2015
|
|
11 Oso ziurra da, arimak berari han itsasten zaionaren partaide egiten dituela gazteluan dauden guztiak, eta baita gorputza bera ere; hau askotan ez dela sentitzen dirudi; baina adoretua
|
dago
arimak ardandegi honetako ardoa edanez duen adoreaz; bere Senarrak ekarri du hara eta ez dio irteten uzten; arimak, bada, gorputz ahularen indartzea dakar, urdailean ezartzen den janariak buruari eta gorputz osoari hemen indarra ematen dion bezala. Eta horrela, bizi den artean nahikoa zoritxar du; izan ere, eginahalak egin arren, askoz ere handiagoa da barruko indarra eta egiten zaion gerra; beraz, guztia iruditzen zaio ezereza.
|
|
Hori, esan dudanez, samin hau sentitzen laguntzeko izan ezik gainerako guztirako zentzumen eta ahalmenen liluramendu bat da. Izan ere, adimena oso bizi
|
dago
arima hura Jainkoagandik bereiz egotea sentitzeko dagoen arrazoia ulertzeko; eta Haren Maiestateak laguntzen du une hartan bere buruaren albiste bizi biziaz; horrek samina hainbesteraino handiagotzen du, non oihu handiak emateari ekiten baitio. Eraman handikoa eta asko ikusia den pertsona izan arren, une hartan ezin du gehiago; izan ere, sentimendu hau ez da gorputzean, esanda geratu denez?, arimaren barruan baizik.
|
|
10 Egoera honetan dagoenari ohar bat egin nahi diot bene benetan: kontu handia izan dezala Jainkoa iraintzeko arriskuan ez jartzeko; izan ere, hemen ez
|
dago
arima oraindik hazita, titia hartzen hasten den haurtxo bat bezala baizik, eta bere amaren bularretik aldentzen bada, zer itxaro dezakegu harentzat heriotza baino besterik. Ni benetan beldur naiz, Jainkoak mesede hau egin eta otoitzetik urruntzen denari, horixe ez ote zaion gertatuko, bestela arrisku handi handian egongo da edota otoitzera laster batean itzultzen ez bada, gero eta txarrago joango da.
|
|
Hain zizelkatua
|
dago
ariman ikuste hura, non beraren desira guztia hartaz berriro gozatzea baita. Esan dut otoitz honetan ez dela ezer ikusten, ikustea esan daitekeenik, ezta irudimenaz ere; ikustea diot, jarri nuen konparazioagatik.
|
|
–Gorentasun eta edertasun hura hain grabatua geratzen delarik, ez dago ahazterik, Jaunak arima geroago azalduko dudan lehorte eta bakardade handian sartzea nahi duenean izan ezik; orduan, Jainkoaz ere ahaztu egiten dela dirudi. Guztiz aldatua
|
dago
arima, beti murgildua. Iruditzen zaio Jainkoaren maitasun bizi berria goren graduan hasten dela berriro, nire iritziz; esan dudan lehenagoko ikuskaria, Jainkoa irudirik gabe agertzen duena, goragoko mailakoa bada ere, gure ahultasunaren arabera oroimenean gordetzeko, pentsamendua ongi okupaturik izateko, gauza handia da halako jainkozko presentzia irudikatua eta irudimenean ezarria geratzea.
|
|
Barruan ezin da kabitu, ur hura lurrean kabitu ez eta lurrak kanpora botatzen duen bezala. Honela
|
dago
arima sarri askotan, duen maitasunaren handiaz egon ezinik eta gainez eginik; bera honezkero aserik dago. Besteek edan dezatela nahi luke, berak ez baitu behar, Jainkoa goresten lagun egin diezaioten.
|
|
5. Egoki dator konparazio hau, horrela baitago arima goratua eta bere adimenaz baliatu gabe, hein batean, esku erakutsi hura hartzen duen eta hartan atsegin hartzen duen haur bat bezala, baina ez du adimenik ondasun hura nondik datorkion ulertzeko. Lehengo mozkorraldiko lokartzean ez
|
dago
arima erabat egintzarik gabe; zerbait ulertzen eta egiten du, Jainkoagandik hurbil dagoela konturatzen delako; eta horrela arrazoiz dio: Gozoagoak dira zure bularrak ardoa baino.
|