Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 187

2001
‎Goizeko seietan, egundo hutsegin gabe eta atzeratu ezinik, Padre Solanak txirrina jotzen zuen. Ohea berehala utzi behar genuen, hotzez dardaraka, ernegaturik eta, komunetara joan eta janzteko ordu laurden izan ondoren, komedorera jaisten ginen eta han, beste ezer baino lehen, padrenuestro errezatu behar genuen. Nik, otoitz egiten zeharo ahaztuta, ezpainak mugitu besterik ez nuen egiten.
2002
‎Bi farol nekatuk argi ahulez bustitzen zuten lekua. Itzalak ziren han, beste ezer baino areago, jaun eta jabe.
2003
‎Eta ez hori bakarrik: kasurik txarrenean, H eta Yrekin dauka beste ezerekin baino zerikusi handiagoa D arbitrario horrek. Eta horrela narrasten dira munduko hainbat langileren arratsalde asko, goiz asko eta iluntze asko.
‎Bakarrik zeuden sukaldean. Nekorak idazten jakin izan balu," Bero hau ez da natural naturala" idatziko zuen eta" Nekorak beti izan gara gorriak" idatziko zuen, lapikoaren hormetan, spray batez, ingelesez noski; izan ere, ingelesa ikasten dute nekorek beste ezer baino lehen. Matematika baino lehen eta Fisika edo Filosofia baino lehen.
‎Bere Ford gorri zaharrean kargatu genituen maletak (nire Volkswagen berria libre edukita), neguko arropa ere sartu zuen abuztu erdia izanik, eta tartean nire saiakera bat, Maitaleak euskal literaturan izenekoa, itxura guztien arabera Monikak aurreko bidaian irakurria. Euskal idazleek, bereziki nobelan, proiektatu dituzten maitaleen perfilak aztertzen nituen; gure literatura gazteei hurbiltzeko trikimailu didaktikoa gehiago zen beste ezer baino, baina Monikari asko gustatzen zitzaion. " Hurrengo edizio batean neu ere sartu behar nindukezu", esan ohi zuen bere bularrak hanpatu, eskuak aldaketan jarri eta gerriari lizunki eraginez.
2004
‎Ez da egilearen baitarik sortutako jakituriaren eta irudimenaren emaitza. Izatez, betelanetik gehiago du honek beste ezertatik baino, besteren esanetan eta idatzietan oinarritu bainaiz paratu dudan liburua paratzeko. Nahi baduzu, noiz edo noiz, neure zakutik ere atera ditut iritzi eta burubide batzuk, baina, nolanahi ere, zaku nagusiaren esanetara jardun dut gehienbat.
‎Kontuak kontu, beste ezertara baino lehen, bidezkoa izango da Mitxelenaren mezu labur eta zehatz hori testuinguru zabalagoan kokatzea. Nola ikusten zuen, bada, hori eta horrenbestez, Euskal Herriaren hizkuntzazko jatorria edo?
‎(...)?. 63 Luze joko luke gorabehera guztiak kontatzea, gertakarien kate aldrebesa osorik ematea, harik eta gurasoen nahia neurri batean betea izan zen arte. Baina bada gauzatxo bat, tirabira horretan barrena sortua, nolako kultura demokratikoan bizi garen beste ezerk baino hobeto adierazten duena. Halako batean, ziplo, horra zer aditu behar izan zuten gurasoek:
‎Asmo hori gidari, Agurtzane Elorduiren aipu mardul hau hautatu dut horretarako: . Indar politikoek, ekonomikoek eta kulturalek baldintzatzen dute beste ezerk baino gehiago hizkuntza baten hedatzea edo galtzea. Gutxiengoen hizkuntza era biltzeari uztea bultzatzen duten eragile soziologikoen artean menpekotasun politikoa, ekonomikoa eta kulturala izaten dira nagusi.
‎Funtsezko ildoari jarraiki lot gakizkion beste adar bati, funtsezko hariaren batasunak ez du-eta axaleko ñabardura eragozten. Beste ñabardura baten xerka, Leitza aldera goaz beste ezertara baino lehen. Pentsamenduaren erakustaldietan harria jasotzen bezain zolia den Iñaki Perurenak zera dio:
‎Hortaz, hizkuntzaren tasunak ezaugarritzen du euskal idazlearen izaera beste ezerk baino areago. Eta zer?
‎Lotsaz esan du, ematen ez badu ere. Galdera zirudien, beste ezer baino gehiago.
‎Oso urduri ematen zuen. Haren aurpegiko makillajea ere hala moduzko geruza desitxuratua zen, beste ezer baino gehiago.
2005
‎Tira, orain dela sei hilabete ikusi nuen, baina ohean zegoela, makina izugarri horri lotuta, hain bare eta amataturik... Hilotza ematen zuen beste ezer baino gehiago. Espero dut itxura ez zitzaiola gehiegi aldatuko, batez ere begi berde horiek.
‎–Zorionak beste ezer baino lehen.
2006
‎nondik norakoaz, eguraldiaz, kale batean edo bestean egiten ari ziren konponketa lanez... eta hitz juxtuekin normalean. Kalean geldiarazten zuten ezagunekin beste pixka bat hitz egingo zuen, baina jendetasunez beste ezer baino gehiago, aukeran nahiago izaten baitzuen gure joan etorria honelako topaldirik gabe burutzen bagenuen.
‎Paseatu, telebista ikusi... Juliani konpainia egitea, beste ezer baino gehiago. Lanaren parterik delikatuena, zerbait esatekotan, gizona oheratzea izaten zen.
‎Hala ere, sinesten ote nuen nik salaketa hura? Berez, ez zen gaiztoz eta izorratzearren asmatutako istorioa; burutazio bat izan zen beste ezer baino gehiago, bat batean piztutako argi baten antzera, baina onartu beharra dut atzean ez zuela inolako oinarri sendorik, nire mesfidantza izan ezik. Eta mesfidantza hura, berriz, ez ote zen inbidiaren eta erresuminaren umea, Zunbeltz txikia Aloña eta biona zen bezala?
‎Gutun hau idatzi ez dizkizudan guztien ordezkotzat har dezakezu, edo denbora luzean astero eta hutsik egin gabe bidali dizkidazun guztien erantzuntzat. Halakotzat hartzea daukazu, berben balantza horretan kitatu beharreko zor bat dudala iruditzen bazaizu, baina nik esango nuke neure burua argitzeko ahalegin bat dela beste ezer baino gehiago, azken urte honetako gertakariak sailkatu eta sentimenduak haztatzeko saio bat, haztatze horren ostean ondoriorik iritsiko dudan ez badakit ere. Inportanteena ez dira ondorioak ere, beharbada, ezpada, etorri ahala kontzientziaren zakuan pilatzen joan naizen guztiak argitara atera eta ordenan paratzea.
‎Eskolan bukatu eta institutura joatea bezala; inork ez dizu galdetzen ea neskek edo gizonek berotzen zaituzten, etorrian baletor bezala. Baina esan zenuen, eta baina hori beste ezer baino hobeto gogoratzen dut, gizonak gustatzea desberdina da, esatea bezala ez duzula institutura joan nahi. Erabakia zela esan zenidan, une baten neuk hartu nuen erabakia.
2007
‎Ez litzateke isildu behar, bestalde, herria autorearen ideia erromantikoa( beste ezer baino gehiago, agian autoretzaren kontzeptu indefinitu bat dena) lehen momentutik izan dela auzikatua: A. W.
2008
‎hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino. Edo onartu egingo behar ote zuen munduan bazegoela beste errealitate bat ere, berak ordura arte ezagutu zuèn egunerokotasunetik kanpo eta gizakia, emakumea, batez ere?
‎Ez da ageri ez Paul Bowles ez enparau mendebaldarrik, eta Tahar Ben Jelloun en herri koloretsua ere urrun sumatzen dugu egun gris honetan. Menturaz, Mohamed Choukri idazlearen dekadentzia dagokio beste ezer baino hobeto hiriari. Ogi biluzia Protektoratuaren sasoian kokatutako eleberri gogorra da.
‎Eta hala ere... hala eta guztiz ere, errealak zirenik ere ezin esan! Hiru izaki haiek gehiago iruditu baitzitzaizkion Reginari, artean ere, amets batek hartuak, beste ezer baino. Edo onartu egingo behar ote zuen munduan bazegoela beste errealitate bat ere, berak ordura arte ezagutu zuèn egunerokotasunetik kanpo eta gizakia –emakumea, batez ere– itzal bat izatera kondenatzen zuèn errealitate grisetik haratago?
2009
‎Mundu berria, alabaina, Espainia edo Frantzia berritzetik pasatzen zen beti. Denborarekin ohartu ginen, erro erroan, ideologia moderno hauek guztiak, Estatua hobetzeko, gainditzeko, etab., partitu, XIX. mendeko Estatu modernoaren baiespen osotik partitzen zirela, eta beste ezer baino lehen Estatu horren baiespenak zirela, barianteekin.
‎Norak hurbildu eta besarkada ematen dio. Rosak beti izan du ohitura ilea laztantzeko, eta ohitura horrek lasaitu egiten du beste ezerk baino gehiago.
‎Umeak hamabi, hamahiru, hamalau bete zituen eta hainbeste galdera zituen, erantzunik gabeak. Ama, jakin nahi zuen beste ezer baino gehiago, zergatik geratu behar dut ilargi betearekin etxean. Hamasei urte zituen ordurako eta sukaldera sartu zenean, hain zen handia, haren gorputzaren itzalak ama ikaratu egin zuen.
‎Sarari zirkua beste ezer baino gehiago gustatzen zitzaion. Ez zen urtero iristen Nebraskako zulora, baina urte hartan etorri zen eta Sara etxe aurreko arbolara igo zen, artistak hurbiletik ikusteko.
‎Sararen txikitako aldrebeskeriak kontatzen zizkion, hamalau urterekin eskolako mutikote batek bere gogoaren kontra muxu eman ziola eta Sarak mingaina odoletan utzi, haginkada batekin. Ogia egiten zekiela eta piper berdeen usaina gustatzen zitzaiola beste ezer baino gehiago. Batzuetan, elkarrekin erabakitzen zutela zerekin amets egin eta biak batera amets egiten saiatzen zirela, inoiz lortu ez bazuten ere.
‎Ume mukizuek egiaren bat atera nahi diote, urteetako oskolari haginkada kenduta. Ipuina nahi dute, amak ipuinak irakurtzen dizkielako eta ipuina beste ezer baino gehiago gustatzen zaielako. Metro erdiko koipeztoak baino ez dira eta Navarre ez da etorri Nebraskara beraiekin hitz egitera.
‎Zerbait esaten hasten da, beste ezer baino gehiago entzun nahi dudan zerbait, baina bat batean deia eten eta bere ahotsa galdu egiten da. Ia gauerdia da eta Maialen, orduroko albiste emankizuna egiten duen lankidea estudioaren atean zain dago.
‎Kafetegietan saltzen diren opilen gurina eta zaharberritu gabeko jauregi erdi erorien urdina. Baina Lisboa, beste ezer baino gehiago, Amerika eta Europa banatzen dituen ozeanoaren argia da. Nora goizeko lehen orduan iristen da Bilbotik, zortzi bidaiari baino sartzen ez diren Portugaliaren hegazkinean, eta Karibeko hiri europarra dirudiena deskubritzen du, txerrikia arrain saltsan eskaintzen duten jatetxeak eta etengabe obrigado esaten duten taxistak.
‎Amarekin ateratzeko eskatu nion, ama eta biok. Behar nuen, beste ezer baino gehiago, argazki hori. Polaroid makina zeukan eta papera atera zenean, hantxe nengoen kobazuloaren atarian.
‎Xanti, beste ezer baino lehenago, tabernari profesionala zen ordea. Galdetu gabe, gorria atera zion, seltzarekin.
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...a Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana, eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio?. Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
‎zoritxarreko zoritxarren aurrean ez baitzegoen, Jainkoaren borondateaz aparte, beste irtenbiderik, antza; hamar hamaika urte zituen arren, ongitxo zekien lezio hura, neska zintzo bezain heldua baitzen adin hartarako, eta apaiz guraso izebek, baita mundu guztiak ere, komodin gisa erabiltzen baitzuten espresio hura. Jainkoaren borondatea?, bizitzak, patuak edo dena delakoak karta txarrak ematen zizkien bakoitzean, bi hitz haiek airean idatziak baleude bezala eta jendeak aire hura baizik arnastuko ez balu bezala, Elizaren agindupeko giro hertsi hartan, amen, amen eta amen; Maria Bibianak patu gaiztoa onartu behar zuen, beraz, baina nekez onartzen zuen? zerarekin gertatuak gehiago baitzirudien madarikazio bat, edo zigor bat, beste ezer baino; Maria Bibianak, beraz, lur bat behar zuen, edo portu bat. Maria Bibianak ongi uler zitzakeen Jainkoak egiptoarrei igorritako izurriak, baina zergatik igorri zien beste izurri hura orbetarrei, orbetarrak kristau zintzo zirenean??, non lehorreratu izan zezan; Domingok eskaini zionak, baina, ez zuen asetzen, lurretik ere ezer gutxi baitzuen lur hark: ez baitzen lurra ere, ezpada airezko lurra, airezko lurra baita fantasiaren magala, airezko lurra irudimenaren hegala; Maria Bibianak, ordea, lurrezko lur bat behar zuen une hartan, errealitateari errealitatearekin erantzungo ziona, ez den haizearen eskutik autoengainuaren sasi argietara ihes egin gabe, jada ez baitzuen Jainkoaren borondatearekin aski, are gutxiago Jainkoaren borondateak Jainkoaren madarikazio zigorrei leku egin zienetik; eta hala ere, hala eta guztiz ere?, Maria Bibianak ez zion bere buruari iruzur merkerik egin nahi; horregatik, bazekien arren etxea gainera erortzera zihoakiola, katastrofearen gorabeherak jakin nahi izan zituen:
‎Gezurretan ari zen Ismael, jakina, edo oso litekeena da bederen. ...kontzekotan zirenak eztei eguna atzeratu beharrean aurkitu ziren, Bittoriri aita hil eta dolua gorde behar izan zutelako?, erroskila txikienik probatu ere gabe, halakoa baitzen Bittoriren filosofia, garaiko giroak bultzatua, ezkontzaren marrak bereizten zituela debekuaren mundua eta permisibitatearena?, emaztearen lerdentasunak harritu behar zuen Ismael lerde jarioa, lehenik eta behin, Bartzelonan beste ezerk baino gehiago, hain iruditu zitzaion Bittoriren gorputz zardaia, ez al zuen, bada, Ismaelek berak aitortzen ezen ezkontza harekin zerua atzeman zuela?. Bartzelona osoan ikusi zituèn eskultura guztiak baino ederragoa, balizko lekuko batek, bikoteari jarraipen zorrotza eginda, istantean ondorioztatuko zuen nola Ismaelek eta Bittorik logelan egin zuten denbora gehiena, hamar ordutik zortzi bai gutxienez?, leuntasunaren zizelak landua.
‎Izan ere, istripu txiki bat izan da hiriburuaren irteeran. Phineasek, une batez, pentsatu du istripua izandako tren horretan etor zitekeela Sora, baina berehala jakin du ez dela zauriturik egon, gehiago izan direla makinaren arazo teknikoak beste ezer baino.
‎Musonek beti bezala erantzun du. Esan du Rutonen aita eta osaben txostenak bilatuko dituztela beste ezer baino lehen, Rutoni emateko. Rutonek gordetzeko, esan du.
‎Gezurretan ari zen Ismael, jakina, edo oso litekeena da bederen. ...enak eztei eguna atzeratu beharrean aurkitu ziren, Bittoriri aita hil eta dolua gorde behar izan zutelako–, erroskila txikienik probatu ere gabe –halakoa baitzen Bittoriren filosofia, garaiko giroak bultzatua, ezkontzaren marrak bereizten zituela debekuaren mundua eta permisibitatearena–, emaztearen lerdentasunak harritu behar zuen Ismael lerde jarioa, lehenik eta behin, Bartzelonan beste ezerk baino gehiago, hain iruditu zitzaion Bittoriren gorputz zardaia –ez al zuen, bada, Ismaelek berak aitortzen ezen ezkontza harekin zerua atzeman zuela? – Bartzelona osoan ikusi zituèn eskultura guztiak baino ederragoa –balizko lekuko batek, bikoteari jarraipen zorrotza eginda, istantean ondorioztatuko zuen nola Ismaelek eta Bittorik logelan egin zuten denbora gehiena, hamar o...
‎" Jainkoaren borondatea": ...–, bizitzak, patuak edo dena delakoak karta txarrak ematen zizkien bakoitzean, bi hitz haiek airean idatziak baleude bezala eta jendeak aire hura baizik arnastuko ez balu bezala, Elizaren agindupeko giro hertsi hartan, amen, amen eta amen; Maria Bibianak patu gaiztoa onartu behar zuen, beraz, baina nekez onartzen zuen... zerarekin gertatuak gehiago baitzirudien madarikazio bat, edo zigor bat, beste ezer baino; Maria Bibianak, beraz, lur bat behar zuen, edo portu bat –Maria Bibianak ongi uler zitzakeen Jainkoak egiptoarrei igorritako izurriak, baina zergatik igorri zien beste izurri hura orbetarrei, orbetarrak kristau zintzo zirenean? –, non lehorreratu izan zezan; Domingok eskaini zionak, baina, ez zuen asetzen, lurretik ere ezer gutxi baitzuen lur hark:... ez baitzen lurra ere, ezpada airezko lurra, airezko lurra baita fantasiaren magala, airezko lurra irudimenaren hegala; Maria Bibianak, ordea, lurrezko lur bat behar zuen une hartan, errealitateari errealitatearekin erantzungo ziona, ez den haizearen eskutik autoengainuaren sasi argietara ihes egin gabe, jada ez baitzuen Jainkoaren borondatearekin aski, are gutxiago Jainkoaren borondateak Jainkoaren madarikazio zigorrei leku egin zienetik; eta hala ere –hala eta guztiz ere–, Maria Bibianak ez zion bere buruari iruzur merkerik egin nahi; horregatik, bazekien arren etxea gainera erortzera zihoakiola, katastrofearen gorabeherak jakin nahi izan zituen:
‎Nazario Orbek ongi bai ongi gogora zezakeen amesgaizto haietako bat: ...a Villalbako markes jaunak gonbidatu zuèn festan, han Madrilen, non lagun egin baitzituen bi dama eder, Aquileo Cañizares negozio gizonaren adiskide zirenak; esan nahi baita, bere haur jaioberriari so, bere bekatu hura oroitzen zuela, menturaz, Nazario Orbek, eta batez ere irudi bortitz hura, begien aurrean zuèn haragi puska osatu gabeak gehiago baitzirudien odolki bigun higuingarri hark sortua beste ezerk baino; bekatu haren ordaina ote zen, bada, guztia, zeren Jainkoa kontulari akasgabea baitzen, zorren eta hartzekoen kontua ezin hobeto zeramana, eta zeren, ikuspegi hartatik, haragizko bekatuak bekatuzko haragia izan baitzuen ondorio.... Irudi bat gehiago ere etorri zitzaion, ausaz, Nazariori, Mateo Sukunzarekin Parisera egin zuèn bidaian, iruditu ez zitzaion, bada, Eiffelgo dorrea Jainkoaren tronua, halako moldez, non, egin ere, egin baitzion ingeniari lagunari iruzkina:
2010
‎Haiek, hala ere, ongitxo dakit? gure arteko ariketa intelektualak ziren, birtuosismo nola halako baten ezaugarriak zituztenak, beste ezer baino gehiago: gureak ez ziren, beraz, nirvanaren existentziaren tesia berresten zutèn froga gezurtaezinak, baina zeinen ongi pasatzen genuen, eta zeinen ongi etorri zitzaidan niri zure aurkikuntza hura, gas nobleei lotutakoa!, halako moldez, non aurkikuntzak guztiz animatu baininduen, neure patua, neure kabuz onartzen hasia nengoena, guztiz onartzeko bidean?
‎Baina gizonaren gerra ez da inoiz amaitzen, ezta gerrak amaitzen direnean ere, gizakion baitan beti baitira mota bateko zein besteko gerrak, bakterioena eta birusena ere ez da txantxetakoa, egia esan??, eta handik hiru bat hilabetera izugarria gertatu zen, gertatutakoak madarikazio bibliko batekin zerikusi handiagoa bazuen ere beste ezerekin baino. Oraintxe esan dizut, izan ere, nola astindu ninduen Heinrichek, ni gutxiesteko saioan, harako esaldi harekin:
‎: mundua espainolizatu, eta lurra zeruan, beraz!; ikuspuntu horretatik, Sabinoren erreakzioa gehiago ulertu behar baita bere autodefentsa sistemak eragindako zerbait bezala, beste ezer baino, gero, adagio zaharraren espiritua ezin hobeto aplikatu bazuen ere:
‎hementxe baikaude, zu, berriz, zuri eta beltz ikusten zaitut, Damaso: zuriagoa beste ezer baino gehiago, egia esan?, geure artaldea osatzeko bidean, mailakatze honetan, sailkapen guztietatik aparte ikusten ditut izeba Ernestina eta Bibi?, eta etxeko ardi zuriek, zuri beltzek berdin, errespetatu baikaituzue noizbait?; esan nahi dizudana da ni heldu naizen lekura heldu naizela, bai, baina ez barne borroka latzak izan gabe?
‎Aitaren harridura, baina, ez zen zerbait deigarria ez nabarmena, ez zuen oihurik ez espanturik egin, ezta bere onetik atera ere?, zerbait xumeagoa baizik, begiradaren intentsitatean bakarrik antzeman zitekeena: harrituta zegoen, bai, baina berea harriaren harridura zen, aitak gehiago baitzirudien harri bihurtutako gizon bat beste ezer baino, Teofilo Mariak?, bere kuttunak?, istripu hura izan zuenetik?
‎Hurrengo bizpahiru segundotan, ez dakit zer gertatu zitzaidan. Dakidana da masailak sutan nituela, nire azala desertu kiskali bat zen, ausaz, eta nire arima bakardadeak jotako hegazti hegalgabe bat, desertuaren erdian zetzana?, eta buruan halako nora ez erabateko bat errotu zitzaidala, borondatea bi indar kontrajarriren aginduetara banu bezala, baiezkotik, neskaren irria gehiago iruditu zitzaidan begikotasun berezko baten adierazgarri beste ezer baino, ezezkora, izaki ezdeus bat nintzen, haize arrotz bezain bortitzen mende, sentimenduen itsasikaran?
‎haragiaren porrota ikusten bainuen, argi eta garbi ikusten ere, aurpegiaren alde apalduan, eta errebeldia ezkutu bat beste aldean, harridurak (zinez ote zen bera, Nazario Orbe jaun prestua, ispiluaren bestaldean zegoena?) eta barru barruko gaitzespen batek (errealitate hura ez onartzetik zetorkionak) eragindakoa. Horrela egon zen minutu luze batean, iruditu ere, iruditu zitzaidan segundo labur batzuetan aitaren bisaiak etsipen puntu bat ere erakusten zuela, nekeak eragindakoa izan zitekeena beste ezerk baino gehiago?, harik eta ezpainetan mugimendu hautemanezin bat igarri nion arte, zeinari ezusteko dardara bat jarraitu baitzitzaion: Jainkoa edo bere patua madarikatzen ari ote zen berriro, Gabino, esan nahi eta ezin esan zituèn hitzetan, mierda puta?
‎Beranduago saiatuko zen galdera horiei erantzuna ematen. Marioren inguruko pistaren bat behar zuen orain, beste ezer baino lehen. Gela hartan bazegoen beste ate bat.
‎Ez zen ikasle ona, ez zuen atsegin klasean adi eta oharrak hartzen egon beharra, eta are gutxiago liburuak ikastea azterketetarako. Urte batzuk eginak zituen dagoeneko bertan, inertziaz beste ezergatik baino gehiago, baina bere bizitzari beste norabide bat eman behar ziola erabakia zuen ordurako.
‎" Harrezkeroztik beste begi batzuekin begiratu nion epaiketari. Batetik, beste ezer baino gehiago nahi nuen zure zigorra, irrika biziz espero nuen, horrek behin betiko garbi utziko zuelakoan nire errugabetasuna, Juancarren aurrean, eta neure buruaren aurrean ere bai. Bestetik, baina, zu ere biktima errugabe bat zinela sentitzen hasi nintzen.
‎" La condensación máxima a que puede aspirar un hispano es el nacionalismo planetario de lo hispano": mundua espainolizatu, eta lurra zeruan, beraz!; ikuspuntu horretatik, Sabinoren erreakzioa gehiago ulertu behar baita bere autodefentsa sistemak eragindako zerbait bezala, beste ezer baino... gero, adagio zaharraren espiritua ezin hobeto aplikatu bazuen ere: defentsarik onena erasoa omen...
‎ardi ezin beltzagotzat, alegia, orbetarron argotean; eta horrekin zer...?; ezer ez!; gu ere —osaba Beñardo, Domingo, Ada, ni... — hementxe baikaude —zu, berriz, zuri eta beltz ikusten zaitut, Damaso: zuriagoa beste ezer baino gehiago, egia esan—, geure artaldea osatzeko bidean —mailakatze honetan, sailkapen guztietatik aparte ikusten ditut izeba Ernestina eta Bibi—, eta etxeko ardi zuriek —zuri beltzek berdin— errespetatu baikaituzue noizbait...; esan nahi dizudana da ni heldu naizen lekura heldu naizela, bai, baina ez barne borroka latzak izan gabe... eta pozik nagoela alde horreta... " Guztia eman zion pobre bati, santutzat hartu zuten.
‎Aitaren harridura, baina, ez zen zerbait deigarria ez nabarmena —ez zuen oihurik ez espanturik egin, ezta bere onetik atera ere—, zerbait xumeagoa baizik, begiradaren intentsitatean bakarrik antzeman zitekeena: harrituta zegoen, bai, baina berea harriaren harridura zen, aitak gehiago baitzirudien harri bihurtutako gizon bat beste ezer baino, Teofilo Mariak —" bere kuttunak" — istripu hura izan zuenetik...
‎Haiek, hala ere —ongitxo dakit— gure arteko ariketa intelektualak ziren, birtuosismo nola halako baten ezaugarriak zituztenak, beste ezer baino gehiago: gureak ez ziren, beraz, nirvanaren existentziaren tesia berresten zutèn froga gezurtaezinak, baina zeinen ongi pasatzen genuen, eta zeinen ongi etorri zitzaidan niri zure aurkikuntza hura, gas nobleei lotutakoa!, halako moldez, non aurkikuntzak guztiz animatu baininduen, neure patua, neure kabuz onartzen hasia nengoena, guztiz onartzeko bidean... psikearen indarrak erabat menderatzen inoiz ikasten ez bada ere.
‎Baina gizonaren gerra ez da inoiz amaitzen, ezta gerrak amaitzen direnean ere, gizakion baitan beti baitira mota bateko zein besteko gerrak —bakterioena eta birusena ere ez da txantxetakoa, egia esan... —, eta handik hiru bat hilabetera izugarria gertatu zen, gertatutakoak madarikazio bibliko batekin zerikusi handiagoa bazuen ere beste ezerekin baino. Oraintxe esan dizut, izan ere, nola astindu ninduen Heinrichek, ni gutxiesteko saioan, harako esaldi harekin:
‎Eta nik aitari begiratu, eta orain xehetasun bati antzematen nion eta orain beste bati; xehetasunez xehetasun osatu nuèn puzzlean, baina, ageri agerikoak egin zitzaizkidan bi kontu... haragiaren porrota ikusten bainuen, argi eta garbi ikusten ere, aurpegiaren alde apalduan, eta errebeldia ezkutu bat beste aldean, harridurak (zinez ote zen bera, Nazario Orbe jaun prestua, ispiluaren bestaldean zegoena?) eta barru barruko gaitzespen batek (errealitate hura ez onartzetik zetorkionak) eragindakoa. Horrela egon zen minutu luze batean —iruditu ere, iruditu zitzaidan segundo labur batzuetan aitaren bisaiak etsipen puntu bat ere erakusten zuela, nekeak eragindakoa izan zitekeena beste ezerk baino gehiago—, harik eta ezpainetan mugimendu hautemanezin bat igarri nion arte, zeinari ezusteko dardara bat jarraitu baitzitzaion: Jainkoa edo bere patua madarikatzen ari ote zen berriro, Gabino, esan nahi eta ezin esan zituèn hitzetan, mierda puta...?
2011
‎Ez zion emazteari kontatu, baina hiru egun lehenago postaz norbaitek neskato baten barruko arropak bidali zizkion, odolez blai. Horrek ez zuen Ariza haserretu, harritu egin zuen beste ezer baino gehiago. Zer esan nahi zuen?
2012
‎Alboan eserita Joseba Orbe idazlea daukat, gurekin hitz egiteko prest. Arratsalde on, beste ezer baino lehen, Joseba, ahots mehea du, 30 eta 40 urte arteko emakume baten ahotsa.
‎–Zurekin egon, horixe nahi dut beste ezer baino gehiago, esan zuen Kepak.
‎Galdu arte ez dugula jakiten daukaguna baloratzen, hori entzun izan dut beti. Nik ere, Marta, zure estimazioa nire erruz galdua dudanean, horixe nahiko nuke beste ezer baino gehiago, nahiz eta ondo dakidan ez dudala sekula berreskuratuko.
‎Momentu on asko eman dizkit, baina nik ere dena eman diot, hustu egin naiz. Ikasketei, familiari, beste ezeri baino gehiago eman diot. Arraunean gehiegi ez ote garen tematu ere galdetzen diot neure buruari gaur egun. Nolanahi ere, zerbait horrela betetasuna ere ematen du.
‎Nire arreba ere ni bezalakoxea zen, neurri batean. Baina berak bere buruari bakarrik egiten zion kasu, eta ama eta aita berriz ere elkarrekin egongo ziren jakitea beste ezer baino garrantzitsuagoa zen berarentzat.
‎Hurrengo eginkizuna harrizko mortairu bat lortzea nuen, alea txikitu edo xehatzeko, ez bainuen uste, bi esku besterik izan gabe, errota bat egin ahal izateko behar zen trebezia maila bikainera iritsiko nintzenik. Premia hori betetzeko, gauza garrantzitsu bat behar nuen; izan ere, munduko lanbide guztien artean, beste ezertarako baino gutxiago nengoen prestatua harri xehatzaile izateko, eta gainera ez nuen tresnarik lan horri ekiteko. Egun bat baino gehiago eman nuen harri handi baten bila, barrua zulatuz mortairua egiteko, baina harkaitz gogorrekoak izan ezik, ez nuen bat ere aurkitu, eta han ezin nuen zuloa egin edo harria ebaki.
‎Eta hala, merkatari eta nekazari ezagun batzuekin gauza horiei buruz sakonki hizketan aritu ondoren, hurrengo goizean haietako hiru etorri zitzaizkidan, eta esan zidaten gogoetan aritu zirela gauean nik esan nienaz, eta ezkutuko proposamen bat egitera zetozkidala. Eta, esango zidatena isilpean gordetzeko eskatu ondoren, jakinarazi zidaten Gineara joateko ontzi bat prestatzeko asmoa zutela; haiek ere, nik bezala, lursailak zituztela, eta, beste ezer baino gehiago behar zituztela zerbitzariak; eta merkataritza hori egiteko baimenik ez zutenez gero, ezin baitzituzten beltzak etxera ekartzean jende aurrean saldu, bidaldi bat egin nahi zutela, beltzak beren kontura ekartzeko, gero beren lursailetan banatzeko. Hitz batean, galdera zen ea ontzian zama zain gisa joango nintzen, Gineako kostaldean egin beharreko tratuak egiteko ardurarekin, eta haien beltz kopuru bera izango nuela hitz eman zidaten, baina bidaldia egiteko batere dirurik jarri gabe.
2013
‎Trago bat eman zion latakoari beste ezer baino lehen.
‎inguraturiko espedizio bat, Andeetan gora. Eta, beste ezeren gainetik, edo beste ezer baino garrantzitsuago: gogo biziz urtzen gintuen lagun andino haiekin batera mendian gora galtzeak.
‎Gure aita ez zen idazlea. Edo, gutxienez, ez beste ezer baino gehiago.
‎–Zure emaztearenganaino iristeko sartu zela komandoan esan nahi al duzu? , galdetu nion, bere jarduna luzatzeagatik beste ezer baino gehiago. Ez nuen logalerik.
‎Nik ikusi ditudan manifestaziorik jendetsuenak preso eta iheslarien aldekoak izan dira, baina su etenen bat eman duzuenean betiere. Horrek arazoari konponbide bat emateko borondatea erakuts lezake, beste ezer baino lehen, jarraitu nuen desgogara. Ez nuen berrogei urte lehenago borroka armatuaren bertute suspertzaileez izaten genituen eztabaida politiko amaigabe haietako batean sartzeko gogorik.
‎Baina hobe zen fantasiak alde batera uztea. Non zeuden deskubritu behar zuen beste ezer baino lehen. Orduan bai, leihatilatik begiratu eta aireportu handi batean zeudela ikusi zuen.
2014
‎Horrela saihestuko lirateke parrandan edo gauez bidaiatu nahi denean denborazko adizlagunekin sortzen diren zalantza larriak. Esan gabe doa, egunak goizean hasiko balira, urte zaharretan ez litzateke poteoa eten ditxosozko familia afarira joan eta mahatsak jateari muzin egiteko, postmodernoak baikara beste ezer baino lehen eta ez baitugu egundo mahatsik jaten, egoera likidoan ez baldin bada, jakina. Urtarrilaren bata zortziak a.m. abiatuko zelako eta, ondorioz, urte zaharretako oturuntza digerigaitza urte zaharretako armosu eder bilakatuko zelako, amaitu bezain agudo komunean eserarazten zaituzten horietakoa, eta zein liluragarriak zortzi kanpaikadak parranda kokainikoa amaitu berri duten telebistako aurkezleen eskutik).
‎–Toxikoak dira, badakizu. Eta El Paíseko gehigarri ziztrin hori beste ezer baino gehiago. Talde askoren morala kolokan jarri dute halakoek.
‎–Biltegira joan nuke beste ezer baino lehen, axola al dizu?
‎Ez zuen hotzik egiten eta ateri zegoen, baina bidean izterra min ematen hasi zitzaidan eta mekauendioska ailegatu nintzen etxera. Biluztu eta dutxa bat hartu nuen beste ezer baino lehen. Gero, zauria aztertu nuen:
‎Pare bat minutu geroago Nadiagandik eta logelatik kanpo nengoen berriro. Galtzontziloak jantzi eta kanpoko atea itxi nuen beste ezer baino lehen. Ondoren, hozkailura joan, Coca Cola lata hotza hartu, eta trago on bat eman nion.
‎–Eskerrak eman nahi dizkizut beste ezer baino lehen, Aratz etxera bidaltzeagatik, esan zuen niregana begiratu gabe. Musean ari ziren behi batzuk eta antzeko marrazkiak zituzten kamisetei begira ari ginen?.
‎Arrazak eta nazioak, lehenago Renanek berak (eta historialari frantses askok) maiz idatzi duenaren kontra, zerikusirik ez dutela, Estatu nazioanitz alemanen errealitateak (Prusiak berak, adibidez), antropologo nahiz historialari alemanek (Mommsenek, adibidez), edo filologoek (Lazarusek, adibidez), Strauss solaskideak berak, soberan erakutsi diote berriki1812 Etab. Hala ere, arrazaren ataltxo hau. Zer da nazioa?? konferentziako une gori gorietako bat da, eta arrakastatsua biziki, beste ezer baino gehiago bera izan baita eraginkor nazioaren bi kontzeptuen topikoa luzarorako egituratzen: bat arraza nazioa, alemana, bestea nahi edo gogozko nazioa, frantsesa.
‎Eta izebak Durangon malko artean kontatu zidan amak izugarri maite ninduela, mundu honetan beste ezer baino gehiago.
2015
‎Hemen ez dagoen eta zuek guztiok baino arazo handiagoak dituen lagunari leporatzen zuena bakarrik den erantzukizuna. Futbolean jokatzeko lehen araua laguna errespetatzea da; hori ikasi zenukete beste ezer baino lehenago.
‎hontzaren luma. Lohi eta koipezto, baina beste ezer baino epelago.
‎umeak eta beleak noren lana egin behar zuten aurrena. Batek nahi zuen bere ortua lantzea beste ezer baino lehen, beste batek bainujantzia belaunetaraino luzatzea, beste batek behatzetako atzazalak moztu eta Dalíren koadroak margotzea bertan?
‎Atzo sobran geratu zitzaizun kafea berotu ala berria egingo duzun erabaki ezinda zabiltza. Hori bai, beste ezer baino lehen, afaritan erabili zenituen platera eta ardo kopa harraskatik hartu eta garbigailuan sartu behar dituzu. Sikiera hori.
‎Azkenean, enpresara deitu eta Mikelek hartu zion telefonoa. Langile guztiei eta familiari zuzendutako doluminak eskaini zizkion beste ezer baino lehen. Mikelek eskerrak eman eta zain gelditu zen.
‎–Arratsalde on, andereño, barkamena eskatu nahi nizun beste ezer baino lehen; lehengoan edukazioa galdu nuen eta hori barkaezina da. Otazuak eten bat egin zuen, baina Nagorek ez zuen ezer esan, besoak paparrean gurutzaturik eta mesfidantza begietan. Otazuak eskua luzatu eta Iñaki seinalatu zuen?.
‎Ia beste ezerk baino gehiago, diote.
‎Britten ere arratsaldero ateratzen zen pasieran hondartzatik, neguaren amarruak gorabehera. Nik goizez egiten dut, beste ezer baino lehen. Argi naturalaren bila irteten naiz, energiaz bete nahian.
‎Baina aukeratzeko beta utzi zien: bereziki Roseri utzi zion, batean hau eta bestean hura hartu, bitxiak soineko beltzaren ondoan jarri...?, bai baitzekien bitxiak aukeratzeko zeremonia txiki hura, gauerokoa, beste ezer baino gehiago atsegin zuela. Hark bazeukan bere baitan arrazoi gorderen bat amak zer eraman aukeratzeari hainbeste garrantzi emateko.
‎Pentsatzen jarraitu nahi zuen, bere buruari kontatzen Hume lokaztian trabatua geratu zenekoa; barregura ematen zion. Baina, beste ezer baino lehen, txorakeria zen Andrewrekin kezkatzea. Andrewren adinean, bera egun osoan ibiltzen zen mendian barrena, gaileta bat besterik ez poltsikoan, inor larritu gabe edo labarretik behera amildu zela pentsatu gabe.
‎Alegia, Erasmo europarra da antonomasiaz, Herbehereetan jaio, Suitzan hil eta tartean Frantzian, Ingalaterran, Alemanian eta Italian bizi izan zen boladaka. Izan ere, berak bere burua Kristau Herriko hiritartzat zeukan beste ezer baino gehiago, orduantxe sortzen eta koxkortzen ari ziren desberdintasun nazionalei kezkaz eta erdeinuz begiratzen zielarik. Bai, Erasmo kristaua zen ororen buru, eta haren begietan Europa eta Kristautasuna bat ziren, ñabardurarik gabe.
‎Nik neuk gaztelaniaz irakurri dut, Miguel Angel Granada irakaslearen bertsioan, Erasmoren testu laburren bilduma batean argitaratua (Julio II excluído del reino de los cielos, in Erasmo de Rotterdam, Escritos de crítica religiosa y política, Tecnos, 2008). Esan dezagun, beste ezer baino lehen eta Granada jaunari segituz beti, Erasmok berak inoiz ez zuela aitortu egiletza, eskuizkribu gisa zirkulatzen hasi eta laster aho batez berari egotzi bazioten ere; baina ezta argi eta garbi ukatu ere. Gaur egun espezialista gehienak bat datoz esatean Erasmok idatzia dela Julio II.() hil bezain laster, eta eskuizkribu gisa zirkulatu ondoren 1517an liburu gisa argitaratu zela, edizio ugari izanik.
‎Arrakastaz, aurreko kapituluan ikusi dugun bezala. Uste dut Aingeru Epaltzak berdin pentsatzen duela eta horrek esplikatzen duela, beste ezerk baino hobeto, bere trilogia ezinago ederra: Erresuma eta fedea().
‎Ez nuke nahi hau harrokeria intelektualtzat hartzerik: nire adimena zen, neure ustez, beste guztien neurria eta bataz bestekoa; niri errazak zitzaizkidan gauzak besteentzat zailak zirela ikustea harrigarria zitzaidan beste ezer baino gehiago. Nire azkartasun erlatibo hartaz jabetu nintzenean ere ez nuen harrotzeko arrazoi handirik, beste hamaika gauzatan besteak baino traketsago nintzela gogoratu bainintzen aldi berean:
‎Idazle titulua eman ohi didaten arren, ni irakurlea naiz beste ezer baino gehiago. Kalkulu azkar bat eginda, idazten ematen dudan ordu bakoitzeko berrogeita hamar pasatzen ditut irakurtzen; baten batek esan lezake, denboraren kontuan halako jauzi kuantitatiboa egonda ere, idazten dudanak egin nauela ni ezagun, ez irakurritakoak; subjektu eta egile naizela batean, kontsumitzaile huts bestean.
‎Salbatore Mitxelena gogorarazten dit; nire gogoko idazle bat da Salbatore, Zarauzko frantziskotarra, Euskal Herriaren hilzoriarekin obsesionaturik zegoena bera ere; Arantzazuko Ama Birjina eta Jesu Kristoren pasioa izan zituen gai kuttunak, aberriaren agoniarekin loturik betiere: Arantzazuko Ama ama da beste ezer baino lehen, hitz horrek duen eta ikusi diogun esanahi zabal guztiarekin; ausartagoa da Kalbarioko gurutze bidearekin egiten duen parekatzea: Nazareteko semea, hutsik gabeko gizona, errurik gabe heriotzara kondenatua duten bezala, hala daramate urkamendira herri errukarri eta hobengabe hau; Erromaren lekuan jarri Espainia, Sanedrinaren lekuan jarri Vatikanoa, eta goitik behera betetzen da analogia.
‎Oroitzapenak uste baino galduagoak ditudala konturatu naiz, halere: ez dut jakin Larregi izandakoa zehatz kokatzen, bakarrik eserleku bat jarri dutela begiraleku eder batean; Beititik ere, kanpoan zegoen pikondoa gogoratzen nuen beste ezer baino gehiago (pikurik jaten ez nuen arren, erraza baitzen haren adarretan gora igotzea); eta hurbil urrunak ere distortsionaturik nituela ohartu naiz; hobeto esanda, haurraren pausoa eta begiak nituen oraindik barruan, distantziak, gaur ikusita, laburragoak baitira egiazki nire buruan baino: Iturbe eta Iturburu elkarri itsatsita daude ia, eta Beititik Larregira ez dago nik oroitzen nuen ibilalditxoa, bi minutuko bidea baizik.
‎–So, Mikel, sooo! Hau oraingoz nire kutixia bat da beste ezer baino gehiago. Posibilitateak aztertu, badakizu, ideien mailan?.
‎Izan ere, produktore arduratsua zen Esteban Elordui beste ezer baino lehenago; arduratsua bezain ongi antolatua, bezperako enkargu eta mailei erantzun bitartean astia hartu baitzuen bere plan berrirako estrategia bat diseinatu eta martxan jartzeko ere:
‎–Bai, ba gurea ere antzekoa duk. Bakarrik hemen muga aldaketek antz gehiago dutela plaza erdian eguzkitan dagoen putzu batekin beste ezerekin baino.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia