Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 302

2008
‎Mezuaren zati bat, euskaldun berriei zuzendua dago, lotsak eta beldurrak kendu eta euskara erabiltzera animatuz. Kanpainaren bigarren zatia, aldiz, azken 25 urteotako hizkuntza politikaren gorazarrerako da, beraien aburuz pixka bat gazteleraz mucho delako eta bide beretik jarraitu behar delako.
‎Pentsamenduaren dibagazio kutsu hori lortze aldera zenbait errekurtso estilistiko erabili dituzte eta haien artean esaldien errepikapenak eta denboran zehar egindako jauziak dira nagusiak. Muntaiaren dramaturgia ere bide beretik doa, eta bikote helduarekin batera Maite Agirre eta Ander Lipus Ines Martinez de Iturratek eta Joseba Usabiagak osatzen dutena dago, bi protagonisten gaztaroa irudikatuz eta denboraren eremuan aurrera eta atzera joatea ahalbidetuz.
‎Eskermentua alde hartuta euskal komunikabide gehiago sortzera animatu du. Beitialarrangoitiak ere bide beretik jo du hitz hartzean. Langileen baloreak aipatu ditu lan baldintza txarrak zirelako, baina bat egin du Alduntzirekin erranez momentu latzetan elkar laguntzen ikasi dutela, egokia iruditzen zitzaiolako.
‎Joan den urtean ateratako azken diskoak, Vivir al revés izenekoak, aurrekoen bide bera jarraitu du: arrakastarena.
‎Fernandez Bermejo ziur da Galdeketarako Legea bertan behera utziko dela eta lehendakariak ez duela agindua urratuko. Edozein modutan bide beretik aurrera egiteko asmoa erakusten badu Espainiako Gobernuak horren aurkako neurriak hartuko dituela ziurtatu du. «Aukera legal guztiak hor daude, erabil daitezen».
‎Hamargarren urteurrenean, Egin en hetsiera salatu duten bezala, gauza bera egin dute ondotik Auzitegi Nazionalak hetsiko zituen komunikabideekin, Ardi Beltza rekin eta Euskaldunon Egunkaria rekin. «Bere ausardiaz harro, nonbait, bide beretik jarraitzea erabaki zuen Aznarrek».
‎Lookout Mountain, Lookout Sea azaletik bertatik da ilun eta goibela erromantizismoaren osteko diskotzat bataiatu du egileak. Tanglewood Numbers diskoarekin, lo fi eta noise estiloak utzita rockari heldu bazion, oraingoan, bide beretik, baina inoiz baino orekatuago, bareago egiten du kantuekikoa; Silver Jews zerbaitek bereiztu badu, soinuaren eta konposaketen nahasia eta argitasun falta izan baita.
‎Jazzaldia indartsu hasi da, eta bide beretik izango du segida bihar. Sona handiko izenekin hasita, Paolo Conte konpositore, pianista eta abeslari italiarrak kontzertua emango du Kursaaleko auditoriumean, 20:30ean.
‎Hala, lege berriak jarduera pribatuetan parte hartzeko debekua bi urtez ezarri die kargua uzten duten kargudun publikoei. Jaurlaritzak ere bide beretik joan nahi du, eta egun Eusko Legebiltzarrean tramitatzen ari diren lege egitasmoak bi urteko epea ezarriko die kargudun publikoei enpresa pribatura salto egin baino lehen.
‎«Atxilotuak izanen zarete, Justiziaren aurrean horretaz erantzuteko». Rodolfo Ares PSEko antolakuntza idazkariak eta Rafaela Romero Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak bide beretik jo dute adierazpenetan. Kale borrokak kartzelara eramaten du, Romeroren arabera, eta, Aresen ustez, euskal gizarteari argi erakutsi behar zaio horrelako erasoak egiten dituztenek Justiziaren aurrean bukatzen dutela.
‎Zubiaurreren gurutze bide bera nozitu du Roberto Martinez Tiko k azken denboraldietan. Nafarraren kasuan, baina, lesioek eragin handia izan dute.
‎Epailearengana jo eta NDAk pagatu beharreko kalte ordain dezente handiak aitortu zizkioten. Proiektua hasieratik sustatu zuten enpresariotako batek ere bide bera hartu zuen. Ilunbeko konplexua kili kolo geratu zen, eta Udala bertan harrapatuta.
‎Nikaraguak harreman estua du Errusiarekin. Abkhaziako diplomaziaburu Sergei Shambak Hego Amerikako beste estatu batzuek ere bide bera jarraituko duten itxaropena duela agertu du. «Haiek Europako herrialdeek baino hobeto ulertzen gaituzte; horiek AEBen eraginpean daude oraindik.
‎Horiek guztiak entzunda zer pentsatua ematen du jakiteak inkestetan errepublikanoek jarraitzen dutela aurretik. Kanpotik begiratuta, ulergaitza dirudi Bushekin zortzi urte egin ostean nola litekeen berriz ere errepublikanoei bozkatzeko prest egoteak, jakinda haien politikek, desberdinak izanda ere, bide beretik joko dutela. Baina duela lau urte ere gauza bera gertatu zen.
‎Irabazteko jokatzen du, noski, baina beti ezin da gailendu, eta maiz bidean geratu den arren, bere printzipioei eusten die. Arsenalek bide beretik jarraitzen du; zaleen bihotzera gehien iristen den taldea da. Mathieu Flamini eta Alexander Hleb galdu dituzte aurten; Samir Nasri erdilari finari atea zabaldu dio Arsene Wenger maisuak, eta geratu direnei eman behar zaie garrantzia.
‎Orduan ere isilik egon behar zen linea ofizialari jarraikiz. XXI. mendean bide beretik gabiltza, gure inkisidoreak jakintsuak ditugularik. Eta dogmak, zientziakoak.
‎Iaz ere gogotik sufritu behar izan zuen garaipena lortzeko; Elustondok luzapenean sartutako golak baino ez zuen lehia desorekatu. Gaurko partida bide beretik joango da, ziurrenik. Reala ekimena hartzen saiatuko da, etxean orain arte egin duen bezala.
‎Urriaren 30etik azaroaren 2a arte Baiona Ttipiko Chaho kaian izango da, iaz bezala. Aitzineko urteetan jorratuak indartuko ditu, bereziki arratsetako saioak, arrakastak ere bide bera jarraituko duelakoan.
‎Duela bi denboraldi baino hamezortzi gol gutxiago jaso zituen. Denboraldion ere bide beretik jarraitzea zuen xede teknikari zuri gorriak. Oraingoz ez du bere helburua lortu.
‎«Ez da nik uste dudana, begien bistakoa da». Bilera bukatutakoan, berriz, defenditu zuen orain arte bere argudioak «modu arrazoituan» aurkeztu dituela, eta bide beretik jarraitzeko asmoa duela.
‎Mezu politiko argia zen, eta Joan Marti Institut d' Estudis Catalanseko ordezkariak bide beretik jo zuen. Carlos Perez Nievas Hezkuntza kontseilaria ondoan zuela, Juan Carlos Moreno katedradunak bezperan egindako argudioak bere egin zituen Martik, eta hizkuntza guztiak «normalak» zirela gogorarazi zuen.
‎Elkarlanaren garrantzian Ortegarekin bat dator Markel Olano ahaldun nagusia ere. Instituzioen adostasunak itxiera ahalbidetu duela iritzita, hiri hondakinen auzian bide beretik lanean jarraitzearen alde egin du.
‎K2ra, Broad Peakera edota Gasherbrum mendietara bidean, mendizale guztiek jarri dituzte inoiz begiak piramide perfektuan. Begiak ez ezik, oinak ere jarri dituzte G IV mendiaren iparraldeko tontorrean Alberto I, urrategik, Jose Carlos Tamayok, Ferran Latorrek, Juan Vallejok eta Mikel Zabalzak. Boskoteak ipar mendebaldeko ertzetik igo du iparraldeko gailurra, 1986an Greg Child, Tom Hargis eta Tim Macartney Snape mendizaleek igo zuten bide beretik. Ipar tontorretik gailur nagusira joan nahi zuten mendizaleek, baina ertza ez zuten zeharkatu.
‎Disko horrekin, taldeak berriz bereganatu zuen kritikarien oniritzia, eta baita publikoaren erantzun ona ere; salmenta handiak izan zituen. Aurreko diskoak emaitza ona izan zuela ikusita, bide beretik jotzea erabaki zuen Martschek; hala, laugarren diskoan Netsonek eta Ploufek errepikatu zuten liderraren alboan.
‎–Ez du ezta mamia baloratu ere?. Romanok bide beretik esan du: –Epaiketa egin zitekeen, ezta?
‎Lamikizi ere jo zizkioten, eta bukatu zuen bezala bukatu zuen hark. Martxa honetan, bide bera darama egungo presidenteak. Halakoetan, futboleko agintariek erabakiak hartzeko joera izaten dute.
‎Lizarrako taldeak, berriz, irabazi egin ditu jokatu dituen partida guztiak, eta hamalu punturekin da lider. Sendotasun handia erakutsi dute nafarrek denboraldia hasi zenetik, eta, gaur, bide beretik egin nahi izanen dute aurrera. Txapela lortzeko irrikan dira Itxakoko jokalariak, eta argi dute sasoi honetan izan dezaketela asmo hori gauzatzeko aukera ona.
‎Iragarpenak egin dezakeen eguraldiaren kalkulua dira, matematika, zenbakiak; zerua, berriz, natura, librea. Naturak eta matematikak ez dute zertan bide beretik joan. Eguraldi ona eta txarra oso kontzeptu subjektiboak dira, gainera, eta batentzat eguraldi txarra dena, akaso, beste batentzat ez da hain txarra izango.
‎«Urtebeteren buruan, programazio orokorra eta hainbat telesail eta dokumental bitarteko propioekin EAEn gauden telebista taldearen bidez eskuratu ditugu. Gainontzean, tokiko emisio eta LTDaren zabalkunde planei dagokienez, gauzek bide beretik jarraituko dute, akziodunek ikus entzunezko prozesu honekin aurrera jarraitzea erabaki baitute». Aldatuko den gauza bakarra marka komertziala izango dela aurreratu du Martinezek.
‎Nafarroako Ingurumen Baliabideen Zentroak bultzatzen duen Kyoto Etxebizitzak egitasmoak bide beretik lan egiten du. Aste honetan azaldu dutenez, berogailu gastua %15 jaitsi da parte hartu duten familietan, eta %5 argindarrarena.
‎Nafarroako Gobernuak ere bide beretik jo du. Alberto Catalan bozeramaileak atxiloketa txalotu du, eta Frantzia eta Espainiaren elkarlanaren emaitza izan dela azpimarratu.
‎Sito Alonsok gidatzen du denboraldi honetan Joventut, baina azken urteetan Aito Garcia Renesesek finkatutako bide beretik dabil aurten ere Kataluniako taldea: defentsan estutu, baloiak lapurtu eta korrika egin.
‎Hasiera baten politikari ibili zen, errepublikazale eta sozialisten ordezkari izanik Espainiako Gorteetan. Baina laster aspertu zuen bizimodu hark eta enpresa munduari heldu zion, aitak jorratutako bide beretik.
‎Egun batzuk geroago bide beretik eskalatu zuten Jonatan Larrañaga eta Aitor Abendaño bizkaitarrek. Azaroaren 10ean abiatu ziren mendian gora.
‎Aurten arrakasta izan duten proiektuei erreparatuta, argi dago 2008a Internet sozialaren urtea izan dela, Web 2.0 rena. Ea 2009a bide beretik doan!
‎A ereduarekin jarraitzearen aldeko gurasoen plataformaren argudioak bide beretik doazela iruditzen zaizu?
‎Bide polizialari eutsita ETA politikoki eta sozialki garaitzeaz gain, operatiboki ere garaituko dutela ziurtatu du. Terrorista guztiek jarraituko dute azken hilabeteetan atxilotu eta espetxeratu dituztenen bide bera. Guztiak banan banan atxilotuko dituztela esan du.
2009
‎3 galdu arren, Osasunak itxura ona eman zuen Real Madrilen zelaian. Jarrera bikaina erakutsi zuten gorritxoek, eta Madrigalen ere bide beretik jarraitzea da Camachoren nahia. Ziurrenik, hasierako hamaikakoa ere errepikatuko luke Camachok aukera izanez gero.
‎Robert Redfordek zinema independentea sustatzeko sortu zuen zinemaldian ekoizpen independenteak eta haien itxurako ekoizpen garestiak ere ikusi dira aurten, aurreko ekitaldien bide beretik. Baita Oscar sarietan ohikoak diren aktore izar asko ere.
‎Berak aplikatuko ditu gerora eskaria aurkezteko orduan zehaztu ditugun irizpide guztiak. Horixe egin zuten. cat ekoek, eta bide bera jarraitzea proposatzen dugu guk.
‎Aspaldiko sasoirik gozoenean dago. Gai izango al da bide beretik jarraitzeko. Hilabete barru orain duen mailarekin jarraituz gero, eta jokalariak atseden hartuta badaude, aukera izango du Kopako ametsarekin jarraitzeko.
‎Unibertsitateetan ere bide beretik egingo dute lan datozen hilabeteetan. Bolognako prozesua inposatzeko saioarekin gogor diharduten honetan, horren aurka egiteko borrokari eutsiko diogu.
‎Eta ez ziren Lewis Hamiltonek iaz irabazitako tituluaren erreleboaz ari. Ostera, Hondaren bide bera hartuko zuen hurrengo taldearen inguruan zebiltzan. Oraindik ere japoniarren parte hartzea kolokan zela, hura ordezkatuko zuen taldearen bila ari ziren.
‎Ordu batzuk lehenago Etxaidek bide beretik hitz egin du, erranez ez dagokiola berari erabakitzea aurreikusiko diren aukerak, baina bera ere ziur dago bertze Euskal Herri baten aldeko aldaketa soziala eta politikoa bultzatuko duen eskaintza izanen dela.
‎Atepean ez ezik, aurrelariekin buruz burukoetan ere hiruzpalau gol saihestu ditu, eta Castelloren aurkako partidakoa kenduta, ia ez du hutsik egin. Taldeak eta berak bide beretik jarraitzen baldin badute, iaz Riesgok gutxigatik lortu ez zuena lortzea litzateke normalena: Zamora saria.
‎Aurrerantzean ere bide beretik joko duela ohartarazi du. Honen guztiaren azpian erreformaren erreforma bat dago.
‎Gordon Brown Erresuma Batuko lehen ministroak bake prozesuaren aldeko diskurtsoa egin du, eta larunbateko atentatuaren ondotik esandakoak berretsi. Hala, aspaldiko garaietara ez direla itzuliko azaldu du, eta orain arteko bide beretik jarraitzeko asmo irmoa duela agertu.
‎Duela hilabete pasatxo, gainera, bere azken aurreko agirian, erakunde terroristak EiTB ezker abertzalearen aurkako tresna zela ziurtatu zuen, eta bere arduradunei ohar zuzena egin zien bide beretik jarraituz gero. Hori guztia, hainbeste oihartzun izan ez duten beste gertakari larri askoren azken muturra besterik ez da izan (kamerariei erasoak, kazetariei bidalitako gutun pertsonalak, eta abar).
‎Abertzalea dela dio, baina azken bi legealdietan herriarekin zituen konpromisoak ez ditu bete. Larrazabalek ere bide beretik jarraitu zuen. Gaur Bilbon burujabetza eskubidea aipatzen dutenek bihar ez dute defendituko.
‎Aldaketa, bide berekoa
‎Une hartan, eta betiere Herrizaingo Sailaren arabera, gizona emakumearen autora hurbildu zen, eta labanaz egin zion eraso lepoan. Ezbeharra ikusita, bide berean zihoan motozale bat, 49 urteko gizona, emakumearen autora hurbildu zen, laguntza ematera. Hari ere aurre egin zion erasotzaileak, eta sabelean bi zauri eragin zizkion labanarekin.
‎Izar handiak dauzkagu, baina denek lan berdintsua egiten dute, eta guztiek errespetatzen dute taldekidea. Hori guztia lortu du Guardiolak, eta jokalariek badakite denak bide beretik doazela.
‎Zuek ezkerrera eta gora doan bidea jarraitu, aurrera egitea bertako biztanleak bakarrik baimentzen dituen zirkulazioko seinalea duen horretatik. Arrastoek ere bide bera hartuko dute, nahiz eta laster eskuinera egin. Jaramonik ez eta aurrera segi.
‎Antolaketa berriari emaitzak ikusten dizkio Azurmendik, eta bide beretik heldu lioke datorren ikasturteari.
‎Bigarren zatian bide beretik jarraitu zuen norgehiagokak, baina azken ordu laurdena bitartean sufritu egin zuen Osasunak. Nekearen eraginez bere areatik gero eta gertuago zen Osasuna, eta aparteko ezer egin gabe Bartzelonak estutu egin zituen Camachoren jokalariak.
‎Sevilla B Bigarren Mailan da dagoeneko, eta Eibarrek laster hartuko du bide bera. Ez dira alferrik Bigarren Mailako azkena eta azken aurrekoa sailkapenean.
‎Gaur bide beretik jarraitzeko aukera izango du. Kordobari irabazten badio, matematikoki igotzeko aukerak izaten jarraituko du, nahiz eta atzo irabazi egin zuten Xerezek, Tenerifek eta Zaragozak.
‎ez da entrenatzaile izango. Ez du aitaren bide bera hartuko. Milanek arduraren bat eskaintzen badio, badaki zertan lan egin nahiko lukeen:
‎Aurreikuspenak ezkorrak direla jakinda, Alderdi Laboristak etxe barrua garbitu nahi duela diote adituek; eta eskandaluarekin loturiko politikariak baztertu egingo dituztela. Hori hala, Barne ministroaren bide bera jarrai lezake Alistair Darling Altxorraren idazkariak. Hedabideen arabera, hura izango da eskandaluaren hurrengo biktima.
‎Iaz, 128 milioi euro eskuratu zituen korporazioak, 2007an baino %15 gehiago. Eta aurten ere bide beretik jarraituko duelakoan dago, %12 gehiago irabaztea aurreikusten baitu.
‎Emaitza ikusita, gauean bertan, dimisioa eman zuen Unai Ziarretak. Handik gutxira, Nekane Altzelaik eta Joseba Azkarragak bide bera hartu zuten.
‎–Herritarrak erruki gabe eta indarkeriaz tratatzen dituen herrialdeak ez ditu nazioarteko legeak betetzen?. Baina, bide beretik nabarmendu du hizketek jarraitu egingo dutela. Alemaniako kantziler Angela Merkelekin Berlinen eginiko agerraldian egin zituen adierazpen horiek Obamak.
‎Ez da aldaketa bakarra izango: Julen Masach Lezamako zuzendari teknikoak ere Solarren bide bera har dezake, bi teknikariok Joseba Intxaurraga Athleticeko lehendakariorde ohiaren eskutik iritsi baitziren. Intxaurragak joan zen astean eman zuen dimisioa, hain zuzen ere, Lezamaren antolaketaren inguruan Fernando Garcia Makua presidentearekin dituen desadostasunak direla medio.
‎dutela esan du Alfonso Alonsok. Javier de Andres Arabako PPko idazkari nagusiak bide beretik jo du esanez PSE EErekin sinatutako idatzizko akordioa dela orain duten helduleku bakarra, eta hura, zorrotz, betetzeko exijituko diotela.
‎Azkenaldian Nafarroako Gobernuak traba ugari jarri die euskarazko komunikabideei, eta Xorroxin ez da salbuespena izan. Horregatik, irratirako beharrezkoa duten dirua lortzeko, eta, bide berean jai giro politean arratsaldea igarotzeko, zozketa berezia antolatu zuten. Xorroxin irratiaren ondoko soroa 4.000 zatitan banatu zuten, aurretik zatitxo bakoitza boletoetan salduta.
‎Ezkerra gu gabe ahula da. Kongresuan hartuko genituen erabakien zain egon dira, eta egia da aurrerantzean bakea egiteko elkarrekin joan behar dugula, bide beretik joan behar dugula; Arafatek ongi esan zuen moduan.
‎Aitak egindako bide beretik
‎Atzoko balentriarekin gizenduko du bai irabazien poltsa. Berlingo Munduko Txapelketan, 1.500 metroko proban nagusi izan zen, eta aitak duela hogei urte inguru egindako bide bera egin du. Aitak, baina, bestelako bideak hartu zituen gero, eta hainbatetan egon da kartzelan, sexu erasoak egitea leporatuta.
‎Aurten ere bide beretik segituko dute, orain arte jendearen harrera ona izan delako. Horrela, irailaren 4an rock musikari egingo diote tartea.
‎Aresek dio, kalea berreskuratu? arte bide beretik jarraituko duela
‎Nire artean gure eguneroko miseria hauetaz pentsaketan nenbilela, sukaldean lanean ari zen beste mutil bati erreparatu nion. Niri begira ari zitzaidan, zuzenean, eta hausnarrean, eta bere eta nire hausnarra bide beretik joan zitezkeela pentsatu nuen. Begiei nireen kontra eusten ziela ikusita, keinu bat egin nion buruaz, ezer esateko bazuen esateko gonbita eginez:
‎Patxi Izko presidentea daukate begiz jota zapiek eta txistuek. Nazkatuta daude zaleak, aurreko bi denboraldi txarrak egin ondoren hau ere bide beretik doalako oraingoz, akats zaharrek berean segitzen dutelako. Futbolzaleak argi dauka Camachorekin jarraitzea egundoko akatsa izan dela.
‎Aurrerantzean bide beretik jarraituko al duzue?
‎Iragan sasoian Sportingen aurkako partida jokatu aurretik irabazita genuela zirudien, eta gertatu zena gertatu zen gero. Sasoi honetan ere bide beretik goazela esan daiteke, eta nik argi daukat Sportingi aukera bat emanez gero Sportingek ustekabea emango duela. Nire ustez Bartzelonaren edo Real Madrilen aurka jokatzea baino askoz zailagoa da Sportingen aurka jokatzea?, adierazi zuen atzo gorritxoen prestatzaileak.
‎Jaurlaritza presoen argazkien aferan izaten ari den jarrerarekin, oso lasai? dagoela esan du, eta, beraz, orain arteko bide beretik jarraituko duela. Scheininen gomendioei muzin eginda bereari eutsiko diola azaltzeko orduan, gainera, zalantzan jarri du NBEko kontalari bereziak izan dezakeen ezagutza.
‎Igotako bide beretik Elorregira itzulita (900 m), Urdintz muinoaren magalean behera doan zidorrari heldu. Izen bera duen zutarriaren ondotik pasa, eta Soate esanda ezagutzen den lepo ingurura jaitsi.
‎Bistan da ETAk (eta belaunaldi berriek bide bera ez hartzeko) behin betiko armak utziko dituela, soilik, irtenbide negoziatu baten ondorioz. Irtenbidean noizbait Estatu espainiarrak parte hartu du eta negoziazio prozesu baten edukiak Anoetako Aldarrian aipatzen diren esparruetara egoki daitezke.
‎Alfredo Cristiani zen, jesuitak hil zituztenean, El Salvadorreko presidentea, eskuindarra. Deus gutxi egin zuen hilketa argitzeko, eta urte askotan bide beretik jarraitu da. Epaiketa seriorik ez dela egin dio Jon Casadok.
‎Ezker batuaren irudiko, bake eta normalizazioaren bidean aurrerapen garrantzitsua dago ezker abertzalearen agirian. Hala ere, Serafin Llamas bozeramaileak azaldu du ezker abertzalearen hitzek ETAren bide bereko apustuarekin etorri behar dutela. Ezker abertzaleak ETA bidelagun izango duen jakitea da orain inkognita.
‎Pristinak, ordea, ez zuen Belgraden onespenik jaso, eta hark bezala nazioarteko hainbat herrialdek ere ez zuten aldarrikapena onartu. Asko, Errusia kasu, beldur ziren Kosovori subiranotasuna aitortuz gero, haien menpeko beste hainbat eskualdek ere ez ote zuten bide bera jarraituko. Hala ere, NBE Nazio Batuen Erakundeko kide diren 192 nazioetatik 63k onartu dute gaur arte estatu berria.
‎Elkarlanaren garrantzia nabarmendu zuen orduko hartan Martxelo Otamendi BERRIAko zuzendariak, elkar hartuta euskaraz diharduten hedabideek, aparteko indarra dutela ohartaraziz. Ez dut uste gaurkoaren antzeko argazkirik erakusteko gai izan garenik, nabarmendu zuen, bide beretik jarraitzeko deia eginez.
‎2008an, Nadal jaun eta jabe izan zen, eta Federerrek berak ia ezin izan zion kontra egin. 2009a bide beretik hasi zuen balearrak, Australiako Irekiko final epikoan suitzarrari bortz setetan gailenduz. Urteak aitzina egin duen heinean, ordea, Nadalek erakutsi du garaitzeko zaila dela baina ez garaiezina:
‎San Antoniok nabarmen egin du hobera azken jardunaldietan. Eta bide beretik jarraitu nahi du. Gaur ez du lan erraza izanen, aurkari zuzen baten kontra ariko baita.
‎Hainbat isun jaso dituztela jakinarazi dute erakundeko kideek, eta haien ekintzetara istiluen aurkako brigadak agertu direla eta miaketak eta identifikazioak egin dituztela. Hala ere, horrelako oztopoen gainetik, foro nazionalistako kideek bide beretik jarraitzeko asmoa agertu dute Galiziak bere etorkizuna erabaki ahal izan arte.
‎Carmina Burana nazi konbentzitu batek idatzi zuen, Guernica stalinista batek. Nazional-sozialismoak zerabilen antisemitismoa gure auto markaren fundatzaile Henry Fordek ernaldu zuen The International Jew, the World' s Foremost Problem liburuan( bide beretik Göbbelsek propaganda Edward Bernays amerikartuari ikasi zion). Iruñeko pasta goxoenak karlistei erosten dizkiegu.
‎Elkarrekin bide berri bat hastera goaz. Zazpi euskal lurraldeetako kirolariak bat egin eta bide berean urratsak emateko prest agertu dira. Helburua:
‎Horretarako, euskal herritar sentimendua duten kirolariei dei egin nahi diete, denon artean batera aritzeko eta indarrak metatzeko: Ideia nagusi hauekin ados gauden euskal kirolariok bide berean arraun egiten hastea pauso handia litzateke. Izan ere, euskal kirolariek beren beharrizanak kontuan hartuz, beren kabuz antolatzeko asmoa iragarri dute.
‎Nafarroako Gobernuaren diru laguntza faltak euskarazko hedabide asko egoera larrian utzi dituela aitortu dute, kalte zuzenak eta zeharkakoak eraginez. Ohartarazi dutenez, estu estu duten gerrikoa are gehiago estutu dute, eta ez litzateke harritzekoa izango datozen hilabeteetan hedabideren batek Ttipi Ttapa telebistaren bide bera jarraitu behar izatea. Finantzabide alternatiboak bilatzea oso zaila dela aitortu dute Nafarroako euskal hedabidetako ordezkariek, eta asko desagertzeko bidean aurki daitezkeela.
2010
‎Jose Manuel Campa Ekonomiako estatu idazkariak KPIa normalizatzen ari dela esan du. Hurrengo hilabeteetan bide beretik jarrituko duela dio. Urte arteko tasa hurrengo hilabeteetan ere moderatua izango dela espero dugu, ez duela aldaketa handirik izango urtea amaitu artean.
‎Jose Antonio Camachok zuzendutako taldeak ez du partidarik galdu etxean sasoi honetan hiru partida irabazi eta bi berdindu, eta horri esker, sailkapenaren erdialdean da. Malaga eta Hercules 3 menderatu zituen Iruñeko taldeak etxean jokatu azken bi partidetan, eta estutasunak saihesteko etxean bide beretik jarraitu beharrean da. Sportingek Osasunak baino bi puntu gutxiago ditu, eta jaitsiera postuetatik gertu da.
‎Konfiantza izan daiteke justizian? Etsaiek erabilitako bide berak erabiltzeak ez gaitu haien maila berean jartzen. Hainbat galdera egiten dituzte bi biek, hitzez ez bada ekintzaz.
‎Sudango presidentearen bide beretik jo du Liga Arabiarrak ere. Historikoki, Sudanen boterea eduki duten agintari arabiarrak sostengatu ditu erakunde horrek.
‎UGT eta CCOO baikor azaldu dira Rodriguez Zapaterok aurkeztutako agiriaren aurrean, eta ELAk eta LABek, aldiz, kritika gogorrak egin dizkiete Espainiako presidenteak proposatutako neurriei. Madrilen onartutako lan erreforma guztiek porrot egin dutela gogorarazi zuten atzo sindikatu biek, eta, bide beretik, Zapaterok aurkeztutakoa patronalaren mesederako eginikoa dela salatu zuten.
‎Horrela, lan erreforma baldintzatzea lortu dutela esan zuen ELAko idazkari nagusiak, Mikel Noval Politika Sozialeko arduradunarekin eginiko agerraldian. Hazkunde garaian aberastasunaren banaketa bidegabea egin dela gogorarazi zuen Muñozek, eta erreforma hau bide beretik doala salatu zuen.
‎Natura babestea helburua bada etxez etxekoaren alde egin behar dela esan du Bilguneak. Erosotasuna eta errazkeria albo batera utzi, eta jokabide arduratsu baten alde egin dugu usurbildarrok, adierazi dute, eta bide bera egitera animatu dituzte Gipuzkoa eta Euskal Herria.
‎Udalak egitasmoaren bitartez lanpostu ugari sortuko direla ziurtatu duen arren, Otondo ez dator horrekin bat. Gauza jakina da eraikuntzak behin behineko lanpostuak sortzen dituela; beraz, Aroztegiko egitasmoarekin, bide berari jarraituko diote, eta ez du balioko Baztango ekonomia indartzeko.
‎Azokan egongo ez dena Nokia izango da, izan ere, iaz bere azoka propioa sortu zuen, eta aurten ere bide bera hartu du. Hutsune handia da, hori baita munduan dagoen sakelako telefono fabrikatzaile handiena.
‎Horren bitartez, argi utzi zuten errentagarria zela naturarekin lotutako zinemarako filmak egitea. Horren ostean asko izan dira bide beretik egiten saiatu direnak.
‎Orain ere, bestela elikatzera goaz denok, baina ez bide beretik. Areago, batzuen joerak besteenen kontrakoak dira:
‎PSEri dagokionez, logikoena da lehen urratsa egin ondoren, bide beretik jotzea. Nire ustez, Udal eta Aldundietan PPrekin negoziatuko du.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia