2000
|
|
Eta, egun batean, xakeari buruzko historia harrigarri hura kontatu zigun: nola gizon batek joko hura asmatu, erregeganat joan, eta nola honek erran zion ezen eska ziezaiola nahi zuena, asmakuntzaren ordain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean
|
bi
aldiz gehiago... eta erran zion ezen segi zezala gisa hartan koadroz koadro, hirurogeita laugarrenerat arte, eta hirurogeita laugarren eta azken koadroak jakinaraziko ziola berari eman beharreko ordaina; eta kontatu zigun nola hatsarrean erregek irri egin zion, baina baita harri eta zur geratu zela ere, hondarrean, emaitza ikusi zuenean, zeren erresuma osoan ez baitzuen, ezta urrunetik ere, hainb... Eta jartzen gintuen aitonak problema haren erresoluzionean... eta, kalkuluak egin ondoren, kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen, zeren numero hark infinitutik hurbil behar baitzuen, eta infinitua ez zegoen nehola ere atzemaiterik.
|
2001
|
|
Lau edo sei aste barru haurrak bidaia saria ordaintzeko eman duen baino
|
bi
aldiz gehiago irabazi du. Irabaziok talde antolatzailearen eskuetara joango dira.
|
2008
|
|
Nekatuta nengoen, egia da; baina jaiki berritan bezain fresko egonda ere, bistakoa zen kontrario harekin alferrik neurtuko nintzela. Enborrez enbor, oreina bezala mugitzen zen izaki hura, bi hanken gainean korri eginez gizakien modura, baina nik inoiz ikusi baino
|
bi
aldiz gehiago makurtuz gerria. Nolanahi ere gizona zen, hori ezin nuen zalantzan jarri.
|
2009
|
|
Gauza asko ulertzen zituela, baina ez zituela ulertzen kristauek historian Jainkoaren izenean piztu dituzten gerrak, Jesusek etsaia maitatzeko agindua eman zuenean. Jesusek bekatariak maite baitzituen eta horregatik maite baitut Damaso orain
|
bi
aldiz gehiago: batetik, anaia delako, eta bestetik, sinesten ez duelako, Jainkoari behin eta berriro eskatzen diodan arren Damaso sinesmenaren bidean jar dezan, eta, begiak Domingoren begietan iltzatzen zituela, gehitu zuen?:
|
|
Gauza asko ulertzen zituela, baina ez zituela ulertzen kristauek historian Jainkoaren izenean piztu dituzten gerrak, Jesusek etsaia maitatzeko agindua eman zuenean. Jesusek bekatariak maite baitzituen eta horregatik maite baitut Damaso orain
|
bi
aldiz gehiago: batetik, anaia delako, eta bestetik, sinesten ez duelako, Jainkoari behin eta berriro eskatzen diodan arren Damaso sinesmenaren bidean jar dezan –eta, begiak Domingoren begietan iltzatzen zituela, gehitu zuen–:
|
2010
|
|
Eta hirugarrena, dirua: Alemanian baino Espainiako gerran
|
bi
aldiz gehiago kobratzen zuten (diru kopuru honi bertze hainbertze gehitzen zitzaion diru espainolean). Hiru azalpen sinpleak, komunismoaren aurkako borroka nazia, abentura eta dirua?
|
2011
|
|
Hura han etzanda ikusita, Lindari berriro etorri zitzaion gogora zein gizon egokia zen. Arraroa zen pentsatzea bulegari arrunta besterik ez zela, Stanleyk
|
bi
aldiz gehiago irabazten zuela. Zer gertatzen zitzaion Jonathani?
|
2012
|
|
Eta beraz, bi bide bakarrik ditut neure behiarekin jarraitzeko. Lehena, nire aurkakoaren abokatua erosi
|
bi
aldiz gehiago ordainduz, orduan bere bezeroari traizio egingo baitio justizia haren aldetik dagoela adieraziz. Bigarrena, nire abokatuak nire auzia ahalik eta bidegabekoena balitz bezala agertaraztea, behia nire aurkakoarena dela onartuz, zeren eta, hau trebetasunez egiten badu, ziur lortuko baitu epaimahaiaren aldekotasuna.
|
2015
|
|
Horri gehitu behar zaio baleen haragia eta bizarrak salduta jasoko duten dirua, eta baita harrapatu eta gatzatutako bakailaoarekin eskuratuko dutena ere. 60 dukat inguru jasoko dute tripulazioko langile xeheek eta
|
bi
aldiz gehiago gainerakoek. Ez da dirutza bat, baina urruti daude hamarkada batzuk lehenagoko Ternuko urrezko garai emankor haiek eta, aberasteko modukoa ez bada ere, negua igarotzeko laguntza handia izango da arrantzaleen familientzat.
|
2019
|
|
Maria andrea sadikoa da, baina berak ez daki. Arratsalde on esan zuen logelako atetik,
|
bi
aldiz gehiago atera zuen bere arnasots hori, Raimundo Silva kontura zedin berak, neskame apal bat izanagatik, ez zuela falta lurrin batek airean utzi duen azken hondarra atzemateko kalitate oneko usaimenik. Raimundo Silvak diosala erantzun zuen eta idazten segitu, neskamea zegoen aldera begiratu azkarra botaz, gertatzen ari zenaz ez jabetzeko prest, Maria andreak oheari erreparatu zion, harriturik lehen, eta gero Banengoen ba esan nahi zuen aurpegiko keinu berezi horrekin, zeren ohea emakume baten eskuek baizik ezin atondu dezaketen moduan ikusten baitzen, eta ez Raimundo Silvak, ohea eskale baten etzaleku edo kamainarekin nahas ez dadin, eman ohi zion tirakada sumarioak atondua.
|