Emaitzak: 3
2009 | ||
Ananda, esna zaitez behingoz: zure aita beste gizon guztiak bezalakoa zen, bazituen grinak, ahuleziak, denok bezalako egoa, besteok ez bezala mozorrotua agian, inozoak liluratu eta bereganatzen baitzituen; galdetu al diozu inoiz zeure | buruari ea benetan hilik ote duzun ama, ez ote zuen ihes egin senarraren etengabeko desleialtasun" mistikoak" jasan ezinik, beharbada Aurovillen ere efeboak eta dontzeila samurrak limurtzen ibiliko zen yoghi zintzoa. Gogamen lohia duzu, Sara, ez zara konturatzen haizeak nondik jotzen duen ere, zertarako landu ditugu hainbeste yoga liburu, honetarako?, ez duzu zipitzik ere ulertu; zeu zara, Ananda, ezer ulertzen ez duena, yoga liburuek ezin dituzte ezabatu sentimenduak eta giza grinak; horixe da, ordea, kontua, Sara, egoaren uholdeei eusteko sortua baita yoga; baina, Ananda, nola sinets ditzakezu oraindik horrelako asmakeriak, gertatu den guztia gertatu eta gero, zer uste duzu, liburu horiek maitagarrien ipuinak direla?, eta zure aita sentimendu ororen nagusi, ipotxen errege balitz bezala?; berriro iraintzen nauzu, Sara, eta nire aita ere bai, hura gizon betea zen, behin eta berriz erakutsi zuen hori; ez dizut esaten hala ez zenik, Ananda, baina hark ere zakil tentekorra zuen, ar gehienek bezala, eta neska eta mutil gaztetxoak atsegin zituen, pederastiaren mugaraino, eta ez dakit zuon bion arteko harremana bera ere oso sanoa izan ote zen, intzestuaren usaina hartzen diot...; urde halakoa, zerria, zerria, zure gogoa gorotzez beterik dago, berriro iradokitzen baduzu aitak bortxatu egiten ninduela, hil egingo zaitut; nik ez dut halakorik esan, Ananda; hil egingo zaitut, Sara, jainkoa, zer gertatu zaigu, hain ondo zihoan dena; ez mehatxurik niri, gero, Ananda, dena ondo zihoan nik guztiari men egiten nion bitartean, baina ni neu izan nahi dut orain, eta begira zer esango dizudan, prest nago yogaren bidean sakontzeko eta Iñigok eta Xabierrek proposatzen duten zorakeria hori ere errespetatuko dut, muga bateraino behintzat, baina aldi berean ni neu izan nahi dut, jende guztiak bezala gozatu sexuaz, larrua aurretik eta atzetik jotzen didazula sentitu, zergatik da hori zikina, orgasmoak izatea, gozamenez eztanda egitea, zure sabelaren gainean lokartzea eta esnatzean zakila miazkatu eta berriro gure gaztetasunaren sua berpiztea, ekin, bizi, eta ez soilik zure zakila barruan dudala geldirik iraun, tantra meditazioan, otoitzean, eta garbiketa praktika amaigabeak eginez larrutan egin behar dugun bakoitzean, pentsatuz ez dakit zer eroriko zaigula zerutik, gauzarik ederrena balitz ere ez leukake zertan ito gure grina eta gure egoa, bai, egoa, Ananda, ni neu izan nahi dut, ego hutsa; zu zeu, Sara, zu zeu, zeurekeria horretan itoko zara, ez duzu ikusten lakioan erortzen ari zarela, ez duzu ikusten liluramenduaren infernura arrastatzen nauzula; eta gustura asko irristatzen zara nirekin batera, memelo alaena, baina onartu egin behar duzu, obsesionaturik bizi zara, naturalago jokatu behar dugu, normalago, Ananda, hainbeste nahasmen mistikorik gabe; nahasmen mistikoa diozu, milaka urtean milaka pertsona zintzok eta hainbat santuk ondutako jakintzari nahasmen mistikoa deritzozu; beharbada ez dira irakaspen okerrak, Ananda, agian dena egia da, baina gu hemen eta orain bizi gara, geure gurari eta ametsekin, eta ezin dugu amildegian behera bota geure nortasuna, ez iezadazu eskatu ni neu izateari uko egiteko, hori inoiz ez, izan ere modu ezkutu bat baino ez da emakumearen zapalkuntza puta hau luzatzeko, ulertzen, polit horrek?; zeu zara, Sara, ezer ulertzen ez duena, emakumearen zapalkuntza diozu benetako askatasun osoa eskaintzen ari natzaizularik, bai baitakit nora noan, behin izan nintzen-eta hantxe, Kailas mendian, nire izatearen gailurrik gorenean, nortasun oroz harago, eta gailur hura bion artean iraunkor bihur dezakegu, hantxe geratu betiko, eta handik euskal arraza berria hedatu mundura, eguzkiaren errainuen antzera, fida zaitez nitaz; erabili egin nahi nauzu, Ananda, igo zaitez zeu bakarrik mendi arraro horretara, behin han izan bazara berriro ere igoko zara, nahi duzun denbora guztian geratu, lagunduko dizute Iñigo eta besteek euskal zera horretan, eta ni hemen behean zain geratuko natzaizu, bihotz zabalik, ez zaitut gorroto, Ananda, nire bizitzako gauzarik onena zara, baina ezin dizut jarraitu amildegira; amildegi deitzen diozu gailurrari, | |
2013 | ||
Gure hirian ingurumenarekin zerikusia duten doako edo oso ekonomia jarduerak bilatu (eta erakundeei eskatu, halakorik ez badago), liburutegira joan, Interneten bilatu, eta lagun eta senideekin ingurumenari buruzko liburuak, filmak edo dokumentalak partekatu (ingurumen GKEren batekin elkarlanean aritu, hegaztiak ikusi, etab.). Kontsumo produktuak Kontsumo arduratsuaren eta ekologikoaren estrategia aurrera eramateak diru asko aurreztuko digu, hain zoriontsuak ez bagara: zerbait erosi aurretik galdetu behar diogu geure | buruari ea benetan behar dugun, ez utzi moden edo publizitate erasokorren bidez, konpara itzazu produktuak prezio kalitate erlaziorik onena, konpara itzazu produktuak prezio kalitate erlaziorik onena, etxean duguna ahalik eta gehien berrerabili, etab. Lana Irizpide ekologikoak eta erantzukizun sozial korporatiboko jardunbide egokiak onartzen dituzten enpresek eta langileek beren lehiakortasuna eta emaitz... Material guztia aprobetxatzea, tresnak berrerabiltzea eta partekatzea; inprimagailuetako tinta kartutxoak kargatzea; uraren edo energiaren kontsumoan eraginkorragoak izatea; edo telelaneko sistemak sartzea, garraioaren erabilera murrizteko. | |
2016 | ||
Handik gutxira marraztuko duzu burmuinean irainen mapa, jakingo duzu non eta zer egoeretan gertatzen den hori maizen eta modu automatikoan saihestuko dituzu leku horiek, gutxienez burdinazko armadura sendoa fabrikatu arte. Aldatuko duzu leku arriskutsuetan dagoen arrandegia edo janari denda, hartuko dituzu laster ohitura bilakatuko diren ibilbide berriak, ahaleginduko zara esparru garbiak aurkitzen, etxetik atera aurretik galdetuko diozu zeure | buruari ea benetan premiazkoa den mandatu hori, paseoak herritik kanpo egingo dituzu. |
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
buru | 3 (0,02) |
Lehen forma
buruari | 3 (0,02) |
Argitaratzailea
Consumer | 1 (0,01) |
Alberdania | 1 (0,01) |
Pamiela | 1 (0,01) |
Konbinazioak (2 lema)
buru ea | 3 (0,02) |
Konbinazioak (3 lema)
buru ea benetan | 3 (0,02) |
Urtea
Bilaketarako laguntza: adibideak
Oinarrizko galderak | |
---|---|
katu | "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu |
!katuaren | "katuaren" formaren agerpenak bilatu |
katu* | "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!katu* | "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu |
*ganatu | "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu |
!*ganatu | "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu |
katu + handi | "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu |
katu + !handia | "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu |
Distantziak | |
katu +3 handi | "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handia | "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu |
katu +2 !handi* | "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu |
Formen konbinazioa desberdinak | |
bero + handi | asko | "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu |
bero +2 !handi* | !asko* | "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak |
!bero + handi|asko|gutxi|txiki | "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak |
Ezaugarri morfologikoekin | |
proba + m:adj | "proba" lema eta jarraian adjketibo bat |
proba +2 m:adj | "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat |
bero + handi|asko + m:adi | "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat |
proba + m:izearr-erg | "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta |
Ezaugarri morfologikoak
KATEGORIA
adb | adberbioa |
---|---|
adi | aditza |
adilok | aditz-lokuzioa |
adj | adjektiboa |
det | determinatzailea |
ior | izenordaina |
izearr | izen arrunta |
izepib | pertsona-izena |
izelib | leku-izena |
izeizb | erakunde-izena |
lbt | laburtzapena |
lotjnt | juntagailua |
lotlok | lokailua |
esr | esaera |
esk | esklamazioa |
prt | partikula |
ono | onomatopeia |
tit | titulua |
KASUA
abs | absolutiboa |
---|---|
abl | ablatiboa |
ala | adlatiboa |
ban | banatzailea |
dat | datiboa |
des | destinatiboa |
erg | ergatiboa |
abz | hurbiltze-adlatiboa |
ine | inesiboa |
ins | instrumentala |
gel | leku-genitiboa |
mot | motibatiboa |
abu | muga-adlatiboa |
par | partitiboa |
psp | postposizioa |
pro | prolatiboa |
soz | soziatiboa |
MUGATASUNA/NUMEROA
mg | mugagabea |
---|---|
ms | mugatu singularra |
mp | mugatu plurala |
mph | mugatu plural hurbila |
ADITZ MOTA
da | da |
---|---|
du | du |
dio | dio |
zaio | zaio |
da-du | da-du |
du-zaio | du-zaio |
dio-zaio | dio-zaio |
da-zaio | da-zaio |
du-dio | du-dio |
da-zaio-du | da-zaio-du |
da-zaio-du-dio | da-zaio-du-dio |