Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 95

2001
‎Nik nire burua horretarako eskaini nuen, bada. Aldi honetan ere ez zidaten kasurik egin.
2002
‎Batetik errealitate soziala gizakiaren eraikuntza bat dela uste dugu, baina, aldi berean, gizakia errealitatea nolabait kontrolatzeko gai denik zalantzan jartzen dugu(...) Zehaztugabetasun horrek gaur egungoegoeraren berri ematen du, pobreziak zergatik esanahia galdu duen barne. Pobreziaargi eta garbi gure egintzen emaitza da, baina behartsu ez direnek ez dute jadaberen burua hori leuntzeko egintzarik burutzeko gai ikusten. Eta ez soluzioa zailaedo garestiegia dela uste dutelako, ezein plangintza orokorrek funtzionatuko duenkonfiantza galdu dutelako baizik.
2003
‎Urteen joan etorrian, batzutan harritu egiten naiz poesia idazten segitzeaz, nire burua horretan ikusteaz. Gaztea edo gazteago nintzenean, poesia herrialde azpigaratuen literatura mota bat zela esaten zen, edo modan zegoen hori esatea.
‎Mundu guztiak ikusi ditu galdeketak telebistan edo filmetan, eta bazekiten, noski, zeinen zorrotzak diren poliziak krimen bat aztertzen hasten direnean, baina hilketa honetan dena begi bistakoa iruditzen zitzaien: lekuko guztiek ikusi zuten emakume gajoa bere pistola tiro egin berria magalean zuela parkeko aulki luzean eseri eta ertzainei itxoiten, emakume koitaduak ez omen zuen ihes egiteko ahalegin txikienik ere egin, auskalo zer tratu txar jasango zituen, auskalo zer jipoi, erantsi zuen batek, egoera horretaraino iristeko, modu horretan tiro egitera ausartu bai baina gero bere burua horren salduta uzteraino ailegatzeko. Denak sentitzen ziren epaile eta guztiek erabakirik zuten epaia:
2004
‎Ez da, ordea, zerrenda itxia. Kideren batek beste beharren bat izanez gero, eta norbaitek bere burua hori egiteko gai ikusiz gero, bidea zabalik du.
2005
‎–Manu, Manu, galdu egingo haiz burua horretan baduk. Batez ere adinik ez dutenengan begiak jartzen badituk.
2006
‎Hain zuzen ere, museoak heziketari garrantzia ematen dio eta haurrentzako jokoak prestatzen dituzte. Eskolan, museoa bisitatu aurretik eskulturen irudietako bat aukeratu behar dute eta beraien burua horren ondoan margotu. Normalean, marrazkian eskultura haurra baino txikiagoa izan ohi da eta harritu egiten dira Chillida Lekura iritsi eta obraren benetako tamaina ikusten dutenean.
2007
‎Migel Intxaurrondok seminarioan euskara irakasten zuen eta bere ordezko moduan edo, Blas Alegriari kargu hori proposatu zion. Lakuntzarrak ez zuen bere burua horretarako prestatuta ikusi. Gainera, bazen besterik etxean.
2008
‎Argi dut nire burua lehen postuan ikusten dudanean dominetatik gertuago egongo naizela. Ezer lortu ahal izateko, zure burua hori lortzen ikusi behar duzu lehenbizi.
‎–Moztuko dizut ba, tabako pixka bat, esan nion?; baina ni zu izatera, eta neure burua horren gaizki ikusiko banu, errezatzen hasiko nintzateke kristaua bezala.
‎Oteizak jo eta ke ekiten zion Bitoriano Gandiagari pastoralak idatz zitzan. Bitorianok ez zuen bere burua horretarako prest ikusten, baina, hala eta guztiz, zerbait egin Oteizaren behin eta berrizko jotze horretatik libre geratzeko, eta Txakolinaren> Ospatzea ko solte idatziriko zenbait olerki antzerki laburrera moldatzea erabaki zuen: " Estos últimos años he andado un poco como huyendo de ti.
‎Andreff en (2004: 40) iritziz, 1993ko krisiaren ostean dekretuz gobernatzera behartua ikusi zuen Yeltsin-ek bere burua horrek sinesgarritasuna kendu ziolarik, azken hori adostasun sozialaren bitartez lortzen baita. Baina ikusi dugun bezala, lehenagotik ere era berean gobernatzen zuen.
‎Azken urteotan aldaketa nabarmena izan du usurbildarrak, garai batean baino erasokorrago ari baita mendian gora. Podiumean sartzeko erasoa jo duela onartu du, baina bere burua horretarako gai ikusten du.
‎Nik saioa egin dut orain Antzararen bidea itzultzeko. Erdia edo egin dut, eta eroso sentitu naiz, ikusi dut neure burua horretan. Bizia lo, esaterako, lehengo irakurketan arraro sentitu nuen, arrotz.
‎El Mordisco izeneko kafetegi eta taberna sortuz hasi zuen Rosa Estevak bere ibilbidea, eta orain, hamabi jatetxe baino gehiago dituen Tragaluz taldeko buru da. Ez du bere burua horregatik kate baten buru moduan hartzen, ez zaio kate hitza gustatzen, lokal bakoitzari bere izaera propioa ematen saiatzen delako eta seme alabak bezala zaindu eta maite dituelako, «bakoitza bere nortasunarekin, baina komunean zerbait dutelarik». Berak jaso du aurtengo Gastronomia Munduko enpresaburuari eskainitako Eva saria.
2009
‎Ilusio handia daukat. Duela hiru urte mundu honetara hurbiltzen hasi nintzenetik, gero eta gehiago atsegin dut eta neure burua horretan jarduteko prest ikusten dut.Suhiltzaile izatea erabakita dute biek eta, oraingoan lortzen ez badute, hurrengo batean saiatuko dira. Kamioia gidatzeko proba baino ez zaio falta.
‎Eta nola laguntzen zuen Miossensek goizean janzten. Ni ez nintzen ausartu Nafarroako erresumako lehen kapareari halakorik egiteko eskatzera, ezta hark bere burua horretarako eskaini ere. Armagnac-ek egiten zuen haren ordez, ez hain gogo txarrez.
‎Handik gutxira, Sarmiento txikia izan zen gola oinetan izan zuena, baina Bravo agertu zen. Xerezek, bere burua horren nagusi ikusita, erritmoa jaitsi zuen. Hanka geldian jokatzen hasi zen, eta ez zen harritzekoa lasaikeria, Reala partidatik kanpo zegoelako.
‎Lehenengoan, bere emaztearekin bakarrizketan aritu zen, iaz hil baititzaion. Pregoia irakurtzeko eskaintza egin ziotenean hasieran uko egin ziola azaldu zuen Radio Vitoriako zuzendariak; izan ere, bera durangarra da, eta ez zuen bere burua horretarako egokiena ikusten. Aitortu zuen, hala ere, emaztea eta bera Arabara iritsi zirenean egunen batean pregoilari izango zela esan ziola, eta azkenean bete dela iragarpena.
‎Euren lana jaiak antolatzea denez, gaiari buruz aritzea politikoegia egiten zaiela aitortu arren, beren burua horretara behartuta ikusi dute konpartsetako kideek. Leporatzen zaigun guztia gezur hutsa da.
2010
‎Hara pasarte bat: " Jende normalak, inkultuak, ederki daki hori guzia [kultur eskaintza] ez dela beretako egina eta artista profesional horiek ikusle profesionalak badituztela, aitzinatuak, beren burua horretan ezagutzen dutenak. Formula asasinoa badute holakoek afitxa baten aitzinean gertatzen direlarik:
‎Finalerdia nuen larunbatean eta ostiralean entregatu nuen testua. Nobela batek burua horretan jarrita bizitzea eskatzen du eta, nire ustetan, bi generoak, literatura eta bertsoa, uztartzen zailak dira».
‎Egoitza sistema hau konpainiei entseguen ordaintzeko bitartekoa da. Eta hipokrisia handiz eskatzen zaie eskoletan tailerren antolatzea, ikuskizuna eraikitzen dutelarik burua horretan balute bezala. Irabazi ttipiak badira, haatik, ikasle eta burasoak" ikusle bahitu" gisa hurbiltzen baitira emanaldira.
‎Jende normalak, inkultuak, ederki daki hori guzia ez dela beretako egina eta artista profesional horiek ikusle profesionalak badituztela, aitzinatuak, beren burua horretan ezagutzen dutenak. Formula asasinoa badute holakoek afitxa baten aitzinean gertatzen direlarik:
‎Eta herriari edeki zioten nahi zuten eztia. Bere burua horretan ezagutuko zuen populuak?
2011
‎Aldez aurreko ideia bat dugu».Emakumezkoek duten askatasunak ere harritu zuen. Nahi dutena egiten dute, «beloa jartzen badute ez da behartzen dietelako, baizik eta haiek euren burua horretara behartzen dutelako». Palmira hirira eraman zituen autobuseko bidaiak aurretiko ideiak uxatu zituen.
‎Irratikoak EITBko globosferan sartu gara, kostata izan bada ere?, etxeko zenbaitlangileren blogen bidez(...) Egia da lan hori egiteko bere burua eskaintzen dutenpertsonen asmo ona balia dezakegula, beren burua horretan aditutzat dutelako edogustuko dutelako(...) irratian sortu diren bizpahiru blog ditugu(...) eta Eitb.com ekokolaboratzaile bat Graffittyn [irratsaioan] joerei buruzko kolaborazioak egiten ari da. (EET2).
‎Egun hartan guztiek euskaraz egiteak harritu ninduen. Eta burua horretan neukala, Fernando, zortzi urteko mutiko zaparroa zutitu zen, ur txoleta eskuan zuela. Angelo zegoen haren aldamenean eta mutikoari galtzarbeetatik heldu eta aulki gainera jaso zuen.
2012
‎enfrentamenduak egon al ziren hemen?" galdera hauei erantzuna eman nahi zaie. " Bertsio ofizialean argi ilun asko daude eta guk ilunak argitu eta argitara eman nahi ditugu, gure benetako historia ezagutu eta gure burua horretan islatuta ezagutzeko". LekukoakHistoria osatzeko lekukoak behar dira eta hain zuzen deia luzatu nahi izan dute informazioa edota bestelako testigantzak eman ditzaketen herritarrak eurekin harremanetan jartzeko.
‎aski nahasi zidan burua horrek. Akabo ezkontzak.
‎Dirudienez, printzesatxoa gizonezkoek josta ditzaten gogoko duten emakume horietakoa duk; bi minutuz jarraian hire alboan aspertzen bada, hireak egin dik ezinbestean: hire isiltasunak jakin mina ernatu behar ziok, hire solasak ez dik inoiz guztiz askietsirik utzi behar; zirikatu behar duk; higatik, hamaika aldiz gutxietsiko ditik jendaurrean gainerakoen juzguak, eta sakrifizio bat dela esango dik, eta, bere burua horregatik saritzeko, hi oinazetzen hasiko duk, eta gero besterik gabe esango dik ezin hauela jasan. Ez baduk haren gaineko botererik eskuratzen, beraren estreinako musuak ez dik bigarrenerako eskubiderik emango; asebeterik gelditu arte arituko duk hirekin maitakerietan, eta pare bat urte geroago munstroren batekin ezkonduko duk, amatxoren nahiei otzanki men eginik, eta bere buruari sinetsarazten hasiko duk zorigaiztokoa dela, berak gizon bakarra maite izan duela, hi alegia?, baina zeruak ez duela gizon horrekin elkartu nahi izan, soldadu longaina janzten duelako, nahiz eta longain gris zatar horren azpian bihotz sutsu eta zintzoa pilpiratzen den...
‎Esandakoa esanda izaki, bere hitza jaterik gustatzen ez zitzaiolako edo gertatutakoa inguruan ere jada ezaguna zelako, argi zegoen aitak ez zuela atzera egingo, lurpean ikusi nahiko zukeen bere burua hori baino lehenago.
2014
‎Erronka handia izan da taldekako bertso txapelketa, baina Rekondo ziur da bete betean asmatu dutela. Izan ere, saioak tamaina txikikoak izaten direnez, bertsolariek ez dute euren burua horren" estututa" ikusten. Gainera, elkarteak bertso zaletasuna sustatzea du xede nagusi.
‎Bai, ezagutzen dut markarena, hemen jende askok komentatzen du hori. Nik markari ez diot begiratzen; neure burua hori lortzera behartzea are presio handiagoa ezartzea litzateke, eta ez dut nahi. Lortzen badut, ondo, baina niretzat, orain finala da garrantzitsuena, ez marka lortzea.
‎«Paradoxikoki, norbere burua horretatik kanpo posizionatzeko bide bakarra, diskurtsoarenbarrura sartu, formulatuta dagoen moduan errefusatu, makurki erantzun (norbere hitzekin bada ere) edota aipatuak egitea (kontrako erabileran) dela» (Zerilli, 1992: 112).
‎Esapide honekin adierazi nahi dudana hauxe da: gure jendartean bizi diren hainbat pertsonakez dutela beren burua emakumezkotzat edo gizonezkotzat hartzen, ideologia hegemonikoak ezarritadituen ezaugarriekin, behintzat; edota badaudela «genero marka» aldarrikapenetarako eta zapalkuntzensalaketarako erabili ohi dutenak baina, egunerokotasunean, ez dutenak beren burua horren era dualistanikusten, baizik eta modu anbiguoagoan, neutroagoan eta anizkoitzagoan. Espektro sozialaren muturbatean, bestalde, beren burua transgenerotzat duten pertsonak leudeke, gutxiengoa izanik ere.
2015
‎Oso sentsazio atseginak bizitzen ari naiz, ikusten dudalako umeak euskararekin jolasteko gogoz datozela eta gainera egin dezaketela. Ikusten dutenean euren burua horretarako kapaz, erakarrita sentitzen dira. Nahi dute magia horrekin segi eta hori lehen pausoa da euskarara hurbil daitezen.
‎" Enpresa sortzeak eskatzen du lantaldean administrazio lanetarako norbait finko edukitzea. Paperak egin, diru-laguntzak eskatu… Guk ez genuen gure burua horretara lotuta ikusi nahi". Kultur elkarte izateak baditu abantailak:
‎“Oso desberdina da joatea Itureneko ganbarara inauterien bueltako ospakuntza horretara edo joatea antzoki baten barruan egiten den ostiral bateko saio batera, jendea asteguneko lanak bukatuta doanean zu eta beste batzuk entzutera. Kasu bakoitzak bere funtzioa dauka, eta nire burua horretarako kokatzea izaten da neure ahalegina”. Bestela esanda:
‎Aurreko zenbakietako zenbait artikulutakoak gogoratzen zituen, baina baita aportazio teorikotxo berriak egin ere. Euskaraz bai baina sorta aipatzen zuen eta bere burua horren eta Bai baina euskarazen artean ipintzen. Euskararen eztabaidako bi ildo markatzen zituzten esapideok:
‎3 Honetaz aritzeko asmorik ez banuen ere, pentsatu dut, bere burua horretan ikusten duen arimari pozgarri izango zaiola Jainkoak halako mesedeak egiten dizkienei zer gertatzen zaien jakitea, orduan egiaz galdua dela dena dirudielako. Ez ditut gertatzen diren ordenan agertuko, oroimenera datozkidan eran baizik.
‎Esan biezaio? era batera edo bestera saiatuko naiz irten dadin, baina ezin dut neure burua horretara jarri, eta mende egotea ez da borondatez gertatzen, Jainkoaren borondatea egiten dela ulertuz baizik, esan diodanez.
‎Utz bezate denbora igarotzen, orain ez baita aldaketa horretarako unea, eman nitzakeen arrazoi askorengatik, eta harri eta zur nago nola ez den berorren agurgarritasuna arrazoi horietaz ohartzen. Jar beza burua horretan, Jainkoak agertuko baitizkio, fida bedi Haren Maiestateaz eta etxe horretan komeni denari astiroago begiratuko dugunez. Oraingoz hura ahotan hartzetik gorde bitez, baita hartaz pentsatzetik ere, ahal badute.
‎19 Eman biezazkiote nire goraintzi asko; izan ere, burua horretarako banu, oso luze idatzi nion berari, eta nik esan nahi niokeena gutunez gaizki adierazten da. Ez dut hori egiten, kexa batzuk ager ditzakedalako; izan ere, beste batzuk jakitun ziren etxean egiten ziren kalte handiak komentatzen zituztela moja bedeinkatu horiek, eta ez zen asko izango noizbait niri abisu ematea, ni bainintzen gehien minduko nintzena?
‎Eskola Publikoak laikoa izan behar du guztiona izan dadin, gure burua horretan ordezkatuta ikus dezagun gure sinesmenak kontuan izan gabe, gai hori pribatua baita. Laikotasunak jakintza eta fedea, politika eta erlijioa, eta, estatua eta eliza bereiztea defendatzen du, kontzientzia askatasuna bermatzeko eta sinesmen berberak ez dituen jendearen arteko bizikidetza posible izateko.
2016
‎Hilabete horiei, bai, irailaren aurrekoak erantsi behar zaizkie. Elkarrizketa berean esaten baitu Sebastianek zenbat kosta zitzaion idazten hastea, bere burua horretarako gai ikusten ez eta; zenbat tematu behar izan zuen Zavalak, noizbait idazten has zedin.
‎Baina horretan datza lan horien gakoa, loturarik ez dutela, baina errealitate askoren kontzientzia bazuela eta horren arrastoa utzi nahi zuela. Bere burua horretan kokatzen zuela, besterik ez. Ez zuen inor ikusten horretan ari eta naturalki egiten zuen, orduko errealitatea garrantzitsua iruditzen zitzaion.
‎Gai horren harira, oposizioak" gardentasun falta" leporatu zion Udal gobernuari. EH Bildutik esan zuten diputazioak sare sozialen bidez zabaldu zuela berria, eta ondorioz, Udal gobernuak bere burua horretara behartuta ikusi duenean bakarrik eman duela gai horri buruzko informazioa. Irabazi ere bat etorri zen EH Bilduk azaldutakoarekin.
‎Edozein gisaz, Goñik esan dio Fonsecaren taldeko guardia zibilek atxiki dutela maletako dirua, eta laster izanen dutela mendekua hartzeko parada. Zabaletak ez du bere burua horretan katramilatzeko batere gogorik, agian galtzeko gehiago izanen duelako irabazteko baino. Eta, aldiz, tematuta dago Goñi; uste baitu Alvarez lapiko txikia denez, guardia zibilek haren bitartez antzeman zutela maleta mugaz bestaldera pasatzeko militarren asmoaren arrastoa.
2017
‎Nahita, neure burua horretara bortxatuta, hasi nintzen pentsatzen X rekin amodioa egin osteko barre algaretan. Neure buruari esan nion gogoratzeko zure berbak, laztanak, eskuak, ama.
‎Fiskala izateko nortasun berezia eduki behar da, lan erasokorra da, egun osoa legea hautsi duten hiritarren atzetik ibili behar duzulako zigor makila eskuetan hartuta. Ez dut atsegin, ez dut neure burua horretan ikusten. Ondorioz abokatua bihurtu nintzen, beste erremediorik ez nuelako.
‎Jainkoa kontzientzia bada, osotasunean integratzen da. Eta, bere izaeragatik, kontzientziaz haragoko izate bat bada, hots, bere fundatzailea litzatekeen bere baitako bat, osotasuna soilik ager dakioke edo objektutzat eta orduan galdu egiten du osotasunaren barneko desintegratzea bere burua horren ahalegin subjektibo gisa berratzematekoedo subjektutzat eta orduan, bera subjektu hori ez denez, bizi besterik ez du egingo, ezagutu gabe. Hortaz, osotasunaren ikuspuntu oro pentsaezina da:
2018
‎Nola sortu inertzia edo jokabide sozialak euskararen erabilera ezinbesteko bihurtzeko, arau sozial bihurtzeko? Euskararen paradigma berria aplikatzeko, burua horretan ere jarri dugu. Jon Sarasuak bere" Hiztunpolisa" liburuan esaten duen bezala:
‎Ordena zibilari eusteko eta herritar gisa zuzenbide zibil unibertsala mantentzeko behar den justizia sen hori gizonek baino ezin dute garatu. Juliet Mitchellek, auzi hori hizpide izanik Freud aipatzen duenean, esaten du emakume batek ezin duela, izan zuzenbide ukitutxo hori; bere burua horren kontrako gisa ezartzean datza haren mendekotasuna?.
‎Tragedia hura gizartearen onerako zerbait izan zela sinesten zuela erakustea. Are bere burua horretaz konbentzitzea. Hori gutxi balitz, hor zeukan, bere aurrean, azkeneko proba, azken azterketa, behin betikoa.
‎Ez daki zer pentsatu. Ez du burua horrekin gehiegi nekatu nahi.
2019
‎Bai erantzun zuen, autoritate kutsua zuen doinua ateratzea kostatu zitzaiola, ohikoa izaten zuen bere buruarekiko konfiantzak huts egin balio bezala, normala bestalde, ezen kasuak aurrera egin heinean, oraindik urrutiegi argibideren bat izatea eta, zalantza gehiago ekarriko zizkion, eta, horrek, jakina, oreka izatea zail jartzen duen estresa sortuko zion, ondorioz ahulezia psikikoaren zantzuak ezinbestean pairatzera behartuz. Inspektorea jabetzen zen gertatzen zitzaionaz, hots, batzuetan adorearen beheraldia, besteetan ahotsa behar beste baino gehiago igotzea, ahuleziatik babesteko adarra jo beharra, sarritan egonezina, gauero hiru ordu eskas lo egitea, eta kasua argitu arte burua horretan bakarrik izatea; betiko kontua.
‎Baina Raimundo Silva goren graduan asaldatu zuena izan zen emakumeak esan zuela, larderiaz esan ere, baina tonua gehiegi azpimarratu gabe, Ez iezadazu huts egin, zalantzarik gabe ez zen ari bere gaitasun profesionalari buruz, nola ariko zen horretaz, baldin eta bizitza osoa lanean jardun eta gero, eta barkatu errepikatzea, baina bestela ahaztu egiten da, baldin eta bizitza osoa lanean jardun eta gero oker bakar bat baizik ez bazuen egin, eta hura atzemanda, aitortua eta, zorionez, barkatua. Orain, izaera intimoagoa eduki lezaketen zioak, noski, alde batera utzirik, elkarren arteko harremanen nolakoa aintzat hartzera lehenengo eta behin bazter utzi beharrekoak izanik, gelditzen dena da probabilitatea, handia gainera, esandakoa berak Lisboako Setioaren Historia, Berria, idatz zezan eginiko iradokizun famatuaren zeharkako aipamena izatea, eta orduan ikusi zuen bere burua horretara behartua, bat batean, eta bi bider behartuta gainera, ez bakarrik lana hasia zuelako, baizik eta, besteak erabilitako bezainbesteko seriotasunez, erantzun baitzion, Ez dizut huts egingo, eta une hartan ez zekien zer esaten ari zen.
‎Baina zergatik kokatzen dute eskalaren ariketa egiten duten gehienek euskara 4tik behera, eta askok 0 eta 2ren artean, 9tik gora gauden arren? Zergatik ikusten dugu euskaldunok geure burua horren txiki?
‎‘Eta erregeak bere burua horren tristetasun handian ikusi zuelarik’ (Alfonso X. Jakitunaren General estoria, 4 atala, ca. 1280)
2020
‎Ezin izanen dugu geure burua horretara behartu(* ez gure burua).
‎• Nola deskribituko zenuke golfa. Kontzentrazio eta positibismo handia eskatzen duen kirola da, eta orain arte ezagutu ditudan kirolen artean zailena, nire ustez. Kirol psikologikoa da, eta burua horretan eduki behar da. Golfean jokatzen ari zaren bitartean, burua beste zerbaitetan baldin badaukazu, ez duzu ondo jokatuko.
‎Diskurtso hegemonikoaren atzean ordena sozial bat dago, arrazazkoa. Estraktibismo horrek milaka pertsona migratzera behartzen ditu; asko migratu nahi ez duten pertsonak izaten dira, euren burua horretara behartuta ikusten dutenak. Gorputz batzuk horrela ere heriotzara kondenatuta daude; nekropolitikei esker, heriotzaren politika horiek hainbat pertsona hiltzera kondenatzen dituzte.
‎Eta bera ez da heroi sentitzen, ezpada kikil hutsa. Ipar Euskal Herrira igaro zenean, erakundeak borroka armatuan gehiago inplikatzeko proposamena egin zion, baina ez zuen bere burua horretan ikusten. Ez ikusi nahi ere.
‎Izan ere, Esther beti sentitu zen arrotz etxean. Ezin esan gurasoak maite ez zituenik; besterik gabe, kosta egiten zitzaion etxe berekoa zela sinestea, bere burua horren ezberdin ikusita, eta behin, bederatzi urte inguru izango zituen, amari adieraztera ausartu zen. Eskolatik bueltan, sukaldean merienda prestatzen ari zitzaiola, seriotasunik xaloenarekin galdetu zion ziurtatzerik ba ote zuen gurasotzat zituenak benetako aita eta ama ote ziren.
‎–Gaitz bat da. Gal dezake batek burua horrekin eta galdu bere burua.
‎Bai. Egia esan, ez nuen neure burua horretarako ikusten, baina lehenengo hauteskunde demokratikoak ziren, eta bazegoen halako ilusio bat. Ardura haiek ere baten batek hartu behar zituela, eta onartu egin nuen Zornotzan zerrendaburu joatea.
‎" Amezketako lagun bat detenitu zutenean, Gobernu Zibilean zegoela, kalabozoetan grabadoraren bat jarrita zegoen, eta aldameneko zeldakoari nitaz hizketan aritu zitzaion, nire izena esan zion; noski, ETAko propaganda nik ematen niela, baina hori ez zuela esango edozer gauza egiten bazioten ere, eta horrelako kontuak. Hori da burua hori! Leku hartan hori esaten aritu egin behar du!
‎Luzaz egon nintzen argazki hari begira, adiskideak eta neure burua horren gazte ikusteak egin zidan inpresioak areagotutako durduza batean. Eta han zegoen Beatriz, eta haren aurpegi borobila, ile mehe horaila eta gorputz bikain hura, eta han zegoen Jokin ere bere planta on harekin, ni baino ederragoa beti.
‎Benetan? Ez dut gure burua horretan irudikatzen, ez behintzat Merline.
2021
‎13.8.2c Bihurkari horren aurrekariak (erreferentziak) bihurkaria biltzen duen perpaus berean agertu behar du: Koldok eta Mirenek uste dute [Patxik eta Itziarrek bere burua maite dutela] perpausean, esaterako, bere burua horren aurrekaria Patxi eta Itziar sintagma da, perpaus txertatuan dagoena, eta ez Koldo eta Miren sintagma.
‎" Lankide horrek liburutegiaren kudeaketarako oso ordu gutxi ditu. Ikasleak zeharo engantxatuta ditu eta nik, adibidez, ez dut nire burua horretan ikusten. Bere kabuz egiten ditu gauza asko eta asko.
‎Aspaldikoa da gizakiak bere burua horregatik
‎Apustuak lan handiak dira, eta orain atseden hartu nahi dut. Apustua bota nahi didanari kasu egingo diot, baina, gaur gaurkoz, ez dut burua horretan.
‎Hurrengo urratsa pentsatu behar nuen baina, burua horretan jarri aurretik, ezusteko batek bizkortu zuen guztia. Prismatikoetatik begira nengoela, zerbait sentitu nuen nire praketatik tiraka.
‎Ez zaudela eroso jendearen aurrean hitz egiten? Orduan zeure burua hori egitera behartu behar duzu, patxadazale horrek! Hanka sartu edo txorakeriak esaten badituzu, ez zaitez besteen iritziaz arduratu, zeure burua maitatu gauza guztien gainetik.
‎Oxitozinaren lehen dosia eman diote. Gogor irentsi du pastilla handia, bere burua horretara bortxatuz. Sabelaldean labankada bat sartu balu bezala sentitu da, bere buruari bere eskuz eta bere indarrez labana sartu balio bezala.
‎Egia esan, zera esan nahi zuen: " Ezin dut neure burua horretaraino nabarmendu eta zurekin sartu anbulantzia horretan".
‎Paradoxikoki, norbere burua horretatik kanpo posizionatzeko bide bakarra, diskurtsoaren barrura sartu, formulatuta dagoen moduan errefusatu, makurki erantzun (norbere hitzekin bada ere) edota aipatuak egitea (kontrako erabileran) dela. (Aizpuru 2014:
2022
‎«Orain, aforismoak idazten jarriko naiz». Eta burua horretara jartzen dut.
‎MOTORRAK PASIO IZATEN JARRAITZEN DU2016an zabaldu zenuen zure motor tailerra, M, Altsasun, motorrendako Sakanan dagoen tailer bakarra. Orain bajan zaude, baina moldaketaren bat eginez gero tailerrean lan egiten jarraitzeko aukera ikusten duzu. Oraindik ez dut burua horretan jarri, baina agian nik uste dut egin daitekeela. Denborarekin saiatuko naiz eta ikusiko dugu.
‎Oraindik ere zaila da. Baina nire burua hori egitera behartzea da kontua. Eta badut... arau bat edo, behin atetik ateraz gero atzera barrura ez sartzekoa, beraz, egin beharrekoak egin eta gaua amaitu arte.
‎...tartean prest naiz eskaintzen didaten zernahi hartzeko, pilula urdinak egunez eta zuriak gauez, dopaminaren eraginez barre egiteko prest nauzu barre faltsu batekin badarik ere, barre egiten dut neure burua akabatzeko indarrak bildu arte, eta ez dakit zer dela-eta ez dudan egin oraindik, zertan ari naizen hemen neure buruari esanez goiz ala berant neure buruaz beste egingo dudala, inondik ere neure burua horretaz konbentzitu behar dudalako, dirua irabazten dudan modu berean konbentzitu, ordu bat erantsiz berez gehiegizko diren ordu guztiei, behin eta berriz errepikatzen diren laztan gehiegizko horien artean salbatzaile bat agertuko den esperantzan, ikusten duzu, mundua nire desordenaren oinpera ekarri nahiko nuke ezer jakin ahal izateko, neure desordenaz jakin, alegia, eskala handian behatu nuke ...
‎Oroitzapen poetikoenak hizkera zientifiko ahalik zeha  tzenarekin idatzi, Nabokovek Speak, memory oroitzapen liburuan egiten duen bezala? Ez dut nire burua horretan imajinatzen. Ez naiz gauza, ikusita liburuan kontatzen duen guztia zein dokumentatua dagoen, ikusita xehetasun bakoitza zer nolako zehaztasunarekin ematen duen, ikusita liburuan zehar ageri den objektibotasunaren kezka (nahiz objektibotasuna indartu nahian baliatutako anekdota ugarien zehaztasunak mesede baino kalte gehiago egiten dion liburuari).
‎" Egin dadila, baina nik neuk ez dut nire burua horretan ikusten. Nik ez dut oztoporik jarriko, oso garrantzitsua dela deritzot, baina ez dakit nik zer egin nezakeen...
2023
‎Aniztasun handiari erantzun behar diote eta sarri horretarako erreminta gutxirekin ikusten dute beren burua, protokoloetan oinarritzen dira ikasle bati eta besteari erantzuteko. Horri gehitu behar zaio emaitza batzuetara ailegatzeko ardura, premia bereziak dituzten ikasleei erantzun beharra (beti ez dute beren burua horretarako gai ikusten) … Ongizate psikologikoari garrantzia ematen hasi garen honetan, laguntza eskatu dute horri guztiari erantzuteko, irakasleek ez baitakite dena eta gainera ez dute zertan dena jakin. Proposamena da hezkuntza psikologoaren figura txertatzea ikastetxeetan, ez psikologo kliniko bat (alegia, ez trastornoak edo patologiak tratatzeko), baizik eta eskolan egunerokoan gertatzen diren arazoei erantzuteko.
‎Espainiaren arazoarekin edo Espainia arazotzat (Laín Entralgo), edo eskuin muturrean Espainia arazorik gabe eman zuena, bereziki (Calvo Serer) ez dago alde nabarmenik Felipe González (PSOE), Manuel Fraga Iribarne edo José María Aznarren (PP) eta Julio Anguitaren (PC/ IU) jarreren artean Espainiako parlamentuko hiru adibide esanguratsu jartzearren, guztiak espainiar nazionalista sutsuak baitira. Egungo euskal herritartasunari dagokionez, nire arimako Madrilekiko leialtasuna eta maitasuna (kritikoa) alde batera utzi gabe, espainiarrak ez diren euskaldun asko ezagutzen ditut, ez baitute haien burua espainiartzat hartzen, baizik eta beren burua horretara behartzen dituen indar baten pean ikusten dutelako daude espainiartuak. Egia ukaezina da hori, eta niri dagokidanez, ez naiz, noski, ez euskal nazionalista, ezta nazionalista espainiar bat ere, eta horrek, batzuentzat, nire burua sutara botatzeko baino ez du balio izan.
‎«Terapiak funtzionatzeko, funtsezkoak dira motibazioa, indarra edukitzea eta denbora bat eskaini ahal izatea. Esan ohi dugu hilabete batean burua horretan jarri behar dela», azaldu du Sierrak.
‎«Ez dut neure burua horretan ikusten. Erabat galtzaile naiz»
‎Erreforma berriarekin bederatzi hilabete gehiago egin ditut. Ez dut neure burua horretan ikusten. Erabat galtzaile naiz».
‎Zumetak murala egin zuenean hori zen erabat, abangoardia eta guk nola izan behar genuen abangoardia 2023an, horixe islatu nahi genuen. Ez genuen berarekin lehiatu nahi, ezinezkoa da, baina bai nahi genuen geure burua horretan jarri eta ea hori lortzen dugun gau horretan. Jaialdi egunerako murala behar dugu.
‎Oso aberasgarria izan da, kontentu nago. Hasiera batean ez nuen ikusten neure burua horretarako gai izango nintzenik. Irakurketan ohituta nago, baina musikarekin, dantzarekin eta aktoreekin testua irakurtzea eta interpretatzea, horiek guztiak uztartzea, niretzat oso lan aberasgarria izan da.Ahotsa zaindu behar egunotan.Halakoetan badakizu, urduritzen garenean beti punturik ahulenena jotzen du.
‎Kanpotik ari zitzaigun, urteak baitziren ez zegoela Egunkaria ko langile taldean. Ez zen, Auzitegi Nazionaleko itxaron gelan geundenentzat, burua horretan jartzeko unea. Gure lankide eta lagunak espetxera zihoazen edo ez jakin nahi genuen.
‎Dirudienez, Egunkariatik norbaiten bila ari omen ziren eta Mikel Martinez aktore bilbotarrari deitu zioten. Honek ez zuen bere burua horretan ikusten eta Agus Perezen izena eman zuen. Horrela hasi zen Agus, eta harrezkero bi mila kritikatik gora egin ditu.
‎Elkarrekin proiektu bat egiteko ere lanean hasi ginen Mikel Ugarte, Harkaitz eta hirurok, ni abeslari gisa, baina azkenean ez zen gauzatu. Ez nuen nire burua horretan ikusten. Egun hartan, elkarrekin bazkaltzen ari ginela, gure proiektu eta bizitzako kontuez hitz egiten, mutil bat hurbildu zitzaidan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...
Aldaerak
Lehen forma
Argitaratzailea
ELKAR 21 (0,14)
Berria 13 (0,09)
Argia 8 (0,05)
Susa 5 (0,03)
Alberdania 5 (0,03)
Pamiela 5 (0,03)
Karmel Argitaletxea 4 (0,03)
UEU 4 (0,03)
Booktegi 4 (0,03)
Euskaltzaindia - Liburuak 3 (0,02)
goiena.eus 2 (0,01)
Jakin 2 (0,01)
Erlea 2 (0,01)
Guaixe 2 (0,01)
Noaua 2 (0,01)
Jakin liburuak 2 (0,01)
Labayru 2 (0,01)
EITB - Sarea 1 (0,01)
Kondaira 1 (0,01)
Euskera Ikerketa Aldizkaria 1 (0,01)
erran.eus 1 (0,01)
barren.eus 1 (0,01)
uriola.eus 1 (0,01)
Txintxarri 1 (0,01)
Hitza 1 (0,01)
Bertsolari aldizkaria 1 (0,01)
Konbinazioak (2 lema)
Konbinazioak (3 lema)
Urtea

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia