|
Terek arropa narrastua kentzen lagundu zion eta gorputza garbitu zion ume bati bezala, ohean sartu zuen, izara garbien artean, Tereren lo jantzi politenarekin, dena brodatua, ezkongai arreotik aterea. Tere, ai, Tere..., hik ez
|
dakin
zeinen tuntuna izan naizen; bere altzoan eseri nindinan, ilea banatu zidanan, askatzeko, eta nik askatu, eta nire azpian zerbait gogorra nabaritzen hasi nindunan, traba egiten zidanan, eta nik heldu, poltsikoan egur zatiren bat edukiko zuelakoan, eta nik hura kendu egin nahi, eta bera niri laztanka, eta gero, Tere... eserleku hartan etzan ni, eta arropa ingurura bota, jao, Rozina, a judi, di su b... Mila moja, di ste Ljubovali, asaldatzen zen Tere.
|
|
Mila moja, di ste Ljubovali, asaldatzen zen Tere. Hortxe behean, sotoan, gonak jaso ditinat, arratsaldean parkean bezalaxe, ez
|
dakin
zeinen indartsua den, jaso egiten nindinan, eta jaitsi eta igo eta jaitsi eta igo, bere zer hura sartu sartuta... eta ni, inozoa, poltsikoan egur zatiren bat zuelakoan, esaten zuen barreka Rozinak maindire garbien artean, Tereren parpailetan bil bil eginda; eta nik egur zati hari heldu, oso leunkiro, noski, poltsikoan eskua sartzeagatik haserretu ez zedin, ez nekinan zer zen, eta ni bi eskuekin b... Tere, ai, Tere... eta gero belauniko jarri zunan nire aurrean, barkamen eske, ni eserlekuan nengonan eserita, arropa janzten, eta bera negarrez, estutu egiten nindinan eta eskuak bustitzen zizkidanan, hain ondo mintzo zunan esanez bere ametsetan nindukala ezagutu aurretik ere eta oso bakarrik sentitzen zela herrialde honetan, mundu zaharreko bere etxera itzultzeko irrikitan zegoela, amak sarri idazten ziola itzultzeko eskatuz, denak etxetik alde eginak zirela, inor ez zegoela etxaldea zaintzeko, anaia guztiak hemen, Ameriketan; neuk ere egin ninan negar pixka bat, eta gero esan nionan aurrerantzean ez zela gehiago bakarrik egongo eta egunen batean etxera itzuliko ginela, eta inoiz ez nuela hain ondo pasatu, zertarako eskatu ba barkamena; bihar joango gaitun kapilaua ikustera, gero izebekin hitz egingo dinat, hala esan nionan berari ere; burua besarkatu nionan, laztanduz, berak ni lehen laztandu ninduen bezala, burua musukatu eta magalean hartu nionan, berriro ireki zidanan brusa, ugatzak masailaren kontra estutu, negar egiteari utzi, gonak ireki, mingainarekin izter artean bidea egin, izter artean, hortxe... ai, orain zer, orain zer, esan nionan, eta berriro arropa kendu eta etzan egin nindunan, neure gainera erakarri ninan... haizea zebilenan eta urkiak bihurritzen zitinan, hankak jaso zizkidanan, ez, nik neuk jaso nitinan, berak belaun azpietatik eutsi besterik ez zidanan egin...
|
|
Baina senarrak eskua jaso zuen, Rozina isilik geratu zen, ez zen ausartzen ezer gehiago esatera eta begiak malkoz bete zitzaizkion. Badakin, Rozina, han itsasoaren beste aldean ere bihotzaren zatitxo bat utzi ninan, nahiz eta ezetz esan gustatuko zitzaidanan beste behin hara itzultzea, han zoriontsu nindunan nahiz eta leku honen mira izan, ez
|
dakin
zeinen zoriontsu nintzen, idatzion estatuaren goreneraino igotzeko, alde honetara begira jarri eta eskuaz agur egiteko, horixe besterik ez, horrela elkartuta egongo gaitun; batzuetan horixe egiten ninan bakarrik geratzen nintzenean, goraino igo eta inork ikusi gabe eskuaz agur egiten ninan alde honetara begira. Rozinak halaxe idatzi zuen, eta behean gehitu zuen, ez baitzuen gutuna segituan bidali:
|