Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 44

2000
‎Senar emazteen arteko adiskidetze eta hurbiltzeko bideak zehaztu ditugu.
‎Bere adierazpenek hitzez hitzeko inolako esanahirik ez dutenez, ez daude inongo egiatasun edo faltsutasun irizpideren baten menpe, baina, haatik, balio dezakete emozioa esnatzeko edo adierazteko(...). Eta balio gogoangarria izan dezaketela iradokitzen da, inspirazio moralaren bideak bezala, edo baita artelanak bezala ere. Honela, filosofiatik kanporatzeagatik metafisikoak konpentsatzeko ahalegin bat egiten da.64
‎Analisi askoren ondoren, egun badakigu bere ibilbide intelektuala, hau da, bere emaitzak —idazkiak eta gogoetak— zeharkatu dituzten ezaugarri konstante batzuk badaudela, esate baterako joera antimetafisikoa, tolerantzia linguistikoa eta kontzeptuala, edo eluzidazioaren helburua49 Bere ildo teorikoak Neurath pragmatikoarekin bat ez etortzera eraman zuen, baina harrezkero hobeki ikusiko zenez, Zirkuluaren erreserba ideologikoaren buruan jartzera ere bai. Zirkulua desagertu eta gero, ikusmolde estandarrak Carnapen aldeko bideak jorratuko zituen: filosofiaren betebeharra teorikoa da, justifikazioaren testuingurua da garrantzitsuena eta ez, Neurathek nahi zuen legez, eginkizun praktikoa, aurkikuntzaren testuingurua.
2001
‎Bestalde, ordea, ez du inoiz zientziaren bide segurua aurkitu. Behin eta berriz atzera egin behar dugu bertan bideak nahi dugun helburura eramaten ez gaituelako eta, horrela, Metafisika iritzi ezberdinen borroka lekua bihurtu da. Egoera tamalgarri hau gainditzeko Matematikari eta Fisikari begiratu behar diegu, hauetan gertatu den metodo aldaketa ulertzearren.
2003
‎...ailtasunen bat aipa daiteke, gai batzuetan badirudielako denboraeta espiritu jurisdikzioek eskumenak kentzen dizkiotela elkarri, esate baterako, lehenengoak onuren edukitza aztertzen duenean edota bigarrenak denbora arloa ukitzen duenean elizgizonei begira; dena den, onuren edukitza denbora jurisdikzioaren barneko gaia da, jurisdikzio horri bakarrik dagokiolako indarra eta agintea batzea, egitezko bideak oztopatu eta usurpatzaileak zigortzeko; eta elizako epaileek duten ahalmena euren mendekoei lotutako arazoen denbora gaiak aztertzeko, printzeek elizaren mesederako espiritu jurisdikzioari emandako pribilegioa baino ez da.
‎2, 3 Ez da hau toki egokia, oinordetza antolatzeko bideak azaltzeko. Batzuetan, oinordetza hori gertatzen da, legeek ezarritako ordena naturalaren arabera (ondorengoak, aurrekoak eta albokoak).
‎lehenik eta behin, egileak zigortzen dituzte; bigarrenik, eta ahal den neurrian, haiek eragin duten gaitza konpontzen dute; eta, hirugarrenik, kriminalak geldiarazi edo kontrolatzen dituzte, zigorraren eredu gisa. Horiek dira, beraz, legeek erabili dituzten bideak , delitu eta krimenei zigorrak ezartzeko.
2004
‎Zergatik ez ninduen egin osotasunaren ezagutza lortzeko gauza?, galdetuko dio filosofo kristauak bere buruari behin eta berriz, eta erantzun etsipengarri baten aurrean aurkituko du bere burua. Jainkoaren bideak eta azken egiak ezin asmatuzko ezkutaleku batean ostenduta geratuko dira guretzat, ez zaio beste irtenbiderik geratzen Descartesi une honetan. Bernard Williamsek43 gogoraraziko digu ongi hori guztia.
‎Eredu matematiko idorretan geratzea eta naturaren ezagutzari bizkarra ematea leporatu izan zaio Descartesi, arrazoimenari lehentasuna eman ziolako giza ezagueraren beste dimentsio batzuen aurrean. Baina nahikoa garbi utziko digu, bere lanetako hainbat pasartetan, bere helburua ez dela mundu formal huts batean geratzea eta naturaren ezagutzatik aldentzea, baizik eta arrazoiketa hori erabiltzea naturari buruzko ezagutza gehitzeko eta aurkikuntza berriak egin ahal izateko bideak irekitzeko. Interes hau makina bat arlori buruz erakusten duen jakinguran eta egiten dituen ekarpenetan igarriko da.
‎Egia da eredu matematiko indartsua behar duela parean duen aurkariari aurre egiteko. Bera izango da, beharbada, bide seguruena zientzia gotorleku, babesleku, aske bihurtzeko eta bideak irekita uzteko zientzialariak behar duen ikertzeko askatasunari. Baina kontua da eginahal horretan badagoela arriskua aurrean duen aurkariaren erru berberak errepikatzeko eta, atzera ere, giza izaera kaiola itxi batean sartzeko, aginte berri baten eskuetan.
‎Adimenean eta arrazoitzeko prozesuan bi gune ezberdin beteko dute. Bata bururatu ahal izango da bestea gabe eta bataren edo bestearen existentzia frogatzeko bideak ezberdinak izango dira, arrazoizkoak biak, baina ezberdinak. Honek lehen mailako garrantzia izango du Descartesentzat, bereizketa honetan bertan oinarrituta erakutsi nahiko digulako Ni (pentsatzen dudan neurrian) nire gorputzetik erabat eta benetan bereizia naizela eta bera gabe existi naitekeela, edo, beste era batera esanda, nire arima existi daitekeela eta bera hilezkorra dela, gorputza hilkorra den artean.
‎Adituek ondotxo dakitenez, Tractatus logico philosophicus etik Ikerketa filosofikoak hilondoko liburura doan bideak , luze bezain oparoa izateaz gainera, aldaketa sakonak ezagutu zituen. Hain da hori egia, non bi Wittgenstein ezberdinez hitz egin baitaiteke:
‎Galderon erantzun bideak munduaren zentzuari buruzko erantzun bidea seinalatzen du. (‘Erantzun bide’ diogu, gisa honetako galderek ez baitute inoiz erabateko eta behin betiko erantzunik; erantzun bidean argitzen eta sakontzen dira, galderak argitzen eta sakontzen diren bide beretik).
2005
‎Hemen eta orain guretzat garrantzitsuena, hala ere, hizkuntzak gizakiaren garapen pertsonal edo etiko moral horretan duen eginkizuna zehaztea da. Interesgarria izan daiteke gogora ekartzea, eta honela adierazi dugu jada, Humboldten ustetan hizkuntza ezberdinak, egiaz," jarduera espiritualak behar dituen tresnak" edo, bestela esanda," hura iragateko beharrezkoak diren bideak " direla127 Gizakiaren formazioa ez da zabaltze kognitibo baten emaitza bakarrik, baizik eta baita ere autoerrealizazio pertsonal baten ondorioa, eta, zabaltze horretan bezala, autoerrealizazio honetan ere ezinbestekoa da hizkuntzaren parte hartzea. Hizkuntzaren funtzionaltasuna, beraz, ez da maila eraginkorrean geratzen baizik eta, harago, maila antropologikoan ere islatzen da:
‎216): " Euskaldunei buruzko ikerketarekin Humboldten hizkuntz filosofiarako bideak bere amaiera aurkitzen du. Jarria dago oinarria, zeinen gainean orain hizkuntz filosofia erako konstrukzio izugarria eraiki behar den.
2006
‎• Ondare arkeologikoaren bidez gizarte mizenikoan garatu zen bizitza moldearen oinarriak berreraiki dira: harresiak aurkitu dira; etxeen eta jauregien planoak birsortu dira; hilobiak, kultur espazioak, bideak ... agertarazi dira; kultura materiala klasifikatu da: armak, eskaintza botiboak, etxeko tresnak (edalontziak, pitxerrak, altzariak...), lanabesak (mailuak, igitaiak, iltzeak...).
‎• Tradizioak: lanturuak eszenifikatzeko moduak, hilobiraketak, eskakizunak egiteko prozedura, iragarpenak egiteko bideak ...
‎botere mizenikoak, mendeak geroago Helade klasikoak bereganatutako esparru ia berbera hartu zuen: kontinentea ez ezik, Egeoko uharteak eta Kreta —grekoa ez zen kultura minoikoa bereganatuz— menderatu zituen; komertzio bideak ireki zituen Egipto, Anatolia, Siria eta Palestinan.
‎i) zatitu edo moztu (lurzorua edo herrialdea, ulertzen da); ii) suntsitu, hondatu, erraustu; iii) tratu edo itun bat burutu (aristokraziari dagokion formula ezaguna erabiltzen zelarik horretarako: filothta kai okia pista tamontej [elkarri anaitasun eta fideltasun agindua eginik]); eta, iv) bideak ireki. Badu, halaber, sakratutasun zentzu bat:
‎Ikusi ditugu, lehenago, Zeus eta Hera Biltzarrean indarra erabiltzen, batez ere Iliada n agertzen den Biltzarraren molde zaharrean; orain, berriz, Biltzarraren garapen —itxuraz— berriago bat agertzen zaigu, batez ere, Odisea ren ereduan: Biltzar horretan garrantzia hartzen du eztabaidak, adostasunak lortzeko bideak , eta arautu egiten dira prozedurak: esaterako, ostrazismoa erabiltzen da, ez Zeusen agindua betetzen ez duenarekin, baizik eta guztien iritziarekin bat datorren Zeusen agindua errespetatzen ez duen jainko andere bihurri eta bakartuarekin —gaiztotzat hartzen hasten den jainko anderearekin—:
2009
‎Azterketa eremu hori albo batera uzteagatik eta oreka instituzionalen arazoa landu beharrean estatuaren beraren oinarriak, bere determinazio historiko eta sozialak, bestela esanda bere klase sustraiak aztertzen saiatu zelako salatua izanik ere, Marx beste bide batzuetatik saiatu zen. Etorkizuneko gizartearen instituzionalizazioari buruzko espekulazioak bazterturik ere, errepresentazioaren arazoa epe batez gutxietsita ere, bere bideak guztiz politikoak ziren: proletalgoa borroka politikoan sar zedin behar ziren baldintzak, hau da, langile mugimenduaren organizazio moduak, sindikatuak eta partiduak; emantzipazio politikoaren baldintza estrategikoak, bereziki estatuaren makina zaharraren desegitea (Parisko Komunaren esperientziaren ondoren); azkenik, proletalgoaren desagertzearen baldintza ekonomiko eta sozialak, alferrikakoa eta harrokeriazkoa litzatekeelarik nolakoak liratekeen aldez aurretik zehaztea.
‎Gainera interpretazioaren bideak mugarik ez du. Interpretazioa, era horretan, ez hastapenik, ez amaierarik ez duen ibilbide infinitua bilakatzen da eta, hortaz, hastapenaren eta amaieraren ukazioa inplikatzen du, nahitaez.
‎Kant eta gero zer? Irekita utzitako bideak : berriro" metafisika" eta" mugimendua"
‎Moderniaren bideak (Jon Jimenez) 11
‎Izatea, beraz, grekoek intelektualizatu egin dizute, eta hau ezagutzeko beste bideak (poesia, mitoa...) itxi egin dira filosofiaren esparruan. Heideggerren proposamena hau da, beraz:
2010
‎Legearen agintze hori gauzatzen da, bai bidea eta helburua lotuta, bai subiranoaren borondatea adierazita. Jarduteko bi modu horiek borondateari dagozkio duda izpirik gabe, horrek agintzen baititu helbururako bideak , helburu hori bilatu, bideak aukeratu eta horiek gauzatzeko agintzen duenean. Gisa bertsuan, borondateak agintzen du hitz egiteko, eta Jainkoaren edo gizaki gorpuzgabearen gain ere, borondateak ematen du agindu hori.
‎Legearen agintze hori gauzatzen da, bai bidea eta helburua lotuta, bai subiranoaren borondatea adierazita. Jarduteko bi modu horiek borondateari dagozkio duda izpirik gabe, horrek agintzen baititu helbururako bideak, helburu hori bilatu, bideak aukeratu eta horiek gauzatzeko agintzen duenean. Gisa bertsuan, borondateak agintzen du hitz egiteko, eta Jainkoaren edo gizaki gorpuzgabearen gain ere, borondateak ematen du agindu hori.
‎Lege zibilak aintzat hartzen ditu, euren moraltasuna eta zuzentasuna epaitzeko, maila goragokoa duten arauen arabera, eta, aldi berean, fedearen printzipioen arabera, haietatik nola datozen kontzientzia betebeharrak finkatzeko. Aitortzen ditu, berebat, eta bereak balira legez eskatzen ditu kanon sakratuak eta Aita Santuaren dekretuak, kontzientziarako lotesle diren heinean, horiek baitira betiko salbaziorako bideak . Horrexegatik, Jainkoaren argiaz bilatzen du lege horietan lehen jatorria eta azken xedea, hau da, nola datozen horiek Jainkoarengandik bertatik; hainbatez, eurak emateko ahala Berarengan dago eta Berarengandik datorkie gizakiei, dela bide naturaletatik, dela naturaz gaindikoetatik.
2011
‎Parmenides tradizio pitagorikoan hezia izan zen erlijio misterikoen eragina zuen eta, haietan, egiarako bidea egunaren eta gauaren ateen atzean dagoen jainkosarengana bidaiatzea zen. Eguzkiaren alabek, orgara igota, egiaren ateetaraino [eramaten dute poeta han banatzen baitira egunaren eta gauaren bideak eta atearen giltzak justiziaren esku daude eta hara iristen denari jainkosak jakinduria ematen dio. Kafka ere igo zen orgara, eta labezomorro bihurtu zen eguzkiaren alabei gonak altxatzeagatik.
‎Osotasunaren zentzutik urruntzean, gizakiak emozioen bidez mugatzen du mundua, eta mundu hori unibertso linguistiko sinboliko batean hedatzen da, baina, paradoxikoki, adierazteko unean zentzu hertsi batean ixten. Hala, gizateriaren bideak zentzu hori komunikazio sinbolikoan finkatu du, batik bat hizkuntzaren bidez; beste era batera esanda, konbentzio bat erabaki du: uler daitekeenaren edo hizkuntzaren gainean baino ez daiteke eraiki erreala dena.
‎Pentsatzen ari naiz, beraz banaiz, esango du geroago Descartesek. Gainerako bideak hutsalak dira, edo ez garamatzate izatearen gunera. Oroitu genuke, ordea, nola, lehen eta orain, zigortuak izan diren beste ahalmen batzuei esker" ezagutzen" dutenak, eta filosofia bera ez ote den izan zigortzaile, bide bakar hori aldeztu duen heinean?
‎Neska gaztea ikusi du aurrean duen urmaelera hurreratzen, atzetik zakur handi bat dakarrela. Gogoetaren bideak geldiarazi dizkio neskaren edertasunak, liluratu egin du haren begirada ametsetan bezala galduak. Neska badoa, zakurra lagun, Jose Luis berriro bakarrik utzita.
2013
‎Bide oker horiek ahalik eta gehienetan saihestea izan daiteke gure bizitza zentzuz blaitzea. Helburu horiek garrantzitsuak edo ñimiñoak izan daitezke, askotarikoak, eta haietarako bideak ere askotarikoak izan daitezke, eta hor nonbait zentzuak ager daitezke. Hala, zentzua, ezer izatekotan, bizi barnekoa da, partidaren eremua bizitza baita.
‎— Arraioa —zioen—, hala da benetan, Jainkoarenganako bideak infinituak dira.
‎Zehatzago: erlijioaren bidea, Moloneyk esandakoa irauliz, bide etikoaren bizkarroia da zenbaitetan; edo, kasurik txarrenean, erlijioaren eta balioen bideak elkarren aurkakoak izan daitezke. Hau da, zenbaitetan erlijioa ez da etikaren eredurik onena izan.
‎Esango nuke AIMren azpian ez dagoela interes zientifikorik, hau da, ikerketa nahirik; aitzitik, ikuspegi horretan, forma ematen zaie gure nahiei eta beldurrei. Baina gure helburua bada arima zer den jakitea, hau da, gure helburua bada arimaren gaineko ikerketa bat egitea, derrigortuta gaude ohiko ikerketa bideak jorratzera.
2016
‎Lan komunitatetik sare organizatibo konplexu batera igarotzeak kooperatibisten bizipenak eta kooperatibarekiko gertutasun eta atxikimendu sentimenduak ahuldu dituzte eta, hortaz, inplikazio eta partehartze aktibo baterako bideak zaildu (235).
‎Hala ere solidaritate barbaroak gero guztirako funtsezkoa izango den erakunde sozial bat sortu du: auzoa," the village community", non jendea batetik jatorriari gabe lurrari dagoen atxikia, 220 hori jabego komunala dena eta landu hala ustiatu komunalki egiten dena; bestetik etxearen independentzia eta norbanakoaren autonomia gordetzen dituena.221 Auzoak taldearen eta norbanakoaren joeren oreka ezarri du; lurraren jabetasuna eta elkarlana(" auzolana" uzta bildu, bideak urratu, urak kanalizatu) erakundetuz, elkarbizitza solidarioaren oinarriak ezarri. Berriz ere hamaika informazio interesgarri darabil autoreak Afrikako kabilen, Brasilgo tupien, Malasiako edo Kaukasoko menditarren, mir errusiarraren gainean, Euskal Herriko auzolana goraipatzen dugunean ahaztu behar ez genukeena.
‎Sortu gintuzten gene berekoiei aurre egiteko ahalmena dugu[...]. Altruismo puru eta desinteresatua nahita landu eta elikatzeko bideak aztertzeko gaitasuna ere badugu horrelakorik ez dugu naturan, ez da inoiz existitu munduaren historia osoan. Gene makina gisa sortu gaituzte[...], baina gure sortzaileen kontra jaikitzeko ahalmena dugu (248).
2017
‎Bestearentzako izatea konstante bat da nire giza errealitatean eta, niri buruz osatzen dudan pentsamendu txikienean ere, bere beharrezkotasun fisikoa nabari dut. Edonora noala, zernahi egiten dudala, Beste objektuarekiko distantziak aldatu besterik ez dut egiten, Bestearenganako bideak hartu besterik ez. Urruntzea, hurbiltzea, objektu Beste jakin bat deskubritzea, hori bariazio enpirikoak egitea besterik ez da nire Bestearentzako izatearen funtsezko gaiaz.
2021
‎Bide horretan, bere egoeraren mugak gainditu eta etorkizuneko bideak zabaltzeko, kolektiboki matxinatzeko deia egiten du: askatasuna oso osoa da bakoitzarengan.
‎Emakumearentzat, ordea, abstraktua eta hutsa da beti, eta, beraz, emakumeak ezin du zinez erabili, matxinatuz ez baldin bada: horra hor bide bakarra, ezer ere eraikitzeko aukerarik ez dutenentzat; beren egoeraren mugak gainditu beharra daukate, eta etorkizuneko bideak zabaltzen saiatu; konformidadea ez da amore ematea eta ihes egitea baino; emakumeak ez du bere burua askatzeko lan egin beste irtenbiderik. Askapen horrek kolektiboa izan behar du ezinbestean, eta, oroz gain, nahitaezkoa da emakumeen kondizioaren eboluzio ekonomikoa bururaino eramatea.
2022
‎Ohikoa da Mendebaldean, baina baita Ekialdeko filosofiak deitzen ditugunetan ere. Horietan beren bideak garatu dituzte munduaren esperientzia ez dadin geratu hizkuntzaren burdin hesien artean finkatuta, hizkuntzak, autonomo eginda, errealitatearen bilakaerarekin mugitzeko gaitasuna galtzen duelako.
‎Baina bada gehiago ere: ez da iristen zaigun guztiarekin ezin erlazionatu izatea bakarrik; aitzitik, badakigunez are gehiago dugula zain oraindik, gero eta zailago egiten zaigu geure desioak, beharrak eta bilaketarako bideak zirriborratzea. Nola suma genezake zer falta zaigun eta zer den jakin behar duguna, zain dagoen horrek, jada, gainezka egiten badigu?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia