Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 118

2000
‎Lehenago ohartu behar nuen, baina zentzumenak ez nituen beren hoberenean. Belarriak sorgortu zitzaizkidan arte ez nuen burua biratu, eta orduan argi itsugarri batek biluztu ninduen bide erdian: ni besarkatzera heldu zen munstro orro egilearen begiak.
‎Zainei gaina hartu nahian, burua biratu nuen ohe ondoko mahaitxoaren aldera. Han, prest, plastikozko leka, oraino betea.
2003
‎Ez zuen burua biratu.
‎Mendira igotzen naizenean, gora noalarik atzera begiratzeak ez duela ezer onik iragartzen sinetsita banengo bezala, ez dut burua biratu ohi; mendi erpinetik jaisten naizenean ziur egoten naizelako, goraino iritsi aurretik atzean zein nolako aldapak uzten ari naizen jakinez gero, ez nintzela inoiz tontorreraino helduko. Goranzko ahaleginean nire bizkarrean utzitako zailtasunei begira txundituta egoten naiz beheranzkoan, nire indarretan federik izango ez bainuen.
2005
‎Gizonak burua biratu zuen, ordea. Ez zitzaigun atsegina egin gizona bere zereginetan harrapatzea, ezta gizonari ere, segur aski, gu momentu hartan handik pasatzea.
2006
‎Oso garrantzitsua da hainbat modelo eta neurri probatzea, burura ongi egokitzen den bat lortu arte. Puntu ideala ondo lotuta edukitzea da, baina lasaiera pixka batekin, burua biratzean mugitu gabe. Bizikletentzako kaskoaren kasuan, ez da irristatu behar eta frontearen gainean jarri behar da, bekainen gainean.
2007
‎Gauaren igarobidea mugatzen duten horma zaharrak zure gainean jausiko direla dirudi, eta pausoen erritmo bizia azkartu duzu; baina emeki, bidaide dituzun mamu beltzak ez daitezen ohartu. Ingurua behatu, bazterrera begiratu, eta zure barneko kemenaren sugarra puztu duzu; astiro, baina pausoen erritmoa pausarazi gabe, burua biratu duzu eta ezer ere ez. Soilik, zure buruarenganako mesfidantza.
2008
‎Hiru dimentsioak berez sortzen ditu garunak, eta, beraz, begiei irudi egokiak emanda, garunak egiten du lana. Baina eremu zabal bat ikusteko, 360 gradukoa adibidez, gizakiak burua biratu behar du, eta beti izango du eremu zati bat bistatik kanpo. Horregatik izan dute 360 graduko zinemek hiru dimentsiokoek baino arrakasta gutxiago.
‎Azkenean, zenbait eternitateren buruan, etxean ez zegoela, eta atzera egin zuen Naiak, bidean erositako marrubien kaxa atarian utzi ostean. Derrepentean atea ireki zen, eta burua biratzeko denborarik ere eman gabe, eskutik oratu zion Josebak. Tiraka, berarengana eroan zuen.
‎Bideak hertsiak ziren eta lohiz estaliak, bezperan Tlaloc-ek bere haserrea erakutsi zuen; ekaitz izugarri bat izan zen. Oihaneko hezetasuna gero eta gehiago sentitzen zen, burua biratuz arbolak baizik ez ziren ikusten ahal, eta, ehun pertsonako taldea osatzen bagenuen ere, bakarrik sentitzen nintzen, Inken erregina izan zen nire amatxi gabe.
2009
‎Ai! Amadio, amodio, burua biratzen nauzu!
‎Eta neri burua biratuz: Ez da hala Nekane. Ez dire emaztekiak bakarrik beren bizia ateratzeko gisakoak. Aitak ez du hori erran nahia.
‎Gazteria gehiena galdua da, bere buruari utzia, drogaz eta bertze zikintasunez pozoinatua. Adineko jendeak, ez direnian berak burua biratuak, ez dire batere errespetatuak, eta holaxe denak beren alde batere ordenik gabe joaki dire, tira harat eta tira honerat, dena porrokatuz.
‎Haren alde burua biratuz, nere eskartzaren kierra beti eskuetan, begiratu nion, zer nahi zuen jakiteko.
2010
‎Ikusi baino lehenago burua biratu nuen. Ibilgailuaren ondoan emakume bat zegoen haur bati esaten:
‎Ohitura zenez, Sara nola urruntzen zen begira geratu zen Erik. Oraingoan bai, burua biratu zuen atzeko autoak bozina jo aurretik. Sarak, bestalde, Mariarekin topo egin zuen Erikek azeleragailua zanpatu eta segundo gutxira.
‎(. Zugana hurbildu nintzen eta izena galdetu nizun. Zuk, ene maite horrek, burua biratu eta zeru koloreko begi urdin horiek nire aurpegira zuzenduaz Lilian esan zenuen). Horixe da behar duzuna, barnera zaitez istorioan, sartu zaitez pertsonaien azaletan, gera ezazu mundua, ahaztu zaitez guztiaz, ipuinaz ez ezik noski?.
‎Tap, tap, tap eta tap. Luis XIV.ak burua biratu du berriz ere. Tip, tip, tip eta tip.
‎Bidailagunaren eserlekutik burua biratuta,
2012
‎Andreasi adi adi egin zion so. Honek burua biratu zuen, baina ez zuen Ulrikeren begirada ulertu. Haren eskua hankartean sentitzea askoz ere argigarriagoa egin zitzaion.
2013
‎Usteldu dadila kartzelan!, dio, gorrotoz beteta, begirada makurtuz kamerari ihes egiten dion bitartean. Negarrari eutsi ezinean, bat batean burua biratu eta jarraitu du: Edo okerrago oraindik, ken diezaizkiotela zentzu guztiak, entzumena izan ezik.
‎Ze oheren azpian nago. Begiak zabaldu eta burua biratu zuen. Neska bat ikusi zuen alboko literaren beheko aldean, hankak ohe gainean tolestuta, margotzen.
‎Loreari, burua biratu, eta harridura txiki bat pausatu zitzaion aurpegian.
‎Ukondoek ondo bananduta egon behar dute eta eskapulek egonkortuta. Ez da burua biratu behar.
‎zenbat eta bidaiari gehiago ibili ibilgailuan, orduan eta handiagoa da istripua izateko probabilitatea. Gainera, maskotak eta haurrak autoetan distrakzio gehienak eragiten dituzte. Hala, lau gidaritik hiruk adingabeekin bidaiatzea burua biratzen dute edo atzerako ispilutik begiratzen diete atzeko jarlekuan dauden txikiei. Lagun batekin elkarrizketa bat izatea, bidaiariei kasu egitea eta leku bereizirik ez duten konpainiako animaliak autoan izateak arreta galtzea eragiten du, eta gidariaren arreta erakarri eta haren zeregin nagusitik desbidera dezakete.
2014
‎Bai, posible zen, zergatik ez? Astindu protokolarioen ostean zakila gorde zutenean, burua biratzeko eta aurrez aurre hitz egiteko egoeran izan ziren. Elkar ikusteaz pozik.
‎Emakumea atzetik zetorrela sentitu nuen, Alma Mahler edo dena delako hura, eta zerbait txarra egin behar zidala sentitzen nuen. Ni buelta ematen saiatzen nintzen, baina ezinezkoa zen, giltzariek tinko nindukaten preso; burua biratzea bera ezinezkoa zitzaidan. Desesperatuta nengoen.
‎Mikel Strogoffek burua biratu eta zaldizko bat agudo hurbiltzen ari zaiola ikusi du.
‎Hizkuntzaren ikaskuntzaren prozesua bizitzako lehen egunetatik aurrera hasten da, haurrek burua biratu eta begiak irekita entzuten dituzten ahotsetara arreta guztia bideratzen dutenean; norbaitek hitz egiten dienean, berotasuna adierazten dute, eta ahots batzuei lehentasuna ematen diete. Denbora pasatu ahala, haurrek intonazio espezifikoarekin bat egiten dute, bai eta hitzen ordenarekin eta egunero entzuten duten hizkuntzaren bereizketa fonetikoekin ere.
‎Haurtxoaren masaila hatz batekin estimulatzen da, eta haurrak burua biratzen du, estimuluaren iturria ahoarekin bilatzeko.
‎Besteak erantzuna pentsatu zuen, eskuak izterren artean sartuta. Amak burua biratu zuen, denak zain zeudela ikusita.
‎Bizkitartean, mokanesarekin izerdiak lehortuz, babeserat abiatua da Bernat. Domingo Lopez gurutzatu baitzaio bidean, gibelerat egiteko keinu egin dio Bernatek, Denisen alderat burua biratuz. Metxari korapiloa egiten ari zaio Denis.
‎Uste zenuen burua biratuko nuela?
2015
‎Orduan senarra zeta bezain leuna bihurtzen zen, onbera, inorekikoa, emaztea bereganatu nahian. Hark hala ere muzin egiten zion, eta denbora tarte batez agerian jartzen zuen bere harrotasuna eta itxura, edertasun harentzat egokia, jeneralean halakorik gabe egoten bazen ere; burua biratzen zuen; sorbalda gainetik begiratzen zuen, beti Minta, Paul edo William aldamenean zeuzkalarik. Azkenean, taldetik kanpora, otso zakur gose pasatu baten antzera. Lily belarretatik altxatu eta salako eskailerei begira jarri zen, eta leihoari, han ikusi baitzuen Ramsay jauna?, emaztearen izena esaten zuen, behin bakarrik, elurretan zaunka ari den otsoaren antz guztiarekin, baina emazteak bereari eusten zion; eta berriro esaten zuen izena, eta orduan doinu hark emaztea iratzarri eta harengana joaten zen, seme alabak bertan utzita, eta elkarrekin joaten ziren biak udareondo, aza eta mugurdiondoen artean.
‎Hala, Gabonetako ekaitz handiaz galdezka aditu zioten Ramsay jaunari. «Lurmuturretik etorri zen», esan zuen Macalister zaharrak, iragan Gabonetako ekaitz handiari buruz, hamar itsasontzik badiara jo behar izan baitzuten babes bila, eta berak ikusi zituen «bat hor, bestea hor, bestea hor» (astiro seinalatu zuen badian zehar, eta Ramsay jaunak haren hitzei jarraitu zien, burua biratuz). Lau gizon ikusi zituen mastari helduta.
‎Mugimendu hark aita iratzarri, hotzikara eginarazi eta bere jarduna eten zuen, «Ikusi! Ikusi!» hoska, larritasunez, Jamesek ere burua biratzeraino, sorbalda gainetik uhartera begiratzeko. Denek begiratu zuten.
‎Zutitu eta leiho ondoan geratu zen galtzerdi gorrixkarekin eskuetan, aldez senarragandik ihes egiteko, aldez orain ez zitzaiolako axola faroari begira egotea, senarra zelatan eduki arren. Bai baitzekien senarrak burua biratu zuela, berarekin batera; berari begira zegoen. Bazekien pentsatzen ari zela:
‎Albertok burua biratu du:
‎Menua jatera jatetxean sartu garenean, birikak, urdaila eta gibela, eta igual arima ere? aztertu dizkigutela nabaritu dut; burua biratuta, ez behin birritan bakarrik, goitik behera, ezkerretik eskuinera begiratu gaituzte beste mahaietakoek. Ohikoa dela esan dit Omarrek, eseri garenean, zuria den norbaitekin bakarka agertzen den guztian gertatzen zaiola, eta ez zimurtzeko kopeta.
‎Aterantz nindoan. Eskua heldulekuan nuela, burua biratu gabe esan nion:
‎Nire agurra ebakiko dut soldaduek tragoka mutilari lurra egozten dioten bitartean. Adio, laguna, hemen itxaroten zaitut esan nion etxe horretarantz burua biratu gabe zuzendu zenean. Oraingoan adio, zure esperoan egon naiz esanen diot, lurraren gainean bere latorrizko labana uztearekin batera.
‎Eta burua biratu zuenean, zulatzailea hartu eta bularrean sartu nion.
2016
‎Bisitari ezezagunak alde egin duenean, burua biratu du Barandik, ikusteko nor ari zen urrutiratzen.
‎Zutitu eta batetik bestera hasten da oinez pentsatuz eta pentsatuz. Poliki poliki 2ttorrek eta Xbelek burua biratuko dute 4ra begiratzeko.
‎Soinu ezagunen aurrean burua biratzen ez badu.
2017
‎Puskasek informazioa jaso zuen, baina ez zuen ulertzen esanahia. Erdi kezkatuta erdi harrituta burua biratu zuren eta Tomasi baso erdia eskaini zion. Momentu hartan bi eserleku libre geratu ziren eta bertan esertzea erabaki zuten.
‎Nik badut ideia bat neskek burua biratu zuten Peio zegoen tokirantz harrituta, jendea kaleetatik joan arte itxaron eta bideo dendan sartu, filma hartu, ikusi eta goizaldean inork ikusi gabe berriro bueltatu...
‎Eskerrak garaiz ohartu nintzen landa biluzian hegazkinaren mende nengoela eta nire aukera bakarra haraneko zuhaiztien pean sartzea zela. Tximista bezain azkar joan nintzen muinoan behera eta, noizean behin, burua biratzera ausartzen nintzen, makina hegalari nazkagarriari begiratzeko. Berehala, ertzetan hesiak zituen errepide batera heldu nintzen eta erreka baten ibar sakon batera eraman ninduen horrek.
‎Ez zekien zergatik baina Babak burua biratu zuen Linda zegoen lekura. Sekula ez zitzaion hori gertatu.
‎Kurtzek brastakoan burua biratu eta ileordea pitin bat okertu zitzaion. Esan zuen:
2018
‎Baina Johaineren deia entzutean, zerrikumeak burua biratu eta sasi artera sartu zen. Johaine ere, sasietara sartu zen eta handik zenbait metrotara zerrikumea ikusi zuen, beti argitasun berezi hartaz inguraturik.
‎Maite eztulka hasi zen, ozen, meza hartan, alboan zuen Mikelen amak ez entzuteko bere semearen aurkako berbarik. Eztularen ustekabearekin, abadeari sermoia eten egin zitzaion eta mezatara joandakoek burua biratu zuten Maiterengana, hain izan zen handia eztularen zarata. Abadeak berriro ekin zionean sermoiari, bat batean, eztarriko laztasunen batek hari ere eztula eragin zion.
‎Latza du ilea txakurrak. Belarriak tentetu eta burua biratu du. Hanka egin du berriz.
‎–Bigarren Alabaren aitaren hilobia irekitzera goazak, erantzun zion You Sipok burua biratu gabe, eta jarraitu zuen?: Ez al dituk hildako baten hezurrak behar Bigarren Alaba sendatzeko?
‎Bigarren Alabak burua biratu zuen, orratzari eusten zion eskua airean geldi geldi zuela.
‎Kalean, lana bukatu berri zuten herritar asko zeuden; You Sipori begira geratu ziren denak, eta alde egin baino lehen bazkaldu zezan premiatu zuten. Baina You Sipok burua biratu zuen, eta adreiluzko etxearen patio hartan zurtuta geratu zen gizonari galdetu zion: «Edozein anaia, gorra izan ezik, ados?».
‎Gizona mugitu egin zen orduan, eta, burua biratu gabe, aiene bat bota zuen.
‎Goldatzera zihoan gizonak, guztiz nahastuta, bere bideari jarraitu zion, baina urrundu zenean burua biratu zuen You Sipori berriro begiratzeko.
‎You Sipok, beste urrats batzuk egin eta gero, burua biratu eta ardiari eta txakurrari bota zizkien bi arrautza gorriak, harri koskorrak balira bezala.
‎You Sipok ez zuen burua biratu, eta, lepoa tente, pausoa bizkortu zuen.
‎Mutikoa ere lo geratu zen aitaren sorbaldetan, ahotik txistua zeriola. Herri azpiko haranean sartu eta Hamahiru Li ibaira iritsi zirenean, You Shitou urari so geratu zen une batez, eta gero burua biratu eta sorbaldetan zeraman mutiko ergelari begiratu zion. Umeak, ametsetan, aitarenganantz okertu zuen ahoa, negarrez edo barrez ari balitz bezala, eta gero, bat batean, dardarka hasi zen begiak zuri zuri zituela.
‎–Idiek lurra goldatzen duten baino hobeto luberrituko dinat soro hau; zokorrak desegin eta lurra fin fin utziko dinat, errotan ehota bezala. Baina hi soro ertzean geratuko haiz, horrela, erdi biluzik, eta burua biratu edo altxatzen dudan bakoitzean begiratzen utziko didan.
‎You Sipok, orduan, burua biratu eta You Shitouri begiratu zion gaueko argipean.
‎Gizonak burua biratu eta ondoan zeukan ihizko esterari begiratu zion: lau seme alaba ergelak esna zeuden.
‎Lo seko zegoela ikusi eta gero, gela nagusira ematen zuen logelara joan zen; ohazala, burusiak eta maindireak poliki poliki tolestu, eta kutxan sartu zituen, Laugarren Ergelak ezkontzean erabil zitzan. Gero, burua biratuz gela goitik behera miatu, olio lanpara bat atetik zintzilikatu, eta josteko saskia mahaitik kutxaren gainera mugitu zuen. Orduan, ohe gaineko hautsa eskuaz garbitu eta gero, ohe biluzian etzan zen poliki poliki.
‎Kohetea banintz bezala zutitu nintzen eta arin arin jo nuen irakaslearen mahairantz. Haizea alde nuela ematen zuen, Kilopondiok, mugimendu arraroa sumatuz edo, burua biratu baitzuen, begirada nire gain tinkatzeko.
‎Polizia aulkitik altxatu zen, eta kafetegiko aterantz jotzeko imintzioa egin zuen, baina, pauso pare bat eman orduko, geldirik lotu, burua biratu eta begietara so egin zion Txetxuri.
‎Ez zebilen, eta amore eman dute...". Loreak ez daki bere poza nola ezkutatu, naturalki atera zaion irribarrea muzin bihurtzen du, gizonak bere aldera burua biratu duenean, bera ezagutzen duen edonorentzat artifizialegia den keinu bortxatuz. Baina gizonak ez du ezagutzen, eta airean ez dago susmo usainik...
‎Ni, etzanda eserita baino gehiago, aulkitik erdi jausita. Bukaera aldera, txikle paketea atera dut poltsikotik," nahi duzu bat?" eskaini diot, eta burua biratu du nire begi gorrituekin topatzeko. Txiklea hartu duenean, gure atzamarrek elkar ukitu dute, Atxagaren ahotsak txoriak zerbaiten metaforatzat aipatu dituenean.
‎Añesen begirada sentitu izan balu bezala, Kaik burua biratu du leihotik begiratzeko. Sakon hartu du Añesek arnasa.
‎Frantsesetik, bien artean gaztelania erabiltzera pasatu ziren. Hizkuntza aldaketa egin baino lehen, goizean, Fabiori kutxak furgonetan sartzen lagundu ziotenean, Martak burua biratu, eta Añes ikusi zuen etorbidea gurutzatzeko semaforoari itxaroten, xurgagailua esku batean, plantxaren mahaia bestean. Beste norbaiten gauzei helduta, ez erortzeko.
‎Sarak burua biratu du eta Giuliari begiratu dio begiak erdi itxita bekainarekin keinu eginez.
‎Sarak burua biratu du. Mutil gazte bat dago eserita bere alboan.
‎Ikusi zaitut hari begira, eta gero burua biratzen.
2019
‎Gero burua biratu zuen, eta atea haren atzean itxi zen, ahots bizkorrez eguneroko hitzak errepikatzen zituen bitartean:
‎Hark zurbildu egin zuela esango litzateke, betirako zurbildu ere. Zurbil eta zurrun zegoen, burua biratzeko bizkarra ere biratzera behartzen zuen zauri zahar batek zurrundurik; eta zezenketari ile zuritu batena bezalako aurpegi ederra bitan banatzen zion eta, bide batez, monokulo batek bezala, eskuineko begia zabalik edukiarazten zion orban batez are zurbilago. Eta horrek guztiak aurpegiera bikoitz bat ematen zion, sarkorra eta dominatzailea.
‎Gaizkaren amak burua biratu zuen beregana. Begi haiek sua botatzen zuten.
‎Mutilak burua biratu zuen, baina, Maiderren harridurarako, atzetik nor zeukan ikustean oinez jarraitu zuen. Azkenean, neskak korrika amaitu zuen, Asier harrapatu ahal izateko.
‎Medikuak burua biratu zuen beragana. Irribarrez ari zen.
‎Listua irentsi, burua biratu eta mostradore erdi hutsari begira geratu da orduan: egunkari piloa eta bokadilloen menuak alde batean, Telefonicako aparailu zaharra eta aukera gehienak marratuta dituen izozki karta bestean; zenbat geratzen zaizkit, ba, neuri ere?
‎Idazleak ulertu gabe jarraitzen zuen. Oinutsik egon arren, kanpora atera zen, eta burua biratu zuen ertzainak seinalatzen zuen hormari begiratzeko.
‎Inor zetorrela iruditu, eta burua biratu zuen atari aldera. Hutsa.
‎Mirabeak, jada giltzak eskuan zituela, burua biratu eta Urko ikusi zuen:
‎Nadiak burua biratu zuen, eta elkarri bekoz beko begira geratu ziren, hurbil. Begi argiak zituen neskak, proportzioan handitxoak.
‎Nadiak burua biratu zuen berriz eta begietara begira geratu zitzaion, mutu. Oraingoan, argiak izateaz gain, arras gardenak iruditu zitzaizkion Urkori begi haiek.
‎Kutxa hartu, eta besaulkitxo horretan eseri nintzen, emakumeak kokotsarekin seinalatu zion eserlekua. Urkok burua biratu, eta besaulkitxoa ikusi zuen, arre iluna, belusezkoa zirudien kuxin handi bat gainean zuela.
‎Bat batean,, hotsak entzun ziren ateaz bestaldean. Nadiak burua biratu zuen, eta sudurrandia agertu zen barrutik. Ordurako Urko kuzkurtua zegoen.
‎Intzirika hasi zen, negar malkotan. Barraren bukaeran zegoen gizonak burua biratu zuen, kristal hautsien hotserantz.
‎Une horretan eskuineko neska desagertu egin zen. Urkok burua biratu eta gizonkote burusoil bat belarrian en  tzungailu ñimiño bat zuena ikusi zuen. Sarrerako erraldoia.
2020
‎• Haurraren buruak eta gorputzak ondo lerrokatuta egon behar dute: lepoa ez da tolestuta egon behar, ezta burua biratuta ere. — Oso baliagarria da “berezkotasun espontaneoa” deritzona (edo berezko heltzea), hau da, bularreko haurra titiburuaren eta kokotsa bularraren parean jartzen duena.
‎Aitzitik, argitu egin da berehala Txarroren bisaia. Gogora etorri zaio Egozkueko ostatuko mandotegian emakumearekin zirrika hasi zeneko unea, eta nola sumatu zuen orduantxe hots txiki bat atzeko aldean; ez zuen astirik izan burua biratzeko, kolpe handi batek galarazi baitzion konortea istant hartan berean. Baina gandu artean gogora dezake une batez bere onera etorri eta doi doi ikusi zituela emakumea eta bi gizonak gurdiko trasteak lardaskatzen, akordua berriz ere zulo beltzean galdu baino lehen.
‎Ez oso tarte luzea, maldan beheitikoan gurdia iraultzen ez bada behintzat. Halako batean, karraska hotsak aditu dituzte bide ertzeko sasitzaren artean, eta, hirurek belarriak ernatu eta burua biratu dutela, hara non atera zaien gizon bat bide erdira, hanka zuriak dituen zaldi beltz eta dotore baten gainean. Gaztaina koloreko kasaka bat darama soinean jantzita, eta kalitate handikoa dirudien fusil bat du eskuineko eskuan, zerura begira.
‎Ezustekoaz asaldaturik mutilak burua biratu duenean, aurrena bozkario infinitua islatzen duen aurpegiera agertu, gero nabarmen lotsagorritu, eta, azkenik eta ezinbestez, lepoa bihurrituta begira begira gelditu zaio Maddaleni esku artean darabilen zeregina bukatu bitartean; hain luze gelditu zaio begira, ezen oharkabean gernu zurrustaren gobernua galdu eta zirrimarra bihurri batzuk busti baititu logelako paretan. Pixaldia behar baino lehen bukatuta, mutilak galtzazpiak bilatu ditu begiz ohatze gaineko maindire nahasien artean, baina ez du haiek eskuratzeko astirik izan, gainera etorri baitzaio Maddalenen besarkada bero beroa.
‎ongiegi ahoskatuak ziren, gaztelania helduaroan ikasitako atzerritar zirudien Izarbek. Ez dakit nire bisaian zerbait antzeman edo ohituta zegoen ezagutu berriei azalpenak ematera; burua biratuz garondoan atxikita zeukan botoitxo beltz bat erakutsi zidan. Ile more motz motzak ez zuen gailua estaltzen.
‎Gidariak, hurrengo goizean deklaratu zuenez, ateko beira jaitsarazi eta ea zerbait gertatua zitzaion galdetu zion motoa zeraman gizonari. " Atzerako ispilu bat hautsita zuela ohartu nintzen, baina ez nuen tarterik izan karretera gaineko markarik edo odol arrastorik sumatzeko." Ustezko motozaleak bere bideari jarraitu eta ezetz, lasai segi zezala, burua biratu gabe. Hantxe, txopoen artean, ahalik eta ezkutatuen utzi zuen motoa.
2021
‎Finko begiratu nion, eta hark, bere aldetik, jakin nahizko begirada bitxi batez erantzun zion nire begiradari. Eta orduan, etxe paretik igarotzean burua biratu nuelarik, bere adore guztia bilduz, zirudienez, atzera itzultzeko keinua egin zidan.
‎Edo larriagoa dena, zein da itxaropena. Ezin du burua biratu eta ez die bere lankideei oraindik egin ez dioten galdera erantzun nahi, sekula sentitu ez duen babesetik gauari leihotik kanpora begira jarraitu nahi du. Ezin du bizitako beste gau haiek baino okerragoa izan, bere gainera bota zirenak gizonak izan zirenean eta ez ibai bat, irensten zuena aho bat izan zenean eta ez ura, arrastaka eraman zutenak esku indartsu batzuk izan zirenean eta ez korrontea.
‎Jakin minez egiten zuten batzuek so, barruan nor ote zihoan asmatu nahian. Baina gehienek ez zuten burua biratzen. Bidean, auto ilaren erdian, piruli ospetsua ikusi nuen leihotik.
2022
‎Bat batean nire gelako atea zabaltzen ari zela iruditu zitzaidan. Bizkarka nengoen, albozka etzanda, eta ez nuen burua biratzeko ere indarrik bildu. Ohe barrura sartu zen, eta bere gorputza nirera hurbildu zuen.
‎jaioberrikoak: sabelaldean narraste mugimenduak egiten ditu eta burua biratu dezake. hilabete:
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia