2015
|
|
gizarte oro da gizabanako historiko mota jakin baten sorkuntza eta, aldi berean, gizarteak berak ekoizten ditu seriean tipo jakin horren araberako ale berriak —egoera aldatu arte, gizaki mota berri bat behar izan arte, noski— Gizartea forma bat da, ordena; forma edo ordena partikular eta singularra; gizabanakoa, bestetik, soziala den neurrian, gizartearen zati osagarri eta beharrezkoa. Modu argiagoan esanda, gizartea auto sorkuntza da, alde batetik, gizabanakoek gizarteak sortzen dituztelako beraien irudikariekin eta, bestetik, gizarteak ordena erreproduzitzera behartzen
|
dituen
gizabanakoak ekoizten dituelako.
|
|
Hipermodernitatean, horrezkero, gizabanako ale jakin bat ekoizten da nagusiki; malgutasuna eta aldakortasuna ezaugarri nagusi
|
dituen
gizabanako abstrakto eta orokor bat, edozein bat Agambenen hitzetan, ale bat, bizigabe bat. Gizabanako hipermodeno honek ez du identitaterik, ez du kontzeptu bakar batek ere determinatzen eta, horrexegatik, edozein izan daiteke, edozelako singulartasuna.
|
2017
|
|
Errituaren helburua argia da, beraz: sistemak beharrezkoak
|
dituen
gizabanako aleak ekoitzi behar ditu eskolak, errituaren bitartez heldu bilakarazi, hiritar on eta zintzoak, arazorik sortuko ez dituztenak sortzaileak edo sistema apurtzaileak errekuperatu eta sistemaren dinamikan integratu. Umetatik bezatu behar ditu eskolak, zeremonia eta ohiturak etengabe errepikatu, mantsotu eta heldu bilakatu daitezen, diseinatu den arrakasta ereduari men egin diezaioten.
|
2019
|
|
Pentsamendu errepublikarrean jabetza da askatasunaren baldintza materialak bermatuko lituzkeen bitartekoa. Jabetza litzateke inoren mende ez bizitzeko oinarri materialak eskaintzen dituen heldulekua, beharrizanak aseta
|
dituen
gizabanakoak ez lukeelako besteen menpe bizitzeko beharrik. Eta are gehiago, independentzia materiala lukeenak —gosea, lo egiteko lekua, segurtasun ekonomikoa eta abar— hirugarren pertsona bati loturik bizitzeko beharrizanik ez izateaz aparte, bere interesei, eta batez ere, arrazoiari jarraituz politikoki jarduteko baldintza materialak batuko lituzke.
|
2021
|
|
Egungo eskola hipermodernoaren arazoa da eredu ilustratuari jarraitzen diola saltzen digula, ume eta nerabeak beren kabuz garatzen laguntzen duela, benetan ilusio bat gehiago baino ez denean; hau da, forma eta diskurtsoa aldatuta ere, egungo heziketa eredua (ezkutuko) doktrinamendua da, dudarik gabe. Paradigma berriaren eskutik, eskolak auto esplotazioaren bidez ekoizten
|
dituen
gizabanakoen optimizazioa bilatzen du; eta, bere helburua lortu ohi du gizabanakoek kanpo eraginik denik ere nabaritu barik, modu aske eta autonomoan beren buruak produzitzen dituztela sinesten duten bitartean. Bereziak, bereiziak, apartak eta artistak direla sinestarazten zaie maizegi, dena hasten dela beraiekin, historian paper garrantzitsua betetzera izan direla deituak, pentsatzen edo desiratzen duten guztia lortuko dutela, benetan dagokiena edo egokitu zaiena baino ez dutenean egiten.
|