Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 41

2008
‎Poliziaren eskuetan zineten bitartean, Batasuneko beste kide batzuek prentsaurrekoa eman zuten, eta, besteak beste, erran zuten autonomia proiektuaren alde daramazuen kanpaina geldiarazteko egina izan dela operazio hori.
2009
‎Preso zeukaten tokian hilobiratu zuten Geronimo, Fort Stillen (Oklahoma), baina baliteke bere gorpua jada ez han egotea. George Bush presidente ohiaren aitonari, Prescott Bushi, egozten diote azken borrokalari indioaren burezurra lapurtu izana; 1918an, Skull and Bones elkarte sekretuko beste kide batzuekin batera. Alexandra Robbins idazlearen arabera, Yale Unibertsitateko (Connectica) elkarte horretan erritualak egiteko erabiltzen zituzten hezurrak, amerikar inperioaren etsaien garaikurrak, hain zuzen (Pancho Villaren burua tarteko).
‎Halere, esan behar dut mingarria egin zaidala BERRIA egunkarian eginiko elkarrizketan II HE zerrendaren inguruan egin dituzun aipuak irakurtzea. Ez nuen usteko, bai zu eta bai Aralarreko beste kide batzuk ezagututa, horrelako politikeria kaxkarrerako bidea hartuko zenutenik. Zinez diotsut pena handiz hartzen dudala jardunbide hori, eta aspaldidanik zuen bidea EEren gero eta antzekoagoa dela dioten lagunei aurre egiteko gero eta arrazoi gutxiago dudala onartu beharra dut.
‎–Genozidio frankistaren? oroimen historikoa berreskuratzeko oroitarrietan egindako, txikizio basatiak?, GALen biktima izandako Lasa eta Zabaleren oroitarriari egindakoa eta oroimen historikoaren militanteek zein ezker abertzaleko eta gizarte mugimenduetako beste kide batzuek jasotako mehatxuak izan dituzte gogoan. Alderdi eta erakundeei eskatu diete ekintza horiek guztiak salatzeko eta ikerketak abiatzeko.
‎Bi mediku egon gara auzian eskuz esku lanean, Sergio Sotelo eta neu. Baina beste kide batzuen laguntza ere izan dugu; izan ere, bost jaurtigai aurkitu genituen Jararen gorpuan, eta aztertzera bidali genituen. 90 orri inguru dituen txosten batean su armaz eragindako heriotza bortitz bat dela diogu.
2010
‎Haien balizko boto emaileak bere artean egiten du nolatan ez diren konturatzen haien arerio nagusia ez direla botere faktiko katalanak, baizik eta Reagrupament zaleen eta Solidaridat zaleen arteko desadostasunak. Egia da ez dagoela Joan Carreteroren eta Joan Laportaren arteko desadostasun pertsonalik, baizik eta beste kide batzuen artekoak; ondorioak, baina, kaltegarriak dira, berdin berdin. Pentsa dezagun gizarte zibilak erakutsi duen ilusio apartekoak eta antolakuntzarako gaitasunak hango klase politikoa bera ere harri eta zur utzi baitute, gobernu espainola gaindituta eta nazioarteko komunikabideetan jakin mina piztuta ezin duela emaitza gisa ekarri independentismoak ordezkaritza sinbolikoa izatea hauteskundeetan.
‎Normalean 90 kiloren bueltan ibiltzen den pilotari batentzat bada aldea, baina gehiago dirudite. Aldagelan ikusten duten enpresako beste kide batzuek ere esaten dute, inoiz baino argalago dago. Lau t' erdirako prestaketa zorrotza egin du, eta aurpegi eta lepo aldeak findu zaizkio.
‎Javier Martinez Lazaro epaimahaikidearen oniritziarekin, 46 urte eta zortzi hileko espetxe zigorra ezarri dio Zurutuzari, 1982 urtean Enrique Cuesta Telefonicak Gipuzkoan zuen ordezkaria eta haren bizkartzain Antonio Gomez polizia tiroz hil izana egotzita. Epaileen arabera, ETAren Komando Autonomo Antikapitalistako kide zela hil zituen biak Zurutuzak, taldeko beste kide batzuen laguntzarekin.
‎Hamaika lan ditu eginak erromanikoaren inguruan. Irakasle eta ikertzailea ere bada, eta, beste kide batzurekin batera, iberiar penintsulako erromanikoari buruzko lana du orain esku artean. Hainbat zertzelada eman ditu Euskal Herrian Done Jakue bideak utzitako arrastoen inguruan.
‎Aurreikusi bezala, bigarren komandoa kamioian abiatu zen; Irgun eko beste kide batzuek, hauek ere mozorroturik, zazpi esneontzi zeramatzaten, esneontzi bakoitzak 50 kilo leherkariz beterik. Jerusalemgo kale estuetan zehar hotelaren parera heldu arteko bidea oso luzea egin zitzaien, baina, azkenik, heldu ziren.
2012
‎Fernandez Diazek Espainiako Gobernuaren kontrol saioan eginiko adierazpen batzuen harira esan ditu hitzok Permachek. Fernandez Diazek berak eta PPko beste kide batzuek, baina, ezeztatu egin dute «ezker abertzaleak egin duen interpretazioa», eta Espainiako Gobernuaren jarreran ez dela aldaketarik egon nabarmendu dute. «ETAren dimentsio politikoa» onartu zuen Barne ministroak herenegun eginiko agerraldian, eta nabarmendu zuen «ETAren arazoa» ez dela soilik poliziala.
‎Prozesua aurtengo abuztuaren hasieran hasi zen, eta 38 akusatuetariko hiru Lularen garaiko ministro ohiak dira, enpresari eta maila apalagoko politikariez gain. Garrantzi berezia dauka, ordea, Dirceuren aurkako epaia eman izanak, PTko erreferentzia nagusienetarikoa izan baita 1980 urtean sortu zuenetik, beste kide batzuekin batera. Bere errugabetasuna aldarrikatu du beti.
‎2008a zen. Bidea urratzen hasi zen, beste kide batzuekin batera, eta «eztabaidari ofizialtasuna» 2009ko martxoko prentsaurreko batean eman zioten. Euskal Herri independentea eta sozialista lortzeko helburuarekin bakea eta normalizazio politikoa izateko bidean, nagusiki hauek ziren haien ondorioak:
2013
‎De Miguelek barne hauteskundeak «galdu» izanari leporatu diote sortutako polemika, eta El Pais egunkariaren «interesei». Izan ere, egunkari horren bitartez eman dute ezagutzera koordinatzaile ohiak eta beste kide batzuek alderdia utzi dutela. De Miguelekin batera azken asteetan alderdiaren karneta itzuli dute; besteak beste, Txema Vazquez Bizkaiko koordinatzaile ohiak, 2011ko foru hauteskundeetako Arabako zerrendaburu Fernando Garciak eta Gasteizko alkatetzarako hautagai Carlos Sevillanok.
2014
‎Ez zuen abortuari buruz hitzik egin bere hitzaldian, nahiz alderdian eztabaida eragin duen lege proiektuak. Haren ondoren, baina, exekutiboko beste kide batzuek hartu zuten hitza, eta haiek bai, mahai gainean jarri zuten eztabaida. Izatez, proiektua aurkeztu zutenetik ari dira desadostasuna agertzen alderdiko ordezkari batzuk; Rajoyk arren eskatu die hedabideetan ez daitezela aritu lege proposamenaren kontra hizketan, alderdi barruan konponduko dutela gaia.
‎Eneko Pouk 25 urte baino ez zeuzkan 1999an (Gasteiz, 1974). Gasteiztar eskalatzailea han hemen ibilia zen anaiarekin, baina urte hartan beste kide batzuekin murgildu zen Himalaia handian. Baghirathi III zen helburua, 6.500 metroko gailurra.
2016
‎Erakunde barruko nire eginkizunak ez zuen inongo garrantzirik...». 1980 bukaeran heldu zen Mexikora, eta orduan hasi zen bere bizitza «berreraikitzen». Berehala lana topatu zuen Unomasuno egunkarian, eta 1984an La Jornada sortu zuen, beste kide batzuekin batera. 1983tik 1990era, berriemailea izan zen Erdialdeko Amerikan; 1990etik 1995era, Latinoamerika osoan.
2018
‎Aurtengoa «bikaina» izan dela nabarmendu du, eta «asko hunkitu» dela Belaskori dantzatu diotenean. Maider Beloki Kultura zinegotzia lagun izan du emanaldian, baita EH Bilduko beste kide batzuk ere.Hain zuzen ere, alkatearen presentzia nabarmendu du Josune Egea dantzariak. Nafarroako Dantzarien Biltzarreko Iruñeko ordezkaria ere bada, eta, beraz, ekitaldia antolatzen buru belarri aritu da.
2020
‎Gaur eskatu dio Europako Batzordeari defizita %2, 2tik %3, 3ra handitu ahal izatea, 25.000 milioi euro erabili nahi dituelako koronabirusaren aurkako borrokan. Espero da eskaera hori eta beste kide batzuek egindakoa luze gabe onartuko dituela EBk —datorren aste hasieran Ekofinek bilera du— Oztoporik ez du espero Merkelek berak: «Nik uste dut Egonkortasun Itunak nahiko malgutasun baduela ezohiko egoeretarako.
‎Furgonetako leihoak eta gurpilak apurtu zizkieten, eta kolpeak eta astinduak eman. Auto batean zihoazen Zaporeak eko beste kide batzuk are gehiago jo zituztela kontatu du: «Gidaria eta albokoa autotik atera, eta ostikoka hasi zitzaizkien».
‎Martinezek Ahal Dugu ren Euskal Autonomia Erkidegoko zuzendaritzaren babesa izanik, eta Gorrotxategi nagusituta, ostegunean bertan dimisioa eman zuen Lander Martinez Ahal Dugu ko idazkari nagusiak. Harekin, ardura postuak utzi dituzte beste kide batzuek ere.
2021
‎Oposizioko beste kide batzuek atentatuak jasan izan dituzte, edo Errusiatik alde egin behar izan dute. 2015ean, Boris Nemtsov Putinen lehen ministrorde ohia hil egin zuten Moskuko erdialdean bertan, tiro eginda, eta oraindik ez dute lortu jakitea nork eman zuen agindua.
‎Apaiza, soziologoa eta soziolinguista zen, eta gogor aritu zen euskalgintzarako lanean. Besteak beste, Siadeco ikerketa taldea sortu zuen, beste kide batzuekin. 88 urterekin zendu da
‎Emandako argudioen artean Ignacio Sanchez Galanen konpainiaren eta haren filialaren «historiak» azaltzen dira; eta gertakari horien artean, Villarejo auzia aipatu dute, besteak beste. Espainiako politikagintza zipriztindu duen poliziaburu ohiaren espioitza kasuetako batekin lotuta dago Iberdrola, eta Sanchez Galan eta zuzendaritzako beste kide batzuk urtarrilerako deitu dituzte deklaratzera Auzitegi Nazionalera.
‎Militarren eta faxisten kolpearen ostean, gerra piztu zen, eta hura hastearekin batera hil egin zituzten Natalio, Santiago, Victorino zinegotzia eta Cruz, Eloy eta Francisco korrikalariak, baita Osasunako beste kide batzuk ere; beste zenbait espetxeratu egin zituzten, eta beste batzuek erbestera alde egin behar izan zuten (Vicente masajistak, besteak beste). Nafarroako datuak izugarriak izan ziren:
‎Hainbatetan espetxeratu zuten, Pakistanekin batzearen aldeko kanpaina egiteagatik. Autodeterminazioaren aldeko hogei indar batzen zituen APHC Alderdi Guztien Hurriyat Konferentziaren buruetako bat izan zen, harik eta iaz bere karguari uko egin zion arte, aliantzako beste kide batzuei bere aurka altxatzea egotzita.
2022
‎Zelatatzeei buruzko datu zehatzak daude horietan bildurik; Espainiako Zentro Kriptologikoak onduak dira, ministroaren arabera. Hark azaldu zuen auzia sakontzen segituko dutela orain, argitzeko Espainiako Gobernuko beste kide batzuk ere zelatatuak izan ote diren. «Gobernua irmoa izanen da.
‎Halere, Presidentetza eta Defentsa ministroek agerian utzi dituzte aferaren inguruan dituzten desadostasunak. Sanchez eta gobernuko beste kide batzuk Pegasus softwarearekin espiatu zituztela jakin ostean, Bolañosek CNI seinalatu zuen. Margarita Robles Defentsa ministerioak, berriz, zerbitzu sekretuetako zuzendari ohi Paz Esteban defendatu zuen, eta gobernukideen telefonoen ardura Presidentetza Ministerioarena zela esan.
‎Jordi Turull JxCren idazkari nagusiak ere parte hartu du arratsaldeko agerraldian, eta azpimarratu du «oposiziora» igaroko diren arren jarraituko dutela herritarrei «jaramon» egiten. Kataluniako hedabideek JxCren iturriak aipatuz azken egunetan kaleratutako informazioaren arabera, Turull, kontseilari izandako indar subiranistako beste kide batzuk moduan —kasurako, Joaquim Forn eta Josep Rull—, ez zegoen gobernutik ateratzearen alde; azken legegintzaldian kontseilariak izan direnak ere ez. Hausturaren alde zeuden, ordea, Borras eta Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia, esaterako.
‎Ostiral gauean bidali zien gutuna elkargoko gainerako hautetsiei, «ildo ezberdinetako hautetsiak biltzen dituen» etiketa politikorik gabeko «talde askotarikoa» osatzeko asmoa duela jakinarazteko. Kanboko (Lapurdi) hautetsi, Errobi lurralde eremuko erreferente eta EAJko Ipar Buru Batzarreko presidentea da Etxeleku, eta, taldean EAJko beste kide batzuk badira ere, aurreikusi bezala, bultzatu duen taldeak ez du marka hori eramanen. Defendatuko dituzten balioak zehazten dituen zazpi puntuko testu baten inguruan bildu dira.
‎Ghost Town ek oihartzun handia lortu zuen, baina urte berean Hallek eta The Specialseko beste kide batzuek taldea uztea erabaki zuten. Ondoren, Fun Boy Three sortu zuen kantariak, eta, geroago, The Colourfield.
2023
‎Bizkaia osoko langileak bildu ziren hiriburuan: Eider Uriarte Busturialdetik joan zen protesta egitera, beste kide batzuekin. «Indar guztiekin gatoz, eta beldurrik gabe, pentsatzen duguna esatera», nabarmendu zuen.
‎Baragek 87 urte ditu egun, eta David Ben Gurion Israelgo lehen ministroaren gobernuko kide izan zen Israelgo Estatua sortu eta urte gutxira. Hainbat urteren buruan, lokatzean sartzea erabaki, eta Maschsom Watch sortu zuen (kontrolguneei begira, hebreeraz), beste kide batzuekin batera. 2001ean egin zuen hori, Barag eta haren kideak larritu egin baitziren ohartu zirenean kontrolguneetan zer nolako zigorgabetasunez eta bortizkeriaz tratatzen zituzten Zisjordania okupatuko herritarrak.
‎Azken urteotan euskal jendarteko sektore berriak bereganatzeko asmoz EH Bilduk bideratu duen praktika politikoak zein ildo komunikatiboak euskal herritar batzuk erakarri dituela gauza segurua da, baina baita beste kide batzuk uxatu ere. Eta, nahikoa ez balitz, gazte askorentzat bilakaera berri hori ez dela batere erakargarria izan, gainera.
‎Hauteskunde batzordeko ordezkaria da Oscar Vian. Lehen solairuko eskaileren amaieran egoten da, batzordeko beste kide batzuekin, batik bat hautesleei bozkalekua aurkitzen laguntzen. Izan ere, eguerdian jada etengabea da jendearen joan etorria:
‎Hauteskunde batzordeko ordezkaria da Oscar Vian. Lehen solairuko eskaileren amaieran egoten da, batzordeko beste kide batzuekin, batik bat hautesleei bozkalekua aurkitzen laguntzen. Izan ere, eguerdian etengabea da jendearen joan etorria:
‎Iñigo Iruin abokatuak ere gogoan hartu zuen Egunkariaren auzian Otamendiren eta beste kide batzuen defentsa egitea egokitu zitzaionekoa, «urte luzez». Horrez gain, «eguneroko egunkaria» izan da BERRIA beretzat:
‎Are sonatuagoak dira Nafarroako beste kide batzuk, eta, haien artean, Gabriel Urralburu ageri da berriro ere, Nafarroako lehendakari izandakoa(). 562.000 euro zor dizkio ogasunari, eta haren emazte Olivia Baldak beste 440.000 euro.
‎Lagun bati esker, Portugaletera (Bizkaia) ihes egin zuen. Aljeriako oposizioko beste kide batzuk han bizi ziren, hain zuzen.
‎Urteak etorri, urteak joan, musikak beti izan du bere bestetako lehen lekua. Aurten ere, egunero musika tresna atera du, beste kide batzuez lagundurik.
‎Hamabost minutu igaro, eta betetzen hasi da gaztetxeko patioa; gazteek ez ezik, umeekin dauden zenbait helduk ere nahiago dute bertako txupinazo alternatiboa. Bien bitartean, eta espazioari azken ukituak eman nahian, batetik bestera dabiltza Oleaga eta beste kide batzuk.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia