Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 77

2000
‎Bizarra ezin hobeto egin zion, azal azaleraino, marra geometrikoak markatuz, berak ohikoa zuen eraz guztiz kontrara. Miraz, gainera, eskuaren jokamolde autonomo hark beste sentimendurik ere ekarri ziolako gogora; sentimendu nahasi samarrak, baina ez zuen hartan gehiago sakondu nahi izan. Berandu zebilela eta, ziztu bizian jantzi zen, beti bezain txukun eta urdin, eta galtzerdiak janzteko garaian ez zen ohartu oinak ere ez zituela jatorrizkoak.
2003
‎zuen. Azken urteotan, baina, maitemin horri beste sentimendu bat gehitu zitzaion: gorrotoa.
‎Lotsatik... bai, bazuen zer edo zer sentitzen nuenak, eta beste sentimendu askotatik: morboa, plazera, desioa...
2005
‎bere urguilua zuen, eta ez zion, ez, hura adieraziko. Horregatik disimulatzen zuen, eta horregatik ematen zizkion zorionak amonari, beste jende guztiak bezala, bai, baina aparteko berotasunik gabe, barrutik beste sentimendu batzuk nagusitzen baitzitzaizkion: –Sumendi bat zara, bai, baina beste sumendi batek irents zaitzala:
2006
‎[6] Normala da guk Gustuaren araua bilatzea, erregela bat, gizakien askotariko sentimenduak adiskidetu ahal izateko; edo erabaki bat bederen, sentimendu bat onesten eta beste sentimendu bat gaitzesten duena.
2007
‎ez luke zentzurik bizitzak, ez esnatzearen parekoa litzateke. Aurpegien bidez dakigu maitatzen eta gorrotatzen, eta beste sentimendu guztiak gogoratzen eta sailkatzen.
‎Halaber, baditugu beste sentimendu batzuk: talde kohesioa eta nazioelkartasuna; hau da, aberria batasun integratu eta kohesionatu bat dela sentitzea.Sentimendu horiek areagotu egin daitezke aberriak gerrak, krisialdiak eta antzekoarazoak dituenean edo aberria mehatxupean dagoela hautematen denean.Garapenaren psikologiaren ikuspuntutik, oso jakingarria da sentimendu horiengarapena aztertzea.
‎Zergatik esaten dute eusko erdaldun batzuek «los aitas» (gramatikalki bitxia) eta «la amuña»? ...ere suposatzen duen era berean, eta are jokoan badira pasioak eta irudimena ere, hortaz, hizkuntzarena kreazio adigarria adina sentigarria (estetikoa) baldin bada, orduan hizkuntza ez da zeinugintza intelektual edo formal garbia, zeinu matematikoak edo izan daitezkeen eran, ezpada elementu subjektiboz kargatua bere naturaz beraz (pertsonalak, sozialak, nazionalak), eta mezu hartzailearen adimenaz beste sentimenduari eta imaginazioari zuzentzen zaio halaber, hots, ez da soil zeinu hotsa, musika baizik (atzerrian ama hizkuntzaren «hotsa» entzuteak eragiten duen zauskada, froga), informatu adina mugiarazi egin nahi du, adostasuna galdatzeko baino ez balitz ere, hori eleketa ororen berezkoa da, ez esamolde batzuen partikularra. Hitza kontzeptua da eta sentimendua da.
2008
‎Ez gara diferenteak Euskal Herriko, Espainiako eta Europako barnean garelako. Eta bi nafartasunez ari naiz, biak ez dira elkarrekiko hain diferenteak, nafartasuna ez da hain diferente beste sentimendu erregional edo nazionalekiko. Baina hemen sekulako probintziakeria dago, handiena instituzioek bultzatuta.
‎Senarrari adierazten ziòn sentimendu ustez noble haren azpian, ordea, Reginak beste sentimendu bat behar zuen, askoz ere bihurriagoa, berezko harrotasunarekin lotua, ez baitzuen ahazten, nekez ahatz zezakeen, aitari egin ziòn desafioa, hura hil eta handik egun gutxira:
‎Errealitateaz jabetzen hasi zenean, ordea, beste sentimendu bat nagusitu zitzaion Reginari. Batez ere, handik bizpahiru egunera markesa eta haren bi alabak ikusi zituenean.
‎Senarrari adierazten ziòn sentimendu ustez noble haren azpian, ordea, Reginak beste sentimendu bat behar zuen, askoz ere bihurriagoa, berezko harrotasunarekin lotua, ez baitzuen ahazten –nekez ahatz zezakeen– aitari egin ziòn desafioa, hura hil eta handik egun gutxira: " Aldasorotarren leinua galduko da, bai, aita, baina zin degizut aldasorotarrak maila goragoko leinu batean txertatuko garela!
‎Errealitateaz jabetzen hasi zenean, ordea, beste sentimendu bat nagusitu zitzaion Reginari. Batez ere, handik bizpahiru egunera markesa eta haren bi alabak ikusi zituenean.
2009
‎Ez da inola ere egia gizaki primitiboak gauzen ezberdintasun enpirikoak atzemateko gaitasunik ez duenik. Baina naturari eta biziari buruzko haren ikuskera diferentzia horiek guztiak beste sentimendu honek estaltzen ditu: hau da, biziaren forma bakoitzaren ugaritasun eta ezberdintasunen gainetik horren oinarrizko bizi elkartasun (solidarity) ezabaezina dagoela uste izatea barru barrutik?
‎Haurrak ukitu behar ez duen zomorrora nola, beragana hurbildu nintzen poliki, beste sentimendu guztiak itzaltzen zituen erakarpen batek bultzatuta. Berehala, haren intziria negar bihurtu zen.
‎Adak liburua poltsan sartu eta sartu ahala ohartu zen bere poltsa hura beste poltsa bat zela jada, liburua poltsaren hondora sartu zuèn eran irakur zitekeen pentsamendu hura, liburuari toki egokia egiteko objektu guztiak baztertzen zituela, begiak ere hartan iltzaturik? gero, etxerantz abiatzerakoan, poltsan iltzatuko zituèn moduan, behin eta berriro iltzatu ere, poltsa hura begien grabitate zentro bilakatu balitzaio bezala?, eta ohartu zen, halaber, beste sentimendu batek estutua zegoela: bizitzan behin baino gehiagotan bizi izan zuèn sentimendu hura, bi iturburu antagoniko zituena:
‎beldurra iturburu zuèn kezka, belaunaldiz belaunaldi transmititua, ausaz, gizakiak gizakia lehen aldiz kondenatu zuenetik, historia liburuen aurreko inkisiziotik, beraz?, zergatik? eta besteak desberdin pentsatzen zuelako; izebaren kezkari, baina, beste sentimendu bat gainjarri zitzaion, harridurazkoa, mirespen kutsu bat ere bazuena, ilobari begiratzeko modu ezin nahasizkoak salatzen zuen?, hain ziren Domingok esandako hitzak ohiz kanpokoak; eta hain ziren xelebreak, non barre txiki bat ere egin baitzuen izebak:
‎Arazoa, baina, ez ziren beti besteak; lehendik ere ikasia zuen Adak lezio hori hainbat alorretan, anai arreben arteko harremanetan, batez ere?, baina musikaren alorrean ia probatu gabea zegoen, orfeoiari lotutakoa beste arazo bat izan zen?, orfeoian ez beste abesbatzetan lehen izarra izatea egokitu zitzaiolako, ausaz; egia zen egun guztiak ez zituela berdinak, bistan da, baina egia zen, halaber, musikak, airezko gorputza zuen neurrian, airean igeri jartzen zuela, lurreko txikikerietatik eta jendearen liskarretatik urruti; musika zuen arteen artea, musika zuen bere eguneroko miserien kontsolagarria, musika zuen Jainkoaganako bidea, eta musikak ez zion artean huts egin; baina aurkaria ere. Gemma Lertxundi? prima donna nolabaiteko baten papera jokatzen hasi zenean, gauzak guztiz aldatu zitzaizkion Adari, musikari bakarrik erreparatu beharrean, garai batean bezala, aurkariaren kantaerari erraparatzen baitzion, barruan beste sentimendu bat nagusitzen zitzaiola: aurkariak huts egiteko irrika, behin edo behin eraman zuena aurkariaren jarrera bera hartzera?
‎Domingoren begirada hotza, lagunekiko desinteres erabateko batek edo eraginda, esfingeak beti erakutsi ohi du, inguruaz haraindiko munduen hausnarrean, inguruarekiko desinteresa?, are hotzago egin zen: tenperatura jaiste hura ez zen, ordea, desinteresari desinteresa eranstearen ondorio, erabatekotasunari soberako zaio eranskin eta eransgarri oro?, beste sentimendu baten ondorio baizik: mespretxuarena izan zitekeen, edo errabiarena, Domingori betartean piztutako irri ironiko sumagaitzak salatzen zuenez, keinu harekin Gonzalori esaten ari balitzaio bezala:
‎Hasieran, haurdunaldiaren berria shock bat da, eta horren aurrean ilusioz edo beldurrez erreakziona daiteke. Baina" emozio gogorra eta iraungitzen dena" igaro ondoren, haurdunaldian beste sentimendu mota batzuk sortzen dira. Emakumea umea bere sabelean bilatzen hasten da; mina senti dezake, aldaketa fisikoak izaten ditu eta hormona uholde bat eragiten dio.
‎Esan zitekeen Ciudad Juarezeko emakumeek pairatu beharreko biolentzia teleberrietan maiz ikusten dugun arren, soinu aspergarri horiek guztiak askoz barnerago sartzen zaizkigula. Beharbada, errepresentazioaren mugak gaindituta, beste sentimendu batzuei dei egiten dietelako.
‎...ra beste poltsa bat zela jada –liburua poltsaren hondora sartu zuèn eran irakur zitekeen pentsamendu hura, liburuari toki egokia egiteko objektu guztiak baztertzen zituela, begiak ere hartan iltzaturik... gero, etxerantz abiatzerakoan, poltsan iltzatuko zituèn moduan, behin eta berriro iltzatu ere, poltsa hura begien grabitate zentro bilakatu balitzaio bezala–, eta ohartu zen, halaber, beste sentimendu batek estutua zegoela: bizitzan behin baino gehiagotan bizi izan zuèn sentimendu hura, bi iturburu antagoniko zituena:
‎...en arteen artea, musika zuen bere eguneroko miserien kontsolagarria, musika zuen Jainkoaganako bidea, eta musikak ez zion artean huts egin; baina aurkaria ere –Gemma Lertxundi– prima donna nolabaiteko baten papera jokatzen hasi zenean, gauzak guztiz aldatu zitzaizkion Adari, musikari bakarrik erreparatu beharrean, garai batean bezala, aurkariaren kantaerari erraparatzen baitzion, barruan beste sentimendu bat nagusitzen zitzaiola: aurkariak huts egiteko irrika, behin edo behin eraman zuena aurkariaren jarrera bera hartzera... saio haietako batean Gemma Lertxundi zangotrabatzera, alegia; nabarmena izan zen, esate baterako, biek ala biek –Adak eta Gemmak– bi ahotsetako konposizio bat abestu behar izan zutenekoa, elkarri zirika –notak segundo hamarren batean luzatuz edo segundo hamarren batean moztuz, edo tonua erarik sumaezinenean igoz edo jaitsiz–, harik eta Adak Gemma pentagramaren bidetik –nolabait esatearren– desbideratzea lortu zuen arte; Adaren poza!; hura, baina, beste poz bat zen, harrokeriak eragindakoa eta ez musikak; Ada, ordea, ezin zen luzaz bere buruarekin gezurretan aritu:
‎Domingoren begirada hotza, lagunekiko desinteres erabateko batek edo eraginda –esfingeak beti erakutsi ohi du, inguruaz haraindiko munduen hausnarrean, inguruarekiko desinteresa–, are hotzago egin zen: tenperatura jaiste hura ez zen, ordea, desinteresari desinteresa eranstearen ondorio –erabatekotasunari soberako zaio eranskin eta eransgarri oro–, beste sentimendu baten ondorio baizik: mespretxuarena izan zitekeen, edo errabiarena, Domingori betartean piztutako irri ironiko sumagaitzak salatzen zuenez, keinu harekin Gonzalori esaten ari balitzaio bezala:
‎Hitz haiek, hotzean, baita keinuak ere, izebaren kezka erakusten zuten: beldurra iturburu zuèn kezka, belaunaldiz belaunaldi transmititua, ausaz, gizakiak gizakia lehen aldiz kondenatu zuenetik –historia liburuen aurreko inkisiziotik, beraz–, zergatik... eta besteak desberdin pentsatzen zuelako; izebaren kezkari, baina, beste sentimendu bat gainjarri zitzaion, harridurazkoa... mirespen kutsu bat ere bazuena –ilobari begiratzeko modu ezin nahasizkoak salatzen zuen–, hain ziren Domingok esandako hitzak ohiz kanpokoak; eta hain ziren xelebreak, non barre txiki bat ere egin baitzuen izebak: grazia egin ziolako egin zuen barre, jakina, baina barre txiki hark ere garbi uzten zuen izebaren jarrera, ilobarekiko barkaberatasunarekin lotua, harik eta barre txikiak bere bidea egin eta bere bidea agortu zuen arte, kezkari berriro leku eginez:
2010
‎Izan ere, hain geunden Jainkoak inguratuak eta mehatxatuak geure gizarte hartan, hain Jainkoak jazarriak, non sekulako liberazioa gertatzen baitzitzaidan neure burua Jainkoaren ukoan berresten nuen bakoitzean. Une hartan, aldiz, beste sentimendu hura gailendu zitzaidan, irrazionala. Zer zen, izan ere, xirmi xarma hura, berrogeita bi edo berrogeita hiru urterekin nerabezaroa lehen aldiz sentitzera ninderamana?
‎Primeran gogoratzen naiz barruan sentitu nuèn errabiaz, baita Eba sugearengandik babesteko beharraz ere. Primeran gogoratzen naiz guztiaz, nahiz eta, denboraren joanean, argi nituèn gauzak hain argi ikusten ez ditudan, susmoa baitut, sentimendu ustez noble haien azpian, beste sentimendu nahasiago batzuk zebilzkidala, zugandik ikasi nuen gizakion konplexutasunaren lezioa, Gabino, gure arteko elkarrizketak eta gutunak bitarteko??, haragiaren muga estuei lotuak: Adarenganako zeloak, esate baterako, mutilen begiek beti baitzuten ahizparen edertasuna jopuntuan, nitaz ahaztuta, eta zeloek bultzatzen baininduten, beharbada, Ada bekatutik babestera:
‎Izan ere, ideia eta ideal bikainak ditugu, askotan mintzatzen naiz gai honetaz Zapiain estimatuarekin?, baina ai, nola baldintzatzen gaituzten eta nola eragiten beste sentimendu horiek, zazpi bekatu nagusiek, azken batean, handik eta hemendik, erarik mehe eta nabaritugabeenean!; baina zuk ere noiznahi zenuen Txopitea jauna solaskide, eta ez natzaizu klase aspergarri bat ematen hasiko, ezta, Damaso??, jakin ere, nik baino gehiago jakingo duzu-eta kontu hauetaz; gainera, neure buruak irudikatua irudikeria hutsean gelditu zen, beti bezala, Pagoagan ez baikenuen mihi euri suzkorik ez beste inolako miraririk izan; doña Primik ere ez zuen gehiegi sinesten, nik uste, honela erabaki baitzuen auzia, mendekosteak eta goi isuriak bazter utzita:
‎Hainbesteraino hunkitu ninduten, non bai baitakizu bere eragintxoa ere izan zutela nigan, neure afektibitateari norabide bat emateko saioan galduta ibili nintzenean, urrunetik ere maita bainezakeen, ausaz, maitatu beharreko jendea, hurbilekoak bereziki? Zauritu nindutenetik, gainera, banuen beste sentimendu bat: potroak galdu izanak, izan ere, amorratu egiten ninduen, baina oinaze biziaren esperientziak, bizitzaren absurdoa agerian jarri zidanak, bestela esaten zidan, haurrak maitatzeko modurik onena haiek mundura ez ekartzea baitzen ausaz, hara nola egin nuen nik ere zure jarrerarekin bat, Damaso, nahiz eta zurea beste historia bat zen; zertarako, izan ere, haur bat bera ere mundura ekarri, gizonak lurra infernu bihurtzeko aparteko ahalmena bazuen!
‎Ez dut uste inor ateratzen denik, gutxienez ezker abertzalean ez, pentsatuz den dena ondo egin duela. Zuk jakin dezakezu zure posizioa arrazoizkoa eta demokratikoa izan dela, herriaren gehiengoa horrekin bat datorrela eta munduko arrazoi guztia daukazula, zentzu horretan lasai ateratzen zara, pentsatzen duzulako zentzuzko gauzak planteatu dituzula, baina, ziurrenik, delegazio guztietan beste sentimendu hori ere badago: agian presaz jokatu dugu, agian gaizki egin dugu kalkulu politikoa, agian hau beste era batera egin zitekeen, agian gauza asko.
‎Primeran gogoratzen naiz barruan sentitu nuèn errabiaz, baita Eba sugearengandik babesteko beharraz ere. Primeran gogoratzen naiz guztiaz, nahiz eta, denboraren joanean, argi nituèn gauzak hain argi ikusten ez ditudan, susmoa baitut, sentimendu ustez noble haien azpian, beste sentimendu nahasiago batzuk zebilzkidala —zugandik ikasi nuen gizakion konplexutasunaren lezioa, Gabino, gure arteko elkarrizketak eta gutunak bitarteko... —, haragiaren muga estuei lotuak: Adarenganako zeloak, esate baterako, mutilen begiek beti baitzuten ahizparen edertasuna jopuntuan, nitaz ahaztuta, eta zeloek bultzatzen baininduten, beharbada, Ada bekatutik babestera:
‎Izan ere, hain geunden Jainkoak inguratuak eta mehatxatuak geure gizarte hartan, hain Jainkoak jazarriak, non sekulako liberazioa gertatzen baitzitzaidan neure burua Jainkoaren ukoan berresten nuen bakoitzean. Une hartan, aldiz, beste sentimendu hura gailendu zitzaidan, irrazionala. Zer zen, izan ere, xirmi xarma hura, berrogeita bi edo berrogeita hiru urterekin nerabezaroa lehen aldiz sentitzera ninderamana?
‎Izan ere, ideia eta ideal bikainak ditugu —askotan mintzatzen naiz gai honetaz Zapiain estimatuarekin—, baina ai, nola baldintzatzen gaituzten eta nola eragiten beste sentimendu horiek —zazpi bekatu nagusiek, azken batean— handik eta hemendik, erarik mehe eta nabaritugabeenean!; baina zuk ere noiznahi zenuen Txopitea jauna solaskide, eta ez natzaizu klase aspergarri bat ematen hasiko, ezta, Damaso...?, jakin ere, nik baino gehiago jakingo duzu-eta kontu hauetaz; gainera, neure buruak irudikatua irudikeria hutsean gelditu zen, beti bezala, Pagoagan ez... " Ez.
‎Hainbesteraino hunkitu ninduten, non bai baitakizu bere eragintxoa ere izan zutela nigan, neure afektibitateari norabide bat emateko saioan galduta ibili nintzenean, urrunetik ere maita bainezakeen, ausaz, maitatu beharreko jendea, hurbilekoak bereziki... Zauritu nindutenetik, gainera, banuen beste sentimendu bat: potroak galdu izanak, izan ere, amorratu egiten ninduen, baina oinaze biziaren esperientziak, bizitzaren absurdoa agerian jarri zidanak, bestela esaten zidan, haurrak maitatzeko modurik onena haiek mundura ez ekartzea baitzen ausaz, hara nola egin nuen nik ere zure jarrerarekin bat, Damaso, nahiz eta zurea beste historia bat zen; zertarako, izan ere, haur bat bera ere mundura ekarri, gizonak lurra infernu bihurtzeko aparteko ahalmena bazuen!
2011
‎Erabat beldurtuta zeuden baina, behin probatuta, beldurraren ostean beste sentimendu batzuk etorri ziren, beste sentsazio batzuk eta baita beste egoera bat ere. Dirua behar zuten sartzen jarraitu ahal izateko.
‎Emozio horiek ezagutu, esplizitatu eta onartu behar ditu, eta haserrearen ordez emozio horiek biziko ditu. Era berean, arrotzak zaizkion beste sentimenduak ezagutzera ere eraman behar da pazientea: sinpatia, umorea, konfiantza.
‎Emozio horiek ezagutu, esplizitatu eta onartu behar ditu, eta haserrearen ordez emozio horiek biziko ditu. Era berean, arrotzak zaizkion beste sentimenduak ezagutzera ere eraman behar da pazientea: sinpatia, umorea, konfiantza.
2012
‎Gizabanakoen artean adoretsuenak ere gutxitan du benetan dakienari aurre egiteko adore nahikoa (Nietzsche, 1999: 39), eta, gauzak horrela, menderatzaileak ez du onartu nahi benetan menderatuaren beharra duela, menderatuak menderatzailearen beharra duela onartzen ez duen bezala; baina ez hori bakarrik, egia hegeliarraz gain Nietzsche-k nabarmentzen du biengan benetan onartu nahi ez duten beste sentimendu bat ere badela, sekretu handia?, ez batak ez besteak ez duela bestearen beharrik eta adoreaz baliaturik barnean badutela menderakuntzarekin amaitzeko indar nahikoa.
‎Tristura, haserrea, errua, min emozionala eta gertatu dena onartu nahi ez izatea abortuaren ondorengo dolu prozesu natural honen parte da. Huts egindako haurdunaldia izan duten emakumeen beste sentimendu batzuk antsietatea, apatia eta gozatzeko ezintasuna dira. “Maila psikoemozionalean” dauden sentimenduak dira, eta galeraren ondoren emakumeari eragin diezaiokete (ez denak batera).
2013
‎Harekin batera, beste sentimendu bat nabarmentzen hasi zitzaion mutilari, ez lauta jotzen zuèn guztietan, baina bai batzuetan: sentimendu mistiko kosmiko bat zen, izaki eta gizaki guztiak besarkatzera zeramana, planetak eta izarrak.
‎Eskubide dudan azalpen honetan zure sentimenduen iraingarri izan litezkeen beste sentimendu batzuen berri eman beharra suertatzen bazait, damu dudala besterik ezin esan nezake. Men egin zaio behar horri... eta barkesketan areago jarraitzea zentzugabekeria izango litzateke.
‎5 Ondoan dagoen kideak beste sentimendu bat hautatuko du, eta berriz hasiko da katea.
‎Harekin batera, beste sentimendu bat nabarmentzen hasi zitzaion mutilari, ez lauta jotzen zuèn guztietan, baina bai batzuetan: sentimendu mistiko kosmiko bat zen, izaki eta gizaki guztiak besarkatzera zeramana, planetak eta izarrak.
2014
‎Jakin mina? Bai; eta beste sentimendu batzuk ere bai, agian. Kurtzena izandako guztiak eskuetatik ihes egin zidan:
‎Idatzi zuten Argalaren hilketa Azaolaren hilketaren erantzuna izan zela. Inpresioa da lotsa sentimendurik gabe idatzi zutela, beste sentimendu modu batekin beharbada, itxurarik egin gabe.
2015
‎Armada Inperialaren erretretaren ondoren, garaipenaren pozarekin batera, beste sentimendu bat nagusitu zen Arkaniako gizon emakumeen bihotzetan. Ez dakit nola sortu ote zen ideia hura.
‎Euskaraz izen propio propiorik ez duen beste sentimendu bat nostalgiarena da. Herrimina erabiltzen da gabetasun hori estaltzeko, eta ez dago gaizki?
‎Badira nahi beste arrazoi kapitalismoaren kontra eta mundu osoan nagusitu diren botere harremanak eta bizimodua aldatzeko, baina sistema aldaketa erradikal baten proiektua oso ahula da zentzu guztietan. Beste ideia batzuk, beste sentimendu batzuk behar dira, beste praktika batzuk. Bien bitartean, ematen du kapitalismo parlamentarioak ez duela alternatibarik.
2016
‎2 Bigarren eraldatze honetan, aldaketa gehiago egin dituzu. Maite aditzaren ordez beste sentimenduren
‎Haur gehienak pozik daude gurasoak alai badaude eta gaizki pasatzen badute eztabaidatzen badute Senar emazteek elkarrekin erreakzionatzen dutenean izaten dituzten emozio nagusien artean, tristura(% 37), ardura(% 17) eta haserrea(% 14) nabarmentzen dira. Ikerketa honetan parte hartu zuten sei eta zortzi urte bitarteko 344 haurrek beste sentimendu batzuk erakutsi zituzten, hala nola ezustekoa, ustekabea, axolagabetasuna eta, bitxia bada ere, poza. Egoera horiek gertatzen direnean, adin txikiko gehienek gurasoengandik urruntzeko eta telebistaren aurrean haserrea barneratzeko joera izaten dute, «hori ez da, hain zuzen ere, gure emozio negatiboak egiteko modurik osasuntsuena», esan du Juan Pedro Núñez Partidu psikologoak, ikerketaren zuzendaria.
2017
‎«Jose Diego Yllanes, medikua». Klinikan, besteak beste, sexu osasunari lotutako zerbitzuak ematen dituztela aintzat hartuta, aparteko ondoeza eragiten du Iruñeko mediku gaztearen izena hor ikusteak.Albistea zabalduta piztu zen beste sentimendu bat, zalantzarik gabe, artegatasuna izan zen. Izan ere, mediku ofizioak ez al du mugarik?
‎Zer ote den, mina izan ezik beste sentimendurik igarri gabe egotea hiru urtetan, eta zuk, ama, gutxienez nire arnasa nasaitzea lortzea. Zer ote den, zure laztan guztien artetik, nik fereka bakarra nabaritzea; bat besterik ez, baina bat, sikeran.
‎2 Bigarren eraldatze honetan, aldaketa gehiago egin dituzu. Maite aditzaren ordez beste sentimenduren batekin erlazionatutako aditz bat erabili duzu: gorrotatu, miretsi, falta sumatu, amestu, ahaztu, etab. Aditz hori eta sentimendu hori aldatzeak beste aldaketa batzuk eskatuko dizkizu:
‎Badaki berak ez zuela inoiz utziko. ...karra ere eraman Jarautako etxera, orain begien aurrean irudikatu duen veluxdun gela horretara, etxean zuena, Axi, alegia, nahikoa izan baitu istripua arte, eta hemendik aurrera ere bai; heterosexual askori arraroa egiten zaio sexua eta amodioa bereiztea, berari marika den aldetik, erraza, nahiz eta onartu behar duen Axiri ez zitzaiola horren erraza egiten, Axik joera izan duela larrua jo duenekin beste sentimendu batzuk sortzeko; “Iruditzen zait” ametitu behar izan du, hitz egin, inoiz ez baitute horretaz hitz egin. Ze kabroia!
‎Domina zintzilikatu diotenean negar egin dut. Tuntuna esaten didate, eta ez dut maite etxekoek negarrez harrapatzea, ez dut nahi etxekoek asperdura ez den beste sentimendurik daukadala jakitea. Zoriona lotsagarria zait eta tristura moldatu gabeen kontutzat daukat, galtzaileen aldartea da.
2019
‎ofiziala existituko ez balitz bezala; mamu bat balitz bezala. Baina baliteke nire barrenean asmo horrekin batera beste sentimendu bat ere nahastea: ez naiz gauza inor mintzeko neuk sufritu gabe, ezta etsaia izanda ere.
‎harenganako sentimendu horiek denak gardenak ziren, zehatzak, batzuk besteak bezain egiazkoak. Eta beste sentimendu hori, gorroto hori, beste guztia bezain erreala. Pakete txikitan sartu eta Stanleyri bidaltzeko modukoak ziren.
‎Harengan pentsatzen dudanean, sentitzen dut ezkon amodioak ez duela zerikusirik ez sinpatiarekin, ez sentsualitatearekin, ez pasioarekin, ez adiskidetasunarekin, ez amodioarekin. Bere buruarentzat baino ez da egokia, eta ezin errenditu da beste sentimendu askotariko batera ere: zer bikote batzen ari den, harexen araberako jitea du, harexen araberako mami partikularra eta molde berdingabea.
‎Ongi bai ongi ulertu zituen Maurixiok medikuaren hitzak, hain baitzuen bortitza Maurixiok berak ere Athleticen aldeko sentimendua, beste sentimendu guztiak ahantzarazten zizkiona, sarri askotan. Maurixio, baina, gizon baikorra zen, jokabide negatiboen aurrean positiboak lehenesten zituena:
‎Hogeita hamabi ipuin bildu ditu Iban Zalduak liburu honetan, eta pertsonaia beste sentimendu. Ororen gainetik, irudimena aurkituko du irakurleak orrien artean; barra barra dario idazleari, zeinak dosi txiki edo handitan banatu duen han hemenka.
‎Situazio batek beste situazio bat dakar, irudi batek beste irudi bat dakar, sentimendu batek beste sentimendu bat dakar, ideia batek beste ideia bat dakar, eta horien guztien kontakizuna, hitzekin adabakitua, albaindua eta josia, istorio baten ehundura bihurtzen da, iradokizunen soinekoa, goitik beherainoko pieza literarioa.
2020
‎Bizitza da haren eragile. Pedro Mari Otañok Ameriketara joan behar izan zuen; Argentinan, beste sentimendu askoren artean, herrimina nozitu zuen, eta, ombu bat zegoenez bere arrantxoan, hura baliatu zitzaion Errekaldeko intxaurra gogoan hartzeko. Esperientzia hori hitz bihurtu zuen, eta bere hitzei forma bat eman zien atseginagoak eta iraunkorragoak izan zitezen.
2021
‎Hainbeste hilabeteko pandemiak ez ditu soilik mina, sufrimendua eta akidura emozionala eragiten. Badira gaur aipatu nahi ditudan beste sentimendu batzuk ere: frustrazioa eta ulertezintasuna, zuzenean edo zeharka eragiten diguten gertakari, erabaki eta gertaerengatik.
‎jolasten euskarak beste hizkuntzatik desberdintzen duena ikasi nuen, erdara edo gaztelaniatik itzulpena egiten ez nuen ikasi. Hauek beste sentimendu eta griña batzuk dituzte, eta, horrela bada, ezin euskara zahartu zure barruan, horrela beti euskaldun berria izango dira.
‎Ezin ezer onik obratu hain gutxirekin. Batek taxuzko zerbait idatziko badu, hezurretaraino sartu beharra du, barreneraino murgildu; eta bihotzean aztoratzen duten sentipen bortitz bortitzak baldin baditu, oso zoriontsua edo oso zorigaiztokoa baldin bada zerbaitengatik, demagun, idazten ari denarekin batere zerikusirik ez duen arrazoi lurtarren batengatik, horrelakoetan, idazten duena baliozkoa eta irauteko duina izango bada, beste sentimenduak sorgortu behar dira bere baitan. Ez da espero izatekoa osorik eta sendo eustea bihotzeko zorionari edo bihotzeko zorigaitzari, dena lekutzen eta aienatzen baita eta bat bakarrik geratzen baita bere orrialdearekin; ezein zorionek edo zorigaitzek ezin du bere baitan iraun orrialde horri atxiki atxiki eginda ez bada, ez baitu besterik eta ez baita besteena, eta baldin eta horrela gertatzen ez bazaio, seinale du bere orrialdeak ez duela zipitzik ere balio.
2022
‎Bizitza argiz betetzen diguna eta galduz gero zulo beltzean sartzen gaituena. Ez baitago beste sentimendurik, aldi berean goxoa eta krudela denik. Istant batetik bestera zoriontsu izatetik zorigaiztoko bihurtzen gaituena.
‎Ez zitzaion batere damutu Iruñera horretarako propio joan izana: «Ez da berdin argazkian ikustea; hau beste sentimendu bat da».
‎Eta, egia esan, ulertzen ditut kanpotarrak, ulertzen dut etengabeko amaieretara ohituriko norbait, zeren nik, hiri handi itzelak irudikatzen ditudanean, argiz eta jendez eta aukeraz beteriko hiriak, amaieren ez gelditze bat imajinatzen dut, gutxi irauten duten maitasunak, berehalako ahanzturak, sentsazio segituan beste batzuek ordezkatuak, hori da hirian bizi zarenean gertatzen dena, beraz, ulertzen dut norbait honelako herri batera etortzea gauzen bizi luzea probatzera. Zeren, jauna, nik ez dakit zu nondik zatozen, baina hemen, gorrotoak irauten duen bezala, beste sentimenduak hain handi egiten dira ezen ezin dira barruan hartu, eta hemen, jauna, asperra gorabehera, larruazala ukitzen digun guztia handiestera eramaten gaitu denboraren joanak. Horregatik maitemintzen da Catalina begiratzen eta irribarre egiten dion harekin, horregatik ateratzen da Marco bere onetik norbaitek huskeria bategatik errieta egiten dionean, horregatik hartzen du betierekotasun beldurgarri bat Javierrek bizitzaren aurrean erakusten duen isiltasunak.
‎Pozik nentorren zinematik, zeina ez den sarri gertatzen, hasteko, zinemara sarri joan ezin naizelako; baina batez ere zinemara joan ahal naizenetan, sarri, poza baino beste sentimenduren batekin itzultzen naizelako?. Sua piztu zuen pindarra izan zen O que arde, Oliver Laxe galiziar zuzendariaren azken filma.
2023
‎Bakardadea emozio konplexua da, bereziki hautatua ez denean. Gehienetan beste sentimendu batzuk lagunduta etortzen baita: lotsa, kulpa, tristura, amorrua edo nahasmena, besteak beste.
‎Nik ET filma oso ondo ulertzen dut: etxera eta etxera, ez nuen beste sentimendurik". 11 urterekin sartu zuten, lehenik karmeldarren komentuan, bigarren urtean seminarioan, eta bertan bizi izan zen 24 bete arte.
‎Monoren kurrikulum luze horren kariaz, aurrez aipaturiko sukar, ezinegon eta nazken gainean beste sentimendu sasiko bat loratu zitzaion Jornetteri, baina. Bele horren ondoan ibiltzeak harrotasun puntu bat sorrarazten ziola, alegia.
‎Githarekin trostatzeak arraro sentiarazten zintuen. Hitza ez da lotsa, katalogatu gabeko beste sentimendu hibrido bat baino, zail zaizu adierazten. Kontua da estrainio sentitzen zinela Githaren barrenean, kafe makinan egunero ikusi ohi duzun lankidearekin jotzean sentituko zenukeen antzeko sentimendu kontrajarriz.
‎«Batzuk harrituta egongo dira nolatan gauden hemen porrot batengatik. Noski, irabazi nahi genuen, eta triste gaude, baina, ororen gainetik, beste sentimendu bat gailentzen zaigu indar handiagoz: harrotasuna».
‎Urrakiko azken urtea izango zenez, bikotekideari proposatu nion neu irtetea. Ilusioa egiten zidan herrian debutatzeak, beste sentimendu batzuk eransten zizkion horrek lehen aldiari. Niretzat egundoko aukera zen herrian eta horrelako lasterketa batean estreinatzea.
‎Atzeraxeago, hirugarren ilaran, Andoni Amyrengana jiratu zen zerbait esateko belarrira, eta Amyk, esker onak edo beste sentimendu ederren batek bultzatuta, musu eman zion ezpainetan. Bigarren ilarako bankuaren ertzera zuzendu nituen begiak, Lorenzorengana.
‎arrabotsik gabe, abisatu gabe alde egin zuela, inork jesturik egin gabe eta atxikitzeko hitzik erran gabe. Legitimitatearen sentimenduari dagokionez, erabat hila zen; desterratu batzuen gogoetan berragertzeak, eta berarekin izatez bateratu ezinezkoak diren beste sentimenduekin batera populu baten sendaketa ametsetan toki jakin bat okupatzeak, bi datu horiek ez dute ezer erran nahi edo gauza oso guti. Eta legitimitatearen sentimendurik ez baldin bazen 1939an, nola bada izango zen gero segituan eraginkor, desobedientzia sistematikoko urte zenbaiten ondotik?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia