Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 122

2000
‎Rosnay irakasleak espazio denbora berrira sartzeko arriskuari aurre hartu behar zaiola esanez erantzuten dio bere buruari, izan ere biziraupenerako baldintzak tartean direla, bi eredu ekonomikoek europarrak eta amerikarrak dituzten ezaugarri onuragarriak elkarlotzen saiatu behar baitugu. Utopikotzat jotzen ez duen hirugarren bide bat ere aurreratzen du:
‎FRANTZIAKO zentro eskuinaren egunkari den" Le Figaro" ren ustez," ETA ez da espainiarren arazoa bakarrik" eta" jadanik Europa osoari luzatzen dio bere desafioa". Jose Luis Lopez de Lacalleren hilketaren harira egindako editorialean agertutako ideia da.
‎Ia bere ondare dokumental osoa galtzea egokitu zitzaion Getariari, historian zehar jasan behar izan dituen zoritxarreko gora-beheretan zeuzkan artxibategi gehienek kiskalita bukatu zutelako. Beraz, suposa daiteke nolako lan eskerga izango zuen Agirre Sorondok, Getariako partikularrengana joz, eta probintziako fondo dokumentalak, liburutegiak, hemeroteka... arakatzen, bere herriaren historia(" historia txikia", dio berak) ahazturaren mundutik berreskuratu ahal izateko. Liburua, argazki historikoz eta garaikideez osaturik dago.
2001
‎Aztik, gaur egun, 300dik gora enpresari eskaintzen dio bere zerbitzua, eta Europako 30 proiektutan ari da lanean. Zentro berri honi esker, enpresei eta administrazio publikoari egiten dien eskaintza teknologikoa eta haien esku jartzen dituzten zerbitzuak zabaltzeko aukera izango du.
‎Garazin barrena eraiki litekeen autobidearen afera kari, kontseilari izateko bidean ari zinela erran zuen Mixel Intxauspek. Bera baino azeriago zarela zu, dio berak. Orain kontseilari bihurtu zara.
‎Konjelatuak. inoiz baino ugariagoa izan da eta bakoitzak nahi izan dionari eman dio bere bozka. Beraz, PPk sekulako ostia bildu du, hotsa Moncloan ere entzun zuten.
‎Osasunaren Munduko Erakundeak (OMEk) beste erronka bat planteatu dio bere buruari: 2005 urterako poliomielitisa mundu osoan erabat desagertzea.
‎Bere artisau erako jatorria duela 112 urtekoa da, eta zalgurdiak eta autobusak egiten hasi ziren. Baina, nolanahi ere, nazioartean hain ezaguna den gaur egungo Irizar enpresa indartsuak azken hamarkada honetan ekin dio bere ibilbide berriari. Izan ere, 1991 urtearen amaieran, Irizar krisialdi larrian murgildurik eta hondoa jotzeko zorian zegoen, 1.000 milioi pezetako galerak zituen, eta MCC osatzen zuten 100 kooperatiben arteko okerrena zen une horretan.
2002
‎Gizon honek Euskal Herria utzi eta Bolognako unibertsitatean lan egitera joatea erabakitzen du, eta nobelan zehar kontatzen zaiguna, hiri italiarrera egiten duen bidaia fisikoaz gainera, horretarako dauzkan arrazoien inguruan bidaiariak egiten dituen gogoetak dira. Protagonistak errepaso bat ematen dio bere bizitzari, eta bere familiaren historiari, aitonak egin ez zuen ihesaldia burutzen ari den bitartean. Berak ihes egiten du, ETAz aspertuta dagoelako, eta Gerra Zibilari buruzko istorioez, eta praktika faxistez, eta edozein egunetan lagunen bat hil dezaketela pentsatzeaz, bera ere hil dezaketela pentsatzeaz.
‎Salaketa hau dela eta Iruñeko Auzitegiko 3 Instrukzio Aretoak Aranzadi elkarteari Gazteluko Plazako indusketa lanen peritaia egin zezan eskatu zion eta jadanik Aranzadik eman dio bere txostena epaileari. Peritaia Juan Jose Agirre Mauleon Aranzadiko kide eta EHUko arkeologia irakasleak egin zuen eta honek epaileari emandako txostenaren zati luze bat' Diario de Noticias' ek argitaratu zuen otsailaren 17an.
‎Egunean zenbateko energia gastu duzun abixatuko dizu Iberdrolak, aparailu bakoitzaren gastua kontrola dezazun. Garbigailua izorratzen denean, internetez zuzenean emango dio bere matxuraren berri asistentzia zerbitzuari
‎Hausnartzeko aukera baten moduan. Izan ere, «maitasuna existitzen den bezala, Jainkoarekiko maitasuna existitzen» dela dio berak. Eta maitemintzearekin konparatzen du.
‎Sukaldean, sukaldaria dute. Eta lan egiteko, pare bat ordenadore besterik ez daudela dio berak.
‎«Aitza»ri buruz, berriz, honela dio berari buruzko azterketaren ardura hartu duen Latxagak: " Josu Peña' k erakutsiko digu, nola ez, gure literaturaren argitasuna ta illuntasunak argitara eramaten; ortxe ikusiko degu nolako indarra daukan iruzurrak ta zenbateraiño izan diteken kaltegarria.
‎Hori dio bere azterketan David Llistar ek uda honetako «Hika» aldizkarian. Globalizazio barruko Zorraren Behatokiko kidea da Llistar, eta Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan UNESCO katedraren arduraduna ere bai.
‎" Idatzi egiten dut eta, egindako lanarekin gustura geratzen banaiz, lehiaketa batera bidaltzen dut". Irabazteak frogatzen dio bere egiteko erak ere baduela gaur egun tokia eta balioa.
‎Ez du ezkutatzen diruak ere tentatzen duela. Baina garrantzi gehiago ematen dio bere burua frogatzeari diruari baino.
‎Bi antzokiak merkatu berean lehian dabiltza, hiri berean. Baina batek ikuskizun bakoitzeko diru kopuru bat ordaintzen duen bitartean, besteak leihatilan ateratako diruaren portzentaia eskaintzen dio bertara gerturatzen den taldeari. Ayala nola kudeatu den alde batera utzirik, posible al da egitarau duina antolatzea diru laguntzarik gabe?
2003
‎Nanda Botellak zera dio bere menina urdinaren inguruan: «Egunerokotasuna eman nahi izan nien meninei, irudi nagusia mugimenduz hornitu, arnasa bete betean har zezan.
‎Izan ere, Arabako Arte Ederretako Museoko eta Artiumeko Lagunen Elkarteak, Amba izenekoak, arte aretoko patronatuari eskatu dio Museoaren zuzendaritzaren eta Elkartearen arteko harremana argitzeko. Ambak Gonzalez de Durana zuzendariari egotzi dio berari arretarik ez jartzea. Bestalde, orain hilabete batzuk sortu zuen Artiumek Bazkideen egitaraua.
‎Batetik, ezker abertzaleak kontraesan hori ez du gainditzen eta, bestetik, iruditzen zait oraindik baduela joera bat" etor gaitezen oinarrietara, eta segi dezagun hizketan ez dakit noiz arte ezer hezurmamitu gabe", dioena. Ezker abertzaleari nonbait bertigoa ematen dio bere burua definitu beharrak, ederki baitaki proposamen honek dituen potentzialitateak ondo baino hobeto hartuak izan direla bere munduaren baitan.
‎Kontua da udaletxearen beheko solairuan ukuilu bat dagoela, eta ez dagoela mundu honetan ez legerik ez erregurik park horren jabea iritziz aldaraziko duenik. " Ez jauna", dio berak. " Txerri horiek hemen egon dira beti, eta hemen jarraituko dute ni bizi naizen artean".
‎Araban edo Gasteizen zehazkiago eta Nafarroan atxiki dio bere indarrari PPk, azken honetan UPNk dituen berezitasun guztiekin. Gipuzkoa eta Bizkaian Mayor Orejaren estrategiak porrot egin duen bezala, Arabak honetan ere bere ezberdintasuna erakutsi du.
‎«Emakumeek maitasuna eskatzen dute. Gizonezkoek morboa», dio berak.
‎Baina giza eskubideen urraketa hain da ugaria miseria dela, gizarte injustiziak, genero bortxakeria... sufrimendu hori guztia ez zitzaiola liburu bakar batean sartzen. «Horregatik, lan honetan euskal gatazkak eragindako sufrimendua jasotzera mugatu naiz», dio bere egileak.
2004
‎Bernardo Atxaga da, eta bertan, Joseba Irazu Garmendiaren datu biografikoak eskaintzeaz gainera, frankismoaz geroztik euskal literaturak jasandako arazoen nondik norakoak azaldu eta Bernardo Atxaga ezizenez izenpetzen duen idazlearen figura eta azken nobela ez beste idazlan guztien inguruko xehetasunak azaltzen ditu Jon Kortazarrek. Horrez gain, aipatu testu horien arteko hautaketa bat ere gehitu dio bere lanari, eta zenbait poema, ipuin edo nobelen zati batzuk jarri ditu euskaraz eta gaztelaniaz, Etiopia, Trikuarena, Bi anai, Obabakoak, Gizona bere bakardadean, Zeru horiek eta Groenlandiako Lezioa lanetara irakurlea gertura ahal dadin.
‎Euskal Herriko egoera politikoa ikusirik, gure produktuei eta gure enpresei boikota egiteko eskatzera iritsi dira, Eroski hatzarekin seinalatuz. Valentziako Komunitatean, boterea PPk kontrolatzen du, eta berehala eman dio bere sostengua, publikoki, Consumen bakarkako ibilbide berriari. Nork hautsi zuen Eroskirekiko elkargoa?
‎Berak adierazi digunez, bere ohiko egitekoa izen eta ospe handiko pertsonalitateak »jakintza arlo guztietakoak» bertara eramatea da, astebeteko ikastaroak ikasleei eman, eta gero mintzaldi publikoak eman ditzaten. Katedrak ez dio bere ohiko egoitzatik ateratzeari muzin egiten, eta inoiz gonbidatu gisa aritzen da hainbat forotan. Katedra hau da, Julio Cortazar hil zeneko hogeigarren urteurrena bete dela profitatuz, bere irudia eta bere literaturari buruzko jardunaldi hauek bildu dituena, zeinek, Garcia Marquez, Carlos Fuentes, Jose Saramago eta Tomas Eloy Martinez izan ezik, Hego Amerikako beste makina bat aditu eta idazle bildu baitute:
‎Voltairek dio bere testu zorrotz bezain zirikatzaile horietako batean: " Landareek eta harriek hitz egiten zekiten garaian, arbolek beren erregea hautatzea erabaki zuten.
‎Zerbitzua jaso duenak, bere denbora eta abileziak eskainiz ordainduko du jasotako mesedea. Marisolek ordu eta erdi zor dio beraz bankuari. Bankuko kide den edozein izan daiteke bere laguntzaren onuraduna, ez du zertan Pili izan behar, nahiz eta oraingoan hala tokatu den.
‎Urbeltzek berak jakinarazi digunez, zamaltzaina, erdia gizon eta erdia zaldi, betidanik izan da neskazalea; horregatik, Pas de Basque lanean ere koreografia garaikideko urratsak egiten dituzten neskekin jolasten da. Neskek dantza erakargarria egiten dute, baina zaldiak beti eusten dio bereari, zaldiak ez du inoiz nesken urratsik egiten. Estiloen nahaste horren haritik, ikuskizuna dantza tradizionalean oinarrituta badago ere, askotarikoa dela esan digu Urbeltzek.
‎Europako ezkerraren erreferentzietako bat den The New Left Review aldizkarian izenburu hori »«Planet of slums»» ipini dio bere artikulu mamitsuari Mike Davisek. Honela dio bere laburpenean:
‎Europako ezkerraren erreferentzietako bat den The New Left Review aldizkarian izenburu hori »«Planet of slums»» ipini dio bere artikulu mamitsuari Mike Davisek. Honela dio bere laburpenean: «Hirugarren Munduko mega hiri post industrialen etorkizuneko historia.
‎Euskaldunen barruan badugu hazi ona adostasuna lortzeko eta txarra ere bai, hots, desadostasuna azkartzeko. Orduan, ni bezalako euskaldun batek herri bat nola egiten den galdetzen dio bere buruari. Non dira erreferentziak Euskal Herrian nazio bat egiten ari garen edo ez baieztatzeko?
‎2002\. urteko Lazarillo saria irabazi zuen Laida Martinez Navarrok bederatzi urteko mutiko hitz totel eta gehientsuenetan oso alai baten bizipoz eta zorigaitzak kontatzen dituen narrazio honekin. Asmo oso oneko mutikoa da Max, baita barrabaskeriak egiten dituenean ere, eta ia egunero esaten dio bere buruari hurrengo egunetik aurrera zeharo zintzoa izango dela, ez gurasoak, ez arreba, ez amona berarekin haserre ez daitezen. Aita itsasoan du, eta horregatik ez da haren haserreaz hainbeste kezkatzen.
‎Datorren ostiral honetan uztailak 9 Mariano Ferrer kazetari entzutetsuak agur esango dio bere irratiko lan ibilbide oparoari. El kiosko de la Rosi saio historikoa badoa berarekin, baita irratia egiteko berezko molde bat ere.
‎zergatik jo nau amak? Azkenean andereñoari kontatzen dio bere kezka, eta hark erantzuten dio amari nolabait maite duela esan liokeela.
‎Bukaera irekia duen amodio eta zeloen istorio bat kontatzen du Pirtzina zilborrean nobelan, telefonoz izandako elkarrizketen bidez erabat hedatzen den istorioan. Asko laguntzen dio bere irakasle langintzak idazteko orduan Antton Kazaboni, berak aitortzen duenez, ikasleak bihurtzen zaizkiolako berari irakasle. Ikusten baldin badu ikasgelan kapituluz kapitulu idatzitakoak funtzionatzen duela, hurrengo egunean ikasleek irakurtzen jarraitzeko esaten diotelako, garbi dauka lan hori bide onetik doala.
‎Testuinguru horretan, Alejandro Echevarria Telecincoko buru eta Vocentoko administrazio kontseiluko kideak joan den ekainean honela erantzun zion Telecinco burtsan kotizatzen hastearen inguruko galdera honi: " Vocentok azarora arteko epea jarri al dio bere buruari burtsan sartu ala ez erabakitzeko?" Honela erantzun zuen: " Aurten burtsan sartzen direnak zein diren ikusita eta finantzen merkatuko egoera orokorraren arabera hartuko ditu Vocentok bere erabakiak".
2005
‎Ekimen batzuk ohiko aurrezki kutxek eta bankuek sortu dituzte; beste batzuk GKE, Hirugarren Sektoreko Elkarte edo kooperatiben jardunbideak dira. Horietako bakoitzak sorrarazi dutenen helburuei erantzun nahi dio bere filosofiaren bitartez.
‎Euskal Herriko Unibertsitateak euskararen normalizazioa bultzatu eta bermatu asmoz egindako ahaleginetako bat da Limes bilduma, mugaz bi aldeetatik isurtzen diren pentsamenduaren eta literaturaren urak euskaraz edango dituen iturria. Ernest Renanen Zer da nazioa, arekin ematen dio bere bideari abiada. XIX. mendeko frantziar intelektualik garrantzitsuenetakoa izan zen Ernest Renan, eta historialari, filosofo, orientalista, filologo eta literatur kritikari honek 1882an emandako hitzaldia jasotzen du Zer da nazioa?
‎Luis Mari Mujika Urdangarinek amaiera jarri nahi izan dio bere Bideko prosak bildumari Mundu zabalean deritzan lanarekin. Nafa rroan hasi zuen bost liburu horietan eskani digun ibilbidea, Irun saria saiakeran eskuratu zuen Poeta baten narrazio nagiak idazlanarekin.
‎Jendea erregistro sistemara oso ongi moldatu dela, harrera bikaina izan duela eta benetan pozik daudela adierazi digu Garciak. SMSei esker harpidedunen kopuru zehatza jakitea orain oso erraza izanda, eta, audientzia jaitsi ez bada, datuak zergatik ez dituzten eman galdetzen dio bere buruari Internet&Euskadi; elkarteko presidente Ray Fernandezek. Bere esanetan, lehen zerbait irekia eta librea zenari traba jarri eta audientzia bera mantentzea «ia ezinezkoa» da.
‎Beherakada horretan Gobernuz Kanpoko Erakundeen inguruko irudi ezkorrak eragina izan al dezakeen galdetu diogu. «Dirua ez dela behar den lekura iristen argudiatuz ezer ematen ez duen jendeak benetan beste arrazoi batzuk dituela eta hori aitzakia baino ez dela uste dut», dio berak argi eta garbi. Erakundeek kudeatzen duten diruari buruzko informazio argia ematen dutela ziurtatu du eta badaki funtsik gabeko salaketak ekiditeko hori egiten jarraitzea garrantzitsua dela.
‎Kakalarria sortuko zaio, eta komunean pasa du gau osoa. Neskak, berriz, oso gauza interesgarriak aurkituko ditu Londresen, eta haiei buruz hitz egingo dio bere bihotzeko xomorroari.
‎Beno, pilota baino gehiago apustuen kontua zuen, beharbada, ze han egiten den pilota jokoa ez da guk hemen ezagutzen duguna, puntu bakar bateko partidatxoak baizik. Binaka jokatzen dute, bata bestearen kontra, eta batek galtzen duelarik beste bati utzi behar dio bere lekua… Pilotazaleek ez dute maite horrelako jokoa.
‎Inguruko emakumeekin, dena esateko. Lagun batek dio berak zahartzarorako zein irudi aukeratu jakin nahi lukeela. Eredu faltaz kexatzen da.
‎Hasieran, istripu baten erruz hil delakoan dago familia, baina poliki poliki beste aukera batzuk hasten zaizkie ernetzen, bere burua amildegitik behera bota duela edo. Sukaldariaren arrebak ez du aukera hori onartzen, baina, eta anaiari laguntza eskatzen dio bere senarrari benetan gertatu zaiona argitzeko. Istilurik ezagutzen ez zitzaion gizona izaki hildakoa, hari kalte egin nahi zion inor egon daitekeenik ez dute uste, baina aztarnen arabera poliziak beste iritzi bat du eta autopsia egin behar zaiola erabakitzen du.
‎Eta aurreasmoak jaun eta jabe diren honetan hainbesteraino ugaritu diren" beltzak" ere ezin ahantzi. Ospea, izenak eman ohi duenez »ez izanak, esanak eta idatziak» berba, esaldi eta diskurtsoen jostunek, ohoretsu eta famadun horri emanen dio bere lana, autoritate honek bere legez sal dezan.
‎Asko entzun da Izaronews eko elkarrizketa ez zela izan Sabin Etxean egun nagusi direnen batere gustuko. Arzalluzek dio bera bizitza politikotik erretiratua dagoela, baina bizitza politikoaren analisia egiteko guztiz osasuntsu ikusten duela bere burua.
‎Antonio Zavalak Gipuzkoako Foru Aldundiari eman dio bere bilduma
2006
‎Operacion Triunforen castingera aurkeztuko litzateke, baina soilik epaimahai horren aurrean nola sentituko litzatekeen jakitearren, bere ahots interpretazioak zer iritzi sortuko liekeen jakitearren. «Jakin nahikeria da», dio berak, «besterik ez». Gainera, lehiaketa horretako parte hartzaileei txalogarria iruditzen zaion gaitasun bat ikusten die, dantza eta kantua bateratzeko ahalmena.
‎Anari oso zaila iruditzen zaio biak aldi berean ongi egitea. Hala ere, mikrofonoak asko laguntzen diela dio bere alde, antzoki bat bere ahots soilarekin betetzeak akaso meritu gehiago duela iradokiz.
‎Hiriko leku interesgarrienak erakusteko gidari eskaini du bere burua, ingeles mintzapraktikaren truke. «Mesfidantzarako arrazoirik ez dago», dio berak.
‎kontakizuneko protagonista Saioa txikia dugu. Haur hori poz pozik altxatu ohi da ohetik, batik bat eguzkia lotsagorrituta ikusten duenean, baina bere amak oso esnatze txarra izan ohi du, eta goizero goizero pipertuta hitz egiten dio bere alabari. Hori gutxi balitz, eskolako motxila hartuta autobus geltokira abiatzen denean, Xugux txakurra ateratzen zaio bidera.
‎Nola erditu ditu sistema politiko batek horrelako munstroak?». Zuzendariak berak erantzungo dio bere buruari aurreraxeago: «Gure barru barruraino iritsi behar du, gure amesgaiztoei aurre egin behar diegu, eta tortura' errejimena terroristen kontra defenditzeko tresna' izan dela sinesteko daukagun daukadan tentazioa baztertu».
‎«Jendea, ideiak, ekintza, justizia globalaren aldeko borrokan» dio bere goiburuak. Munduaren egoera ikuspegi aurrerazale batekin aztertzen duen aldizkaria da New Internationalist.
‎Horrek zerbait esan nahiko du. Kubak eutsi egin dio bere sistemari, Venezuela gogor ari da, Bolivia hor dago, eta orain Nikaragua azaltzea positiboa da alde horretatik. Zerbait egiten bada ongi etorria, baina guk gure bizitza pertsonalean sufritu genuen hauen kaxkarkeria, eta beraz normala da dena eszeptizismo puntu batez ikustea.
2007
‎Aldi berean, geure barne barnean" paradisu galduaren" amets eta premiarekin bizi gara. Kontraesan horretan, nork eutsiko dio bere osasunari edo" osotasunari", antidepresiboak eta antsiolitikoak hartu!
‎" Dena garbi ikusi dut, baina baita iluna ere. Ez dezadan ahaztu!" gaztigatzen dio bere buruari: " El hombre libre es hermoso, de el es la vida.
2008
‎Alde horretatik begiratuta, Espainiako pentsamenduan Aznarrekin batera abiatu eta Zapateroren agintaldian atertu ez den revival neokontserbadorearen inperio minean sar genezake, lehen behakoan, Reverteren lana. Hark ere, itxuraz," Espainia, zer hintzen eta non hago?" galdetzen dio bere buruari. Alta, bertze batzuek ez bezala, aizkoraz ekiten dio mitoari.
‎Horregatik, Mondragonek erronka garrantzitsua ipini dio bere buruari: alor industrialeko salmenten %30 2007an existitzen ez ziren produktu eta zerbitzuetan egitea 2012an.
2009
‎Uste dut kartzelak askoz ere gauza gehiago egin lituzkeela, baina ez ditu egiten GKEek egiten dituztelako, edo barrura sartzen diren beste pertsona askok. Besteok egiten ditugunez, kartzelak ihes egiten dio bere lanari.
‎Ados nago esaten dituzuen hainbat gauzekin, baina bat ez natorren puntua hau da: une jakin batean emakume batek erabakitzen badu denbora zehatz baterako dedikazio osoa haurrari eskaintzea, horrek hainbeste eragingo dio bere proiektu profesionalari. Nik ez dut hain exageratua ikusten.
‎Lopezek esan zuen bozkatuena izango zela eta horrek emango ziola legitimazioa lehendakari izateko. Orain jendeari esan behar dio bera izan daitekeela lehendakari baina PPk babestuta.
‎Filosofia horri eusteak nahi eta nahi ez ikusle askorengana iristea eskatzen du; orduan, gutxi batzuei zuzendutako edukiak ere egin behar ditu telebista publikoak?". Berak erantzun dio bere buruari: " Helburuak izan behar du audientzia handiengana ailegatzen den telebista, beraz audientzia hori erakartzeko kalitate altua duena, eta gainera zerbitzu publikoari dagozkion betebehar guztiak asetzen dituena".
‎Herritarrak sarri galdetzen dio bere buruari, ea nola demontre gauzatzen diren berez legez kanpokoak edo legearen amildegian diren bitartekaritza kontu hauok. Bitartekariak ere, kasu honetan bederen, argi azaltzen du bere segurtasun eza eta beldurra.
2010
‎Nik esan behar banu, gauzak ez dira gehiegi aldatu duela 25 urtetik hona, izan ere, garai hartan bi bider leitu behar izan nuen eta oraingoan ere sekuentziak, denborak, eta norabideak lerratzeko bi aldiz irakurri behar izan dut. Koldok dio bere prosa poetikoa elipsiek zailtzen dutela. Eta hartara, irakurleak, idazleak abiaturiko bidaian bidaide izan behar duela eta egiari zor, Izagirre ulertzeko irakurleak eraman handikoa izan behar du, ez zaio lana neke egin behar.
‎Miren Etxezarretaren artikulua irakurri dut egunkarian, Ekonomian katedraduna Bartzelonako Unibertsitatean. Hala dio berak: " Eman dezagun susperraldia bueltatzen dela eta bueltatzen dela merkatu globalen exijentzien ondorioz.
2011
‎Oraingoan Elias Querejeta emandako sari berezi bat medio entzun dut hizketan. Hernani bere sorterriari eskaini dio berari emandakoa. Hernani, aberria omen du.
‎non dago hemen ikerketa eta garapenari buruzko indarra? Honek ez dio bere buruari eusten. Haiek berriz:
‎Albo batera utzita lurraldetasunaren arabera egiten diren zenbaketak, garbi dago EAJk lortu duela Amaiurren hordagoari eustea, 2008an eta 2011n baino 17.000 boto gehiago eskuratu ditu. Areago, EAEn dezenteko aldea ateratzen dio koalizio subiranistari (40.000 boto) eta 2013ko bozketa autonomikoetarako lan handia egin duela bistarazi dio bere arerio nagusiari.
‎Eta bai, galde dakieke ere Estatuaren alboan giza eskubideen urraketak babesten aritu direnei ea beraiek zer, ez ote duten beren eboluziorik erakutsi behar, baina honetan ere, ezker abertzaleari onura gehiago emango dio bere bide aldebakarrekoarekin aurrera egitea, Estatuak zer egiten duen zain egon gabe. Sorturen legeztatzeak erraztuko luke bidea, beste hainbat gauzatan moduan seguruenik, baina hori ez dago ezker abertzalearen eskuetan.
2012
‎" Nire gurasoek dibortziatzea erabaki zuten unean elkarrengandik aldendu izan balira, eta etxe ezberdinetan bizitzea lortu izan balute, gaur egun nire aitarekin dudan harremana askoz hobea izango litzateke, ziur", dio bere izena eman nahi ez duen 21 urteko alaba hernaniarrak. Gurasoak bananduta izan arren, etxe berean bizi dira hirurak, duela bi urtetik.
‎Osasuna da gehien larritzen duen alderdietako bat. CPVk dio bere labeetan 1.500 2.000ºC tara erreko direla hondakinak eta bero horrekin ez dela dioxinarik sortzen. Tenperatura hori baina, erregai homogeneoa erabiliz eta klinkerizazioa modu orekatuan eginez baino ezin liteke jaso; askorentzat zaila da sinestea ibilgailu zatiekin eta haragi puskekin halakorik lortuko denik.
‎aldi honetan EAk beste esperientzia edota koalizio batean aurkeztu nahi izan badu ere [ekologistekin, besteak beste], inportanteena epe luzerako dinamika komun batean segitzea da. Alegia, EA ez delako gurekin, EH Baik ez dio bere izateari utzi, hots, EH Baik ez dio ezker abertzaleko indar guztiak metatzeko duen asmo eta dinamika kolektiboari uko egin. Ziur aski, etorkizunean EA berriz ere lotuko zaio EH Bairen proiektuari.
‎Meatzetako ingeniaria izanik, lanbide horren urrezko garaietan (milaka amarru prestatu ziren meatzeak Estatutik konpainia pribatuetara pasa zitezen eta ustiaketetan gehiago), ez zituen inoiz ere bere postuak erabili sakela betetzeko. Pio seme famatuak horrela dio berarengatik: " Nunca tuvo sentido practico; creia que eso de ganar dinero era una broma que no valia la pena".
2013
‎Proiektuak helburu zehatz eta itxuraz txiki eta arrunt bat ezartzen dio bere buruari: Haurrek etxetik bakarrik irteteko aukera izan dezatela.
‎Institutuan, beste gazte asko bezala, musika zaletu zen. Orduak eta orduak eman zituen metala entzuten," disko haien azalek erakartzen ninduten", dio berak, baina ez zuen erabat asetzen. Zerbait falta zitzaiola iruditzen zitzaion.
2014
‎Irakasle horiek, gainera, enpresa pribatuen moduan kontratatu eta kaleratu lirateke eta aukeraketa irizpideak ere ez daude batere garbi: oposizio edo bozka bidezko hautaketa tresnak gainetik kenduta," dekanoak, ikerlariak, errektoreak eskuz hautatzeko irizpideak proposatzen direnean eta sustatuko dena nazioartean ezagunak diren pertsonak kontratatzea denean, irizpide pertsonalen arabera profil zehatzeko gizonak (bereziki)" ez ote dituzten kontratatuko galdetzen dio bere buruari ikasleen kolektiboak.
‎Alde horretatik ere abertzaleen botoak inoiz baino erabakigarriago izango dira herri askotan. Bozkei begiratuz bederen, abertzaletasunak gutxiengoa izaten jarraitzen du Ipar Euskal Herrian, baina azken urte luzetako joerak dio bere presentzia handitzen doala, gero eta udal gehiagotan dagoela eta bere ikusmoldeak gero eta arruntagoak direla gizartean. Areago, beste sektoreekin bat egiten duenean, gizarteari buruzko hainbat ikusmolde nagusi edo oso esanguratsu bilakatzen dira esparru askotan, hala nola nekazaritza edota lurralde antolaketan eta, oro har, altermundialismoaren balore eta eredu askotan.
‎Orereta, 1975. " Euskal idazlea eta argazkilaria da", dio bere curriculumak. Gaztaroko Pontika auzoan girotu zuen Kontrarioa lehen nobela.
‎Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzeak eta euskal zinemari kalitatea aitortzeak bultzada ekonomikoa emango al dio bertako zinemagintzari?
‎Bi mikro artean bizi da Enbeita," bi munduren artean" dio berak. Puntu bat Madrilen eta beste bat Muxikan, hala osatzen ditu bertsoak.
2015
‎Turismo gune garrantzitsua da Soulac, nagusiki udaran. Izatez, Donejakue Bidearen pasa leku ere bada, eta horri zor dio bere gaskoierazko izena Soulac eko XIII. mendeko Nosta Dama de la Fin de las Terras basilikak. Gizateriaren Ondare deklaratuta dago beste monumentu sorta batekin.
‎Gerora, 2013ko irailean emandako epaian Konstituzio Auzitegiak dio bera ez dela sartzen auzitegi arruntek Zigor Kodea indarrean jartzeko hartzen dituzten erabakietan, bere lana askatasunen bermea delako. Eskuak garbitzen ditu eta listo.
‎Donostian EH Bilduk 4.000 botoko galera izan du eta hirugarren indar izatera igaro da. Hala, Juan Karlos Izagirre alkateak agur esan dio bere agintaldiari. 2011n ezustean irabazi zuen Bilduk Donostian eta lau urteotan gobernuan erabateko gutxiengoan egon da; halako baldintzetan, oposizioak eta botere mediatikoak ez dizkiote gauzak batere erraz jarri.
‎Sophia de Mellok aukeratzen du beraz hitz hau eta ez hori, ematen dio bere poesiari tonu zehatz hau eta ez beste bat. Horregatik kaiera hau irakurtzea da Yourcenar irakurtzea, edo Juana Ines de la Cruz, betirako irudiak dakartzalako:
‎Ezker abertzale soberanistak, nahi hala ez, preso eta iheslarien zama gainean du prozesuaren hasieratik eta horrek tentsioa sortzen dio bere jardunbidean. Zertan zentratu, hegemonia politikoan eta bide soberanistan edo gatazka bideratzen?
2016
‎Gaueko zaintzailea pertsonaia isolatua da, izaera obsesiboduna (ordenaren maitale amorratua), lagunik eta familiarik gabekoa. Bere aitaren pauso berberak segitu ditu bere buruari ezer ere kuestionatu gabe, edozein galderak bere mundu ordenatu eta erregularra hankaz gora jarriko duen beldur delako, eta erritu erlijioso baten antzera eutsi dio bere aitarengandik jasotako eginbeharraren kontzientzia zorrotzari. Esan daiteke, beraz, lanaz egin duela bere izena eta izana.
‎" Ez diogu gure gozamen euskaldunari uko egingo euskalduna izango ez den estatu baten izenean, estatu huts baten izenean, eta are, hobe biziko garela ere ziurta ezin diezagukeen estatu baten izenean" (ikus Hasier Etxeberriaren" Abertzaletasunaz eta aeronautikaz" eta Santi Leoneren" Estatu tekniko bat utzi eta ikurrinak sukaldeko trapu bihurtu"). Hor oinarri politikoak uko egin dio bere gozamena era masokista batean gozatzeko agindu leninista marxistari. Askok, gainera, etsita, Podemos bezalako alderdiei botoa eman die.
‎Eta hori da larriena. Gizakiak, Filosofia bere bizitzatik baztertzen duenean, uko egiten dio bere izaerari. Filosofiarik gabeko bizitza, ez da bizitza, beste zerbait da.
2017
‎Funtsean, lege hau indarrean sartzea independentzia aldarrikatzea da. Hala dio bere lehen artikuluak: " Kataluniak Errepublika demokratiko eta sozial gisa eratu du bere burua".
‎Sagardoari kortxoaren kiratsa eransten dion TCA hori ez antzemateko moduko muga sinestezina jarri dio bere buruari etxe horrek: 0,5 nanogramo litroko, hau da, trilioitik bat, 800 piszina olinpikotan ttantta bat, alegia.
‎Aitaren besoetan negar egin nahi du, kafe baten bueltan lagunen berotasuna sentitu. Amari galdetu nahi dio alaba zaharrena izan zitekeen besterik egon ote zen; baina sufritzeko eskubiderik izango ez balu bezala, berri txarra itzaletan abandonatzea onena duela sinetsarazi nahi izan dio bere buruari. Ez daki, ordea, norekin ketu amorrua, nori leporatu pisutsuegi zaion erruduntasuna, nola garaitu segurtasun eza, non ezkutatu lotsa.
‎Estatistikaren alde garratza bizi duten gainontzekoak non ote dauden galdegin dio bere buruari; zergatik ote diren ikusezin guraso izateko nahiak mintzen dituenak. Ohartu da tabuak are krudelago egiten duela atsekabea, baina ez zaio erraza egiten bart gauera arte, ia nahigabe, indartu duen zentsuraren aurka matxinatzea.
‎Galeretan hil zirenen kontrara, Martin Bidaur errenditzen zaio bizitzari eta aurretik daukagun bideari. Azken ahapaldietan galdetzen dio bere buruari: " Behin eguzkitan erreta/ ba al dago itzaletara/ itzultzeko modurik// alderantzizko bideak/ eramango al nau/ inora".
2018
‎Armada frantsesak ere ez du aldaketarik nahi horretan: " Frantziak eutsi behar dio bere interesak defenditzeko bere aldetik erabaki eta ekiteko ahalmenari".
‎ikusleak egin behar du margoa. Alegia, arbolak daudela ikusi ez ezik, zergatik dauden arbola horiek hor galdetu behar dio bere buruari, zergatik dituzten tonu jakinak, zergatik…
‎EMMk, momentu honetan, erronka bat jarri dio bere buruari: mugimenduaren alderdi herritar eta antikapitalista behin eta berriz azpimarratu eta indartzea.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia