Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 104

2014
‎Herriko Etxeekin eta laborariekin harremanetan abiatuak dira, zeren herrietako bastimendu publikoetako teilatuetan, eta laborantzako etxaldetakoetan, nahi lituzkete panel fotovoltaikoak eraiki, eremu horiek urririk harturik, gastuak haatik I Ener en gain, etekinak halaber, bertze inbestizamendu batzuk egiteko. Herriko Etxe batek jadanik hiru teilatu (800 m2 bakoitzak) hitzemana diote eta esperantza dute herri frango dela bide beretik jarraikiko, tokian tokiko herritarrak ere urrats hortan partzuer, bakoitzaren inplikazioa beharrezkoa izanen baita. Urtarrilean nahi lituzkete lehen urratsak abiatu.
‎Nora joko du orduan Putinek? Errusiar nazionalista hutsa izanki betidanik, ematen du bide beretik joanen dela oraino aitzina ustez eta Errusia ezin bentzutua dela. Bainan Errusian berean ere jende bat hasia da gogoetaka ez ote den beste herrialdeekin hobeki akomeatzera joan behar.
‎Eguberriko kontzertua Ezin hobeki arizan direla Makeako elizan, iragan igandean, Kantiruki, Elgarrekin eta gure Ganixtarrak, jakina duzue, bixtan da. Gure eskerrik beroenekin, segi dezatela bide beretik, Euskal Herriko itzuli osoa eginez, batasunean egonez, airoski eta zintzoki, doi bat durduzatuak diren guzien alaitzen, eta hoien kantu eta soinu herrikoiek iraun dezatela menderen mendetan!
‎Aurten 4garren aldikotz Lasartar gazteek antolatu dute, aitzineko urteko bide beretik iraganen dena, 18,5 kilometro luze eta 1100 metro gora berekin. Horgo parte hartzaileek badazkite seguraz ere nolako baldintzak bete behar diren.
‎Lehena urriaren 4an Bidaxuneren kontra 40 eta 24, bigarrena urriaren 11n Baionaren kontra 40 eta 23, eta hirugarrena juanden larunbatean Baigorriren kontra 40 eta 30 Hurrengo partida asteburu huntan Angelu 2 ren kontra. Biba gure pilotariak eta segi bide beretik.
‎Hastetik abantaila hartu dute irabazdunek, 8, 21 eta beti haundituz joan dute, 4017 bururatzeko. Sorhuet ek 7 bote sartu ditu eta Goicoecheak 3 Bigarren partidan ere emaitzak bide bera hartu du, jokoa haatik biziki biziagoa zen hemen, bainan
‎Nive Adour elkargoa jakin da bizi bizia altxatu dela lege horren aurka. Uztaritzen iraileko kontseilu bilkuran mozio bera bozkatua izan zen bide bera segitzeko. Hiriburun elkarte bat sortu da Lapurdi guzirat hedatzen ari dena'' Tous Fédérés Protégeons Nos Biens'' izenarekin euskararat itzuliz hau diona:
2015
‎" Batzuk galdegiten dautate: ‘Beti bide bera? ’, ez, zeren ni bertze bat naiz". Aldi huntan," Nafarroan filosofatuz" liburuaren bidez (Elkar), Orreagatik Bianaraino egin duen bidea dauku molde originalean kondatzen.
‎Kopenhageko goibiltzarra duela sei urte hondamen hutsa izan zen. Ez ginuke nahi Parisekoak bide bera har dezan. Gobernantek akulu xixtak behar dituzte bazterretatik, neurri zorrotz eta hertsagarriak har ditzaten.
‎Ondorioz kuranta mozte batzu izanen dira egun hortan, bereziki Sokorrondo auzoan. Zortzi edo bederatzi partida jokatu ondoan, denak galtzetan, lehen garaipena ardietsi du RCUJ errugbi taldeak Ziburu bentzutuz 20 eta 12 Segi orai bide beretik!
‎40 eta 18 Baionesen kontra; 40 eta 31 Donapaleuren kontra; 40 eta 28 Nabarrengoseren kontra. Kuraia on pilotarier eta segi bide beretik.
‎Atxiki ttipian Euskal ligaren xapelketan Kapito Harriko lehen taldea (Sarratia, Etchart, Destaillac) sailkatu da final erdietako, laugarren garraipen bat ardietsirik Baigorriarren kontra 40 eta 28 Segi bide beretik.
‎Horiek hola, sustengu taldea osatzen dutenek badakite herritarren artean debatea beti on dela. Debate horren inguruko dinamika bizirik nahi dute atxiki, bide beretik preso eta zuzenki hunkiak direner sustengu morala ekarriz eta atxikimendua erakutsiz, bai eta etorriko diren auzibideek sustatuko dituzten gastuak estaltzen lagunduz.
‎Badu orai hiru urte Adur elkarteak euskara sustatzen duela Banka, Aldude eta Urepelen eta, bide beretik, herritarren arteko gizarte harremanak hobetzeko lanetan ari dela ibarrean: ihauteriak berriz piztu zituen, gogoetatzeko filmak proiektatu, mintzaldiak antolatu, belaunaldi desberdinen arteko elkartzeak sortu, Urepelen AEKk proposatu udako barnategiko ikasle irakasleekin mendi ibilaldiak antolatu, Euskoa sustengatu," Merkatruxk" deitu merkatu herrikoiak plantan eman, aurtengo Korrika bultzatu... hainbat ekitaldi euskara biziarazteko parada biztanleentzat.
‎2004ko urrian sortu zen Deiadarra elkartea, Xalbadorren Eguna antolatzeko asmoz. Geroztik urtero bete duen asmoa eta aurten ere bide beretik segitzen du, laguntzaile dituela Euskaltzaindia, Urepeleko Herriko Etxea, Bizkaiko Foru Aldundia eta Euskadi Irratia. Hitzordua urriaren 10ean eta 11n finkatua zaiku, Urepelen.
‎Maiatzaren 1eko manifestaldiak iragan dira han eta hemen. Baionan, 1.100 manifestariren artean, Bizi mugimendukoek enplegu klimatikoak dituzte aldarrikatu, desfile koloretsua osatuz, bide beretik Emmanuel Macron ekonomia ministroak hartu bidea gaitzetsiz bai eta HSBC banketxearen diru gordeketa eta ere TAFTA transatlantiko merkatu erraldoia.
‎Jada bi seme ezkonduak, bakotxa bi haurrekin, sortetxeko egoitza berrietan, eta besteak Bordele eta Parise aldean. Jan Pier Idioin Herria astekariaren irakurle jarraikia zen eta pentsatzen dut bide beretik segituko dutela etxekoek. Ez kexa, Jan Pierrek hartze zuen ongi zor zaion pausua!
‎aita du Josebak omentzen, eta bide beretik bere familia. Emilio Lopez Adanek liburu horri aurkitzen dizkio Amikuze aldean Mixel Thicoipe baten edo Alexandre Bordagaray zenaren kondatzeko moldearekin antzekotasunak.
‎Solasgai bestalde sail askotan akulatu ikerketak. Aurten, elkarteak segituko du aitzina bide beretik. Bi liburu agertuko dira, batto Milafrangaz eta bestea Donaixtiz.
‎Berriz beregaintasuna ardietsirik, hori 1990 ean, Letonia laster hurbildu da, hortan ere Estonia eta Lituaniaren bide bera hartuz, Europa batuaren ganat eta elkargo zabal hortan deplauki sartu 2004 an. Urrats bat gehiago egin jazko Urtatsez, euroa hartuz bere dirutzat.
‎Bai, badakit badela" Agur Jauna" eta Jainkoa bakarrik adora ditakela, beraz gauden gu, gizon eta emazte eta egon gaiten leial eta zintzo! Segida bide beretik izanen da. Parte hartzen dugu Sallaberry familia osoaren doluminean.
‎Handik Cañeteraino bi egun gehiago behar ziren, bata zaldiz. Pedro eta Bernardok, ikasketak bururatu eta baccalaureat eskuratu bezain laster, urte ondarrean, bide bera hartu zuten. Hamalau urte Baionan iragan ondoan, Pedrok ez zezaken amets azken aldikotz ikusten zituela Europako kosta bazterrak.
‎Azken astetan, hegaluzearen harrapatze onak egin dituzte Hegoaldeko arrantzaleek eta bide beretik segitzea espero dute oraino zenbait astez. Alta agorrilean ez zuten kanpaina onik egin.
‎Baigura Ikastola Seigarren urteak bide beretik segitzen du, molde ederrean, 41 haurño ernerekin eta sei laguntzaile argiturekin. Gora eta gauden gu!
‎Yolanda Barcinaren gobernuak eman dituen arrazoinak ikusita, auzia Herriko Etxe gehiagotara zabal daitekeela sumatzen dute. Halaber euskal erkidegoan Urquijo espainiar gobernuko ordezkariak bide bera abiatua zuen, Herriko Etxeko txostenak euskaraz idaztearen kontra eginez. Euskara ez dute gostukoa, ez Madrilen ez Iruinean.
‎Jean Pierre Goyeneche, 71 urterekin zendu da, Kalifornian, Bakersfield hirian. 1961 urtean abiatu zen Ameriketara Albert bere anaiarekin, zenbait hilabete lehenago Joset eta Etienne bertze anaiek hartu bide berari jarraikiz. Lehen hiru urteetan Jean Pierre eta Albert nagusi berarentzat aritu ziren artzaingoan.
‎Beti bezala, mintzaldi batekin hasiko da festibala, ikusgarri bati uztarturik, ortzegun arratsaldean (17:00), Sanoki salan," sorkuntza artistikoa" harturik gai nagusi gisa, festibalean partaide izanen diren artista batzuk beren ikusmoldea zabalduz (Raoul Sangla, René Trusses, Camel Zekri, Juan Cruz Igerabide eta Beñat Achiary). Eta berehala estreinaldi ekitaldia da iraganen, artisten eta tokiko auzapezaren presentzian, bide beretik Juan Luis Goenaga gipuzkoar margolariaren obrak gozatuz. Eta arratsean (21:30) Atharrin," Kantuen gaua":
2016
‎Airetik 40 Denek Bat 30 Borroka pollita egin daukute lau pilotariek eta segur gureak egun onean ziren, ba Kattalin Rekalde eta ba Aña Elizagoien! Pentsu dut bide beretik segituko dutela gaurko neskattoek. Beraz gora Airetik eta Denek Bat, eta esker beroenak hauen gidarier eta gutiz ez utz gure goresmenak aitama bihozduner, hurbiletik segitzen baitira!
‎Ifrentzuan BCE ari da hilabetean 80 miliar euro prestatzen Euroguneko estauei beren ekonomia arra partiarazten laguntzeko. Diru fresko hori nasai datorrelarik, Mario Draghi BCEko buruak argi du bide beretik segitu behar dela, nahiz azken kudeantza bilkuran beste ordezkariek arrangurak mahaira ekarri dizkioten: Erresuma Batuaren Europatik ateratzearen ondotik, Donald Trump amerikar buruaren kudeantzaz dudak erakutsi dituzte.
‎Azken urte hautan, Irisartarrak pilota elkartea ohitua da Euskal Herriko finaletan parte hartzera, izan dadin plaza laxoan edo trinketetan. Segi dezala bide beretik eta suerte on igandeko gure bi puttikoer! Gure lehen maileko E. Etchegaray eta D. Chamalbidek, final laurdenetan galdu ondoan euskal ligan, orain Frantziako xapelgoko final zortzirenak jokatuko dituzte aste undar huntan.
‎Bai, estimu handian zaukaten orotan eta pausu egunetan ardura Mayi ahizpa ostalera laguntzen zuen eskukaldia emanez alegeraki eta segurki. Alaba erakasse izanki eta laguna Martineau halaber, eta dituzten bi haurñoek, seme eta andereak segitzen dute bide beretik, lehenak Bordelen eta bigarrena Kanadako Euskal Etxeak atxik dezala luzaz soinulari eta kantari pollita, daukan boz goxoarekin kantatuz: " Adio nere maitea, ez adio sekulako!...".
‎lau plaza gizon baditugula gutartean. Bai, geroan holako gazte sanoekin, pilota esku onetan izanen dela, agian segituko dute bide beretik, sanoki egonez! Airetik xapeldun:
‎Irenee eta Jean Irastorza errotorek eman dute meza. Gure zorionak haur guzieri eta agian luzaz eta kartsuki segituko dute bide berean.
‎Mixel ohitua da zerbitzu egiten, jada izana baitzen ere Haitin, Jordanian eta Madagaskarren. Segi bide beretik, Mixel, egiten ahal duzuno!
‎Orain finalerdietan, David eta Julien Baigorri 1 edo Noizbait 1 en kontra ariko dira. Gisa guziz, segi bide beretik!
‎Jadanik gauza bera errana dukegu bainan goazen aitzina bide beretik: zonbat jestu eta nolako aferak zernahi eztabada mintu ekartzen duen lanaren legegai horrekin!
‎Bainan ainitz, girixtino agerturik ere, arras atxikiak daude lenengo sineste xahar askori, bi fedeak elgarri lotuz beren gisarat. Omar Bongo president zena islam erlisionerat konbertitu zen, denak harritu ere baitziren, eta haren ondotik president jarri semeak bide beretik segitu du. Ikaragarriko lurraldeak badira dena oihana, miresgarriak zinez asko gisetarat, zernahi landare eta abere ba ez direnak beste nihun biziki ikusten.
‎" Euskal Herrian baztertua izan den jendarte baten historia mingarria", Lucien Etxezaharreta argitaratzailearen hitzetan. Agoten historia hori berreskuratu nahi izan du autoreak eta bide beretik haien memoria ahantzia berpiztu. Hortarako, bere etxeko paperetatik abiatu du ikerlana, Baigorri Ameztoikoetatik:
‎Desfile tradizionala 7: 40etan abiatu da Urdanibia plazatik San Juan plazarako bidea egiteko, eta 19 konpainiek parte hartu dute horretan. Alarde mistoa, aldiz, 10: 20etan abiatu da 1.200 lagunekin, eta alarde tradizionalaren bide bera egin du.
‎biziki ederki eta sanoki iragan dela entzun dut. Beraz segi bide beretik gure alor guziak ongi artatuz, eta maitasunaren iturria ez dadila agortu!
‎Organo joileak ere ditu formatu, besteak beste Marie Pascale Bordeau omentsua; konferentziak eman; diska askotan parte hartu... Gaur gutartean dugu eta adin ederrera heldurik ere, hor daukagu musikaren apetitua beti zorrotz, gorago aipatutako herritarren zorionerako, dela iganderoko elizkizunetan, dela ondarearen egunetan, gaur atsegin handiz ikusten dituela Thomas Ospital aihertar gaztea eta beste batzuk berak hartu bide beretik joaiki...
‎Meza bururatu eta, Maiana Durruty, Iraxiloko haur gazteak jo dauku lehen aldikotz musika zati pollit bat. Segi dezala luzaz bide beretik.
‎1963a arte, 24 zenbaki atera ziren 2000 aletan bakoitza. Pan Pin izan da" x" k" ch" ordezkatu duen lehena Iparraldean, ondotik Gaztek bide bera hartzen zuela.
2017
‎Errekontru handiz kanpo ez dira berriz bilduko hilabete hunen 28 a arte. Sail hortan, gobernu berriak ere segitzen du aitzinekoen bide beretik. Minixtroak ez dira denak betan faltatu behar, ez dute sobera urrun joan behar, zerbait berezi gertatzen bada laster itzultzeko Pariserat, eta pausaldi denbora hortan ere, diren tokian lanean behar dute poxi bat arizan, udaberriko hitzorduak gogoan, ukanen baitute nun josta, gogoan ere helduden urteko aurrekontuak, buruko mina ere emaiten ahal dioten aurrekontuak...
‎Aipamen berezi bat merezi du Irisarriko ekipak, hirugarren aldikotz segidan xapeldun baitira elgarrekin. Biba zuek eta segi bide beretik!
‎Jeltzaleen hautagaitza aurkeztu ginauzuen aitzin hortan. Aldi huntan, EH Bai alderdiak dauzkigu bere hautagaiak presentatu, bide beretik zer testuinguruan egiten diren zehaztuz. Testuinguru hitsa, lehendakaritza hauteskunde garai hunek erakusten daukun bezala, politikarien maltzurkeriak eta hitz jateak lekuko.
‎Elgarrekin ukan zuten Ibarretxe lehendakariaren eskuetarik" Cassin bake saria" 2005ean. Egun hartan ETAri dei egin zioten IRAren bide bera har zezan. Madrile eta Pariserekin harremanetan sartu ziren negoziaketak has zitzaten eskatzeko.
‎Orrialdez orrialde, liburuak erakusten du nolako bidea egin den 180 urtez. Bakoitxak ikus dezake bide beretik behar dela segitu beti kar berarekin.
‎Orain finalerdiak jokatu, Baigorrin edo Donapaleun, Amikuzeko Thicoipe Lucu ren parean. Aurten, David eta Julien ek, sobera arrabots egin gabe, plazako joko gustagarria eskaintzen daukute, segi beti bide beretik! Azkenik, aste huntan, udako (zinez hala da) esku huskako lehiaketa abiatu zauku 30 parerekin, Irisarriko plazan.
‎Jaz, 80.000 jende bildu omen ziren, aurten beste hainbeste. Muntatzaileen arrangura handiena, agian eskualde berean segurik beste herri batzuk ez ahal dutela bide bera hartuko, La Grande Motte hortako ihauteriari itzal handiegia eginez! Hola ikasi dugu ihauteriarentzat ez dela beraz batere sasoinik!
‎Laster etortzeko gomita luzatu dauzu Arretxeko zuzendariak, kolegioaren benedikatzerat arraberritu ondoan. Zure kargu berrietan, bide beretik segi, atxik zure izpiritu argia, begitarte gozoa, ezpainetan irriñoa eta zure eskuak bezain zabal bihotza, mila esker eta ez adiorik, Zelaiko semea.
‎Munhoko lasterkaldia Igandean, urriaren 1ean, iraganen da Lasartar elkarteak antolatzen duen Munhoko lasterkaldia. Seigarren edizioa da aurtengoa, aitzineko urteko bide beretik iraganen dena, 18, 5km luze eta 1.100m dituen gora-beherekin. Lasterkaldiarekin batean ibilaldi bat antolatua da bide beretik abiatuko dena 8:00ak aitzin, lasterkaldia aldiz 9: 30etan.
‎Seigarren edizioa da aurtengoa, aitzineko urteko bide beretik iraganen dena, 18, 5km luze eta 1.100m dituen gora-beherekin. Lasterkaldiarekin batean ibilaldi bat antolatua da bide beretik abiatuko dena 8:00ak aitzin, lasterkaldia aldiz 9: 30etan. Abiatzea Lasaiki herriko gelatik eta arribada toki berdinera.
‎Eta balinbada norbait euskara ongi menperatzen duenik, lazkaotarra horietarik da, irakasle, idazle, itzultzaile eta zuzentzaile lanetan hain trebe izanki eta. Iritzi oso interesgarria zaukun zabaltzen, Angel Erro nafartar idazleak Berria egunkarian() agertu artikulua ere juntatzen zaukula, bi ikuspuntuak bide beretik zoatzila. Zer zioeten bada?
‎Mea culpa! Gaur, goazen bada denak bide beretik, Euskal Elkargoarenetik," hirigune" hori izendapen hortatik baztertuz.
‎gastuari dagokionez, egoera zailtzen duela dio Ariasek eta arrazoin horrengatik, asteburuetan eta gauaz lan egitea proposatu die zuzendaritzak langileei, argindarra merkeagoa baita. Bilboko auzitegiak ez du onartzen ArcelorMittalen asteburuetako lan moldea, bainan enpresak bide beretik jarraitzeko asmoa duela jakinarazi du, langileen gehiengoak bozkaz onartu zuena, sindikatuen baimenik gabe.
‎ibilaldiak (zelai edo mendietan), kantua (Plazerrekin taldea), Country dantza, mintzaldi konferentziak eta margolari lehiaketak. Juanden urteko ekitaldi osoen eta diru kontuen berri eman ondoan, aurtengo asmoak doatzi bide beretik sekzio bakotxarentzat. Etorriko diren lehen ekitaldiak izan behar laizke ihauterier lotutakoak eta mintzaldiak, azken hok aurten bost izanen direnak.
‎Etiopian, 99 milioi biztanle, eta Eritrean, 5,8 milioi biztanle, egoera arras desberdina bizitzen dute. Azken estatu honetan duela 1700 urte finkatu sinesten dutenaren elementu pare bat ez zuten onartu, eta oraingo jainkozalek bide beretik segitzen dute. Etiopian 1054 urtean Elizatik banatu ziren Ortodoxoen joerak segitzen du.
2018
‎Jada aipatu" manadako" gazteen egoerari alderatuz, nola ez salatu, justizia berak Altsasuko gazteen auzian hartu erabaki ezin sinetsi eta ezin onartuak? Familiek, instituzioek, lege gizon ala emaztek, milaka eta milaka jendek salatu dute dagoeneko behin eta berriz, auzitegiaren erabakia eta bide beretik segituko dute auzi eta zigor normal baten alde.
‎Bestalde, Frantziako agintariek Martina Anderson, Sinn Feineko europarlamentariari Ibon Fernandez de Iradi ikusteko baimena eman diotela jakinarazi dute. Basque Friendship taldekoek esperantza dute Espainiako agintariek ere bide beretik segituko dutela eta galdeak onartuko dituztela. Ekimen honen helburua eritasun larriak dituzten presoen bizi baldintzak hurbiletik ezagutzea eta pertsona guzien giza eskubideak bermatzea dela azpimarratu dute.
‎Erreakzio asko eta ezberdinak piztu ditu horren jakiteak. Epainiar gobernuari eskatu diote alderdi politiko askok bide beretik jarrai dezan bere politika errepresiboa abandonatuz. Aldiz, Marimar Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidenta urtarrilaren 24an Parisera joan da, Frantziako Gobernuak ETAko presoak Euskal Herritik hurbilago dauden presondegietarat eramateko duen plana ezagutzeko, hurbiltzearen" guziz" kontra agertuz.
‎Herria kasetaren ibilmoldea nolakoa zen erakutsi daut, huni esker konfiantza hartu dut eta anitz ikasi dut. Agian Peiok hain ongi kudeatu duen astekaria, bide beretik jakinen dut eremaiten. Jenofa lankidearekin, eginahalak eginen ditugu Herria astekari hunen kudeatzen bide hoberenetarik.
‎Aitzineko gobernuak ttipitu zuen langile kopurua, langileria horren bestelako antolakuntzak gauzak hobetuko zituelako aitzakian. Eta gobernu hunek bide beretik joan nahi luke. 2017an Estaduak hitzemana zuen 8 eta 10 langileren artean (artatzaile, administralari, sukaldari...) izango zirela 10 adindunentzat.
‎Euskal iheslariak eta preso politikoak bide beretik
‎Bizi mugimenduak berdin deitzen du uztailaren 14an, Errepublika Egunean, eginen den iniziatiba horren errepikatzera Frantses Estatu mailan Erretentzio Administratibo Zentroak dituzten hiri guzietan. Jadanik Bizik elkarretaratze desberdinak egin ditu" Haiek, gu dira!" lemapean, bide beretik segitzen dute. Ibilaldiak berrogoita hamar bat ziren, Ginean urtean bi aldiz baitituzte egiten paper ofizialeen eguneratzeak.
‎Eta beti hor da, toki ederra atxikiz hegazkinen munduan. Mendeburukari bidaia bat muntatu ere du bere langile andana batentzat, hegazkinez bixtan da, eta Marokorat preseski, duela ehun urte asmatu zuenaren bide beretik...
‎Kantuaren aldeko tirria sortu zitzaion Manex-i ttipi ttipitik Landibarre Elizetxeko familiaren gerizapean eta Behauneko eliz alkietan. Mixel Labeguerie ren miresle eta jarraitzailea izan zen 1960 hamarkada hastapenean, eta bide beretik hasi zen hogoi urte gabe, Uztaritzeko seminario ttipian ikasle zenean, kantu berri sortzen, sekulako herri-mina agertuz. Berak egin kantuak bera kantatzen hasi zen, bainan gogotik aitortzen zuen bere kantuek distira gehiago zutela beste interprete batzuek kantaturik.
‎Urte baten buruan ostatu horiek harpidetza berrituko dutelaren esperantza daukagu, aldi hortan ordainketa horien gain harturik. Eta bertze ostatu eta gaineratikoek bide beretik jotzen balute, hainbat hobe!
2019
‎Orain arteko bide beretik joanen da, eta 3 610 metro lurpetik iraganen dira. Proiektua 724 milioi kostako da.
2021
‎Erreforma horri esker, sektore publikoetan, frantsesa ofizialki erabiltzen dute. Gisa berean 50 langile baino gehiago duten enpresek bide beretik segitu dute. Frantsesaren lekuaren aitortzeak" Trudeau gobernuaren aurrekaririk gabeko keinua osatzen du", azpimarratzen dute Quebeceko egunkariek.
‎Europako beste herri batzutan ere, alderdi politiko batzuk 32 oreneko lan astea aldarrikatzen dute, ikusiko Espainiako estatuaren bide beretik joanen diren.
‎" Lege horren arabera, bankuek, aseguru eta inbertsio konpainiek, beren inbestimenduak klima aldaketan dituzten ondorioen berri eman dute. Lehen herria izanez holako legea plantan jartzen duela, behartzen ahal ditugu beste herrialdeak bide beretik segitzea". Garrantzitsua da Zeelanda Berriko ekonomiaren sektore guziek karbono emisioak murriztea eta emisio ttipiagoen etorkizunera trantsizioa laguntzea.
‎Nafarroako Gobernuak onartu nahi duen dekretu berriaren inguruan izan diren susmoekin kezkatuta agertu da Paul Bilbao Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusia. Dekretu horrek lan-postu publikoetan praktikatzeko frogetan euskararen jakintzari eragiten dio, euskararen ezagutza baztertzea helburu zuten aurreko gobernuen bide beretik.
‎Denen buru beraz, David Lisnard nagusitu da, bozen %62 bildurik sozialisten laguntzarekin. Buruzagitza berriak segurtatu du haatik argi eta garbi auzapezen arteko elkarte zabal hori ez dela alderdikari agertuko, ez dela behin ere hala izan eta bide beretik segitu nahi duela. Hor dela oroz gainetik auzapezek dituzten edo (ta) ukaiten ahal dituzten arrangura guzien lekuko, arrangura horien berri denek jakiteko eta hel diten behar den tokira.
‎Klase aberatseko hainbat jendek hiri handia utzi nahi izan dute landa eremuetan edo hiri ttipiagotan kokatzeko, baserritar bizimoldea gozatu nahiz, dentsitateari eta kutsadurari ihes eginez. Aldi berean, klase pobreko hainbat jendek, beharturik, bide bera egin dute baserrialdeko bizimoldean guttiagorekin hobekixo bizitzeko menturan, baina, anitzetan, eremuetaz jabetu gabe. Ondorioz, baitezpadakoa da lurralde hauen ber antolakuntza bat egitea bi jendetza hauen arteko oreka bat bermatzeko, tokiko biztanleekin kondatuz.
‎Prezio horren eraginez Sidenorreko zuzendaritzak erabaki du Basauriko lantegi nagusiaren ekoizpena 20 egunez gelditzea, oraindanik abenduaren 31ra. Baliteke beste metalgintzako enpresek bide beretik egitea, hala nola Bergara eta Olaberriko lantegietan. Jaurlaritzak azpimarratu duenez, beharrezkoa da neurriak hartzea, argindarraren kariotzeak industriari eta Europako, Espainiako Estatuko eta Euskadiko familiei eragiten dizkien arazoei aurre egiteko.
‎Gipuzkoar horietako batzuk, 36ko Espainiako gerla zibilean frankismotik ihesi joanak, Bigarren Mundu Gerla hastapenean eraman zituzten kontzentrazioeremuetara, mendebaldeko frontean preso hartu ondoan. Gainerakoei bide bera harrarazi zieten geroago, Frantzia okupatuan erresistentziaren ekintzetan atxilotu ondoan.
‎Irrati bidez gure etxeetara sartu izan diren ondareari buruzko aurkezpen eta erakaspen baliosek merezi dute behin eta berriz entzunak izaitea. Osasun egoera txar hunengatik ulergarri den etenaldiaren ondotik, agian beste jakile zonbait atrebituko dira Jakes Casaubon zenaren bide beretik abiatzera, Luzien Etxezaharretaren ardurapeko Gure Bazterrak asteroko emanaldiak berriz jarraipen bat ukan dezan.
‎Xalbat Seosse Oxarango abentura hortan abiatu bada, erraiten zaukun harro dela euskaldun izaiteaz eta bide beretik aktibitatea hasi duelarik, dudarik ez zuen Euskal Herriko produktuekin, tokian berean ekoiztu behar zela.
‎Jojo Goyneheix ek erraiten zaukun ostatu bat jadanik hetsia izanez, jakin zutelarik bigarrena ere bide beretik zoala, Herriko Etxea eta" Hergarai Bizi" elkartea bildu ziren gogoetatzeko komertzio horien berpizteko zer egiten ahal zuten. Bi egituren artean adosturik bideragarritasun azterketa (etude de faisabilite) egiten hasi ziren.
‎Larrañeta ostatuaz interesatuak izanez, paradaz baliatuz erosi dute. Lekunberriko auzapezak zioen ostatu hori lehen ere artzainentzat geldialdi leku ezagutu zuela, egoitza hortan aitzinekoen bide beretik gaur ere segida hartua dela pozik agertu da. Plantatuko den bikoteak berak jadanik ekoizten dituen janariak salduko ditu, besteak beste:
‎Zinema sala eta trinketak eraiki ziren eta gehienetan eskola katoliko haueri loturik. Ez dute haatik elkarte guziek bide bera segitu. Eta balio luke ene iduriko gure elkartearentzat egin dugun bezala, ikerketa baten bidez jakitea zer bilakatu diren.
2022
‎Tokiko instituzioek eta instituzioetako sindikatuek, bide beretik, plantan jarriak dituzte hondakinak biltzeko behar diren zerbitzu guziak, herritarreri hurbil. Bilduak diren hondakin horietarik parte bat berriz erabilia da eraikuntzarako, ehuntzerako... aldaketa handia, kontsumitzeari kasu emanez, birziklatze prozesua baliatuz.
‎2000 urtetik 2019.a arte plastiken urteko ekoizpena doblatu da, munduan 234 milioi tonatik 460 milioi tonara pasatuz, sortu den ondarkin plastikoen zamak bide bera segitu duelarik, 156 milioi tona duela 22 urte eta 353 milioi tona duela bi urte.
‎Europa iparraldean, Islandiako parlamentua ere bide beretik doa," ekozidio" delituaren aitortzearen alde agertu baita, nazioarteko eragileen zerrendan sartu berri da. Lau alderdi desberdinek osatzen duten koalizioak babestua, lege nazionalean," ekozidio" deitu delitua aitortzeari buruzko deliberoa Islandiako Parlamentuak aurkeztu berri du.
‎argitalpena, banaketa eta salmenta. Ildo beretik jarraitu du orain arte, eta geroari buruz ere taldearen erronkak bide beretik doaz. Urteburua markatzeko antolatu dituzten ekintzen artean, maiatzaren 26an Adunan eginen den ekitaldian bi sari emanen dira aurten, Ibilbideari Elkar saria eta Joseba Jaka beka.
‎Prezio asko goititu direla, hori ez du ukatzen nola ukatzen ahal luke, bainan anitz tokitan kariotze handiagoak izan direla, gora gu beraz eta jo aitzina! Segi bide beretik, artoski entzunez beti eta beti, ahal bezen umilki bixtan da, lehendakari guziz ospetsuak zer dion gure onetan eta denen onetan!
‎Islandiara, herrialde horietan lau eguneko lan astea plantan jarria dute. Belgikako gobernamenduak berrikitan bide bera hartu du. Islandian arrakasta handia du, 2015 eta 2019 urte artean, 2.500 langilek esperimentazioa egin zuten, 35 orenak lau egunez eginez.
‎Elkargoko arduradunak adierazi du, elkargoak helburua duela herriekin batera, herritarren beharreri hurbiltasunezko presentzia segurtatzea. Horretarako osasun etxeak aipatu ditu, Zuberoan jadanik 3 badira (Barkoxe, Atharratze eta Maule), bide beretik 2023an Aiziritzen baten muntatzeko asmoa bada. Bardozen, Maulen eta Donapaleun diren Zerbitzu Etxeak, administrazio urratsen laguntzeko plantan jarriak dira, fisikoki norbaiten presentzia garrantzitsua dela azpimarratuz.
‎Bestalde, martxoan Euskal Konfederazioak bultzatu" Euskara xarta", nun 45 herrik izenpetu zuten, Senpereko Herriko Etxea izenpetzaileen artean da. Dominique Idiart-ek adierazi du xarta horren izenpetzea eta hedabideekin hartu engaiamendua bide beretik doazela, besteak beste euskarazko hedabideeri buruzko atal bat agertzen baita. Senpereko auzapeza baikor agertu da, alor horretan euskararen aldeko urratsak hasiak direla.
‎Joan den astean, Gurutze Gorriak bide beretik negura sartzen ari girela eta, deia zabaldu du gauaz laguntzaile ibiltarien beharretan dela abisua zabalduz. Atherbea elkarteko profesionalek eta boluntarioek, karrikan bizi direnekin harrera atsegina bermatzen dute, entzute berezia eginez haien beharrak baloratzeko eta zerbitzu egokietara bideratzeko gisan.
‎Erakaskeak... bide beretik
‎Hego Amerikan konparazione, Brasil eta Argentina besteak beste. Europan Austriak bide bera hartua du, Malte ugarteek ere ba. Beste zonbait herrialde dudakor daude eta halako hautsi mautsi bati plantatuak dira, hala nola Erresuma Batuko eskualde zonbait, gauza bera Alemanian.
2023
‎" Lurraren Altxamendua" bide beretik doan kolektiboa da, sindikatu eta elkarte desberdinetako jendek osatua. Hauen kezkak eta aldarrikapenak bereziki ingurumenaren inguruan kokatzen dira, laborantza intentsiboaren kontra altxatuz.
‎Bi zinegotziek adierazi dute legealdi hastapenean Navarra Sumarekin hartu engaiamendua" leialtasunez" bete dutela, eta karguan gelditzen zaien denboran bide beretik segituko dutela.
‎Halere, nehor etsimendura ereman gabe, ageri da azkarki aldatu den baserri giroak baduela oraino gogorretik. Alde baikorretan, horra lehengo auzo lanen bide beretik sortu batasunak. Bidegile burutsuetan zonbait zenduak dira, gazteago batzu berriz ildo bereko lan saileri hortzez eta haginez lotuak.
‎Bururatzean Monika Legarto elkarteko diruzainak hitza hartu du, elkarteak finantza aldetik irauten badu, harpidedun guzien beharra duela bizirauteko adierazten zuen. Edozein paperezko prentsak bizitzen duen egoera kontutan hartuz, Herria ere bide beretik doa, horretarako EEPk ekarri laguntza baitezpadakoa da. EEPk abiatu duen ekimenarentzat eskertua izan da.
‎Maider Behoteguy EEPko presidenteak lehenik hitza hartu du. Erakundeak 2011n euskararen bultzatzeko, bai eta erabilera eremuak garatzeko hartu norabideak bide beretik segitzen duela oroitarazi du. Egungo eta etorkizuneko euskalduneri euskara entzuteko, irakurtzeko eta praktikatzeko aukeraren eskaintzea EEPren xedetan da.
‎Euskararen garatzea gazteengandik etorriko dela zioen, eskolatik harat espazio euskaradunak sortzeko beharra erakutsiz. Anitz egin bada, bide beretik jaurlaritzak indartsu segituko duela izan da bere azken hitza.
‎EHBaik jakinarazia zuen ez zuela hautagairik presentatuko, abertzaleen alderdiak hautetsi kopurua izanez hauen bozak konda izanen dira. EAJ PNV bide beretik ez da aurkezten, aldiz hautagai diren zerrenda guzieri galdezketa bat igorriko du, etxebizitza eta lurjabetza, hizkuntza eta lurralde antolaketari buruz beren iritzia eman dezaten.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia