Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 248

2008
‎Baina arduratzen gaitu eginkizunik ez izate horrek, eta minutu bakoitza antolatzen hasten gara. Urtean zehar oso ohitura finkatuak izaten ditugulako, eta ez dakigulako beste era batera bizitzen. Askoz errazagoa da bizitzea zehatz mehatz antolatua badugu eguna.
‎Oroit zezakeen oroituko ez zuen, bada, Nazariok hura ere!, etxean zituèn egiteko guztietatik, sutegiari lotutakoa zela gehien gustatzen zitzaiona, baratzea lantzea eta etxeko behiak larrean zaintzea baino gehiago bai, nahiz eta aitak beste era batean irudikatzen zuen etorkizuna: baserriaren ardura etxeko premuarentzat Nazariorentzat, eta sutegiarena Ismaelentzat.
‎Etxekoa izanik arimaraino heltzen zaizu taldearen egoera, beste talde batean beste era batera biziko nuke jaisteko arriskua, baina Osasuna izanik buru belarri bizi nuen egoera zail hura. Santanderren mailari eustea lortu eta gero hustu egin nuen barruan neukan tentsioa, Andoni [Goikoetxea] eta biok lasai geunden, taldea maila gorenean uztea lortu baikenuen sufrituta izan arren.
‎Euskal Herriaren egoeraren arduradun handienetakoa, kanpokoek gu geure artean borrokatzeko aurkitu duten erraztasuna da. Edo beste era batera esanda, diruaren truke eta gorroto pertsonalengatik, edozeini bere burua saltzeko euskaldunen gehiengoak daukan joera. Egun, bere aurpegirik krudelenean, Ertzaintzak sinbolizatzen duena.
‎Lesio horien ondorioz beste era batean ikusten al duzu futbola?
‎Antzezle bakoitzak berdin antzera rol nagusi zein txikietan intentsitate oneko pasarteak eta makaltasun boladak izan ditu, eta aldikada onen artean Ofeliaren eroaldi poetikoa eta Hamleten Izan ala ez izan bakarrizketa gogoratuko ditugu. Hain zuzen ere, Bottok bere pertsonaiari eman dion kutsu ez transzendentala guztiz berria egin zait, eta interpretazio estilo horri esker beste era batean ulertu dut Shakespeareren txatalik famatuena. Gainontzeko antzezleen kasuan, ordea Jose Coronado, Nieve de Medina, Luis Hostalot..., Madrilgo produktuetan askotan gertatzen dena ikusi dugu:
‎– Demoak, nire ustez, oroz gainetik mezu politiko bat beste era batera igortzeko bide bat dira. Zehatz mehatz, demoek berek zer lortu duten eta zer ez duten lortu?
‎Ez dakit hain inportanta den horren jakitea. Gauza da, memento batean aldarrikapen batzuk urrunago joan direla demoei esker eta beste era batean?.
‎Demoak oroz gainetik mezu politiko bat beste era batera trasmititzeko bide bat dira?
‎Merkataritza gune handiak ugaritu dira. Gaur egun beste era batean egiten dugu lan. Hurbilagoko jendeari eskaintzen dizkiogu gure zerbitzuak.
2009
‎Diotenez, kide horiek ezkerrari buruz duten ikuspegia eta EBrena bateraezinak dira, eta premiazkotzat jo dute beste era bateko ezkerra. Haien ustez, utzi duten alderdiak etengabeko marketin operazioen atzean, garaian garaiko gobernura egokitzeko aukera egin du boterean irautearren.
‎Kormenzanak dioenez, dendariekin elkarlan hitzarmenak lortzeko orduan ez dute inoiz arazorik izan. Azken finean, saltzeko beste era bat besterik ez da, dio. Saltokietan hautatutako arropak bezeroak ez baditu gustuko, bi egunen buruan itzuli egiten dira.
‎Edozein kasutan, mesfidati dago Maeztu. Kanpainan transbertsalitatea behar dela eta frentismoak apurtu behar direla esaten aritu dira, eta orain beste era bateko argudioekin dabiltza.
‎Helduentzako filmak egitea ebatzi zuen. Animazioa beste era batera jorratzeko erabakia hartu nuen, lankide nituen beste sortzaile batzuekin batera, azaldu du Bilbon eginiko agerraldian.
‎(...) Gurea joan da. Gurea beste era batekoa izan zen eta joan zen. Gainera, gezurra esan behar baldin bada ere, sentitu egin behar da.
‎Besteen begiradan gauden pertsona hori gara, ez gara uste duguna. Besteek nola ikusten gaituzten, batzuek modu batera eta beste batzuek beste era batera, hori dena ere bagara.
‎Momentu hauetan sare elektrikoa ez dago pentsatuta energia berriztagarrien ekarpen handi bat jasotzeko, erregai fosilak kontsumitzen dituzten zentral teknikoekin lan egiteko dago pentsatuta. Iraultza hori gertatuz gero, beharbada aukera izango dugu gauzak beste era batera antolatzeko. Izan ere, berriztagarrien paradigman irtenbideak beti lokalagoak izango dira.
‎–Ez da unea?, adierazi zuen. . Eskertzekoa da jarraitzaileak gaur [atzo] arratsaldean ere gurekin egotea, baina taldeko kideoi beste era batera egitea gustatuko litzaiguke?.
‎–Azken jardunaldiko azken minutura arte ezer ez dela erabakiko uste dut. Oraindik ere salbazioa gure esku dagoela uste dut, eta Nou Campen irabaztea lortuz gero dena beste era batera ikus dezakegu. Irabaziz gero, aurrerapauso itzela emango dugu, eta nahiz eta galdu, azken jardunaldian aukeraren bat izan dezakegula uste dut, nahiz eta galtzeko aukera burutik pasatu ere egiten ez zaidan?, adierazi zuen atzo Osasunako entrenatzaileak.
‎Lanbidearen egia handienetako bat jakin zuelako orduan. Bere burua beste era batera ikusten zuelako jada. Donostiako Kontxa lehenengoz beste ikuspegi batetik ikusten duenaren lez, hain zuzen.
‎Azpimarratu dugu memento zaila daukagula. Urte hasieran ikusten hasi ginen 2009ko aurrekontuak beste era batera egin behar genituela, emaitzak ez direlako berdinak izango, bi aldetatik: krisi ekonomiko orokorrarengatik, eta komunikabideen krisiarengatik.
‎Han etorkinen inguruan irudikatzen dut neure burua. Pertsonaiak agertuko lirateke han ere, baina ezberdinak lirateke, beste era batera hartuko liratekeelako, alemaniarrak analitikoagoak direlako. Han iragan gordina dugu, gurekin daramagu Hitlerren garaiko zama astuna, baina azkarregi utzi da gaia bazterrean.
‎Hala ere, halako egoeretatik ikas daiteke. Kanpotik gauza asko ikusten dira, beste era batera ikusten duzu futbola, eta egiten diren hutsegiteez jabetzen zara. Orain, zelaian erakustea espero dut.
‎Torque n zati batzuk eginak zeuden, eta besteak denon artean egin ditugu: . Nik ematen dizut, baina zuk ematen nauzu?; nuen ideia bat dantzari batek beste era batera egiten badu, nirea baztertu eta hori hartuko dut... Ate horiek zabalik uztea arriskutsua zen niretzat, baita eurentzat ere, baina arriskatu gabe, ez dago ezer.
‎Bilbaok Lopezi: . Gauzak beste era batera egiten dira?
‎egin nahi izan, baina ez du aukera galdu lehendakariari errieta egiteko: . Gauzak beste era batera egiten dira?. Lopezek, berriz, garrantzia kendu nahi izan dio, ika mikaren anekdotari?, eta aurrekontuetan sortutako zuloari aurre egiteko, diagnostiko bateratua?
‎Suspentzearen aitak asmatu zuen Mc Guffin terminoa, edota beste era batera, aitzakia. Izan daiteke, gertaera bat, soinu bat, kolore bat... intriga areagotzea beste arrazoirik ez duena.
‎–Oso dibertigarria izan da abestiekin jolas egin eta beste era batera sortzea?
‎Nolanahi ere, Espainiako Barne Ministerioak komunikabideetara bidali duen oharraren arabera, beste era batera izan ziren atxiloketa horiek. Iturri horrek dio segurtasun indarrek matrikulak trukatutako autoa atzeman zutela larunbat gauean, Montpellier inguruan.
‎–Egia da irakasle asko irainduta sentitzen direla, eta hori ez da bidezkoa. Haurrak beste era batera portatu behar dira. Bai.
‎Hautua egin behar badut Halloween nahiago, gabez lotan nagoelako. Kalabazak dira zer bi horiek komuna dutena; beldurraren adierazlea batean, eta soziala beste era batean ulertzen dutenei emana bestean. Eta honetaz gotzain laguntzailea isil batean, total mutu, itxura batean testu sakratuetan ez baitago kalabazaren gaineko aipurik; hobeto horrela, aipurik izatekotan seguru kalabaza hura transgenikoa zela!
‎Areto pribatuek egiten dutena egitera dator administrazioa askotan, eta bien bitartean, konpondu gabe daude gabezia eta arazo asko. Musikarien lana babesteaz beste era batera arduratu litzatekeela uste du Uribek, langabezia saria eta halakoak emanez, beste herrialde batzuetara zabaltzeko laguntzak bideratuz, baita musikari hasi berrientzako zirkuituak antolatuz ere.
‎Xedea, beste era batera esanda, txalapartatik sortzen den soinuaren mundua erakustea da. Erakustea azaldu du Juan Mari Beltranek berak, gaur Gaiarre antzokiko kontzertua aurkezteko prentsaurrekoan, txalapartaria ere badela palankak jotzen dituena, zein zura edo harriei kolpeak ematen dizkiona, edo, ondo bazkaldu ondoren, mahai gainean koilararekin edo edalontziekin erritmo bila ari dena.
‎Lasaitasuna da nagusi berriz, puntuek ematen duten lasaitasuna. Zaragozan galduta, gauzak beste era batera ikusiko ziren orain, baina puntuak lortzeak dena aldatzen du futbolean. Aurreko sasoian, esaterako, hemeretzi jardunaldiren ostean hamahiru puntu zituen Osasunak.
‎Baina ez da nahikoa, egitura aldaketak eskatzen ditugu guk: kasuak beste era batera ikertzea, biktimak ere emakumeen kontrako indarkeriaren biktima gisa hartzea, eta abar. Hori da barreneko kontua, eta Estatuaren oinarriak eraldatzea eskatzen du.
‎Nire lana osatzen dituzten piezak nahastea gustuko dut, beste era bateko harremana hartzen dutenean, artistak aurreikus ezin dituen ondorioak ateratzen direlako. Bizitzak ekartzen duen zoriak aberastu egiten du lana.
2010
‎Eta ezin zen beste era batean izan. Parte hartzea kontu formal gisa betetzen denean, espedientearen legezko eta derrigorrezko tramite gisa, baina erabakietan benetako sozializazioa bilatu gabe, gizartearen iritzia gutxietsi eta teknikariak eta politikarik gailentzen direnean, parte hartze eskubideari iruzurra eta burla egiten zaio.
‎Herriak ez du politikorik behar, laster alboratuko lituzke hartarako modurik balu; jakingo balu bere arazoak konpontzeko beste era batera antolatzen, asmatuko luke beste eredu batzuk eratzen. Jakina, sekula ez zaio utziko probatzen.
‎Bestela egin du diskoa Zea Maysek. Musika beste era batera eginez, ulertuz eta biziz. Modu naturalago eta askeagoan, esan du Aiora Renteria abeslariak.
‎Eta horretan, uste dut, ahal dugun neurrian eta tamainan, gutako bakoitzak ekarpena egin genukeela. Gero Peace delako programa horrek badauka aurrekaria Irlandan, baina Irlandan beste era batera antolatu zen, eta ekonomia arloan ere baditu horrek bere adarrak.
‎Baina bere alde onak izanen lituzke horrek, antza: Sor daitezke, esate baterako, beste era bateko harreman pertsonalak, zeren askatasunez has baitaitezke harreman horiek, jaiotzako halabeharrez erabakiak izan ordez; eta, horrekin batera, indibidualismo berri bat azaltzen da. Modu bertsuan, lotura espiritualek paper handiagoa joka dezakete lotura biologikoak edo fisikoak ahuldu direnean.
‎Diru gutxiagorekin, zerbitzu publikoak hobetzen ari gara, esan du bere gobernuaren kudeaketa goratzeko. Gainera, kudeaketa hori beste era batetan egiten ari dela adierazi du: Gardentasun, parte hartze eta elkarlanarekin egiten ari dela.
‎Iritzi berekoa da Ane Labiano, Urtxintxa aisialdi eskolako kidea: Garrantzitsuak dira, udalekuak beste espazio bat direlako eta horretan beste era batera erlazionatu eta beste era bateko balioak ikasten dituztelako. Laguntasuna, lankidetza eta udalekuen araberako beste gauza asko ikasiko dituzte.
‎Iritzi berekoa da Ane Labiano, Urtxintxa aisialdi eskolako kidea: Garrantzitsuak dira, udalekuak beste espazio bat direlako eta horretan beste era batera erlazionatu eta beste era bateko balioak ikasten dituztelako. Laguntasuna, lankidetza eta udalekuen araberako beste gauza asko ikasiko dituzte.
‎[...]. Batzuek, gaurko izenburua irakurtzean, Zarauzko euskal jaiei buruz idatziko nuela pentsatuko zenuten, baina ez; beste era bateko euskal jai batzuei buruzko aipamen bat egin nahi dut gaurkoan.
2011
‎Noiz arte egongo dira herritarrak jasaten egoera tamalgarri eta traumatiko hori? Ezina ote da EB beste era batera antolatzea?
‎Uda nahasia izan zen, ezohiko urduritasuna nabari zen, baina barrutik beste era batera ikusten dira gauzak. Guk bagenekien iragan sasoikoa baino talde sendoagoa geneukala, kirol arduradunek ikusi ahuleziak estaltzeko fitxaketak egin berri genituen, eta inoiz ez ginen urduritu.
‎Dudarik gabe, ama. Aita ere bai, baina amak beste era batera bizitzen ditu partidak. Aitak askoz ere kritika gehiago egiten dizkit...
‎Lehen, saioa zen bezalakoa zelako lan asko egiten nuen, baina aitortu behar dut nire izaeragatik erritmo bizia gustuko dudala. Orain beste era batera lan egiten ikasten ari naiz. Batzuetan, tentsio informatiboa faltan sumatzen dut, eta, beste batzuetan, nagoenean ondo nagoela pentsatzen dut.Euskararekiko sentiberatasun izugarria duzu.
‎Eta, hizkuntza artifiziala bazen ere, hala sortu zen euskara batua, bizkaiera kanpoan utzita.Bizkaiera baztertu izanak kritika ugari eragin ditu. Zer deritzozu. Egia da, baina oso zaila zen gauzak beste era batera egitea. Bizkaiera beste herrialdeetako euskaldunek ez dute ulertzen.
‎Eredu ekonomiko hau berriz pentsatu beharra dago».Hori ez dago, ordea, agintarien agendetan. Greenpeaceren ustez, gauzak beste era batera egiteko aukera galtzen ari da. «Petrolioaren aurreko krisian bezala gertatzen ari da, 1973an bezala.
‎Landagunearen utzikeria historikoari hel zekiokeen, nekazaritza ekologikoa bultzatu, energia berriztagarriak sustatu. Gauzak beste era batera egiteko aukera hau, ordea, ez dago alderdi bakar baten agendan ere».Hori egin beharrean, «funts gutxiko» oso proposamen «ikusgarriak» egiten dituzte politikariek. Esaterako, petrolioa aurrezteko, autobideetan orduko 110 kilometroko abiadura muga ezartzea.
‎Eta idazte horretan ere «beti obsesio beraren inguruan» idazten du. «Nik ezin dut literatura beste era batera ulertu. Nolabait esatearren, nire galdera, kezka, buruhauste eta abarrek markatzen dute ahotsa, estiloa, forma esaten zaion hori», dio Linazasorok Udalbatza bahituaren kasu pollita liburu berria dela eta Elkar argitaletxeak bere webgunean egindako elkarrizketan.Haur literatura, poesia, aforismoa, ipuinak, eta nobelak, nobela laburrak beti ere, idatzi izan ditu bere obsesio horiei bide emateko.
‎Jende andana, Euskal Herriko leku guztietatik etorrita, eta guztioi eskerrak emateko hitzik ez, soilik besarkada bana eta beroa guzti guztioi? Politika arloan, beste era batera funtzionatzen ikusteko aukera izan dugu: ohiko elkarrizketa askotatik (prentsa idatzian, irratian, telebistan) at, eguneroko elkarretaratzeak, alderdi desberdinetako militante askorekin hitz egitea, hautetsi ezberdinetako inplikazio zuzenak.
‎Hori buruan zuela abiatu zen eta jokatu zuen lehen zati hori Real Madrilek. Mourinhoren esana zintzo betez, Txapeldunen Ligako kanporaketak bi partidetara jokatzen direla pentsatuz, berdinketa txarra ez dela barneratuz.Eta Bartzelona bere erara, baina beste era batera. Horrenbeste ukituz eta maseatuz baloiaren jabetzan aurrera egin beharraren premiarik eta presarik gabe. Iniestaren hutsuneak ere izan zuen zeresana horretan?, baina bere buruari eutsiz bezala.
‎«Filmak egiteko mekanismoak badaude gaur egun, baina ez daude ibilbideak garatzeko mekanismoak. Hau da, beste era batera esanda, zinemagileentzat politikak badaude, baina ez ekoizleentzat. Arrisku handia dago jarraitzeko aukerarik izango ez duten egileez beteriko fenomeno bat sortzeko.
‎Rafaela Romero PSE EEko batzarkideak dio ongizate estatua mantentzea «zenbaki eta erabaki politikoen menpe» dagoela, eta hala erakutsi dute «Gipuzkoako indar aurrerakoiek». Rebeka Ubera Aralarreko kideak esan du ekimena onartu izana «legegintzaldia beste era batera hasteko aukera ona» dela.Itziar Agirre EAJko ordezkariak «zehaztasun falta» egotzi die PSE, Bildu eta Aralarri. Dena den, puntu batzuk eztabaidatzeko prest agertu da, zerga iruzurrarena kasu.
‎Eta neurketa hala bukatuko balitz, lau postu gorago egongo litzateke taldea. Hiru puntu gehiagorekin gauzak beste era batera ikusiko lirateke Granadaren ibilbidea aztertzeko orduan. Gainera, ez da ahaztu behar Fabriren taldea ere gai izan dela Sanchez Pizjuanen irabazteko.Granadari errepestua zor zaio.
‎Kopia bat (klon bat) jatorrizkoaren bikia litzateke, baina 50 urte gazteago. Ez, beste era batera ikusi behar dugu auzi hau. Enbrioi bat hil behar ote den eta beste galdera batzuk ere honen barruan daude.Baina enbrioi zelulen ikerketaren eztabaida ezin da asko atzeratu.Saihestu egin daitekeela uste dut nik, ordea.
2012
‎«Ondorioa da etorkinek jasotzen dutena baino gehiago ematen dutela». Zifretan oinarritutako ikerketak badaudela iritzita, beste era bateko lana egin dute. Gizarte zerbitzuetako profesionalekin eta etorkinekin hitz egin dute, estatistikak ustiatu dituzte, eta immigrazioari buruzko legeria aztertu dute.
‎Futbolean jokatzeko era asko daude. Guk beste era bat daukagu, baina uste dut aintzat hartzeko modukoa dela egiten ari garen denboraldia». Bizkaitarrari ez zaio arrazoirik falta.
‎Krisia dago, bai, krisi ekonomikoa, ingurumenekoa, politikoa eta sistemikoa. Bizitzeko beste era baten argi aizkorria izan dadila, kolektiboagoa eta ez hain indibidualista; maitasun eta zaintzen kontsumitzaileagoa eta ez gauzena; berdintasunezkoa gizon eta emakumeen artean; solidarioa pertsona eta herrien artean... Bi hitzetan, Boterearen adar guztiek behin eta berirro irakatsi dizkiguten balio faltsuetatik libre (hainbeste duzu, horrenbeste balio duzu), eta aberatsa berreskuratutako balioetan, gure balioetan alegia.
‎Eta horrek preso guztien kartzelaldia luzatzea ekarri du. Argi duguna da duela bi urte komisario politikoek beste era batera jokatu izan balute preso ugari EHko espetxeetan egongo zirela jada. Asko, etxean; eta beste batzuk, baimenekin espetxetik ateratzen.
‎Etxean talde handien aurka ondo jokatzea ohikoa izaten da, hala eta guztiz ere galtzea ohikoa den bezalaxe. Celta bezalako taldeek ez dizute uzten jokatzen talde handiek uzten dizuten bezala, eta gaur beste era batetara jokatu beharra genuen. Ez dugu behar bezala lehiatu».
‎«Tratuan injustizia ez gertatzea, hori da aldarrikatzen dena, eta Katalunian independentistak eta federalistak pareko samar daude. Espainia irekia balitz, beste era batera erantzungo balio Kataluniari, independentismoaren puxika hustu egingo litzateke. Ez du hori egiten, ordea».
‎Erabakitzeko eskubidea onartu behar da, demokrazia parte hartzailerako lege baten bitartez. Lege horrek arautu behar du, besteak beste, estatu ereduari buruzko galdeketak nola egin, eta beste era bateko galdeketak ere bai: zentral nuklearrei, Trebiñuri edo eurotik ateratzeari buruzkoak.
‎Rayoko entrenatzaile Paco Jemezek kalitatearen alde egin zuen, lanerako eta presiorako gaitasuna ahaztuta. Osasunak beste era bateko norgehiagoka nahiko du, eta etxekoak zelaian hain eroso ez egotea izango du helburu. Mendilibarren taldearen ezaugarriak ikusita, Realarentzat partida deserosoagoa izango dela dirudi.
‎Egunkarietan irakurritako edo irratian entzundako albisteetan oinarrituta sortu izan dituzte, edo errealitate sozialei erreparatuta. DVDa ere etorri zen, eta euskarri horrek gaiak beste era batera lantzeko aukera ematen zuen. Ikuskizunetan sakondu ezin zituztenak erreportajeen bidez landu eta DVDan sartzen hasi ziren.
2013
‎Oso estu hartu ditu orain arte Ogasun Ministerioak, eta defizita betetzen ez zuten erkidegoei euren finantzen gaineko kontrola kentzeko mehatxua ere egin die. Aurten beste era batera jokatu du. Bruselan lortzen den tartea erkidegoekin banatuko duela agindu die Ogasun ministro Cristobal Montorok erkidegoei.
‎At ez nuke esango; beste errealitate bat da. Modak, luxuaren industriaren barnean dagoen heinean, krisiak eragin dio, baina beste era batean. Luxuaren munduak bere errealitatea dauka, ez da at bizi; bere publikoa du, eta, antza, ez du krisia hainbeste pairatzen.
‎Zein desberdintasun ditu Change eta La Dura Dura ren aldean? Lehenengo saioak egin nituenean, oso gogorra iruditu zitzaidan, baina bidearen zatirik gogorrena gainditzeko beste era bat aurkitu dut, helduleku berri batekin; orain, Change eta La Dura Dura baino pixka bat errazagoa izan daitekeela iruditzen zait, baina egin ditudan 9b zailtasuneko bideak baino gogorragoa. 9b/+ zailtasun mailakoa, akaso.
‎Horiek hala, eta BERRIAk iaz nabarmendu zuen bezala, Euskal Herria da, Zipreren atzetik, Europako Batasunean polizia dentsitate handiena duen herrialdea, Turkia eta Irlanda Iparraldearen aurretik. Euskal Herri osoan, eta polizia guztiak kontuan hartuta, sei polizia daude mila biztanleko; beste era batera esanda, polizia bat dago 165 biztanleko. Denera, 18.000 inguru.
‎Gauza asko dauzka oso onak, eta beste gauza askotan futbola ez dugu berdin ikusten. Baina metodologia desberdina edukitzeak eta beste era batera pentsatzeak hausnartzen eta entrenatzaile hobea izaten laguntzen du. Hartu 80 milioi euro.
‎Batzuek pentsatzen dute liderrak izaera indartsukoa izan behar duela, agintzen duena. Prieto beste era bateko liderra da, ekintzen bidezko liderra. Lehena etortzen da, azkena joaten da, zenbat zaintzen den, egunerokotasunean egiten dituenak...
‎Lege batekin bakarrik ez dugu hori eragotziko. Halako delitu gehiago ez egoteko, beste era bateko neurriak behar dira: hezitzaileak, badaezpadakoak, herritar guztiek sexu heziketa hobea izatea, emakumearekiko errespetua handitzea...
‎Ikaragarri gustatzen zait aldapa batean gora bihotza taupada bizian sentitzea. Ikusten dudana beste era batera sentitzeko aukera ematen dit». Mendiko korrikalariak dira, baina ez dira profesionalak.
‎Beste arlo batean ere aldaketak nabaritzen hasi dira. Herri komunikabideak eta komunikabide herritarrez gain, bada orain arte gutxiago edo beste era batean ikusten zen hedabide mota bat: hedabide publikoa.
‎Batzuek ulertzen dute Jainkoak gauza ezberdinak eskatzen dizkiela fededun gizonezkoei eta emakumezkoei. Beste batzuek islama ulertzeko beste era bat dute. Feminismo islamikoaren teoria gorputz indartsuenak Mendebaldean egiten dituzte bai islamera bihurturiko emakumeak bai hemen babes hartutakoak.
‎emakumeak. Hau da, gizonak dira era batekoak, eta egiten dituzte gauza batzuk; eta emakumeok gara beste era batekoak, eta egiten ditugu beste gauza batzuk, oro har, indar, garrantzi eta balio gutxiagokoak?. Eta gurasook zenbat eta gehiago xaxatu kategorizazio binarioa, zenbat eta gehiago zirikatu anbiguotasunen eta askotariko aukeren alde, orduan eta gotorrago umea.
‎Hau da, mutilak dira pititoa dutenak, eta neskak dira pititoa falta zaienak. Edo beste era batera esanda: gizonak dira dohain bat dutenak eta emakumeak dohainik gabeak.
‎Iraia Iturregi Athletic Clubeko jokalaria 1 «Eman, adibidez, Bilboko Aste Nagusiko pregoilari izateko aukera eman dit. Esan behar dut nire bizitzako esperientziarik politenetarikoa izan dela, jaiak beste era batera ezagutzeko aukera eman didalako. Beste aldean, berriz, futbol txapelketa bat kendu dit, urte guztia lehen postuan izan ostean, azken partidan Bartzelonaren aurka galdu genuelako San Mamesen».
2014
‎Espainiak ez du inoiz onartuko beretzat asimilatzeko edo errekuperatzeko modukoa ez den proiekturik. Edo, beste era batera esanda, Espainiak proiekturen bat onartzen duen momentuan, proiektu hori ez da guretzat balekoa izango. Espainiari «inplikazioa», «heldutasun demokratikoa», «malgutasuna», «urratsak» eta antzekoak eskatzea politikaren eremura subjektu moduan jauzi egiteko dugun gabezia historikoaren adierazle gaurkotua baino ez da, eta herri honek merezi ez duen lidergo politiko ezgai bat duelako hamaikagarren adibidea.
‎Proiektuaren sustatzaileetako bat da Luiz Azanza. Telebista beste era batean egin daitekeela erakutsi nahi zuten, eta hedabide publikoan tokirik ez zutenei ahotsa eman. «Aspaldi utzi zion publikoa izateari».
‎Eguraldiak eta itsasoaren egoerak dena aldatzen du denbora gutxian». Camararen antzera, uste du han beste era batera bizi dela aulki mugikorra. «Hango arraun taldeak pribatuak dira, eta baliabide gehiago dituzte.
‎«Baikortasun puntu bat» «Mesfidantzak, gatazkak, harreman interesatuak, bikote kaltegarriak» agertzen dira kontaketan. «Baina gauzak beste era batean egiteko aukera ere ikusiko dute». Pertsonaiengan pentsatzean, «ispiluen joko bat» izan du buruan nobelaren egileak.
‎Ez dago beste aukerarik. Gure kapitainek ez lukete beste era bateko Athletic onartuko. Hori da gure sekretua eta klub hau berezi egiten duena.
‎Bolada batean, ilusioa izan nuen, zabaldu ere zabaldu zelako aukeraren bat izan nezakeela. Baina orain beste era batera ikusten du gai hau. Federazioan sarri samar izaten dira agintari aldaketak, eta antolaketa ere asko aldatzen da, ez da sendoa.
‎Baina dramaturgia eraikitzeko modu estandarretatik ihesi nahian ez genituen pertsonaia edo talde batek beste pertsonaia edo talde baten kontrako gatazkak irudikatzen, ez. Gure dramaturgian, gure moldeetan, gure antzerkian, ordea, gatazka, beste era batera baliatzen genuen. Gatazka ez baitzen kokatzen kanpoan, ez zen bestea jo muga, baizik eta bakoitzak zeraman bere baitan, eta pertsonaiek barne konfliktoa bizi zuten.
‎Lehenengo kontua, baina, guk geuk gizartearen babes handia lortzea izango da. Hiru urteotan jendeak ikusi du gauzak beste era batera egiten ditugula eta onerako direla. EAJren eta zuen arteko EAEko lehiak traba egingo al dio Nafarroako egoerari?
‎Garbi daukat neure burua ez dudala berriro ikusiko hainbeste eskatzen duen eskalada batean. Nahiago dut beste era bateko jardueratan aritu, gusturago, erosoago, seguruago... Gure ezaugarrietara hobeto egokitzen den alpinismoak gehiago bete gaitzake.
‎Sentsibilizazioa, aurreiritziak? landuz jarreretan eta portaeretan eragitea da asmoa, motibazioa beste era batera lantzeko, kanpainez harago. Denok dauzkagulako ezinak edo deserosotasunak.
‎Beste hainbat zuzendarik ere, bide bereko adierazpenak egin zituzten. Euskal zineman ez ezik, estatu mailan ere, baliabideen estutasunak produkzioak beste era batera ekiteko abiapuntuan jartzen gaitu. Zinemaldiaren ixte ekitaldiak Carlos Vermutekin berriketan egiteko aukera paregabea eman zidan, ai ene, nire txartel gorria!?, eta gauza bera kontatu zidan:
‎«Entrenatzailea aita moduko bat izan zen niretzat, eta, jokalari gisa ez ezik, pertsonalki ere beste bat naiz orain. Bi urteotan beste era batera ikusi ditut gauzak, eta hobera egingo dut aurrerantzean, ziur». Berchiche ongi ezagutzen duen laguna da Iñaki Berruet (Irun, Gipuzkoa, 1973), hura Real Unionen aritu zen bitartean kirol zuzendari lanetan egon baitzen Berruet bera.
‎Beti da zaila, entrenatzaileak berak ezagutzen dituen jokalariengan duelako konfiantza. Gainera, Bartzelonan beste era batera jokatzen da. Hala ere, ondo ari naiz egokitzen, eta sartuko naiz hamaikakoan.
‎Lasaiago, gogoeta eginda. «Zaplazteko bat» izan zela dio, baina eritasunak beste era batean bizitzen irakatsi diola. «Orain hobeto bizi naizela konturatzen naiz».
‎Oraingoa erronka handia izan dela onartu du Guillanek. «Aurrez ere eginak zituen bakarrizketak Javik JB Pedradas ezizenarekin, erdaraz, baina proba egin nahi zuen beste era bateko obra bat bakarrik eta euskaraz egiteko, horretarako esfortzu berezia eginda». Baten umore absurdoa eta bestearen poetika uztartuz osatu dute pieza, azkenean.
‎Diseinuarekin ere oso lotuta egon da denbora luzez Gonzalez. Baina beste era batean. Izan ere, arkitekto gisa lan egin ondoren, bere sorkuntza prozesua itzalita zegoela sumatu zuen.
‎Oso ondo iruditzen zait jaialdi handi horietako bat egotea. Baina guk beste era bateko kontzertuak antolatzen genituen. Behin jaialdia [Bilbao BBK Live] antolatzen hasi zirenean, kontzertuak antolatzeari utzi nion, galdu behar nuen diru guztia galdu bainuen.
‎Ekhi txanpon lokala bultzatzen ari gara, eta nahiago dut nire energia horretara bideratu. Edo musika taldeak beste era batean bultzatu. Nahiko kontzertu antolatu ditut urte hauetan guztietan.
2015
‎' Bilanx' Estimatzekoa da beste zerbait eskaintzen duten talde hasiberriez gozatzea. Lasarte Oriako bandaren estreinako lanak déjà vu ugari baditu ere, osagaiak beste era batera daude ordenatuta. Metal alternatiboak faltan duen freskotasunera hurbiltzeko ahalegin ona egin dute gipuzkoarrek.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia