Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 214

2000
‎Hara, Jabi: arrazoi bi emango dizkizut" lagunengana" ez joateko. Lehena, zure moduko lagunik ez dudala behar.
‎Hain arriskutsua, ezen euren arteko konfiantza punturik gorenera heldu zenean bere etxera joateko proposamena luzatu baitzion Rocíok Txemari. Eta Txemak egun bi eman zituen proposamen harekin bueltaka, baietzaren eta ezetzaren arteko ika mikan sartuta. Harik eta, bi egun haien buruan, Eider azaldu zen arte Rocío eta Txema hitz egiten ari ziren tabernako izkinatxora.
‎Rocíok erlojuari begiratu zion, eta agur formal bat luzatu zien biei: Eiderri musu bi eman zizkion masailetan," pozten naiz zu ezagutzeaz" esan ondoren; Txemari, berriz, agur esan zion eskuarekin. " Ea laster aurkitzen garen berriro", bota zien segituan," bariantea egin baino lehenago behintzat".
‎Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
‎Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun: erran nahi baita ezen zuri gutun bat skribatzea bururatu zitzaidala, enea ez zen bertze letra batekin:
‎Ilaran atera gintuzten galeriatik kanpora. Harmailetan behera nindoala, egundoko kulatazo bi eman zizkidan txakur batek sorbaldan, eta bi zartada haietatik ezkerraldean eman zidana izugarria! Urteetan egon nintzen ohean ezkerreko aldearen gainera etzan ezinik, min ematen zidalako.
2001
‎Bidaiatzea, bestela bizitzea da. Eta bestela horri zentzu bi eman behar zaizkio bederen: beste era batera, eta oso ondo bizitzea, era berean.
2002
‎Pertseok sandalia miragarri haiek jantzi bezain azkar arinagoa sentitu zuen gorputza, beste edozein pertsonaren gisa lurraren gainean ibiltzeko arinegia. Eta pauso bat edo bi eman zituenerako, oi mirarien miraria!, aireratu egin zen Zilarbiziren eta Ninfen buruen gainetik, eta nahiko lan izan zuen berriro jaitsi eta lurrean kokatzen.
‎Lehenengo kasuan, landu nahi den gainazala pintatu egiten da, bigarren esku diluituago bat aplikatzen da eta, lehortu aurretik, pintura belakiarekin edo trapuarekin igurtzi egiten da. Bigarren aukera da oinarrizko geruza bat edo bi ematea eta, horien gainean, beste kolore bat estanpatzea trapu edo belaki batekin eta ukitu txikiekin. Horrela, testura handiagoa lortuko da.
‎Overbooking a egitea (erabilgarri dauden plazak baino billete gehiago bideratzea) airelineentzat garestiaren bikoitza izango da; izan ere, atzo Europar Batasuneko (EB) garraio ministroek araudi berri bat onartu ondoren, bidaiariei kalte ordainak eman dizkiete, egungoa halako bi emanez. Gutxieneko konpentsazioa 250 eurokoa izanen da, eta bidaiariek ontziratzea ukatu zaien aireportuan bertan kobratzen dute.
‎Begiak, ordea, nekatuak ditu. Distira galdu duten bolatxo bi ematen dute. Besoak antxumatuta, atzera aurrera laburrak egiten ditu nire aurrean; urduri jartzen nau.
‎Zer artista klase ote zen galdetzeko irrika erreprimitu zuen Mentxuk. Zutitu eta aurkeztu berriari musu bi emateko aurrea hartu zuen.
‎Apa bi eman zizkion Felisak. Asko ziren Mentxurekin kalean topatuta musu ematen zioten andreak, baina botikan, gutxi.
‎Egun bi eman ditu zurean, hiru edo lau orduko loaldiak egiten, larru kontuei muzin. Galtzaile ikusi duzu zeure burua hamaika garagardo latak inguraturik, besaulki batean hankalatraba, dantzan ibili direnei begira.
2003
‎Matias mahaitik altxatu eta pauso bi eman zituen; bat mahaitik urruntzeko eta beste bat mahaira itzultzeko. Idatzi zuen:
‎–Oraindik ez zara patioan egon? –lotsagarria zen pentsioan ia aste bi eman eta gero Matiasek halako galderak egitea.
‎Zeharo pozgarria da Ministerioarentzat honako albiste honen berri ematea: Arbidas eskualdean (Idus, Eldas eta Lanta) egin duzun proiektuari Lehen Saria eta Urrezko Domina bi eman dizkiote Rotterdamgo Nazioarteko Proiektuen Biltzar Nagusian.
‎Lehenengo buelta bi eman zituen Matiasek Malanda pentsioko patiotik. Gero hilarri batekin egin zuen estropezu.
‎–Jainkoaren grazia berezia da hau, don Kosme! Eta zer esan didazu, irabazien hamarretik bi emango diozula Elizari. Baina harro egon zintezke, don Kosme, bai baitakizu Jainkoak bakoitzeko ehun ordainduko dizula, beste bizitzan.
‎Eta zintzilik, perla zuridun lepokoa. Buelta bi eman eta, halere, zilborraren azpitik erortzen zena. Charleston garaikoa, 20ko hamarkada eroa.
2004
‎–Baina horretarako galanki jan behar duk, hezurretan hago eta –esan zion De Groeeningek eta, eskua luzatuta, platano bi eman zizkion.
‎Astiro zihoan motorra, eta berarekin batera sidecarra. Gizon beltzak eta Caribek beraneante bi ematen zuten, hondartzara pololoekin eta bibote handiekin joaten ziren haietakoak.
2005
‎Sail horretako ipuin liburuak Hakuna matata (Labayru, 1991) eta Zazpi kolore (Elkarlanean, 2000) bildumak ditugu. Umore sailari dagokionez beste ipuin liburu bi eman ditu: Ostegunak (Elkarlanean, 1997) eta Ostiralak (Elkarlanean, 1999).
‎Arazo politikoak. Honi lotuta Zaratek ikuspegi bi ematen dizkigu, herriaren zapalkuntza, Euskal Herria indarrez menperatzen du beste herri arrotz batek, eta euskaldunon arteko batasunaren beharra, bat eginda kanpoko indar horri aurre egin lekioke.
‎Apaintzeko beste aukera bat da kolorea ematea eta azalean hainbat motibo marraztea. Brotxa txiki batekin, zigilatzailearen esku bat eta pintura akriliko berdearen beste bi ematen dira. Oinarrizko geruza lehortutakoan, apaingarriak marrazten dira.
‎Lodikoteak ematen zuen pauso bakoitzeko Rashak bi ematen zituen atzeraka, izuturik. Potoloak pauso neskatxa atzera, potoloak pauso, eta neskatxa ohe batekin trabatu eta etzanda gelditu zen, gauza handi hura gainera nola zetorkion ikaraz ikusiz.
‎Ametsek, aurpegi serioa aldatu gabe, giltza atera eta atea ireki du. Esango luke berak buelta bi emanda utzi duela, baina tira, ahaztu egin bide da. Zuzenean komunera joan da, tolestuta egoteagatik oraindik bustita dagoen aterkia han zabaltzera.
‎Mutsumi ere, Ametsi eskua luzatu aurretik, neskarengana etorri da, nikotinazko hortzak agerian, begiak zimur txikietan ia desagerturik. Naroa besarkatu eta elkarri musu bi eman diote.
‎Ama Amets baino txikixeagoa da, ez oso, ile labur ondulatua xerloka horiz tindatua; neurrian, ez nabarmenegi. Beroki potolo ilun batean bilduta, besoak luzatu ditu semeari sorbaldetatik heldu eta musu bi emateko. Gaztaina koloreko begiek nahi baino gehiago hazitako bere ume txikiari edozein amak begiratzen dion bezala begiratzen diote, bere buruari aholku gehiegi ematea saihestu nahian.
‎Eta deseroso sentiarazten duen egoera amaitutzat emateko, beste musu bi eman dizkio.
‎–O, bai, Ander –zer esan nahi zuen ulertu ez nuen keinua egin zuen eskuarekin zirkulu bat osatuz, eta atxiki arin bi eman zizkion bere zigarroari– Txikitan elkarrekin jolasten genuen denok, auzuneko neska mutil guztiok. Eta nola dabil gure Ander?
‎Toki madarikatu hau da! –beste atxiki arin bi eman zizkion zigarroari, eta gero, urduri, zanpatu egin zuen zigarroa hautsontziaren aurka– Hemendik alde egin behar dugu edo Alexek ere berdin bukatuko du –eta begirada hamar hamabi urte inguruko mutil baten argazkira zuzendu zuen: mutila gerritik gora baino ez zen ikusten eta elastiko berde bat janzten zuen, baloi zuri beltza esku artean.
‎Zazpi berdel zekartzan: Tomasen amari bi eman zizkion eta beste bostak Martinak gorde zituen. Mateok gogo handia zeukan izeko Rosari gauzak galdetzeko, aitite Juliani buruzkoak, baina iruditu zitzaion Tomasen ama etxera joan arte itxaron behar zuela, hori komeni zela, ez zela giro ona hura galderak egiten hasteko.
‎Gero jakin genuenez, mozorrotu batzuek harrapatu zuten Marro, iritsi eta etxe aurrean motorra uzten ari zela, eta bereak eta bi eman zizkioten; gero, etxeari su eman zioten; harrizkoa eta egurrezkoa zenez, oso zaharra, papera bezala erre zen. Marro etxeorderaino joan zen erdi arrastaka, eskopeta hartu, eta berebiziko iskanbila hura atera zuen.
2006
‎Inoiz ikusiko zenituzten, eta ohartuko zineten atzerritarrak direla gehienak. Mormoien arauak dio misioilariek urte bi eman behar dituztela etxetik kanpo, gaztetan, eta familiarekin lotura guztiak hautsita. Euskal Herriko misiolaririk bada eta bada, ez dabil hemen.
‎Norbaitek beste norbaiten zaintzan denak eta bi ematen dituenean, bere buruaz zaintzeaz ahantzita, beharrezkoa den oreka pertsonal hori galdu eta egonezin emozionalak, gogaitpena, bakardade sentsazioa, desoreka pertsonala eta barne nahigabeak metatzen zaizkio elkar gainka.
‎Norbaitek teknikariari deitu lioke, baina ez dagoenez horretarako arduradunik, eta denak lanez gainezka daudenez, ez du inork egiten. Kafeari zurrutada bi eman ondoren, erretzeko gogoa piztu zaio berriz. Askotan, erretzeko gogoa izateko bakarrik edaten du kafea, nahiz eta gero bihotzerrea izango duela jakin.
‎Saltzaileak kolpetxo bi eman zizkidan belaunean nire arreta bereganatzeko, eta, bigarren kolpean, hantxe pausatu zuen eskua.
2007
‎Diapositibaz lagundurik, 30 urtez egindako azterketa lan eskergaren emaitza erakutsi zigun Truffautek. Hemen adibide soil bi emango ditugu.
‎Sharak bost urte darama orkestra zuzendari, freelance edo, beraren hitzak hobestearren," zuzendari gonbidatu" modura. Aurretik, eta beka batzuei esker, urte bi eman zituen munduko maisurik onenekin lanean, herrialde desberdinetan. Orduan hasi zen bidaiak egiten, eta harrezkeroztik ez da gelditu.
‎Baten parte bi ematen dituzten eskaintzak %30 eskaintzen dutenak baino hobeak direla balioztatzeko gauza al gara?
‎Izugarri gustatuko litzaioke lotsarik ez izatea, izan ere, benetan lotsatiak direnek, oin bereko zapata bi emanda ere, ez lituzkete zapatak dendara itzuliko.
‎Eta baietz egin diozue hiru lagunek buruarekin. Orduan semea jasotzera joan behar duzula esan eta bakoitzari musu bi emanez agurtu dituzu. Sei musu guztira.
‎Aitaren mugikorraren zenbakia eman diozu eta zain geratu zara, gelaren bazter batean dagoen aulkian eserita. Deitzera joan aurretik, irakasleak dantzatzen jarraitzeko eskatu die beste ikasleei, bat bi, bat bi eman die erritmoa, eta urruntzen doan bitartean gogorarazi die besoak hegoak direla eta hegan egin behar dutela dantzatzean. Txoriak bezala hegan.
‎Mayor Orejaren beraren botoa eman zuen 2003an Legebiltzarrean Carlos Iturgaitz PPko alderdikideak. Hartara, boto bi eman zituen Iturgaitzek bilkura hartan: berea eta Mayor Orejarena.
‎Ikusten denez, pauso bi eman behar dira:
‎Helburuok betetzeko, urrats bi emango ditut artikuluon: lehenengo urratsean jorratuko ditut hiztunen adibideak, eta bigarrenean emango ditut konklusio gomendioak.
‎Perpaus bakoitzari erantzun mota bi emango dizkiogu: batetik, jatorrizko ordena, eta berau liburuan agertzen da; bestetik, beste bat edo batzuk, gure ustez, onargarriak, betiere kontuan hartuta zelako adibideak ikusi ditugun unitate honetan, hiru artikuluetan, idazleen lumetan eta hiztunen ahotan.
‎Berriro azalduko dugu TEORIAn esanikoa, baina zehatzago. Horretarako, adibide bi emango ditugu erakusgarri zeintzuk pauso eta zelan eman behar ditugun (adibideotan aposizio mota biak agertuko dira: lehenengoa aditz bakoa; bigarrena adiztuna):
‎Has gaitezen paratuz, lehenengo, adibidea, eta beronen azpian (gero ariketa guztietan egingo dugun legez) eskema, non pauso bi eman behar diren (problema identifikatu eta konponbideak):
‎Hartzen badugu edozein perpaus, konturatuko gara zenbat eta aurrerago egon galdegaia, orduan eta errazago irakurtzen dela, batez ere galdegaia bada luzea edo konplexua. Teorian esanikoa hobeto ulertzeko praktikan, perpaus multzo bi emango ditut (aditzak kortxete artean; galdegaiak beltzez):
‎Galdegaia laburra bada, ageri da aditz aitzinean zein gibelean. Konklusiotako 1 puntuan, adibide bi eman ditut galdegaia dutenak laburrak eta aditz ostean ipiniak; hemen, adibide bakarra emango dut galdegaia duena laburra eta aditz aurrean:
‎Orain perpaus bi emanda eredugarri, ikusiko dugu zelan aplikatzen zaizkien eskema baliabideok. Hona hemen perpaus biak:
‎Baina osagai bi baino gehiago erantsiz gero, hasiko ginateke nekez irakurtzen, arazoak izaten komunikagarritasunean. Ondoren adibide bi emango ditugu, eta euretan aposizioak (kortxete artean) aurrekarien (Javier Madrazo) ezkerretara daude ipinita:
‎Inguruko altzariekin konbinatzen duen kolorea aukeratzea komeni da. Altzariaren gainazala lixatu egin du, ahal dela, zainaren noranzkoan, zurak apaintzeko erabiliko dugun produktua xurga ez dezan, eta, horretarako, estalki geruza bat, inprimaziokoa eta aukeratutako kolorearen geruza bat edo bi eman dizkio.
‎Kasu horretan, lehenik eta behin, loreontziaren gainazal osoa busti behar da; ondoren, pintura binilikoz estali behar da erabat, lehortzen utzi behar da, eta, ondoren, pintura puzgarriak erabili behar dira hondoan askatzen diren irudietarako (hostoen marrazkiak, loreak, zirkuluak eta abar). Ondoren, barrualdeari iragazgaizgarriaren esku bat edo bi eman behar zaizkio, lehortzen utzi eta esmalte laka gardenaz busti. Emaitza ezin hobea izango da prozedura hiru aldiz errepikatzen bada.
‎Egun, gutxixeago ematen dut. Aurten ez naiz horren fin ibili eta odoletako bi emate eta beste erako bizpahiru egin ditut. Izan ere, plaketa eta plasma ematea, emailea osasuntsu egonez gero, hilero egin daiteke.
‎(…) Koldo Mitxelenak* Lengua común y dialectos vascos* izeneko artikulua argitaratu zuen 1981ean eta, bertan, euskalkiak uste den baino berriagoak zirela esan zuen. Arrazoi bi eman zituen horretarako:
‎Gauetan ez duela lorik egiten esaten dit, baina ni etxetik irteten naizen bakoitzean, goizean nahiz bazkalostean, zurrunga batean uzten dut, azken bi urteetan egunero berdin. Uste dut, bazkalostean ordu bat edo bi ematen dituela lo, eta gero esnatu eta telebista ikusten egoten dela ni iristen naizen arte.
2008
‎–Zortziak ia!?. Ordu bi eman ditu lo. Buruko mina, berriz, ez zaio guztiz aldendu oraindik.
‎–Hil bi eman ditugu Ghanan, eta gero bina aste Burkina Fason eta Malin, aste eta erdi Senegalen, eta Mauritanian, ahotsa jaitsi du, poliziari begira, hiru egun, beharrezkoak baino ez.
‎Lankide ohia hurbiltzen ikustean, kafe katilua mahaian utzi eta zutitu egin zen, bere gorputzaren liraintasuna agerian utziz. Musu bi eman zizkioten elkarri eta jesarri egin ziren.
‎[orain haiek hura hari]. Helduaren eta gaztearen erantzunen arteko aldea numeroan dago, gazteak pluraleko adizkia (oilasko batzuk saldutzes) darabil eta helduak erantzun bi eman ditu: bata singularrekoa (oilasko batzuk saldutzé nire lagunai) eta bestea pluralekoa (saldutzos9).
‎Bertiz Abentura Parkerako sarrerak eraman zituzten; gaztetxoetan, lehenengo aukeratua Maite Elizetxeren Iluntasunaren beldur ipuina izan zen; bigarrena Endika Etxenikeren Ur erroten laisterketa; hirugarrena Itsaso Iriarte, Pablo Letona eta Unai Santxotenaren Antton mendian galdurik lana. Laugarren sariari dagokionez, bi ematea erabaki zuen epai-mahaiak: Adrien Grivillersi, Azenari lan motz eta arinarengatik, eta Haizea Meoki eta Itsaso Elizetxeri Errotako animaliak ipuinarengatik
‎Arrazoi batzuk badira gure baldintzak aldatu egin direla azaltzeko. Nik bi emango ditut, elkarri lotuak, panorama bera eta horren aurreko jarrera desberdinak argitu nahian.
‎Arrazoi batzuk badira gure baldintzak aldatu egin direla azaltzeko. Nik bi emango ditut, elkarri lotuak, panorama bera eta horren aurreko jarrera desberdinak argitu nahian.
2009
‎Aurtengoan, gainera, Donibane Lohizuneko Begiraleak elkartekoen laguntza izango dute, eta datorren urtean iruindarrak bisita itzultzekotan dira. Azken urteotan ez da festarik antolatu, eta aurten elkarte biek berearenak eta bi emango dituzte egun horretan giro ederra sortzeko.
‎Baita herri koplak bultzatu eta batzeko ahalegina egin ere, Lauaxetaren kasuan Euzkadi egunkariaren bitartez. Geroago, Gabriel Arestik eta Bitoriano Gandiagak, adibide agerienetako bi ematearren, molde berriagoetan murgildu arren, iturri horretara jo zuten.
‎Neguko Bidezaintza Plana koordinatzen duen organoa gasteizen bildu da ostiralean. Hainta erakundek luzatutako gomendioez gain, beste bi eman ditu: ahal den neurrian, errepideak saihestea asteburuan, eta kanpoan egindako jardueretan arretarik handiena izatea.
‎Seguruena horregatik ez zuen atzera behin ere begiratu. Nahiz eta Perezek pauso bat edo bi eman, alferrik, haren atzetik. Nahiz eta haren izena oihukatuz egoskor iraun, itzuli zedila eskatuz.
‎Azken bi kasu horietan, ez da hain ohikoa parasitoa desaktibatzea. Mikrouhin labean segurtasunez prestatzeko, arraina gomendatutakoa baino 14 °C gehiagoko tenperaturan prestatu behar da, estali egin behar da, eta, egosten den bitartean, piezari buelta bat edo bi eman, puntu hotzak saihesteko. Behin kozinatu ondoren, hobe da labean bi minutuz uztea, tenperaturaren banaketa uniformea lortzeko, Elikagaien Segurtasunerako Espainiako Agentziaren (AESAN) gomendioen arabera.
‎Gainerakoan, biek jarraitzen dituzte Eustatek langabezia aztertzeko jarritako irizpideak, baina, horra hor ezustea, kopurua zeharo ezberdinak dira batean eta bestean, eta aldea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Hala, Eustaten arabera, 2008ko azken hiruhilekoan 46.400 langabe zeuden, eta INEk atzo kopuru horren ia halako bi eman zuen: 88.600.
‎Bartzelonak ACB ligako titulua irabazteko aukera bezain handia. Kataluniarrak hazita daude, freskoago daude, indartsuago, eta Tauri kolpe handi bi eman dizkiote bi partidetan. Zergatik ez hirugarrena?
‎Eta espero dute bidearen hasierak jarraipen bera izango duela. Bidaia pauso batekin hasten da, baina guk bi eman ditugu, bi egunetan.
‎Editore analogikoari, digitalaren itsasoan sartzeko orduan, izua eta bi ematen dio piratak. Somalian baino segurantzia gutxiago du editore profesionalak unibertso digitalean, inork ez baitio ehuneko ehun bermatzen bere lana kopiatuko ez denik.
2010
‎La guerre du feu filmean bezala suaren antzeko ondasun funtsezko batengatik gorriak ikusi edota besteei bereak eta bi emateak zentzuren bat izan dezake, baina, zer zentzu dauka besteak zapaltzen ibiltzeak, gero, Madoffen antzera, etxeko zapatilak urrean brodaturik izateko?
‎2009an baino milioi erdi hegaluze gehiago harrapatu dute, baina Bizkaiko Golkotik urrunago, Irlandatik gertu, joan behar izan dute arrantzara. Egun bat edo bi eman dituzte arrantza lekuetara iristeko eta sasoi honetan etxetik 10 ordutara egon lirateke, Elduyanek azaldu duenez.
‎Emakumeak irribarre lotsati bat eskaini zion eta haren masail barrenetan azaldu ziren zulogune txikiei begira geratu zen Nino, hipnotizatuta bezala. Gero urak zimurtutako kartera poltsikotik atera eta txartel bi eman zizkion umeari, ile lehorgailuaz lehortu zituela esanaz.
‎Kantuko gainerako ahapaldi guzti guztiak Sallaberriren liburuan bezalaxe daude transkribaturik. Bosgarren ahapaldian, ostera, eskuidatzian aukera bi ematen ditu: Gure Jinko Jaonak badu pietate/ Zelüko Jinko Jaonak badü pietate.
‎Erdi mailako burges zeken xuhurren bulegoak garbitu ditugu berriz. Oraingo orduak halako bi eman ditugu lanean. Ezagun da zenbat maite gaituzun.
2011
‎Zentro bakoitzak finkatu behar du txostenen maiztasuna; batzuek bi ematen dituzte ikasturtean zehar, bat urtarrilean edo otsailean, eta, bestea, ikasturtearen amaieran?, eta, beste batzuek, berriz, hiru hiletik behin. Eskura ematen dira, haurraren bila etortzen direnean.
‎" Tontorragatik burua galtzen dugu". Bai, horixe!, nik neuk ere bai, eta horren adibide garbia aurten dago: Gasherbrum eta gero K2ra hurbildu ginen, gau bi eman genituen lepoan, eta bigarren gau hori sekulako akatsa izan zen. Izan ere, gu izan ginen bakarrak lepora heltzen, 4 kanpo horretara, eta gugaz zetorren taldea beheko kanpamenduan zegoen.
‎Han ginela, haren etxerako sarrera bat eliza barrutik zela ikusi genian eta handik sartu gintuan iluntze batean. Ni atzetik hurreratu, beso batekin lepotik oratu, bestearekin ahoa itxi, garrasirik egin ez zezan, eta bien bitartean, Antonek labankada bi eman zizkioan: bata gibelean eta bestea bihotzean.
‎Isilik hurreratu zen eta ez nintzen konturatu gure ondoan zegoela. Nigana etorri eta musu bi eman zizkidan. Harriturik utzi ninduen.
‎Musu bi eman dizkit eta hauxe esan die han zeudenei:
‎Ontzira igo eta batera, Sanlucar de Barramedan bertan eduki genuen lehenengo ezusteko txarra. Alderdi hartako itsasoa beti zen gaiztoa, baina aldi hartan, ekaitz gogorra egokitu eta ia egun oso bi eman genituen itsaso zabalera irten ezinik. Gainera, marinel batek labain egin, uretara jausi eta olatuen zurrunbiloan galdu zen.
‎Zigiluari buruz deus ez esateaz aparte, Brian agenteari eskatu genion bota zezala. Pete gizajoak aste bi eman zituen etxetik irten gabe. Ez zuen ulertzen zer zela-eta geuk, bere lagunok, gibeletik sastakatzen genuen.
‎Jaitsi ginen, txoferrak bozina jo zigun, guregana egin zuen hatz. Zaflada bi eman zizkion bere buruari eskuin aldeko masaila jasorik. Baiki, horixe ginen, azal gogorreko alprojak.
2012
‎Estilo aldaketa erabakigarria izan da taldearen hazkundean. Jokalari gehienek aurrerapauso bat edo bi eman dute jokoan. Euren onena ari dira ematen.
‎Leloa ere badu: Geureak eta bi ematera goaz. " Lehen helburua jendeak proiektu berria ezagutzea izango da.
‎Musu bi eman nizkion, ezpainetatik gertuegi. Begirada ekidin eta aterantz abiatu nintzen.
‎(Sarrionandia 1991a: 120), eta ustezko lau poema horietako bi ematen ditu, euskarara itzuliak.
‎Une batez itxaron du. Gerizak pauso bat edo bi eman ditu atzerantz. Inasek atea ireki du eta Jesus Mari azaldu zaio parez pare.
‎Militeak atzerapauso bat emateko prest egon behar du, aurrera bi eman ahal izateko. Baina pauso bat esan dugu, Equitius, ez sei mila!
2013
‎Tailer bi emango ditugunez, ikastetxe bi etorriko dira. Goizean Durangoko San Antonio Santa Rita ikastetxeko gazteak etorriko dira, eta arratsaldean Maiztegi herri eskolakoen txanda izango da.
‎" Udalaren utzikeria ikusirik, benetan txalotzekoa da herritarren jarrera eraikitzailea". Euren ustez, herritar horiek lezio bi eman dizkie udalari eta Eusko Trenbide Sareari. Lehenengoa:
‎Mainerrota, Udaletxeko kalea eta Artekale. Ondoren, Gomilaz, Ubidea eta Zubizabaletik zehar diseinatutako zirkuituari itzuli bi emango dizkiete. Aurten bigarren bider antolatu dute txapelketa.
‎Eta, hala ere, Athleticek oso ondo ordaintzen jarraituko du. Batzuetan, atzerapauso bat eman behar izaten da aurrera bi eman ahal izateko.
‎Pauso sendo bi eman ditu, baina hirugarren bat emateak asko lagunduko lioke. Pauso errazagoa da, itxuraz, baina aurreko biak bezain garrantzitsua.
‎Zentzuzkoa iruditu zaigu bake bide horietan ibili garenok bat egitea euskal herritarron bake nahiarekin. Urte bi eman ditugu han hasitako prozesua gertu gertutik aztertzen, eta pentsatu dugu oso egokia zela zerbait egitea Aieteko Adierazpenaren bigarren urtemuga honetan ekinbidea hauspotzeko. Uste dugu adierazpenak bete betean eusten diola gaurkotasunari, eta han zehazten diren bost urrats horiek ezinbestekoak direla bake bidea azken muturrera eramateko.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia