2000
|
|
Izan ere, arestian aipatu amaren aitorrari —zeina, berriro diotsut, liburuaren hondarrean aditzerat emanen baitizut— lotzen bagatzaizkio, badirudi ezen amak begiko izan zuela osaba Joanikot aldi batez, edo bere desira ezkutuen, hobeki. Eta, amaren aitorraren argitan, garbi oroit
|
dezaket
nik ere orain aldi hura eta aldi hartako hainbat gertaki. Bai, egia da gertaki hauek guztiak, amaren aitorraren aitzinetik, bertze molde batean ikusten nituela eta, geroztik, ikusmoldea aldatu zaidala, zeren eta pertsona baten eginak eta ekinak zentzuz aldatzen baitira eta erranahi berezia hartzen, noiz eta bertze pertsona batez amorosten den, nola izan baitzen amaren kasua, baina, ikusmoldeak ikusmolde, kontua da ezen ni ere ohartua nintzela orduko amaren joko bikoitz hartaz, osabarekin zuen erlazioneaz denaz bezainbatean, nahiz eta, nola artean haurra bainintzen eta, gauza haien alderakotzat, haur bat bezala pentsatzen bainuen —Platon eta Aristoteles errezitatzeko moduan nengoen arren, bertzalde—, ez nion bertzelako signifikantzarik eman.
|
2014
|
|
...re gaitzei buru egin nahi U k ausarki egina zuen gisan psikologo baten larruzko aulkian ordu bakoitza 80 eurotan, berarentzat prozedura arrakastatsua izan zenez ezin zuelako sufritu maite zituen eta aldi berean histerikoak depresiboak neurotikoak ere baziren bere inguruko pertsonek bere bide terapeutiko berbera ez jarraitzea, asmo onez, noski, asmo onez beti, besterik ez genuen behar, egiatan uler
|
dezaket
niri ere gertatzen zaidalako zerbaitetan suharki sinesten dudanean ezin jasatea besteek ere horretan ez sinestea nire suhartasun maila berarekin, kasu, historikoki nire pisukide izan diren guztiak derrigortu ditut Pulp Fiction ikustera, baina azkenean onartu behar izan dut Travoltaren lepoa heroina hartu berritan ez dela ororentzat munduan egon daitekeen eszenarik erotikoena, onartu edo besterik ... elkarrizketa arketipikoetan, badirudi gehienetan eskolako edo erasmuseko edo unibertsitateko laguntasun iraungipen datadunak eternalki makaldu daitezen baimentzen dugula soka egundo guztiz eten gabe28, baina gurean ezinezkoa zen hala gertatzea, U k ezin zidan utzi beste behin ihesbide erosoena hartzen; izan ere, serioegi hartzen zuen bere burua, ongizatea eta osasuna, ia hamar urteko hartu eman afektibo baten porrota besterik gabe alfonbra azpian ezkutatzeko edo, bestela, urdaileko ultzerari jaten emateko.
|
2016
|
|
Hainbeste grazia jaso ondoren, ez ote
|
dezaket
nik ere kantatu salmogilearekin: Jauna ona da, haren errukia betikoa da?
|
2021
|
|
Xanpaina burrustan isurtzen zaigun igande ederrean, erran
|
dezaket
nik ere Amaia Ezpeldoi anderearen azken ikerketa erreusitzearen zati baten oinarrian naizela. Zorionak, Amaia, eskerrak Joana, Erratzü baserrian hartzen gaituzulako, ez dut inoiz antzeko tokirik ezagutu, uste dut hemengo bake bermatuak lur osoa esker onez toles emango lukeela.
|
2022
|
|
Wislawa Szymborskak poema batean bere familiaz zioena esan
|
dezaket
nik ere nireaz, ez zela gurean inor maiteminez hil, ez zela inor eskuetan malkoz bustitako gutun bat zuela bere buruaz beste egiten saiatu, ez zirela sekula bihotzeko auzi bat erabakitze aldera pistola bana eskuetan atarira irten, ez zela izan gurean ez Romeo erorik eta ez burua galdutako Julietarik.
|