2015
|
|
12 Lehen egoitza hauetaz nik oso seinale argiak eman ditzaket esperientziaz. Horregatik
|
diot
ez uste izateko gela gutxi direnik, milioika baizik; izan ere, arimak era askotara sartzen dira hemen, guztiak asmo onaz. Baina, deabruak beti asmo txar txarra duenez gero, haietako bakoitzean demonio samalda bat izan behar du gela batzuetatik besteetara igarotzea oztopatzeko eta, arima gaixoa horretaz ohartzen ez denez gero, era askotara egiten dizkigu iruzurrak; erregea dagoen lekutik hurbilago daudenei ezin die egin hainbeste; hemen, ordea, oraindik munduko gauzetan sarturik eta atseginetan murgildurik eta hango ohore eta gurarietan barreiaturik daudenez gero, arimaren zerbitzariek (zentzumen eta ahalmenak) ez dute Jainkoak berezko izaeran eman zien indarrik, eta arima hauek erraz izaten dira mende hartuak, Jainkoa ez iraintzeko gogoaz jardun eta egintza onak egin arren.
|
|
12 Honekin iritziz aldatu nintzen, batzuetan nekagarri diren gauzek berezko izaerari atzeraka eragiten badiete ere, ez, ordea, Jainko handi honengatik sufritzeko erabakiari. Eta horrela esaten
|
diot
ez jaramonik egiteko nire ahultasunezko sentimendu hauei, nahi dezana niri agintzeko, beraren laguntzaz, ez baitut egin gabe utziko.
|
|
Lehenago, nitaz gauza hauek jakin izatea lotsagarria zela iruditzen zitzaidan batzuetan; orain, berriz, horregatik ez naizela hobea uste dut, kaskarragoa baizik, hain onura gutxi ateratzen baitut hainbeste mesedetatik. Eta, izan ere, alde guztietatik begira ikusten dut ni baino txarragorik ez dela izan munduan, eta horrela, besteen bertuteak askoz ere merezimendu handiagokoak iruditzen zaizkit, eta nik mesedeak hartu baino besterik ez dudala egiten; eta niri hemen eman nahi didana, besteei Jainkoak dena batera emango diela, eta eskatzen
|
diot
ez dezala nahi izan bizitza honetan niri ordaintzerik, eta horrela uste dut ahula eta kaskarra naizelako naramala Jainkoak bide honetatik.
|
|
Hartu nuen berorren gutuna, azaroaren 3an idatzia. Nik esaten
|
diot
ez nautela inoiz nekatzen, beste alde batzuetatik datorkidan nekea arindu bai, ordea. Grazia handia egin zidan data letraz idazteak.
|
|
Jainkoak barka biezaie, hoberena guztia batera esatea baita, ezer ez sinesteko. Idatzi
|
diot
ez bidaltzeko diruak nire nebari, berak idatz diezaion arte. Saia bedi Jesusen Lagundiko errektoretzat datorrenarekin Acostak esaten duena egin dezan gure aitak, laster izango da-eta.
|
|
Goraintzi asko Garciálvarezi, eta konta biezagu auziari eta gainerako guztiari buruz, eta gehiago gure aitari buruz ea iritsi den. Nik ardura handiaz idazten
|
diot
ez dezala onar inongo pertsonak han jan dezan, kontuz aurrekariak ezartzeaz?, berak izan ezik, hainbesteko premia duenez gero, hura ez baita sartzen debekuan; eta kontuan hartzen da prelatu batetik mendekora dagoen aldea, baita zenbat doakigun haren osasuna ere, egin ahal dugun guztia gutxi baita. Ama prioreak diru pixka bat bidaliko du aita frai Gregoriorekin honetarako eta duela deritzana, benetan maite baitu eta horrela gogoz egiten du.
|
|
Arren eskatzen
|
diot
ez nazala samindu titulu handi horiekin, gure Jaunaren maitasunagatik.
|
|
Menbrillo batzuk bidaltzen dizkiot, berorren giltzariak kontserba ditzan eta jatordu amaieran jan dezan, eta marmelada kaxa bat, eta beste bat San Josereneko priore ordearentzat, ahulezia handiak izaten dituela baitiost. Esan biezaio jan dezala, eta berorri eskatzen
|
diot
ez emateko hortik inori, nire izenean jan dezala baizik; eta amaitzen denean, jakinaraz diezadala, hemen merke baitago eta ez baita komentuko dirutik erosia; aita Graciánek agindu zidan obedientziaren pean egin ohi nuena egiteko, nik nuen ahalmena ez baitzen niretzat, Ordenarentzat baizik. Alde batetik sentitu egin dut; bestetik (ni nagoen tokian hainbeste gauza batzen direnez gero, garraio saria baino ez bada ere), poztu egin naiz; pena ematen dit hainbeste kosta izatea, eta asko dira nahi izaten direnak?
|
|
5 Garciálvarezen lehengusinei dagokienez, egin beza hobekien iruditzen zaiona; hark egia esango du eta harena ezin daiteke txarra izan. Astirik badut idatziko
|
diot
ez uzteko haien aitortzak entzuteari, errukia eman baitit; eta bestela, esan biezaio berorren agurgarritasunak nire partetik. Biziki sentitu dut gure aita priore onaren gaitza eta Jainkoari gomendatzen diogu.
|
|
Teutonio jaunak titulu arranditsuak jartzen zizkiolako dio hori. . Arren eskatzen
|
diot
ez nazala samindu titulu handi horiekin, gure Jaunaren maitasunagatik? (Gut.
|
|
2 Berorren gorentasunari muin egiten diot mila aldiz eskuetan, eta eskatzen
|
diot
ez dezala beldurrik izan konfiantza handia baizik, mesede egiten hasi zaigun gure Jaunak oso osorik egingo baitu. Haren Maiestateari hau eskatzeko arreta berezia izango dut, baita ahizpa hauek ere.
|
|
Datozela mundukoak beren jaurerri eta aberastasunekin, beren atsegin, ohore eta janariekin; guztia gozatu ahal balute beraiekin batera ekartzen dituzten nekerik gabe (eta hori ezinezkoa da), ez litzateke mila urtean iritsiko Jaunak honaino ekartzen duen arima batek unetxo batean duen pozaren mailara. San Paulok dio, munduko neke guztiak ez direla guk itxaroten dugun aintzaren duin; nik, berriz,
|
diot
ez direla duin ezta haiek ezin dituztela merezi Jainkoak arimari hemen ematen dion ordubeteko gozamen, poz eta atsegina ere. Nire iritziz, hauei ez die hurrik ere ematen munduko gauzen kaskarkeriek, ezta ezin dira merezi ere gure Jaunaren esku erakutsi hain atsegina, hain batua den bat egitea, hain aditzera eta dastatzera emana den maitasuna.
|