Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 66

2000
‎Hara, Jabi: arrazoi bi emango dizkizut" lagunengana" ez joateko. Lehena, zure moduko lagunik ez dudala behar.
‎Hain arriskutsua, ezen euren arteko konfiantza punturik gorenera heldu zenean bere etxera joateko proposamena luzatu baitzion Rocíok Txemari. Eta Txemak egun bi eman zituen proposamen harekin bueltaka, baietzaren eta ezetzaren arteko ika mikan sartuta. Harik eta, bi egun haien buruan, Eider azaldu zen arte Rocío eta Txema hitz egiten ari ziren tabernako izkinatxora.
‎Rocíok erlojuari begiratu zion, eta agur formal bat luzatu zien biei: Eiderri musu bi eman zizkion masailetan," pozten naiz zu ezagutzeaz" esan ondoren; Txemari, berriz, agur esan zion eskuarekin. " Ea laster aurkitzen garen berriro", bota zien segituan," bariantea egin baino lehenago behintzat".
‎Baina ez, ez zegoen batere gaizki, kontuan izanda ez zela hiriko auzorik liluragarriena ere. Eta askoz ere pisu politagoa izango zen Eider berarekin bizitzera joan izan balitz, baina ez zuen urrats hori ez bat ez bi eman nahi, eta Txemak ere ez zuen txarto hartu erabaki probisional hura. Zeren probisionala zela ulertzen zuen, argi baitzegoen denboratxo bat igaro ondoren Eiderrek maletak egingo zituela euren maitasun habiara joateko.
‎Eta horrela ibili nintzen, harik eta egun batean neure deliberamenduaren hartzerat deliberatu nintzen arte: Jainkoak bi hautabide eman zizkidan, eta nik ere bertze bi emanen nizkizun: erran nahi baita ezen zuri gutun bat skribatzea bururatu zitzaidala, enea ez zen bertze letra batekin:
2002
‎Pertseok sandalia miragarri haiek jantzi bezain azkar arinagoa sentitu zuen gorputza, beste edozein pertsonaren gisa lurraren gainean ibiltzeko arinegia. Eta pauso bat edo bi eman zituenerako, oi mirarien miraria!, aireratu egin zen Zilarbiziren eta Ninfen buruen gainetik, eta nahiko lan izan zuen berriro jaitsi eta lurrean kokatzen.
2003
‎Matias mahaitik altxatu eta pauso bi eman zituen; bat mahaitik urruntzeko eta beste bat mahaira itzultzeko. Idatzi zuen:
‎–Oraindik ez zara patioan egon? –lotsagarria zen pentsioan ia aste bi eman eta gero Matiasek halako galderak egitea.
‎Zeharo pozgarria da Ministerioarentzat honako albiste honen berri ematea: Arbidas eskualdean (Idus, Eldas eta Lanta) egin duzun proiektuari Lehen Saria eta Urrezko Domina bi eman dizkiote Rotterdamgo Nazioarteko Proiektuen Biltzar Nagusian.
‎Lehenengo buelta bi eman zituen Matiasek Malanda pentsioko patiotik. Gero hilarri batekin egin zuen estropezu.
‎–Jainkoaren grazia berezia da hau, don Kosme! Eta zer esan didazu, irabazien hamarretik bi emango diozula Elizari. Baina harro egon zintezke, don Kosme, bai baitakizu Jainkoak bakoitzeko ehun ordainduko dizula, beste bizitzan.
‎Eta zintzilik, perla zuridun lepokoa. Buelta bi eman eta, halere, zilborraren azpitik erortzen zena. Charleston garaikoa, 20ko hamarkada eroa.
2004
‎–Baina horretarako galanki jan behar duk, hezurretan hago eta –esan zion De Groeeningek eta, eskua luzatuta, platano bi eman zizkion.
‎Astiro zihoan motorra, eta berarekin batera sidecarra. Gizon beltzak eta Caribek beraneante bi ematen zuten, hondartzara pololoekin eta bibote handiekin joaten ziren haietakoak.
2005
‎Ametsek, aurpegi serioa aldatu gabe, giltza atera eta atea ireki du. Esango luke berak buelta bi emanda utzi duela, baina tira, ahaztu egin bide da. Zuzenean komunera joan da, tolestuta egoteagatik oraindik bustita dagoen aterkia han zabaltzera.
‎Mutsumi ere, Ametsi eskua luzatu aurretik, neskarengana etorri da, nikotinazko hortzak agerian, begiak zimur txikietan ia desagerturik. Naroa besarkatu eta elkarri musu bi eman diote.
‎Ama Amets baino txikixeagoa da, ez oso, ile labur ondulatua xerloka horiz tindatua; neurrian, ez nabarmenegi. Beroki potolo ilun batean bilduta, besoak luzatu ditu semeari sorbaldetatik heldu eta musu bi emateko. Gaztaina koloreko begiek nahi baino gehiago hazitako bere ume txikiari edozein amak begiratzen dion bezala begiratzen diote, bere buruari aholku gehiegi ematea saihestu nahian.
‎Eta deseroso sentiarazten duen egoera amaitutzat emateko, beste musu bi eman dizkio.
‎–O, bai, Ander –zer esan nahi zuen ulertu ez nuen keinua egin zuen eskuarekin zirkulu bat osatuz, eta atxiki arin bi eman zizkion bere zigarroari– Txikitan elkarrekin jolasten genuen denok, auzuneko neska mutil guztiok. Eta nola dabil gure Ander?
‎Toki madarikatu hau da! –beste atxiki arin bi eman zizkion zigarroari, eta gero, urduri, zanpatu egin zuen zigarroa hautsontziaren aurka– Hemendik alde egin behar dugu edo Alexek ere berdin bukatuko du –eta begirada hamar hamabi urte inguruko mutil baten argazkira zuzendu zuen: mutila gerritik gora baino ez zen ikusten eta elastiko berde bat janzten zuen, baloi zuri beltza esku artean.
‎Zazpi berdel zekartzan: Tomasen amari bi eman zizkion eta beste bostak Martinak gorde zituen. Mateok gogo handia zeukan izeko Rosari gauzak galdetzeko, aitite Juliani buruzkoak, baina iruditu zitzaion Tomasen ama etxera joan arte itxaron behar zuela, hori komeni zela, ez zela giro ona hura galderak egiten hasteko.
2006
‎Norbaitek teknikariari deitu lioke, baina ez dagoenez horretarako arduradunik, eta denak lanez gainezka daudenez, ez du inork egiten. Kafeari zurrutada bi eman ondoren, erretzeko gogoa piztu zaio berriz. Askotan, erretzeko gogoa izateko bakarrik edaten du kafea, nahiz eta gero bihotzerrea izango duela jakin.
2007
‎Eta baietz egin diozue hiru lagunek buruarekin. Orduan semea jasotzera joan behar duzula esan eta bakoitzari musu bi emanez agurtu dituzu. Sei musu guztira.
‎Aitaren mugikorraren zenbakia eman diozu eta zain geratu zara, gelaren bazter batean dagoen aulkian eserita. Deitzera joan aurretik, irakasleak dantzatzen jarraitzeko eskatu die beste ikasleei, bat bi, bat bi eman die erritmoa, eta urruntzen doan bitartean gogorarazi die besoak hegoak direla eta hegan egin behar dutela dantzatzean. Txoriak bezala hegan.
2008
‎–Zortziak ia!?. Ordu bi eman ditu lo. Buruko mina, berriz, ez zaio guztiz aldendu oraindik.
‎–Hil bi eman ditugu Ghanan, eta gero bina aste Burkina Fason eta Malin, aste eta erdi Senegalen, eta Mauritanian, ahotsa jaitsi du, poliziari begira, hiru egun, beharrezkoak baino ez.
‎Lankide ohia hurbiltzen ikustean, kafe katilua mahaian utzi eta zutitu egin zen, bere gorputzaren liraintasuna agerian utziz. Musu bi eman zizkioten elkarri eta jesarri egin ziren.
2009
‎Seguruena horregatik ez zuen atzera behin ere begiratu. Nahiz eta Perezek pauso bat edo bi eman, alferrik, haren atzetik. Nahiz eta haren izena oihukatuz egoskor iraun, itzuli zedila eskatuz.
2010
‎Emakumeak irribarre lotsati bat eskaini zion eta haren masail barrenetan azaldu ziren zulogune txikiei begira geratu zen Nino, hipnotizatuta bezala. Gero urak zimurtutako kartera poltsikotik atera eta txartel bi eman zizkion umeari, ile lehorgailuaz lehortu zituela esanaz.
2012
‎Musu bi eman nizkion, ezpainetatik gertuegi. Begirada ekidin eta aterantz abiatu nintzen.
2014
‎Muxu bi eman nizkion masailetan eta agur esan nion.
‎Ordurako ez zeuden etxeko atean, errepidetik etxetik baino gertuago zeuden. Anaiak pauso bi eman zituen aurrera eta Oliveirak bat atzera. –Geldi egon hadi!?,. Tiro egingo diat!?,. Benetan ari nauk, sinetsidak!?.
‎Nork bere neurrian erantzun behar du. Gauzak horrela, beraz, talentu bakar bat jaso eta bakarra eman duena gehiago da bost jaso eta bi eman dituena baino. Honek, baina, lasai esan dezake:
2015
‎–Haragia jateak gizaki egin gintuen. Orain disfrutatzen dugun burmuin handi eta zoragarri hau eman zigun, esan du zure lagunak, hatz erakuslearekin lokian kolpetxo bi ematen dituen bitartean?. Haragitik datorren energiagatik bakarrik kontzentratu ahal izan ginen burmuin ahalmenak garatzen.
‎Ordu bi eman zituzten jokatzen, eta Albertok eta bere bikote lagunak lau erronda ordaindu behar izan zituzten. Berarekin jokatzen zuenak, jertse lodi bat zeraman berrogeita hamar urte inguruko gizon moztakak, ez zion behin ere errurik bota, nahiz eta argi egon, baita Albertorentzat ere, errua berea zela.
‎ba baldintzazkoa aditzari lotuta idaztea (badaki, baleki), baina ba baiezkoa eta ez bereizita idaztea (ba dakit, ez dakit). Aldiz, bait aurrizkia aditzari lotuta idaztea erabaki zen, baina aukera bi emanez: baitakit/ baidakit, baitzekien/ baizekien, baikiñan/ baigiñan.
‎Horregatik darama beti aldean kalkulagailua Domínguez doktoreak, bai baitaki aski litzatekeela gaixoari dosi egokia halako bi ematea botika hilgarri gertatzeko, eta gutxiago emanda, berriz, eragin urria izango lukeela.
2016
‎–oihu egin zuen Patxikankailuk munstro potzoloa aurrez aurre ikustean. Txundituta zegoen, adi eta zuhur, eta bere begiek plater handi bi ematen zuten. Animaliatxoa ere kieto eta beldurrak airean geratu zen erraldoia ikusi ordukoxe.
‎Eta bi edo hiru orduz paperaren hausnarrean murgildu ondoren, ia hain arreta sakonarekin nola Gruterrek edo Jacob Sponek jartzen baitzuten inskripzio zentzugabe batean, uste izan nuen nolabaiteko zentzua bilatu niola; baina otu zitzaidan ziur egoteko biderik onena ingelesera itzultzea zela, eta behin itzuliz gero, nola atera zen ikustea. Horrenbestez, patxadaz ekin nion, zereginik gabeko gizon batek egiten duen gisara, noiz esaldi bat itzuliz, noiz paseo bat edo bi emanez, noiz leihotik begiratuz munduaren ibilbideari; hala, gaueko bederatziak jo zuten bukatu baino lehenago. Orduan hemen gero datorrena irakurtzen hasi nintzen.
‎esanez bezala begiratu zidan. Hamabiak eta hogeian euria indartu egin zen; pronostikoak zioen egun bi emango zituela atertu gabe.
‎–esan zion Markusek, zerbeza lata berriro berarengana bultzatuz. Gorkak anilla kendu eta trago txiki bi eman zizkion, eztul eta guzti. Markusek barre egin zuen.
‎Esana dut, lehenago, ordu bat edo bi ematen nituela egunero osaba zenak hamarkada luzez osatutako liburutegi hura zehatz mehatz miatzen. Arratsalde haietako batean, harrituta utzi ninduen aurkikuntza bat egin nuen:
‎–Ba, egon trankil. Medikuek diote buruko kolpeagatik beste egun bat edo bi eman dudala hemen, badaezpada ere, baina itxuraz ez daukadala lesio larririk. Eta hipotermia orokorra izan zela, baina ez duela eraginik izan hatzetan edo, ez baitut eman hainbeste denbora ere elur azpian, antza.
‎Heriotza barreiatu zuen liskar anker hartan, bizitzari eustea ez ezik, domina dotoreak janztea lortu zuen. Frankistek bi eman zizkioten: Ikoroski Gorria eta Urrezurizko Ikoroskia.
2017
‎–Zure partez bi eman dizkiogu, esan zion Vampyriak.
‎Nire erretolika entzuten egon ziren bi morroiak arreta handiz, poema on bat errezitatzen ari banintzaie bezala, bietako bat aspertzen hasi zen arte. Edalontzia lagunari eman zion, paparretik heldu zidan hitz bakar bat ere esan gabe, eta lurretik zentimetro batzuk altxatu ondoren ukabilkada arin bi eman zizkidan, crochet ikasi bi, posible da morroia profesionala izatea ere. Bi kolpeak eman ondoren, esku bakarrarekin harturik, eraman ninduen airean eta hormaren kontra utzi ninduen.
‎Begirada ebaluatzaileak izan ohi ziren gehienetan. Aski zituzten pare bat segundo, kaletik zihoazela pauso bi emateko behar zuten denbora, azterketa azkar bat egin eta bikaintasun kalifikazioa emateko, ia guztiek pasadan niri begiratzen baitzidaten, nondik atera duk emakume puska hori??, galdeginez bezala. Batzuk, lotsagabeenak edo konformagaitzenak, itzuli ere egiten ziren emakumeari disimuluan bigarren begiratu bat botatzeko.
‎–Soldadu, astebeteko baimen berezia ematen zaik, etxera joan eta gurasoak ikus ditzaan. Ez duk denbora asko, bazakiat, joaten bi egun eta itzultzen beste bi emango dituk eta, baina hiru egun oso izango dituk haiekin egoteko eta gutaz ahazteko, orain bai, irribarre egin zuen?. Batzuetan, komeni duk gelditzea, indarberrituta itzultzeko.
‎–Ba? berak esan duelako gelan aita boxeolaria duela, segundo bi eman zituen isilik baina berehala oroitu zen gelako pasadizoaz.
‎erositakoa ikusteko gogoek erabat menperatua ninduten. Anaiak liburuei begiratu zien eta bi eman zizkidan. Sinesgaiztasunez zipriztindutako alaitasunez begiratu nien.
‎Bertako pertsona etxean ote zegoen ala kalera irten zen, argia piztuta ahaztuz? ezin jakin, berriro, eta zoriari minutu bi emanez, alkandora astiro lotuz leihoaren parean zutunik zain, ezer gertatzen ez zela ikustean, gosaltzera jaitsi nintzen.
2018
‎Kazetaria baino gehiago, amerikarraren gidaria eta interpretea da, gaur egun fixer deritzona. Ohituta nago daukaten adinaren halako bi ematen duten kurduak ikusten, baina ez alderantziz. Gizonak, berrogeita hamar urte dituela esaten badu ere, hogeita hamarreko gaztetxo bat dirudi, asko jota!
‎Saxofonista iritsi berri zen. Bi mutilek elkar agurtu zuten eta Letek musu bi eman zizkion Aneri.
‎Sartu zuenean, baporeagaz atzez egin zuen kapitainak. Trinke oraintxe!, eta Joxemigelek zortzi formako murtzila bi eman zizkion txikotari kubiertako bolardoaren bueltan. Bere baitan estutu, eta horrela lotu zuen sokaren beste muturra.
‎10.872 presoak ukabila estutu eta urrats sendo bi eman zituen gizonarengana, baina paparretik heltzeko zorian zegoela, bere burua kontrolatu eta beste alde batera begiratu zuen.
2019
‎Gaur bertan idatzi duzun paragrafoaren azken hitzak beso luzea atera du ordenagailutik eta kolpetxo bi eman dizkizu sorbaldan. Hobe biharko uzten baduzu, esan dizu.
‎–Pilulak hartuko ditut, erantzuten du beste urrats bi eman ostean?. Gabon, dio jiratu gabe, logelako atea ireki eta eskuarekin eusten diola.
2020
‎Hamabost urte lehenago gertatutako zerbait zen. Enpresa zientziak ikasten urte bi eman zituen; gero, ikasketak utzi eta lanari ekin zion, furgoneta batekin pakete banaketak eginez. Osagile baten eta irakasle baten seme bakarra –ez zuen neba arrebarik–, eskola garestietan ibili arren txikitatik, ez zuen maila handirik ematen liburuen artean.
‎Aukera desberdinak aztertzen hasi nintzen hantxe bertan, osagileak aukera bi eman balizkit bezala: txarra bata, okerragoa bestea.
2021
‎Egunero jaitsi behar ginen esne bila. Etxean bizi zen jendearen arabera, esne litro bat edo bi ematen zizkizuten. Haurrei Errekalden ematen ziguten jatekoa, han zeuden gizarte laguntzaren jantokiak.
‎Joan egin behar. Dokumentuak, alabaina, beste datu interesgarri bi ematen dizkigu; gizona, Eugenio, Pedernaleseko auzotarra zela eta emakumea, Nikolasa, Sukarrietan" helbideraturik" zegoela. Non, zein etxetan bat eta bestea, ez dio.
‎Bi musu eman zizkidan, noizbait gelditu behar genuela eta seme alabei bere partetik eta andrearen partetik beste bi emateko aginduz.
‎Makurtutako burua jaso du emaginari aurrez aurre begiratzeko, eta harengana pauso bi eman ditu.
‎Zerbait gosaldu luke, edo bazkaldu. Pauso bi eman ditu, hozkailua irekitzeko. Hutsik.
2023
‎Lurrean zerraldo zegoela, beste tiro sorta bi eman zizkion gertu gertutik, ia buru osoa txikitu arte.
‎Makurturik eta irribarretsu nengoen heldu zenerako. Berak beso biekin besarkatu eta musu bi eman zizkidan matrailetan. Ez ninduen estu besarkatu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia