenak guztion eskura egon daitezen".
2022
‎Gizarteak bizirik iraun dezan bermatzeko gizon belaunaldien artean transmititu beharreko maskulinitatearen esentziatzat dute semena. Sinesmen hori indartzen du istorio eta erritualean oinarritutako sistema oso batek, zeinak barne hartzen dituen ingurumena, sambia jendearen gizarte ordena, eta gizonen gurtzaren musika bereizgarria egiteko behar diren flauta sakratuak.
2023
‎Planteamendu hori okerra dela uste dugu, zuhaitz zaharrez jositako eremu bati eragiten baitio. Udak gero eta beroagoak dira klima aldaketaren eraginez, eta HJPEak berak adierazten duen eta Europak behartzen dituen ingurumen konpromisoekin, itzal ugari eta freskagarria duten zuhaitz masadun hiri espazioak ezabatzea erokeria eta ausarkeria da, eta zuzenean eragiten die Zabalguneko bizilagunen eta, oro har, Iruñeko herritarren ongizateari.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia