Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 220

2000
‎Batez ere sentsazio ikaragarri batek egin ohi dit bisita, eta ez naiz neska pesimista bat, ezta antzik ere, baina benetan zapore tragikoa izaten du intermitentearen une horrek. Ez dut esan nahi negarrez hasten naizenik holakoetan; alderantziz, irribarretsu hurbiltzen natzaio gidariari, nire bide bera egingo duen galdezka. Baina segundo frakzio txiki batez iruditzen zait... ez dakit, hor dagoela, gidari horrek erabakiko duela nire bizitzak momentu horretatik aurrera nondik nora jo behar duen, guztia idatzita dagoela, ez dakit, ezin dudala patu horretatik alde egin.
‎Eta gainera gero, etxera bueltatzean, parejatxoarekin joan behar izaten nuen, nire amorraziorako. Beno, gure amorraziorako, zeren Txemak ere bide bera egiten baitzuen. Eta hura zen koadrila itxura geneukana:
‎Eta aita Bartolomek erran zion: " Zer erran nahi duzu horrekin, jaun Joanes, katolikoen eta protestanten artean alderik ez dagoela...?", baina erran hura nik ezin garbiago aditu banion ere, gainerakoek ez dut uste, zeren, osabak bere solasa akabatu eta aita Bartolomek bereari ekin orduko, hasi baitzen aita irriz, jarraitu zitzaizkion bertze jauntxo guztiak bide beretik, eta guztiak aritu ziren irriz, lekat ama, zeinak xuxendu baitzion osaba Joanikoti behako hotz hura, bere etsaigoaren erakusgarri, erran nahi balio bezala: " Gaur ere ihes egin duzu tranpatik, baina egunen batean..."
‎Eta erraiten nion nola sinets zezakeen, indiar gorri haiek bezala, ezen ilargiak bi andregai zituela, artizarra, zeinak laket baitzituen gizon lodiak, eta jupiter, zeinak laket baitzituen meheak eta argalak, eta nola sinets zezakeen, bide beretik, ezen artizarrak eta jupiterrek zaintzen eta begiratzen zutela ilargia, lehenengo egunetan batak, azkenekoetan bertzeak, halako suertez, non artizarrak zaintzen zuenean egiten baitzuen ilargiak goiti, zeren jaten emaiten baitzion, eta, jupiterrek zaintzen zuenean, berriz, beheiti, zeren ez baitzion jaten emaiten... baina Antoniok ihardesten zidan ezen indiarren historia hark hiru argi age...
‎Eta ni ere berehala hartu ninduen Pedroren sukarrak. Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta koloreen keinu bakoitza bihurtzen baitziren langa eta hesi, eta langek eta hesiek koadroko iduriak espaziorik hertsienetarat kondenatzen zituzten eta aire faltan uzten; eta arau eta hesi haiek, bertzalde, burdinak ere ziren, kreatzailearen libertatea gartzelaratzen zutenak, eta koadroak bertzela izan zezakeèn balioa baliogabetzen.
‎Marrazkia egina zuen orduko, trazu bizi bezain kementsuz, eta pintura ere aski aitzinatua zuen, marrazkiaren bide beretik, bere pintzel urduria baterat eta bertzerat mugitzen zuela, baina ez nahas mahasean eta anabasa hutsean, zeren han lerro bakoitzak eta pintzelada bakoitzak intentzione jakin bat baitzuen, koadroa aitzina zihoan heinean aiseago eta nabariago hautemaiten zitzaiona. Ez, koadro hark ez zuen zer ikusirik bere anarterainoko koadroekin, guztiak hain neurtuak eta hain bide beretik eramanak; hain bizirik gabeak eta hain arimarik gabeak; hain bigunak eta hain indarrik gabeak; hain kalkulatuak eta hain studiatuak, baina hain urrunak eta hain zurrunak; pintzeladak hain elkarri josiak, eta koloreak eta formak hain arau hertsietarat makurtuak, non forma bakoitzaren harat honatak eta koloreen keinu bakoitza bihurtzen baitziren langa eta hesi, eta langek eta hesiek koadrok... Guztiz bertzelakoa zen, zinez, koadro hura:
‎Unaik emandako datuen ariora, Ximurra bederatzietan agertuko zen nire emaztearen eske. Telefonoz hitzordua finkatzen aditu eta, Kristina" prestatzera" komunean sartu zela profitatuta, ez bat eta ez bi, semeak bide bera erabili zuen albistea niri jakinarazi beharrez. Josurenean une horretan zegoen nahaspilan —anaia aieneka, manta gorriz tindatuetan bildua; anbulantziakoak korridorean, beren trasteria guztia harat honat zerabiltela; Edurne, histeriak joa, botikin ezdeusa eskuetan—, miraria izan zen haurraren azalpenak ulertu ahal izatea.
‎nire tokitik, keinuka igorri nizkion eskerrak. Irratilariak bide bera erabili zuen, hurbiltzeko eskatu beharrez, baina ezezkoa egin nion buruaz. Lagun berriak egitea ez da nire dohainetarik eta ez nengoen bertze hitz erauntsi bat jasateko tipoan.
2001
‎Vikasek egunero, eskolara joateko, itzulinguruko bidea hartzen du, lagunek nondik datorren jakin ez dezaten. Goseak hamikatua badago ere, eskolatik etxera itzultzeko, luzeago izan arren, bide bera hartuko du.
2003
‎Haren ondotik, beste kardinale bat, Giulio Mazzarini, aita sainduaren nuntzio bezala etorria Parisera, Frantziako erregearen kontseiluburu bilakatu zen 1642tik aitzina, eta honek ere bide bera erakutsi zion Luis XIV.a errege gazteari. Ez du geroztik nehork ahantzi Borbondarrak erran zuela:
‎Zenbait hilabete geroago soldadu alemanak eta haien mongoliar presonerak itzuri zitzaizkigun beren mando eta karroekin Frantziako iparraldera, eta azkenean bide beretik etxera itzuli ziren hain aspaldian igurikatzen genituen gure herritar presoak, ihesliarrak eta gerlari ohi berriak. Horretan amaitutzat eman baikenuen II. Mundu Gerla.
‎Bigarrenik, bide bera hartu zuten gero Europako beste erresuma zenbaitek eta bere gain utzi menturaz lau mende hartan eskutan zeuzkaten ontasunak: Hala nola, Portugalek Mozambike, Ginea, Angola eta Timor; Espainiak Maroko Iparra eta Sahara Mendebala; Belgikak Kongo, Burundi eta Ruanda; Herbehereek Indonesia; Italiak Libia, Etiopia, Eritrea eta Somalia.
‎Gehiago oraino, ene irudipena da, Joanes Paulo II.ak, bere aitzineko aita sainduen bide beretik, baina haiek baino urrunago aitzinatuz, aita Woronieckiren irakaspenari esker, 1995eko urriaren hastean, New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan, giza eskubideen oinarriak eta eremuak finkatu nahi izan zituela, zehazki bereiziz honela munduko estatuburuen aitzinean gizakien eskubideak eta beti ahanzten diren nazioen eskubideak:
‎Ez dezagun ahantz Mao Zedong lemazain handia ere bide beretik zebilela, fusilaren puntan zegoela boterea irakasten zuelarik.
‎Geroztik, 1948an, onartu zen Gizakien eskubideak goraki iragartzen dituen Deklarazio Unibertsala, baina ez da oraino nehon agertzen munduko Nazioen Eskubideak, orokorrean eta bide beretik, iragartzen dituen nazioarteko hitzarmenik. Baitezpada kontuan hartzeko puntua da hau, ezen Justiziak eta Askatasunak zenbait galde garrantzitsu eginarazten dizkigute gaurko munduan?
2004
‎Segi dezagun bide beretik Jakin taldeko beste kide batekin, euskararen eta pentsamenduaren arteko lokarriak lotuak edo askatuak dauden jakite aldera. Lokarri horiek lotuak bide zeuden lehen.
‎ia, ie, io, ua eta ue silababikoak dira eskuarki. Mendia hitzak, hiru silaba ditu beraz; eta artaburua hitzak, bide beretik, bost silaba.
‎Oso zaharra da, era berean, e/ a alternantzia: bizkaieraz" barri", gainerakoetan" berri";" baltz" bizkaieraz," beltz" gainerakoetan; eta, bide beretik," garri"," txarri"," baztar"," garnu"," pipar" eta" zara", Ekialderago" gerri"," txerri"," bazter"," gernu"," piper" eta" zera" entzuten dira. Ohar daitekeenez," er" posizioan gertatzen da hau maizenik.
‎Azkue (hiru silabatan, eta ez bitan; eta honetan Euskaltzaindiaren aitaren nahia betetzen dugularik); Ortueta (4 silaba), Ariztegieta (6 silaba), eta abar. Zenbait mailebutan, bide beretik, diptongo goranzkoak ez onartzea zailegi gertatuko bide litzateke: sozialismo (5 silaba, eta ez 4).
‎Fraintzia’ko eta Españia’ko erresumetan, hizkuntza batzuk galtzeko zorian daude, Probentzera eta Eskozia’ko" ersera" bide beretik abiatuak ikusi uste ditut, eta biak berak galduak. Ossian (Macpherson) eta Mistral parean ikusten ditut:
‎6 Hizkuntza eta Pentsakera (1966) artikulu luzea, geroago izen bereko liburu bihurtuko zena, Branka aldizkarian agertu zen lehenik. Euskara" gain-egitura burgesa" zela esatea modan zegoenean; eta, bide beretik, ikastolak ere" burgesak" zirela (gaztelaniazko eskola publiko espainola, artean, hura miraria!, frankismo betean, herrikoitasunaren eta progresismoaren gotorlekua omen zelarik), Branka k, bere urrian (oso zabalkunde urrikoa zelako), hizkuntzaren eta ikastolaren garrantzia goraipatu zuen.
‎Baina lilura hark ez zidan luze iraun. Banekien –Lantzak behin eta berriz erran bezala– Arma Santuaren patua eta nirea bide beretik ibiliak zirela orduraino. Armaren existentziaren berri izan aurretik ere banuen egia haren susmoa.
‎Hala, bada, lehen denboraldian ez zuen partidarik jokatu, eta bigarrenean ere bide beretik zihoan, egun batean aulkian elkarrekin egotea egokitu zitzaigunean. Ni lesio batetik aterea nintzen, eta ez nengoen gustura han bazterrean.
‎Eta kazetarien galderak ere igandez igande errepikatzen dira, eta nola jokalariak eroso sentitzen baitira arauzko zirkuluaren mugen barruan, behin eta berriro errepikatzen dituzte erantzunak. Eta kazetariren batek inoiz zirikatzen baditu, bide beretik erantzuten ahaleginduko dira jokalariak, arauzko zirkulua babes, hitzen keinu berean tematurik, judu ortodoxoak harresiaren aurrean bezala. " Aizu, badirudi Barçako aldageletako giroa pil pilean dagoela, atzo Real Madriden galdu ondoren...", mihitik tiratu nahiko dio kazetariak Barçako jokalariren bati; eta honek:
2005
‎Jarraian, poliziak eraso egin zion neskari, eta, handik aurrera, kaosa, beste polizia guztiek ere bide beretik jo baitzuten. Ondorioa:
‎Begiak iluntasunera ohitzen joan arren, belztura itxiegia da inguruan zer duen sumatzeko. Aurreko bide berari ekin dio, horma eskuez haztatuz eta behealdea ere noizean behin oinez ostikatuz badaezpada. Batek daki non topa dezakeen zirrikituren bat.
2006
‎Izan ere, azken urteetan hutsik geratzen zen herria neguan. Umeak zituzten familiak Sopeñara jaitsi ziren, haurrak bestela eskolarik gabe geldituko baitziren hilabete luzeetan; eta zaharrak ere, hil ez zirenak behintzat, bide beretik joan ziren.
‎Doktorego ikastaroa hasi ondorengo lehen gutunean aldaketa hori hastapenetan zegoen, garbi hauteman ez baina sumatu egin nuela esango nuke; harrezkerokoak, baina, bide beretik joan ziren, baso bide hartan barnatuz joan ziren, labana gurinetan bezala, zaurian sakondu ahala.
‎Ingalaterrako Elizaren buru zen, baina anglikanoen artetik sortuta eta Bibliaren indar berriz bihotzak epelduta, gero eta ugariagoak ziren puritano zorrotz haiek, Ingalaterrako Elizaren burua gogo txarrez ikusten zutenak, Ingalaterrako Elizaren burutzat hartu nahi ez zutenak, eta esaten zutenak erreformatuta ere Eliza hura katoliko gorrotagarrien bide beretik zihoala gero eta gehiago, itxurakeria, apainkeria eta diruzaletasuna barne.
‎Oihu haiek entzunda, eskoziarrak konturatu ziren etsaiak han bertan zituztela, eta, beste ezertarako denborarik eman gabe, haien aurka oldartu ziren bihotz eta bular. Eskoziarrek ondo baino hobeto asmatu zuten etsaiari aurre nola egin, eta etorritako bide beretik bidali zituzten berriz.
‎Harekin batean ziren gorteko bertze jaun eta andre anitz. Hurrengo asteetan, bide berari segitu zioten Biarnoko eta Nafarroako hainbat jaunek eta infantzoi eta kapare andanak. Gure puskan, handienetan, Agaramont, Mehaine, Beltzuntze eta Larrea.
‎Amaren altzoan haztea erdietsi ez eta, inork ez zuen Katalinarengan esperantzarik atxiki. Guztiek etsi zuten munduratu zuenaren bide beretik joatea alaba erikorra ere. Kontrara, hazamen bularretara bizkortu zen.
‎1537ko udaberrian, etorritako bide beretik joan ziren Donibanetik biarnesak eta gainerako gaskoiak. Errege Henrike lehenago airatua zen, bere soldadu guztien isilean eta bere koinatu ezaxola madarikatzen.
‎Hiru zuberotarrek ez bezala, beti izaten zuen guretako hitzen bat, Garrüzera ailegatzean gazteluko patioan gurekin kausituz gero. Lapurtarra izan arren, Etxeberriren bide bera urratua zuen: apezgoa eta Frantziako erregeren lurrak utzita, Nafarroakoaren zerbitzuko jarria zen, Erreforma euskaldunen artean hedatzeko bitarteko hoberena izanen zelakoan.
‎Gure sastagaiak utzi zizkiguten, bederen. Frantzisko eta Mixel bide berari lotzekotan zirelarik bridatu nituen.
2007
‎–Aurkikunde hau, dio Blanchardek bide beretik. XX. mendeko azpimarragarrienen artean dago?
‎13,5, tatik, 25, tara. Eta dagozkien magnitudeak bide beretik m=+ 1,8tatik, m=? 2,8tara. Mementorik onenetan Jupiter eta Artizarra besterik ez dago ortzean Marte baino argitsuagorik.
‎Nor mintzo da gaur, bide beretik, Kanarietako guancheei buruz. Uharteetako toponimia zaharra berebertarra da erabat (leku izen batzuk elkarren antzekoak bakarrik ez, elkarren errepika hutsa dira).
‎Eta Arsuagak, bide beretik: –Zalantza guztietatik at dago europar pleistozenoan sortutako gizaki modernoak, cromagnon izenekoak, ez datozela europar neanderthaletatik, baizik eta kanpotik?
‎Arrazoi historikoengatik, bide beretik, Espainiako lurraldeetan (Badajoz) dagoen Olivenzan, espainiera portuges elebitasun diglosikoa sortu da; A espainiera, berria eskualdean; eta portugesa, aspaldidanikoa, B mailara eramana.
‎Eta Murguíak, bide beretik, espainieraz erantzuten zion.
‎Badirudi koilareak eta zintzilikarioak erabiltzen zituztela neanderthaldarrek (are aspaldiko garaietan ere). Eta Esloveniako aurkikuntza (1995) bide beretik etorri da. Txistu bat aurkitu baitzen neanderthaldar zulo batean (adina:
‎Eta irizpide gogorrak, bide beretik, amerikar. Intelligent Design, delakoaz eta Templeton fundazioari buruz (36).
‎Unibertsitateari dagokionez, bide beretik, irakasle tradizionalaren eta ex cathedra emandako kurtsoen kontra paratu zen, hierarkian oinarritutako irakasle ikasle eskema bikuna ezetsiz.
‎Eta mila eta batgarren aldiz eztabaidatu zuten gaia: ...istak hitzekin margotu zuela zioen, zubi hartan zegoela idatzi zituela hitzok, eta ondoren letra bakoitzari kolore bat eman ziola, eta horixe zela Oihua, poema bat, odolezkoa eta suzkoa, Osloko ilunabarrak bezalakoa, eta beraiek ere ikusi zutela Oihua Osloko zubi hartan, Munchek ikusi zuen leku berberean, baina berak bakarrik entzun ahal izan zuela, Davidek aurrera jarraitu zuelako Munchen lagunen bide beretik. Horixe gertatzen da zurekin esan zion Amandak Davidi, Munchen lagunen atzetik joaten zarela beti, gauza inportanteak ikusi gabe.
2008
‎Orduan uste izan genuen ideologia abertzalearen aterpean erdarazko prentsa euskalduntzen joango zela ezarian ezarian. Haatik, ez da halakorik gertatu, eta egun ere bide beretik segitzen du kazetaritza abertzale elebidunak. Elebitasunaren logika sozialean, erabilera baliorik ez duen hizkuntza eta hizkuntza herria beti galduan atera ohi dira.
‎Luzamendutan ibiltzeke, etorritako bide beretik itzuli zen txandalduna. Beste inori ez ezeri ez zion arretarik eskaini Aingeruen Kaletik urruntzen zen bitartean, eta Largo do Intendente zeharkatuta denen begi bistatik galdu zen Rua do Benformoso luze eta estuan, pauso finkoz, eskuak sakeletan.
2009
‎Atzera begiratu balute beste euritako bat eta beste gizaseme bat ikusiko zituzketen bide bera egiten. Catherineren etxe ataritik hartu zien arrastoa eta zakur usainean zihoan.
‎Josebak sobrea hartu, dirua kontatu eta egongelaren erdian iraun zuen. Berriz ere aurreko topaketako bide berera zihoan nahi gabe. Mehatxuak eta losintxak, hitz gogorrak eta besarkadak,, fereka nazazu hemen?,. Emigraziokoak deituko ditut?,, gigolo, nola gustatzen zaizun hau...?, amorrazioz entzuten zituen Josebak Catherineren hitzak eta eskariak.
‎Biharamunean dena argituko zela esanez lasaitu nahi izan zuten elkar. Azkenean Garazi lokartu zen, eta Goiok, haren arnasaldiari jarraituz, bide bera hartu zuen handik gutxira.
‎Eliasek bizikletarekin hartu zuen bide beretik pasa ziren zirkuko langile gazteenak, herrira bidean, ezkontza ospatzera. Leihatilak jaitsita, klaxona jo zuten, ezkonberriak zoriontzeko.
‎(. Dublindarrak munduko mozkor abegikorrenak dira, hemen bazina garagardo bitsarekin egingo zenuke bibotea eta garagardotan egongo ginateke elkarrekin, biok beti elkarrekin?. . Nebraska utzi nuenean hain nintzen beldur, Sara, noren seme alaba ginen ikasi berri, madarikazioa ginela iruditu zitzaidan, maite zintudan moduan maitatuta zoratu egingo nintzela uste nuen eta etxean geratuz gero zeu ere bide beretik eramango zintudala?)
‎Poliki, trenbide aldera egin nuen berriz ere. Goizean egin nuen bide bera, baina pauso dezente motelagoz. Ez nuen presarik.
‎umetan izaki likits likatsuek nazka ematen zioten bezala: ...fisikoki zein psikikoki hain sendoa eta gogorra zirudienak, puntu hartan zuen ahulgunea?, deskarga elektriko hotz batek elektrokutatu balu bezala; sentsazio haren oihartzunak, gainera, ez zitzaizkion artean itzali, barraskilo edo bare lirdingatsu bat ikusten zuenean haien aurkako errezeloa pizten baitzitzaion, zanpatu edo ostiko bat ematen zien?, defentsa sistema neuro psikologikoa alarma gorrian; bide beretik, bere fobia haren eta bere ezinikusiaren bideak ez baitzuen, antza, etenik?, ubelunez jositako bere haragi puska itsusi hura ikusi zuenean, hain berea eta hain arrotz egin zitzaiona aldi berean, ez zen, ausaz, zazpi urteko haur hura baino gehiago sentitu, munstroaren aurrean babesik gabe, iraganak eskuetan eztanda egin balio bezala.
‎–Ni jaitsi beharrean, zu ere igo zaitezke: hemendik horra eta hortik hona, bide bera da biontzat. Etxeko Pitagoras zaitugu, eta zuk zeuk esan zenidan lehengoan:
‎bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: ...n nabaritu baitzuen ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea, ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik?, baizik eta beste bat, beste norbait?, bi aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik zihoazkiola eta bihotzarenak bestetik, bertigoa labana bat balitz bezala, josi beharreko bi espazioak, abioiari zegokiona bata, eta gorputzari bestea, etengabe bereizten zituena:
‎Istant bat gabe, Henrike zutitu eta presaka lekutu zen handik. Nik bide beretik segitzeko imintzioa egin nuen. Haren ganberazain Armagnac-ek debekatu zidan keinu batez.
‎Ttal ttal hasieran, gure zango txinaurrituen neurriko urratsetan; azkarrago, handik labur. Ehunka lagun ginen bide berean: zaldun, soldadu, ministro, peoi eta zerbitzari.
‎–Ni jaitsi beharrean, zu ere igo zaitezke: hemendik horra eta hortik hona, bide bera da biontzat. Etxeko Pitagoras zaitugu, eta zuk zeuk esan zenidan lehengoan:
‎bospasei urteko mutil batek nekez esplika zezakeen orduan sentitua, baina sentipena, aitak zaldi gainean lehen aldiz jarri ez beste bereganatutakoa, buru bihotzetan grabatuta geratu zitzaion: ...ezen forma bakar batek hartzen zituela biak, zaldia eta zaldizkoa; Teofilo Mariak nekez jakin zezakeen adin hartan zer zen zentauro bat, baina halako zerbait sentitu zuen, ausaz, zaldia eta zaldizkoa ez zirela jada bata eta bestea –ez zirela, alegia, bakoitza bere aldetik eta bere bidetik–, baizik eta beste bat –beste norbait–, bi aldeak alde bateko egiten zituena eta bi bideak bide bereko; abioiarekin, baina, guztiz bestela gertatu zitzaion, hasieratik beretik igarri balu bezala ezen motorraren hotsak alde batetik zihoazkiola eta bihotzarenak bestetik, bertigoa labana bat balitz bezala, josi beharreko bi espazioak –abioiari zegokiona bata, eta gorputzari bestea– etengabe bereizten zituena: ezin senti zitekeela, beraz, abioi baten gainean giza abioi, zaldi baten gainean giza zaldi senti zitekeen bezala, Teofilo Maria, aita bezalaxe, gizon praktikoa baitzen, azken batean, lurra zuena bizileku eta lurra zerumuga, baita zaldiak airean eramaten zuenean ere, zaldiaren hankak –lurrera lotzen zutenak– bere bereak sentitzen baitzituen orduan ere, zaldi gainean giza zaldi, abioi gainean ez gizon ez abioi...
‎Nazka ematen baitzion, baita hozkia ere... umetan izaki likits likatsuek nazka ematen zioten bezala: ...sikikoki hain sendoa eta gogorra zirudienak, puntu hartan zuen ahulgunea–, deskarga elektriko hotz batek elektrokutatu balu bezala; sentsazio haren oihartzunak, gainera, ez zitzaizkion artean itzali, barraskilo edo bare lirdingatsu bat ikusten zuenean haien aurkako errezeloa pizten baitzitzaion –zanpatu edo ostiko bat ematen zien–, defentsa sistema neuro psikologikoa alarma gorrian; bide beretik –bere fobia haren eta bere ezinikusiaren bideak ez baitzuen, antza, etenik–, ubelunez jositako bere haragi puska itsusi hura ikusi zuenean, hain berea eta hain arrotz egin zitzaiona aldi berean, ez zen, ausaz, zazpi urteko haur hura baino gehiago sentitu, munstroaren aurrean babesik gabe, iraganak eskuetan eztanda egin balio bezala.
2010
‎Ez zegoela, alegia, bere ideiak, Frantzian bizi izan zuèn esperientziatik jasotakoak, bazterrean uzteko prest. Halakoetan, hitza eta keinua bide berean sartu eta harrotasunaren gerizpean ipintzen zituen, esandako hitzaren gainetik beste zerbait ere esaten ariko balitz bezala: –Batek baino gehiagok onenak emandakotzat eta inutiltzat hartuko nau, baina Teofilo Maria bizi bizirik dago, eta berandu gabe demostratuko dizuet, dagokidan lekura itzulita!?.
‎esan zion amak, honela jarraitzen zuela, begiak heze bezain distiratsu: . Zure bideak eta nireak bat egin dute Pagoagan, eta gure seme ilobena beste seinale bat da, Jainkoak elkarrekin nahi gaituela, bide berean, geure otoitzen eta sakrifizioen bidez artaldetik ihes egin dutenak berriro artaldera ditzagun. Eta gure bide hori zurea ere bada, Gabino, bidean zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta hobeto, Ama Birjinari eskain diezazkiokegun sakrifizioak eta otoitzak gehiago izango baitira horrela:
‎Indusketak bide beretik jarraitu zuen urrira arte. Veleiaren aipu harrigarria agertu eta egun batzuetara, elefante bat ikusi zuten grafito batean zizelkatuta.
‎Eragileek, bata bestearen atzetik, lehen eskuko informazioa eman zioten diputatuari Iruña Okako aztarnategiari buruz, eta hurrengo egunean, Félix López Ondarearen Zerbitzuko buruak azaldu zion zertan zen Eliseo Gilen asmoa. Aurreko arduradun politikoek iradokitakoaren bide beretik, Lópezek jakinarazi zion Lurmeneko zuzendariak fundazio bat egitea zuela amets, Andra Mariaren katedralekoaren ereduari jarraituz, eta grafitoen gainean argitalpen instituzionala kaleratu nahi zuela. López de Lacallek orduan zehaztu zuen harrezkeroztik beti izan duen jarrera:
‎Erortzen zen bitartean, oraindik mantentzen zuen erdi irribarre hura, orbainaren ondorioz. Bigarren gizonak, hain ilehoria ez zenak, bide bera jarraitu zuen berehala. Ez zuen inongo txoririk asaldatu, ordurako ez baitzen inguruetan hegaztirik geratzen.
‎Nik ez nuen bide bera hartu. Herriko ikastolan ibilia nintzen praktika aldian, eta nahi banuen bertan hartuko nindutela esan zidaten.
‎Horregatik, beharbada, semetzat ere hartu izan dut inoiz iloba hori, eta horregatik, halaber, ulertzen dut zure mina, nirea ere bada-eta";" Ez dakizu zenbat eskertzen dizudan" esan zion amak, honela jarraitzen zuela, begiak heze bezain distiratsu: " Zure bideak eta nireak bat egin dute Pagoagan, eta gure seme ilobena beste seinale bat da, Jainkoak elkarrekin nahi gaituela, bide berean, geure otoitzen eta sakrifizioen bidez artaldetik ihes egin dutenak berriro artaldera ditzagun. Eta gure bide hori zurea ere bada, Gabino, bidean zenbat eta jende gehiago elkartu, orduan eta hobeto, Ama Birjinari eskain diezazkiokegun sakrifizioak eta otoitzak gehiago izango baitira horrela:
‎Ez zegoela, alegia, bere ideiak, Frantzian bizi izan zuèn esperientziatik jasotakoak, bazterrean uzteko prest. Halakoetan, hitza eta keinua bide berean sartu eta harrotasunaren gerizpean ipintzen zituen, esandako hitzaren gainetik beste zerbait ere esaten ariko balitz bezala: " Batek baino gehiagok onenak emandakotzat eta inutiltzat hartuko nau, baina Teofilo Maria bizi bizirik dago, eta berandu gabe demostratuko dizuet, dagokidan lekura itzulita!".
2011
‎Analisi hura, baina, bizi senaren trikimailu bat ere izan zitekeen, bertze mota bateko etekina bilatzen zuena, erran ere erraten baitzion Odiliari bertze batzuetan: . Nik ongi pagatu ninan Carlosekin, eta ez niken semea aitaren bide berean ikusi nahi?.
‎Sei osagai ikusten ditut nik errealitate bihurtu den utopia horren atzean. Beraz, sei elementu lirateke bide bera egin nahi duten gainerako herriek ere kontuan hartu beharrekoak, nire iritziz. Baina bitan labur daitezke Giza Garapen Iraunkorra lortzeko ezinbesteko osagaiak:
‎Egoera konplexu horren baitan, Citroën beltzaren bide beretik, Arroxelatik hegoaldera dator Henri Sens abokatu engaiatua. Euzkadiko ontziak defendatzeko, Baionako kontsulak izendatu du letratu Sens jauna.
‎–Jaunak, etorri ginen bide beretik itzuliko al gara? –Antonio txoferrak.
‎–Jaunak, etorri ginen bide beretik itzuliko al gara??, galdetu omen zien Zarreta soldaduak bere nagusiei.
‎–Herrialde nagusi gehienak, beren izaera historikoa dela-eta, elebakarrak dira? David Crystal, Hizkuntzaren iraultza, 2007, Erein, 74 or. Orobat, argudio bide beretik: –Portugesez, alemanez, frantsesez, gaztelaniaz, ingelesez, japonieraz eta beste hizkuntza nagusietan mintzo diren hiztun gehien gehienak espazio linguistiko elebakarretan bizi dira batez ere?.
‎Gazte motxiladun batek galdetu die, eta, bide berean doazenez, berehala egin dituzte aurkezpenak: Ainhoa, Gorka eta Julian dira iritsi berriak.
2012
‎–Ez, zera, eta Mirene ere bide beretik zoak. Niretzat hori guztia sobran zagok.
‎Inondik ere. Izenburua kenduta, eta orokortasun lauso batzuk, kontrazaleko berberak?, beste guztia Bakailaoari kontatutakoen bide beretik doa. Xehetasun are ugariagorekin, hori posible balitz.
‎Lepoko zapi bat gertatu omen zitzaion bereziki nabarmena. Bikoteak alde egin eta handik gutxira, gizatxar batzuk azaldu omen ziren, lainezaz beteta; jan eta edan ondoren, ordaindu gabe, gizonaren eta neskaren bide beretik alde egin omen zuten, ilunabarrean itzuli ziren ostatura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikaragarrizko presaz nonbait.
‎Esplorazioko lehen ahaleginetan, berrogeita hamabi urrats kontatu nituen erori nintzen unea arte; oihal pusketatik urrats batera edo bira egon behar nuen orduan; hortaz, ia osorik egina nuen presondegiaren itzulia. Gero lo geratu nintzen, eta esnatzean, lehen egindako bide beretik joan nintzen ostera ere; horregatik uste izan nuen itzulia benetan zena baino bi bider handiagoa zela. Gogoaren asaldurak ez zidan konturatzen utzi ezkerrean nuela horma itzulia egiten hasi nintzenean, eta bukatzean berriz eskuinean.
‎Baina nola ez ote ziren ohartu aukera hartaz torturatzailearen morroiak, ez ote zuten kasu horretarako ezer prestatu? Penduluak egin beharreko bide beretik gurutzatuko ote zuen xingolak nire bularraldea. Nire itxaropen eskas eta itxuraz azkena galtzeko ikaraz, bularraldea ikusteko moduan jaso nuen burua.
‎»Baina zein da zehatz mehatz Madame Deluc en aitorpena?: . Gizatxar talde bat azaldu zen, lainezaz betea; ordaindu gabe jan eta edan ondoren, gizonaren eta neskaren bide beretik alde egin zuten, ilunabarrean itzuli ziren ostatura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikaragarrizko presaz nonbait?.
‎Eta ahal bezain bizkor lasterka eginez, eta bide batez esan beharra daukat ez zela bizkorregi armaz zamatua nengoelako, zuzen zuzen jo nuen, lehen esan dudan bezala, hondartzan edo itsasertzean, besteak eserita zeuden lekuaren eta itsasoaren artean zegoen hilgai gizajoarengana. Harekin jardutera zihoazen bi harakinek hantxe utzi zuten, ezustean lehenengo tiroa entzun eta beldurrak airean itsasertzera abiatu zirenean, han kanoa batera jauzi egiteko; eta haiek bezala, beste hiruk ere bide bera hartu zuten. Ostirali begiratu eta agindu nion aurrera jotzeko eta haiei tiro egiteko.
‎Galduta nengoen eta ez nekien itsasoz etxera nola itzuli. Arrisku handiak bizi izan nituen, eta oso ongi ezagutzen nuen egoera lehengo bide beretik berriro saiatzea pentsatzeko. Ez nekien, gainera, zer egon zitekeen beste aldean, mendebalekoan esan nahi dut?, eta ez nuen arrisku gehiagotan ibiltzeko asmorik.
‎Horrenbestez, Iruñetik abitau ginen gure gidariarekin, azaroaren 15ean; eta harritu ninduen, aurrera egin beharrean, hogei milia baino gehiago, zuzenean atzera egin zuelako, Madrildik etortzeko erabili genuen bide beretik. Bi ibai igaro ondoren eta lautadara iristean, eguraldi epela aurkitu genuen berriz, lurraldea atsegina eta elurrik bat ere ez; baina bat batean, ezkerretara jo, beste bide bat hartu eta berriz hurbildu zen mendietara, eta egia bada ere mendi tontorrak eta amildegiak beldurgarriak zirela, horrenbeste bira, ingurubide eta bidezidor ibili ondoren, mendate garaienak konturatu gabe eta elurraren traba handirik gabe igaro genituen.
‎Horrek denbora eman zigun eskopetak berriz betetzeko, eta presaka gindoanez gero, martxan bete genituen. Baina fusilak bete eta prest jarri orduko, soinu ikaragarri bat entzun genuen gure ezkerretara zegoen baso horretan bertan, gu ginen lekutik urrunxeago, baina aurrera egiteko genuen bide berean.
‎Nire zoritxarra areagotzeko, hiruzpalau egunetan eguraldi lainotsua izan zen, ibar horretan egon nintzen bitartean, eta eguzkia ezin ikus nezakeenez gero, nora ezean larri ibili nintzen; eta azkenean, itsasertza aurkitu behar izan nuen, zutabea bilatu, eta lehengo bide beretik itzuli. Handik aurrera, ibilaldi motzak eginez etxeratu nintzen, eguraldia oso beroa zelako, eta eskopeta, munizioa, aizkora eta beste zenbait gauza oso astunak.
‎Hurrengo egunean, 16an, bide bera hartu nuen, eta, bezperan baino urrutixeago joan ondoren, ikusi nuen erreka eta zabaluneak han amaitzen zirela, eta lurraldea lehen baino oihantsuago bihurtzen zela. Inguru horretan zenbait fruitu aurkitu nituen, eta bereziki meloi pila handi bat lurrean, eta mahatsa zuhaitzetan.
‎Yonvillera itzuli ziren, bide beretik. Berriro ikusi zituzten lokatzetan beren zaldien oin arrastoak, alboz albo, eta sasi berak, harri berak belar artean.
2013
‎Plaza guztia aztertu zuten, eta lagin batzuk hartu ere bai. Hiltzaileek eta Oierrek berak egin zuten bide bera egin zuten oso astiro poliziek, baina ez zuten ikerketarako balio zuen ezer aurkitu.
‎Esan baino gehiago transmititzen zion gizonari. Eta indarberriturik, bare eta umil, nolabait ziurrago itzuli zen hain eri eta ezdeus utzi zuen bide berera.
‎Domeka batean, berbarako, ama hil eta handik bizpahiru hilabetera?, aita semeak, ohi lez, mezatara joan ziren. Halakoetan, nola Elizara joaterakoan, hala itzultzerakoan, bide berari ekiten zioten biek, parez pare eta elkarren ondoan, abiatu eta iritsi, geldialdirik egiteke.
‎Pedro Osa leher eginda zegoen, bai, baita lasterketagatik minduta ere; beste ikuspegi batetik, ordea, min hura ez zen benetako mina: min bizia ez zen behintzat, nekeak apaldu eta sorgortutako mina baizik; Jexuxek hitzezko eztenkada hura sartu zionean, baina, Pedrori harrotasuna iratzarri eta minak bere gorputz bizia berreskuratu zuen, halako eran, non bide beretik erantzun baitzion Jexuxi:
‎Dionixio, une hartan, kale batetik zihoan, perpendikularrarekin topo egiteko gertu; Dionixio, beraz, bidegurutze baten aurrean zegoen: aurrera eginez gero, bide beretik, herriko plaza nagusira iritsiko zen; perpendikularra hartuz gero, berriz, ezkerretarantz, ostatura helduko zen; eskuinetarako norabideak, azkenik, ugazabaren etxera zeroan.
‎Ardo gehiago galdatu ondoan, bat oso osorik sartu nuen ahoan. Haren ondotik, bide bera urratu zuen bertze batek. Hirugarrena irentsi ondoan ohartu nintzen:
‎–Beno, egun horretan biok bide beretik, ez. Hobe zenuten bakoitza beretik joan izan bazinete.
‎Horrela, Collins jaunaren erretorikak eta hizkera faratatsuak, idatzitik ahozkora batere aldatuko ez denak, modua emango die Elizabethi eta bere aitari gizonaren izaeraren diagnosi zuzena egiteko haren lehenengo gutuna jaso bezain azkar: «Ale bitxia izan behar da, nire ustez,(...) Bere idazkeran badago zer edo zer oso hanpatua», dio Elizabethek, eta bide beretik doa Bennet jauna: «Bere gutunean agertzen den morroikeria eta buruiritziaren arteko nahasketa horrek itxaropen ederrak sortzen ditu».
‎Bere irudimenean etxe hartantxe ezarrita ikusi zuen ahizpa, benetako maitasunezko ezkontza batek eman dezakeen zorion guztian; eta halako egoera bat suertatzera Bingleyren arreba biak gustuko izaten saiatzeko gai eta guzti izan zitekeela iruditu zitzaion. Bere amaren pentsamenduak bide beretik zihoazela ikusi zuen Elizabethek argi eta garbi, eta harengana hurbiltzera ez menturatzea erabaki zuen, ez ote zuen gehiegi entzun. Horregatik iruditu zitzaion guztiz zitala biak afaritarako parez pare jesarrarazi zituen zorigaiztoa; eta sumindu egin zen oso ikusi zuenean bere ama ondoko beste pertsonari (Lady Lucasi) lasai eta zabal mintzo zitzaiola, zertaz eta Jane luze gabe Bingley jaunarekin ezkontzeari buruz zeukan ustantzaz.
‎Domeka batean, berbarako –ama hil eta handik bizpahiru hilabetera–, aita semeak, ohi lez, mezatara joan ziren. Halakoetan, nola Elizara joaterakoan, hala itzultzerakoan, bide berari ekiten zioten biek, parez pare eta elkarren ondoan... abiatu eta iritsi, geldialdirik egiteke. Egun hartan, baina, elizatik itzultzerakoan, Dionixio denda batean gelditu zen –ERIZ (Artículos de Caza) –, erakusleihoaren aurrean, non baitzeuden, nagusiki, armak eta arma osagarriak, tartean lauzpabost eskopeta, damaskinatu apain batzuk zituztenak.
‎Dionixio, une hartan, kale batetik zihoan, perpendikularrarekin topo egiteko gertu; Dionixio, beraz, bidegurutze baten aurrean zegoen: aurrera eginez gero, bide beretik, herriko plaza nagusira iritsiko zen; perpendikularra hartuz gero, berriz, ezkerretarantz, ostatura helduko zen; eskuinetarako norabideak, azkenik, ugazabaren etxera zeroan.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia