Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 25

2003
‎Tunel luze bat igaro genian ondoren, auto barrua argitu egin zuan bat batean, baina elkarri begiratu beharrean begirada errepideko lerroetatik aldendu gabe jarraitu genian, bera kanta baten doinua tarareatuz eta ni bolantearen gainean erritmoa markatuz, ez aspertzeko, bidaia luzea baitzen. Herrixka baten argi konstelazioa utzi genian alde batera, uharte bat ilunaren baitan, herrixkaren izenaz gogoratu ninduan baina ez nian esan, emakumea beste zerbaitetan pentsatzen ari zela baitzirudien. Zubi batetik barrena airean gindoazenean eraman zian bere eskua nire kokotera, nirekin lehen zihoan emakumeak egingo zukeen bezalaxe, keinu makinal bat besterik ez zuan, nire ilearekin jolas egitea gustatzen zitzaioan, baina nire ondoan zegoen emakumeak ez zian ilea bere behatzetan kiribildu, izuturik apartatu eta txilio bat egin zian.
2004
‎–E? –jiratu zuen gizonak burua, beste zerbaitetan pentsatzen egon eta gero.
‎Ni, berriz, futbol profesionalean murgildu berria nintzen arren, ongi bai ongi ohartzen nintzen futbolak bere aldiak eta bere mugak dituela. Karrera laburra baitzen futbolariarena, jende guztiaren esanetan, eta beste zerbaitean pentsatu beharra baitzegoen, etorkizunari begira. Ordudanik pentsatu beharra zegoen, gainera:
2005
‎–Eta zure gurasoak? –galdetu du beste zerbaitez pentsatzeko.
2008
‎Beharbada norbaiten eskuak irudikatzen zituen bere gorputzean, beharbada bezperan gaizki ulertu baten ondorioz ezagutu zuen gizonarengan ari zen pentsatzen, baina nik ez nuen sekula jakingo. Nik ere begiak itxi nituen eta beste zerbaitetan pentsatzen saiatu nintzen, ur ertzetik urruntzen nintzen bitartean.
2009
‎Phineasek ere gauza bera uste du, baina beste zerbaiten inguruan pentsatu nahi du: pentsatu nahi du Sorari buruz hitz egingo dela azken grabazioan, Bornasek zerbait esango duela Soraz.
2010
‎Zer uste zenuen, ba? Orain beste zerbaitetan pentsatzen ari zinen. Egia?
‎Arrazoia izango zuen amak, beharbada. Hobe beste zerbaitetan pentsatu. Hobe etengabe burura etortzen zitzaizkion irudi horiek uxatu:
2011
‎Bil bil eginda zeuden, artilezko mataza txiki bat mugimenduan, eta bizkor eragiten zieten makila antzeko hanka meheei, hotzak eta isilak beldurtuta bezala. Atzetik, artzain zakur zahar bat, hankak hareaz estalita blai, lasterka, muturra lurrari begira, baina axolagabe, beste zerbaitetan pentsatzen bezala.
2014
‎Mediku zaharrak pultsua hartu zidan, beste zerbaitetan pentsatzen ari zela, bistan da. «Ongi, hara joateko ongi» ahapeka esan, eta gero halako irrika batez galdegin zidan ea burezurra neurtzen utziko nion.
2015
‎–Hum... ez dakit. Zure hankarteko laguntxoak beste zerbait pentsatzen duela esango nuke.
‎Bularretakoak askatzeko betarik hartu gabe beragana erakarri zuen Erre ordea, zakiletik tiraka. Esnea bertan ez isurtzeko ahaleginetan, beste zerbaitetan pentsatzen saiatu zen Erre. Non zeuzkan kondoiak?
‎Arkauten ikasi bezala, kirioak baretzeko arnasa sakon hartu eta beste zerbaitetan pentsatzen ahalegindu zen Karmele. Gorriaren irudia berritu zuen, handik gertu gau pare bat lehenago topatu zutenean.
2016
‎Gertatuak gertatu, Enararekin izandako harreman toxikoan, poz ohia gailentzen zitzaion pozoiari eta, itxuran behintzat, ez zitzaizun minik azaleratu harengan pentsatzean. Minaren ordez, azkura edo ezerosotasun apur bat igarri nizun, eta beste zerbaitetan pentsatzeko ahalegina. Sofatik jaiki eta musika kaxara hurbildu zinen, altzariko ehunka CDen artean arakatzera.
2017
‎«Beharbada poliki gidatuko banu», esan zuen. «Beharbada poliki gidatuko banu, beste zerbaitetan pentsatuz...»
‎Bi makarra horiek ez hituela ikusi esaten baduk, ez hituela ikusi sinesten diat. Baina beste zenbait lagunek beste zerbait pentsa zezaketek, ez Ken. Bi makarra horien gorpuak noizpait han edo hemen azalduko balira, denek hik hil dituala pentsatuko liketek.
‎Bi makarra horien gorpuak noizpait han edo hemen azalduko balira, denek hik hil dituala pentsatuko liketek. Gauzak dauden bezala beste zerbait pentsatzea zaila izango huke.
‎Burua zapartatzeko heinean neukan. Uste nuen lasterka ibiliz, beste zerbaitetan pentsatuko nuela, edo hobeki, burua erabat hustuko zitzaidala. Ba pentsa!
2018
‎Hantxe eserita geratu zen, irmo, buztinezko edo egurrezko estatua baten pare, gizonak labakitzeari utzi zion arte. Erretenaren ertzean gerriko grisaxka bat bezala luzatzen zen lur zati estu bat baino ez zitzaion geratzen iraultzeko, baina, ordurako leher eginda, beste zerbaitetan pentsatzen hasia zen.
2020
‎Pixa ere dutxan egin nezakeen, baina libratzeko beste zerbait pentsatu behar. Komun ontziaren estalkia altxatu eta hormara begira eseri nintzen.
2021
‎Burura etorri zaizkio Sarari erlajatzen zarenean geldituko zara haurdun esan dioten aldi guztiak, batzuk lagunek esanda, beste batzuk familian ozenki botata. Hori eta homeopatia hartzeko gomendioak, meditazioan hasteko aholkuak, gaia ahazteko eta beste zerbaitetan pentsatzeko exijentziak. Gertatu ez bada, izan behar ez zuen seinale esaten dioten beste horiei, bestalde, galdetuko lieke ea haurdun gelditu nahi ez zuten eta abortatzeko aukerarik izan ez zutenen haurdunaldiak izan behar ote ziren.
‎Horrela hasten dira gaizki ulertze asko, behar ez den unean norbaiti gauza serio bat esaten diozulako begietara so eginaz. Pareko etxera so eginez esaten baduzu, kasik beste zerbaitetan pentsatzen ariko bazina bezala, askoz neutralago geratzen da. Badakizue zertaz ari naizen.
‎Apaiz gaztea hara eta hona zebilen bera bakarrik. Otoitz bat xuxurlatzen ari zen, baina, praktikak trebatuta, gai zen otoitz egin eta aldi berean beste zerbaitetan pentsatzeko. " Eliza polit askoa egon liteke hor behean –pentsatu zuen– Pobretasunik ez hor, usainik ez, buruhausterik ez.
2022
‎–Ideia ona zen –hasperen egin zuen Isabelek–, baina beste zerbait pentsatu dugu... Agian egunkariak ere bisitatu genituzke, bahitzailea prentsako argazkilaria izan liteke.
2023
‎Ohitura hartzen dut irakaslea esplikaziotan hasi orduko arreta galtzekoa; lau urtean, ez dut eskola bakar bat ere osorik entzuten hasi eta buka, eta gero etxean saiatzen naiz liburuekin egunean jartzen. Maistra batzuek diktatu egiten dituzte ikasgaiak, eta hori nekosoagoa da, baina praktika apur batekin lortzen dut idatzi ahala beste zerbaitetan pentsatzea: mutilengan, amodiozko istorio asmatuetan, abestietan, desioetan...
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia