2015
|
|
Bizitza Liburuaren eta Perfekzio Bidearen zeharkako aipamena, eta haiek idaztean izan duen Jaunaren eragina: . Hemen idazten
|
ditudan
gauza asko ez dira nire burutikoak, neure Maisu zerutarrak esan dizkidanak baizik?.
|
|
8. Benetako begi ona, z ari naizen honetan, gogoratzen naiz sufrikario handiak igaro behar izaten direla (Jainkoak egia zer den jakitera eraman dituen pertsonak) munduko gauza hauetan jardutean, hainbeste gauza ezkutatzen baitira, Jaunak behin esan zidanez. Izan ere, hemen idazten
|
ditudan
gauza asko ez dira nire burutikoak, neure Maisu zerutarrak esaten zizkidanak baizik. Eta, horrela, nik, hau ulertu nuen?, edota. Jaunak esan zidan?
|
|
18 Berriro eskatzen diot berorri otoitzari buruz idatzi
|
ditudan
gauza hauek pertsona espiritualekin tratatzen baditu, halakoak izan daitezela. Izan ere, bide bat baino gehiago ez badakite edota bide erdian gelditu badira, dute ongi asmatu.
|
|
Bakarrik egotea bilatzen nuen neure deboziozko otoitzak egiteko, eta ugari ziren, batez ere arrosarioa, nire amak hain maite zuena, eta guri maitarazten ziguna. Oso gogoko nuen, beste neska txiki batzuekin jolasten nuenean, monasterioak egitea, mojak bagina bezala, eta nik moja izateko gogoa nuela uste dut, baina ez esan
|
ditudan
gauzak adina.
|
|
Behin, ariman izan ohi dudan hiru Pertsonen presentziaz nengoela, hain argi biziaz zen, non Jainko bizi eta egiazkoa han zegoenik ezin baitzen zalantzan jarri, eta aditzera ematen zitzaizkidan han, gero esaten jakingo ez
|
ditudan
gauzak. Gauza haien artean, nola giza haragia hartu zuen Semearen Pertsonak eta ez besteek.
|
|
Horrela, batzuek hildura handiak sufrituko dituzte, eta zenbat eta handiagoak agintzen dizkieten atsegin handiagoa hartuko dute, Jaunak dagoeneko beren borondatea makurrarazteko arimako indarra eman dielako; beste batzuek txikiak ere ezin jasan izango dituzte eta haur bati bi anega gari sorbaldan kargatzea bezala izango da; ez bakarrik ez ditu eramango, baina hautsita geratuko da eta lurrera eroriko. Beraz, ene alabak (prioreekin ari naiz), barkatu, baina etxe batzuetan ikusi
|
ditudan
gauzek eraman naute honetan hain luze jardutera.
|
|
Eta berak bere burua hilko ez duenez gero, hilez dago hiltzearren, benetan hiltzeko arriskua izateraino, eta zeruaren eta lurraren artean zintzilik bezala ikusten du bere burua, hartaz zer egin ez dakiela. Eta apurka apurka Jainkoa bere albiste bat emanez doakio zer galtzen duen ikus dezan, ezin esanezko modu bitxi batean; izan ere, ez dago munduan, nik igaro
|
ditudan
gauzen artean behintzat, hura berdintzekorik. Ordu erdiko iraupena nahiko da, gorputza hain lokaturik eta berna hezurrak hain irekirik uzteko, non eskuak, oinaze bizi biziekin, ez baitira geratzen idazteko eran.
|
|
Nik ez dut aurkitzen arrazoirik ona izan daitekeela esateko, arima Jainko berberaz gozatzeko gai baita. Bada, esan
|
ditudan
gauzetakoren bategatik ez bada, Jainkoa mugagabea izanik, zer dela-eta egon behar du arimak haren handitasun edo misterio bakar bati loturik, Harengan gogoa okupatzeko hainbeste gauza ditugunean. Eta zenbat eta haren gauza gehiago pentsatu nahi dugun, hainbat gehiago agertuko zaizkigu haren handitasunak.
|
|
Orain arte hemengo nire adiskide kalonje baten zerbitzari izan da; hark ziurtatu dit bertutetsua eta zintzoa dela; idazten eta gauzak kontatzen ongi dakiela. Arren eskatzen diot berorren aitatasunari, gure Jaunaren maitasunagatik, harentzat lana aurkitu ahal balu, egin diezadala mesede hau eta Haren Maiestateari zerbitzua; eta, behar izanez gero, hura gomendatzeko esan
|
ditudan
gauza hauek aipatuz; niri esan didanak egi egia baizik ez baitit esango.
|
|
Uste dut, nik berorri eskatu niona, negozioez ez idazteko zela; izan ere, zentzugabekoa da esatea berorren gutunekin egiten didan mesedea jasotzeari utzi nahi diodala, argi ikusten baitut zein mesede handia den berorrek egiten didanean. Hala ere, pena handia ematen dit neure kontzientziaren arabera egiterik ez
|
ditudan
gauzak tratatzen direnean, eta haietako batzuk, diotenez, on Frantziskok ere egin behar ez lituzkeenak dira; berorri, ordea, beste gauza bat esaten diotenez gero, nire borondateaz susmo txarrez dabil ezinbestean, niretzat oso mingarri dena; horregatik, gauza hauek guztiz amaituak ikusi nahi nituzke. Gure Jaunak egin beza bere zerbitzurako egokien den bezala, hauxe bera baita berorrek nahi duena?, eta lehen eragin bezala ez dut bestelako nahirik izan, berorren atsedena eta Orofrisia andereak zein merezimendu handiak dituen ikustea baizik.
|
|
Hainbesteko gogo txarra ematen didate, non ez baitut beharrik izan; alderantziz, Palentziako gotzainari gertatu zaionaz, harriturik nago ontzat jotzen duenik izateaz ere. Ez dut hitz egiten ziurtzat
|
ditudan
gauzetaz izan ezik. Gogoan izan soilik Burgosen egiten duen hotza eta nire osasunari egingo dion kaltea neguaren hasieran.
|
|
Benetan pozten naiz berorren aitatasunak ez zuelako bidali gutuna Sevillara, hobe dela uste baitut haiekin apaltasun osoz aritzea, egiaz zor handia izan dugulako haiekin eta oraindik haietako batzuei zor zaielako. Aita hori ardura gutxikotzat dut ikusi
|
ditudan
gauzetan, eta horrela ez nuke nahi harekin asko luza dadin.
|
|
45 Beharrezkoa da, gero etor daitezen prelatuek aurrera eramatea Jaunak eman digun prelatuak orain egiten duena, honengandik hartu baititut nik hemen esan
|
ditudan
gauza asko, honen bisitak ikusiz, batez ere gai honetan; ez dezala izan ahizpa batekin gainerakoekin baino harreman bereziagorik ez harekin bakarrean egoteko ezta hari idazteko ere, benetako aitak bezala guztiei batera maitasuna agertu baizik. Izan ere, monasterioren batean aparteko adiskidetasuna hartzen badu, san Jeronimo eta santa Paularena bezalakoa bada ere, ez da gaizki esatetik libratuko, haiek libratu ez zirenez; eta ez du kalte egingo etxe hartan soilik, guztietan baizik, deabruak jakinarazten baitu zerbait irabaztearren, eta gure bekatuengatik mundua hain galdua dago honetan, non kalte handiak etorriko baitira, orain ikusten denez.
|
|
Apala den mojari ez zaio asko axola profesaduna ez izatea; badaki ona bada, ez dutela botako; bestela zergatik egin nahi dio kalte Kristoren elkarte honi? Eta ez deritzot ona ez izatea banitatezko gauzari, Jainkoaren laguntzaz etxe honetatik urrun egongo dela uste baitut; ona ez izatea hilduraturik ez egoteari deritzot, munduko gauzei eta esan
|
ditudan
gauzetan bere buruari loturik egoteari. Eta benetan hori bere baitan ikusten duenak sinets diezadala eta ez dezala profesarik egin, hemen infernu bat izatea nahi ez badu eta Jainkoak nahi dezala beste bat han ez izatea, horretarako motibo ugari direlako beragan; eta, beharbada, ez etxekoek eta ez berak ez dituzte horiek ulertuko nik ulertuak ditudan bezain ongi.
|
|
Zerikusi handia du beti adi adi egoteak tentaldi honi antzemateko, bai esan
|
ditudan
gauzetan, bai beste askotan; izan ere, Jaunak egiaz honelako bertute sendo bat eman dezanean, harekin batera guztiak ekartzen dituela dirudi; hau gauza ezaguna da. Baina berriro ohartarazten dizuet, baduzuelako ustea izan arren, beldur izateko ez ote zaudeten engainatuak.
|
|
4 Beharbada, ene ahizpak, honetaz jardutea lekuz kanpo dagoela uste izango duzue eta esan
|
ditudan
gauza hauek badakizkizuela. Jaunak nahi beza behar den bezala jakitea, eta bihotzean sartu sartua geratzea; bada, hori badakizue, ikusiko duzue ez dudala gezurrik esaten Jaunak honaino ekar dezanak halako maitasuna duela diodanean.
|