2015
|
|
12 Ez duzue entzun, dagoeneko esana baitut hemen, testuinguru honetan ez bada ere? harako Emaztearena, Jainkoak ardandegian sarrarazi eta berarengan maitasuna ezarri zuenekoa. Bada, hauxe da; arima hark Harengan uzten du dagoeneko bere burua eta maitasun handiaz hain mendeko du, non ez baitaki eta ez baitu nahi ere Jainkoak berarekin nahi duena egin dezala baino besterik (nik uste dudanez, Jainkoak sekula ez
|
dio
egingo mesede hau inongo arimari oso osoan beretzakotzat hartzen duenari izan ezik); berak nola ez dakiela, Jainkoak nahi du bere zigilua jarrita irten dadila handik. Izan ere, arimak egiaz han ez du egiten argizariarena baizik, beste batek zigilua inprimatzen duenean, argizariak ez baitu bere burua inprimatzen, prest dago soilik, hau da, bigun; eta prest egon ahal izateko ere, bera ez da biguntzen; geldi geldi geratzen da eta hala egotea onartzen du.
|
|
1 Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote
|
dio
egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu.
|
|
–Ez zait atsegin Jaunak egin dizkidan mesedeetatik esanak daudenak baino gehiago esatea, eta hauek ere gehiegi dira hain pertsona kaskarrari eginak direla sinesteko; baina Jaunaren esana egitearren, Berak agindu baitit, eta zuena, esan egingo ditut gauza batzuk haren aintzarako. Haren Maiestateak nahi beza arimaren bati on egitea, hain gauza ezerezari Jaunak honela lagundu nahi izan diola ikusita; zer ez ote
|
dio
egingo bene benetan zerbitzatu duenari. Eta horrela adoretu daitezela guztiak Haren Maiestatea pozten, bizi honetan ere halako seinaleak ematen baititu?.
|
|
Jainkoak nahi beza, gure aitak dioenez, artzapezpikuaren bisitariak egiten duen eran eta haren aitatasunak bere mojentzat egiten duen eran egin ahal izatea, horrek nahiko probetxu ekarriko bailuke. Halako garrez joanik, Haren Maiestateak lagundu besterik ezin
|
dio
egin.
|
|
Ez nuen uste hain merke eta hain tamaina onekorik aurkituko nuenik, baina ama priore zirin geldiezin honek berak duen lagun batekin, etxe honetarako denez gero, tratuan jardun du. Goraintzi asko ematen dizkio berorri, eta nik idazten diodalako ez
|
dio
egiten berak. Jainkoa gorestekoa da zer duen etxe honek eta duen talentua.
|
|
10 Serna erostearen damua deabruak eragiten
|
dio
egin zion mesedeagatik Jainkoari eskerrik eman ez diezaion, handia izan baitzen mesedea. Uler beza, gauza askorengatik, hobe dela, eta seme alabei ogasuna baino gehiago eman die, hau da, ohorea.
|
|
9 Nik diotsot berorri poz pozik naukala. Emakume emakumea da, berorren baimena balu bezala ari da bete betean negoziatzen; eta errektoreari esaten
|
dio
egiten duen guztia nire aginduz egiten duela (erosketaren berri ez badaki eta jakin nahi ez badu ere, berorren agurgarritasunak dakienez); niri esaten dit, errektoreak berorren aginduz egiten duela. Deabruaren endredo bat da eta ez dakit zertan oinarritzen den, berak ez baitu gezurrik esango, baina etxe beltz honen desira handi horrek nahasmena sortzen dio.
|
|
Hori bai, esan dudan bezala, Jainkoa ez iraintzeko asmo garbi eta erabaki sendoa hartu. Ez utzi zeuen arimari barru estuko izaten, santutasunera jo beharrean inperfekzio ugari egingo baititu, deabruak beste bide batzuetatik eragiten dizkiotenak eta, esan dudanez, ez
|
dio
egingo egin liezaiokeen adina onik, ez bere buruari ez besteei.
|