Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2002
‎«Bazterreko ahotsa»ren egilearen helburua, bazterreko egoera horretatik komunikazio berri bat lortzea litzateke. Nolanahi ere, Ana Urkizaren poema liburu hau ez da tonu bakarreko lana, emakumea den olerkari horrek hainbat ahots dituelako bere baitan, eta gainera askotan barne borrokan diharduten ahotsak direlako horiexek, polifonia bat osatzen dutelarik. «Bazterreko ahotsa» hiru ataletan banaturik dagoen poema liburua dugu.
2008
‎Bi biotan ere jabetza eskubideak urratzen ditu nork eta aldameneko jabeak, dela auzokoaren lurraldean etxe berria egiten duelako, horren baimenik gabe, dela norberaren zuhaitza, leku batean hazi ondoren, aldameneko lurrera zabaltzen dituelako bere adarrak eta hostoak.
‎Ulertzekoa denez, ardura pilaketa horrek aukera ematen dio edozein sortzaileri nahi duena egiteko arlo artistikoan, baina nik ez dakit benetan Bottok ondo jokatu ote dituen bere esku zituen karta guztiak, muntaiak zenbait gabezia dituelako bere tankeran bertan eta antzezpen kalitatean. Tankerari dagokionez, laburtasunera jo dute nagusiki, behar beharrezkoa ez zen guztia jatorrizko testutik kenduz eta gehiegizko handitasunetik ihes eginez.
‎Bereziartuak edo urliak egiten duena ezin dut epaitu, berak ezagutzen dituelako bere haurrak. Zoriontsu badira, goza dezatela.
2009
‎Benetan Frantziako lizeoetan gertatutako zertzeladak jaso, eta zinemaren begiradaren galbahetik pasatu eta gero, irakurketa baikor eta arriskutsua egiten du. Eta interesgarria da gai bat baino gehiago batzen dituelako bere barnean: inmigrazioa, kulturen Europa, ongizatearen gizartearen arrakalak, nerabezaroa, belaunaldien arteko talka...
‎Zergatik? Donostiako Udalak bertan behera utzi dituelako berak gaztetxoenentzat antolatutako kultur ekitaldiak, eta, areago, auzoko kultur etxean bulegoa duten Gazte Lokalekoei ezer antolatzea debekatu dielako. Parkea erabiltzea ere galarazi du.
‎Gaur egun, horixe gertatzen denaren susmoa baino zerbait gehiago dugu tamalez. Nietzscherentzat, beraz, kristautasunak mundua ukatzen du, ez dituelako bere ezaugarriak onartzen. Simmelentzat, Nietzscheren kritika hori gaizki ulertu baten ondorioa besterik ez da.
2010
‎Lehenik, itxurazko pertsona edo pertsona moral deitu arren, legeak eskatzen duen betikotasuna duen erkidegoa baino ez delako, guztion ontasuna erdietsi nahi duena. Bigarrenik, lege horrek erkidegoko kide guztiak behartzen dituelako beraren kontra ez jardutera.
2011
‎Europan beste arazo bat dago, mundu arabiarrarekin konparatzen baduzu. Europan badauzkazu hainbat alderdi politiko eta horiek bideratzen dituzte hainbat esperientzia; mundu arabiarrean alderdiak legez kanpo zeuden eta horrek bihurtu du masa mugimendua izugarri aberats, alderdi bakar batek ezin izan dituelako bere asmoak konfiskatu. Hemen eskuina daukazu, PSOE daukazu, sozialdemokrazia berria daukazu...
2012
‎Mufasa oihaneko diktadorea da, sistema aristokratiko baten buru, eta semeari Sinba, protagonista erakusten dio zein diren menpean dituen lurraldeen mugak, herentzian jasoko dituelako bera hiltzen denean. Tiranoa, noski, oso modu atseginean irudikatua dago.
‎UPNk batzorde berezi bat sortzea proposatu du ikerketa batzordea beharrean, baina azkenean bigarren aukera hautatu dute azken honek inplikazio gehiago hartzen dituelako bere gain.
‎Ba, bi arrazoi nagusigatik; lehena: ez dituelako bere bezero izandakoak inolaz ere ahantzi nahi; eta bigarrena: estatistikak egiteko behar dituelako.
‎Gauza bera gertatzen zaio sadikoa den gizaki neurotikoari, honek ere ez baitu harremana apurtu nahi, honek ere ez duelako librea izan nahi, menderatuak behar dituelako bere boterea eta indarra legitimoa izan dadin. Sadikoak ere, autoritatea den neurrian, menderatzailearena egin arren, masaren edo komunitatearen beharra du, masokistarik ez balego, ez legokeelako sadikorik, menderakuntzak subjektu aktiboak zein pasiboak behar ditu?.
2015
‎Mundu sozialetik lekora omen zebilen orduan Izagirreren poesia. Lete akaso ez zen oso erraturik ibiliko Izagirrek berak" surrealismo xalo" tzat (Etxeberria, 2002, 96) jotzen dituelako bere lehen poema liburuak. Surrealismoaren eragin hori seinalatzen zuen hain justu Letek ere orduko hartan, Izagirreren poesia ez dogmatiko moduan definitzearekin bat.
‎Gaur egun talde lanean ari dira herria gobernatzen. Eta Fidel ez dagoenean, herri honetako antolaketa instituzionala ezberdina izango da, inork ezin dituelako bere gain hartu Fidelek zituen ardura guztiak. Haren adibidea jarraitu dugu, baina haren hutsunea nabaria izango da, guretzat eta munduarentzat.
‎Lau utilitate programak desinstalatzeko Irudia: VS Revo Group Batzuetan, programa batek ez du desinstalatua izateari uzten, prozesuak erroreak ematen dituelako, edo arrastoak uzten dituelako bere buruaren atzetik eta erabat kendu berria ez delako. Kasu horietan, softwarea desinstalatzen espezializatutako hainbat erabilera daude, hautatutako programak modu eraginkorrean eta erabat ezabatzea ziurtatzen dutenak.
2017
‎Hainbesterainoko bista ona badu, garaian garaiko musika estilo berrien doinuekin esperimentatzen jarraituko du bertsolaritzak, eta ez du ezer galduko doinu berriekin ez ezik haien erritmoekin jolasten hasita: garaian garaikoarekiko sinkronia egon daiteke jokoan, garai bakoitzak bere doinuak dituen bezalaxe dituelako bere erritmoak ere.
2018
‎«Gu demokratok, zuek biolentoak» garaiak ziren.Ertzaintzaren paperaTolerantzia handia eduki dute herri honetako erakunde publikoek torturarekin, ETAren aurka herritarrak mobilizatzeko egindako ahaleginaren hamarrenekin, aspaldi desagertua zatekeelako tortura herri honetan. Herritar askorentzat, hiru polizia erakunderen artean, Ertzaintzaren kasua da mingarriena; Guardia Zibila eta Espainiako Polizia ez dituelako beretzat jotzen, Ertzaintza bai. Ez dezagun ahatz, Ertzaintzaren hasieran, Espainiako bi polizia erakunde horiek ez bezalako polizia eredu bat eskaini zigutela sustatzaileek.Gizarte moderno batean egin ohi diren delitu guztien aurkako operazioak egin ditu hamarkadotan Ertzaintzak:
‎" Eskertu egin behar diot ukalondoari", pentsatu du orain  meatzari eskuak dituen komedianteak. " Eskertu egin behar diot gorputz guztiaren nekeak eta minak berak hartu dituelako bere  tzat, ukalondoak ahaztarazi egiten dizkidalako azazkal galduak eta saihets hezur hautsiak, eta begi morea, edozein boxeolariren begia bezala madari ustela dirudiena". Batzuetan ukalondoak erantzukizuna hartzen du, eta.
2019
‎Eta Nurenberg batez ere. Aleman batentzat, bihotza zabaltzen dion hiria da, han aurkitzen dituelako bere bihotzean maite dituen fantasmak, han aurkitzen duelako, harri bakoitzean, Alemania zaharraren nobletasuna egin zutenen oroitzapena. Frantsesek gauza bera sentitu behar dute Chartreseko katedralaren aurrean, nik uste.
‎Ibilbide luze honek hortik hartzen du Epaibide izena: batetik, mendilerro ugari gurutzatzen dituelako bere itzuli osoan, eta, bestetik, lur hauetako biztanleek etxerako egurra mozten dutelako, epaitza eginez alegia. Ibilbide honetan, bi etapa horiek lotuko ditugu, eta bidetik at aurkituko ditugun mendi ezagunetako tontorretara igoko gara.Hernaniko Ugaldetxo auzoan dagoen Urumea ibaiaren ondoan etapa honi hasiera eman, eta, berehala, maldan gora jarriko gara.
‎Galdera horiek biziaren zentzuari berari dagozkio, norberaren eta guztien biziaren zentzuari. Seriotzat jotzen den gizona ezdeusa da egiaz, aldez aurretik eginiko justifikazioak onartzen dituelako bere bizitzan; emakume grinatsu eta sakon batek, aldiz, auzitan jartzen ditu une oro balio ezarriak; badaki zer den sostengurik gabeko askatasunaren tentsio etengabea; horregatik, arriskuan sentitzen da beti: guztia irabaz dezake istant batean, edo guztia gal. Arranguraz onarturiko arrisku horrek ematen dio abentura heroiko baten kolorea haren istorioari.
‎Hirugarrenik, Carmen Larrañagak (1995, 2000) kritikatu izan du orain arte bertsolaritza inprobisazioarekin, plazarekin eta gizonekin lotu izan dela, gauzak asko sinplifikatuz aniztasunaren kaltean. Guk ere bat egiten dugu ikerketa honetan Larrañagarekin, gizonak ez ezik emakumeak ere egon direlako eta, bat batekotik haraindi, bertsoak beste bideak ere egin dituelako bere ibilbidean.
‎–Ez da gauza bera jabearengana elkartea bakarrik joatea edo Udalak lagunduta egitea. Hari ere interesatzen zaio honelako kultur ekintza batek aurrerapausoak ematea eta garrantzitsua bihurtzea, kultur ekintza guztiak ezin dituelako berak kudeatu. Udalak laguntzen badigu, gu prest gaude antolatzeko, horrela zerbait egin ahal izango dugu?. Antolatzaileek ez dute ekimena instituzionalizatu nahi, baina urteen poderioz Azoka hitzordu finkoa bilakatzen ari da, eta, nahiko nekatuta?
2020
‎Bi dira arrisku nagusiak, Goñik nabarmendu duenez. Batetik, «jolasteko esperientzia pertsonalizatu» egiten dela, jostailuak haurraren profilera eta bere gustuetara egokitzen dituelako bere erreakzioak eta erantzunak. Eta, bestetik, profil horretan oinarrituta, haurrentzako «beste produktu erakargarrien» iragarkiak eskain ditzaketela, jokoaren aplikazioaren, webgunearen edo posta elektronikoaren bidez. Jostailuaren ezaugarriei erreparatu besterik ez dago arriskurik ote dagoen jakiteko:
‎" Goiz da Urkulluk iragarritakoa baloratzeko, botere batzuk hartu dituelako bere gain baina ez dakigulako botere horiek zelan erabiliko dituen"
‎Goiz da, botere batzuk hartu dituelako bere gain baina ez dakigulako botere horiek zelan erabiliko dituen. Guk argi daukagu sen onez arituko garela eta zentzuzko gauzak eskatuko ditugula; agian, botere hori beharrezkoa izango da, adibidez, osasungintza pribatuarekiko neurriak hartu eta osasungintza publikoaren menpe jartzeko.
‎Gogoan izan, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada aspaldi kalean behar zuten arren, gugandik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean urrunduak bizi dira Xua eta bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilaren 19an eta Espainiako legediak behartuta gurasoengandik bereiziko dute. Bereizketa honen aurka PP izan ezik, gainerako alderdi guztiek, EAJ k,, PSE k eta Elkarrekin Gipuzkoak adosturiko ebazpen proposamena aurkeztu eta bozkatuko dute gaur (urtarrilak 8) Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkuran.Hain zuzen, 9:00etan hasi den saioko gai zerrendako bigarren puntua izango da Xua eta gurasoen egoerari lotutakoa. Honela iragarri dute. " Ebazpen proposamena, Xuak, gurasoekin Picassent-eko kartzelan dagoen haurrak, 3 urte beteko dituelako bere gurasoengandik ez banatzeari buruzkoa, Euskal Sozialistak batzarkide taldeko Arritxu Marañón andreak, Eusko Abertzaleak taldeko Mª Eugenia Arrizabalaga andreak, Elkarrekin Gipuzkoa taldeko David Oliden jaunak eta EH Bildu taldeko Aitor Arantzabal jaunak aurkeztua" dio Batzar Nagusietako osoko bilkurako gai zerrendak.Osoko bilkura zuzenean ikusteko aukera izango duzue zuzenean, esteka... http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DJGPortalWEB/streaming.jspPasa den abenduaren 16an" Xua Gurasoekin Etxera" eta Sarek, Xuak, Olatzek eta Patxik bizi duten egoeraren berri emateko Batzar Nagusietan egindako agerraldiaren ondotik dator biharko osoko bilkuran bozkatuko den ebazpen proposamena.
‎Gogoan izan, espetxealdiaren hiru laurdenak beteta jada aspaldi kalean behar zuten arren, gugandik 600 kilometrora Valentziako Picassenteko espetxean urrunduak bizi dira Xua eta bere guraso Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga. Xuak hiru urte beteko ditu urtarrilaren 19an eta Espainiako legediak behartuta gurasoengandik bereiziko dute. Bereizketa honen aurka PP izan ezik, gainerako alderdi guztiek, EAJ k,, PSE k eta Elkarrekin Gipuzkoak adosturiko ebazpen proposamena aurkeztu eta bozkatuko dute bihar (urtarrilak 8) Gipuzkoako Batzar Nagusien osoko bilkuran.Hain zuzen, 9:00etan hasiko den saioko gai zerrendako bigarren puntua izango da Xua eta gurasoen egoerari lotutakoa. Honela iragarri dute. " Ebazpen proposamena, Xuak, gurasoekin Picassent-eko kartzelan dagoen haurrak, 3 urte beteko dituelako bere gurasoengandik ez banatzeari buruzkoa, Euskal Sozialistak batzarkide taldeko Arritxu Marañón andreak, Eusko Abertzaleak taldeko Mª Eugenia Arrizabalaga andreak, Elkarrekin Gipuzkoa taldeko David Oliden jaunak eta EH Bildu taldeko Aitor Arantzabal jaunak aurkeztua" dio Batzar Nagusietako osoko bilkurako gai zerrendak.Osoko bilkura zuzenean ikusteko aukera izango duzue zuzenean, esteka... http://w390w.gipuzkoa.net/WAS/CORP/DJGPortalWEB/streaming.jspPasa den abenduaren 16an" Xua Gurasoekin Etxera" eta Sarek, Xuak, Olatzek eta Patxik bizi duten egoeraren berri emateko Batzar Nagusietan egindako agerraldiaren ondotik dator biharko osoko bilkuran bozkatuko den ebazpen proposamena.
‎Orain arte ikusitako datak eta lekukotasunak aintzat hartuta, esango nuke 1979ko komunikatuetan islatzen dela hobekien Naparra Bakuninen ideologia. Beharbada horiexek idatzi dituelako, edo horiexek idatzi dituelako bere ideiekin fidel eta askeen.
‎Zergatik aipatzen dugun matrioxkaren adibidea hitzaurrean? Bada, hara, Agerrek Campiónen biografia arakatzen duelako liburutxo honetan; eta Bidadorrek, aitzakia horretaz baliatuz, Agerreren biografiaren atal batzuk jorratzen dituelako bere aurkezpenean; eta guk Joxemiel Bidadorren biografiaren zertzelada batzuk aipatzen ditugulako.
2021
‎Dietak dietak elikatze liburuetako apalak baino gehiago dira, eta nolabaiteko arrakasta dute" nutrizio" argitalpenen artean. Baina komatxoen arteko nutrizioa, zientziak ez dituelako bere printzipioak finkatzen. Dieta horiek ideia honetan oinarritzen dira:
‎Erantzun bila, nazioarteko lurralde elebidunetan egindako zenbait ikerlanera jo dute, eta zera ondorioztatu dute: ama hizkuntzan egiten denean, diagnostikoa zehatzagoa izan daiteke, pazienteak sintoma larriagoak azaltzen dituelako bere lehen hizkuntzan.
‎Elikadura negozio bilakatu dela uste duzu. Gaur egun, elikadura negozioa da, ia inork ez dituelako bere elikagaiak sortzen, eta beraz, ez dugu erosi bertze erremediorik. Baina elikagaiak sortzea diru iturri denean, diferentea da ekoizpen eta negozio eredu bat edo bertze aukeratzea.
‎Hartu dio kargu amak, bainerarekin fantaseatzen entzunda. Ezin ditu besteen fantasiak jasan, ez bakarrik ezin lortuzkoak izateak lotsa emangarri bilakatzen dituelako bere begietara, baizik eta ezin lortzeak fantasia egileari ekarriko dion denbora galtzea aurreztu nahi diolako. Nireak ere banaka banaka suntsitu ditu ume umetatik.
2022
‎Haurren garapenean eta gazteenean ere izan daiteke altxor bat da literatura, fantasiaren eta irudimenaren bidez jasotzen dituelako bere bizitzako hainbat sentimendu: beldurra, jeloskortasuna, bakardadea, agresibitatea...
‎Izan ere, baldintza fisiko desberdineko jendea bildu da, eta hutsetik hasi gara". Eragin klubeko kideek argi dute taldearen helburua ez dela etorkizunean lehiaketetan parte hartzeko talde bat sortzea, badaukatelako senior mailan jokatzen duen talde bat eta nahi duenak" ateak irekita" dituelako bertan parte hartzeko. " Mugarik Ez ekimenaren helburua da parte hartzen duten emakumeek kirola egitea, ondo pasatzea eta eskubaloia pixkanaka ezagutzea".
‎...t hatza hortxe sartu ezinik nagoenean, horra zergatik itzultzen naizen neure amagana, zeren berak nik neuk baino hobeto daki zergatik abandonatu zuten, berak neuk baino hobeto jakingo luke bere itsuskeria definitzen, neurea ere bai baitut amaren itsuskeria, baina berriz esango dut, amak negar asko egin behar du oraindik, nire aitaren absentzia bere txakur intziriekin estali, hegoak zabaldu nahi ez dituelako bere baitan bihurritzen den larbaren agonian, eta azkenean ez du hegorik eta inoiz ez du halakorik izan, hegan egin ahal izan baino lehen hondoratu zen, habiaren hondoan ahaztutako txori txikia bere oskolean galdurik, anai arreba txikien indarrak zapaldua, eta nola biziraun duen inork ez daki, eta gainera bizirautea ez da aski bizirik zaudela esan ahal izateko, bakarrik ibiltzen jakin behar da, n...
‎Edo kasuaren antzekotasuna duten analogiak bilatu beste epai batzuetan. Ez dadila behintzat gertatu kasu bat juzgatu gabe utzi beharra legediak zuloak eta adabakiak dituelako bere bilbean. " El Derecho no tiene lagunas".
‎Izan ere, Espainia paralizatua dago gaur egun, gehiegi zentratu delako Estatuaren batasun banaezinean eta oker handiak egin dituelako bere nazio historikoen aitortzari eta ahalduntzeari dagokienez. Erreforma konstituzionalak egiteko proiektu guztiak gobernu zentralaren aldeko subiranotasun absolutuaren eta boterearen esklusibotasunaren ikuspuntu bakarretik ebaluatzen dira.
2023
‎Konpondu beharreko arazoari baino, «atarramendu politikoari» arreta handiagoa jartzea leporatu dio, eta «dena nahastea» ere egotzi dio: «EH Bildurentzat dena da ustelkeria, arlo etikoa, administratiboa eta are judiziala ere nahasten dituelako bere interesen arabera». Atutxaren ustez, EH Bilduk proposatzen duen eredua «errepresioan» oinarritzen da.
‎Euskal prentsa nazionalak herri gisa independenteago egiten gaitu, ez bakarrik frantsesaren eta espainolaren beharrik ez dugulako, baizik eta mundua gure begiekin kontatzen digulako. Independenteago egiten gaitu, herri bat, nazio bat eta bere lurraldea marrazten dituelako bere egunerokoan. Independenteago egiten gaitu gure kulturari ahotsa ematen diolako.
‎Astelehenean deitu zidan josteko makinari uhala estutzera joateko eta, bide batez, koipeztatu beharreko guneak koipeztatzeko. Egia esan, ez dakit zertarako deitzen didan nik baino hobeto egiten dituelako berak halako beharrak. Atzo hark deitu gabe joan nintzen, Mikelari eskatzera don Joseri agindu nizkion marrazkiak eramateko.
‎Behin betebeharpekoak, berariaz ala isilbidez, proposamena baieztatu eta gero, Administrazioak behin behineko likidazioa eman behar du zenbatekoa itzuli, ordaindu edo konpentsatzeko. Gure ustez, Bizkaiko arauketa zehatzagoa eta egokiagoa da zorra kalifikatzeko eta zenbatzeko eragiketak Administrazioak berak egiten dituelako bere esku dituen datuetan oinarrituta. Hortaz, proposamena ez da" autolikidazio" batena, ezpada" likidazio" batena42.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia