Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 69

2001
‎Sexu kontuetan tabu gutxi ezartzen du. Senarra, adibidez, bere emazteaz gainera beste emakume batzuekin ibiltzea ez dago gaitzetsirik.
2004
‎Montserekin zoriontsu samar izan nintzen, hainbatetan, baita gizonik zoritxarrekoena ere, gureak porrot egin zuenean; beste emakume batzuekin ere momentu eztiak pasatu nituen, hori ere ez dut ukatuko, baina baita garratzak ere, hustasunez hustasun; Onintzarekin, berriz, ahalegindu nintzen, alferrik baina, ezintasun existentzial batek jokoz kanpo utzi ninduelako. Eta atzera begiratzen nuen harreman haiei buruzko azterketa egiteko, eta balantzea, oro har, negatiboa izan zela iruditzen zitzaidan, guztiz negatiboa egia esan, atsekabea nagusi atsegin txiki batzuen ondoan.
2005
‎Auzoan bazegoen. Emakumeen Elkarte? bat, eta hara joaten zen amona Kontxi, ahal zuenean, beste emakume batzuen esperientzietatik ikasteko, eta elkarri animoak emateko. Elkarte hartan denetik aurkitu zuen, emakume mota guztiak, haietako bat oso laguna ere bai. Begoña?, bere burua kristautzat zuena, baina, amona Kontxik bezala, kopla gutxi zituena.
2008
‎–Ez, baina zurrumurruak dabiltza aspaldi honetan kaleko beste emakume batzuk ere, desagertzen hasi direla.
2009
‎Senarra gerrara joan zen, boluntario bera ere, eta amona errefuxiatu moduan ibili zen batetik bestera, bere bi urteko umearekin. 37ko martxo bukaeran, Durangon zen; egun argia zen, eta bera Lapiko tabernaren kanpo aldean zegoen beste emakume batzuekin; umeak metro batzuk urrutiago jolasean, alboko parkean. Hegazkinen erasoa abisurik gabe hasi zen, eta nahasmen hartan bonba bat erori zen parkean.
‎Baina beti airean bizitzea zaila da, Ada, eta ez zenioke itsu heldu behar zeure maitasun horri, ezinbesteko patua balitz bezala. Domingo ere ibili izan da beste emakume batzuekin, esan didazunez, eta zu ere, nork daki! Atea zabalik eduki behinik behin, Domingok ere ni esaten ari natzaizuna esango bailizuke?
‎Baina beti airean bizitzea zaila da, Ada, eta ez zenioke itsu heldu behar zeure maitasun horri, ezinbesteko patua balitz bezala. Domingo ere ibili izan da beste emakume batzuekin, esan didazunez, eta zu ere, nork daki! Atea zabalik eduki behinik behin, Domingok ere ni esaten ari natzaizuna esango bailizuke...
2011
‎Kaian beste emakume batzuekin elkartu da. Andereek, umeekin batzuk, itsaso beltzerantz luzatzen dituzte begiak, ezeri erreparatu gabe.
‎Tabernariak edari gardena ekarri du kristalezko edalontzietan, nire lagunaren hatz sendo eta zimurrek jaso dute ezpainetara lehenen. Nasako beste emakume batzuk ere, anderea haurrarekin sartu deneko atari berberera sartzen dira isilean. Laster, inor ere ez da leihoaz lekora ageri.
2012
‎Familiako euskarri izateko hezi gaituzte, umeak eta senarra maitatzeko. Gizonek emakumeak desiratzen dituztela irakatsi digute eta normaltzat dugu beste emakume batzuei lizunki begiratzea eta askorekin oheratu nahi izatea. Gizonen izaera eta grinak direla esan digute.
‎–Ba ez zion muzin egiten beste emakume batzuei eskaintzeari. Kontatzen ibili gintunan, Mariak etxean zituen liburuak hartuta, eta?
‎Harengatik bere sosak suntsitu zituen. Mutilak bertan behera utzi zuen beste emakume batzuen amoreagatik, eta aipu sentimental honek bere ospe artistikorako serbitu baino ez zuen egiten. Komeriante diplomatiko honek artera ere hartzen zuen karteletan esaldi poetikoren bat betiere labainarazteko bere pertsonaren lilurari eta bere arimaren sentiberatasunari buruz.
2013
‎–Ez zakinat? Agian ordurako beste emakume batzuei begiratzen hasia nindunan?
‎Baina, hasieran behintzat, ez dun nahi lehengo bizimodua atzean utzi, eta egiten ditun zenbait txorakeria, egunero egunero ordu berean errekaren alde batean jarri beste aldekoekin oihuka hitz egiteko, eta gisakoak? Eta egun batetik bestera ez zegon inor errekaren beste aldean, hizkuntza arrotz batean mintzatzen ari haiz, beste emakume batzuei begiratzen hasten haiz, goizago afaltzen dun eta zure herriari, beste aldea, deitzen hasten haiz.
‎Poxpolin arrunt legez ere, gorabehera gutxiago izango du Brightonen hemen baino. Ofizialek beste emakume batzuk aurkituko dituzte, beren arretaren duinagoak. Izan dezagun esperantza, beraz, bertan egoteak Lydiari bere gutxia ikusten irakatsiko diola.
2016
‎Emakume zuriak eta beltzak ahizpa gisa aritu zitezkeen, betiere, oinarri sendo baten gainean lan eginez gero, aparteko emakume hark eta haren adiskideek eta ikasleek egin bezala?, eta itzelezko lorpenak erdiets zitzaketen. Myrtilla Minerrek piztuta eutsi zion bere aurretik etorritako beste emakume batzuen suari, ondare boteretsua utzia baitzioten, besteak beste, Grimke ahizpek eta Prudence Crandallek. Direnik eta egoera arriskutsuenetan ahizpa beltzei elkartasuna agertu zieten emakume zurietako askok hezkuntzaren aldeko borrokarekin bat egin zuten, eta ezin da kasualitate historiko hutsa izan.
‎Etxea errefusatu behar dugu, beste emakume batzuekin batu nahi dugulako, eta borrokatu egin behar dugu, emakumeak etxean geratuko direla aurreikusten duten egoera guztien aurka(...). Etxea uztea bera bada borroka egiteko modu bat; izan ere, bertan behera geratuko lirateke hantxe egiten ditugun gizarte zerbitzuak.
‎Baina, etxea utzita, nora joango dira, bada, emakumeak? Nola batuko dira beste emakume batzuekin. Benetan utziko al dute etxea beren etxeko lanen aurka egiteko gogoak soilik hauspotuta?
2017
‎Frantziako udal artxiboetan, ehuleak eta soldatapeko beste emakume batzuk prostitutekin lotzen ziren, beharbada bakarrik bizi zirelako eta familia egiturarik ez zutelako atzean. Herrietan, emakumeek, pobrezia jasan ez ezik, ahaidetasuna galdu ere egiten zuten, eta, horren ondorioz, babesik gabe geratzen ziren abusuen aurrean (Hughes 1975:
‎Hiriko legeek ez zituzten emakumeak askatu; haietako gutxik eros zezaketen, hiri askatasuna? (hala izendatzen ziren hirian bizitzearekin lotutako pribilegioak), baina nolanahi, gizonaren babesarekiko emakumeen mendetasuna txikiagoa zen hirian, bakarrik bizi baitzitezkeen, edo umeekin, familiaburu bezala, edo komunitate berriak sor baitzitzaketen, maiz bizilekua beste emakume batzuekin partekatuz. Gizarte hiritarreko kiderik txiroenak izan ohi ziren arren, denbora joan ahala, gerora gizonen lanbidetzat joko ziren lan ugari eskuratu zituzten emakumeek.
‎Alemanian, erdi mailako emakume bat alargun gelditzen zenean, tutore bat izendatzen zen haren kontuak kudeatzeko. Alemaniar emakumeei debekatu egin zitzaien, gainera, bakarrik edo beste emakume batzuekin bizitzea, eta, pobreen kasuan, debekatuta zeukaten beren familiarekin bizitzea ere, ezin izango zituztelako behar bezala kontrolatu. Beraz, debaluazio ekonomiko eta sozialaren bidez, infantilizazio prozesu bat jasan zuten legeen esparruan.
‎Neurri hori ez zetorren bat ordura arte ohituraz emakumeek kontrolatu izan zuten jaiotza prozesuarekin. Horretarako, lehenik eta behin, amagaiaren ohe ondoan biltzen zen emakumeen komunitatea bota behar izan zuten erditze gelatik, eta, aldi berean, sendagilearen gainbegiradapean jardun behar izan zuten emaginek, edota beste emakume batzuk zelatatzeko errekrutatu zituzten.
‎Era berean, aintzat hartuz gero Erdi Aroko gizartean harreman kolektiboak familiakoen gainetik zeudela, eta emakume jopuek betetzen zituzten eginkizun gehienak (garbitzea, harilkatzea, uzta jasotzea, eta herri lurretan abereak zaintzea) beste emakume batzuekin lankidetzan egiten zituztela, berehala jabetuko gara sexuaren araberako lan banaketa, bakartzeko arrazoi izan beharrean, botere eta babes iturri zela emakumeentzat. Emakumezkoen sozialitate eta elkartasun bizi baten oinarria zen, eta ahalmen horrek aukera ematen zien emakumeei gizonen aurrean tinko zutitzeko, nahiz eta Elizak emakumeak gizonen mendean zeudela predikatu eta Lege Kanonikoak emaztea jotzeko senarraren eskubidea santifikatu.
‎Horregatik saiatzen naiz oso gutxi gastatzen. Hitz egin izan dut gaiari buruz nire antzeko egoeran dauden beste emakume batzuekin, eta gehienoi gertatzen zaigu antzeko zerbait.
‎Argi dago gizon heterosexual askori gogortzen zaiela pentsatuz beste gizonek atzetik ematen dietela, edo umiliatuak direla, edo emakume batek sodomizatuak, eta argi dago, era berean, emakume asko bustitzen direla irudikatuz bortxatuak direla, gang bang batean parte hartzen dutela edo beste emakume batzuek egiten dietela txortan. Pornoa, bestalde, gogaikarria gerta dakiguke kitzikaezinak garela adierazten digulako nahiz eta guk irudikatu martin bero edo mari bero aseezinak garela.
‎Emakumeak gizatasunez jokatzen duen aldiro, arrarekin identifikatzen dela esaten dugu. Emakumearen kirol jarduerak, jardun politiko eta intelektualak, beste emakume batzuenganako agerturiko desira,, protesta gizonkarak, balira bezala interpretatzen dira; ez dira aintzat hartzen emakumeak, bere mugak gaindituz, bere egin nahi dituen balioak eta, horrenbestez, jarrera subjektibo baten aukera aizuna hautatzen duela irizten da, jakina.
2018
‎(kontratu sexualarekin bateragarria den moral bakarra) baino askoz gehiago zegoela hor auzitan. Haren ustez, emakume guztiei eragiten zieten lege haiek, eta, horregatik, onartezina zen emakume gehienek segurtasuna eta errespetu pribatua bermatua izatea beste emakume batzuen bizkar, hots, publikoki eskuragarri zeuden prostituten, esklabo klase, haren bizkar.
‎Birminghamen, esaterako, prostituta gehienek putazainak dituzte (proxenetak), eta saunen eta halako beste lokal batzuen jabeak gizonak izan ohi dira, edo gizonek gobernatu ohi dituzte. Prostituta gutxi bihurtzen dira negozioburu, eta gutxik, jartzen dute abian, beste emakume batzuekin batera, elkarrentzako onuragarria izango den negozio egitasmorik?.
‎Horiek hala, ez da harrigarria emakume batzuek partaide bihurtu nahi izatea beste emakume batzuk mendeko patriarkal bilakatzen dituen kontratu batean. Emakumeok, oraindik ere, bene benetako emakume ez bagina bezala tratatzen gaituzte umerik ez badugu, eta, gainera, kontratuaren doktrinak dio ez dagoela mugarik pertsonen baitako jabetza modu legitimoan erabiltzeko orduan; zehazten duen gauza bakarra da erabilera hori kontratu baten bidez jarri behar dela eskuragarri.
‎Lan indarraren segregazio sexual horrek bere hartan iraun du nabarmen XX. mendean, eta lantokiak ere anaitasunezko elkartasun esparru dira oraindik. Emakume gehienek estatus eta soldata apaleko lanbide gutxi batzuetan baino ezin dute aurkitu enplegu ordaindu bat; oro har, gainera, beste emakume batzuekin batera lan egiten dute, baina gizonen ardurapean, eta, soldata berdintasunerako legeak gorabehera, gizonek baino gutxiago kobratzen dute. Ezkontza, beraz, ekonomikoki onuragarria da oraindik ere emakume gehienentzat, eta emazte izateko presio soziala presio ekonomikoa bezain hertsagarria da.
‎Exogamiak patronimoen bidez desberdintzen eta lotzen ditu gizon batzuk eta beste batzuk. Patrilinealitatea bermatzen da emakume batzuk erritualki kanporatuz eta, trukean, beste emakume batzuk erritualki inportatuz. Emazte gisa, emakumeek izenaren erreprodukzioa bermatzeaz gain (helburu funtzionala), gizon leinuen arteko harreman sexual sinbolikoa gauzatzen dute.
2019
‎Eibarren behintzat bere ahizpa zeukala, lagunak? Gogoratu dizu amak jostura talde batera apuntatu nahi izan zuela, etxetik irten eta beste emakume batzuekin hitz egin ahal izateko, baina aitak ezetz esan ziola.
‎Milenak begiak beherantz erorita bezala zeuzkan, aurpegiera tristea emanez. Itzalean bizi izan ziren beste emakume batzuen argazkiak bilatu ditut. Uste dut ezberdin begiratzen diedala, edo tristura hori ikusi nahi dutela nire begiek, baina aurpegiera goibela daukatela gehienek iruditzen zait.
‎Iraindu eta barregarri utzi zutenez, bere lurretan gorde behar izan zuen, eta, nahiz eta izaeraz eskuzabala izan, burutazio itxuragabeak baino ez zituen sortu, erdi zoratu zenez gero. XVIII. mendea iritsia zen emakume burges batek, Aphra Behnek, alargundu eta bizimodua idatziz atera zuenerako, gizonen tankeran; beste emakume batzuek segitu zioten, baina XIX. mendean ere ezkutatu beharra zeukaten; ez zuten ezta, gela bat norberarena, ere, hau da, ez zuten barne askatasunerako ezinbestekoa den independentzia materiala.
‎Hona hemen zer den amorragarriena emakume batentzat: ikustea senarrak nola estimatzen dizkien beste emakume batzuei berari gaitzetsitako soinekoak edo aireak. Gainera, berez, gizonak ezin ikus dezake emaztea, hurbilegi baitu horretarako; emazteak aurpegi mudaezina du senarrarentzat; gizonak ez die erreparatzen ez haren arropa berriei, ez orrazkera aldaketei.
‎Itxura zaintzeak berekin dakar etxetik ateratzea eta etxean gonbidatuak hartzea ere, eta, gainera, horixe du aurren aurreneko helburua. Emakumeak saloiz saloi paseatzen du gona janzki berria, eta beste emakume batzuk gonbidatzen ditu ikus dezaten nola erreinatzen duen bere, etxe barrenean?. Kasu bereziki solemneetan, senarrak lagun egiten dio, bisita?
‎Emakumeari baliotsua izango zaio beste emakume batzuekin lehendik duen edo berriki egin duen adiskidantza; halako harremanak, ordea, oso bestelakoak dira gizonek dituztenen aldean; gizonak, norbanakoak diren aldetik, ideien eta egitasmo pertsonalen bitartez komunikatzen dira elkarrekin; emakumeak, berriz, emakume destinoaren orokortasunean gatibu daudenez, halako konplizitate immanente batek lotzen ditu.... Hona hemen emakumeek zer aurkitu nahi duten batzuek besteengan:
‎Konplazienteegia denean, emazteak ikusten du senarrak alde egiten diola: berari kentzen dio beste emakume batzuekin darabilen dirua, amodiozko garra; badu arriskua maitale bat dibortzioa exijitzeko bezain indartsua izan dadin, edo, gutxienez, lehenbiziko tokia bete dezan senarraren bizitzan. Nolanahi ere, abentura guztiak debekatzen badizkio, eta zelatan, sesioka, eskaka ibiltzearen poderioz gogaitzen badu, kontra bihur dakioke guztiz.
‎hutsegitea izan ala konstantzia falta izan, emakumearentzat berbera da abandonamendua. Piotr, indartsua eta sentsuala denez, laster sentituko da beste emakume batzuen haragiak erakarria; Nataxa jeloskor dago: harremanak ozpindu egingo dira berehala; edo gizonak alde egingo du, eta horrek galbidera eramango du emakumearen bizitza, edo gezurra esan eta erresuminez pairatuko du, eta horrek gizonari hondatuko dio bizitza, edo hautsi mautsi eta konpontxo eginez biziko dira, eta horrek biak egingo ditu zorigaiztoko.
‎Oraindik ere, pentsatu ohi da amodio saioa gizonari egiten dion zerbitzu bat dela emakumearentzat, eta, beraz, gizona haren nagusi gisa agerrarazten duela; ikusia dugu gizonek zilegi dutela maila beheragoko emakume bat edukitzea, baina emakumea beheratu egiten dela parekoa ez duen gizon bati ematen bazaio; zernahi gisaz, emakumeak onespena ematen duenean errenditze moduko bat da, erorialdi bat. Askotan, emazteak gogo onez onartzen du senarrak beste emakume batzuk edukitzea: lausengatua ere sentitzen da; dirudienez, Adèle Hugo ez zen penatu bere senar kartsu hark beste ohe batzuetara jo zuenean; zenbait emakumek, Madame Pompadour imitatuz, bitartekariarena egitea onartzen dute.
‎Askotan, neskatoari amaren samurtasuna falta bazaio umetan, samurtasun premia horrek tormentatuko du helduaro guztian: aitak hezia izanik, Sandorrek ama maitatzaile eta maitatu bat amestuko zuen, eta haren bila segitu zuen beste emakume batzuen bitartez; horrek esplikatzen du zergatik sentitzen zuen halako jelosia handia beste gizon batzuen aldera, eta halako begirunea eta amodio, poetikoa, emakume, bakartu?
‎loria areagotuko diona, horixe baino ez zaio interesatzen. Soilik bere burua miresten duen eta arrakasta abstraktu bat lortu nahi duen emakumea ez da gai beste emakume batzuekin konplizitate goxorik izateko; aurkariak eta etsaiak besterik ez dira harentzat.
‎barnetegietan, nesken eskoletan, erraza da intimitatetik sexualitatera lerratzea; askoz ere lesbiana gutxiago aurkitzen ditugu neska mutilen arteko laguntasun giroetan, halakoek bidea zabaltzen baitiete esperientzia heterosexualei. Lantegietan eta bulegoetan beste emakume batzuekin batera aritzen diren eta gizonekin egoteko aukera gutxi duten emakume askok maitasunezko adiskidantza izaten dute beren artean: materialki eta moralki, erosoa zaie beren bizitzak lotzea.
2020
‎Etxeko lana zaintzaile soilarekin identifikatzearen aurka gaude. Etxeko zerbitzari asko garbitzaileak dira[...] [ATH ELEren zatiketaren ostean beste talde berri bat sortu zen] Haiek aipatu ohi dute etxeko lanaren bidez emakume batzuek beste emakume batzuk esplotatzen dituztela. Horrek oso modu erradikalean bereizten gaitu.
‎–Emazteak??, aprobetxatu nuen nik galdetzeko. Eta kontatu zidan, beste emakume batzuekin ibili izan bada ere, emazte bakarra zuela idazleak eta harengana biltzen zela, ume bat amarengana bezala, arazoren bat zuenean. –Bazter hartan negarrez ari dena da?, esan zidan kokotsarekin terrazaren angelu bat seinalatuz.
‎Benitak ez zion maitasunari uko egin. Carmenek bere burua atsegintzen ikasi zuen beste emakume batzuen beso eta hanken artean. Aurorak ez zion gizonezko bakar bati behartu zezan utzi.
2022
‎Sarraskia hasi aurretik, EIren Ikerketa eta Fatwen Sailak yazidiak aztertu zituen, eta ondorioztatu zuen, liburu sakraturik gabeko talde kurduera hiztuna izanik, ez zirela sinestunak eta haien esklabotza xariak zorrotz ezarritako atal bat zela. Horregatik, sistematikoki bortxatu ditzakete yazidiak –kristauak, xiitak eta beste emakume batzuk ez bezala– Are gehiago, emakumeok suntsitzeko erarik eraginkorrenetakoa bihurtu zen".
‎Hilabete batzuk beranduago, 15 urteko Kadriye Demirler hil zuenean 19 urteko nebak, gauza bera egin zuten. " Emakumeak ikusteak hilkutxak lepoan eramaten, ohorearen aitzakian eraildako emakumeen hilkutxak beste emakume batzuek eramateak lepoan hartuta, hilerrira oinez talde handietan joateak hileta errituak egitera, horrek bakarrik hileta musulmanen genero kodeak irauli zituen, halakoak gizonek soilik egin ohi baitituzte. Hildakoaren generoa edozein izanda ere, hilkutxa gizonek eramaten dute, hileta otoitzak gizonek egiten dituzte meskitan, gizonek ehorzten dute; emakumeei parte hartu gabe ikustea dagokie, nahi besteko dolua adieraziz.
‎Ametsean errekuperatu nahi izan zuen emakume hura egun haietan. Memoriak erakusten zizkion soslaiak beste emakume batzuenak ziren, ordea; ahantzia zuen andrearen eitea. Imajinazioan nahasten zituen emakume ezberdinen aurpegiak, bisai kubista aberranteak marraztuz.
‎Kolabora ezazu nirekin, arren, emaztea ostu zizuna atxilotu dezagun. Lagunduidazu beste emakume batzuentzat beranduegi izan baino lehen.
‎Duela zenbait urte Elisak eta berak etxea alokatu zutenean, ez zuten pentsatzen beren harremana hain gorabeheratsua izango zenik. Bikotekideak ezin zuen jasan Olaia beste emakume batzuen ondoan ikustea, eta jeloskortasun horrek amesgaizto bilakatu zuen haien egunerokoa, harik eta Elisak maletak egin eta betiko alde egin zuen arte.
‎Hori ez zen azaleko aldaketa bat izan. Amarekiko elkartasun birmoldatu horretatik, beste emakume batzuekiko elkartasunera, eta are haiekin identifikatzera heldu zen Danny. Bere bizitza historiaren tankerak iradokitzen du nerabezaroko familia birkonfigurazioa izan zela helduaro goiztiarreko genero politika disidentearen oinarri emozionala.
‎Ohitura horren desagerpenaren lekuko izan naiz. Gure ama eta herriko beste emakume batzuk arratsaldero batzen ziren bataren zein bestearen etxean. Irratia entzunez josi egiten zuten, eta tartean kontuak esan.
‎" Goizeko 06:00etan hasten ginen lanean, eta goizeko 10:00ak arte aritzen ginen. 10:00etan beste emakume batzuek hartzen ziguten txanda, eta gu etxea gobernatzera joaten ginen. 14:00etan txanda hartzen genien haiei, eta 18:00ak arte, eta haiek berriz ere itzultzen ziren, 18:00etatik 22:00etara".
‎Ezkerrean, Serafina eta beste emakume batzuk sarea josten, Pasaiako plazan. Eskuinekoan, Serafina, sarea josten, kaikua jantzita duela.
2023
‎Zergatik abiatu garen itsututa bezala emakumeak elkarren kontra jartzeko diseinatua dirudien maitatzeko modu baterantz. Gogoan zaitut, hilabete batzuk elkarrekin eman ondoren, nire aurrean beste emakume batzuekin begiradak gurutzatzen, beste emakume batzuei buruz pasioz hitz egiten... Noizbehinkako zigor horrekin neure lekuan jarri nahi ninduzun, zure gaineko eskubideren bat nuenik pentsa ez nezan; argi utzi nahi zenidan zuri emakumeak gustatzen zitzaizkizula, horrela, pluralean, ez zinatekeela gizona izango emakumeak gustatuko ez balitzaizkizu eta ergel bat izango zinatekeela eskaintzen zizuten aukera bakoitza aprobetxatu ezean.
‎Zergatik abiatu garen itsututa bezala emakumeak elkarren kontra jartzeko diseinatua dirudien maitatzeko modu baterantz. Gogoan zaitut, hilabete batzuk elkarrekin eman ondoren, nire aurrean beste emakume batzuekin begiradak gurutzatzen, beste emakume batzuei buruz pasioz hitz egiten... Noizbehinkako zigor horrekin neure lekuan jarri nahi ninduzun, zure gaineko eskubideren bat nuenik pentsa ez nezan; argi utzi nahi zenidan zuri emakumeak gustatzen zitzaizkizula, horrela, pluralean, ez zinatekeela gizona izango emakumeak gustatuko ez balitzaizkizu eta ergel bat izango zinatekeela eskaintzen zizuten aukera bakoitza aprobetxatu ezean.
‎Emakume saharar batek ezkonduko dela iragartzen duenean, bere haima egingo duela esaten du; ekintza bihurtzen da, alegia. Orduan beste emakume batzuen laguntza izango du haima egiteko.
‎Historiaren ohiko aurrerabide mantsoan ez bezala, Britainia Handiko inperioa azkar batean hazi zen XIX. mendean zehar, eta britainiar emakumeak inperioko herritar bihurtu ziren. Emakume zuriak oraindik ere beren senarren legezko ondasunak ziren garaian, tentagarria zitzaien, agerikoa denez, normalean galarazia zitzaien boteretik pixka bat hartzea, tentagarriegia beste emakume batzuk mendean hartzeari uko egiteko. Emakume batek honela azaldu zuen kontua:
‎Bell sufragioaren aurka agertzeak ez zuen axola handirik; izan ere, inperioan baziren sufragioaren kausaren alde ari ziren beste emakume batzuk arraza gailentasunaz baliatzen zirenak beren ahizpa menekoak zaintzen zituztenean. Britainia Handiaren menderakuntzaren hedadura zabalak mugitzeko askatasuna eta genero mugak hausteko aukera eman zion Belli; sufragioaren aldeko aktibistei, berriz, politikoki egokia zen kontraste moral bat eskuratzen laguntzen zien emakume natibo kolonizatuen existentzia hutsak.
‎1979an, Millettek, lesbiana sozialista feminista eta internazionalismo tinko baten aldekoa bera, bere unibertsalismoa praktikan jartzea erabaki zuen, eta, horretarako, zuriak edo estatubatuarrak ez ziren beste emakume feminista batzuekin elkartasunez lan egitera deliberatu zen. Ameslaria eta asmo onekoa zen Millet, orduko eta gaurko beste feminista zuri ugari bezalaxe, eta orpoz orpo jardun nahi zuen beste emakume batzuekin, berdintasunez eta elkarrengandik ikasiz, eta arrazaren, nazionalitatearen eta klasearen arabera sorturiko botere desberdintasunak aintzat hartuz. Hala, Iranera bidaiatzea erabaki zuen.
‎Esperientziari ahotsa ematea eta hura dokumentatzea baliagarria da berez, baiespenerako eta solidaritate kolektiborako funtsezko prozesua baita. Horrez gain, politikoa berrindartzeko katalizatzaile bat ere bada, feminismoaren estrategiak eta xedeak erdiko klase zuriaren interesetatik harago irits daitezen eta beste emakume batzuen istorio eta politika ikusezinak jaso ditzaten, haien beharrak baitira premiazkoenak, mendez mende sistematikoki alboratu eta ezikusiarena egin zaienez gero. Bestalde, esperientzia dokumentatzea baliagarria da gizatasuna, solidaritatea eta esperientzia kolektiboa berresteko; hain zuzen, autozainketa modu garrantzitsuak dira guztiak ere koloreko emakumeentzat eta beste emakume marjinatu batzuentzat.
‎Horren arrazoia argia izan litzateke edonorentzat: elkar ulertze feminista batera iristeko asmoz, baliteke Zoepf beste emakume batzuen borrokak goraipatzen eta azaltzen (edo estatubatuarrek emakume musulmanez dituzten ideiak zalantzan jartzen) saiatzea, edo ez, baina, egiaz, clickbait feminista zuria sortu besterik ez du egiten.
‎The New York Times ek istorioa argitaratu ondoren(" Enasen eta haren lagun min Fatimaren esanak zekartzan, baita Enasen argazki handi bat ere, ikasten ari zen nesken madrasako alfonbra baten gainean belauniko"), telefono dei larri bat jaso zuen Zoepfek, bere protagonista nerabearena. Haren arabera, egunkarian agertzearen ondorioz bazitekeen" Mukhabarat polizia sekretu zitalaren bisita beldurgarri bat jasotzea madrasan" eta horrez gain zaintzapean egotea eta jazarpena sufritzea.114 Alegia, Zoepfen eta beraren gisako emakumeen ibilbide profesionalen truke Enasen eta beste emakume batzuen bizitza arriskuan jartzea ez da inolaz ere laguntzeko modu bat.
‎Joana Cookek A Woman’s Place: US Counterterrorism Since 9/ 11 liburuan dioenez (2019), feminismoaren xedea –bereziki Estatuari dagokionez– bakea eta indarkeriarik eza sustatzea zen.79 Feminista izateak emakume guztiekiko ahizpatasuna zekarren berekin, eta ez zen onartzen emakume batek beste emakume batzuen bizitzaren eta bizibidearen aurka jotzea. Haien arabera, Estatuak arau patriarkalak hedatzen eta instituzionalizatzen zituen, eta ekintza feministatzat hartzen zen arauoi aurre egitea (eta ez onartzea).
‎2012an, sekurofeminismoaren eragina areagotu zen, munduko beste emakume batzuekin hartu emanean aritzeko oinarria bilakatzeraino. Jane Mosbacher Morrisek, zeinak" AEBko emakumeak eta antiterrorismoa" estrategia eta AEBko Terrorismoaren Aurkako Departamentuaren Emakume, Bake eta Segurtasun Plana zirriborratu baitzituen, honela zioen:
‎Feminismoa erradikalegia eta moralistegia delako kritiken erantzun gisa sortu da hautu feminismoa (feminismo prosexuala bezala), eta, hala, ez du inongo hauturi buruz inongo kritikarik egiten. Politikak izua eragiten du, funtsean, hautu feminismoan; hala, ez du statu quo a zalantzan jartzen; emakumeak goraipatzen ditu, egiten dituzten hautuak egiten dituztela ere; eta ez du haien ekintzarik epaitzen, ezta beste emakume batzuei kalte egiten badiete ere.149 Statu quo ak ematen duen betetasun arazotsuaz harago, hautu feminismoan, emakumeek itzuri egin diezaiekete pertsonala politikoa egiteak dakartzan erabaki zailei: lagunei, familiari eta maitaleei eskatzea alda daitezela, adibidez.
‎Helburu hori lortu nahian, eztabaida bat garatzen saiatu naiz, mundua beste emakume batzuen begietatik ikusten laguntzeko. Erronka indibidual eta kolektibo bat da, eta, hasteko, ulertu genuke koloreko emakumeek mendeak eman dituztela erronka horri heltzen, ez arras errukitsuak direlako edo beren arrazak berezkoa duelako enpatia, baizik eta nahitaez biziraun behar dutelako zuriek gobernatutako mundu batean.
‎7 Zakariak irmoki arbuiatzen du" emakumeak pobreak direla beren kulturarengatik, edo ekiteko ahalmen faltagatik, edo are kontzientzia feminista faltagatik" (88 or.). Zergatik uste duzu feminista zuriek –eta mendebaldarrek, oro har– barneratua dutela munduko emakumerik pobreenek Mendebaldeko balioak eta aukera ekonomikoak onartu behar dituztela? Nola pentsa liteke modu desberdin batean beste emakume batzuen helburuak babesteko?
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia