2015
|
|
–Nik ez dakit; idazteko agindu didanari galdetu behar, ni ez bainago nagusiekin eztabaidatzera behartua, haien esana egitera baizik; ez litzateke, gainera, ongi egina izango. Egiaz esan ahal dizuedana da, nik oraindik esperientziaz ez nekienean eta neure bizian jakingo nuenik ere
|
burutik
pasatzen ez zitzaidanean (eta arrazoiz, poz handia zitekeelako niretzat zerbaitetan Jainkoari poz ematen niola jakitea edota zantzuetatik hori ateratzea), liburuetan Jaunak bera zerbitzatzen duten arimei egiten dizkien mesedeak eta ematen dizkien pozak irakurtzen nituenean, poz handi handia ematen zidan eta horrek Jainkoa biziki gorestera zeraman nire arima. Bada, nire arimak, hain kaskarra izanik, hori egiten bazuen, onak eta apalak zirenek askoz ere gehiago goretsiko dute; eta behin gorestearren soilik, oso ongi dator esatea, nire iritziz, eta kontura gaitezela zenbat poz eta atsegin galtzen ditugun geure erruz.
|
|
Ez nion Artzapezpikuari buruz nuen zalantzarik agertu, bere aldetik hari hainbesteko maitasuna agertu ondoren eragozpenak jartzen zituela-eta saminez zegoelako, eta bien artean haserrerik ez sortzeko, adiskideak baitziren. Beraz, Soriatik Ávilara joan nintzen, hain bizkor etorri nuenik
|
burutik
pasatzen ez zitzaidala, eta oso beharrezkoa izan zen ni Ávilako San Jose etxe hartara etortzea gauza batzuetarako.
|
|
...Gure Jaunak niri poz emateko mesedea egin ohi dit gezurrez leporatzen dizkidatenekin, ez baitira gutxi izan bizitza honetan; honek, berriz, benetako tristura eman dit; izan ere, haren jauntasun txit argiari hor eskuetan muin egin nionean egin zidan mesedea besterik zor ez banio ere, nahikoa izango zen; arrazoi handiagoz mesede asko direnean, batzuk, ni jakinean nagoela haren jauntasun txit argiari
|
burutik
pasatzen ez zaizkionak. Eta gauza honetan haren gogoa zer den konturaturik, burutik egon ezik, ez nuen orain onartuko halakorik.
|
|
13 Berorren jauntasuna hain maite dudanez gero, guri eta sentibera bainaiz, sentitu egin dut, aita frai Anjelek nik ezer jakin aurretik gortean zabaldu izana, obeditu nahi ez duen pertsona banintz bezala, hala nigan indar handia egiten zelakoan; eta horrela idatzi zidan aita santuaren ganberaren bidez erremedia dezakedala, niretzat atsegin handi bat balitz bezala. Berorren jauntasunak agintzen didana atsegina ez baina neke handi handia balitz ere, ez litzaidake
|
burutik
pasatuko ez obeditzea, ezta ez dezala Jainkoak baimendu, neure poza bilatzearren berorren jauntasunaren borondatearen aurka egiteko biderik; izan ere, egiaz esan dezaket, eta hau badaki gure Jaunak, igaro ditudan lan, ezinegon, nahigabe eta gaizki esateen erdian bihotz altxagarririk izan badut, berorren jauntasunaren borondatea egiten nuela eta poz ematen niola sinestea izan dela; eta horrelaxe poz emango dit orain ere berorren jauntasunak agintzen didana egiteak.
|