2001
|
|
Baina emantzipazioa ikasketa-prozesu bat da, ume-umetatik seme-alaben autonomia eta erantzukizuna bultzatzetik hasten dena eta gurasoek-
|
dena
esan behar da-dagokien erantzukizuna hartu behar dute: heldutasun aroa era independentean bizi izateko seme-alabei prestatzen laguntzea.
|
2002
|
|
Nolanahi den?
|
dena
esan behar da?, egoera murritz samarra da oraindik.Organoak hor daude, baina pertsona bakarrez osatuta. Duten ordezkaritza eta eragina ere aski murritza da oraindik, eta eginkizunekin aurrera egiteko aski mugatutadaude.
|
2003
|
|
Dutxa katarsi tipo bat da, etnografoek sinistu nahi ez badute ere. Horregatik guztiagatik dutxatzen zen Matias arratsaldean; horregatik guztiagatik eta nagia ematen ziolako goizean dutxatzeak,
|
dena
esan behar bada. Arratsaldean dutxatzen zen beraz, hipopotamoak bezala edo Madagaskarreko igel gorriak bezala.
|
|
Eta huraxe topatu behar nuen. Baina lehenago Mallonari esan beharreko
|
dena
esan behar nion.
|
2004
|
|
Joan Mari Torrealdai ere bat dator: «Aukera landua, borrokatua da,
|
dena
esan behar da. Alternatiba askoz okerragoa baita».
|
|
Goitik beheraino, erabat harturik, hizkuntzaren erabilera betekizun sozialen barrutian bazkatzen den izakia dugu, haraindiko izpiritu ederren gogo-jardunetan bainoago. Identitatearen grina bera ere barruti horretan bazkatzen den zerbait da, noski,
|
dena
esan behar baldin bada. Identitatearen kontzeptuak bizitza eratzeko sentiduen gaia ekartzen digu burura, bizi-zentzuaren eraikuntza, eta ez dago asko pentsatu beharrik zentzuak ez direla eraikitzen norbera barrendurik daukan bizitza sozialaren barrutitik landa.
|
|
" Ardoa, neska, ardoa,
|
dena
esan behar dun. Aupa, hi.
|
2005
|
|
Orduan barkagarria da agian gezurtxoa, nahiz eta liburu horiek irakurtzera sekula ez ailegatu eta gure zerraldo hezeetan martxan dauden metalezko eskumutur-erloju hotzekin soilik lurperatuak izan, batere libururik gabe. Eta ni ez nintzen jada hain gaztea,
|
dena
esan behar bada.
|
|
Deseroso samarra zen,
|
dena
esan behar bada, otorduak sukalde-sabaiko soketan tantaka zeuden alkandora hezeen pean egin beharra. Askoz denbora gehiago behar zuten arropek lehortzeko, gainera.
|
2006
|
|
Hazia hantxe zegoen, hori egia da. Hazia, ezagutu zintudan gauean erein zenuen (eta baimenik eskatu gabe,
|
dena
esan behar bada). Baina gosea oraindik ez, ez dut uste.
|
|
Horietako hainbat dagoeneko erabili eta probatu ditugu. Batzuk baliagarri gertatu dira, beste batzuk ez hainbeste, eta badira zeharo kaltegarri suertatu direnak ere,
|
dena
esan behar bada.
|
|
Aldatu ohi da, noski, gai eremu bakoitzeko titulu kopurua, eta halaber aldatzen da gaien arteko proportzioa, hau da, urteko produkzioaren baitan liburu mota bakoitzak duen pisua. Ezusteko handiegirik gabe,
|
dena
esan behar bada ere. Oker ez banago urtero berdina da ordena:
|
|
Horixe Izagirrek dioena, Jose Luis Otamendiren aburuz (ikus Izagirreren elkarrizketa osoari Otamendik idatzitako epilogoa www.berria.info helbidean). Idazleak ez duela
|
dena
esan behar, alegia. Idazleak sujeritu egiten duela, beste mundu bat sortzeko pizgarriak ematen dituela... gainontzekoak irakurleak jarri behar dituela bere zakutik.
|
|
Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela, eta, bueno, alkoholzuloetako lagunek Mallonako kanposantuan eman zioten lurra, bai, baina honek, berriz, ederto errezitatzen zituen poemak, Dylan Thomas, Yeats, Whitman eta halakoenak, eta kanposantukideek gustura entzuten zizkioten, batez ere Dylan Thomas-enak, ezin hobeto errezitatzen ei zituelako haren azentu etilikoaz... bertan lurperatutako emakumeek ere tratu berezia ematen zioten, eta egunero sexuaren plazerra eskaini ere... han lurperatuta zeuden emakumeak asko zirelako, eta ingeles literaturzaleak Londresko gozotasunaz hartzen zituelako denak... Berdin ibiltzen zen, emakumeen kontuaren aldetik esan nahi dut, Atxuriko Tomasito, apur bat atzeratua zena, azokako dendarien errekaduak hara eta hona eramaten, ia-ia ni nabilen moduan, baina hura suerte hobeaz, bai,
|
dena
esan behar da... Hark kristoren aldaba zeukan, itzela zen hankarteko odoloste hura, eta inguruko neskazahar eta alargun guztiek erosketak etxera ekartzeko aitzakiaz mesede hartzen zuten, mesede eta plazerra... antxoak, barbarinak, bisiguak eta halakoak sukaldean utzi ostean txitxarro ezkutua bilatzen zioten Tomasito inozenteari... praketako botoiak askatu ostean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen... eta Tomasitoren ezpainetan irribarre inozente bat, hura eskertuko balu bezala... hantxe, sukaldeko mahai gainean, arrain freskoaren usainaz, andreak gona jaso, kuleroak erantzi eta hankartean besarkatzen zuen Tomasitoren aldaba erraldoia... gero, txokolate ontza pare bat edota bestelako gozoki batzuk eman, baita Begoñako amabirjinaren postaltxoren bat ere, eta poz-pozik alde egiten zuen...
|
2007
|
|
Ez dakit, gainera, arazoa zein neurritaraino den aldi baterako irakasle mileuristarena. Gasteizko eskola hizpide, iruditzen zait han inguruan lan egiten duten batzuek-irakasleena baino soldata handixeagoarekin,
|
dena
esan behar bada-badutela erantzukizunik euren protektoratuan ikasi dugunon literatur formazio eskasean. Ez al da posible bestelako ikasketa planak egitea?
|
|
Harri eta larri eginda nengoen, eta harri eta larri egindakoan ez naiz erantzuteko gauza izaten; ez erantzuteko, ez txintik ateratzeko gauza,
|
dena
esan behar bada. Ahoa ireki nuen eta Elisa etorri zen, erabat urduri.
|
|
Azkue sendagileak esandakoaren aurka, Elisa bera jaisten zen erosketak egitera. Nik konpainia egiten nion, konpainia beharrezko eta ezinbestekoa,
|
dena
esan behar bada: erositakoa garraiatzen nuen; kalea zeharkatzen laguntzen nion, besotik helduta; eta igogailura sartzen nuen, ipurtaldetik bultza eginez.
|
|
Bueltak eta errebueltak eman nituen ohe zakarrean, Frantziako Tourreko mendiko etapa batean bizikletaren gainean banindoa bezala, atsedenik lortu gabe, ordea. Elisa, loti handia eta zaratatsua bada ere,
|
dena
esan behar, halako batean esnatu egin zen eta ezin berak ere lorik hartu. Nire aldera jiraturik sekula ahantziko ez zaizkidan hitzak esan zituen:
|
|
Kikildu egin nintzen. Burdina puska hura jan nuen, ardo askorekin lagunduta,
|
dena
esan behar bada. Azkenean gustua hartu nion; izan ere, gizon biboteduna etorri zenean, deliziosoa zegoela esan bainion, jakina, Elisa ez lotsaraztearren.
|
2008
|
|
–Baina,
|
dena
esan behar bada, itsasgizon iaioa zen. Behin, Frantziako kostan barku bati olatu handi batek jo eta zubia desegin zion.
|
|
Irudiak editatzeko softwareen artean ezagunena Photoshop dela ukatzerik ez dago. Sona handia duen aplikazioa da, eta,
|
dena
esan behar bada, aukera asko ematen ditu. Baina inork ordaindu al du lizentziarik aplikazioa eskuratzeko?
|
2009
|
|
Gure diru-iturriak giltzaz zarraturik daude, ongi itxirik eta prezintaturik. Abonatuen artean,
|
dena
esan behar da, asko eta asko izan dira, urteko harpidetza ordaindu izan ez dutenak (erdiak azken urtean) eta, baldintza horietan, zintzoki pagatu dutenek ordaindu dutenaren erdia ere ez dute hartu guregandik42 Horiei ez dakigu zer esan ere, baina ulertuko dutelakoan gaude. Dena den, azalpen hau zor diegu gutxienez?
|
|
Barrutik ezer ez bazeraman, hotza sentitu behar zuen gorputz mehar hark (agerian zegoenaren arabera, ez dut uste berez meharra zenik, mehartuta zegoela baino). Zuriz margotuta zeukan (fundamentu handirik gabe,
|
dena
esan behar bada) aurpegira begiratuz gero, barru-barruraino sartzen den tristura horietarikoa sorrarazten zuen koitaduak. Zuriak nabarmendu egiten zion burezurraren silueta.
|
2010
|
|
Tennessee-a gogorra eta ondo gobernatutako itsasotzia da dudarik gabe, berrehun eta hirurogei tona eta hogeita zortzi gizon prestu, ez alferrik?, baina Mr. Catherwood eta biok bezalako bidaiari lasaientzat ez du erosotasun handirik eskaintzen,
|
dena
esan behar bada. Sisaleko portua du helburu gure belaontziak, Yucatango ipar-mendenbaldeko portu komertzial garrantzitsua, eta horretan bat egiten dugu tripulazioarekin:
|
|
Horrela deitzen omen zen hondarretako artista. Gaur hemen eta bihar han mundu guztiko hondartzetan omen zebilen hareari artea ateratzen; bide batez bizi izateko sosa batzuk biltzen,
|
dena
esan behar bada. Behingoagatik behar bezalako gaztelu bat egingo zutela pentsatu zuten gaztetxoek, dorre-hortz eta zubi altxagarriduna, ikaragarri handia eta sendoa, ez haizeak ez urak ezin ezabatzeko modukoa.
|
|
–Bai, jakina, esan zuen Alisiak, pentsatua zuen plana kontatzeko amorratzen. Nahiko plan ankerra,
|
dena
esan behar bada.
|
|
Harrikoa egitetik etorri da, gaur berandutxo, gure Ermano Baserritarra:
|
dena
esan behar bada, bere zahartzaro ongi umotutik, etxea garbitzea eta bazkalondoko harrikoa egitea, besteok bezalaxe, txanda pasarik gabe, halaxe gustuko baitu, gure pozerako eta bere gozamenerako.
|
2011
|
|
Aintzirako uragatik omen zen eta, egunsentiarekin, ur hotz haietara sartu nintzen. Hargina ez zen gaztea ez bereziki azkarra,
|
dena
esan behar balitz, eta niri ere ez zitzaidan zimurrik lisatu.
|
|
Alabak ireki zidan atea. Irri neurtuz eman zidan bostekoa, besoa osorik luzaturik,
|
dena
esan behar bada.
|
|
Hautagaiak hitz haiexek esan zizkionetako bat izateko hala moduzko pribilegioa izan zuen Fontechak. Hark ez zekien deus berataz, baina hala ere esan egin zion, esatea tokatzen zitzaiolako, bizitza hau esatea tokatzen
|
dena
esan behar izaten dugun une, aste, hilabete, urte pilaketa bat besterik ez delako.
|
2012
|
|
Kantuak gainezka egiten duen garaia ere bai, esana dugu, atzo, osteguna, oraindik jarraitzen zuen matrakak?. Eta,
|
dena
esan behar bada, zuzentasun politikoa eta kantua, ETBk ulertzen duen moduan behintzat, ez ote doazen behar baino eskutik helduago, zergatik hartzen dituzte beti, bestela, Xalbadorren heriotzean, Txoria txori eta abar??. Tira, baina gaur da eguna, zuzentasun politikoarena, hitz zatar hori, beste hobeagorik ezean?.
|
|
Lortu ez zuenez, seppuku (harakiri moduan ere ezaguna da) erritualarekin bere burua hil zuen. Heriotza mantso eta mingarria,
|
dena
esan behar bada. John Berryman-ek (1914-1972) ere, Pulitzer Saria eskuratu zuen estatubatuar idazleak, bere burua hil zuen, baina ezustea eman zion Herioak.
|
2013
|
|
Ez nuen gutunak irakurtzeko lanik sarritan hartu,
|
dena
esan behar badut. Haatik, katramilaren aurkako antidoto bilakatu ziren, presentzia huts-hutsez, gerra liburu eta entziklopedietan galduta eman nituen gau luze haietan.
|
|
munduko komunikazio-kodeen sinpletzea, urtzea eta bateratzea sustatuko duen korronte praktiko, ideologiko eta faktiko eraginkorra. Indarrez eta arrazoiz ondo hornitua,
|
dena
esan behar bada.
|
|
Gure gurasoen belaunaldikoek pertsonak halako etxe edo familiatan kokatu arteko onik ez duten bezala, halatsu ikusten dut nik ere nire burua jendeari nongoa den galdetzeko joera automatikoarekin. Izena baino nekezago ahazten da herria,
|
dena
esan behar bada.
|
2014
|
|
Baina beste zerbait ere egin zuen Arestik: haren haurtzaro eta gaztaroan euskal iden-titatea zapaldua zegoen, egurrez hebaindua, eraila eta kartzelan sartua, Gabrielek beste hainbat intelektualekin batera, ez asko,
|
dena
esan behar bada, parte zuzena hartu zuen identitate hori jasotzeko prozesuan.
|
2015
|
|
Imanol Epeldek rapera ekarritako Euskaldun zintzoen balada indartsuak hartara bultzatuta, Miranderen poesia eta bere nobela motz ezaguna (Haur besoetakoa) irakurri ditut pasa den udan, institutu garaiko irakurketa behartu eta alferrikakoari mendeku hartuta. Kasu, euskal klasikoetan orain arte topatu gabe nituenak aurkitu ditut (aipatutako klasikoen nire ezagutza ez izanik batere exhaustiboa,
|
dena
esan behar bada). Harritu nau bere poesia lizunaren gordinak, kontuan harturik 1950 urtearen bueltan idatzita daudela, eta nola dabilen baten eta bestearen kontra jori, bururik utzi gabe inoren lepo gainean; Haur besoetakoa nobelan, berriz, pederastiako harreman baten kontakizun garratza ematen zaigu, literarioki nire ustez bikaina lehen erdian, esajeratuegia amaieran.
|
|
Literaturari atxikitako azkeneko artikulua Egiak sinatua zetorren eta polemika mikatz bati heltzen zion, goxotasun asmo handirik eman nahi gabe,
|
dena
esan behar bada. Tere Irastortzari Kritika Saria eman zioten bere lehen liburu Gabeziakengatik, eta horren harira epelak idatzi zituen Krutwigek Deia eta Egin egunkarietan.
|
|
Nire lehengusu Maria Teresa ezkondu zenean autobuskada bat irlandar ibili genuen inguruotan gora eta behera. Izan ere, gero han bizitzekoak zirelako-edo, hemen ezkontzea erabaki baitzuten, Errekarte ondoan dagoen Loinazko ermitan hain zuzen, eta, Mc Cartneytarrak familia ugaria izaki, autobus osoa bete zuten, ezteiekikoak egitearekin batera turismo pixka bat ere egiteko; familia ugari bezain katolikoa,
|
dena
esan behar bada, behin bazter hauetara etorriz gero bi baitziren ikusi gabe utzi nahi ez zituzten tokiak: Lourdes eta Loiola.
|
|
Bere iritzia emateaz gain azaldu zidan, artikulua atera eta handik gutxira Ibai-Ertzen semea ikusi zuela Beasaingo tabernaren batean, galdetu ziola ea irakurri zuen nirea eta baietz; ea zer iruditu zitzaion eta ondo. Lasaitu nintzen; ni, egia esanda, une batez ere ez nintzen gogoratu Leteren familiaz, ezagutu ere ez nituen egiten,
|
dena
esan behar bada, baina tira, istilurik behintzat ez genuen izango alde hartatik.
|
|
Esaten nuen bezala, mintzamenak baditu bertuteak, baina baita mugak ere,
|
dena
esan behar da. Grezian mintzamen praktikek hizlaria agoran egotea eskatzen zuten, baina hori izugarrizko muga zen denboran eta espazioan, ezin ukatu.
|
|
Nik, argi daukat, cyborg-fikzioa eta cyborg-errealitatea desberdinduko nituzke. Fikzioaren asmoak anitzetan fantasia ergelak dira,
|
dena
esan behar da, David Cronenbergena bezala Videodrome filmean, haragi berri bati ongietorria eman nahi dionean.
|
|
Benetan, C�sar,
|
dena
esan behar zaio S�bastieni, eta horrek beldurra ematen dizu.
|
2016
|
|
Hizkuntza gaitasunean eragin positiboa du horrek eta, gainera, jendaurrean hitz egiteko, diskurtsoa egituratzeko eta norbere akatsak onartzeko baliabideak ematen ditu. " Sintesirako gaitasun itzela lortzen dute neska-mutilek, lau bertso-lerrotan
|
dena
esan behar dute!", gaineratu du Gemma Pla irakasleak. Estereotipoak gainditzen ere laguntzen du, arlo akademikoan kili-kolo dabilen ikaslea inprobisatzen iaioa izan liteke eta.
|
|
Mendebaldean inposatu den muturreko zentro progrearen ideologia onargarri bakarrarekin hautsi du. Baina
|
dena
esan behar bada, demokratek asko lagundu dute. Izan ere, globalizazio neoliberala, establishmenta eta ustelkeria pertsonifikatzen ditu Hillary Clinton eta nekez irudika daiteke bera baino hautagai okerragorik.
|
|
Aurreko batean alabaren mutilarekin joan omen zen dantzaleku batera, ez galdetu zer aitzakiarekin edo zer asmorekin, eta aretoan sartu zirelarik mutilaren kuadrillakoak mutu geratu omen ziren, aho zabalik berari begira, eta ez naiz harritzen, 50 urte badituen arren, gonarik motzena ere primeran geratzen baitzaio eta edozein mutil gazte zorabiatzeko moduko eskoteak erabiltzen baititu. Alabarekin oporretara joan zen batean tatuaje bat egin zuen ezkerreko bularrean, arrosa urdin txiki bat, nahikoa artistikoa
|
dena
esan behar bada. Arrosa hori erdi agerian duela atera ohi da etxetik zita bereziren bat duenean, eta hala irudikatzen dut joango zela alabaren mutilarekin areto horretara sartu zenean ere.
|
|
Kontatu diot halaber Liburu-saltzaileen Elkartearen gomendioz nola hasi nintzen apaletan biografiak pilatzen, era guztietako biografiak, espezializatzera jo behar nuela esan baitzidaten, eta neu beti generoaren zalea izan naizelako ere bai,
|
dena
esan behar bada, eta erantsi diot nola garai horretan hasi nintzen irakurtzen nuen biografia bakoitzeko irudi bat edo beste biltzen, konbentzituta bainengoen askotan gertakari, eszena edo pasadizo labur batek bil zezakeela bizitza osoa, pasarte batek eleberri bat labur dezakeen bezalaxe. Dendako bulego estuan sartuta (zerraldo baten tamaina zuela aipatu diot, gauzak ilun jartzen hasita), orduak ematen nituela kontatu diot irakasleari, irakurtzen nituen biografien eta eleberrien pasarte distiratsuen bila, eta orri batera pasatzen nituela neure modura, hitzez hitz errepikatu beharrik gabe.
|
|
– Zeure laguntzarekin,
|
dena
esan behar baldin bada –ohartarazi zion Martinek.
|
2017
|
|
Igela aldizkaritik hartutako hiru txikito jarriko ditugu, eskatologiko samarrak,
|
dena
esan behar bada:
|
|
Batzuetan besteetan baino leku gehiago eskaini zidaten, baina gehienek zekarten egilearen argazki bat ni eskuetan hartu eta kameraren objektiboari erakusten, irribarrez, lan luze eta gogor baten ondoren emaitza eskuratu duenaren poza agerian. Irratira eta telebistara ere joan zen egilea, nitaz hitz egiteko, eta hainbat webgunetan ere aipatu gintuzten, nahi zuenaren eskura liburu-dendetan nengoela gaztigu emanez.»Hurrengo asteetan hiruzpalau kritika agertu ziren egunkari-aldizkarietan, ez laudorio sutsuz beteak,
|
dena
esan behar bada, baina bai egilearen lana eta ahalmena aitortuz idatziak behintzat, baita iruzkin pare bat ere 111 Akademiako webgunean, bata ni irakurtzeko gomendioa eginez, bestea ez dudala irakurtzen hasterik ere merezi esateko. Hiru irakurle-klubetan izan nintzen mintzagai, eta elkarrizketa pare bat egin zizkioten egileari, ni aitzakiatzat hartuta.»Aste distiratsu eta zoriontsuak izan ziren haiek, esperantza handikoak, guretzat.»Gero, ordea, ia-ia oharkabean, une traumatikorik gabe, alegia deus ez, isiltasunak eta ahanzturak bereganatu gintuzten, mantso baina tinko, ezarian baina gupidagabe, egilea eta biok.»Beste asko bezala, liburu ahaztua naiz orain, literaturari buruzko eztabaida eta antologia guztietatik kanpo geratua betiko eta erremediorik gabe, liburu berrien ekoizpen zoro etengabeak bazterrean utzia eta berreskuratua izateko esperantzarik gabe, ez dudalako horretarako inongo helduleku egoki eta baliagarririk eskaintzen, eta egilea ere hasi da, ikaragarri kostata bada ere, horretaz ohartzen eta errealitate horrekin etsitzen eta bizitzen ikasten.»Ondo pentsatuta, ez gaude kexatzeko moduan.
|
|
Ez Irantzugatik, ezta Oierrengatik ere. Tira,
|
dena
esan behar badut, azkenean pixka bat errukitu nintzen Oierrez. Ez baita ez eguzkizalea, Irantzu bezala, ezta urzalea ere, Izei eta bion gisara.
|
|
ateratzen eta jazten dituztela. Ez da alde honetan ikusten urrutiko aldizkarietakoak bezalako nabarmenkeriarik, ez da hemen halako lotsagabekeriarik zorionez, baina nolanahi ere arintasunak beti arintasun, eta inoiz edo behin arinkeria,
|
dena
esan behar bada. Behealdetik baino, goialdetik nabaritzen da hau gehiena.
|
|
Zein dira arrisku handiena dagoenean beren kemena jartzen dutenak? Kemena eta arrautzak,
|
dena
esan behar da eta, eta dena garbi: zein dira barrabilak jarri behar dituztenak?
|
|
Ze benetako zortea izango bailitzateke, bientzat (arrazoi desberdinak direla-eta), elkar ezagutu ahal izatea, diot. ...polizien porra beltzei ihes egin, uniformeei listua bota, besoei ausiki egin, izerdiak jasan, erremina begietan, hau guztia Jeronimoren erara garrasi egin ondoren, hau guztia nire neska ez zen nire neska bazter batean salbu laga ondoren (hori zen behintzat nire asmoa), eta lasterketa eroan, nola diren gauzak, besterik gabe gogora etorri zitzaizkidan zenbait esaldi solte mordoilo bezain nahasgarri(
|
dena
esan behar bada) aurreko gauean fisika kuantikoari buruzko dokumentalean entzundakoak erdi-lo nengoela, beso ezezagun bik besarkatu nindutenean (batek daki zer intentzioz), ikur eta forma maori bikainak tindatuak zituztenak, Mando-Buru itsututa zeukan iragarkiko neska liluragarriaren kasik erreplika doia zen gorputz emearen osagarri eta luzapen ziren besoak. Baina nirea ez zen nire neska bai zen guztiz erreala (pittin bat errealegia nire gusturako), eta ni ez nengoen obsesionatuta, izan ere ez nengoen batere obsesionatuta; are gehiago, ez nago; (aise ken dezaket gogotik nire buru honetan immanentziarik ez duen oro).
|
|
Egun batzuk geroago eztabaida gogorrak izan zituen Imanolek Jarraiko beste kide batzuekin, eta erakundea uztea erabaki zuen. Horren berri zeharka jakin nuen, Solokok telefonoz kontatuta, ni Eskorbutoren Barakaldoko kontzertuan ezagututako italiar batekin –Giulio zuen izena– enrollatu eta Bilbora joana bainintzen, Solokori min handirik eman gabe,
|
dena
esan behar bada. Gero Bartzelonara joan ginen Giulio eta biok, eta harrezkero ez naiz berriz Euskadira itzuli.
|
|
– Karrerarik gabea,
|
dena
esan behar bada –zehaztu nahi izan zuen morroiak.
|
2018
|
|
Garai hartako, eta urte askotako, Euskal Herriaren argazkirik fidel eta tristeena Donostiako Anoetan errepikatzen zen astero, Gesto por la Paz erakundeak deitutako mobilizazioa eta Euskal Herria Askatu lelopekoa aurrez aurre jartzen zirenean, tentsio ikaragarrian, erdian Nestor Basterretxearen Bakearen Usoa zutela (errotonda baten erdian,
|
dena
esan behar bada).
|
|
Baina,
|
dena
esan behar badut, arratsaldea bukatzerako, atertzen hasita zegoenean, oinak putzuetatik arrastaka egingo nuen hotelerako bidea.
|
|
Telmo eta Jean-Marc Sixtoren mozkorraldia zaintzen ari diren bitartean, Fakirrak a capella eskaini du kontzertu osoa. Eta,
|
dena
esan behar bada, musikariek lagunduta bezain gustura eta lasai aritu da, gusturago ez bada.
|
2019
|
|
Badakizue, jende askok destainaz begiratzen die Bertso Txapelketei, artea ezin dela puntuagarria izan, diote, lau urtetik lau urterako horrek prozesio itxura duela, edo kirol konpetizio bat, ez artea edo kultura, baina ez dute kontuan hartzen bertsolaritza txapelketa baino askoz gehiago dela. Marketin gehiegizkoa, publizitate hanpatua, horretaz guztiaz kexatzen dira ugari –arrazoi puntu batez,
|
dena
esan behar bada (baina nik laudatio egin behar dut…) –, baina oraindik ere taberna zokoko bertsoa existitzen dela ahaztu dute. Gauza bat titularrak dira, hedabideek hauspotzen duten morboa, nor den txapeldun, nor geratu den kanpo, baina kartzelakoak ez dezala zortziko txikia estali, kontua ez da hain sinplea.
|
|
Hitzak liluratzen gaitu eta bizitzaren zati handi bat hizketan pasatzen dugu, edo burura etorritakoa idatziz, idazteko gogoa baldin badugu, gero eta jarrera ez ohikoagoa, dena dela eta
|
dena
esan behar bada.
|
|
jartzen zuena, gerora, Euskal Herriko Mugimendu Feministak erabiliko zuena. Gainera,
|
dena
esan behar da, Hernani bezalako herri batean, non paretak garai horretan beste lelo batzuek betetzen zituzten, ba zuek zuen aldarrikapena jarri zenuten lehen lerroan, kartel gorri horiekin beteta, eta inpaktantea izan zen?.
|
|
–Aspaldi hasia ninduan lurra zulatzen, zer gerta ere, ganora handirik gabe,
|
dena
esan behar bada. Faxistak behar baino gehiago inguratzen ari zirela konturaturik, berrekin nioan lanari.
|
|
Bada gure artean ere ezin bestela izan, eta bi joera nagusi bereizi ziren kongresu hartan: batetik, Resurreccion Maria Azkue, Arturo Campion, Jean-Baptiste Darricarrère, Jean-Pierre Arbelbide, Jean-Blaise Adema, Martin Guilbeau zeuden, besteak beste, eta baita ni ere, Pierre Broussain; bestetik, Sabino Arana Goiri eta haren jarraitzaile fidel eta sutsu saldo bat, hizkuntzalaritzan ez oso adituak gehientsuak,
|
dena
esan behar bada. Nahasketa eta gaizki-ulertu batzuk tarteko, ez genuen inolako adostasunik lortu.
|
|
Eta baietz, Marta H-rekin dabilela. Tira, egia esan, zuzen ibil  tzen da hura, eta bistan da ongi dakiela triste dagoena kon  tsolatzen; bestetik, neska katxarro latza da,
|
dena
esan behar baita. " Popaldea sagardo-kupela baino zabalagoa du", esan zuen Rutek ospitalera bisitan etorri zitzaidan batean, Marta Hatxerekin larrutu eta ni kontsolatu nahian.
|
2020
|
|
Erakutsi nahi nuen besteak bezalaxe moldatzeko gai nintzela. Oso burugogorra nintzen,
|
dena
esan behar bada. Bi urtez eutsi nuen horrela, baina gero eta ikasgai gehiago neuzkan, eduki konplexuagoak, eta batxilergora iritsi nintzenean amore eman nuen.
|
|
Zentzuz jokatu», adierazi du Artundok. Haren ustez, gizartea ezin da erakundeen zain geratu, eta ez litzaioke
|
dena
esan behar. Supermerkatuen kasuan ere erantzukizunez jokatzeko eskatu du.
|
|
Alde batetik indigena edeniko, gizajo, kobardearen figura, europarren bihotz gupidatsuak hunkitzen zituena humanismoaren zentzuan. Basati onaren ideia horrek Jean-Jacques Rousseauren humanismo unibertsalista zabaldu zuen.79 Indigena maitagarritzat onartzen zuten, morroi moduan,
|
dena
esan behar bada. Beste aldetik, kanibal anker eta gizajalearen figura zegoen, 1596ko otsoa baino gaiztoagoa, espantua eta izua eragiten ziena europarrei, gaur egungo terroristaren mamuak bezala.
|
|
Ez duzu
|
dena
esan behar.
|
|
Bai, baina joan aurretik,
|
dena
esan behar diot.
|
2021
|
|
Neuk isilaraziko dut, ez bere kontzientzian eraman behar duen harrak. Baina hor,
|
dena
esan behar da, galdegaia ere bada.
|
|
Auzi ideologikoa ez eze, pragmatikoa ere bada: nekez egingo duzu Espainiako telebistek baino hobeto Madrili buruzko kobertura, haiek Euskal Herrikoa zuk baino hobeto egingo ez duten bezala (non eta ez den Ipar Euskal Herriko edozein bozketa,
|
dena
esan behar bada).
|
|
Hasteko, ikerketa eremu hau, oso gizonena izateaz gain oso zuria ere bada –gizonena, zuria eta heteronormatiboa,
|
dena
esan behar bada– Eta gure euskal eremua ere, zer esango dizut ba… Nire azal kolorea ez da aitarena bezain iluna, eta horrek pribilegio asko eman dizkit. Baina, Naima naiz, eta txikitatik aurkezten dut nire burua esanez ama euskalduna dudala eta aita marokoarra.
|
|
Auskalo norenak ziren esku haien aginduei jarraituz, ahuspez jarri nintzen izara gainean, burua eskuin aldera lerrotuta. Goi eta behe, ezker eta eskuin laztantzen segitzen zuten lau eskuek, sinkronizazio neurtuz, disimulurako lanik hartu gabe ordurako, mantso eta abilezia dotorez,
|
dena
esan behar bada. Batek burua eta lepoa ferekatzen zizkidan bitartean, ipurmasailak igurzten zizkidan besteak.
|
|
Biktima" hutsa" izan behar zuen, horrela esan badaiteke; itzultzaileak gomendatutako eleberriak irakurtzean konturatu nintzen nobeletan agertzen diren biktimetako batzuk biktimagile izan diren biktimak direla. Horrek indarkeria justifikatuta geratzen den dinamika bat sortzen du; gizarteak berezkoa duen indarkeria,
|
dena
esan behar bada. Mendeku egarria zuen biktima bat islatu nahi nuen.
|
|
Biok batera gaur hi  tzordura? ⣠Bai, azkenengo berrogeitamar metrotan jo dugu elkar... guztiz ustekabean, eta bere ile-mozkera jipstertiarrari buruz mintzatu gara,
|
dena
esan behar baldin bada. â³ Bai, bai, lasai...
|
|
Alferrik galdu ditut denbora eta bidaia ostera ere, eta proposamenak jaiotzatikako malformazio berberekin jarraitzen du. Ahal dela, horrelako kasuetan artistekin edo sortzaileekin hitz egiten saiatzen naiz, ahozko hitzak letra idatziak baino samurragoak izaten direlako, eta,
|
dena
esan behar bada, gehienetan gogo onez eskertu didate ekarpena.
|
|
Ikusten denez, oso hizkera markatua ari naiz erabiltzen-beraiek bezala,
|
dena
esan behar bada-, baina uste dut horrela hobeto transmitituko dudala Tony Kushner egileak testuari eman zion tonu adoretsua, beldurrik gabea, ezer ere galtzeko ez duenaren parekoa eta orduko tsunami atzerakoiak eskatzen zuenaren araberakoa. Nik uste dut pentsamendu argiaren eta erabakimenez blaitutako hizkera hori izan direla emanaldiaren luzera neurrigabea hain gozo jasan izanaren zio nagusia.
|
2022
|
|
Bukaeran, beharbada gogoratuko duzuenez, gonbitea luzatzen nizuen, irakurle estimatuoi, galdera gehiago egin zeniezaioten zeuen buruari. Gonbitea,
|
dena
esan behar da, modu erdi sinbolikoan, erdi egiazkoan bota nuen, baina nire harridura eta zorionerako, oso modu naturalean hasi ziren galderak ezinegonetik sortzen, han eta hemen agertzen, eta azkenean nire eskuetara iristen. Hemen duzue jasotako hamarnaka horien arteko lagina.
|
|
ez nuen ikusi xamana, ez nuen ikusi Xalbador, txistu bidezkoak edo justifikatuak txalo bilakatzeko gaitasuna zuen inor. Txistugile zentzuzkorik ere ez nuen ikusi,
|
dena
esan behar bada. Zarata gehiegi dago, harrabots gehiegi, eta gero eta gehiago kostatzen da kexu eta zuzenketa arrazoituak nork jaulkitzen dituen antzematea.
|
|
Zein da idazkeraren zeregin edo funtzio nagusia? Platonen Fedro elkarrizketan galdera hori plazaratu zuenetik filosofoak behin eta berriro ahalegindu dira galdera horri erantzuten (arrakasta gutxirekin,
|
dena
esan behar da). Baina idazkeraren ahalmen miragarri horri buruzko galdera, gizadiaren hasieratik, hau da, kantua agertu zenetik, gizon-emakumeek behin eta berriro errepikatu dute etengabe (eta, oro har, filosofoek baino erantzun interesgarriagoak asmatu dituzte).
|
2023
|
|
Izeba-osaba-ilobak hooliganen modura ekin diote euren taldea animatzeari, hamaika onomatopeia ulertezin oihukatu dituzte euren mutilak piztu eta bultzatzeko, sofatik etengabe jauzika aritu dira grinatsu, euren bizia jokoan balego bezala, eta, direnak eta ez direnak esan dizkiete jokalari spagetti-en mamma gajoei. Eta zu Saldivia, sexuaz landa sofako kirolak sobera maite ez dituzun horrek, gustura aritu zara telebista zein saloiko bi ikuskizunak antropologoaren antiojoz behatzen, apur bat auzo-lotsaz,
|
dena
esan behar baldin bada. Ez da errugbiaz asko entenditu behar partida exkaxa dela ohartzeko.
|
|
Hortik aurrera edozein bikote arruntaren bizimodua aletu digute dantzaren bidez, nahiko era didaktikoan,
|
dena
esan behar bada: bikotea nagusitzen joan da, emaztearen soinekoak adierazi digun bezala; ume bat eduki dute besoen artean, eraman duten izaratxo tolestuan antzeman dugun bezala; gero bikotearen haserrealdia etorri da, musikaren dramatismoan ulertu dugun bezala; eta azkenean zahartu egin zaigu bikotea, Aiguaderen azpikogona baldarrean igarri dugun bezala.
|
|
Ni ez nintzen ausartu Soseguneko ohean atera genuena inprimatzen, eta ad usum privatum atxiki nuen. Fotokopisteriatik irten ondotik, lehenago telefonoan solaskide izan zuenaren dei edo mezuren baten zain balego bezala, Petra behin baino gehiagotan ibili zen sakelakoa kontsultatzen; apur bat uler nezakeen arren, jendetasun gutxi erakutsiz,
|
dena
esan behar bada.
|
|
ez, oso poetikoa ez zen, tokitan zegoen Goetheren poesiaren melatonina. Niri, ostera, elur matazek ipuin tradizional bat ekarri zidaten gogora eta, Petrak kontatzeko eskatu zidanean, hirugarren egunez segidan Martini ipuin bat kontatu behar ziolako, bera ohean etzateko eta nik ohepetik konta niezaiokeela esan nion," entrenatzen hasteko, baina ez lokartzeko baldintzarekin", aitatasun sindrome ezkutu batekin,
|
dena
esan behar bada.
|