Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 32

2000
‎Baina egia da, halaber, ezen, abersitatearen aitzinean, aitzina egiteko disposizione hori ere badudala. Eta hala sentitzen ditut usu neure baitan bi jaidura edo bi sentimendu kontrajarri horiek, bi zaldi balira bezala, elkarren aurka garaikarrean, nor gehiago. Eta batzuetan irabazten du batak, bertzeetan bertzeak.
‎Segidan, kentzen zion oihala fardeltxo bati, orobat bertzeari, eta zurezko bi zaldi ageriko zitzaizkigun, kanoi tipi bi, soldadutxo bi...
‎Hala, bada, kontua da ezen Bolognatik jalgi behar izan genuenean, gau haietarik bat eman nuela, osabaren zurrungen artean, erreus eta ekurugaitz; eta, Bolognatik jalgi berriak ginelarik, berriz, tormenta izugarri bat izan genuen —euria goian behean—, eta gurdia lohitan sartua gelditu zitzaigun, eta bi zaldiak ere hantxe, ez arre eta ez so. Atertu zuenean, osaba eta biok gurditik jaitsi eta, gurdizainari laguntzeko asmotan, harri batzuk jarri genituen gurpilen aitzinean; gero, berriz, gurdian zituen bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat.
2003
‎...goari musu bat eman, kotxea martxan jarri, run run run, betiko soinua, bizitza zer besterik da, bada, beste run run run monotono bat baizik, baina zertaz kexatzen naiz, baldin eta txirrina noiznahi jo badezaket, rin rin rin, zertaz kexatzen naiz, bai, bizitzari beste hots bat ebats badiezaioket, rin rin rin, run run run, azeleratu eta aurrera egin du kotxeak, Azpilgo bideetan barrena, zaldiko bat, bi zaldiko...
‎Eta bi zaldikoa berriro hartu, eta etxera itzuli naiz, joan eta etorri, etorri eta joan, Joan Mari bainaiz ni, baita Etorri Mari ere, eta, batez ere, Auskalo Mari... etxeko atea ireki, ama bedeinkatua agurtu, ama bedeinkatua besarkatu, Azpildarrak Elkartean bilera bat, sinesten ez dudan bilera normalki, tabernan baxoerdi bat hartu, eta etxera ostera, afaltzen dudan bitartean telebista ikusi, film bat ad...
2008
‎Malda behera batean, izan ere, bidea estua zen, eta baso soil samar bat zegoen, bideak erdiz erdi ebakitzen zuena?, gurpiletako batek harri batekin topo egin eta Toribiok ezin gobernatu izan zituen bi zaldiak, zaldi batek irrist egin zuen, erori ere, erori zen, erori ahala altxatu zen arren?, halako eran, non zalgurdiak bide ertzean zeudèn zuhaitz pare baten aurka talka egin eta hantxe geratu baitzen trabatuta, amildegi dexenteko baten parean.
‎Malda behera batean, izan ere –bidea estua zen, eta baso soil samar bat zegoen, bideak erdiz erdi ebakitzen zuena–, gurpiletako batek harri batekin topo egin eta Toribiok ezin gobernatu izan zituen bi zaldiak –zaldi batek irrist egin zuen... erori ere, erori zen, erori ahala altxatu zen arren–, halako eran, non zalgurdiak bide ertzean zeudèn zuhaitz pare baten aurka talka egin eta hantxe geratu baitzen trabatuta, amildegi dexenteko baten parean. Toribiok egin zuèn maniobra bospasei segundokoa izan zen, bakoitzak ahal zuen bezala igaro zituèn bospasei segundo:
2010
‎Inork deituak bezala, justizia jauregiko enparantzaren erdira iritsi dira bi zaldiak trostan. Zuri zuria bata, beltz beltza bestea.
‎Ilargiak bi zaldiak arnasestu bakarrean ito dituenean erretiratu da populua burumakur eta oraindik asegabe. Biok gelditu gara bakarrik.
2012
‎Lorategia dago bertan, arbola txiki batzuk, eta umeentzako jolastokia: zabuak, txirrista gorri bat eta malguki baten gainean atzera eta aurrera egiten duten egurrezko bi zaldi. Lorezainaren artaziek berdindutako zuhaixkek kanpoa eta gune pribatua bereizten dituen hesi zuria estaltzen dute.
‎Txundituta nengoen halako ekintza eta jokaerak adimen gabeko piztietan ikusiz, eta herrialde hartako jendeak halako arrazonamendu maila baldin bazuen proportzioan, munduko jenderik jakintsuena izango zela esan nuen neure artean. Gogoeta honek hainbeste adoretu ninduenez, aurrera jarraitzea erabaki nuen etxe edo herrixkaren bat aurkitu edo bertako norbaitekin topo egin arte, bi zaldiak hantxe utzirik elkarrizketan beren nahierara. Baina lehenengoak, zuri beltzak, isilka banindoala ohartzean, hain modu adierazkorrean egin zidanez irrintzi, uste dut ulertu nuela zer esan nahi zidan; beraz, itzuli egin nintzen eta beraren ondora joan, agindu gehiagoren zain.
‎Ondo ondora etorri zitzaizkidan bi zaldiak, oso zorrotz begiratuz nire aurpegi eta eskuei. Zaldi zuri beltzak aurreko eskuineko apatxaz kapela igurtzi zidan inguru guztian eta, hainbesteraino narrastu zidanez, txukundu egin behar izan nuen, kendu eta berriro jarriz; hau ikusirik, bai berak eta bai bere lagunak ere (hori zurixka zenak) oso harrituta ziruditen; bigarrenak kasakaren barrena haztatu zidan, eta nire inguruan aske zintzilikatzen zela ohartzean, berriro oso txundituta geratu ziren biak.
‎Yahoo hitza sumatzen nuen sarri, haietako bakoitzak hainbat aldiz errepikatu zuelarik; eta ezinezkoa baldin bazitzaidan ere zer esan nahi zuen asmatzea, halere, bi zaldiak elkarrizketan murgilduta zeuden bitartean, mihipean hitz hori praktikatzen saiatu nintzen; eta isildu bezain bizkor, ausarki yahoo esan nuen ozen, aldi berean, eta ahal nuen bezain zehatz, zaldi irrintzia imitatuz; hau ikusirik, nabariki harrituta geratu ziren biak, eta zuri beltzak bi aldiz errepikatu zuen hitz bera, doinu egokia erakutsi nahi balit bezala; beraz, haren ondoren neuk esan... Gero, hori zurixkak bigarren hitz batekin egin zuen proba, ahoskatzeko askoz zailagoa; baina ingeles ortografiara pasatuta, honela idatz daiteke:
‎Dirudienez, bi zaldiak txunditzen zituen arazo nagusia nire gorputzaren gainerakoa eta yahooarena hain ezberdinak izatea zen, jantzia nengoelako gertatzen zena, baina ez ziren horretaz jabetzen; moxal beilegiak sustrai bat eskaini zidan bere apatx eta trabatokiaren artean hartuta (ohi zuten bezala, behar den lekuan adieraziko dudanez); neure eskuan hartu eta usain egin ondoren, itzuli egin nion ahal bezain giza... Yahooaren tegitik astaki zati bat ekarri zidan, baina hain usain higuingarria zuenez, atzera egin nuen nazkaz; orduan yahooari bota zion, eta hark irrikaz irentsi zuen.
‎Neure inguruko zerbitzariengana ere jo dezaket, esan dezaten ea inoiz ikusi ote zuten zalgurdirik nire etxe ondoan, barrukoak zeintzuk ziren jakin gabe. Honelakoetan, eta zerbitzariren batek ohartarazi eta gero, berehalaxe atera joatea izaten zen nire ohitura, eta, begirunez agurtu ondoren, gurdia eta bi zaldi kontu handiz neure eskuetan harturik (zeren eta, sei zeudenetan, zaltzainak lau askatu egiten baitzituen beti), mahai batean ipintzen nituen, zeinaren inguru osoan hamabi zentimetro altu zen ertz mugigarria jarria izaten bainuen istripurik gerta ez zedin. Eta sarri izan ditut aldi berean lau gurdi beren zaldiekin bisitariz betetako neure mahai gainean, nik, aulkian eserita, aurpegia haienganantz hurbiltzen nuelarik; eta talde batekin nengoen bitartean, gurtzainek poliki poliki mahai inguruan erabiltzen zituzten besteak.
‎Biharamunean, eguerdian, heldu zen Rodolphe Charlesen atarira bi zaldi apartekorekin. Batak purpuxeta arroxak zeramatzan belarrietan eta emakume zela bat antezkoa.
‎Baina bi zaldiak entzun zituzten hostaila hozkatzen.
‎Azkenik, plaza zokoan, alogerako lando handi bat agertu zen, bi zaldi argalek herrestaturik, kapelu zuridun kotxero batek txandaka besagain astintzen zituela. Binetek ez zuen oihukatzeko astia baino izan:
2013
‎Honek prestatuko zuen, behar bezala, dosi egokietan zianuroa potasioarekin nahastuta efektua egin zezan. Ondo nahastutako dosi txiki batek, Lazovert doktoreak zioenez, bi zaldi sendo hil zitzakeen.
‎egun batean, herren bat iritsi omen zitzaion makila baten gainean, eta santoiak zango osasungabea ukitu, eta istantean sendatu omen zen, baita mendia ziztu batean jaitsi ere; bertze egun batean, ikusmena berreskurarazi zion itsu bati; baina miraririk miraritsuena bertze bat izan omen zen: bazegoen, izan ere, xeik bat, seme nagusia hilzorian zuena eta, mila erremedio probatu ondoren, santoi beltzarengana joatea erabaki zuena, bi zaldi hartuta; baita, hara heldu ahala, ermitauari bere mezua jakinarazi ere: –Semea hilzorian daukat eta zuk ez bertze inork osa dezake.
‎Herstura hartan, esku miraritsu batek baizik ez zuen erdietsiko lau lagun gehiago egokitzea. Ahantzi gabe bi zaldi eta orgako lau mandoak. Liburu saltzaileak eta maisuak orga barnean ezarri zuten etzauntza.
‎egun batean, herren bat iritsi omen zitzaion makila baten gainean, eta santoiak zango osasungabea ukitu, eta istantean sendatu omen zen, baita mendia ziztu batean jaitsi ere; bertze egun batean, ikusmena berreskurarazi zion itsu bati; baina miraririk miraritsuena bertze bat izan omen zen: bazegoen, izan ere, xeik bat, seme nagusia hilzorian zuena eta, mila erremedio probatu ondoren, santoi beltzarengana joatea erabaki zuena, bi zaldi hartuta; baita, hara heldu ahala, ermitauari bere mezua jakinarazi ere: " Semea hilzorian daukat eta zuk ez bertze inork osa dezake.
2014
‎Une hartan iemstxika agertu zen, bi zaldiak soketatik tiraka zekartzala. Begirada atsekabetua bota zion lehenbizi lurrean zegoen basapiztia bikainari, hegazti harraparientzat utzi behar baitzuten, eta abereak zalgurdiari berriro lotzeko lanaz arduratu zen.
‎Zahagi bat kumyss gorde, eta besteak airez puztu zituzten eta arduraz itxi, flotagailu gisa erabiltzeko. Haietako bi zaldiaren saihetsetan lotu zituzten, zaldia ibai azalean urpera gabe eduki zezaten, eta beste bi kibitkaren endaitzetan ipini, gurpilen artean, gurtetxearen flotazio marrari eusteko.
2015
‎larretik trostan dabiltzan bi zaldi ginen.
2017
‎Sartuak ginen andere Hortenseren etxera zeramàn bidean, eta trostan gindoazen, askaren usaina hartutako bi zaldi gosetu bezala.
2019
‎In crescendo doazen mugimendu telurikoek eraginik bezala, unean baino unean tenkatuago dagoen Evaren azal leun zuria, bortizki inarrosten zaio. Xularme orotatik isuritako izerdiak eta zirrizturik gordeenak jariatutako substantzia likatsuek bat egiten dutenean, beraien gogoa bi zaldi ero dira elkarren talka saihetsezinera abian, ihintz epelezko belazetik barna arrapaladan. Evaren hatz zorrotz grinatsuek goitik behera goldatzen dute gizonaren bizkarra gupida gabe, odolezko ildaskak utziz.
2020
‎Atzokoan Serapio Alonsori egindako lapurreta eta Urbano Napalen bi zaldiak desagertu izana izan dira hizpide bakarrak tratularien artean. Kezkati daude, eta oso urduri.
‎Bidean abiatzear daudela, Laurenen galdea egin dio lizasoarrak Martinari, agurtu nahi baitu joan baino lehen. Atzo bi gizonen artean sortu zen adiskidantza politaren jakitun egonda, andreari gupidagabea iruditu zaio esatea litekeena dela Laurenek eta haren lagunak eraman izana bi zaldiak, Martinaren ustez agerikoa baita horixe gertatu dela, mandotegian haien asto mandoak daudela ikusita. Hartara, emakumeak adierazi dio Laurenek lo galduan eman duela gaualdi osoa, halaxe esan diola ordu txikietan korridorean aurkitu duenean, eta, jakina, honezkero guztiz akitua eta lotan egonen dela gizajoa, nekeak gainditurik.
‎Frantsesak kontent agertu dira bidelapurra hain gertu dabilela jakinda, eta, merkatariari hamaika galdera egin eta gero, gizonaren izena eta hark majo hanpatuta aipatu dien marabedi kopurua idatzi dituzte paper batean. Aitzitik, Urbano Napal isilik geratu da, nahiago izan baitu deus ere ez aipatu gauean desagertutako bi zaldiez; ohartuta dago zamarien truke utzitako diruarena ez dela ongi egokitzen bidelapurren usadioarekin, eta beldur da, gainera, frantsesek ez ote dioten bahituko mandotegian agertutako poltsa, haren berri emanez gero.
2021
‎Nork bestearekin nahi duena egin dezan. Bi asto edo bi zaldi edo bi zakur bagina bezala.
‎Egun eder, argitsu bateko ilunabarrean, Zeruko Belardiak inguratzen dituzten muino txikien gailurreraino eraman zituen bere bi zaldi kanela kolorekoak. Bikotea geldiarazi eta beheko ibar berdean jarri zituen begiak.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia