Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎Bada, Irlandan zehar inoiz ez bezala, zenbait bonba jarri zituzten gaizkile horiek". Eta denak batera hasi ziren atentatuak gertatutako tokiak aipatzen: Dublin, Wexford, Cork, eta abar.
‎—Atzo, zera... —erran nion, begi haien galderari ihardetsi nahian, urduri, zer erran ez nekiela, zeren hiruzpalau ideia korapilatu baitzitzaizkidan buruan, denak baterat, harik eta burutik mihirat jaitsi zitzaidan lehenari ekin nion arte—: Atzo, egin behar ez nuen zerbait egin nuen, baina, egin ere, egin behar nuen, nahiz eta, bertzalde, ez nuen egin behar, zeren...
2001
‎Iraganbideetan denak bata bestearen gainean: paketeak, kaxak, fruituak, kalamu sokaz lotutako arroz zakuak, hegazti biziz eta erdi hilez beteriko kaiolak...
2003
‎Denek zekiten, nik izan ezik. Sekretuaren funtsa hori baita, denak jakinaren gainean egotea, denak bat izan ezik. Ni.
2004
‎Europa’ko 1.050 legegizonek, era berean, aurkako txosten bat izkiriatu zuten; baiña hau ere ez zuen kzar’ek irakurri ere egin. Suomi’ko herri guzia, baturik, bai finlandiar bai suomitar, bai nagusi bai langile, denak bat egiñik, kzar’en kontra jarri ziran.
‎Eta hasten zara paseatzen euren artean, isil isilik, eta konturatzen zarenean baten batek begiak zabaldu dituela edo artega mugitu dela, orduan hasten zara korrika eta builaka zoroen pare, kaio horiek uxatuz. Hasten dira denak batera hegaz, eta ez dira geratzen itsaso barruraino heldu arte. Eta hori".
2005
‎Edozelan ere, atsegin du Urko, berba egiteko modu xelebrea du, txinpartatsua neskaren aburuz. Ematen du ideiak borborka dituela, denak batera irten nahirik, eta guztiak adierazteko astirik izango ez duelakoan balak balira bezala botatzen dituela, elkarri lotuz eta arnasarik hartu barik. Kea zelan irensten duen ikusita, gainera, esango luke oxigenoaren batere beharrik ez duela.
2006
‎Izeko heldu denean afaldu dute eta, mahai inguruan denak batera ikustean, txikitan ama, aita eta nebarekin batera afaltzen zuteneko gauak etorri zaizkio gogora. Ama zopa zerbitzatzen ikusi du, eta aita haren gerriari heldu nahian, baina amak ihes egin dio.
‎Banan banan, tresna guztien izenak esan zizkidan. Nik, ordea, ezin denak batera jaso. Laster ikasiko dituk gaineratu zuen.
2007
‎Oraingoan ez nuen izan, zorionez, lehen bezalako hanpadura arriskutsurik, baina buruan bueltaka neuzkan arestiko sentimendu haiek guztiak: lagunen jatortasunaren lilura, haien gorputzen kilika, haienganako onberatasun isuri melenga, haien adiskidetasuna noizbait galtzeko beldurra eta hari eusteko beharra... denak batera nahasturik eta irabiaturik.
‎Dagoena ulertzeko, beraz, kontrarioak pentsatuz pentsatu behar dugu, zer den hizkuntza: denak bat bakarra dira; giza hizkuntza bakarra, anitz hizkuntza da. Zein da orokorraren eta singularraren erlazioa (datu sentigarriaren eta ideiarena)?
‎Bestalde, ez da soilik izpiritu ingelesak Shakespeare bat bakarra eta behin soilik erne duela, ezpada izpiritu indibidual hori bera, irlako izpiritu ingelesean ez ezik, historiako herri gogo klasikoekin ha rreman sare konplexu batean korapilatua ageri zaigula, nolabait mundu guztiaren fruitu: Shakespeare ezin da ulertu izpiritu ingelesa gabe, baina ezta tragedia grekoa gabe ere, eta izpiritu politiko erromatarra gabe, eta Ernazimentu italiarra gabe, etab. Shakespeare-ren obran Greziako izpiritua, Erromako izpiritua, Italiako errepublika birjaiotarretako izpiritua, Ingalaterra elisabetarreko izpiritua, Stratford upon Avongo semearen izpiritua, denak batean bilbatuak direla ematen du (eta: arraza germaniar edo ariarreko izpiritua, etc.?):
‎Baina zer da zientzia? Ezagutza baldin bada, denak bat egiten duen errealitatean, hasteko, zerk legitimatzen du eremutxo bat isolatzea, hesitzea, oinarrizko bezala elementu batzuk ikergai hautatzea (ekonomia, politika, mentura militarrak) eta beste batzuk zabartzea (literatura, musika), eta zer prezio dauka horrek hain zuzen ezagutza globalarentzat, zientziarentzat. Zein moldetan zientzia enpirikoa eragozpen bat da, laguntzarik gabe?
‎Logika eta bizia, bat. Hegel-en izpirituak oraindik kulturako alor denak bat egiten zituen: hura hil orduko, haren izpiritu edo kulturaren fenomenologiako gaiak, kapitulu diferenteak (arte, erlijio, politika, soziologia, psikologia, zuzenbidea, ezagutza), sistema hegeldarrean izpiritu subjektibo, objektibo eta absolutuan denak artikulatuak, eztanda batean bezala sakabanatu dira, izpiritu zientzietan?, bata bestearekin ikustekorik gabe.
‎Gero, bolada proaleman, edo antifrantses? batzuetan, XVIII. mendeko eta XIX. mendeko autore alemanak, askotan euren artean urte eta urteetako diferentziekin edo joera kontrarioekin, denak batera ezagutu dira eta denak nahastu, eta, oso nolabait, kultura espainol hartzailearen maneran asimilatu. Hala ulertzen da, nola dagoen, autore völkisch edo nazi batek arraza edo arima nazionala esan, eta natural natural Herder-en(?) Volksgeista entzuten dizunik?
2008
‎Bidean ez bide du aurkitzen ekaitzik, ez erauntsi espainolistarik. Euskal identitatearen itsasbidean batera ari dira arraunean, denak bat, herri euskaldunaren alde, euskal hizkuntza eta kultura goiburu dutela.
‎Elizako kanpandorrean laurak jo zituen edo bostak. Aleka jaulki ziren hotsak eta egurats geldian dardaraz zintzilik, elkarren zain bezala, une batez egon ondoren denak batean barreiatu ziren. Gogoan dut Nadiaren altzora itzuli nintzela eta honek bere besoetan estutzen ninduen bitartean ea zergatik nengoen hain triste galdetu zidala.
‎Batzuetan bat uretatik ateratzen da, hegan egiten du eta berriz sartzen da barrura. Beste batzuetan arrain sorta bat ateratzen da, eta hegan egin ondoren denak batera sartzen dira barrura. Hegaldiak ez dira normalean 100 metro baino luzeagoak izaten, ia beti lerro zuzenean eta batzuetan bihurguneak eginez.
2009
‎berdinak. (Azkenean, hizkuntza denak bat omen diren legez, jada Erdi Aroan komunki pentsatu izan dena, Chomskyren zain egon gabe?, mito denak ere, gizadiaren unibertso sinbolikoa, bat ote?). Mitoan, unibertso sinbolikoan, errealitate zati ezberdinak bateratu egiten dira.
‎Sentsumenak eta espirituaren ahalmenak estreina banatu egiten dira, gero bakoitza zabaldu eta zabaldu, denak bat egin arte,, entzumen, edo, ikusmen?
‎Ch. Lamb, Keats, Wordsworth, Coleridge poetak Newtonen gaitzespenean denak bat zetozen, ortzadarraren xorgintasun guztia hondatu ei zuela deitoratuz, edo zerua makina bat bihurtu ei zuela. Konfliktoa ez da izan zientzia eta erlijioarena bakarrik.
‎Bere injustiziagatik ordaina ematen baitio batak besteari, eman ere, denborak arautuaren arauz?, dio Anaximandro Miletokoaren pasarte famatuak, sei zazpi mende lehenago ebanjelioak baino. Zentzu posibleen lekua (eta, horregatik, Jainkoena ere bai, eta haien alboan gurea) Natura zen, oraindik denak bat egiten zuenean, eta hiltzea Naturaren justiziazkoa zen. Jakina, haien Naturak zerikusirik ez zeukan gure Naturarekin, moderniak, gizakiaren aurrez aurre, ezagutza zientifikoaren objektu matematizatu eta, bizigabetu?
‎Baina kultura katolikoko lurraldeen espezifikoa, Jainkoaz eta erlijioaz eztabaidan jardutean dena nahastea da: behiala Jupiter, Kaiserra, Kaiserraren aldarea eta legea, Inperioa, unibertso guztiz hierarkikoan denak bat egiten zuen bezala, hala berean Jainkoa, Aita Santua, Eliza, Elizaren morala, denak bat egiten jarraitzen du mentalitate katolikoan (erromatarrean). Erlijioa beti Inperioa (ren erlijioa) da; inondik ere ez fede protestante indibiduala, pertsonala.
‎Baina kultura katolikoko lurraldeen espezifikoa, Jainkoaz eta erlijioaz eztabaidan jardutean dena nahastea da: behiala Jupiter, Kaiserra, Kaiserraren aldarea eta legea, Inperioa, unibertso guztiz hierarkikoan denak bat egiten zuen bezala, hala berean Jainkoa, Aita Santua, Eliza, Elizaren morala, denak bat egiten jarraitzen du mentalitate katolikoan (erromatarrean). Erlijioa beti Inperioa (ren erlijioa) da; inondik ere ez fede protestante indibiduala, pertsonala.
‎laurogeita bost urte pertsonako. Batek kalkuluekin jarrai zezan baino lehen, ordea, taldeak, denak bat eginik, bero bero txalotu zuen naufrago ehun urtetik gorakoa, hau da Zortzia, zeinak Jorge Luis baitzuen grazia.
2010
‎Ematen zuen burmuinak sutan jartzen zituela. Presoak denak batera zutitu ziren mugimendu ikaratian. Bost lokarriek eskutik heldu zioten elkarri eta bat batean borobil handi bat osatu zuten farol adarraren bueltan; begiek nekatzeraino egiten zuten bira.
‎Oihu haserrea, haize hozkirria eta argi zuria nire itzaleraino sartu dira. Mostradore ilunetik ikusi dut bat batean, eurian zehar, denak batera milaka buru garrasika, han hemenka jarriak Jauregiko eskailera nagusiko maldan; eskuinean, atariaren maila berean, jendarmeen zaldi ilara, baina ate baxuak haien hanka eta bular-hezurrak baizik ez dizkit ikusten utzi; aurrean, gerrako soldaduen destakamendua; ezkerrean, gurdi baten atzealdea, eskailera zuzen bat gainean zuela. Koadro nardagarria, presondegiko atean ederki kokatua.
‎(Gorrotxategik galdera hori bera omen zeukan buruan ostrakak benetakoak izateko zegoen probabilitatearen kalkulua egin zuenean. ...%3 baino gutxiago izanda; gurutziltzatzeari eta Nefertiti eta Akhenatoni %1eko probabilitatea emanda, garaia zela eta; Eneasen genealogiaren ostrakari, grafiagatik eta bertan agertzen diren geziengatik beste hainbeste aitortuta; eta s rik gabeko izenei gehienez ere %5 utzita,, eta eskuzabal jokatuta?, ba, orduan,, eta kontuan hartuta zalantza hauek guztiak independenteak direla, ondoriozta daiteke denak batera gertatzeko aukera oso oso txikia dela?. Berari 15/ 10. 000.000.000 atera zitzaion)
‎Elene zer eta nola esan pentsatzen geratu zen. Gauza asko zegoen kontatzeko; aukeran gehiegi, eta ez onak denak batera esateko. Maistratza eta psikologia ikasketak lagunduko al zioten hitz egokiak aukeratzen.
‎Felixin eta Anartz, eskailera xume batzuk igota lantegiak zeukan goialde batean, aurrez aurre eta burdin puska bana eskuan. Behean, berriz, down, elbarri, eta era guztietako urritu parrasta bat, buzoz jantzita, denak batera oihuka, batzuk ikuskizunak kilikaturik, besteak izututa negarrez.
2011
‎Ez bainuen deus ulertzen, baina supituan dena argitu zaidak, ekaitzaren erdian, eta goibelen dagoenean, tximistaren argi bat batekoak bazter oro une batez argiztatzen duenean bezala: tupustean ulertu ditiat erretratuko emakumea nor den eta hi osabarentzat zer hintzen; denak batera konprenitu ere. Ai, Martin, behin ere pentsatu al duk, seme edo alaba bati mediku ikasketak ordaindu ahal izateko, zenbat lan eta zenbat izerdi behar diren?
‎Gogoratzen dudanean, denak batera aditzen ditut: zerrategiko zakurraren zaunka, Pintto etxera bidaltzeko aholkua, behorraren abiada zoroa eta txakurtxoaren babes bilatzea.
‎Aginduta dago denak batera joateko meza nagusira, nahiz eta bertako eserlekuak ez diren denentzat berdinak izango. Jasokundeko Santa Marian, arima batzuek tortxa bedeinkatuak eta eliz kandela handiak edukiko dituzte agerian, beste hainbatentzat ez da izango ez ilintirik ezta lastorik ere:
2012
‎eta izugarrizko izua? denak batera sentitzen ditudala. Obsesioa dudala?
‎Halere, Jainkoa eta enparauak oso figura pisutsuak zitzaizkion, astunak, kategoria handikoak, baina gau batean dena aldatu zen Benitoren baitan, plis plas kendu zituen gogotik denak batera eta betirako. Adoración Nocturnako bijilia bat egokitu zitzaion goizeko hiruretatik laurak arte.
‎Alaba gazteenarekin hitz egin du, eta esan dionez, zaharrena beste lagun baten etxean dago bazkaltzen. Berak lagunak ekarri ditu etxera bazkaltzera, pizza batzuk eskatu dituzte, gero denak batera Zeledonen jaitsierara joateko. Rikardo urduri jarri da.
‎–Begira, Karmele, lehengoan esan zidan on Ernestok, badakizu, parrokoak, hil autoan gindoazela, bera ere konforme zegoela bananen zer horrekin, hemen inor ez dagoela betiko eta betiraunde guztirako, Jainkoa izan ezik, jakina, eta hobe dela egunean bat Harengana altzoratzea, polliki polliki, denak batera baino, horrek inpresio handia eragiten duelako gizartearengan, eta ea sinesten ote nuen betiko beste bizian, eternitatean eta paradisuan eta arimaren berpizkundean eta aingeru eta santu guztien salbazioan eta Jaunaren hitz argitsuan eta maitasunean eta errukian, eta ea errespetatzen nuen lagun hurkoa eta egunero errezatzen nuen behartsuengatik eta gaixoengatik...
‎Hiritarraren kanpoaldeko biziera diskretuena, lege guztien konplitzaileena, agindupeko eta otzanena, ongizate sozialaren aitzinarazleena, dena alferrik izango da zakur inkisitorial bizitza pribatuenaren eta intentzio sekretuenen usnatzailearentzat. Hiritarrak denak bata bestearen zelatari eta salatari bihurtzeko, urtero urtero garizumako hirugarren igandean. Edictos de fe, ak irakurtzen ziren meza nagusian ebanjelioaren ondoren?, verdaderas guías de delatores??, erritu hau solemnitate handiz beztituz. –Nos los inquisidores contra la herética pravedad y apostasía en el reino?
‎soinekoaren azpildurarena zen?;, beste puska gonaren zatia zen, ez azpildurarena?, alegia, guztiz erauzia omen zegoen arantzen eraginez, nondik eta soinekoaren barnealde ertz gabetik! Horrelakoak ez sinestea, nik uste, erraz barkatuko digute; hala ere, denak batera hartuta, beharbada, ez dira hain zentzugabeak gertatzen, konparatzen badira gorpua desagerrarazteko ardura izan zuten hiltzaile batzuek gauzak arboladi horretan utzi izanaren gertaera harrigarriarekin. Baina agian ez nauzu behar bezala ulertu, arboladi hori erasoaren gertalekua izan zela ukatzeko asmoa dudala iruditzen bazaizu.
‎Berehala ulertu zidan, eta hurbilago egoteko berrogei iarda edo egin zituenean, tiro egin zien. Denak hil zituela pentsatu nuen, denak batera txalupa barrura erortzen ikusi nituelako, baina berehala bi zutik jarri zirela konturatu nintzen. Hala ere, beste biak hil zituen eta hirugarrena zauritu, baina txalupa barruan etzanda geratu zen, hilik balego bezala.
‎Ostiralek tiro egin nahi zien, baina ez nion inolaz ere utzi, uste genuena baino arazo larriagaoa baikenuen esku artean. Lautadaren erdian edo geundela, gure ezkerraldeko basoan otsoen uluak modu beldurgarrian entzuten hasi ginen, eta handik pixka batera ehun bat ikusi nituen zuzen zuzenean guregana zetozela, denak bat eginda, eta gehienak behar bezala lerrokatuak, ofizial adituek prestatuko luketen armada ongi eratu baten antzera. Ia ez nekien haiei nola aurre egin, baina konturatu nintzen gu guztiok lerro itxi bat osatzea izango zela modu bakarra, eta berehala jarri ginen horrela.
‎Izan ere, zaldiak ikusteagatik haserretu baitziren otsoak horrenbeste, harrapakina aurrean zuten eta; eta beste edozein unetan eskopeten aurrean beldurtu egingo zirela, baina goseak amorratzen zeudenez gero, gure zaldiengana iristeko grinak ez ziela arriskuaren kalteak ikusten utzi; eta etengabeko tiroketaren ondorioz eta azkenean sutautsaren jarioaren trikimailuari esker menderatu izan ez bagenitu, zaila izango zela haiek gu ez sarraskitzea. Bestalde, zaldi gainean geratu izan bagina, eta handik tiro egin, ez zituztela zaldiak horrenbesteraino harrapakin gisa irrikatuko, ez behintzat gizonak gainean ez zituztenean adina; eta gainera, azkenean denak batera geratu izan bagina, zaldiei joaten utzita, ahalegin biziz ariko zirela haiek jaten, eta gu osorik eta onik egongo ginela, batez ere armak genituelako eta asko ginelako.
‎Zain eta zain egon ginen, baina alde egingo zutelakoan oso kezkatuak, eta nahigabe handia izan genuen, bilera luzeen ondoren, denak batera zutik jartzen eta itsasorantz abiatzen ikusi genituenean. Zirudienez, beldurrak airean zeuden leku hartako arriskuengatik, eta itsasontzira itzultzea, lagunak galdutzat ematea eta buruan zuten bidaldiarekin aurrera egitea erabaki zuten.
‎...atik ekarritako gauzen artean bazirela zenbait balio handirik ez zutenak baina niretzat erabat baliorik gabeak ere ez zirenak, eta orain arte aipatu ez ditudanak; bereziki, lumak, tinta eta papera, kapitainaren, haren bigarrenaren, kanoilarien eta arotzaren ardurapean zeudenak; lauzpabost itsasorratz, matematika tresna batzuk, eguzki orratzak, betaurrekoak, nabigazio liburuak eta mapak; eta horiek denak batera pilatu nituen, inoiz erabili nituen jakin gabe. Gainera hiru Biblia aurkitu nituen, oso txukunak, Ingalaterratik niretzat bidalitakoak, eta nire gauzekin batera bidaia egiteko hartu nituenak; portugesez idatzitako liburu batzuk, Aita Santuaren bizpahiru otoitz liburu tartean, eta beste zenbait; eta denak ongi gorde nituen.
‎Bere postuan egon ohi da okerragoren bat aurkitzen duten arte; baina kargutik botatzen duten une berean, ondorengoa, barruti hartako yahoo guztien, gazte eta zahar, ar eta emeen? buru dela, denak bat eginda etorri eta kaka egiten diote gainera, burutik oinetaraino. Baina gure gorte eta faboritoei eta gobernuko ministroei zenbateraino izan zitekeen hau aplikagarria, neuk erabakiko nuela hobeto esan zuen ugazabak.
2013
‎Gero, ekainean, udako turistak denak batera azalduko gara, tropelean, eta kolpean herriak bizipoza eta giro alaia berreskuratuko ditu. Orduan izango du astia aitxitxe Joxe Martinek Ani txikiari plazako zabu herdoilduetan bultza eta bultza egiteko.
‎Hainbertze saindu, hainbertze gurutze, Bibliako hainbertze pasarte hala marraztuak nola zizelatuak? irudipena nuen denak batera nire gainera etorri eta bere hartan zanpatuko nindutela.
‎Nik ateratakoak behintzat bai. Baina album ttipi honetan han hemenka erdi galduta neuzkanak bildu ditut, denak batera edukitzeko. Beno, oso gutxi daude, e!
‎Jakin egingo dugu nora joan garen, gogoratu egingo dugu zer ikusi dugun. Lakuak, mendiak eta ibaiak, ez ditugu denak batera gure irudimenean nahaspilatuko; eta leku jakinen bat deskribatzen saiatzen garenean, ez gara hasiko haren kokaera zehatza eztabaidatzen. Ez daitezela izan gure lehen isurialdi horiek bidaiari gehienenak bezain jasangaitzak.
2014
‎Urtetan erabilia zuen hizkera erabiliko zuen, bere estilokoa: esamoldeak, kazetaritza hizkerako eta unibertsitateko jargoiko printzak, denak bat eginik hizkera trinko, lagunarteko, zirikatzaile samar eta apainkiro sentimental batean. Barre murritz bat egin zuen, ondoan eskaileretan jesarrita zegoen neska bati entzun zionean:
‎Kabrak berak planeatu zuen guztia. Hasieran, guardiak desarmatzeko ideiari bueltaka aritu ginen, baina oso zaila zen, aparkalekuko guardia eta gelako atean zeudenak, denak batera harrapatu behar baitziren, eta ez genuen geure burua gai ikusten. Orduan zera erabaki zuen Kabrak:
‎Luzeegia izango litzateke Bilintx institutuko areto nagusian, zapaburu horien ahotan entzun diren peiokeriak hemen laburtzea. Momentu batzuetan denak batera hitz egiten aritu dira, ahari topeka baten erdian egongo balira bezala.
‎Ez ozenki, kiroletako emaitzen berri ematen den moduan, ezpada ahots apalez, ia xuxurlaka, plazer sekretuei buruz aritzen ginen bezala. Batek zioen herriko pasealekuan ikusi zuela, ilunabarrak farol dardarti horiak pizten dituen garaian; beste batek, gaztetxook sartu nahi eta oraindik nekez ausartzen ginen taberna zulo haietako batean sumatu zuela, barraren kontra; deskribapen guztiak ziren lausoak, leienda bat elikatu beharra sentituko balute bezala, baina denak bat zetozen haren piurari zerbait iluna, okerra, parte txarrekoa antzematerakoan.
‎Weichleinek Komisioko kide ezberdinen ekarpenak aztertu ditu: ohargarria, hizkuntzarena edo beste ezaugarri objektiboren baten irizpide bakarra askiestearen aurka den denak bat etorri direla, gainerakoan diferentzia handiekin berriro euren artean; multzo handi batek askabide errespetutsuena nahizkotasunarenari iritzi ei diola1516.
‎(horrela esaten zen) pentsatzaile dogmatiko arrasoa dela. Subjektibismoa, erlatibismoa, protestantismoa( denak bat dituzu funtsean) eta horien haurra erromantizismoa, gainbehera modernoaren, aberriaren zatiketaren eta demokraziaren errudun gaiztoak dira. Harmonia ideala Primo de Riverak Erdi Aroan ikusten du:
‎Renanen eskema historiko biribil, kasik metafisikoetan, kulturak eta naturak, Volksgeist edo karaktere nazionalak, hizkuntzak, erlijioak, literaturak, denak bat bat egiten du harmonia unibertsalean. Gaztaroko nahiz zahartzaroko hainbat testutan erakusten du hori,. La Poésie des races celtiques?
‎Nekearengatik leher egina, ohean etzan zen, zaldiari deus falta ez zitzaiola ziurtatu eta gero; baina aldizka baizik ezin izan zuen lo egin. Oroitzapen larregi, kezka larregi, denak batera buruan. Ama zaharra, neska gazte kementsu hura, biak atzean utziak, babes gaberik; bataren eta bestearen irudiak iragaten zitzaizkion gogotik, maiz pentsamendu bakar batean nahasten zirela.
‎Kriminalak deitzen zitzaien, eta bortxatutako legea, lehertzen ziren bonbak bezalaxe, itsasotik etorria zen, ulertezinezko misterio baten modura. Haien bular eskasak denak batera arnaska, indarrean puztutako sudurrak dardarka, begiak zorrozki mendi gailurrari begira. Arrabetera edo pasa zitzaizkidan, begiraturik ere egin gabe, zorigabeko basatiek ohi duten heriozko ezaxola erabateko horrekin.
2015
‎–esan zuen Kamilo Intxaurrek. Eta hamabi haurrak denak batera igo ziren, modu zalapartatsu batean. Aurrena azkarrenak eta azkenik motelenak.
‎Horretan ados zeuden gehienak, baina errotako arrotza gure herrian babestu izanaren arrazoietan ez zetozen denak bat. Gizonezko gehienentzat justiziatik ihesi errota zaharrean ezkutatuko zen:
‎Iraganeko kontu mingots guztiak, aspaldiko partez gaur denak batera trumilka etorri zaizkizula sentitu duzu, eta betiko uxatua uste zenuen egonezina berritzen hasi zaizula egiaztatu duzu, ahalegin handirik egin gabe lortua zenuen bakea eta kezkarik eza kolokan jartzeraino.
‎Beranduago, medikuek, muturrak okertuta, sinestesiak jota nengoela esan zutenean, hala esan baitzuten, gaitzik hilgarrietan hilgarriena banu bezala, ahizparentzat garai bateko zirku ibiltari ilun bezain erdeinagarri haietako pertsonaia zorigaiztoko bat nintzela ematen zuen, emakume biboteduna, gazte maingua edo ipotx begibakarra, horietako edozein edo denak batera gorputz bakarrean, eta niri arrosa kolorekoak begitantzen zitzaizkidan ahizparen begiak horrela so egiten zidanean. Harik eta gure ama erail zuten arte, eta aitak ostrukarena egin eta hanka egitea erabaki zuen arte.
‎konta zezatela bezeroek eurek nire ekintzen berri, nola salbatu nituen estropezutik, deskalabrutik, erorketa larrienetik; hiriko zapata lotzailea nintzela, Karlos, eta ez nintzela ez gekae bat, ez zoro bat, ez txorimalo bat, ez domina bila zebilen langabetu bat, ez espetxeratu salatari damutu bat, ez abenturazale drogazale bat, ez beste ezer makurragorik. Eta azken esaldi hau, beste ezer makurragorik, ez da esamolde edo literatura huts, jakina; zeren eta, hasieran, hori ere pentsatu baitzuten nitaz, aipaturikoak oro eta gauzarik makurrenak ere bai, ez denak batera edo nahasian edo aldi berean, baina bai crescendo moduko batean, makurkeria totalean gailurra jotzeraino. Ez dut hemen aipatuko adibiderik, ugariak ez ezik kontrajarriak ere bai baitziren, eta guztiak mingarriak eta auzo lotsa esanezin halako bat sorrarazten dutenak nigan.
‎Isilik gelditzen dira denak bat batean.
‎Eta hala joan ziren, usnaka, igurzten, eskailera zuloko leihora, mirabeen logeletara, teilatupeko txokoetara; jaisterakoan, jangela mahaiko sagarrak zuritu, arrosa hostoak haztatu, astoko koadroa ukitu, atariko tapiza ferekatu eta harea pixka bat zabaldu zuten lurrean. Azkenean, amore emanez, denak batera gelditu, denak batera bildu, denek batera egin zuten hasperen; denek batera jaulki zuten lantu bat, nora ezean, eta sukaldeko ate batek erantzun zuen, erabat zabaldu, sarrera galarazi eta danba itxi.
‎Eta hala joan ziren, usnaka, igurzten, eskailera zuloko leihora, mirabeen logeletara, teilatupeko txokoetara; jaisterakoan, jangela mahaiko sagarrak zuritu, arrosa hostoak haztatu, astoko koadroa ukitu, atariko tapiza ferekatu eta harea pixka bat zabaldu zuten lurrean. Azkenean, amore emanez, denak batera gelditu, denak batera bildu, denek batera egin zuten hasperen; denek batera jaulki zuten lantu bat, nora ezean, eta sukaldeko ate batek erantzun zuen, erabat zabaldu, sarrera galarazi eta danba itxi.
‎Ramsay andreak ez zeukan entzun beharrik. Bazekien ezin zuela iraun, baina une hartan bere begiak hain zeuden zabalik non bazirudien mahaian barrena zihoazela, hango jendea agerian jarriz, bai eta haien gogoetak eta sentimenduak ere, nekerik gabe, argi printza baten antzera ur azpira irristatu eta hango uhinak, eta ihiak, eta orekan dauden arraintxoak, eta amuarrain isil zalua, denak batera argituz, dilindan, dardarka. Horrela ikusten zituen denak; aditzen zien denei; baina haiek zernahi esanda ere halakoxea zen, haien esana amuarrain baten mugimendua bezalakoa balitz bezala, aldi berean ikusiz uhinak eta legarra, eskuinean zerbait, ezkerrean zerbait; eta oro bat eginik; zeren, nahiz eta bizitzako harremanetan gauza bakoitza bere aldetik sareratu eta bereiziko zukeen, nahiz eta Waverley nobelak gogoko zituela edo ez zituela irakurri esango zukeen, nahiz eta bere burua aurrerantz eramango zukeen, orain ez zuen deus esan.
‎Frantsesa, noski. Ingalaterran sukaldaritza deitzen zaiona higuingarria da( denak bat etorri ziren). Aza uretan sartzea.
‎Mendebaleko enpresak Kairoko hondakinak biltzera eta guri lana lapurtzera etorri direnetik, Mokattamen guztiok ere aztoraturik gabiltza, hotz eta motz. Batez ere auzategiko asanbladetan denak batera hizketan hasten direnean. Nabil eta Joaquim ere sumindurik itzuli ziren hondakindegi nahaspilatsutik.
‎Ez genituen denak batera eraman. Aurrena batzuk; gero, eskatutakoak etorri ahala, beste batzuk; aurkitu ezin zirenak ordezkatzeko edo nire apetak asetzeko egindako aldaketak ere bai...
‎Enda, oitura ta izkera guztietakoak nastean dabiltz: ingeles, prantzes ta españatarrak, euskaldunak eta erdaldunak; Arabar ta naparrak Galizia ta Asturiaskoen ondoan; Santander, Palenzia, Burgos, Balladolid, Soria, Logroño ta Zaragozakoak Zamudion edo Muxikan, Amoroton edo Errigoitin, Errezillen edo Asteasun, Amezketan edo Ataunen jaio diranakin batera; denak alkarren etsai, denak bata bestearen ezin ikusian, denak bakoitzaren sorterria bestienen gañetik jasotzen dutela garaietan, lagunai min emateagatik bada ere.
‎Nire osaba guztiak mundua konpontzen aritzen ziren, koinatu arteko lehian, gai, kolore eta itxura guztietako topikoak erabiliz; izebek, berriz, eguneroko kontuak erabiltzen zituzten: arropak, janariak, garbiketak, seme alaben ikasketak... etxekoandreen ohiko ardurak; baina horiez gainera, tarteka, denak batera bizi zireneko oroitzapen apurren bat, nik orduan ez aditzen ez jaramonik egiten ez niona, orain pena pixka bat ematen badit ere, bizimodu haren zantzuak harrapatu nahian hasi naizenez gero.
‎Sukaldarien begietan denak bat izan arren, tximoso ezkertiarren artean ere badira aldeak eta badira tirabirak, politika kontu horiek direla eta ez direla. Eta, gehienetan bestelako poxak eta kezkak izanik ere, inoiz edo behin azaltzen dira eztabaidagai horiek begiraleen artean ere, gauetako bileretan edo ondorengo txolarteetan, egunkarietako berriren batek bide emanda seguruenik:
‎Multzo trinko bat osatuz abiatu dira goizean goiz, mahats mordo eder baten gisan denak batera bidea betean, baina denbora eta kilometroak pasa ahalean errosario sortaren antz handiagoa hartu du taldeak: ale batzuk suelto, aurreratuago, beti puntaren puntan eta bere kasa ibili nahi duten tirtiriku urduriak; eta beste hainbat atzeratuta, besteen martxari jarraitu ezinda, edo txangoaz baino bide bazterreko loreez axolatuago.
‎Fikzioak, halere, ez zuen denbora asko behar izan cyborgak figura errealaren prestazioak bereganatu eta kondaira eta istorio fantastikoak elika zitzan. Horrela, zibernetikarekin, teknologia berriekin, ezagutza zientifikoekin eta literarioarekin eta «gogamen» nozio filosofikoarekin batera, entretenimendua, kultura, gizartea edo politika, denak batera izan dira cyborgaren ingurumen erreala taxutuz joan diren osagaiak. Cyborga, hortaz, figura oso hedatua da, gauza horietan guztietan idatzitakoek erakusten duten legez.
‎Gutxienez hogei aldiz entzuna zion aitari gerra, baina arretarik jartzen ez zionez, bi edo hiru batailatxo besterik ez zeuzkan gogoan tabarra aspergarri hartatik. Urduri eta pipertua nabaritzen zuen aita aspaldian, eta bazkalorduetan amarekin eta anai arreba zaharragoekin eztabaida zaratatsuetan ikusten zuenean, negargura eta aitaren alde irteteko gogoa izaten zuen,. Ixo, denak baten kontra ez du balio!?, edota. Umeak baino txarragoak zarete!, bezalako gizonkeriak esatera mugatzen bazen ere, demanda amaigabe haiek eten nahirik.
‎–hombre vinculado a la extrema izquierda vasca?? 19 idatzi zuten behin eta berriz, nahiz eta jakin ezer gutxi zeukala ikustekorik nik egindakoak politikarekin. Kosta ahala kosta saiatu ziren denak batera eta aldi berean nahasten: Rita, Hans Lauer, Alemaniako Talde Antikapitalistak, Euskadi Ta Askatasuna, ni neu eta nazioarteko sare terrorista bat.
‎Neuri gauza berdina gertatzen zitzaidan barnean, arrapaladan etortzen baitzitzaizkidan sentipenak, oroitzapenak eta asmoak, denak batera eta elkarren ondoan, behar bezala aztertzeko batere aukerarik eman gabe. Musika gehiegi nahasten zen nire baitan ganorazko ezer entzun ahal izateko.
‎Sei esalditan laburbildu du bere herrialdearen historia garaikidea. . Guk krisi ekonomikoa, politikoa eta soziala denak batera bizi izan ditugu. Eta hortik ezin da zapata pare bat erosteko ere atera?.
‎Eta pozik gainera. Ilunabarrean, edozer jan ondoren, ijito hark hartuko zuen gitarra, beste bi edo hiru buhamek arrabita bana eta beste zenbaitzuk panderoa, emakumezkoak dantzan hasiko ziren eta denak batera erromantze hau kantatzen:
‎Hamaika urtetan izan zuten ijito haiek urtero Urberuagara biltzeko ohitura. Leku ezberdinetatik etortzen ziren, han denak batera elkartu eta ondoren feriaz feria hasten ziren, beren asto, orga, txakur eta guzti segizio handia osatuz. Toki ospetsua zen Urberuagako hau hemengo urek dituzten dohain eta berezkotasunengatik.
‎Beraien ordua heldu zenean baino ez ziren denak batera etorri, etsaia uxatzeko, alegia; etsaia beti azaltzen da-eta. Etsaia azaltzeak irakinarazten dio gaztearen odolari, jaiotzetik lurrak gugan ereiten duen hazia ernarazten; eta orduantxe ohartzen da heroia eguna heldua dela.
‎Jakina, Xahoren proposamenekin ere ez ziren denak bat etorri, eta honela mintzatu zen bere arrazoien sendogarri:
‎Zeren eta, hemen hartu dugun perspektibatik, nork ez du ikusten erdal prentsa abertzalea bera ere euskal prentsaren kaltetan izan daitekeela? Ikusera honetan oinharriturik, zaku berean sar genitzake Punto y Hora de Euskal Herria, Garaia, Berriak, Sorka, denak batean gurekiko hizkuntza desberdintasun bera baitute.?
2016
‎Nire baitan beregana hurbiltzeko gogoa ere sentitu nuen, baina aitzinean nuen espektakulu ridikulua ikusirik, kadiran geratu nintzen garagarnoa edanez. Kontuak kontu, ostatuetara heltzeko tenorea heldu zen, eta oraino, nola aski ongi jakin gabe, denak batera atera, eta denak batera sartzen ginen ostatuetan. Enetako erabat ezohiko afera.
‎Nire baitan beregana hurbiltzeko gogoa ere sentitu nuen, baina aitzinean nuen espektakulu ridikulua ikusirik, kadiran geratu nintzen garagarnoa edanez. Kontuak kontu, ostatuetara heltzeko tenorea heldu zen, eta oraino, nola aski ongi jakin gabe, denak batera atera, eta denak batera sartzen ginen ostatuetan. Enetako erabat ezohiko afera.
‎bikain «irteten» ziren. Eta ez nuen pentsatu behar bozgorailu denak bata bestearen gainean pilatuta jarrita zeudenik, mesedez! Irrati gramofonoaren kutxa barruan bi baino ez zeuden:
‎Laster kolpeak sentitzen hasi da bordaren bestaldeko horman, norbait bultzaka ariko balitz bezala; gero, elurrezko mokilak, elur bolak, elur hautsa? denak batean nahaste borrastean eta urruma ikaragarrian antzematen ditu inguru guztian; ezker eskumetatik eta bai babesleku duen bordatxoaren teilatu gainetik ere txistuan pasatzen ikusten ditu erabat zabaltzera ausartzen ez den begi txitxilduekin.
‎B: Jan eta hitz egin, denak batera egin nahi al dituzu zuk?
‎–Gruppetto? hasten dira oihuka,, gruppetto?, eta multzo potolo bat biltzeari ekiten diote, helmugara denak batera iristeko, horrela, talde handi bat berandu iritsiz gero, epaileek lasterketan berriro sartzeko erabakia hartu ohi dutelako, edo denen artean erreleboak emanez askoz gutxiago nekatzen direlako. Horri deitzen diote, autobusa?, atzetik aurrera porru eginda doazen guztiak hartzen joaten delako.
‎dira inoiz denak batera mozten eta zuhaitz batzuk
‎gutxien egiteak, denak batera ari baikara lanean.
2017
‎Iluna ere bai, baina zabala. Isila ez; barnean ere denak batera ari dira solasean. Gogoaren beroan eta eztarriaren harroan ezagun dute edana.
‎adiskidantza errazezko, heroearenganako mirespenezko eta konfidantzazko mundu bat, hogei urte lehenago eskolako pasilu batean hasi zena. Oroitzapen guztiak, belar luzearen gainean etzanda emandako arrtsaldeak, Brickvvorth Commoneko ehizaldi legez kanpokoak, ametsak, ibilaldiak, elkarrekin bizi izandako esperientziak oro, denak batera kutsatu ziren, erradioaktibitateak jotako hiri bateko zorua bezala. Luzaroan zenuke segurantzaz hortik ibili.
‎Hala, gorputz eritasunek jotako gaixo asko eta asko gogo bihotzez ahul, ezertarako gogorik eta bizi-pozik gabe gelditzen diren bezala, ez da harritzekoa bada, buruan mila kezka eta bihotzean hamaika zemai eta zalantza dituen kristauak gorputzean ere igartzea bere gaitza. Hau dena ez dakite gaurko sendagileek, eta guk ere ez dakit ez ote dugun sarriegi ahazten, gure gizarte honetan gorputzaren eta arimaren jakintza bereizturik baitaude, ikasketa bereziak eta bereiziak dituzte batean edo bestean aritu nahi dutenek; hau berez txarra ez izanik ere, ez baita samurra bateko zein besteko ikaskizunak oro buruan jasotzea eta pentsa zer litzatekeen denak batera burutu nahi izanez gero, hala ere diot, ez litzateke batere txarra alde batekoek, ikasketa adar batekoek, bestearen hasi masiak bederen ezagutzea, menderatzera iritsi ezin bada hastapen eta oinarriekin badarik ere ohiturik egotea, eta horrez gain batzuek besteen berri izatea, sekula ez ahaztea zer izan bakar bat dugula biok ere eskuen artean, haiek gorputza deitzen dutena osatu eta guk ari... Pentsatu izan dut, inoiz edo behin, misiolari joan izan garen tokietan, nola jartzen dugun gure gar eta indar guztia basati haien aztiak uxatzen, barregarri uzten eta jendea haiengandik banatzen, ahal dugun guztietan mediku edo erizainen laguntzarekin, eta ez zaigu noski horretarako arrazoirik falta, azti deabru horiek izaten baitira oztopo nagusiena jentil gaixo haiek denak euren gezurrezko sinesmenetatik eta, baita ere, bizimodu atzeratu, latz, itxuragabe hartatik ateratzeko; alabaina, hauxe da nire gogoeta agian oker baina zinezkoa:
‎Horiek guztiak deituta ere ez zenuke gezurrik esango. Ezta denak batera botata ere... Hala eta guztiz, motz geratuko zinateke.
‎Biziak eta hilak, bat. Sortetxean, denak bat.
‎Nor izan ziren, zer egin zuten. Edo, denak batera aztertu beharrean, bat hartu nabarmen samarra, eta haren biografia bat egin, ondo osatua. Horixe egin nahiko nikek nik, eta izenburua ere pentsatuta zeukaat.
2018
‎Besteentzat ez, ordea; besteentzat guztiz kontrara, egia esan: Jonek elkarren artean inongo loturarik ez duten bi irudi balira bezala ikusi bide zituen garai bateko Miren eta gaur egungoa, estatiko, behin betiko, tarteko urratsen berririk izan gabe, tarteko urratsak bat batean eta denak batera gertatu izan balira bezala, hobeto esanda.
‎Thundersen gorpua handik atera eta gutxira, logela hartan egon zen DeVille, lagun musikariaren gauzak biltzen. Aldizkari honi esan dionez, xiringa bat aurkitu zuen komunean, eta metadona kapsula huts mordoa,? denak batera hartuz gero, elefante bat akabatzeko beste?, haren hitzetan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
den 117 (0,77)
izan 13 (0,09)
Lehen forma
Argitaratzailea
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
den bat egin 12 (0,08)
den bat etorri 9 (0,06)
den bat beste 4 (0,03)
den bat hartu 3 (0,02)
den bat ari 2 (0,01)
den bat bat 2 (0,01)
den bat elkartu 2 (0,01)
den bat gertatu 2 (0,01)
den bat gu 2 (0,01)
den bat hasi 2 (0,01)
den bat sartu 2 (0,01)
den bat ukan 2 (0,01)
den bat aditu 1 (0,01)
den bat alde 1 (0,01)
den bat argitu 1 (0,01)
den bat atera 1 (0,01)
den bat azaldu 1 (0,01)
den bat aztertu 1 (0,01)
den bat baino 1 (0,01)
den bat bakar 1 (0,01)
den bat barreiatu 1 (0,01)
den bat bilbatu 1 (0,01)
den bat bildu 1 (0,01)
den bat bizi 1 (0,01)
den bat bota 1 (0,01)
den bat buru 1 (0,01)
den bat burutu 1 (0,01)
den bat dantza 1 (0,01)
den bat eduki 1 (0,01)
den bat eraman 1 (0,01)
den bat eraso 1 (0,01)
den bat erromantze 1 (0,01)
den bat espezie 1 (0,01)
den bat ez 1 (0,01)
den bat ezagutu 1 (0,01)
den bat gelditu 1 (0,01)
den bat gorputz 1 (0,01)
den bat harrapatu 1 (0,01)
den bat hegaz 1 (0,01)
den bat hizketa 1 (0,01)
den bat ibilgailu 1 (0,01)
den bat ikusi 1 (0,01)
den bat iritsi 1 (0,01)
den bat irten 1 (0,01)
den bat jaso 1 (0,01)
den bat jauzi 1 (0,01)
den bat joan 1 (0,01)
den bat kendu 1 (0,01)
den bat konprenitu 1 (0,01)
den bat korrika 1 (0,01)
den bat kutsatu 1 (0,01)
den bat martxa 1 (0,01)
den bat milaka 1 (0,01)
den bat min 1 (0,01)
den bat mintzatu 1 (0,01)
den bat mostradore 1 (0,01)
den bat moztu 1 (0,01)
den bat mugitu 1 (0,01)
den bat nahasi 1 (0,01)
den bat nahastu 1 (0,01)
den bat nahi 1 (0,01)
den bat negar 1 (0,01)
den bat ni 1 (0,01)
den bat oihuka 1 (0,01)
den bat omen 1 (0,01)
den bat pisu 1 (0,01)
den bat saldu 1 (0,01)
den bat sentitu 1 (0,01)
den bat trumilka 1 (0,01)
den bat txalupa 1 (0,01)
den bat Zeledon 1 (0,01)
den bat zutik 1 (0,01)
den bat zutitu 1 (0,01)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia