Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 26

2015
‎Min ematen dit neure buruak, eta min handiagoa mindurik bizi ez nintzeneko aldiak. Oi Jauna, zure bideak bai leunak! Baina nor ibil daiteke beldurrik gabe?
‎Lotara joan daitezen ote da? Ez, ez, ez!, haiekin sufritzen zegoenean baino gerra handiagoa egiten baitie handik, ezer egin gabe egon ez daitezen ahalmenak eta zentzumenak eta gorputzezkoa den oro; izan ere, orduan ez zen konturatzen zein irabazi handia ziren nekeak, beharbada, haiek izango baitziren Jainkoak arima haraino ekartzeko bideak , eta nola lagun duenak ematen dizkion inoiz baino askoz ere indar handiagoak. Izan ere, hemen santuekin santuak izango garela badio Davidek, ez da izan behar zalantzarik:
‎13. Guztiak? diot, arima asko daudelako Pasio santuko meditazioetatik baino beste batzuetatik probetxu handiagoa ateratzen dutenak; izan ere, zeruan egoitza asko direnez, harako bideak ere asko dira. Pertsona batzuek probetxu handia ateratzen dute infernuan daudela pentsatuz, eta beste batzuek zeruan daudela pentsatuz eta nahigabetu egiten dira infernuan pentsatzean, eta beste batzuek heriotzan pentsatuz.
‎Gaitz guztia bekatu bideak errotik ez kentzean eta laguntza kaskarra ematen zidaten aitor entzuleengan zegoen; zer arriskutan nengoen eta harreman haiek mozteko eginbeharra nuela esan balidate, ezbairik gabe uste dut erremedioa izango zuela; bada, egun bat bera ere ez nukeen jasango bekatu astunean, nik neuk jakinez gero.
‎Neure aitor entzuleari esan nion. Geroago joateko agindu zidan, argi zegoela perfekzio handiagoa zela hori, baina bero handia zenez gero, nahiko zela hauteskundea zenerako han egotea, eta itxaroteko egun batzuk, bideak kalterik egin ez diezadan; alabaina, Jaunak beste gauza bat zuen erabakirik, eta hala egin behar izan zen; izan ere, egonezin handia sumatzen nuen neure baitan eta otoitz egin ezina eta Jaunaren aginduari huts egiten niola iruditzen zitzaidan, eta han neure gogara eta atseginez egonik, ez nuela joan nahi lanerakoneure burua eskaintzera; guztia zen Jainkoarekin hitz egitea; perfekziorik handiena z...
‎17 Ikusi duzue, ene alabak, neke batzuk igaro direla, baina uste dut gutxienak izan direla idatzi ditudanak; izan ere, zehatz mehatz esango balira, neke handiak izan dira, bai bideetakoak euri eta elurrarekin eta bideak galtzean, eta bai batez ere askotan osasunez eskas ibiltzean, behin edo behin gertatu baitzitzaidan, ez dakit esan dudan. Malagóndik Beasera irten ginen lehenbiziko egunean, sukarrarekin nindoan eta beste gaitz batzuekin batera; eta gertatu zitzaidan, bidea egiteko falta zena begiratuz eta neure burua hala ikusirik, gure aita Elias etorri zitzaidala gogora, Jezabeli iheska zihoanean eta esan nuen:
‎6 Ezagutzen ditut aurpegiz pertsona batzuk (esan dudanez, neuk esperimentatu dudana alde batera utziz), egia hau ulertarazi didatenak, nik neure burua asti gutxirekin ikusiz nahigabez nengoenean; horrela, erruki nituen beti gorabehera artean eta obedientziak agintzen zizkien gauzetan sarturik ikustean; eta nik neure artean pentsatzen nuen, eta baita esan ere, ezinezkoa zela hainbeste zalaparta artean espiritua haztea, orduan ez baitzuten espiritu handirik. Oi Jauna, zein urruti dauden zure bideak gure irudipen baldarretatik! Eta nola Zu maitatzeko erabakia hartua eta bere burua zure esku utzia duen arimagandik ez duzun nahi besterik obeditu dezala baino, eta jakin dezala ongi zure zerbitzurako zer den hoberena, eta hura desira dezala!
‎10 Nik uste dut, deabruak hainbeste nahigabe eta oztopo jartzen dituela on egiteko itxuran, perfekzio gorenera obedientziaren bideak baino lasterrago eramaten duenik ez dagoela konturatzen baita. Eta hartu hau ongi gogoan eta argi ikusiko duzue zuzen nabilela.
‎4 Ez ditut jartzen fundazio hauetan bideetako neke handiak, hotzez, eguzki beroz, elurrez, batzuetan egun osoan elurra geratu gabe zela, beste batzuetan bideak erraturik, beste batzuetan nahiko gaixorik eta sukarrez, bada, Jainkoaren aintzarako, ohikoa zen nik osasun onik ez izatea, baina argi ikusten nuen Jaunak ematen zidala indarra. Izan ere, fundazioa egin behar zen egun batzuetan gertatzen zitzaidan hainbeste gaitzez eta minez egotea, non biziki nahigabetzen bainintzen, oheratu gabe gelan egoteko eran ere ez nengoela iruditzen zitzaidalako; eta gure Jaunagana jo, eta Haren Maiestateari kexatzen nintzaion esanez, nola nahi zuen ezin nuena egitea, eta gero, nekez bada ere, Haren Maiestateak indarrak ematen zituen, eta hartzen nuen gar eta arduraz neure buruaz ahaztu egiten nintzela zirudien.
‎Alde batetik, une hartan libre zegoelako, abenduko predikuak egin zituen ordurako eta Soria bisitatu behar zuen, fundatu zenez gero ez baitzuen ikusi eta bide laburra zen; bestetik, bideetan nire osasunari arreta jartzearren, eguraldi gordina zelako eta ni zaharra eta gaixoa eta, dirudienez, nire bizia axola zitzaien pixka bat. Eta, egia esan, Jainkoaren probidentzia izan zen, izan ere, bideak euri handiak eginik hain egoera txarrean zeuden, non behar beharrezkoa baitzen bera eta beraren lagunak joatea nondik ibili behar zen begiratzeko, eta karroak basatzetatik ateratzeko. Batez ere Palentziatik Burgosera bitartean, nahiko ausarkeria izan baitzen handik irten ginenean irtetea.
‎17 Hara heldu baino lehen dagoen benta batean gidari bat hartu genuen, pasagune hura ezaguna baitzen; baina, egia esan, hura oso arriskutsua da. Izan ere, bideak hain txarrak izanik, ezinezkoa zen eguneroko etapak egitea, oso ohikoa baitzen karroak lokatz artean sartzea, eta haiek ateratzeko abereak beste karrora aldatu behar izatea. Gorriak ikusi zituzten han zihoazen fraideek, karro gidari gazte eta ganora gutxikoak eramateagatik.
‎Errentarik eta etxe propiorik izan ezik, inola ere ez zigukeela baimenik emango, eta itzul gintezkeela esanez bidali zuen aita probintziala. Bai, politak zeuden bideak eta eguraldia itzultzeko!
‎Zorioneko nekeak, handienak badira ere, justiziatik ezertan okertzen ez dutenean. Ez naiz harritzen berorren aitatasuna maite duenak arriskuetatik askaturik ikusi nahi izateaz eta horretarako bideak bilatzeaz, Andre Mariaren Ordena uztea hain premia handiko garaian bide ona ez bada ere. Bai nekez esango ziola eta onartuko horrelakorik Joana andereak!
‎Kontu handia izan bedi, Jainkoarren, harri eta zur geratuko bailitzateke, errenta eta zer jana izan arren, asko izateak etxe hauetan egiten duen kaltea ikusirik. Ez dakit nola ordaintzen duten urtero hainbesteko zerga, arintzeko bideak izanik. Benetan poztu naiz Ameriketatik datorren horrekin.
‎Fraide oinutsen probintzia bereizia. Erromatik lortzeko bideak . Sevillako labea.
‎Lau eguneko geldialdia egin nuen han, oso ondoezik nengoelako; izan ere, hotzeri gogor batek jo ninduen eta horrez gainera perlesi txiki batek. Hala ere, hobekuntza txiki bat izan nuenean, irten nintzen, berorren eta andere horien beldur nintzelako, eskumuin asko beraiei?, eta haiei eskatzen diet ez botatzeko niri errurik berandu etortzeagatik, eta berorri ere gauza bera diotsot; jakingo balute nola dauden bideak , beharbada, etortzeagatik errua botako lidakete. Orain ere nahiko eskas nago, baina ez da eragozpen izango laster joateko, eguraldia pixka bat hobetzen badu; hemendik leku horretarako bidea oso nekagarria dela diote eta, beraz, ez dakit aita probintzialak nahi izango duen irtetea, ni hobeki ikusi arte, gogo handia badu ere; eskuetan muin egiten dio berorri eta ezagutu nahirik dago.
‎2 Ez beza neka berorrek burua pentsa eta pentsa, eta ez kezkatu meditazioa egiteagatik, ahaztu ez bazaio hainbat aldiz esan baitiot zer egin behar duen, eta nola den hori Jaunaren mesede handiagoa, eta Hura goresten aritzea eta guztiek hori egin dezaten nahi izatea, Haren Maiestatearekin arima okupatua egotearen ondorio handi handia da. Jaunak nahi beza Bera zerbitzatzen jakin dezala berorrek, eta baita nik ere, zor dugunetik zertxobait, eta eman diezagula zertan sufritu ugari, arkakusoak, zimitzak, iratxoak eta bideak badira ere.
‎Hainbestetan izatean zalantza sortzen zait, eta egiazkoak badira ere, zuzenagotzat joko nuke kasu handirik ez egitea eta ez berorren agurgarritasunak eta ez gure aitak ez diezaietela kasu handirik egin, kontra egin baizik; eta egia denean, ez da ezer galtzen hori egiteaz. Hau da, burutik kendu halakoak, eta esan Jainkoaren bideak direla, batzuk era batera eta besteak bestera eramaten dituela, eta ez dela hori santutasunik handieneko bidea, horixe baita egia.
‎Antonio Figueredo (posta zerbitzuko burua) eta Alonso Jainkoaren Amarena, Remediosko karmeldarra, dira gutunak bidaltzeko ohiko bideak .
‎Pentsamendua biltzeko era azalduz doa. . Horretarako bideak agertzen ditu. Otoitzean hasi berriak direnentzat oso onuragarria da kapitulu hau.
‎Arima irekia zuen. Bakardade zalea bazen ere, giza mailan komunikatzeko bideak behar eta nahi zituen. Zolia zen gertakariei usaina hartzen, bizia zen eta zentzu praktiko finekoa.
‎Karmeletik karmelera gutunak idazteak komunikazio sarea eratzen du eta fundatzailearen espiritua guztiengan eta bakoitzarengan dago arnasa ematen, suspertzen, haien bizitzaz eta egoeraz interesatzen, eta behar denean okerrak zuzendu eta perfekziorantz bideratzen. Komentuetako barruko arazoak, mojen gaixotasun eta minak, bokazioak, batetik bestera elkarri bidalitako oparitxoak, diru kontuak, debozioko gauzak, estanpak, sendatzeko bideak , irakurgaiak, klausuran bizi diren mojen eguneroko gauzatxoak agertzen dira gutunetan. Azken batean, ahozko komunikazioaren luzapena dela esan dugu gutunak idaztea.
‎horrela maitatuko nauten arimak ugari izatea? Egiaz, gogotsuago saiatuko nintzateke haien maitasuna irabazten, munduko errege eta jaun guztiena baino; eta arrazoiz, gainera, hauek ez baitute ahaleginik egiten, ahal dituzten bideak erabiliz, munduaren beraren jaun eta jabe izan gaitezen, ezta bertako gauzak gure mende egon daitezen ere.
‎Pentsamendua biltzeko era azalduz doa. . Horretarako bideak agertzen ditu. Otoitzean hasi berriak direnentzat oso onuragarria da kapitulu hau.
‎Eta oraindik gehiago esatera ausartuko naiz: aitor entzuleak guztia balu ere, noizbehinka esan dudana egin da; izan ere, gerta daiteke bera oker egotea, eta ez da ongi beragatik guztiak okerrera eramatea; obedientziaren aurka izan ez dadin saiatuz betiere, guztirako bideak daude, eta arimei ongi datorkiena izanik, ahal den era guztietara lortu behar da.
‎5 Esan dudan hau guztiau prioreari dagokio. Eta berriro eskatzen diot, hemen arimarena baino beste pozik bilatzen ez denez gero, saia dadila poz hau eskaintzen, Jainkoak arimak eramateko dituen bideak asko baitira eta aitor entzule bakarrak ez baititu jakingo nahitaez guztiak; nik ziurtatzen dut ez zaizkiela faltako haiek tratatu eta haien arimak kontsolatu nahi lituzketen pertsona santuak, arima haiek, behartsuak izan arren, izan behar duten bezalakoak badira; haien gorputzak mantentzen dituenak iratzarriko du eta borondatea jarriko dio haien arimei argi egingo dienari, eta nik beldurra dioda...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia