Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2004
‎—Bada, neguak zinez luze jo zizun —esan zidan moja ttikiak—, eta komentuko errefektuarrean dugun laratza pizteko egurra fini zikuzun. Gauzak hola, komentu ingurutara elkhi eta bide bazterreko adar eta ezpal biltzen aritu ninduzun, eia egur mozkin haiekin negua iragan artino arranjatzen ginen. Hala, su egin behar zen azken egunetarik batetan, ezpal beltz eta ttipiño bat ikusi nizun lurrean, lehenago ere errerik zirudiena, eta hartuko dizut ez dizut hartuko egon ninduzun denbora batez.
‎Baina aurreneko behi hura ergela izan, eta gure mordoxka zenbatekoa zen galdetu ez. Ondorioz, nik ezin jakin Balantzategirako bidaiak merezi didan, zeren tristea bada jaiotetxetik urruti bukatzea, are eta tristeagoa bailitzateke despedida bide bazter ezezagun batean eman beharra. Gauza bera esaten dit Soeur Pauline Bernardettek, aspaldi honetan nire zaindaria den mojak:
2010
‎Ubanbe hoska hasi zen, Iruaingo bide bazter batean edo mendiko basoan balego bezala: " Bai zera!
‎Ondorioz, sabela maiz hustu zuen bide bazterretan:
‎Zuberoako Bereterretxen khantoria bertso sailak, adibidez, 1449 urte inguruan gertatutako heriotz bat du oinarri (irudian Etxebarne herriko bide bazterrean dagoen Bereterretxeren hilarria), Urrutiako anderiak 1422ko kasu bat; Atharratze jauregiko anderia kantuaren protagonistak XVI. mendekoak dira.
‎Hor zeuden bide bazterrean, etzanik bizkarraren gainen. Lehen begikaldian ikusi nuena, zintzurra moztua zutela, bigarren aho bat balute bezala.
‎Gorpuak nabarmendu behar horretan ikusten du soldadu ohiak gorrotoaren sorrera eta heziketa, kolonialismoaren zerbitzuan. Beste pasarte batean, felagek lehergailua bide bazterrean ipini eta soldadu laguna hil zutenean, herrak bere ondorioak ditu beragan ere:
‎Antzekoak dira arkeologoek Momoition desenterratzen dituzten IX. mendeko gorpezurrak1305 eta, memoria historikoa errekuperatzeko, Gerra Zibila ikertzen dutenek Andaluziako bide bazter eta soroetan topatzen dituztenak. Euskaldunen historia dira arrankilak edo" harrizko aingurak" erabiltzen zituzten itsasgizonak edo Londreseko emakume sufragistak; Amaiurko defendatzaileak zein Melillako Mohamed Tah Tah; iparrorratzaren asmatzailea zein Balsamedako aittitte alzheimerrak joa; umetako geriza aireko jendea ezinduak zein Txetxeniako askatzaile ezinduak...
‎Moroen buru ebakiak ez daude lubakian bakarrik, edo bide bazterrean, asto karroan eramaten dituzte Melillako kaleetan barrena, angurriak balira bezala.
‎Basamortutik eta lur erreetatik datorren haizeak jotzen du Gurugu mendia eta jotzen du oinez doana. Ume moro isil batzuk topatuko ditu bide bazterrean:
‎Beste batzuk arazoak saihesteko daude, antzerkia ikusten ari direlako indiferentziarekin ikus ditzaketelako eszenarik benetakoenak ere. Guardia zibil bat hil dute bide bazter batean. Haren arazoa dela pentsatzen dute ikusle batzuek.
‎Atzokoak akaso, ia zuzenekoak, hegazkinetatik eskualde zabalen bonbardaketa masiboen goitik beherako irudiak, aduarrik aduar miaketan dabiltzan tropen irudiekin kontrapuntuan. Flash laburrak dira, bertako bat etzanda bide bazterrean, europar soldadu batek bota gerrian ipini eta fusilaren puntza kokoterantz apuntatzen diola. Umeak kamioiei begira.
‎Aukera izan zuen ikasteko, berriz, handik laster, bide bazterrean bi gizon bata bestearekin borrokan ikusi zituenean, eta borrokalari biak banandu eta mantsotzen ari zirela beste lau gizon.
‎Sivrihisar aldera bidean, Nasreddinen astoak ez dauka sekulako presarik: orain bide bazterreko belarrak marraskatu, orain aharrantzan pixka bat egin, lurrean etzan egitea ere ez ote du nahi! Martxa horretan ez dira berehala oraintxe diren haitzebakitik irtengo, ez dira helduko ilundu gabe hirira.
‎Assilah tik Xahuen era bidaian, ordea, bide bazterrera ilki ziren emazte zahar zenbait, arabieraz ez, baina tamazight hizkuntzaz mintzo zirenak: brontzezko haien begitarteek mexikar indioenak oroitarazi zizkidaten; notatzekoa janzten zuten kapelu koloretsua, dindilizkarioz inguraturik zegoena, eta hain zabala, non begitartea gordatzen baitzien eguzki galdatik; geriza hartatik, soilik emazteen begiak antzematen ziren ñir ñir.
‎Soldaduek ez ezik, ofizial eta armada-buruek ere beren barrenetik madarikatu zuten sultanaren izarra: jadanik baziren zazpi urte gerla hartan sarturik zeudela, beren etxetik hain urruti eta hainbeste lagun bide bazterrean ehortzirik utziak zituztela; hura oro, zamariei jatera ematen zaien landare batengatik!
‎Aitzina aitzinatuz, maisu ikasleek bide bazterrean multzo nahasi bat antzeman zuten, ufara zeriona eta zur mur apal bat zegiena, zeren euliz beterik zegoen.
2011
‎Larunbateko gau masifikatua heltzen zenean, Kotti bakar bakarrik gelditzen zen etxean, senarra elkartera eta alaba etxetik parrandara ateratakoan, zangoa hautsi zitzaion aulkia bide bazterreko ezpondan gelditzen den bezain bakarrik. Ez zitzaizkion gustatzen ez senarraren kezko giroak, ez emakumezkoen larunbateroko dantzaldi jostakinak.
‎Eta guztiz esanguratsua den sekuentzia batek amaitzen du filma: Roberto Moso, Ruper Ordorika, Imanol Larzabal, Natxo de Felipe, Txomin Artola eta Amaia Zubiriari hitza eman ondoren, Mikel Laboa agertzen da mendiko bide bazter batean" Txoria, txori" kantatzen. Soinu grabazioa zuzeneko emanaldi batekoa da, eta entzule jendea kantuan entzuten da.
‎Edozein arrazoi dela eta, heriotza horren berriak urrutian jo bagaitu, azken enkontruaren unea da lehen bilatzen dugun hori. Hala suertatu zitzaidan behintzat niri amarekin, eta gure arteko azken agurra ustekabeko une batean izan zenez Pasaiako errepide nagusian ni bizikletaz auto artean eta bera kasualitatez bide bazterrean eskuz agurtzen, hori gorde nuen kutunenen artean: bi eskuk, bi begi txinpartek, bi irribarre zabalen enkontruek airean utzitako arrasto iheskorra.
‎Elurtu ote dira elorri xuriak zuk alde egin zenuen magaldi erpinetan eta loretu ote da mimosa paradisu galduetako belazeetan... primulak eta bioletak jaio dira hemen bide bazterretako muntto argitsuetan, baina biona zukeen jardin hark hutsik dirau orain, neguaren atsedenleku, eta zidonea larrosa bat dago iraganeko parke malenkoniatsuetan. lehenago haurren solasak zeuden gure maitasunaren xokoetan txantxangorri errukitsuak dabiltza jauzika oihanetan kimu berriak ernaldu direla aldarrikatuz. heriotza ere loaren pareko izan daitekeela ikas genezake, eta babesera bild...
2012
‎Orbel zikinak bide bazterrean.
‎Maingueriari gaina hartzera saiatu da, agudoago eginez hurrengo puska. Soilguneak ugariagoak dira bide bazterrean, zabalagoa ikusmira. Arbel beltzeko teilatuak ageri dira, azkenik, ibar barrenean.
‎Zenbait ehunka urrats haratago, bertze pote bat kausitu du bide bazterrean. Arestikoa bezala, osorik, ukitu gabea.
2013
‎—Aita, ni naiz katamotza! Nirekin egin du borroka bart bide bazter horretan!
‎Aldapan gora abiatu ginen, haitzarteko basorantz. Berehala, bostehunen bat metro aurrerago, bi ibilgailu ikusi genituen bide bazterrean, biak ere kolore zuri bizikoak. Inguruan, hamar bat pertsona, buzoekin jantzita, lerroan.
‎Mendiartearen erdialdera edo iritsita, abiatutako tokitik zetozen oihuak entzun zituzten, eta, ulertu ez bazituen ere, Aitak pentsatu zuen bizia kendu nahi ziona atzetik zutela abisatzen ziotela Ignaciori. Eta halaxe gertatu zen, zeren eta helduta eduki zuena halako lehiaz abiatu zen atzetik ezen, Aita mendiartetik ateratzean, bide bazterrean ikusi zuen. Arkua berari begira ikusita, Aitak korrikari ekin zion.
‎Luze idatzi liteke horretaz, baina hobe da aurrera begiratzea. Hasiera hartan gutako batzuentzat lehentasunak izanik bide bazterrean geratu ziren haiek aipatzea merezi badu, honegatik da: mende honetako bigarren hamarraldi honetan, bigarren aukera eskura dagoelako horrelako bide bat egiteko.
‎Herri osoa hegotik iparrera ilunpeko bakardadean zeharkatu du, soil soilik etxe barruko zakurren zaunka eta intziriak entzuten dira. Neska zelatari gazteak pentsatu du egunsentiari Osina iparreko belar soroetara doan bide bazterreko hesian ezkutatuta itxarotea.
2014
‎Norenak dira desertuko ur putzuak eta bide bazterretako barraskiloak?
‎Lehenbizi eta behin, luzaz laxo eta lehor egon diren ezpainak listuz bustiko ditugu goizeko freskuran eta bide bazterretan bildu mendaz garbituko dugu ahosabaia.
‎Baina gaua iritsi da, eta arrastaka zabiltza maindireen artean. Sudurreko zuloetatik jaurtitzen dituzu bide bazterreko hartxintxarrak banan banaka: izua garunean zut.
‎Kabalkada, mustra edo parade bezala funtzionatzen denez, ibilaldian erakutsi behar da aurten ekarri dugun atrakzioa, pertsonaia berria edo insolitoa. Zirtzilek karroak maite dituzte biziki, jatsa ere bai, ezen bolanten lerro koloretsu eta xingoladunari bere armekin, bide bazterretan bildu gauzekin lehiatzen zaizkio. Errekuperazioa funtsezkoa da, denen begipean baina ikusten ez, zakar ontzira botaiak erakutsiak dira kabalkadan handios, eguzki saindu baten pare.
2015
‎Arratsalde hura udaberriko goizalde bortitz bati jarraitzen zitzaion, zaparradekin, haize boladekin, eta hazita zihoazen bide bazterretako erretenak. Tarteka, erretena haziago ibilitako bihurguneetan eta hola, sagar loreak ageri ziren lur gainean, urak haraino herrestan eramanak, eta, harri txintxarrekin batera, kanposantu itxurako parajetxoak osatzen zituzten, guk pasaeran zapaltzen genituenak.
‎Bakarrik dena, bakanago da denekin eta denen artean, eta errainu haren atzetik abiatzen da eta bere errainuak ere itzal bila ohi dabiltza: lagun baten ahizparen bidez kafe ordua zainduz, interneten argazki bat, atzera utzitako pultsera hartuta eskumuturrean, ume garaiko arropak ferekatuz etxeko armarioan, menda fina bilduz bide bazterrean edota infinitoaren lurrina behatz artean; denean bakarrik zagon bakarrik dena, Virginia, uhinotan.
‎Beste batzuk, deabruaren izpiak, Altsasuko erretoraren orriak eta bihotza kixkarratu zituztenak. Jn. Marinok jakin zuen lehen biktima, Olaztiko maisu gizagaixo hura, bide bazterrean fusilaturik.
2017
‎Zaldiz garaitu ditu hamaika bortu, Mendizaharra, Mintxondo, Txapelarri, Erreniegagaina... Egunez, Karlos erregearen tropak bide bazterretan atseden hartzen ikusi ditu, gauez, liberalek piztutako suen distirek bidea erakutsi diote, Tafallara ailegatu arte. Bere maiteak emandako argibideak jarraituz, merkatariz betetako karrika estuak aise zeharkatu ditu, halako batean Beratxa dorrea ikusi duen arte.
‎Egun latza eta goibela izan zen, gure artean ohikoak diren egun horietako bat, eta korrikalarien deabrua agertu zitzaion kirol jantzian. Karry xanpain kopa bat edaten ari zen Bodegas Carricas ardandegiko bide bazterrean (bodega horiek lurrean hondeatuta daude eta horregatik haren ardoa askoz ere hobea da, haritzaren egurraz egindako kupeletan gorderik, lehengo" verjus", mahats gordin, zuku berde mingots haren zaporea du, gaurko Karry xanpain ezin hobea lortuz).
‎Kontatu zioten nola amak, lanetik itzultzean, autoa bide bazterrean utzi behar izan zuen aldapa batean, katerik gabe ez zuelako igan ahal izan. Egun horretan elur malutak hain ugariak ziren eta hain luzaz erori ziren, non autoen trafikoa gelditua izan zen.
‎Saiatu da maingueriari gaina hartzera, agudoago eginez hurrengo tartea. Soilguneak ugariagoak dira bide bazterrean, zabalagoa ikusmira. Arbel beltzeko teilatuak ageri dira ibar barrenean.
‎Zenbait ehunka urrats haratago, bertze pote bat kausitu du bide bazterrean. Oraingoa ere, osorik, ukitu gabea.
‎Haien atzean begibakarreko gizon lohi, herren eta besamotzak adi adi entzun zien elkarrizketa. Haren ahoko hortz gutxik eta aurpegiko orbain ugarik erakusten zuten bizipen anitz bezain latzak ezagutu zituela gaztaroan eta, han, bide bazterrean, jaka zahar maraztuaz eta praka arre urratuaz jantzita, makulu bat lagun ozta ozta begiesten zuen zutik zalditeriaren ibilera. Itxura errukigarri eta dohakabeko gizon hura, besteen solasarekin bat eginik, biraoka hasi zen soldaduen eta gerrillarien aurka aldi berean:
‎Gauza bera baitira erkatza (bot.) eta erratza. Sekulan ez zait ahaztuko zenbat erkatz popoite gorridun ikusi nuen mutikotan, Erkazti eta Txemene alde hartatik Piperreneko erreka bitarteko bide bazterretan, aurreneko aldiz gerezi biltzera Olajaundira joan nintzenean. Orduan ez nekien, baina orain bai, Erkazti> Ezkarti etxeizen sorgina zeri zor zaion.
2018
‎Ezaguna, konfiantzakoa. Autoa gelditu, bolumena igo, eta bide bazterrean oin biak batera jarrita saltoak ematen jartzeko gogoa sartu zaio Añesi, Stipe rekin arnasa betean kantatzeko gogo bizia. Martaren aurrean kantatu izan du Añesek.
‎Alta, oinutsik eta kapusai basaz zihoazen apostoluen ondokoa omen da apezpiku Anastasio; bide bazterrean bildu bihi apurrez elikatzen ziren haien oinordea! Jauregietan bizi den hura; purpuraz jantzirik heriotzara kondenatzen duena!
‎ea zenbat denboran igotzen ginen, akuilu hoberik ez bidea abantxu baratu gabe egin genezan. Geldialdi bakarra bide bazterreko ur jauzian edateko izan zen. Goitiago, diputazioko bide langilea motokarro batean tur tur tur igotzen ari zen.
2019
‎Baina, bere buruarekin amorrazita, korrika segitu zuen muinoetako batera zihoan aldapan gora, lehertu beharrean. Ehunen bat metro aurrerago, gehiago ezin, eta bide bazterrera bota zuen bere burua. Etzanda geratu zen gora begira.
‎Lehenengoan, bolantea gidatzen azaltzen zen, jeep moduko batean hartxintxarrezko bide bat igotzen. Ofizialkide batek egingo zion argazkia bide bazterretik. Eskuinera kartel bat ikusten zen, eta amaieran, aldaparen bukaeran, basoaren erdiko argigune txiki batean, etxetzar bat antzeman zitekeen, altua, hiru solairukoa.
‎Bekobasoko Baserdian, Iturbotxtik doan pistan gora, nahiko goian, pista eta errekaren ezker aldera zabaltzen da Zubileta. Jesus Otamendik jarritako plaka dago bide bazterreko harri baten gainean.
‎Zein eta non zen iturri hori? Bitor Erdoziaren etxe eta baratze azpitik doan Mintegirako bide bazterrean, Bitorren baratzea bukatu eta gero, goraxeagotik muinotik bertatik sortzen da iturburu bat. Gaur egun behintzat ur emari urrikoa da.
‎Zorigaiztoa bere atzetik, berehala galduko zen gero fabrika berria ere. Fabrika izan zen aldean, bide bazterrean, hil zirenen oroigarri xume batek dirau oraindik ere.
‎Ezin altxatu den txakurraren intziria. Lehenengo autoko txoferra jaitsi da, eta, auzoko umea balitz bezala, besoetan darama txakurra bide bazterrera. Txakurrak ez dio ausiki egin.
2020
‎Pitiaren herrian mozkorturik gidatzen zuen gidariaren autobusaren zoroan. Euskal Herriko bide bazterrean gau pasazko istripuan.
‎Errukiz begiratzen diozu bide bazterreko sasitzari, ez duzu uste belar latzak bizi nahi ez duenik.
‎Berak zainduko du lurreko leinuaren herentzia. Berak iraunaraziko du bide bazterreko belar latza, lokatza, lanbroa, esne beltza. Mesedez, gorde gaitzazu gu ere euri lodi, epeletan.
‎Haiekin ametsetan bide bazterretik bare, ni ere arinago nabil, zerutik hurbilago une batez, kasik lurretik aske.
‎Zain nago, bide bazterrean, bihurgune berean, iazko lore urdinak noiz agertuko. Alegra nadin, esan dezadan:
‎" Begira hor loreak eder, lurtasunari leial, halabeharraren bide bazterretik kontsolatzen gaituztenak, ximeltzen dira eta damutzen beren iragankortasunaz eta guri dagokigu haiekin samintzea oinaze berean".
‎" Elurtu ote dira elorri xuriak zuk alde egin zenuen magaldi erpinetan eta loretu ote da mimosa paradisu galduetako belazeetan. primulak eta bioletak jaio dira hemen bide bazterretako muntto argitsuetan, baina biona zukeen jardin hark hutsik dirau orain, neguaren atsedenleku, eta zidonea larrosa bat dago iraganeko parke malenkoniatsuetan... lehenago haurren solasak zeuden gure maitasunaren xokoetan txantxangorri errukitsuak dabiltza jauzika oihanetan kimu berriak ernaldu direla aldarrikatuz. heriotza ere loaren pareko izan daitekeela ikas genezake, eta babesera bi...
2021
‎Ibilian zoazela, bizitza aurrera doa eta gaurkoa lako egun zeru urdinetan biziaren betegintzarrea begietaratuko duzu Galeako kantiletan. Bertan ikusi dut pitxartxar burubeltza bide bazterreko hesola batean txio txioka edo, hobeto esanda, pi txar txar/ pi txar txar kantatzenbere lurraldea markatzeko, gero eta lotsabakoago, hurbileko ibiltarien ardura handi barik. Bertan ikusi dut belatz gorria gainean birundatzen eta, halako batean, airean eskegita geldi erakan, begi zoliz lurra zorkatzen.
‎(Autoa bide bazterrean amildegira begira, balantzan gelditzen delarik’)
‎Goseteak, izotzaldi ikaragarriak, egarria eta basamortuan barnako zeharkaldiak zituzten jasanak. Haietako asko txakurrak bezala hil ziren bide bazterretan gaixotasun ezezagunen ondorioz, edo mutilazio izugarriak nozitu. Bizirik iraun zuten bakanek ez zituzten jada gazte zireneko indar berberak.
‎Formatu aldaketek biktima ugari uzten dituzte bide bazterrean. Euskarri zaharretik berrira transferitzen ez den guztia betiko desagertzen da.
‎Bidea lehorrean zehar egin zuela pentsatuta, Cadizeko jarraitzaile suharrak berrogei egun baino gehiago behar izan zituen bere idolatra erromesaldia egiteko, eta ostatu hautsez beteetako janari ezin txarragoak eta zorrien sufrikarioa jasan, hamaika ordu eman zaldi txarren bizkar gainean eta gurdi zaharretan triki traka, baso bakartietan beldurrez dardarka bidelapurrak zirela-eta. Inperioko galtzadetan barrena ibili zen, bide bazterretan ikusiz exekutatutako gaizkileen gorpuak delitua egindako tokian usteltzen paldoztaturik. Gauetan otoitz egiten zuen esklaboek ihes egin ez edo lur arrotzean kontra egin ez ziezaioten.
2022
‎Segurtasuna izango zen konponbidea: saltzaileak, generoa erosi eta legoa batzuk eginik, bide bazter batean dena galtzearen beldurrez, errege edo jauntxoak emaniko pribilegiotzat eta agintaria edo ordezkaria (notarioa, epailea) aurrean zela, gauzak bermez salerosteko toki eta egun finkoetan eratzeko aztura hedatzen hasi zen IX. mendean. Agintari horiexek saltzen zuten merkatari aritzeko (salbo) conductus baimena; horrela, saltzaileak iruzurrik egingo ez ziola eta erostunak dena ordainduko ziola agintzen zioten elkarri eta agerian, jende aurrean.
‎Arrazoia kontakizunez gauzatzen den oroimen historikoaren minez lotua badago, kontakizun horiek kontaera diren heinean, gogoratzen den errealitatearen mozketa dakarte, baita aurrekoaren balorazioa ere. Baina ohikoena oroitzapenen bazterketa izan da sarri; ez jakitea, ez jabetzea, aukera bat balitz bezala, ahaztu ahal bagenu bezala ia mende bat beranduago zenbaitzuk bide bazterretan lurperaturik dirauela nahi duten hori. Egungo egunetan oroimenaren itzulerak garrantzi handia du lekukoen ahotsa entzuteko azken abagunea denez gero, egiaztapenaz eta kontakizun idatziaz; bizi irauteko aukera bakarra, itzaltzen den ahots bakoitzaz historia bat isiltzen delako.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia