Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 40

2015
‎10 Hemen egoitza honetan dagoen aldea esandakoa da: ia inoiz ere ez dago ez lehortasunik, ezta gainerako guztietan noizbehinka izaten ziren barruko nahasmendurik ere, baizik eta arima ia beti baretasunean dago; ez dago deabruak mesede hain goren hau imita dezakeen beldurrik; sen batean dago, ordea, Jainkoa delako ziurtasunaz; izan ere, esanda dagoenez –ez zentzumenek ezta ahalmenek ere ez dute hemen zerikusirik, Haren Maiestatea agertu baitzitzaion arimari eta berarekin sarrarazi baitzuen, nire ustez, deabrua sartzen ausartuko ez den eta Jaunak utziko ez dion lekura; eta hemen arimari egiten dizkion mesede guztietatik bat ere ez da, esan dudanez?
‎noski, ezta ez da komeni mirarien zain egoterik ere. Jaunak berak nahi duenean egin ohi ditu, arima honengatik, esanda dagoenez eta geroago ere esango denez; baina Haren Maiestateak geure burua kaskartzat izatea nahi du, ez dugula halakorik merezi uste izanik, eta geure buruari lagun diezaiogula ahal dugun guztian. Eta nik uste dut hil arte, otoitzik gorena izanda ere, hau beharrezkoa izango dela.
‎Beste on handi batzuk ere badakartza honek berarekin batera, baina gauza hauek eragiten dituzten ondorioez hainbeste esan eta esango denez gero, ez dut nahi neure burua eta zuek nekatzerik; biziki ohartarazten dizuet, ordea, Jaunak arimei mesede hauek egiten dizkiela jakin edo entzun dezazuenean, bide horretatik zuek eraman zaitzatela sekula ere ez eskatzeko ezta desiratzeko ere; [15] oso ona iruditzen bazaizue, eta estimu eta begirune handiz hartu behar bada ere, ez da komeni arrazoi batzuengatik: lehenengoa, apaltasunik eza delako inoiz merezi ez duzuena zeuei eman dakizuela nahi izatea, eta hala uste dut ez duela apaltasun handirik izango desira hori izan dezanak; izan ere, nekazari xume bat errege izatea nahi izatetik urruti dagoenez , ezinezkoa iruditzen baitzaio, merezi ez duelako, horrelaxe dago pertsona apala ere halako gauzei dagokienez; eta nik uste dut ez dela inoiz gertatuko, Jaunak mesede horiek egin aurretik norbere buruaren ezagutza handia ematen duelako. Izan ere, halako pentsamenduak dituenak nola ez du ulertuko mesede oso handia egiten zaiola infernuan ez edukitzeaz?
‎hau esan zuen: bat izan zitezela Aitarekin eta Berarekin, Jesu Kristo gure Jauna Aitagan eta Aita Beragan dagoenez . Ez dakit zer maitasun izan daitekeen hau baino handiagoa!
‎lehenago baino askoz ere beldur [eta ardura] handiagoz ari dela Jainkoa iraintzeko edozein gauza txikitik gordetzeko eta Hura zerbitzatzeko geroago esango diren bezain desira handiez, eta gehienetan nahigabez eta nahasmenez, zein gutxi egin ahal duen eta zenbateraino behartua dagoen ikusten duelako; ez da hori gurutze txikia, penitentzia oso handia baizik, arima honi penitentzia egiteak, zenbat eta handiagoa izan, atsegin handiagoa ematen diolako. Benetako penitentzia Jainkoak penitentzia egiteko osasuna eta indarrak kentzen dizkionean da; honek ematen duen atsekabe handia beste leku batean aipatu badut ere, hemen askoz ere handiagoa da, eta guztia etorriko zaio bera landatua dagoen sustraitik; izan ere, ur korronte ondoan dagoen zuhaitza hezeago dagoenez eta fruitu ugariago ematen duenez, zer du harritzekorik arimak desirak izateak, haren egiazko espiritua aipatu genuen ur zerutarrarekin bat eginik baitago?
‎2 Lehenengoa da bere buruaz ahazte erabatekoa, egiaz hura honezkero ez delako itxura emateraino, esanda dagoenez ; izan ere, halako egoeran, ez du gogoan beretzat ez zerurik, ez bizirik, ez osperik izango denik, Jainkoaren aintza bilatzeari emanda baitago oso osoan; badirudi Haren Maiestateak esandako hitzak egintza bihurtu direla, hau da, arduratu dadila arima Jainkoaren gauzez eta Bera arduratuko zela arimarenez. Eta horrela, ez du gerta daitekeenaren ardurarik, ahanzte era bitxi bat baizik, eta, diodanez?
‎–Honi erantzuten diot, ez dagoela esan dizuedana baino era hoberik, haiek ez bilatzea baino era hoberik, arrazoi hauengatik: ...ko; bigarrena, nahiko apaltasun gutxikoa delako gure zerbitzu kaskar hauengatik lortuko dela hain gauza handia uste izatea; hirugarrena, honetarako egiazko prestaera sufritzeko eta Jauna imitatzeko desira delako eta ez gozotasunak, azken batean Hura iraindu baitugu; laugarrena, ez dagoelako Haren Maiestatea haiek guri ematera behartua, bere aginduak betetzen baditugu zeruko aintza ematera behartua dagoenez , honelakorik gabe eta guk baino hobeki baitaki zer komeni zaigun eta nork maite duen benetan; eta honela gauza ziurra da, eta nik badakit, eta ezagutzen ditut behar den bezala maitasun bidetik doazen pertsonak, beren Kristo gurutziltzatua zerbitzatzearren soilik; eta ez bakarrik ez diote eskatzen gozotasunik, nahi ere dute-eta, baizik eta erregu egiten diote bizitza honetan halakorik ez emateko. Hau egia da.
‎Nora joango ote da, bada, gaixoa? Irten zen lekura ezin da itzuli, hori, esana dagoenez –ez baitago gure esku, eginahalak egin arren, Jainkoak berriro mesede hau egin nahi digun arte.
‎6 Ikuskari hau probetxugarria iruditzen zait bildutasunez bizi diren pertsonentzat, Jauna beren arimaren barne barnean sentitzen ikasteko, kontenplazio hori gehien itsasten dena baita, eta norberagandik kanpo egiten dena baino fruitu hobeak dakartzana, beste batzuetan esan dudanez? eta otoitz liburu batzuetan idatzia dagoenez , Jainkoa han bilatu behar baita. San Agustin aintzatsuak dio batez ere, ez zuela aurkitzen bere barruan bezala, ez plazetan, ez atseginetan, ezta bilatzen zuen beste inon ere.
‎erlijioa gordetzen ez denekoa, monasterio berean bi bide direnekoa: bertutezko eta erlijiozko bidea, eta erlijiorik ezaren bidea, eta berdintsu dabiltza batetik eta bestetik; ez, gaizki esan dut, berdintsu ez, gure bekatuengatik gehiago ibili ohi dira inperfekzio bidetik; eta hortik gehiago dagoenez , bere aldeko gehiago ditu. Hain gutxi erabiltzen da egiazko erlijioaren bidea, non bere bokazioari benetan eta oso osorik ekin nahi dion fraide eta mojak beldur handiagoa izan behar baitie bere etxean bertan daudenei, deabru guztiei baino; eta kontu eta zuhurtzia handiagoa behar du Jainkoarekin izan nahi duen adiskidetasunaz hitz egiteko, deabruak monasterioetan eratzen dituen beste adiskidetasun eta nahitasunez hitz egiteko baino.
‎8 Niri ezinezkoa zitzaidan joatea, urruti nengoelako alde batetik eta fundazio hura burutua ez zegoelako bestetik, aita frai Jeronimo Graciánek, esanda dagoenez –bisitari apostolikoa zenak erabaki zuen han fundatuko zuten mojak, Malagóngo San Joserenean geratu zirenak, joan zitezela, ni joan ez arren.
‎...uztiekin nengoela, Jesulagunen laguntza bilatzea erabaki nuen, toki hartan, Medinan, oso onartuak zirelako; lehenbiziko fundazioan idatzia dudanez, haien ardurapean izan nuen urte luzez neure arima, eta arimari on handia egin ziotelako, berariazko maitasuna diet. Gure aita jeneralak agindu zidana idatzi nion hango errektoreari; hain zuzen ere, urte askotan nire aitor entzulea izan zena zen, esanda dagoenez , izenik esan ez badut ere. Baltasar Alvarez zeritzan, une honetan probintziala dena.
‎Esaldi hauetan Teresaren zeharkako aipamen fina dago, hitz estaliz bezala adierazia; izan ere, hasierako haien artean izan ziren batzuk, emakume batek gidaturiko erreforma jarraitzeaz lotsa antzeko zerbait agertu zutenak. Argi dagoenez , Teresak jakin zuen hori eta barre ere egiten zuen, seme aitzindari hauen gizontasunaz?
‎22 Hara etorri zen Jesusen Lagundiko aita bat, haren desiren berri zekiena; papera erakutsi zion, eta esan zion poztuko litzatekeela berak Ordena hura aurkituko balu bertan sartzeko. Jesulagunak bazuen monasterio hauen berri, eta Karmengo Amaren Ordenako Erregela zela hura esan zion, baina ez zion hain argi adierazi; nik fundatzen nituen monasterioen berri eman zion, ordea; eta horrela, niri mezularia bidaltzen saiatu zen, esanda dagoenez .
‎Arin arin jaiki ziren haren bila, baina ez zen gehiago agertu. Bera poz pozik geratu zen, eta guztiak harri eta zur, Jainkoaren partekoa zela ohartu baitziren, eta horrela estimu handitan izan zuten alaba, esanda dagoenez . Urte hauek guztiak igaro ziren, uste dut hamalau izan zirela, honen ondoren, bera beti gure Jaunaren zerbitzuan, bere desira bete zezala eskatuz.
‎10 Jendetza handia izan zen, eta musika, eta Sakramentu guztiz Santua jarri zen handikiro. Eta etxe hau toki onean dagoenez gero, ezagutzen hasi ziren eta maitatzen; batez ere asko laguntzen zigun Monterrey-ko kondesak, Maria Pimentel andreak, eta Mariana izeneko andre batek, senarra bertako korrejidore karguan zuenak. Halako egun batean, Sakramentu guztiz Santua izatearen poza apaldu zekigun, badator etxearen jabea zen jauna hain zakarki, non nik ez bainekien zer egin berarekin, eta deabruak egiten zuen ez zedila arrazoira etor, berarekin hitzarturiko guztia betetzen baikenuen.
‎15 Gorputzeko begiez ez zuen ikusi egundo ezer, esanda dagoenez , halako fintasunez eta halako adimen gauza moduan baizik, batzuetan hasieran irudipena izan zela pentsatzeraino; beste batzuetan, berriz, ezin zuen hori pentsatu. Ezta sekula ere ez zuen entzun gorputzeko entzumenaz, bi aldiz izan ezik, eta hauetan ez zuen ulertu esaten zioten ezer, ezta ez zekien nork esaten zion ere.
‎16 Gauza hauek ez ziren izaten segidan, noizbehinka baizik premialdiren batean, esaterako, egun batzuetan barruko sufrikario ezin jasanezkoez eta barruko ezinegonaz egon zenekoa, deabruak engainatua ote zekarren beldurrez, kontakizun hartan luze eta zabal azaldua dagoenez ; eta haren bekatuak ere han daude, horrela zabalduak izan baitira, beste gauza horiek bezala, zuen beldurrak bere ohorea ahaztera eraman duelako; eta ezin esanezko nahigabeaz zegoela, bere barruan hitz hau adituz besterik gabe: –Neu naiz, ez izan beldurrik?, arima hain sosegu handiz eta adorez eta konfiantzaz geratzen zen, non ezin batzuen ulertu nondik etorri zitzaion hain on handia; izan ere, ez zen aski izan ez aitor entzulerik, ezta jakintsu asko ere hitz jario handiekin, hitz bakar batek bezalako bake eta sosegua hari jartzeko; eta horrelaxe beste batzuetan ere, ikuskariren baten bidez sendoturik geratzen baitzen; izan ere, horrela izan ezik, zituen sufritu hain neke, kontrakotasun eta gaixotasun handiak, etengabeak izan baitira?, eta sufritzen ditu oraindik, sekula ez baitago inolako sufrimendurik gabe.
‎haren arimei ezin diezaiekezue on handiagorik egin. Izan ere, esanda dagoenez eta berriro esaten dudanez (beraientzat hau ulertzea garrantzi handikoa delako, noiz edo behin, edo batzuetan, gehiago ezinean egoten badira ere), errutik aske uzten duen zorotasun ziurra ez denez gero, batzuetan halakoa izan arren, beti ez, eta arima arrisku handitan geratzen da; dena dela, diodanez, arrazoia guztiz ilundua badu, gehiago ezin zuenean egiten zuena egiten edo esaten du.
‎3 Egia da, Ana Jesusenak Jauna hartu ala ez ongi aztertu dela, eta orain neure esku dagoenez , bego horrela hilabetean ea nola doakion. Honetan bat nator berorrek ama prioreari idazten dionarekin.
‎bultzatu egiten dituzte eta poza hartzen monasterioak gehitzeaz, Karmengo jeneral txit agurgarriak hain gaizki informaturik egon aurretik bezala. Ezin ulertuzkoa da jende hain erlijiosoaz eta hain etsenplu ona ematen eta eman duenaz, eta halako onestasun eta erlijiotasunez monasterioak fundatzera zihoazenez zabaldu duten informazioa, Ordena guztiek dutena debeka diezaieten, esanda dagoenez .
‎Berak izan dezake irakaspenak ematen lagunduko dion bat. Eta otoitzaren barruko gauzei eta tentaldiei dagokienez, aditzera eman biezaio berorren agurgarritasunak ez dezala jar haiek esan nahi diotena baino gehiago (berorrek sinarazi zuenean dagoenez ), garrantzitsua baita. Benetan poztu naiz Cuevasko aita priorea asebeterik geratu delako.
‎4 Atzo eman zidaten aita Nicolaoren gutun hori. Benetan poztu naiz esaten duena egin ahal izateaz, batzuetan Salamancakoaz arrangura izaten baitut, baina ez nuen hoberik ikusten eta orain badu zertaz arduratu, argi dagoenez , etxekoa egin du kanpokoaren aurretik. Nik esan nion aita Nicolaori Toledon hor dauden eragozpenetako zerbait, eta ez nik dakizkidan guztiak.
‎2 Eta egiaz, jauna, hain garrantzitsuak diren gauza hauetaz gain, ez baitago gehiago azpimarratzerik?, hartua dagoen neurria komeni da berorren alabaren erremediotzat, gurasoekin egote horrek ezin baitu izan betiko. Halabeharrez, Gonzaliáñezek etxea ematen ez badu, nahitaez joan dute Galindustera handik hona etortzeko, hitzarturik dagoenez . Era batera edo bestera, Jainkoarren, utz dezatela ni hainbeste oinazetzeari.
‎Haren osasuna hainbeste doakigularik, ni ez nintzateke ausartuko hori gomendatzen; neure aldetik eginahalak egingo ditut behintzat, hemendik aurrera joan ez dadin; honaino, tira, eguraldi ona denez gero, bide laburra da. Eta orain datorkit burura, karroan baldin badator, hobe dela hemendik etortzea, mendaterik ez dagoelako, nik uste, beste bide horretan dagoenez .
‎7 Aita frai Pedro Fernándezek behin eta berriro azpimarratzen du, probintzia izan dezagun arte ez fundatzeko monasteriorik, horretarako baimena eman arren; eta arrazoi onak ematen ditu, orain dela gutxi idatzi zizkidaten?, izan ere, nuntzioa hain minbera dagoenez eta nork burua berotu duenez, kaltea letorkiguke. Ongi pentsatu behar da guztia.
‎5 Nire neba etorri zen, eta nahiko gaizki etorri ere; jadanik sukarrik gabe dago. Ez zuen ezer negoziatu, baina hemen zuena honezkero seguru dagoenez gero, badu erraz pasatzeko adina. Udan itzuliko da, orain ez da sasoi egokia eta.
‎Felipe Sega nuntzioa dagoenez geroztik.
‎47 Kontuan izan, etxean sartzen denean, hau da, monasterioetan klausura bisitatzera sartzen denean (arrazoizkoa beti egitea eta arretaz errepara diezaiola etxe osoari, esanda dagoenez ), beti bere lagunarekin batera eta priorearekin eta beste batzuekin joatea; eta inola ere ez bedi gera, goiz partea izan arren, monasterioan bazkaltzen, ekin eta ekin egiten badiote ere; ez, begira dezala zertara doan, eta itzul dadila gero, hitz egiteko hobeki delako burdin saretik. Izan ere, ontasun eta lautasun osoz egin badezake ere, aurrekaria jartzea litzateke eta, beharbada, denboraren joan etorrian, baliteke hainbesteko askatasunik komeni ez zaiona etortzea, eta are bere kontura askatasun handiagoa hartu nahi izatea.
‎5 Ez bitez arduratu munduko arazoez ezta haietaz jardun ere, esaten dietenei erremedioa emateko, eta haiek egiaren bidean jartzeko edota arazoren batean kontsolatzeko bidea izan daitekeela uste den gauzetan izan ezik. Eta fruiturik lortzeko asmorik ez bada, amaitu bedi laster, esanda dagoenez ; izan ere, asko doakiguna da gu bisitatzen gaituena nolabaiteko irabaziaz joatea eta guri ere gera dakigula, eta ez dadila joan denbora alferrik emanda. Hirugarrenak kontu handia izan beza hau ongi bete dadin; betetzen ez bada, prioreari jakinarazteko eginbeharra du.
‎8 Konpleten eta otoitzaren ondoren, goian esanda dagoenez , amak neguan eta udan ahizpek elkarrekin hitz egiteko baimena eman dezake, eskulanak egiten dituzten bitartean, esanda geratu denez; eta denbora hori ama prioreak deritzon erakoa izango da.
‎15 Zelatariek arreta handiz kontuan har bitzate ikusten dituzten faltak, ofizio garrantzitsua baita; eta jakinaraz biezaiote nagusiari, esanda dagoenez .
‎geure borondatea haren esku uztean eta barkatzean, horiek guztientzat baitira. Egia da horretan gehiagoa eta gutxiagoa daudela, esana dagoenez : perfektuek perfektu gisa utziko dute beren borondatea haren esku eta esana dagoen perfekzioz barkatuko dute; guk, ene ahizpak, ahal duguna egingo dugu, Jaunak guztia onartzen baitu.
‎5 Eta hori duenari ematen dion nahigabean igartzen da, ez dela beraren errua. Eta ez bedi atsekabetu, txarrago baita, ezta ez bedi neka zentzura ekartzen une hartan zentzugabe dagoena, hau da, bere adimena, baizik eta erreza beza ahal duen bezala; edota ezta hori ere, gaixo dagoenez bere arimari atseden pixka bat eman baizik: bertutezko beste egintza bati ekin biezaio.
‎Hoberena honek irautea da, eta zu kaltetu eta eraitsia, eta zurekin dagoen Jaunagatik zuk hala egon nahi izatea. Jarri begiak zeure buruagan eta begiratu barrurantz, esanda dagoenez ; zeure Maisua aurkituko duzu, hutsik egingo ez dizuna; alderantziz: zenbat eta kanpoko pozbide gutxiago, gozotasun gehiago emango dizu.
‎5 Honetan era askotara aurreratzen da, liburu batzuetan idatzirik dagoenez , hau da, geure barrua hustu behar dugu erabat, barruz Jainkoagana iristeko, eta zereginetan ari garela ere geure barnean sartu. Une batean bada ere, oso onuragarria da neure barruan laguna dudala gogoratzea.
‎Nik ohartarazten dizuet, ez diezaiezuela kasurik egin bertute hauei, eta ez dezagula uste izan izenez baino gehiago ezagutzen ditugunik, ezta Jaunak eman dizkigunik ere, garbi ikusi arte; izan ere, gertatuko da zuei min emateko hitz bat esatea, eta pazientzia guztia behera etortzea. Askotan sufri dezazuenean, gorets ezazue Jainkoa, bertute hau irakasten hasia baitzaizue, eta egin ahaleginak sufritzen, bada, horrekin ordaintzea nahi duelako seinalea da, eman egiten baitizue, eta ez ezazue eduki, esanda dagoenez , gordailuan baizik.
‎Eta halakorik ez badago, errezelo handiz ibil bitez, pentsa bezate badutela beldur izateko motiborik, saia bitez zer den jakiten, eskariak egin bitzate, apaltasunez ibil bitez eta Jaunari otoitz egin tentaldian utz ez ditzan; izan ere, seinale hori ez badago, beldur naiz ez ote gabiltzan tentaldian sartuak. Hala ere, apaltasunean ibiliz, egia jakiten saiatuz, aitor entzulearen esanera eta harekin egiaz eta lau lau hitz eginez,, esanda dagoenez –, deabruak zuei heriotza ematekotan diharduela, hor erabilitako bitarteko berarekin bizia ematen dizue, diren eta ez diren mamu eta begitazioak zuengan eragin nahi baditu ere.
‎2 Nik uste dut orain, hobeagoa litzatekeen beste iritziren bati men egiten diodala? Jesus onak gugatik eman zuena ikusirik eta zein ardura handikoa zaigun ematea eta horretarako den zailtasuna, esana dagoenez –gu garen bezalakoak garelako eta hain joera handikoak beheko gauzetara eta maitasun eta adore gutxikoak, harena ikusi beharra genuela itzartzeko, eta ez behin bakarrik, egunero baizik, hemen gurekin gelditzea erabaki baitzuen.
‎gorputzak lan egin dezala, janaria lortzen saiatzea ongi baitago, baina atseden har dezala arimak. Utz ardura hori, luze eta zabal esana dagoenez –zeuen Senarrari, Hark bere gain hartuko baitu beti.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia