2000
|
|
Eta hala miresten dut, egun, landareen mundua animaliena baino gehiago... nahiz eta aitortu behar dudan ezen ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen, ibai Orinocoren ertzetako oihanetan, zeren landare haiek zurtoin bat baitzuten, eta zurtoinaren muturrean bi hosto, bi esku tipi bezalakoak, zabaldu eta hertsi egin zitezkeenak, eta beren zabaltze eta herste hartan intsekturen bat edo bertze harrapa zezaketenak, intsektua hosto tipi zabalduetarik batean pausatzen zenean. Baina, salbuespenak salbuespen, zalantzarik ez
|
dago
ezen landareen mundua guztiz bertzelakoa dela. Eta ez landareen artean gerlarik eta borrokarik ez dagoelako, zeren eta haiek ere berdintsu eta orobatsu baitabiltza, nor gehiago, hatsarrean batik bat, errotzeko behar duten lur puskaren bereganatzeko; ordea, borroka haiek ez dira hain nabarmenak eta odola ez da nehoiz ere isurtzen, eta, gainerat, noiz eta landare edo zuhaitzen bat bere lur puskan errotzen den eta fintkatzen, bakean uzten ditu aldamenekoak.
|
2012
|
|
Ohartarazi beharra
|
dago
ezen Gruxnitski, emakumeren batek haien gustuko izateko zortea izaten duenean, gaingiroki bakarrik ezagutzen badute ere, beraz mintzo direlarik nire Meri, nire Sofia eta horrela deitzeko ohitura duten gizon horietakoa dela.
|
2018
|
|
Otsoen Gizonak, beharbada, zuzen interpretatu zuen ikusitakoa; hori ez dugu sekula jakingo. Are, sexu harremanak modu orokorragoan hartuta, oraindik ere oso uste zabaldua
|
dago
ezen emakumeek, ezetz esaten dutenean, egiaz baietz esan nahi dutela, eta, gainera, ikusirik zer froga enpiriko ateratzen diren bortxaketetatik eta nola tratatzen diren bortxaketa kasuak auzitegietan, zoritxarrez begi bistakoa da oro har ez dela ulertzen zer esan nahi duen egiaz harreman bat kontsentsuzkoa izateak; izan ere, sarriegi, kontsentimendutzat jotzen da bortxazko edo nahi gabeko mendeko... Horren adibide txundigarri gisa, har dezagun gogoan 1986an Estatu Batuetako unibertsitate bateko campusean izandako bortxaketa eta hilketa kasu bat.
|
2019
|
|
Zenbateraino dira sentimendu horiek intzestuzkotzat jotzeko modukoak? Argi
|
dago
ezen, atseginez imajinatzen duenean semearen besotik helduta dabilela, bada, bere fantasia anbiguoen ispilu kastoa duela, arreba zaharrena, esamoldea; lotan, ordea, bere burua kontrolatzen ez duenean, ametsek oso urruti eramaten dute batzuetan; baina esana dugu ametsek eta fantasiek ez dutela beti adierazten, ezta hurrik eman ere, egiaz betetzea nahi den desira ezkutu bat:
|
|
Eta ez dute nahi, ezta hurrik eman ere, bidegabekeriak eta abusuak ezeztatuko dituen erregimenik, horrek alferreko bilakatuko bailieke beren abnegazioa; gerrak eta goseteak bedeinkatzen dituzte, gizadiaren ongile baitira halakoei esker. Argi
|
dago
ezen, haien begietan, buru tapakiak eta bestelako paketeak zinez ez direla soldaduentzat eta gosetuentzat, baizik soldaduak eta gosetuak direla puntuzko jantziak eta paketeak jasotzeko sortuak.
|
|
Hogeitik batek tuberkulosia du, eta% 60, berriz, alkoholikoak edo drogazaleak dira;% 40 berrogei urte bete aurretik hiltzen dira. Gehitu beharra
|
dago
ezen, oso kontuz ibilita ere, tarteka haurdun geratzen direla eta oso modu txarrean abortatu behar izaten dutela. Lanbide gogorra da behe mailako prostituzioa:
|
|
Esaterako, argi
|
dago
ezen, jabetza singularraren ideiak berak zentzua izan dezan, izatedunaren kondizio jatorrizkotik abiatu beharra dagoela. Jabetza agertzeko, ezinbestekoa da subjektuak aurretik joera izatea bere guztizko singulartasunean aurkezteko, bere existentzia berretsiz autonomo eta beregain gisa.
|
|
Helduen liburutegia ixtea proposatu da, haurren txokoa mantenduz, limosnatik erabaki politikotik baino gehiago duen obra berriak erosteko urtean 300 euroko dotazioz. Hain haur gutxi
|
dago
ezen jainkotuta dauden; haurren izenean justifikatzen denak ziurra du sostengua, eta horri esker libratu da itxiera totala. Jubilatzeko gertu diren langileei aukera emango zaie erretretarako, besteei udalak aurkituko die lanerako beste toki bat.
|