Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 128

2001
‎Ezbai une bat izango du orain, irribarre aspertu, zoro batek urratuko dio aurpegia gero. Hutsalak izango ditu barne borrokak, alferrik esango dio bere buruari" zoro neurotiko halakoa". Atzera, goizero bezalaxe, etxerako bidea hartuko du; ez lasterka, pausoan pausoan baizik, badakielako ziurtasun osoz dakielako itzalita utzi duen sukaldeko sua itzalita dagoe  la, eta ez dagoela, beraz, etxea kiskaliko den arriskurik; baina, ziurtasun osoek beren baitan gorde ditzaketen arriskuez jabeturik, gizon hori etxera itzultzen da goizero, eta goizero, eta plazer handiz, sua itzalita utzi duen egiaztatze une paregabea gozatzen du.
‎Hipercorren aurkako atentatuaren kazetaritza tratamenduari buruz eginiko ikerketan, Antoni Batistak (1997: 128), bitartean, hamar egunkaritan argitaraturiko 960 albiste aztertu zituen eta zazpi epigrafetan banatu, gaien arabera; inpaktu" esankor" gisa kodetu zituen epigrafeetan datuak, modu koalitatibo batez(" hermeneutiko" dio berak). Autorearen konklusio nagusiaren arabera, gatazkaren eraginpean jokatu dute hedabideek, alderdi baten alde.
2003
‎Poliziak berak? Gestorek?", galdetu dio bere buruari. " Joan behar ote da gorpua ezagutzera, amerikar filmetan bezala?
‎Hori ere esan ohi zuen emazteak telefonoz beste aldean Jonen lagunen bat, neskaren bat? barruntatzen zuenean, eta horri heldu dio berak, emaztearen galderak saiheste aldera. Ez baita moztu.
‎Poliki. Semeari astia eman nahi dio bere mugimenduak segitzeko. Orain hartu, orain kokatu.
‎Kolonietako barbaroak hezten direnean, ikasten dutenean, metropoliaren hitza eta gustuak bere egiten dituztenean, hori egiten duten apurrak, loriatuak eta gurtuak dira metropolian bertan; zeren horrek aski ongi frogatzen baitu ezen, zein ederrak diren konkistatzailearen moduak! Metropoliak egunero frogatu behar dio bere buruari ezen hedatzeko gauza dela, geroz eta indartsuago bilakatzeko gauza dela, ingurukoen kontura zabaltzeko gauza dela; edo besterik ezean horiek jateko gauza dela. Modu berriak ozenki besarkatzen  dituen mendekoari erretaula osoak eskaintzen zaizkio.
2006
‎Azaletik xamurra, bai, baina badaki gogorra izaten. Familia osoa berekoi jokatzen ikusten du, baina azkenean aitonari aitortzen dio bera ere senideak bezain berekoi dela.
‎Berriz hasi dute arrosario orduan, baldea erdian jarri eta txikienen hankak garbitzen. Eta anaiak abarkak egiteko eskatuko dio bere txikientzat. Ez die utziko hanka hutsik eta ipurtagirian hazten, beraiek hazi ziren bezala.
2008
‎Heldu denean, Franki ere egin dio bere ileari buruzko komentarioren bat. Frank estilizatuago dago nolabait.
‎Postaria heltzen ikusi du, egurrezko postontzian gutun piloa sartzen. Gutun pilo horietan zer kontatzen ote den galdetu dio bere buruari. Gutun pertsonalen bat egongo ote den, norbaiti sekreturen bat kontatzen dionik ote dagoen tartean.
‎–Itzuli gaitezen aurreko egunean aitatu genuen autore batengana, har, berriz ere, Aristoteles handia, bera izan baitzen, ailegatu zaizkigunen artetik, tragediaz eta tragikotasunaz aritu zen lehendabizikoa. Halaxe dio bere Poetikan: " Tragedia ekintza serio, zehatz, gora baten antzezpena da, hizkuntza dotorez aktoreek antzeztua eta ez kontatua; zati bakoitzarendako estilo ezberdina erabiltzen du, eta gupida eta lazgarriaren bidez aipatutako ondorioen askapena eragiten du".
‎" Mendekua eskatzen dio Agamenon bere jabeari. Agamenonek erantzuten dio bera jabetzen ez den bitartean har dezakeela. Polimestor ailegatuko da eta, Hekubaren semearekiko galderen aurrean, itxurak eginen ditu ongi dagoela esanez.
‎Rosak ez du erresistentziarik jartzen, ezer egiten. Laster, esku bat Inazioren garondora eraman eta musu ematen dio berak ere.
‎Zalantzak lipar hutsa irauten dio: elizatxora joateko dauden hiru harmailak igorik, maratilari eragiten dio bertan sartzeko. Ez du atea zabaltzerik lortzen.
‎Marmar batean ari da, baina berea ez da jardun erretxin ozena, ia ahapekakoa baizik. Aldian aldian semea aipatzen du, zer da ba prakanasaia, ezin dinat asmatu zer ikusi zinan, ez bada..., baina esaldia bukatu gabe uzten du, airean zintzilik, ateak zabalduta edozein aukerari, eta handik pixka batera errematea ematen dio bere destainari, Tomasek ez beste guztiok zekinagu zertara etorri hintzen hona, baina bere kolkoak bakarrik entzuteko moduan esan ditu azken hitzok.
‎A! Baina ez dago tesirik, ez dago ondoriorik, honek ez dio bere buruari arrazoirik ematen, ez du bedeinkaziorik, ez du ezer ezertan aurreratzen, ez nau ezdakitnoraino goratzen, ez gantzutzen eta olioztatzen... Ez, e?
‎Adibidez: arrazoi guztia daukanak nekez ematen dio beretik arrazoirik batere ez daukanari.
‎D. Ch. guru espiritualak 15 milioi potolo irabazten ditu urtean. " Baina dirua energia besterik ez da", dio berak. Zikina eta kulpa bezalaxe, diru haundia ere ezkutatu beharra dago, eta gure guruak nekez aurki zezakeen ezkutabide hoberik" dena energia da" dioen sinesmen garaikidearen intsentsu lausogarrian baino.
2009
‎Ezin nuen halakorik egin. " Gure putzua" deitzen dio berak itsasoari eta gustatu egiten zaio; berba gutxitan esanda, bete egiten zuen bere lanak. Nolatan diren gauzak, ezta?, bere putzuak bizia eman dio aitari; sartuta zauden putzuak zuri, berriz, kendu, zurrupatu.
‎eta horrek bost axola dio berari. Geldi geldi ageri zaigu
‎Irizpide hori erabat baliagarria da Europako erakundeetarako, eta arazo honi lehenago edo geroago aurre egin dio bere buruari hogeita hiru lan hizkuntza aitortu dizkion Europar Batasunak, David Crystalek, argitasun eta ausardia handiz, duela bost urte ohartarazi zigun bezala. Honakoa dio hizkuntzalari galestarrak arazo horri buruz The Language Revolution liburuan (Crystal, 2004; itzulpena, 2007):
‎Munduan ospe handia duen Martin Rees astronomo eta astrofisikoak dio beharbada ez dela gehiegizkoa ondokoa esatea: hemen eta gaur bizi dugu, dio berak, espazioan eta denboran inoiz izandako unerik erabakigarriena, big bang gisa ezaguna den eztanda alde batera utzita?; hasi dugun mendean gure zibilizazioak bizirauteko duen aukera %50ekoa da, eransten du, XXI. mendeko teknologiek bizitza arriskuan jartzeko izango duten ahalmenagatik.
‎Hori guztia gutxi balitz, identitatea kontu konplexua da gurean; bereziki konplexua, Nafarroan. Euskal Autonomia Erkidegoko euskal herritarron artean, ehuneko ia 70 luze batek dio bere identitatean badagoela espainoltasunik, neurri batean ala bestean. Eta, identitate sentipenak dinamikoak izanik, alderdi hori erraz bizkortzen da futbolak edo bestelakoren batek deituta, Estatuak bere mekanismoak aktibatzen dituenero.
‎Mutilak galdetzen dio bere neska lagunari:
‎Esparru kulturalaren mugak, sekularazioaren ondoren, Estatuaren etorrerak ezarri zituen, herri kulturak elkarrengandik banatzen eta zatitzen zituen mugen bidez. Gauza jakina da gertaera horrek desoreka kultural handiak eragin zituela espazio fisiko horretan, administrazio mugak ezartzerakoan. Bada, heroiaren irudi mitifikatuak muga horiek gainditzeko gaitasunari zor dio bere nortasunaren zati handi bat, han eta hemen ager zitekeen, lurraldearen zatiketa artifizial horri barre eginez [75].
‎Alfer samar ibili da, baina, berandu batean birigarro bakan bat ere, bakarlari bokazioa nola duen, denen gainetik destakatzen saiatu da. Beranduen, halere, besteak isildu ahala, garaztarroak ekin dio bere fagot soinu monotonoari (ez tonubakar delako, lau tonutxo baititu, kukua bikoizteraino) eta monotematikoari... lau notadun doinu herrena beti berdina besterik ez baitaki... uste dut beste guztiak aspertzen eta nazkatzen dituela bere" monotema nekagarriaz". Bera da, nekaezin bakarra:
‎Urkia arbola polit eta lerdena. Berez, izenak berak seinalatu dio bere eginkizuna: ur isurien mugak seinalatzea.
‎–Ardiak ez al ditun kendu behar, galdetu dio bere lehengusinak.
‎Libertad digital omen delakoak, ezin du eraman inondik ere Baketik Arantzazuko Bake Zentroaren jardun libreagoa. Min ematen dio bere nahaskilo gatazkazko aseezinean. Euskal Eliza eta Arantzazu kakaztu nahi izan ditu.
‎Gero niregana bi begiak: inbidia begietan eta lerde punttu bat ezpainetan, eskumarantz zeharka jarraitu dio bere bideari...
‎Baina, polizia bat tarteko, beste saiakera bat egingo omen dute, oraingoan bakeoso bizitzen asmatuko dutelakoan. 61 urteko semea, ezkonge eta langabe, kexu omen da amak ez diolako lehenagoko jaki goxorik orain prestatzen eta kalerako diru eskastxo ematen omen dio bere gastuetarako. Semeak ez du asmorik ama utzi eta beste norabait aldatzeko.
2010
‎Bakunin jaunari kontzertuetara azaltzeko gonbitea eginez bukatu du, horrela argumenturik izango duelako kritika konstruktiboa egiteko, praktikatu ohi duen jokaera nihilista obsoletoaren ordez. Bakunin jaunak erantzun dio bera elizan berriro sartzeko Sex Pistols en kontzertu batera izan duela.
‎Arretxe andreak Exposito jaunak barkamena eskatzen ez bazion, handik berehalakoan alde egingo zuela deklaratu die batzordekideei. Bakuninek gogorarazi dio bera aspalditik ez dela Exposito jauna, urteak direla abizena aldatu zuela eta, gainera, kontuan hartzeko herriaren ordezkaria zela eta errespetua merezi zuela. Eskolan denok Posito deitzen ziotela eta berarentzat beti hala izaten jarraituko zuela, Txerritokiko Posito, nahiz orain atorrante guztien plataformako zinegotzia izan.
‎Nondik datorkio Oñatiri bere burujabetasun hori? Dagoen bailaran egoteak ere beharbada lagundu dio bere bakardadean bizitzen. Luze zabaleran, handienetakoa da Gipuzkoan, nonbait Seguraren ondoren.
‎Joan Paulo II.a eta mendebaldeko nazio aurreratuek ez zuten beti harreman onik izan. Italian, Carlo Cardia Pisako Unibertsitateko maisuak honela dio bere liburu batean: " Jakina da zeinen sendoa, zuzena, izan den (Joan Paulo II.a) komunismoaren aurka, nola asmatu duen Hirugarren Munduari buruz hitz egiten, edo munduko pobreen alde; baina ez zuen asmatzen mendebaldeko herri aurreratuetako gizakien kontzientziari hitz egiten.
‎Euskadik, herri txikia denez, malgua eta irekia izan behar du; inguruan gertatzen denari begiratu behar dio bere burua aberasteko, mundura begiratu behar dugu Euskadi ikusteko.
‎3 Jazinta Otamendi, 42 urteko donostiarra, eta Martin de Ariztimuñoren emazteak dio berak lagundu ziola behin Oiartzuna senargaiarekin hitz egitera Zeziliari, a una casa del varrio de Alzibar, baina etxearen izenik ez duela gogoan, eta Berdabion bizia ateratzeko gauza izanen ote zen galde egin ziola Zeziliari, eta baietz, baina Joan Migelek erantzun, hobe izanen zuela Tolosan bizi alcanzando plaza de guarda.
‎Hidalgo behar omen zuen izan. Yanguasek honela dio bere hiztegi sonatuan: En un principio se les llamaba asÃ, a los que peleaban con lanzas y paveses, que eran unos escudos largos y angostos, de la estatura de un hombre.
‎Eta Brijidak izan zuen bigarren alaba, Martin Josef Huartegandik izan zuela, bajo fe de matrimonio, baina, gero ukatu egin ziola. Eta Antonio Goizueta Ukukoak ere gauza beratsua dio bere 72 urtetan.
‎Sustoz estututa, bolantazoa ezkerrera eta libratu du pixu askorik gabe hegan zihoan" bulto abultatua". Hala deitu dio berak, arnasa lasaituz, aldamenean aparkatzean, ezustean harrapatu duen kaxakonkor antzemanezinari.
‎liburu sakratuaren lekukotasunak modu batean edo bestean agertu behar du. Esan nahi da, autoritateak (orakuluak, Jainkoak, profetak,...) modu batean edo bestean helarazi dio bere mezua Martini. Hortaz, Martinek nahitaez irakurri edo entzun du autoritatearen mezua.
‎Usteak finkatzeko eredu horri jarraitu dion pertsonak uko egiten dio bere usteetan eragina izan dezakeen guztiari. Pertsona horrek ez du zalantzarik izan nahi; zalantzetan ibiltzea jitoan dabilen itsasontziaren parekoa da, arriskutsua, edo deserosoa edozein kasutan.
‎Tentsio horren aurrean, Jesusen berpizkundeari oinarria ematen dion lekukotasunean (zentzu komunez) arakatzen du Kepak. Eta galdetzen dio bere buruari," zer da errazago, berpizkundean sinestea (eta naturaren legeetara makurtzen ez den gertakaria onartzea) edo berpizkunde horren inguruko lekukotasuna susmopean jartzea?". Humek, eta guk, dilema horren bigarren adarra aukeratuko genuke.
2011
‎Isiltasuna jakintsua da. Esandakoari ahotsa jartzen dio bere baitan.
‎Emakume lodi titihandi bat, gizonezkoentzat egina dirudien jakadun trajea estu estu geratzen zaiola, lepoaizun gogorra, zigarroa ezpainetan, trikotatzen ari da buru belarri. Emakume txiki batek, taburetearen gainera igota, cocktail bat zurrupatzen duen bitartean, atzaparrekin eusten dio bere perlazko idunekoari, txakurkume baldar batek aurreko hankekin butakaren xingolei heltzen dien bezalaxe. Beste emakume gazte bat dadoetan jokatzen ari da barmanarekin.
‎Etorkizuna... Élianeri barregura eman dio bere ametsak. Neska gaztearen profil bat, garbia eta serioa, liburu baten gainera makurturik dago, zoriona eta bakea adierazten dituen espresioarekin.
‎Zalantza gabe Franceren bikia, Irène Némirovskyren alaba zaharrenaren bigarren izena, 1929an jaioa. Bi urte besterik ez dauzka eta jadanik amak aurkitu dio bere neurriko rol bat!
‎Oharkabean, ordu gutxi batzuetako eskarmentuak tenore horretan jarri gaitu biok. Berak ez dio bereari utziko. Nik ere ez dut pausorik emango berarengana hurbiltzeko.
‎" Gauean asaldatzen bazaitugu gure harrabotsekin, gure soinuekin, o, Jainkoa, nik badakit beti hor zaudela bazterreko gelan". Rilkek dio berak badakiela Jainkoa aldameneko gelan dagoela, eta berak ere badakiela gu hemen gaudela, baina harresi hori ez dela sekula eroriko. " Eroriko balitz ikusiko zintuzkegun", baina ez da eroriko behin ere.
2012
‎Idatzitako azken puska irakurri du Luisek. Onartu egin behar dio bere buruari lehenbiziko urteetan ez zuela Inas begiko izan. Ez daki arrazoia zehazten.
‎Udaletxeko erlojuaren kanpaiak jo du (eta San Cernin elizakoarenak segundo batzuk beranduago), bete dela ordu laurdena adieraziz. Inasek sendoago heldu behar dio bere hegaletik pankartari Pedro Luisek erosoago bil dezan.
‎guztiak ulergarriak). Banakaren batek proposatuko dio bere irakasgaian ere marrazkien bidez egin ditzakeela lanak eta azterketak. Eta beharbada baten bat konturatuko da gakoa ez dagoela proposatzen zaion bitartekoan (berdin dio marrazkiak diren edo beste ia edozer), ikaslearengana hurbiltzeko moduan baizik.
‎zer pentsa handirik ematen ez duten halako filmak ikusita, indarberriturik jar daiteke atzera ikasten, edo, aldiz, iluntzea ikasten eman ostean gaueko emanaldira joanez gero, baretuta sar daiteke ohera. Biharko iluntzea izango da, aldiz, gaurkoa baino egokiagoa zinemara joateko, arratsaldean klaustroa baitago (Inasek ez dio bere buruari onartu nahi bi egunetan jarraian zinemara joateko aukera, denbora galtzeko aitzakien zirrikitua irekiko lukeelako horrela). Laborategira sartu denaz batera, nolanahi ere, on egingo liokeela kafe pixka batek iruditu zaio, eta plazako tabernarako bidea hartu du.
‎Inasek, aldiz, halakoetan, utzi egiten dio une batez, ez luzaroegi hala ere, badakielako aitaginarrebak ez duela manta berriz sartzeko eskatuko, nahiz eta gorputza zeharo izozteko arriskuan eduki. Behin zerbait eginez gero, galarazita dio bere buruari atzerako biderik hartzea; honezkero, bada, ezin zaio aldatzeko eskatu. Baratzea dendatik hogei bat metrora daude, eta, oraingo honetan, horregatik ere utzi du bakean Inasek.
‎Mari Tere ez da iritzi bereko eta errieta egingo lioke berekin balego. Gozaldiren batek edo bestek hainbesteko kaltea egingo ote dio bere osasunari bizitzako azken aro honetan. Inasen irudiko, eragin mesedegarria eta guzti ekar liezaiokete, beharbada, tankera horretako pozaldiek, neurrikoak izanik betiere, jakina.
‎Mari Terek esaten dio bera ikusita ikasi dutela seme alabek fruta jaten, irakatsi beharrik gabe. Probetxuzko zerbait, beraz, helarazi die haiei ere.
‎Galdetu egin behar ote dio emazteari ea dakienentz zertan ibiltzen ziren Gogor eta bere lagunak gerran? Barruan irabiaka dabilkion anabasaren erdian, argitu beharrekoak egunen batean argituko direla, behingoz, agindu dio bere buruari.
‎zor diola Mari Tereri pentsatu du. Mari Tereri bai, baina aitaginarrebari?, zer dio berak zor aitaginarrebari?
‎–Nire ustez, guk, gure bizitzak, gure ezkon bizitzaren edertasunak areagotu egiten dio bere atsekabea, erantzun zion?. Gordintasun handiagoaz erakusten dio zer galdu duen; gu ikusiz, bizikiago sentitzen du galera, nolabait esatearren.
‎Ezezkoa eman dio operazioari. Medikua joan denean, Declosek emazteari esan dio bere aita ere antzeko gaixotasun batek eraman zuela, ez zuela luzaro iraun, hilabete batzuk besterik ez, eta izugarri sufritu zuela. Eta amaitu du:
‎Bestearen isiltasunak bereak ez bezalako deserosotasun guztizkoa eragiten dio. Zergatik dago isilik, zergatik ez dio deus esaten, zer egin ote dio berak. Galderari galdera eta susmoari susmo hasten da.
‎Senarrak errepaso azkarra eman dio bere lanari, bere egitekoei, bere eguneroko errutinari.
2018
‎Diskrezio hori eskertzen dio, arreta bereziz zaintzea, baina aldi berean uretatik ateratako beste edozein narrasti umezurtz zainduko lukeen prestutasun arruntarekin. Sufriarazi egiten dio bere ondoko emakume ezindua ikusi beharrak, baina ziur asko etxe hartan ez dagoela beste gelarik pentsatu du. Ez da oroitzen etorri zen egunean korridorerik igaro zuen, beste aterik ba ote zegoen bidean.
‎Marie Ann, komediantea eta Olivier. Olivierrek zera galdetzen dio bere buruari: hiru haietarik nor izango ote den hiltzen lehena.
‎Adolfek gerrate honetan ekintza guztietan zailena zein izan ote den galdetzen dio bere buruari. Vichyko gobernuaren garaipena?
‎Eta berak horrelako norbait behar du ondoan, jendarte zeharo uniformean ez urtzeko gai den pertsona berezi bat. Baina, era berean, zuhurtziaz jokatu behar duela gogoratzen du, eta eutsi egiten dio bere sentimenduak adierazteari. Ezin gusturago dago elkarrizketan, baina aldi berean ezeroso, hariari jarraitzeko beldurrez.
‎Hainbeste aldatu al da bera? Helenek askotan aipatu izan dio bere eraldaketarena, baina kosta egiten zaio berari horretaz konturatzea.
‎Txikitan, honelako tarteetatik igarotzean uste zuen kanpoan ez zegoela ezer ere, espazio denbora dimentsio berezi batetik pasatzen ari zirela, non autoa zen mundua osatzen zuen zer bakarra, kanpoan hutsunea besterik ez, espazio ontzi bat infinitu ilunean. Haurtzaroko fantasia horretatik noizbait itzarri zelarik, honelako lekuetatik pasatu denetan aldiro galdetu dio bere buruari zer ote dagoen kanpoan.
‎Ondo pasatzen dute elkarrekin..., gaizki behintzat ez, eta badituzte bien gustuko zaletasunak. Onena opa dio berak Ganixi, eta honek ere gauza bera Loreari, eta beti elkarri laguntzeko prest egoten dira. Elkar maite dutela esan daiteke, beraz.
‎Pareta zuritzeko bi milimetro lodiko plaka praktikoa agertzen zaie glasen bidez," itsatsi eta arazoak uxatu", metro karratua 12 kapitalean: Loreak ez zuen ezagutzen produktu hau, eta, neskaren poza hautemanda, ahotsak esan dio bere ametsak egia bihurtzeko daudela, mundu bat deskubritzeko daukala, bere zerbitzari leialak direla... Kuxinak, merkeenak hartu ditu, bina kapitalean.
‎Loreak galdetu dionean ea lagunekin harremana mantendu ahal izango duen, zertxobait kezkatuta geratu da Katrin, eta bere gela izango denaren smartkey lortzeaz gain, zeharka bezala galdera hori ere bota dio bere begiraleari. " Katrin, zuk uste duzu hemen duzunarekin kanpoko zerbaiten premia izango duzula?
‎" Etxeko semeak esaten dio bere ama ostalariari:
2019
‎Saltxitxa kopuru txiki bat gorde du 7 blokekoentzat. Egunaren amaierako sirena hotsak etenarazi dio bere lan obsesiboa: ahaleginean saiatzen da janari zati guztiak tamaina berekoak izan daitezen.
‎Leonekin eman du goiza. Garai batean 7 blokean bere kapoa izandakoa erosi du, Leon bloke hartan onar dezan, eta adierazi dio beretzat lan egingo duela suspertzen denean. Jatekoa ere eman dio errumaniar adiskideei eta Gitari eskaintzeko gordea zeukanetik.
‎Ontziak irauli egiten dira, eta hantxe erortzen da barrukoa. Lalek gogor eusten dio bere maletari. Diru eta arropa truke, onik ateratzea espero du, noranahi daramatela ere, edo, gutxienez, lan seguru bat inguratzea.
‎Udaberria izan behar du, nonbait, baina egunak egunen ondotik, euria eta laino trinkoak dira nagusi. Tartean behin, udaberriko liliez gainezka dauden zelaiak igarotzen dituzte, eta Lalek irribarre egiten dio bere buruari. Loreak.
‎Ilunpetan galdu diren eran, Lalek zin egin dio bere buruari: " Hemendik irten arte biziko naiz.
‎Igeri egiteari utzi eta ur lasterrari utzi dio bere burua eraman dezan, tiro gurutzaketaren azpitik, beste enbor bat, edo gorpu bat, inork kasurik egingo ez diona. Borrokan ari diren armadak salbu igaro dituela iruditu zaionean, bestaldeko ertzeraino igeri egin du, azkar.
‎Gatza, piper hautsa eta perrexil freskoa ere platerean ditu. Inoiz galdetu izan dio bere buruari zapore goxoak estimatzeko ahalmena galdua ote duen. Ez du galdua, ez.
‎Horma Beltzera ote naramate?". Bere kolkorako, agur esan dio bere familiari eta, azkenean, Gitari. SSetakoek, berriz, pazientziarik ez dute, gelara sartu eta fusilekin apuntatu dute.
‎Neskak, orduan, mutilaren gerriaren inguruan hankak kiribildu eta musu eman dio amorratuta, hain amorratuta, non ezpainak hozkatu baitizkio. Lalek odolaren gazia dastatu du, eta musu eman dio berak ere, ondoko ohatze batean biak erori diren arte, non batak besteari janzkiak erauzi baitizkiote. Etsi etsian, sutsuki egin dute maitasuna.
‎Ni bere alboan eseri naiz eta zigarroak piztu ditugu. Oihanak, aurrera begira, zupada bat eman dio bere zigarroari eta sudurretik bota du kea, gogoetatsu. Gero esan du:
‎–Karmenek Aneri gauza horiek denak erosten dizkio horixe delako egin dezakeen guztia. Emakume horrek ezin izango dio bere alabari ordaindu unibertsitate pribaturik, ezta masterrik ere, eta ezin izango du atzerrira estudiatzera bidali ere. Karmenek Aneri ahal duena ematen dio.
‎Gurasoak parrandan ibiltzen ziren garaian, barku formako barra zatar horretanxe eskatzen omen zituzten tragoak, hortik atera kontuak! . Rutek dio bere magiaren parte dela hori, leku vintage dela, Instagrameko filtro bat bezala?. DBHko 3 mailan hasi ginen joaten Katu Kobara, eta harrezkero han izaten gara larunbatero, hutsik egin gabe.
‎Barreari eman dio berak eta barreari eman diot nik, bigarrenez.
‎hori ez zaio egiten elbarritu bati, pertsona gaiztoa izan behar da horretarako. Eta nola Txetxu, sakon sakonean, pertsona ona den, ba, niregana itzuliko omen da atzera, hori dio berak?.
‎Monologoaren hasierako ohar eszenikoan Luckyren monologoak behar duen esate modu monotonoa markatzen du Beckettek: " débit monotone" dio bere akotazioak. Hots, oihartzun, durundi monotonoa eskatzen du Becketten akotazioak monologoarentzat.
‎Behin itzulpenok kalean, Cortázarren hainbat irakurlek dio Memorias de Adriano itzulpenean ez dela Cortázarren ahotsa aditzen. Nortasun handiko estiloa du Cortázarrek (Rayuela argitaratu berri zuen itzulpenari ekin zionean) eta ardura handia ekarri dio bere ahotsa apaldu beharrak Yourcenarren nobela itzultzeko. Ez da harritzekoa irakurle gaztelaniadun batzuk konparazioak egiten hasi izana:
‎Aiora Jaka Irizarrek hala dio bere doktore tesian (Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan):
‎Euskarazko testura itzuliz: orain arte esan dudanetik, pentsa liteke narratzaileak egiten duen estandarrak eta pertsonaienak bi mundu irudikatzen dituztela, bi konpartimentu hermetiko, baina jarri dudan adibidearen hasieran, narratzaileak dio hirugarren pertsonan eta hizkera estandarrean protagonistak zamarra jantzi duela, baina lipar batean bigarren pertsonan eta noka egiten dio bere baitako ahots bati(" saihets hezurrak hautsi nizkionan" eta abar), Franz bera delarik narratzaile eta pertsonaia, narratzaile izatetik kolpean pasatzen da hirugarren pertsonak ematen duen tonu neutrotik lehen pertsonara eta bigarrenera, atzera berriro lehenera edo hirugarrenera, lagun artean hizketan ari garenean bezala gutxi asko... Halatan non narratzaile orojakile estandarizatuak nahiko sarri neutro izaera baztertzen duen eta noiznahi narratzaile oro kuxkuxero bihurtzen den, eta kontu eskalea, eta liskartia eta maiseatzailea.
‎Virginia Woolfek dio bere azken liburuan (Between the acts, 1941) hitzak karamelu busti batzuk bezalakoak direla, ahoan bueltaka eta bueltaka darabiltzagunak, haien zaporea barreiatuz mingaineko dastamen papiletan. Urte batzuk geroago, Bohumil Hrabal idazle txekiarrak ere karamelu baten dastamenarekin lotzen ditu hitzak, eta haien digestioaren prozesua kontatzen digu Bakardade zaratatsuegia nobela oraindik euskaratu gabean (Hrabalen obra bakarra dago euskarara ekarria, Zorrotz begiratutako trenak, Fernando Reyk egindako itzulpenean).
‎Nondik datorkeenik? Resurreccion Maria Azkue lekeitiar abadeak argi dio bere hiztegian. Zemendi, noviembre dela.
‎Hala idatzi zuen Antonio Labayenek. Berez, izenak berak seinalatu dio bere eginkizuna: ur ixurien mugak seinalatzea.
2020
‎Demonioak liburua nahi baitu kosta ahala kosta. Gustu horixe eman nahi dio bere buruari, aurrena bera akabatu eta gero liburua erre. Edo akaso, batekoz bestera, aurrena liburua erre eta gero bera akabatu.
‎Beraz, estutu du liburua indartsuago bularraren kontra, hartu du arnasa sakon adorea biltzeko, eta etsipenean ez dela eroriko agindu dio bere buruari; hala, zutitu da salto batean eta korrika hasi da atzera. Noraka, ordea?
‎Marianne astebururako bakarrik joan da etxera, baina Joanna orduan libratzen da lanetik. Telefonotik, Joannak maiz deskribatzen dio bere bulegoa, han lan egiten duten era bateko eta besteko pertsonaiak, haien artean sortzen diren komeriak, eta ematen du Marianne inoiz egon ez den herrialde bateko biztanlea dela Joanna, enplegu ordainduaren herrialdekoa. Mariannek atzera hozkailuan uzten du jogurt potoa eta Joannari galdetzen dio ea ez zaion arraroa iruditzen lanean egiten dituen orduengatik ordaina jasotzea; beste era batera esanda, dirua esaten zaion giza asmazio horren truke ematea mundu honetan pasatzeko duen denbora ikaragarri labur hori.
‎Egia esan, desiratzea zer den ere ez daki. Bizitza errealean sexua izan duen bakoitzean oso estresagarria iruditu zaio, eta, ondorioz, desatsegina neurri handi batean; susmarazten dio berak okerren bat duela, ez dela gai emakumeekin harremanak izateko, nolabaiteko garapen desgaitasunen bat duela. Gero hantxe etzanda geratzen da eta pentsatzen du:
‎Gau batean, Emma irakurtzen ari zelarik, justu Knightley jauna Harrietekin ezkontzera doala dirudien pasartera iristean hasi ziren liburutegia ixten, eta liburua itxi eta etxera joan behar izan zuen, asaldura emozional arraro batek hartuta. Grazia egiten dio bere burua horrelako nobelen draman harrapatuta ikusteak. Ez zaio iruditzen intelektualki serioa denik fikziozko pertsonaia batzuk elkarrekin ezkontzen direlako kezkatzea.
‎beharbada entzumenaren nahasmendu bat izan da, bere imajinazio auditiboa. Existitu ez den harmonika bat entzun ote duen galdetzen dio bere buruari.
‎Baina ez da sekula izango nire ama, berak hala nahi balu edo nik hala nahi banu ere, baina nik ez dut horrelakorik nahi, eta berak ere ez. Eta musu eman diot, ahoan eman diot musu, eta erantzun dio berak, eta besarkatu nau, eta nintzen bezalakoa naiz ni oraindik, batzuetan. Eta aurrekoa sekula izan ez banintz bezalakoa izaten naiz beste batzuetan, buruko zulotik denak ihes egin izan balit bezala.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia