Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 49

2008
‎Flandesen soilik alderdi flandestarrak eta Walonian waloniarrak aurkeztu daitezke. Barruti horretan, aldiz, bi aldeetako taldeak aurkez daitezke, nahiz eta Brusela ez beste eskualdeetan flandestarrak izan nagusi. Horiek hala, flandestarrek salatu dute baztertzailea dela eskualde horietan indarrean dagoen hauteskunde politika.
‎Europako Batasunaren izenean Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak Errusiako eta Georgiako agintari gorenei aurkeztutako su etenerako planak berak ere segurtasun eremu hori egotea babesten zuen. Alabaina, plan horren sei ataletako batek esaten zuen tropa errusiarrak erretiratu egin behar zutela Georgian azken egunotan okupatutako beste eskualdeetatik. Moskuk bere hitza ez duela bete salatu dute behin eta berriz Georgiak eta Ameriketako Estatu Batuek.
‎Lehendabizi, euren ibilbideetan baliatzen dituzten hainbat lur eremutan sartzea debekatu diete, eta turismo eraikuntza erraldoietan sortutako milaka lanpostuetatik baztertu dituzte. Turismo leku horietan, Egiptoko beste eskualdeetatik etorrarazitakoen esku utzi dute enplegua.
‎Turismoa ez da diru iturri nagusia Sinaiko iparraldean, eta han ere zokoratuta geratu dira beduinoak. Han garatu diren lan arlo bakanetarako ere, Egiptoko beste eskualdeetatik etorrarazi dituzte beharginak, hala nola Hosni Mubarak Egiptoko presidentearen sorlekua den Manufiatik, Nilo haraneko hirialdetik. Horiek hala, beduino oso gutxi topa daiteke administrazioaren edo eta eraikuntzarako lantokietan.
‎1991 eta 2003 urteen bitartean 120.000 eta 200.000 kurdu artean indarrez kanporatu zituzten Kirkuketik. Irakeko beste eskualdeetako arabiar sunitak eraman zituzten petrolioan aberatsa den eskualdera. Euren sorlekutik haizatzeaz gainera, Husseinek kurduen aurkako jazarraldiak egin zituen etengabe, 1970ko hamarkadaren hasieratik, 2003 martxoan boteretik bota zuten arte.
‎Orain dela urtebete, mihi urdinaren gaitza agertu zen Donostia aldeko hainbat baserritan. Hurrengo asteetan, Euskal Herriko beste eskualdeetara zabaldu zen. Gaitz hori eltxo tropikal batek barreiatzen du, eta aspaldi ez zen gure artean ikusten.
2009
‎Eremu horretan ez. Baina bazen aukera bat eremu batetik emititu, eta beste eskualde batera emisioa bidaltzeko. Gaiaren inguruan aholkuak eman genizkien, eta pentsatzen dut saiatuko zirela aurrera egiten.
‎Mallorcan betidanik egin dute ardoa. Orain, beste eskualde askotan bezala, ardogintza granelistiko batetik urratsak egiten ari dira gordetzeko ardoak ekoiztea helburu duen ardogintzara. Baina pauso horiek astiro eman behar dira, eta hala gertatzen dira gainera.
‎Egia esan, duela oso gutxira arte Bierzon, Ribeira Sacran, Valdeorrasen egiten ziren mencia ardoak oso arinak, alkohol gutxikoak eta zahartzeko gaitasun eskasekoak izaten ziren. Orain gauzak aldatuz doaz, batez ere Bierzon eta Ribeira Sacran, baina baita beste eskualdeetan ere. Lurraren isla izan nahi dute orain egiten diren mencia ardoek, eta beren zahartzeko gaitasuna erakusten ari dira, betiere upelean ontze denborak luzatuz.
‎–Segurtasun indarren kontra egiteko zibilen etxeak bunkerrak balira bezala erabiltzen ari dira talibanak?. Mingora hiritik eta haranetik, erosoen beldurrez, beste eskualdeetara ihes egiten ari diren herritarren exodoa oztopatzea ere leporatu die bozeramaile militarrak talibanei. Orain arte 64.000 lagunek eskualdetik ateratzea lortu dutela zehaztu du Abbasek.
‎Ordutik poligamia baimentzen duen legea indarrean da. Kurdistango Eskualde Autonomoak, Irakeko beste eskualdeekin alderatuta, berdintasuna bermatzeko politika aurreratuena du. Poligamiaren legearekin, alabaina, atzera egin dutelakoan dira asko.
‎Peetersek aurreko bost urteetan ere kargu horretan jardun du kabinete berria aurkeztu zuen iragan uztailaren 11n, eta exekutiboak orain ekin dio urte politikoari. Belgikako beste eskualde autonomoetan bezala (Valonia, Brusela eta aleman hiztunen erkidegoan), Flandrian ekainaren 7an egin ziren hauteskundeetako emaitzen arabera eratu zuen aginte berria Peetersek. CD&V alderdi kristau demokratak, SPA alderdi sozialistak eta NV A indar politiko independentistak gobernu aliantza egin zuten.
‎Honelako proiektuetan nahikoa esperientzia duten munduko beste eskualde batzuen egoera ere aztertu dugu. Adibidez, Italiako iparraldean, Bolonian, giltzadun edukiontzien sistema erabiltzen dute, eta konpostaren purutasuna %99koa da.
‎Hego Waziristanen, armadaren oldar egite handiari buru egiteaz gainerat, Pakistango beste eskualdeetan erasoak egiten jarraitu dute talibanek. Hala, lau soldaduk bizia galdu zuten eta bi zauritu ziren atzo, gerrillari islamistek Bajaur barrutiko postu militar bati oldar egitean.
2010
‎Cluster enpresetatik edo zentro teknologikoetatik hona etortzen dira bazkideak bilatzeko eta jakiteko haien proiektuetarako finantzabideak zeintzuk diren, eta guk eginbide horietan laguntzen diegu. Gure jardueraren beste ardatz bat gure interesak beste eskualde batzuen interesekin uztartzea da; adibidez, Atlantikoko makroeskualdearen garrantzia azpimarratze aldera. Europako agendan gai hori jarri ahal izateko, ezinbestekoa zaigu parte diren eskualdeekin elkarlanean aritzea.
‎oso momentu garrantzitsuan gaude; EBk eperako inbertsioak erabaki behar ditu, eta, filtrazio batzuen arabera, eskualderik garatuenak, EAE tartean, inbertsioetatik kanpo gera litezke. Hori ikusita, beste eskualde batzuekin batera, dokumentu bat bidali diogu Barrosori, Kontseiluak kohesio politika eskualde guztietan egin dezan, garatuenak ere kontuan izanik. Herritarrengana heltzeko zailak diren gaiak dira, baina Espainiaren presidentetzarekin bideratu ahal izan ditugunak.
‎Gipuzkoako beste eskualdeei ekimenarekin bat egiteko eskatu die San Markoko lehendakariak
‎Hala ere, azaldu du hemendik bi urtera atez ateko sistema Gipuzkoa osora zabaltzeko asmoa dutela, horrela hondakinen arazoa erabat konponduta egongo litzatekeelako. Hori dela eta, beste eskualdeei ekimenarekin bat egiteko eskatu die, bereziki Debagoienari, eta Aldundiari horretan laguntzea, edo gutxienez ez oztopatzea.
2012
‎Ekainera bitartean ezinbestekoa izango da herriz herriko lana, eta ahalegin horretan arituko da taldea; Gipuzkoako Goierriko eta Urola Kostako eskualdeetan jada egin dituzte bilerak kanpaina hedatzen lagundu nahi dutenei informazioa emateko. Bilera horiei segida emango diete beste eskualde batzuetan ere. BERRIA Taldearen esanetan, «laguntza txikiena ere handia da, denon ekarria behar dugu».
‎PYDko presidente Salah Muslimek, baina, ukatu egin dio BERRIA ri inolako akordiorik egin izana. Hainbat analisten aburuz, Damasko Ankara mehatxatzen ari da bere mugetan beste eskualde autonomo kurdu bat onartzearekin. Gainera, Damaskoren maniobraren helburua kurduak eta arabiar matxinoak elkarrengandik urruntzea izan daiteke.
2014
‎Inondik ere ez. Basilean, argi genuen ezezko botoa gailenduko zela, Europara begira egon baita beti hiria, baina zalantza genuen beste eskualdeekin. Zurich eta Bernako emaitzen esperoan egon ginen azken unera arte, eta Zurichen ere ezezkoak irabazi zuen arren, Bernan baiezko botoa izan zen nagusi.
‎Harriari bueltaka Goizean goizetik izango da ganadu eta barazki azoka. Inguruko baserritarren produktuak izango dira salgai nagusiki, baina Lopezek azaldu du Bizkaiko beste eskualde batzuetatik ere bertaratuko direla. «Karrantzatik etorriko dira baserritar batzuk».
‎Eredu horren ardatz garrantzitsuenak dira «aurrezkia eta eraginkortasuna», teknologia «berriztagarrien» aldeko apustu sendoa eta «subiranotasuna», hau da, tokian tokiko kontsumoa oligopolioak baztertuz eta energia independentzia sustatuz. Era berean, ez dugu ahaztu behar multinazional espainiarrek pribilegiozko posizioa dutela Latinoamerikako eta munduko beste eskualde batzuetako energiaren sektorean. Espainiako enpresen nazioartekotzeak ondorio larriak utzi ditu bidean, bai sozialak eta bai ingurumenari edota kulturari dagozkionak, eta urratu dira konpainia horiek ezarri diren herrialdeetako biztanle autoktonoen eskubideak.
2016
‎Indarguneetatik irtendakoan eskatzen zaie ahalegin handiena, baina inguru horietan daudenean ere norberaren ardura izan behar da euskaraz egitea.Azterketa udalerri euskaldunetara bakarrik mugatu daiteke, edo zabaldu daiteke. Udalerri euskaldunen tipologian zentratu naiz interes berezia daukadalako, baina beste eremu batzuetara ere zabaldu liteke. Esperientzia pilotuan bada ikastetxe bat beste eskualde batekoa, eta emaitzak erakutsi du oso ondo funtzionatu duela han ere.
‎Gobernuak beste kanpaleku alternatiboak eskaini dizkie iheslariei, baina gehienek ez dute onartu, izena ematera derrigortzen dituztelako. Gainera, kanpaleku alternatibo horietako batzuk Frantziako beste eskualdeetan daude, eta, beraz, Erresuma Batura ailegatzeko ametsetik urrunago.46 lagunek soilik onartu dute Calaisko kanpalekutik harrera gune alternatibo horietako batera joatea. Beste askok Belgikara ihes egin dute, Brujasko portutik Erresuma Batura jotzeko esperantzarekin:
‎ez dago loturarik. Glasgown eta Eskoziako independentziaren alde bozkatu zuten beste eskualdeetako biztanleek ez dute aparteko ezaugarririk hizkuntzaren aldetik. Gaelikoari eutsi dioten lekuetan ezezkoa gailendu zitzaion baietzari, herrialde osoaren batez bestekotik behera egon arren ezetza.
‎Barnean hartzen ditu, halaber, Agenda Berriaren jarraipena egiteko eta berrikusteko mekanismoak, aurrerago zehaztu direnak.«Euskal Adierazpena», duela 20 urte baino gehiago Hiri eta Herri Jasangarrien Europako Konferentziari hasiera eman zion «Aalborgeko Gutun» aitzindariari txanda hartu diona, Euskal Autonomia Erkidegoan onartu zuten joan den apirilean, Hiri eta Herri Jasangarrien Europako 8 Konferentziaren esparruan. Jasangarritasunaren Aldeko Tokiko Gobernuen Sareak (ICLEI) eta Jasangarritasunerako Udalerrien Euskal Sareak (Udalsarea 21) antolatutako konferentzia Bilbon egin zen eta Europako eta munduko beste eskualde batzuetako tokiko mila ordezkari inguru bildu ziren bertan. «Euskal Adierazpena» bide orri berria da Europako hiriak eta herriak jasangarriak, produktiboak, erresilienteak, bizigarriak eta inklusiboak izan daitezen, eta hainbat jarduketa ildo zehatz proposatzen ditu horretarako.«Euskal Adierazpena» eta Hiri eta Lurralde Agenda Berria bat datoz xedeetan eta elkarren osagarriak dira.
2017
‎Bertsozale Elkartearen ibilbide, antolaketa eta egitasmoaz aritu ginen, bertsotan asturiarrez aritzeko tailer bat emateaz gain.Jardunaldien ardatza baliabide kulturalen kudeaketa komunitarioa izan zen; komunitarioa, kudeaketa publikoaren edo pribatuaren alternatiba edo osagarri gisa ulertuta. Antolatzaileen arabera, munduko beste eskualdeekin alderatuz gero, kudeaketa komunitarioa estatu espainiarrean gutxi hedatuta dago. Eredu bakan batzuren aditzerik bazuten, ordea, eta horiek izan ziren haienera gonbidatu zituztenak; besteak beste, Zeraingoa eta Bertsozale Elkartearena.
2019
‎Denok beharrezkoak gara. Guk egin dezakegun ekarpena da gure esperientziaren berri ematea, eta, beharbada, esperientzia hori molda daiteke beste eskualde batera eta beste epe batera. Baina gauza bat da parte hartzea, eta beste bat koordinatzea.Baina beharrezkoa da. Bai.
2020
‎Herrialdea 1936ko gerraren osteko urteetan industrializatu zen erabat. Orduan hasi zen Iruñerriko gune urbanoa gorpuzten eta beste eskualde batzuetatik jendea erakartzen. Orain nabari dira XX. mendeko hazkunde demografikoaren eta Iruñerrian ardaztutako metropolizazioaren ondorioak, herrietan bakarrik geratu zirenak zahartzen ari diren heinean.
2021
‎Bilan historiko zorrotz eta kritikoa egin nahi baldin badugu, esperientzia horien ekarpenak, hutsuneak eta kalteak aztertu ditugu, beldurrik gabe. Izan ere, urratsak egin dira mundua hobetzeko, eta eraginkorra izan da munduko beste eskualdeetan, adibidez, ongizate estatuaren ereduaren alde, eta deskolonizazio eta askapen borroken aldeko laguntzaren esparruan. Oro har, esperientzia onuragarria izan da, akatsak eta desbideratzeak ahaztu gabe ere, eta beste zibilizazio baten itxaropena hauspotu du, baina alde ilunak ere gogoan hartu behar ditugu, jakina.
‎Baita militantzia eskola bat ere, antolakuntzan sartuz gero, gazteak motorra bilakatzen baitira beraien herrian. Saretze bat da beste eskualdeetako jendeekin», gehitu du Fernandezek. Horren lekuko dira Donostiatik laguntzerat jinen diren 35 pirata laguntzaileak.
‎Zehazki, zazpi herritan eskaintzen zuen zerbitzua, eta astean bitan joaten zen etxez etxe. Hala, egitasmoaren arrakasta ikusirik, inguruko beste eskualdeak ere hasi ziren zerbitzua eskatzen, eta denborarekin asko handitu da proiektua; besteak beste, Aezkoa, Artzibar, Luzaide eta Orreagaraino iristen da orain. Horrela sortu zen Berragu liburutegiko mankomunitatea, forma juridikoa bermatzeko.
2022
‎Ezin dugu halakorik onartu. Almatin bezala egoera tentsio handikoa da beste eskualde batzuetan, eta horregatik agindu dut larrialdi egoera [herrialde osoan]», adierazi du presidenteak. Etxeratze agindua ere eman du, urtarrilaren 19ra arte.
‎Herritarrek haserrea adierazi zuten gobernuak erabaki zuelako gehienezko muga kentzea petrolio gas likidotuaren prezioari. Mobilizazioak azkar hedatu ziren beste eskualde batzuetara, Almati eta Nursultan hiriburua barne. Liskarrak ere izan ziren atzo Almatin, Poliziaren eta ehunka manifestariren artean.
‎Orain Shanghain asko kalera iritsi direla ikusi eta atzerrian batzuek sorpresa erakutsi dute, txinatarrak agintariei aurre egiten ikustea berria iruditzen zaielako. Baina orain Shanghain ikusten ari garen berrogeialdi zorrotza beste hiri txikiagoetan izan dugu aurreko oldeetan, eta kexak ere bai; hori bai, beste eskualde horiek ez dira atzerrian denek ezagutzen dituzten nazioarteko finantza zentroak, eta horregatik ez zaie albistegietan hainbesteko lekurik egiten.
‎Era berean, bikoizleek Cervantesen hizkuntzaz toponimoak ahoskatzen dituztenean, planetako beste eskualde batean kokatzen da gidoigileek Mallorcan girotu zuten trama —Kroazian filmatuta, bestalde— Planetakoan edo, zeinek daki, galaxiakoan, zeren, kontxo, metafikziotik zientzia fikziora erraz egiten baita salto. Gaztelaniazko bikoizketan, Espainiako telebistako albistegietan eguraldia iragartzeko tartean bezala gertatzen da:
‎2016tik hona egindako laugarrena litzateke, eta, Erdoganen arabera, «terroristengandik garbitzea» du helburu; hau da, kurduen YPG Herriaren Babes Unitateak eremu horretatik bota nahi ditu. Zehazki, SDFren kontrolpean dauden Manbijetik eta Tell Rifaatetik (Siria ipar mendebaldean); gero, «pausoz pauso beste eskualde batzuetan» sartuko lirateke.
‎Ez dute esan zenbat pertsona zihoazen trenean, baina litekeena da normalean baino gehiago izatea, ikasleen oporrengatik, eta atzo indarrean jarri zelako garraio publikoa bultzatzeko plan berezia. Izan ere, hilean 9 euro ordainduta, alemaniarrek ia nahi bezala bidaiatu dute datozen hiru hilabeteetan herrialdeko garraio publikoan, besteak beste eskualdeko trenetan.
‎Orain, berriz, omikronaren ondorioz luzatzen ari diren itxialdiek erabat mugatu dute barne turismoa ere: Shanghai eta Pekin hiri nagusiak izanik, apiril hasieratik izan dituzten konfinamendu partzial eta ez partzialen ondorioz, beste eskualdeek milioika turista galdu dituzte, adibidez, maiatzeko zubian; antzera gertatuko da udako hilabeteetan eta, egoera luzatuz gero, segur aski urriaren hasierako jaiegun nazionaletan ere. Pekingo hotelak hutsik daude, eta badaude Txinatik alde egitea erabaki duten turismoaren sektoreko erraldoiak ere:
‎Erriberako euskaltzaleez gain, beste eskualde batzuetako kideak ere badituzue. Nola funtzionatzen du Hordagok?
‎Xie Zhenhua Txinak COP27an duen ordezkariak gaur arratsaldean The Guardian egunkariari adierazi dionez, Pekinek ez du funts horri ekarpena egiteko betebeharrik, garabidean den herrialdea den neurrian, baina nabarmendu du bere borondatez ari dela beste herrialde batzuk laguntzen Latinoamerikan, Afrikan eta beste eskualde batzuetan. «Funts bat eratzen bada, ardura herrialde garatuena izango da.
‎Labedan segur da bereizkin horiek eralda daitezkeela “erreximenta, salda, fruitu jus edo pasta gisa”. Funtsean, beste eskualde batzuetan egiten dute. Horretarako, eraldatzeko tailerrak behar lirateke:
‎Tragediaren eraginez, 22.000 lagun baino gehiago hil ziren, eta ehunka mila herritarrek etxetik eta bizilekutik alde egin behar izan zuten, behin behineko esparruetara ebakuatuta. Familia horietako batzuk gertuko senideen etxera joan ziren, baina gehienak beste eskualde batzuetara joan ziren bizitzera, eta ez dira oraindik itzuli.
2023
‎«Herritarren erdiak ez dira hemen sortuak, eta horien %94 Frantziako Estatutik heldu dira. Haien buruan, Frantziako eskualde batetik beste eskualde batera etorri dira bizitzera. Hego Euskal Herrian anitz aipatzen da publiko prekarizatua dela; hemen ez da hala».
‎Badira hamabi urte Siriako gerra zibila piztu zela, eta milaka herritarrek beren etxeak utzi behar izan zituztela, beste eskualde batera edo atzerrira joateko —2015ean milioitik gora siriar heldu ziren Europara— Iheslari haiek hartu zituzten herrialdeetako asko, baina, hasiak dira pentsatzen nola itzularazi errefuxiatuak Siriara. Horietako bat da Turkia, presidentetzarako kanpaina betean, bi hautagaiek iragarri dute «berehala» hasiko direla desplazatu siriarrak kanporatzen.
‎Urtero ospatzen dute herri eta auzo unionistetan Haimakagarren Gaua deiturikoa: bertan, Ipar Irlanda uharteko beste eskualdeekin bat egitearen kontrakoek eta Erresuma Batuaren menpe jarraitzearen aldekoek gorroto dituzten ikurrak erretzen dituzte, su handi batzuetan. Izan ere, gaur, uztailaren 12an, Orangeko Gilen errege protestantearen tropek Jakue II.a katolikoaren aldekoak garaitu zituztela gogoratzen dute.
‎Puno eta herrialdeko hegoaldeko beste eskualde batzuetako manifestarien ordezkaritzetako kide da Inquilla, eta Limara heldu ziren atzo Boluarteren aurkako protestei berriro ekiteko eta justizia eskatzeko, abendua eta otsaila bitartean egindako manifestazioetan hil zituzten 49 lagun —iturri ofizialen arabera— oroituz. Azken egunetan, milaka pertsona bildu dira —21.000, gutxi gorabehera—, Limako hirigune historikoan, Hauteskundeen Epaimahai Nazionaleko (JNE) egoitzaren kanpoaldean, erakunde horren presidente Jorge Luis Salas Arenasi babesa emateko, heriotza mehatxuak jaso dituenez gero, eta demokrazia eskatzeko.
‎Itsas oenetera (Oenothera drummondii) landarearen adibidea erabili du irakasleak. Petalo horiak ditu lore horrek, eta Ipar Amerikako kostaldean du jatorria, baina beste eskualde batzuetako dunetan sakon bota ditu sustraiak: «Dunetako landareak oso lur pobreetan hazten dira, eta, espezie inbaditzaile horrek lurra aberasten duenez, bertan dauden beste landareak mehatxatzen ditu.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia