Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 223

2000
‎Oraingo bertsioa, berriz, Rufino Iraolarena da. " Kafka nirea" dela esaten du itzultzaileak liburuaren hitzaurrean, absurdoaren bidez benetan gertatzen dena azaltzeko duen zorroztasunagatik autore horretaz" maitemindua" sentitzen dela aitortuz. Dena den, ez da" Metamorfosia" idazle zaldibitarrak Fran Kafkaren obratik euskaratu duen lan bakarra," Legearen aurrean" opuskuloa ere itzulia baitu.
‎ideiak ezagutzen ditugula dioen tesiak enpirista ugari psikologian murgildu zituela, ideien artean ematen diren asoziazioak azaltzeko mekanismo psikologikoez arduratzera eramanez. Beraz, jarduera psikologista honen arabera, ideiak ziren munduaren eta ezagutzaren azken maila, den dena azaltzen zuten, bai kanpoko gauzak bai barrukoak, ideia bakunak ideia konplexuen azalpenetan agertzen baitziren. Ezagutzaren multzoak ideia bakunetan zeukan abiapuntua edo, enpiristek onartutako nominalismoak baieztatzen zuenez, ideia unibertsalak hitz bati esker baturiko ideia partikularren multzoak dira.
2001
‎Haien informazioaren muina ez da aniztasuna sustatzea izan, baizik eta tesi jakin batzuk besteen gainetik ezartzea, eta euskal antinazionalismoa izan da, eta da, tesi horien funtsa. Berenak eta bost egin dituzte hedabideek frontearen aldeko diskurtsoa egituratzerakoan, gizarte hautsi baten irudia behin eta berriro azalduz, nahiz, zorionez, irudi hori gizartean egiaz gertatzen ari dena azaltzetik oso urrun bada ere.
2002
‎Olio horrek geruza batzuk eragiten ditu ibaiaren oxigenazioa eragotziz. Are errazagoa da hoditeritan gertatzen dena azaltzea. Olioa harraskatik behera botatzean solidifikatu egiten da eta hozten denean hoditeria butxitu eta itxi egiten da».
‎Dagoeneko badakigu bi zati izango dituela: bata, gaur arte ezagutzen dena azaltzeko, eta bestea, azterketa epidemiologiko berrien bidea egiteko. Ildo horretatik, ez da baztertzen “ikerketa honetan parte hartzen duten zentroetako batzuk, egoki irizten badiote, erabiltzen hastea, guk Vélez Málagan eta Malagan egingo dugun bezala”, dio Oscar Fernándezek.
‎Beren asmoari indar emateko, sinadurekin batera Europako zenbait naziotan egiten dena azaldu dute. Britainia Handian, Italian, Suedian, Suitzan... lege zorrotzak daude animaliak zapuztu, sufriarazi, lan gogorrak egitera behartu, toki txarretan eduki nahiz borrokarako erabiltzen dituztenentzat.
2003
‎Eta Mallonak alaba biak hantxe ikusten zitian, kartzelako patioan, paseo orduetan. Eta emaztea ez zian ikusten, eta arduratu egiten huen, eta ez huen bere baitan bizi, eta alabek esku keinuz ama ondo zegoela jakinarazten ziotean –kostatu egiten zitzaidan hura dena azaltzen segitzea– Epaiketa Begoñako Andra Mari eguna baino lehenago egin zitzaienak egun seinalatu hartan indultua etorriko zitzaielakoan izan hituen, bizi ezinik. Eta horretan, Mallona bere buruari galdetzen, zer egin?
2004
‎a) Agerraldi ekitaldian bertan, interesdun guztiei eta Fiskaltzari zitazioa egingo zaie, horiek bidezkoa dena azal dezaten, eta, hala denean, geroko agerraldian frogak egin daitezen; geroko agerraldi hori, 730 artikuluan xedatutakoaren eta lege honetan artikulu horrekin bat datozenen arabera egingo da, bost egunetako epe luzaezinean, lehenengo agerralditik zenbatuta.
‎Ikustaldian, auzi jartzaileak eta demandatuak euren eskubideentzat egoki dena azal dezakete. Horretarako, auzi jartzaileak eta demandatuak zein froga izan, eta horiek guztiak erabiliko dituzte.
‎Dena, dena azalduko dizut, ama.
‎5 minutu pasatxo igaro ditu telefonoz hizketan. Amaitutakoan, dena azaldu dit. Badirudi, aitaren anaia oraindik bizirik dela.
‎Orduan Aritz sorgin bat ez zela kontura zen, ez baitzuen jotzen ezta oihukatu ere. Mutilak dena azaldu zion emakumeari eta honek primeran ulertu zion. Oso lagun onak egin ziren eta emakumeak bere ama izatea galdetu zion.
‎Denbora luzez hitz egiten egon ondoren laurok alde egin zuten. Aritzek dena azaldu ondoren, pertsona ona zela konturatu zen eta ea bere aita eta aitaordea izan nahi zuen galdetu zion. Ibiltariak baietz esan zion eta bideari jarraitu zioten.
‎Halako hauteskunde kanpaina batek bere horretan berez dakarren eztabaida publikoan nahi izan genuen modu zuzenean esku hartu, eztabaidan esku hartu eta berau baldintzatu ere, erakunde goren honetan horretaz eta hartaz eztabaidatzeko izan ohi den aukera urrea baino urriagoa izanda guk ordezkatu ditugun sektoreen sentsibilitateak kaleratzeko une aproposa zelakoan. Kanpaina baliatu dugu unibertsitateko ikasle euskaltzale eta soberanista modura guretzat funtsezkoa dena azaltzeko: Ez dugu nahi unibertsitate hau probintzia bateko unibertsitate gisa jasotzea heltzear den Europako Unibertsitate Esparru Bateratuan.
‎–Utzidazu azaltzen, jauna –erran nion, masaila taupaka hasten zitzaidala–, dena azal dezaket, uzten badidazue.
‎Eta dena azaldu nion. Euskal Zerbitzuek Intelligence Service rako lan egiteko erreklutatu nindutenekoa.
‎Betiko zuloan aurkitzen ginen, ez da erraza gaurko ikuspegitik hori dena azaltzea. Ezinean ibiltzen ginen, nolabait esateko, gauzak egiteko irrikaz, alde batetik, baina bitarteko falta nabarmenean bestetik.
2005
‎Egileak nortasuna du hizpide, norbait izan eta izaera hori besteei erakusteko gaitasuna izatea, komunikazioa lortzea da narrazio sorta honetako pertsonaien ardura, arazoa edo ezaugarria beste barik. Egileak azaleko nortasunari baino gehiago pertsonaren barru munduari erreperatzen dio, kanpotik ikusten ez dena azaldu nahian. Asmo hori ondoen erakusten duten narrazioak" Zelan daukat izena" eta" Inortxok ezer baleki..." dira.
‎Fantastikoa denak badu zerikusirik harrigarria eta miragarria denarekin, baina azken horiek funtzionamendu ezberdinxeagoa dute. Horrela, harrigarria dena, gertaera gain natural alegiazkoa, azkenean azalpen arrazionalez azalduko da; era berean, miragarria dena azaltzen denean, tradizioko ipuin askotan bezala, alde miragarri hori beste barik onartzen da, alde arrazionala baztertu egiten da. Berriz, narrazio batean fantastikoa dena, agertzen denean, horren azalpena irudimenaren indarrari edota lege ezezagunei egozten zaie.
2006
‎Onarpena aurkaratzen badute, aurkaratze idazkiarekin batera aurkeztuko dituzte beste alderdiak zenbat izan eta horrenbeste kopia, eta idazkariak kopia horiek berehala emango dizkie horiei, hiru eguneko epe-mugan egoki dena azal dezaten.
‎–Badakit zoratuta gaudela esango duzula, –esan dio kafetegian mahai batean eseri ostean– Oso kontu luzea da dena azaltzeko, baina, hitz bitan esateko, ama itsasoa ikustera eraman nahi dugu. Ospitaletik atera eta itsaso aurrera eraman.
‎aski argi baitago dena azaldua egunkarietan.
2007
‎Banketearen bukaeran, jendea dantzan hasten zenean, Asierrek besotik helduko zidan, komunetara eraman, eta bertan dena azalduko: diruagatik ezkondu zela emakume horrekin.
‎Zeren itsaso zabalean sarea botatzea baita argudioekin janztea kazetarion lana. Ez da prentsaurreko batera joan eta han kontatu dena azaltzea hartzaileari. Kazetaritza lan duin askoa da hori, ondo egiten denean.
2008
‎Hori ez dator bat sanemen bizimodu nomadarekin. Agure batek dena azaldu dit.
‎Distantziak zaindu behar ote ziren. Ez dut esango adinarenak dena azaltzen duenik. Joera hori daukat; kostatu egiten zait distantzia egokia hartzea.
‎Minbiziak hasieraz aparte badu iturbururik? Errazegia alderdi psikologikoek dena azaltzea balute, techne aldetik batez ere, eta, geroz, gezurra, bizitza nahasia delako. Barrutiaren modura pentsatzen ari naizela ohartzeak errabia eman dit.
2009
‎Eta telebistan irudia da garrantzitsuena. Soilik ikusgarria dena azaltzen da telebistan. Eta soilik telebistan azaltzen dena da albiste.
‎Hori guztia eta beste asko ulertzeko, zuk ondo dakizun moduan irakurle, informatua egon behar da. Argiak ez dizu dena azalduko ez du nahi eta ezin du, baina bai entresaka garrantzitsua.
‎Gosearen biktimen kopurua horrenbeste hazi izana onartezina da, adierazi du Jacques Diouf FAOko zuzendari orokorrak.Gosea desagerrarazteko baliabide tekniko eta ekonomikoak dauzkagu, baina borondate politikoa da falta dena azaldu du Dioufek prentsa ohar baten bitartez.
‎–Askotan, interesgarriagoa da ezkutatzen dena azaltzen dena baino.
‎Une batez bururatu zitzaion dena aitortzea? ez, dena azaltzea: aitortu delituak aitortzen ziren.
‎Ez zegoen ongi, ez zen txukuna, baina ez zen delitua. Bai, ongi legoke dena azaltzea. Anari begietara so egin eta barrenak askatzea.
‎Jorge Luis, seko gortua baitzegoen, ez zen ezertaz jabetzen. Batek belarrira dena azaldu zion arte.
‎Nik ez zekiat egia, Xanti, inork ez zekik hori. Gertatu dena azaltzeko asmatu dudan gezur bat duk hau, hipotesi bat. Benedictinea bukatu nuen?. Baina koadratzen dik, ez?
‎ITXASO. Nik dena azaldu diot, baina ez du entzuten!
‎LUKAS. Aitarekin hitz egingo diat eta dena azalduko zioat.
‎KOLDO. Horrek dena azaltzen du.
‎Ezustean, bere begiek pareko etxebizitzara begiratu zuten, laugarren solairura zehatzmehatz, eta labana zorrotz bat ikusi zuen gizon baten bularrean sartzen. Horrela, beldurtuta, geuri deitu zigun eta, oso urduri, dena azaldu zigun. Korrika joan ginen helbide hartara eta hantxe aurkitu genuen hildakoa leiho ondoan etzanda, hilda.
‎Eseri, koktel eder bat prestatu eta dena azalduko dizut. Zientzialariaren lana galderak bilatzea da.
‎Esaten dutenagatik, nahikoa jasan du berak ere. Horrek dena azalduko luke. Seguruenik, jakinaren gainean zegoen.
‎Kasu konkretu bat ondo ezagutzen dudana, baina bakarra ez dena azalduko dut, Bizkaibus konpainiarekin zerikusia duena: goizeko 07:00etan, Bilbo Bermeo bidaia egiten duen autobusarena, hain zuzen.
‎Gaur artean, paperok idazten ikusten ninduenean zertan ari nintzen galdetzen bazidan," neure gauzatxoetan", erantzuten nion. Etxera bidean argi ikusi dut gaurkoa zela dena azaltzeko momentua. Gainera, gero eta gutxiago falta da nire akaburako; horrela diote medikuek eta horrela sentitzen dut neuk ere; gauzak, diren moduan.
‎Finean, eta laburrago eta errazago errateko (ze batzuetan zaila egiten da hau dena azaltzea eta ulertzea ere), Platonen ikuspegian gizakiak duen papera nuloa da, ez da gizakia inondik azaltzen. Munduak bertze mundu perfektuagotik hartzen ditu ideiak eta kopiatu egiten ditu.
2010
‎Xelebrea da gure mundua bai: inor ez da inortaz fio, hitzak ez du fitsik balio, abala eskatzen dizute berehala, ondasun osagarriak eta osterantzekoak, dena azaldu behar duzu han, eta hala ere nahikoa lan. Papera desagertu egingo zela baina, paperak nahi ditu mundu guztiak, dena sinatuta, dena garbi, dena seguru.
‎AdibiEdozein modutan, badirudi teoria honek balio duela azaltzeko argitaletxe espainiar handien sarrera euskarazko testu-liburuen merkatuan. Balio dezake ere beste merkatuetan gertatzen dena azaltzeko ere. dez, hizkuntza gutxituko ondasunen eskaria prezioarekiko oso zurruna balitz, ondoko irudiaren kasuaren antzeko bat edukiko genuke, eta ikusten denez, hizkuntza gutxituko ondasunen prezioak ez du iristen batez besteko kostua, enpresarentzat ez errentagarri bihurtuz merkatu gutxitura bideratutako ekoizpena.
‎Edozein modutan, badirudi teoria honek balio duela azaltzeko argitaletxe espainiar handien sarrera euskarazko testu-liburuen merkatuan. Balio dezake ere beste merkatuetan gertatzen dena azaltzeko ere. Aztertu litzateke euskarazko ondasun eta zerbitzuen beste alorretan ere antzekorik betetzen ote den.
‎Fisikariek bi teoria horiek bateratu nahi dituzte, eskala handiko materia guztia eskala txikiko partikulez osatuta dagoelako. Logikoa da teoria bakarra izatea dena azaltzeko, baina grabitatea eta mekanika kuantikoa biltzen dituen teoriarik ez dago. Hala ere, bada proposamen bat:
‎Paramilitarrek, badakizu? tira, ez, ez duzu jakingo, baina berdin da, luze joko luke dena azaltzeak. Baina gauza asko gertatu ziren gau hartan.
‎–Ordu erdi barru Jauregiko patioan ikusiko zaitut, esan zion mutilak bere irribarre perfektua galdu gabe?, eta dena azalduko dizut. Ez esan ezer amari.
‎Oinazearen ordaina askatasuna bertzerik ezin zitekeela izan iruditu eta molde zakarrean aritu nintzen neure baitako deabruarekin. Horrek familiari ere dena azaldu beharraz pentsatzera eraman ninduen. Psikoanalistari erran nion.
‎IMANOL. Argi asko ari zara ba dena azaltzen.
‎Egia kontatzeko esango diot. Eta egiten ez badu, neu joango naiz Andonirengana dena azaltzera.
‎Amari ere dena kontatu diogu. Ama ospitalera joan da negarrez, dena azal ziezaioten. Zuriñeri deitu diogu guztia kontatuz.
‎Azkena" elkarmenpekotasun linguistikoaren printzipioa" da, zeinen arabera —eta Arnauren hitzetan—" ikasleek hizkuntzekiko independentea den azpiko gaitasun komun bat duten, zein hizkuntza batean garatzen bada ere, egiaz, bestean ere aplikatzen den" 283 Transferentzia hori teorian bi noranzkotakoa da, bai, baina egia da berori errazago gertatzen dela hizkuntza gutxitu batetik hizkuntza nagusi batera alderantziz baino284 Printzipio horietaz gain, bestela, hizkuntz irakaskuntzaren jarduerak nahitaez hartu behar ditu kontuan bestelako" kuestio psikopedagogikoak": azken batean, psikolinguistika ez da gai dena azaltzeko, eta, zentzu horretan, Cummins bera ere" pedagogia elkarreragilearen" garrantziaz mintzo da, zein egiaz" hizkuntzaren beraren oinarrizko funtzio esanahitsu eta komunikatibotik abiatzen den" 285 Kontua da hizkuntza berez jarduera dela —giza jarduera— eta, horrexegatik, hizkuntza berri bat irakasteko modurik onena berorren edukizko erabilera aktiboa bultzatze... Horren haritik, eta psikopedagogiari zuzenean begira, zera dio Arnauk:
‎Komunitarismoak gizabanakoa ulertzeko taldea ezinbestekoa dela uste du eta gizabanakoa taldearen azpian egotera behartzen du. Kulturak dena azaltzen duela esatera ailegatu gabe, Kymlickak, kulturaren garrantzia azpimarratzearekin batera, baldintza zorrotza eskatzen dio: gizabanako bakoitzak kultura barnean nahi duena (baita ez egotea ere) aukeratzeko ahalmena izan dezala.
‎Txinako misiolari askorengandik jasotako trufa eta irriez zenbait iruzkin ezkor egin zituen bidaia egunkarietan, gogaituta baitzegoen hainbeste ignorantzia eta ergelkeria ikusita bere kidekoen artean: haien ustez, munduarentzat onartutako sei edo zazpi mila urteko adina, nahikoa eta sobera zen den dena azaltzeko, eta horrenbestez, hipotesi hutsa edo, areago, inpertinentzia galanta zen naturalisten iritzia munduaren adinaz, edota munduko bizidunen eta gizakien adinaz, nahiz Noeren dilubioaren izaeraz eta garaiaz, eta abarrez. Edozelan ere, Armand Davidek hori baino maila jasoagoa espero bide zuen, kongresu katolikora hurbildutako adituen artean.
‎Oraintxe errana izan dena azaltzeko, Hannak irudi baten bitartez adierazten digu: bizitza itxuratua da ezpata baten ahoa bezain mehe eta marra zorrotz xut baten bitartez.
2011
‎Nire desioa arratsalde honetan paseotxo bat egitea da, turista errusiarrei kasu egitea... agur... paka paka. Bai maiteok paka da errusiarrez agur, ez du emakumeak Paka izena ez... ai zuei dena azaldu behar...
‎Kostatzen ari zait zer kuzinatu erabakitzea, ez dut Elisa ezagutzen, zeri dion nazka, zer den afarian jarriz gero gaua izorratuko dion osagaia, niri melokotoizko marmeladak egingo lidakeena, eta horrela, itsuan aukeratu behar dut jango duguna. Kultura mendebaldarraren entusiasta snob bat izan liteke pelikula haiek guztiak ikusiz, produktu bera kontsumitzeko motibazio ezberdinak izan daitezke, aztarna materialak ez du dena azaltzen. Hamar bat minutu eman dizkiot neure buruari musika jarri eta porro bat egiteko, ea bitartean zerbait bururatzen zaidan, ze irudi eman nahi dudan, mezua zein den.
‎–Paper bat besterik ez da, Mikel. Nahi duzu Armentiarengana joan eta dena azaltzea. Horrek lasaiago sentiarazten bazaitu, pozik eginen dut.
‎Horrek dena azalduko luke.
‎GERMAN. Berarekin hitz egin dugu... gertatzen dena azaltzeko.
‎KAR. Horrek dena azalduko luke. Ederra bitxoa!
‎Ez zaitut galdu nahi. Saia gaitezen. Utzi dena azaltzen, ezta zuk uste duzuna?
‎Sor dezagun dena ikusten duen super egitura, nik Michael Jacksoni buruzko galderabat egiten dudanean, galdera sare guztietara eramango duena eta Michael Jacksoniburuz dagoen guztia bilatuko didana. Bideo bat badago, bideoa azalduko zait, abestibat badago, abestia azalduko zait, elkarrizketa bat badago, elkarrizketa azalduko zait, dena azalduko zait. Hori da MAM kontzeptua (ZE5).
‎Zehazki, BJLOren 414 artikuluetara. Ondorengo lerroetan xedapen horietan jasotzen dena azalduko dugu, betiere bake epaileei aplikatuta.
‎Eta bi maleta txiki ere bai, bat Anjelentzat eta bestea J. Andonirentzat eta Maiterentzat. Bueltan Errandonearen emaztearekin topatu nintzen, eta dena azaldu nionean, zur eta lur geratu zen; izan ere, bezperan hizketan aritu omen ziren J. Andoni etxera eramateko, pentsatuz norbaitek Maite hartzen bazuen ni lasaiago ibiliko nintzela. Esan nion dena konpondua zegoela.
‎Oletatik Kalbario mendi aldera aparte samar zegoen Bidegain Berri baserriko morroia zen, baina espero nuena erantzun zidan, behiak pasatzeko balitz lagunduko zidala, baina pertsonekin ez zuela ezer jakin nahi. Orduan Tomasenea baserriko etxekoandrearekin, gogoratu nintzen, Urruñako Frantxiskarekin, senarra Alemanian preso baitzuen, eta bururatu zitzaidan berarekin hitz egitea eta dena azaltzea. Esan nion erresistentzia sare bat antolatzeko asmoa genuela alemanen kontra eta bere etxea nuela oinetakoz eta arropaz aldatzeko, hamar minutu ere ez ginela egongo.
‎Tomasek trena hartu zuen eta ni kafetegira joan nintzen lagunekin egotera eta gero etxera. Hurrengo egunean berriro joan nintzen baserrira lanera eta morroiari dena azaltzeko aprobetxatu nuen. Esan nionean hainbeste emango niola ibairaino joateagatik eta hainbeste Oiartzunaino, esan zidan ibairaino bakarrik joango zela eta ea zer egin behar zuen.
‎Gure etxea harako hura dela, eta zerbait behar dutenean guregana ere etortzeko lasai. Horixe dena azaldu diegu.
‎Egin zezakeen zerrenda bat bizitzak dakartzan gauza gogaikarriekin eta deserosotasunekin, jasan beharreko umiliazio nardagarriekin, hanka sartzeekin, norbere buruko leizeren batean ezkutatzen zaigun ziminoaren agerpen ezustekoarekin zerikusia duten sentimendu zikoitzekin," ilunak gaituk barrutik, baina ez gaitzala zahartzaroak erokeriarik egin gabe harrapa". Nork nahi zituen beretzat, desleialtasunak, gurasoen zahartzaroa, norbere larruaren laranja azal bokazioa, ilearen galera edo zuritzea, erraien zaratak eta presentzia, gorputzak obeditzeari uztea, pixkanaka edo bat batean, nork nahi zuen seme alabei –etorkizuneko promesa ei diren paralitiko ttipi horiek– dena azaldu behar neketsua guk egindako akats berberak edo okerragoak egin ditzaten funtsean, nork behar zuen hori guztia, organo bitalen traizioa, behiala isil eta diskretu ziren hezurren aldarri zurruna, ingurukoen minbizia edo norberarena," analisi batzuk egingo ditugu badaezpada", hitz batean, nork behar zuen endekatzea, nork behar zuen hori dena, nork ez zeukan soberan bizitzaren erdia,... Itxurakeriaz ez mintzatzearren, egunez egun eta astez aste, hilabetez hilabete eta urtez urte geure borondatearen kontra egiten genituen gauzen zerrenda luze, amaiezina.
2012
‎Krisi larrietan nola jokatu behar den ere azaldu zuen Veronicak. " Kasu hauetan oso zaila izaten da gaixoa bere borondatez ospitalera eramatea hau dela eta 112 larrialdi telefonora deitu eta gertatzen ari dena azaldu behar da anbulantzia psikiatrikoa bidaltzeko". Anbulantziarekin batera Ertzaintza ere azaltzen da, askok ez dakite" baina eska daiteke kalez jantzita agertzea".
‎Eta, konponbidearen bidean, hori irauli egin behar da. Historialarien lana ez da gertatu dena azaltzea, baizik eta ikusi ez dena azaleratzea. Eta frankismoaren inguruan iluntasun handia dago, ez da ozen hitz egiten horren inguruan.
‎" Zein izan zen shock hori?". Ez nien erantzun, irribarre egin besterik, atseginez, eta horretan utzi genuen kontua… Horrek ez du dena azaltzen. Zatiren bat, zati inportanteren bat, ziurrenik, baina zatia.
‎Fiskaltzak txostena eman eta gero, errudunak esan beharrekoa entzun behar da eta proposatutako berrikuspenaren baldintzak jakinaraziko zaizkio. Orobat, ahozko epaiketan errudunaren defentsa bereganatu zuen legelariari berrikuspen proposamena helarazi behar zaio, horrek bere ustez errudunarentzat mesedegarriena dena azal dezan.
‎3 Era berean, Gobernura joko du manuaren indargabetze zein aldarazteari edo indultu emateari buruz egokia dena azalduz, epaia berehala betearazteari kalterik egin gabe, baldin eta legearen xedapenak modu zorrotzean aplikatzearen ondorioz egite edo ez egite bat zigortzen bada, eta epaile edo auzitegiak uste badu egite edo ez egite hori ez dela zigortu behar; edo, zigorra modu nabarian gehiegizkoa bada, arau hausteak eragindako kaltea eta errudunaren beraren inguruabarrak kontuan izanik.
‎bere semeak norbait hil zuela drogen eraginaren menpean zegoela. Urduri zegoen, baina bazekien itxaron egin behar zuela eta dena azalduko ziotela.
‎Oraindik gogoan zuen polizia etxera iritsi zeneko isiltasun hura. Moureren begiak ere gogoratzen zituen, komisariako komunetan dena azaldu zionean. Haren erranetan, elur erori berria zapaltzea bezalakoa izan zen.
‎MIREIA. Inork ez daki, baina frogak ditut. Malenek berak gutun bat idatzi zion Lukasi dena azalduz. Berak idatzi zuen, Malenen letra da!
‎JON. Bai, ulertu nuen bere kezka eta ni ere saiatu nintzen dena azaltzen. Uste dut hemendik aurrera hobeto konponduko garela.
‎Horren bidez, Goizuetan aldakortasunean diren hizkuntza ezaugarri batzuk aukeratu dira eta gizarte aldagaien arabera aztertu. Estatistika izan dugu laguntzaile, zenbakien bidez dena azaltzea posible dela uste ez badugu ere. Zenbakiek joerak erakusteko balio dute eta horiek bilatzeko erabili dugu estatistika.
‎" Sareak" izeneko ipuin laburrak gaurko gizarte teknologiko hedonistetan egoera arrunt bilakatu dena azaltzen digu. Neska bat ezezagun batekin oheratzen da tabernan elkar ezagutu duten gau berean.
2013
‎Ikuspegi horrek aldendu egiten zuen Otero Juan Ramon Jimenezengandik eta haren gutxiengo batentzako poesia deshumanizatutik, eta aitzitik hurbildu Antonio Machadori. Campos de Castilla poemategiaren egileak bezala, Oterok ulertu zuen poeta herriaren ordezkari dela, eta hitza baliatu behar duela gertatzen dena azaltzeko, salatzeko, protesta egiteko. Une horretatik aurrera, Oteroren lumatik sorturiko poemek kolektiboa izan zuten protagonista.
‎Poesiak bilatzen du misterioa. Poema batean ez da dena azaltzen, eta eskerrak! Eta horrek lotzen du pinturarekin eta musikarekin.
‎Gizabanako batzuk aurrerakoiak dira eta beste batzuk kontserbadoreagoak, adibidez. Zailagoa da, aldiz, beste animalia espezieetan gertatzen dena azaltzea. Hori dela eta, duela urte gutxi arte izaeraren gaineko azterketa guztiak gizakiarekin egiten ziren.
‎–Badakik edozer gauza egingo dudala. Lagunak gaituk, esan zuen Barneyk, horrek dena azalduko balu bezala.
‎Wickham berehala joango da; eta, beraz, inori ere ez dio ardurarik izango zer den benetan. Egunen batean dena azalduko da, eta orduan haien ergelkeriaz egingo dugu barre, lehenago ez jakiteagatik. Oraingoz ez dut ezer esango.
‎MIREIA pasatuta geratu da ESTHERrek esandakoarekin. ESTHERrek dena azaltzen dio.
‎Zer esan nahi du honek guztiak? Nietzsche ikuskari eta igerkizun banaz baliatzen da hau dena azaltzeko, azaldu barik?.
‎Epe laburreko erregulazio homeostatikoa dago, baina epe luzera ere funtzionatzen du, eta gorputzeko hainbat substantziek hartzen dute parte (peptido gastrointestinalak, gorputzeko gantz ehunen hormonak eta hipotalamoan dauden mekanismo zentralak). Hala ere, ez biologiak ez kimika organikoak ez dute dena azaltzen; izan ere, apetitua kontrolatzeko beste aldagai batzuek eragiten dute. Energia erregulazioaz gain, «erregulazio hedonikoa» ere inplikatuta dago, eta faktore emozionalek eta motibazio faktoreek parte hartzen dute horretan, eta elikagaien ahogozoak eragin nabarmena du horretan.
‎Higoa larritu egiten du Kokoherriko batzarrean zer esan lezakeen aitortzeak, baina bene benetan izutuko lukeena da Apoinon Parranda Donearen eta Jai Donearen gauean gertatu dena azaldu behar izateak. " Argi eta garbi dago Apoinon burua jan didatela eta maltzurkeriaz eman zidatela protagonista papera bere idulkia eta guzti.
‎Etxera noanean dena azaldu diot.
‎Horrek dena azaltzen du.
‎Horrek dena azaltzen du.
2014
‎–Asunek dena azaldu dio Maddiri. Uste dut hosto batzuekin elikatu behar direla; interneteko helbide bat edo horrelako zerbait ere eman dio.
‎Ez nekien zer ari nintzen bilatzen, baina ezin nuen utzi. Agian bazegoen zerbait, ordura arte garrantzirik eman ez nion zerbait, dena azaltzen lagunduko zidan xehetasunen bat, gauza txikiren bat.
‎–Lapurreta bat egon zen orain pare bat aste, esan zuen nagi, horrek dena azalduko balu bezala.
‎–esku bat aurreratu zuen itxaroteko eskatuz. Gero, dena azaldu zidan, ahots baxuan. Bukatu zuenean, nik, eta zer egin behar diagu orain??
‎Ni ere bai, haren ondoan. Biok eserita geundenean, dena azalduko zidala esan zidan, neronek erabaki nezan. Ez zidan ezer ezkutatuko, baina nik, neure aldetik, esandako guztia konfidentziala izango zela agindu behar nion.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia