Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 99

2000
‎Eta indiarrek salbatu gintiztean, eta ni, ordainean, zernahi egiteko disposizionean nagok haien salbatzeko... Zeren eta mundu honetan obretan baita ezagun nor den bat bedera, ez mihian.
2003
‎Pentsatu zuen pertsona inportanteak zuztarrik gabe hiltzen direla, asko pentsatu gabe hiltzen direla, edonon. Askozaz egokiagoa izango litzateke herri txikiago batean hiltzea edo herria ere ez den batean hiltzea; auzune batean, esate baterako. Hartara, entziklopedia batean sekula agertuko ez ziren herrien izenak agertuko lirateke.
2004
‎Gure literatura adituari iradokizunen bat edo beste egitea ez zaio gaizki etorriko. Lehen lehenik, letraren errepublikan hain jantzia den baten lumatik irakurri duguna irakurtzea, atentzioa emateko modukoa da. Zeren, xehetasunetan arakatu gabe ere, elebitasunaren lantegian jadanik gauza bat bederen aski garbi dagoela diote:
‎Eta gero amorrua ematen dio horrek, ze Ginok eskubidea dauka, noski, entziklopedietan agertzeko, baina igual ez errepidean egindakoagatik, ezpada bere bizitzan isil isilik egindako merituengatik, edozein direla ere merituok, Adrianarekin gustura bizitzea, esate baterako. Baina ez, entziklopediek esango dute Tourra irabazi zuela, eta beharbada hori da hanka indartsuekin eta bihotz potentearekin jaio den batek egin dezakeen gauzarik errazena, kontrario bat flakiak jotzen badu eta beste batek hiru zulatu baldin baditu Aspin igotzen. Entziklopediak txarto eginda daude, dio Romanettok, pertsona batzuen obrak eta garaipenak aipatzen dituztelako, baina hitzik ez pertsona horiei buruz, inoiz damu izan ote ziren egia esateagatik, esate baterako, edo Napoleonek konplexurik ote zuen txikia izateagatik, edo Casanovari inoiz bihotza apurtu ote zioten, edo bufoiak, batzuetan, ez ote zuen gogorik izaten triste egoteko.
2006
‎Doktoreek ez zuten gibelera egin. " Ahoz eta arimaz frantses den batendako" izanen zen zorioneko katedra. Agerrek, Ciceronen mintzaira utzita, Ronsardenean egin zien arrapostu, bere frantsesik handienean.
2008
‎agertzen da Gorteetako aktan. Ez dago gaizki, ez, gainerakoen faltsukeriak salatzen ibili den batendako.
‎Horretara, Etxebarriaren ibilerak bi alderdiak barnebiltzen ditu bere praxiaren altzoan, alde batera bakarrik lerratu gabe, edo bat bestearen mendeko bihurtu gabe. Hori ohikoa ote da, ordea, mundu abertzalean ibili den batez besteko kidearentzat. Etxebarriaren simetria eta osagarritasuna izan ote da lege, ala militante politiko gehienen asimetria gailendu da?
‎izenekoa. Ia ia ezin da esan norena den bata eta norena bestea. Garai berekoak dira eta esku berak pintatu zituela ematen du.
2009
‎Paisaiak historia baitu. Historia baino kasik gehiago antropologia den bat:
‎Hurrengo eguna argi urdin betekoa zabaldu zuen, gauean ezer egon izan ez balitz bezala, mendi zuri eta olibadi berde zilartsuen gainean. Arantzazutik pasea den batentzat, Grezian ibiltzea, Erroman paseatzea bezala, eskolak maitatzen irakatsi zigun munduetan barrena ibiltzea da: haurtzaroko memoria berpiztura, gaztaroko irudipen eta mirespenetara pelegrinatzea, nolabait izkina bakoitzean mirari bat ezustean deskubritzeko.
‎Gandiagaren protestak in DGA, 42 eta HGB, 206). Baserrian ez ama, tiernísima, rik eta ez mantu, cerúleo, rik ezagutu duen haurra, liluraturik sartzen da Aliziaren herrialde miragarri horretan, erdaran sartzen ari den batera. Gero, egun batean, haren barruko haur euskalduna matxinatu egiten da, eta hori dena pikutara bidaliz, ikusten duena ikusten ausartu da:
‎Munduko bazterretan ibili den bati baino gehiagori entzun izan diot munduko neskatxarik ederrenak mulatoak direla. Agian ez dira oker beraien ustean.
‎luke jasan. Gauza bat da kontsolamendu ariketa guztietan porrot egitea, alkohola ematea ansiolitikoak hartzen ari den bati, negar egiteko moduko musika jartzea, hitz egokiak ezin topatzea. Baina beste gauza bat da egoerari erabateko itzulia ematea eta bera agertzea errukarriarena egiten.
‎–Garbi erranen dizugu, Nafarroa: ez dugu deus nahi Erromako apezpikuaren itzalpe ustelera itzuli den batekin.
‎–Are gutiago bere jendearen hiltzaileekin bat egiten ahalketu ez den batekin, segitu zuen bertze batek. La Place noski, eman zizkidaten xehetasunen arabera, hala baitzuen izena sutsuenetariko batek.
2010
‎Jon Somoza? Garaia, gaztainkara, oso bizkor mintzatzen den bat?
‎–Eta guk eskubidea al dugu bete betea ez den bati geure ideiak inposatzeko? –Xantik.
2011
‎betiere aurretik antropologia bat eta pertsonaren kontzeptu bat eta gizarte harremanetako eredu bat franko judu kristautuak suposatuz gero; h. d., balio sistema oso bat diskutigarria, mendebalean arrunt onartua hala ere. Gaiarekin asko enplegatu den bat Reyes Mate ikaskide adiskidea da, juduen patuaren eta Holokaustoaren ikertzailea; berak aipatu ohi du, barkazioa bertute politiko gisa?, edo, bertute zibiko, gisa.
‎Eztabaida zirikatze joko baten eran hasi zen, ligatzeko hain txarra izaten ez dena, grazia eta zorroztasun lehia bat, entretenigarri, baina ni, gaueko hirurak aldera, nire maitasun platonikoari urtetan garatutako eztabaidarako trebezia frogatzera jarri nintzen, esaten zuen esaldi bakoitza bere galbide argumentaltzat azalduz, alkohola somnifero bihurtzen duen seriotasunez, helburuari kalte egiten zion propaganda sasi guztiak ebakitzeko, helburuak ere beste bat behar zuela azalduz ia, berak kontuan izan ez zuen berezko beste helburu bat. Zintzoa izan nahi nuen, hala izanik inork minik egin ezin dizun ziurtasunez, zintzo agertzen denak ez du mesfidantzarik sortzerik (aspertu bai, egiten du), hori uste nuen, eta elkarrizketa birena zela, berea eta nirea, baina politikaz ari baginen ez ginen bera eta ni, ni eta ekipo oso bat ari ginen, iritziz aldatzea ezin da besterik gabe egin gainera ekipokoa ez den baten aurrean, nire aurrean alegia, ordura arte taldekotzat ninduena, gutarra, beraietarra. Nik nirekin maitemin zedin bakarrik nahi nuen, txundi zedin, eta bat batean ezezagun bat nintzen, besteetako bat, eta amorrua baizik ez nion sortzen, eta dezepzio sakon bat, nire aitari bezala. Eta anaiari.
‎/ Didn' t they maintain an exhausting pace? / Twas a thrilling, absolutely chilling??, eta barrez, beti gertatzen zaidan eran eszena hori gogoratzean; nerabezaroak ere eraikitzen ditugu pantaila, orrialde eta abarretan zehar, My fair lady pelikulako soinekoez janzten den bat adibidez, Edith Head edo Givenchyren soinekoez, Ascot eko zaldi lasterketan,?, thrilling, absolutely chilling??, nik nahi adina nerabezaro izan dezaket, nerabe ez izateak dituen abantailak dira, apasionamenduak, obsesioak, guztizkotasunak, eremu kontrolatuetara muga ditzakegu, hala letxugak garbitzeko opera entzunez negar eta negar egin ondoren, edo hainbeste gauza.
2012
‎Mintzen baduzu, mintzen duzu oroa. Hori badaki sentibera den batek. Zer da garrantzitsuagoa, artaldean egotea ala sentiberatasuna sortzen duen faktoria hori martxan jartzea?
‎Hitz haiek inoiz egin ez zidaten efektu bat egiten hasi zitzaizkidan, oso ezkorra eta bortitza. Ez ziren hitz errukitsu eta jakintsuak, ez behintzat amodioa den batengandik etorri litezkeenak. Ni gurtzen nuen Jainkoa baino hobea nintzela sentitzen hasi nintzen.
‎Loa eztandaraziko nizuke, ahal izatera, bihotzean ziztadarik sentitu gabe. Beti dago zu baino ederragoa den baten bat; beti dago dena aurretik dakien norbait.
‎betiere aurretik antropologia bat eta pertsonaren kontzeptu bat eta gizarte harremanetako eredu bat franko judu kristautuak suposatuz gero; h. d., balio sistema oso bat diskutigarria, mendebalean arrunt onartua hala ere. Gaiarekin asko enplegatu den bat Reyes Mate ikaskide adiskidea da, juduen patuaren eta Holokaustoaren ikertzailea; berak aipatu ohi du, barkazioa bertute politiko gisa?, edo, bertute zibiko, gisa.
‎utzi sua nire kontu. Ez gara umekondoak suarekin behar ez den bat egiten ibiltzeko. Gure beheko sua ondo babestuta dago, lasai.
‎–Gauzatxo bat: badakit gehienbat neu ibiltzen naizena beheko sua atontzen, enborrez hornitzen eta txingarrei eragiten, baina zeuk ere jakitea nahi dut, zera, etxean ez gaudenean, burdinsaretxoa ondo kokatuta utzi behar dugula, ilenti edo txinpartaren batek behar ez den bat egin ez diezagun.
‎–Ez! , orduan Emmak?, irekita geratu den bat da haizeak eraginik.
‎Eskierki, Emmak bere ingurura so egin zuen, geldiro, amets batetik esnatzen den batek bezala; gero, ahots garbi batez, bere ispilua eskatu zuen, eta hartan pausaturik egon zen zenbait denboraz; harik eta begietatik malko mardul batzuk isuri zitzaizkion arte. Orduan eratzan zuen burua hasperen bat jaurtikiz eta berriro burukoaren gainera erori zen.
‎–Esadazu zein den bata eta nik bestea esango dizut.
2013
‎–Bai, beste bezero bati, konfidantzazko den bati, galdetu diot, hura joandakoan, ea ezagutzen zuen.
‎Rafael Lopez Ocaña ere ibili zen epaiketan esaten errugabea zela eta dena nik prestatutako amarrua zela, eta duela hiru urte Tele5 telebistan agertu zen lasai asko, hiltzailea bera dela esanez. Aldaketa bakarra da Morcillo ari dela epaitua izan ez den bat salatzen, eta nik uste dut hilketa delitu batean, ba, ikerketa ahal den neurriraino eraman behar dela.
‎–Eskerrik asko, aita jauna, baina hain atsegina ez den batekin ere nahikoa izango dut. Denok ezin dezakegu Janeren zori ona espero izan.
‎Zein modu miragarrian gertatzen diren honelako gauzak! Nork pentsatuko zukeen batzar honetan Lady Catherineren (agian) iloba den batekin topo egingo nuenik! Eskerrak albistea jaun horri eskumuinak emateko garaiz jakin dudan!
2014
‎Hurbiletik, uniformeek ez dirudite uniformeak, piltzar formabakoak baizik. Buelta eman diot lurrean ahuspez etzanda geratu den bati. Emakumea da, ez oso gaztea.
‎Ez pistola erabiltzen, ez sakelan omen zeraman xiringa hura ateratzen. Baina koilarak irensteko gauza izan den batek zure ukabil altxatuaren aurrean jarrera hotzari eutsi eta irri murritz batekin begiratzen badizu, bi aldiz pentsatuko duzu, hura jo aurretik.
‎Eta orduan hasi zen gizona kontatzen. Ahots lasaiaz, bere buruari agindu balio bezala lasai egon behar zuela; tonu baxuan ari zen, eta geldi, esaldi batetik bestera isiluneak utziz, apunteak hartzen ari den bati diktatzen ariko balitz bezala.
‎–il me faut une dizaine d, années, desenkusatu da ironia adina errukiz bere buruarentzat? pour que je m, habitue à regarder un gouvernement comme légitime? 264 Hori ikasleei esplikatzen ari denean, errepublikanoa inoiz izan ez den eta orain ere ez den baten hala ere Errepublikarekiko leialtasunaz ari da. Ez du gogoko, baina leiala izango zaio (bretoi jator gisa!).
‎Beharbada, hobe zenuke epaile bati laguntza eskatu? Montilla ez den bati, erran nahi dut.
‎Berriro nabari zitzakeen Felisak senar ohiaren eta bere ahizparen protestak?. Gizon erdia ere ez den batekin jarri behar dizkidazu adarrak. Ez nuen uste zuretako hain guti balio nuenik, Felisa?!?, erran zion Anbroxiok;. Gizonak fisiko eta psikikoki ditun gizon; Mamadou fisikoki ez dun, baina, horregatik hain zuzen, gizonago izanen dun psikikoki:
2015
‎Nagore, berriz, haurdun zegoen eta ez zuen Ibon alboan nahi; bazekien heroinarekin hasia zela berriro, ezin horrelako gauza bat drogari atxikia egon den bati ezkutatu. Barruan hazten ari zitzaion umearengan pentsatu beharra zuen.
‎–Azalduko diat hobeto: berez aktore txarra den bat ligatzen baduk, gero eman egin behar diok paperen bat, eta pelikularen edo telesailaren kaltetan izango duk hori?.
‎Zer? Gero eta estrategia gutxiago dago argazki horien atzean, gero eta lan handiagoa egin dugu ehunka argazki erdipurdiko horien artetik balekoa den bat bakarra topatzeko. Aukera gehiegia ere hertsakorra baita.
‎Exiliatu baten historia zen Jose Maria Anzolarena, eta Miren Zuriñe Anzola Guerrarena, berriz, bueltan itzuli den batena da. Aitonak irekitako zirkulu genealogikoa 50 urte geroago itxi egin zuen, 2003n Euskal Herrira etorri zenean.
‎zerena deitzen den bat.
‎Sekula ez dut ulertu arrazoia. Ez dut ikusten zertan ote den bata bestea baino jasoagoa eta dotoreagoa, baina hala izanda ere, ez zait iruditzen irizpide zuzena. Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroako mendebalean etorriko den ustea tankerakoak erabiltzen dira eta, Pedro Irizarren arabera, hortxe bizi zen euskaldunen %84a 1973 aldera.
‎Gero, zeuena ez den bat banatuko dizue bakoitzari, NOR DEN NOR asma dezazuen.
2016
‎Nire estimuak zatitzea haiek gutxiagotzea zen, eta nire estimuak azaleratzea haiek arriskuan jartzea zen; non ere arriskua baitago, galtzea ere egon daiteke: eta zer erantzungo diozu, Yorick!, konfiantzaz eta segurantzaz mukuru beterik dagoen bihotz hain on, hain atsegin eta tatxagabea den bati?
‎Banekien ororen gainetik mota honetako erabakiak txalotu egin behar direla eta ez epaitu, ez direla inola ere txarretsi behar. Banekien utzi nahi duen bizioan behin eta berriz erori den bati uzteko saiakera berrian ari denean zenbateko amorrua ematen dion iruzkin negatiboak entzuteak, banekien «berriz ere?!», «ez zoaz ondo», «baietz segituan berriro huts egin» eta horrelakoak debekatuta zeudena. Baina sekula utziko ez zenuen uste sendoa izan nuen, eta zeure burua engainatzearen konplize egin nahi ninduzula berriz, kontzientzia pixka bat baretzeko edo auskalo zergatik, eta gogaituta sentitu nintzen, zutaz nazkatuta.
‎–Ene ustez, hona hemen Errusian gertatu dena: aristokrazia burokratiko bat nagusitu da arras aginteaz, eta kapitalismoak sortu duen sistema hori bezain gogor eta doilor gertatu den bat ekarriko du? (Théorie et Pratique du Bolchévisme, 135).
‎haurtzaroa desagertzen den bat batekotasun berean
‎–Ai, mutiko azkarra! Oraingoan zu baino azkarrago den batekin egin duzu topo.
‎Bainuontzitik lasaiago atera da, gogoz eta gorputzez erlaxatuago; bainuaren dohain terapeutikoak, pentsa liteke, edo masturbazioarenak. Hotelekoa den bata bat jantzi du, ilea lehortu, ispiluari begiratu. Animatuago dago, zerbait egin nahi luke, agian jantzi eta zerbait hartzera atera...
‎Koktel ontzian irabiatu dizkiot gina, bermuta eta izotza; oliba eta limoi lurrina, ondoren gehitu. Kopa zaharra baztertu, erabili gabe den bat izozkailutik atera, eta eskura eman diot nahastura egin berria.
‎zer eskaini diezaioke 2016an Euskal Herriko kazetari batek jadanik milaka irakurlek gurutzatu duten liburu bati? Orain pentsatzen dut, hain zuzen ere, 2016an euskal kazetari bat izateak dakarren problematika hori dela 2016an euskal kazetari den batek Kixoteri eskain diezaiokeena. Eta hori da orriotan irakurleak topatuko duena.
‎Edo agian oker nago, eta sartu du gure eremu literarioko bat edo beste, are berea den bat?, idazle atzerritarren baten izen abizenen mozorropean: azken finean, ezaguna den bezala, hortik zehar dabiltzan aipu gehienak apokrifoak dira.
2017
‎Tribuak, arazo nahiz konponbideko eragileak? direla dio Kemal Abdallak, Libiako kasuan aditurik handienetakoa den batek. Ikerlariaren aburuz, klanen arteko interakzioak aliantza sendoetan oinarritzen dira.
‎–Baina hori ez duk kontua, txo. Hik badakik zer den hire emaztea ez den batekin larrua jotzea, hi baino askoz gazteagoa dela, gainera?
‎Stop Kaleratzeak en elkarretaratzeak eta egiten ditugunean, aurretik pasatzen direnek geure gainetik baleude bezala begiratzen digute. Baina une batetik bestera edozer gerta dakioke edonori, eta zaila da zu baino indartsuagoa den baten aurka borroka egitea, ze bankuak zu baino indartsuagoak dira. Horregatik babestu behar dugu elkar, ezin dugu onartu gain hartzea, eta, bide batez, ea politikariak ere noiz hasten diren benetako gauzez arduratzen.
‎– Heldu bati, zu bezain indartsua den bati, ez zenioke zaplaztekorik emango.
‎– Heldu bati, zu bezain indartsua den bati, ez zenioke zaplaztekorik emango.
2018
‎–Harryk dioena egia da. Egiazko jaun bat aise bereizten da hala ez den batengandik, hark arroparik apainenak jantziagatik ere. Esate baterako, zu zeu, jauna.
‎Ertza ez dator berehala. Nola izan daiteke murru inguratzailea sakonago presondegia bezalako eraikin gotor bat izan behar duela suposatzen den baten zimenduak baino. Zer distantziatara gaude barrutiaren azaleratik?
‎Egia begien aurrean eduki eta ikusi gura ez. Eta Rojavarena eta IT horrena ere badaude, zeren egia da, Rojava bilatu dut eta ezertxo ere ez, eta han egon den batek idatzi du badela izan, eta mapan begiratu eta ez dakit non dagoen, ze hutsune beltz bat baino gehiago aurkitu dut, kontinente guztietan dago baten bat. Zergatik daude hutsune beltz horiek?
‎Esku ahurra masail eta ezpain ertzetik igaro du, garbitzeko, baina arreta inguruan mantendu du. Isiltasuna ez da erabatekoa, haur ugari negarrez entzun litezke, eta baita haurra ez den bat edo beste ere, baina, hala eta guztiz ere, bere arnasotsa antzeman dezake Ebbek, belarri ondoan putz eginez kasik, beste norbaitena bailitzan.
‎Hortxe hasten da dena. Iritsi naiz etorbidera eta, nire atzeko sotoa itxita, han non hondatzen den bat batean argia. Korrika hasten naiz.
2019
‎Imajinatzen duzu borroka hori? Kuriositaterik gabe bizi den baten bizitza bat bezala. Etsipen iraunkor batek gain hartuta.
‎Pianoaren hegaletan daude etxeko argazki indibidual bakarrak: Libe indioz jantzita ageri den bat eta Naia eta Martzelen jaunartzeetan oroigarri moduan banatutako bi.
‎Salaketa jartzerakoan azaldu behar du, lehenbiziko aldiz, zer gertatu zaion; bigarrengoz, azterketa psikologikoan; eta, hirugarrenez, epailearen aurrean. Kontakizun bakoitzean, kontraesanetan ez erortzeko eskatzen zaio, nahiz eta sarritan denbora asko igarotzen den batetik bestera. Sanferminetako auzian, esaterako, erasotik urtebetera baino gehiagora hasi zen epaiketa.
‎Bakoitzak badu bere gertakariaren kontakizuna, baikoitzak bere oroitzapena, non eta nola jakin zuen, zer sentitu, zer pentsatu eta zer egin zuen jakin ondotik. Garrantzitsua iruditzen zait bizipen horiek ere jasotzea, ez zehazki balio dokumental izugarria dutelako, baizik eta, Moioren memoria egiten ari garen honetan, ezin dugulako ahaztu heriotza honek, emozionalki ere, nola aztoratu zituen gorputzak, zer sentiarazi zigun, eta horien aurrean zein erreminta eta jokabide hartu genituen; nola iristen den bat halako berri bat jasotzera, zer egiten duen halako zerbaiten aurrean. Mapa emozional horrek ere badu bere garrantzia.
‎Egiaz, aingeru bat ez litzateke egokia horretaz hitz egiteko, ez bailuke jakingo arazoaren inguruko ezertxo ere; hermafroditari dagokionez, kasu berezia da oso: ez da aldi berean gizon eta emakume den bat, baizik ez gizon eta ez emakume den bat. Uste dut emakume batzuk daudela egoerarik onenean emakumearen egoera argitzeko.
‎Egiaz, aingeru bat ez litzateke egokia horretaz hitz egiteko, ez bailuke jakingo arazoaren inguruko ezertxo ere; hermafroditari dagokionez, kasu berezia da oso: ez da aldi berean gizon eta emakume den bat, baizik ez gizon eta ez emakume den bat. Uste dut emakume batzuk daudela egoerarik onenean emakumearen egoera argitzeko.
‎izan ere, emakumezko maitaleak gizonari eskaintzen dion hori, baina gizonak emakumeari eskaintzen ez diona, horixe da haurra; jakina, ez da zehatz mehatz gauza bera, harreman guztiak originalak baitira, baina haurrak haragizko betetasun bat dakarkio amari, nola emakume maitatuak gizon maitatzaileari?, ez errendizioan, ezpada nagusitasunean; gizonak zer aurkitu nahi duen emakumearengan, horixe bera atzematen du emakumeak haurrarengan: beste den bat, aldi berean natura eta kontzientzia dena, harrapakin eta doble zaiona. Umeak natura guztia hezurmamitzen du.
‎abortua krimen higuingarria da, eta hura aipatzea, lotsagarrikeria. Ondo baino hobeto dago idazle batek erditu berri den baten poz nahigabeak deskribatzea; abortatu duen batez mintzo bada, ordea, zerrikerian induska ibiltzea leporatzen zaio, edo gizadia argi doilor batez deskribatzea: hala eta guztiz ere, Frantzian jaiotza bezainbeste abortu izaten da urtero urtero.
‎Hona hemen zer islatzen den gizonak eta emakumeak amodioaz duten kontzepzioan: zein desberdina den bataren egoera eta bestearena. Subjektu den norbanakoak, norbera den norbanakoak, baldin eskuzabal transzendentziaren bila badabil, ahaleginak egiten ditu munduan duen heldulekua handitzeko:
‎Emakumearen sentsualitatea azalean eta eskuan dago aldi berean, eta baten exijentziak eta bestearenak kontrakarrean daude neurri batean. Modua duen bitartean, hautsi mautsi bat egiten du; gizon gizona den bati ematen zaio, baina objektu desiragarria izateko bezain gaztea eta seduktorea den bati; mutil nerabe eder batekin, emakumeak aukera izango du desiratzen duen xarma guztia aurkitzeko; Kantarik Ederrenean, simetria bat dago emaztearen atseginaren eta senarrarenaren artean; senarrak zer bilatzen duen emaztearengan, horixe aurkitzen du emazteak senarrarengan: lurreko animaliak eta landareak, harribitxiak, errekak, izarrak.
‎Emakumearen sentsualitatea azalean eta eskuan dago aldi berean, eta baten exijentziak eta bestearenak kontrakarrean daude neurri batean. Modua duen bitartean, hautsi mautsi bat egiten du; gizon gizona den bati ematen zaio, baina objektu desiragarria izateko bezain gaztea eta seduktorea den bati; mutil nerabe eder batekin, emakumeak aukera izango du desiratzen duen xarma guztia aurkitzeko; Kantarik Ederrenean, simetria bat dago emaztearen atseginaren eta senarrarenaren artean; senarrak zer bilatzen duen emaztearengan, horixe aurkitzen du emazteak senarrarengan: lurreko animaliak eta landareak, harribitxiak, errekak, izarrak.
‎Utzidazu zin egiten zaldun berri den baten gisan! Oi, ene jauna!
‎–Benetan erabakigarri diren faktoreek, garaiak, kritika, argitaratzaileak eta literaturaren historia? dagoeneko existitzen ez den batentzat jo naute, are inoiz existitu ez den batentzat. Ziurrenik 40 urte barru berpiztuko naiz??.
‎–Benetan erabakigarri diren faktoreek, garaiak, kritika, argitaratzaileak eta literaturaren historia? dagoeneko existitzen ez den batentzat jo naute, are inoiz existitu ez den batentzat. Ziurrenik 40 urte barru berpiztuko naiz??.
‎Hori da dama bati zuzentzeko modua? Are mailaz eta jatorriz berorren azpitik geratzen ez den bati?
‎Gorde beharreko errespetua gordez adierazi nion nik ezin nezakeela halakorik egin. Izan ere, astroetan aditua den bat lotzen bazaio iragartzeari, ez bakarrik izarren mugimenduak eta etorkizunean izango duten konfigurazioa, baizik gizakion eta estatuen etorkizuneko asturua ere, zeina Jainkoak soilik aurreikus baitezake, horri lotzen bazaio, gezur jario lotsabako bat baino ez da.
‎Eta jarraitu zuen: . Ezin izan dut nire lana burutu, nirea porrota izan da, baina zure leinuko batek, Zaruba von Zdar batek, zu bezala azeria izango ez den batek, lehoia baizik, hark burutuko du, hark berreskuratuko Bohemiaren askatasun sakratua; baina batez ere, Lischek, ez ahaztu: ez du ezer jan behar enperadorearen mahaitik, bestela galdu egingo du eskubidea, eta odola eta lantua isuriko dira Bohemiaren gainera?.
‎Raimundo Silva berriz agertzen denean, urdinkara eta marrazki eskoziarrekoa den bataren gerrikoa estutuz eta papar hegalak lepoaren inguruan egokituz, Costak eskuetan dauka proben totxoa, hartu du haztatzen ariko bailitzan, are, esan ere egiten du, ulerkor, Lodia da, izan ere, baina ez ditu gainetik ikusi, galdetu baino ez du egiten, kezkatu samar, Asko zuzendu behar izan al duzu, eta Raimundo Silvak erantzuten du, Ez, eta irribarre egiten du, zorionez inork dio galdetu zerg... Zuzentzaileak uste du Costak orriak begiratuko balitu, eta errakuntzaz konturatuko balitz, oraindik konbentzitzen lukeela, testuinguru nahaspilatuzko bizpahiru esaldi ukazioz beterikoekin, bizpahiru esaldi kontraesankor eta itxurazkorekin, loturazko bizpahiru esaldi zehaztugaberekin, baina Costak alde egin nahi du, ez beste ezer, inprimategi bat dauka zain, pozik dago Produkzioak beste garaipen bat lortu duelako denboraren aurkako borrokan, Gaur gelditzen zaizun bizitzaren lehen eguna da, egia da zorrotz agertu zuela, jakina, ez da ona gauzei azken unean irtenbidea bilatzea, segurtasun epe luzeagoekin lan egin behar dugu, baina zuzentzaileak hain du itxura errukarria Eskoziako sasi artilezko bata hartan bildurik, bizarra egin gabe, ilea barregarri tindatua, aurpegiko arrasto zuriekin aurkakotasun tristea osatzen duela, ezen Costak, sasoian dagoen mutilak, ontasunaz trufatu zen belaunaldikoa izanik ere, bere kexu ezin justuagoak isiltzen dituela, maitasunez ia, zorrotik zuzentzeko beste liburu baten jatorrizkoa ateratzen du, Hau laburra da, berrehun orri baino askoz gehiago ez, eta ez da oso presazkoa.
2020
‎Eta eraikin hori egin dela hiriaren kanpoaldean, zeinean urek bazuten naturalki han funtzio bat, urmael moduan, eta hori dena artifizializatu dela... Beraz, diagnostiko zehatz batekin ados den batek kontrako jokamolde bat sustatzen du. Nola egiten ahal dugu erakusteko beste eredu batzuk behar direla indartu, kontsumoaren arloan, ekoizpenaren arloan, elikagaien arloan?".
‎Mendeku eta mendekuondo guztiak ahaztu zitzaizkidan berehala. Hura bai ibilgailu ederra atzeraka bizi den batentzat!
2021
‎Klaseak ezabatu zituzten gure arbasoek, baina ez espiritu pobreak, eta asko dira gure artean besteengan jarraitzeko, imitatzeko, gurtzeko ereduak bilatzen dituztenak. Distira ergel bat darie haien begiradei, beren ustez gehiago den baten aurrean daudenean. Ia ia ikus daiteke pertsona horren magnetismoaren atzetik kaskarren ahotik ateratzen den arima, xurgatuta bezala.
‎Utz diezaiogun irakurri ezin diren gauzak idazteari47 Esan, ea, ahal baduzue ert (z) ain hitza. Imajinatzen duzue hizkuntza ikasten ari den batentzat egiten ari garena zer den. Eta haurrei?
‎Halaxe azaldu dio egunkarien saltokian egon den bati, konfiantzazko laguna itxuraz.
‎Telefonora nik eskatu gabe sartzen zaizkidan berrien artean, goizaldean, COVID kutsaturik hil den batena, izan abizen eta guzti. Bere legezkotasuna abizenetan eta are odol kidetasunean sustraiturik omen daukan Espainiako Monarkiakoa da –letra larriz–, zelan edo halan, hildako hori.
‎Ez da egia autoa zaharra izateagatik izan duela arazoa. Egia dena eta ez dena trukatuko balira, errazagoa litzateke bere hirurogei urteetatik hogeitan herriko alkate izan den bati gaur egungo mundua azaltzea. Halako zerbait posible balitz.
‎Xiringa xorrotik atera, orratz lodia jarri, bilgarria erantzi, kaputxa kendu; ondoren bialean sartu, pixkanaka likidoa botatzen joan enboloari bultza eginez, enboloa askatu gabe bueltak eman bialari hautsa hobeto disolbatzeko, baina kontuz, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz, astiro eragin, eta kontuz, inoiz biala jiratu gabe, astiro ez bada behintzat, eta horrela, mugitu biala mugimendu geldo eta suabeekin, bueltak emanez, hautsak eta likidoak bat egin arte, askotan maitasunak eta gorrotoak egiten duten bezala, elkarrekin disolbatuz eta hirugarren disoluzio bat sorrarariz, zeina maitasun huts hutsa edo gorroto purua baino errealagoa eta gizatiarragoa den, eta orduan, xiringako azken inozentzia apurrak disolbatu direnean, ez burbuilarik ez hondarrik gelditzen ez denean, disoluzioa besterik ez dagoenean, orduan bai, eman buelta bialari, baina kontuz!, mugimendu zakarrik egin gabe, kontuz!, astiro emanda buelta (berriro diogu: ...ehi soberako aire burbuila aterata daudela, orduan, esan bezala, bilatu bost pauso eta zazpi azpi atal lehenago aipatutako sabeleko zonalde hori, garbitu ezazu alkohol turunda batekin (bere faltan, kotoia eta alkohola erabil ditzakezu, baina, medikazioan egindako gastua bi mila eurotik gertu izanda, seguru zaude turundak balio duen euroa aurreztu nahi duzula eta kotoi batek daki nahikoa higienikoa den batekin garbitu gunea, seguru zaude?), eutsi xiringari atzamar erakuslearekin eta lodiarekin (garbitu dituzu eskuak?
2022
‎Ingalaterran eta Alemanian ez bezala, Espainiar estatuan ez dago ama jaioberri unitate bakar bat ere. Bartzelonan badago oso berria den bat, baina eguneko zentroa da. Ospitaleko unitate bereziak dira, haurdunaldian edo umea jaio eta hurrengo urtean, osasun mentaleko arazo larriak dituzten emakumeentzako, bere umearekin ospitaleratzen dituzte.
‎Begirada bakarrean informazio anitz egon daitekeela uste duelako begiratzen die berak. Gezurretan ari ote den bat, edo oroitzen. Asmatzea gustatzen zaio.
2023
‎–Bai –erantzun zion zalantzati, ez baitzuen halako galderarik espero– Beno, hemen bizi ez den batek ezagut dezakeen bezain ongi, noski. Ziur nagok Aker ala Olenek pasada ematen didatela.
‎" Aurpegi ezaguna" izateak laguntzen du horretan, nahiz eta azken urteetan lehen baino gutxiago balio dion baliabide horrek. Altzugaraiaren okupaziora etorri den batentzat, are gehiago Arkaitzen lagun batentzat," aurpegi ezaguna" bide da; gehiago dena, etxekoa, alderdikidea.
‎–Zuk uste duzu informazioa sekretupean daukan nagusi bat, bere langileekin komunikatzen ez den bat, nagusi ona dela. Ez duzu uste komunikazio arduradun batek jakin behar lukeela zertan ari den?
‎Bizpahiru mezu bidali nizkion, Goethe idazle maiteminduari buruzko pasadizo hunkigarri bat tartean: adineko poetak emakume gazte bat zuen gogoan, eta nik, kontrara, bost urte zaharragoa den bat nuen gogoko. Baina ez nuen astuna izan nahi.
‎Oso asustadorea izan zela esan dit, baina ez zietela ezertxo ere egin," zorte handia" izan zutela. " Zortea, eta lañotasuna, proportzio biblikotan" pentsatu dut; nola esplikatu gerran ari den bati aldean daramazun GPSa pinpilinpauxa tranpa baten kokagunea lokalizatzeko dela?
‎–Normala da jendea haserretzea –moztu du gazteak– Hor hamabost hogei urtean bere finkan lanean ari denak zer egingo du ba? Hutsetik azaldu den batek esan behar al dio ez duela eskubiderik hor jarduteko. Kanpotik etorri eta komunitatean ezer ere eman ez duen batek?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia