Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 189

2000
‎Hori beste gauza bat da, eta hor bai, hor behar da eztabaida bat, baina ez euskaraz euskalkietan idatzi denean horretarako eredurik ez dagoelako. Beharbada, urte luzeetan beste bide batzuetatik ibili ondoren, ostera atzera begiratzerakoan ereduei begiratzen jakin ez delako edo. Ahozkoan, fonetika, fonologia eta beste gauza batzuk sartzen dira, baina idatzia baldin bada, hor morfologia, lexikoa eta sintaxia azken finean morfologian oinarritzen dena daude.
‎Gernikako Estatutuak bizikidetza bermatzeaz gain, Euskadirako inoiz izan ez den autogobernu maila ekarri du. Azkenaldian, ordea, beste bide bat urratzeko erabakia hartu du EAJk. Bere azken biltzarreko ebazpenen arabera, herri hau independentziara eramango lukeen bide subirano batetik nahi du aurrera egin, Konstituzioak eta Estatutuak dituzten aukera guztiak esploratzeari utziz.
‎EGIA esan, badago beste bide bat eta hau aurreko hirurak fasetzat hartzetik dator; hortaz, lehenbizi haserretu egin dugu geure artean, baina aldi berean merkatuan bizi ahal izateko konpetitu egin dugu eta azkenik, euskara eta Euskal Herria zerbait izango badira, aliantza puntualak hasieran, estrategikoak geroxeago, bilatu ditugu.
‎Orain gutxi, Hollywoodeko akademiak interneten estreinatutako filmak ez dituela estreinaldi bezala onartuko esan du, ez duelako dirurik uzten. Gure esku dago, ez badugu zirkuitu komertzialetan ibili nahi, beste bide bat bilatu behar dugu.
‎Gauzak horrela, Bourdieuk ez du itxaropenik epe motzean Europako Sindikatuen Konfederazioak (CES) hor sarturik daude ELA, CCOO eta UGT" sindikalgintza militantea" bildu eta ekinean jarriko dituen, eta, horregatik, bere ustez, oraingoz, behin behinekoz bada ere, sindikatu nazionalen gaitasunaz baliatzea beste biderik ez dago. Baina ezin da inolaz ere ahaztu, sekulako arazoak daudela benetako eraldaketa egin eta, Europako ikuspegitik, tentazio teknokratiko diplomatikoa saihesteko eta, ikuspegi nazionaletik, eguneroko ohikeria eta betiko muga nazionaletan geratzeko pentsamoldeak baztertzeko.
‎Ikastolako beste haurrei ahalik eta muturrekorik galantena ematen saiatu, hasteko. Baina nola zuk ere nahi baino egur gehiago jasotzen duzun, beste bide bat aurkitu duzu. " Egge" rik ez duten esaldiak soilik erabiliko dituzu, hara!
2001
‎Pentsa dezaket baietz, Xabier Arzalluzek ikusten duela ez dagoela beste biderik Euskal Herriarentzat. Baina hitzak ez dira nahiko, ekintzat aztertzen ditugu, eta balio ez duena da Arzalluz Erroman eta Kolonbian independentziaz aritzea eta Ibarretxe egunero Estatutuari buruz.
‎Hau dena kontuan edukirik, dei bat egiten diogu PNV eta EAri Espainiaren menpeko diren Kontzertua eta Komenioa gainditu eta subiranotasun fiskala lortzeko estrategia elkarrekin lantzeko. Ez dago beste biderik.
‎Badirudi erakustoki hauetan joerak beste bide batzuetatik doazela azken urteotan. Horrelako zentroen bisitaria ez da dagoeneko ikusle hutsa.
‎Lana ez da libertadea, baiña gaur egun euskaldun emakumea ez dago delibratzerik, lanaren bidez ezik. Lana uka ahal izateko, ez du lana hartzea beste biderik, gaur, hemen. Hortan datza, bada, Kontradizioaren muiña, alegia, lana hartu egin behar duela emakumeak, berak lana uka ahal izateko; eta lana uka egiten dioela gizarteak (nahi ba duzu gizartearen indar nagusiak)".
‎Alde Zahar gehiena zeharkatu ostean Amaia plazara iristen gara, eta bertan ezkerrerantz hain zuzen, Itzurun hondartza garbi eta ederreraino eramango gaituen bidea hasten da. Ondoko beste bide batetik berriz, barrualde ederra duen eta begiratoki aparta den San Telmo baselizaraino iritsi gaitezke (XVIII.eko erretaula errokokoa). Beste aukera bat plazaren ondotik, Urola itsasoratu arte laguntzea da, beste aldean padura ikusgarria eta pixka bat aurrerago bere atzeko Santiago hondartza fina behatzen ditugun bitartean.
‎Fikzioa gaztelaniaz sartu zen ETBn, bikoizketak beharrezkoak ziren eta ez zegoen bertoko ekoizpenik," azkenean beste bide bat lantzeko erabakia hartu behar izan zuten, bikoizketak hotzak ziren eta fikzioa euskaratu beharra zegoen".
‎Nolanahi ere, Goenaga ez zen" Erromako jurisprudentzia" horretaz gehiegi fio, eta beste bide batzuk aurreikustera ekiten zion jarraian. Adibidez, hauxe:
‎Konturatzen hasia naiz aktore lanaz gain niregandik ekarpenak egiteko, zuzentzeko, sortzeko... edo nork daki zer egiteko garaia iritsi zaidala. Beraz, aktore soil lana utzi eta beste bide batzuk jorratzen hasteko tenorea heldu zaidala uste dut
‎Euskararen aurkako UPNren jarrera lagundu izan du neurri handi batean PSNk, eta Iruñeko Udalean ere UPNk egin duen politika ankerrenarekin batera gobernatzen du PSNk. Hala ere, oso bestelako urratsak ere eman ditzake beste baldintza batzuetan, eta gainera ez dago beste biderik.
‎Azkenean aurkitu genuen bat, tolosar baten eta bizkaitar baten artean zeramatena, eta han hasi ginen. Oso garestia zen, baina ez zegoen beste biderik. Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen.
‎publizitate gehiegi ateratzen genuela, eta artikulu gutxi. Baina irautea nahi bagenuen, ez zegoen beste biderik.
‎Eta hor zurekin bat nator Javier, horiei guztiei estatu ekoizle ahulak interesatzen zaizkie. Merkatuaz duten kontrolagatik, petrolioaren nazionalizazioaren garaiek sortu zizkieten oso gaindituta dituzte gaur egun eta, alde horretatik, konpainiek nahiko baliabide dute prezioa eta hornitze mailarekin jokatzeko; hori merkatuaren kontrolaren bidez, baina horrez gain beti dituzte beste bide ohikoago batzuk: estatu kolpeak, matxinadak, gerrak sorraraztea eta halakoak.
2002
‎Hala eta guztiz ere, uka ezina da saio hauen interesa, behe behetik eta modu xumean esperimentatzeko eta ikasteko ahalegina eta ausardia erakusten baitute. Informazioaren gizartea etengabe ikasten ari den gizartea da eta horretarako oinarrietatik hasi eta saiatu beste biderik ez dago. Hobe horrela, Euskaltelen canal21 bezalako proiektu erraldoiekin baino, non, diru publiko garrantzitsu bat xahutu den inora ez iristeko.
‎edo zaintzen duzu edo publikoari saltzen diozu. Ez dago beste biderik.
‎EAJko askok oraingo marko instituzionala gainditu nahi du eta Batasunako askok ere borroka molde berriak landu nahi ditu. EAJren eta Batasunaren ikuspegi nagusien artean badago jende multzo zabal bat beste bide bat urratzeko, teorian bederen. Beste gauza bat da teoria praktikara eramatea.
‎Nire ustez egun politika da gizartea aldatzeko bide bat gehiago, beste bideen artean. Ezin da ukatu bere balioa, gizartea aldatzeko egitura politikoak aldatu behar direlako.
‎Jendeak, oro har, abertzaleen batasuna nahi du, guztiok nahi dugu hori, baina errealismo politikoak gaur egun, guztion arteko eraikuntza nazionalerako estrategia bat eraikitzea eskatzen du. Ez dago beste biderik.
‎Gauza horiek guztiak utzi eta guk mendira jo dugu, Ibantelliren gailur aldea ezkutatzen duen laino artera. Idoiako lepotik ekarri dugun pistan ibili lehenengo metroak eta berehala, eskuinera hartu dugu beste bide bat, maldan gora. Garo zelaietatik igo gara, muga lerroan barna, bi gailur banatzen dituen leporaino, Lepoaundi (602 m).
‎Honetan atzera egin dugu, baina gerta daiteke koiunturala indar abertzale eta aurrerakoiak argitasun politikoa edukitzeko gai baldin bagara. Hauteskundeetan erakutsi behar dugu hori, ez da beste biderik.
‎Lurraldetasunaren arazoa? Norbaitek erakusten baldin badit ez helburua horretan bat gatoz eta baizik eta horretara hurbiltzeko beste bide bat... Baionan eta Ablitasen aldi berean hauteskundeak egiteko proposamen hura baino zerbait errealistagoa du.
2003
‎Estereotipoen aterpe erosoaren azpian, herri zabala eta atsegina aurkitu genuen Irakera egindako bidaietan, atsekabeari eustea beste biderik gelditu ez zaiona. " Gerran sartuko gara, urteetan gerratik atera ez garela uste badugu ere" esan zigun irakiar kazetari erretiratu batek.
‎izan ere, ideia batzuk garatzen joan eta ipuin izatera heldu dira. Baliteke ipuinak liburu batean sartzeko beste bide bat izatea «Van' t Hoff», sugandilarik txikienak ere ez baitu sinesten generoak existitzen direnik.
‎l Kotizazioen erosketaren kontuan, Gizarte Segurantzako kotizazioa osatu nahi duten langileek hamabi hiruhileko" erosteko" aukera izango dute hemendik aurrera. Horixe izango da, beraz, beherapenik gabeko erretiroa eskuratzeko beste bide bat. Ikasketak edo bestelako arrazoiak tarteko, berandu kotizatzen hasten direnei bereziki interesatzen zaien neurria da hori.
‎Bide Frantziarra nazioartean ezagunena eta tradiziorik handiena duena izan arren, beste biderik hartzen duen erromesik ere bada, Juan Joxe Iturrioz Legorretakoa eta Guy Lepinoy paristarra kasu. Iturrioz fraide frantziskotarra da, eta azken 26 urteak Donapaleun eman ditu.
‎Niri zaila egin zait besteren tentsioei entzungor egitea, denoi gustatzen zaigu maitatuak sentitzea. Baina horrekin bizitzen ikastea beste biderik ez dago, bestela psikologikoki hondoratu egingo ginateke.
‎Gizarte batek estatua galtzen duenean, Liberian ikusi dugun bezala, liskar eta hilketa izugarriak gertatzen dira. Ez dut estaturik gabeko gerorik ikusten, nahiz eta estatuak gero eta egokitzapen gehiago behar izan, ez dut beste biderik ikusten. Estatuaren ondoan erakunde publikoek botere gehiago hartu behar dutela?
‎nekazari aimarek zuzenean salduko duten herrietako merkatuak indartuz, edo hirietarako garraioa kolektibizatuz eta koordinatuz. Produktu landuak egiten hastea da beste bide bat: haragia izoztua saltzea, eta larrua lantzea.
2004
‎Bertako biztanleak saiatu dira protesta egiten, baina Kolonbiako Uribe lehendakariak garbi erantzun die fumigazio plana ez dela inondik inora geldituko. Herritar askok auzoko Ekuadorrera ihes egin beste biderik ez du izan bizirik segitzekotan. Eta azkenean Ekuador bera izan da pozoiketaren ardura duen Dyn Corporation Vietnamen «orange agent» pozoia zabaltzen zuena bera auzitara eraman duena, Kolonbiako lurrez gain Ekuadorreko soroak ere kutsatzeagatik.
‎Literatura orokorrean, eta euskalduna zehazki sustatzeko tresna baliagarria dela aitortzen du, baina" Internetek ez du besteek baino abantaila gehiago eskaintzen. Plataforma garrantzitsua da, baina ez da euskara salbatzeko giltzarria; beste bide bat besterik ez da".
‎Tourretik kanpo beste zerbait badago, eta hori behar bezala saltzen baldin bada, akaso egoera pixka bat oreka daiteke. Gainera, uste dut denen onerako izango dela, hartara babesleak berak ere ez du Tourra bakarrik izango bere enpresaren berri emateko, beste bide batzuk ere izango ditu.
‎Adibidez, Miguel Angel Moratinosek »ziur aski Kanpo arazoetarako ministro berria» honela esan du: " Autokritika egin behar dugu terrorismoari buruz eraman ditugun planteamenduetan eta beste bide batzuei ekin". Hori martxoaren 11ren ondorengo gogoeta da.
‎Horrelakoak gertatzen dira aidanean San Luisen ere. Horregatik esaten diote Nestor Kichner lehendakariari probintziako hiru botereak »gobernua, epaileak eta legebiltzarra» bere eskutan hartu beste biderik ez duela. «Gaur Multisectorial honetan biltzen diren pertsonek edo San Luisen Rodriguez Saa gobernadorearen kontra dagoen edozein herritarrek bizirik segitzeko garantia bakarra ez zara zu, lehendakari jauna, ez barne ministerioa eta ez Errepublika.
‎Beraien lurretan ekoiztu eta kanpora esportatzen den petroliotik bidoi batzuek bereganatzen ahalegintzen denean bertako jende multzo bat, leherketa larria jazo eta zauriturik suertatzen da haietatik asko, alaba oso gaixo daukan ama bat tartean. Alabarentzat sendagaiak eskuratu nahi lituzke emakume horrek, eta horretarako bidoia saltzea beste biderik ez du, baina erosleek petrolio konpainiaren mendekuaren beldur dira eta ez diote huraxe erosi nahi.
‎Francoren altxamendua hasieran askok uste zuten Gil Roblesen eta Kristau Demokraziaren altxamendua ere bazela, baina laster ikusiko zen gauzak beste bide batetik zihoazela. Gure aitak erregimen berriarekin lehen arazoa Teruelen gertatuarekin izan zuen.
‎Baina gainera, negoziaketetan ere berak hartu zuen parte: berak kontatu zigun nola joaten zen bandera zuria jasota, soldadu frankistekin bide erdira arte, handik beste bide erdia soldadu errepublikarren artean, eta gero buelta. Gerra bukatutakoan, prozesu militarra zabaldu zieten Teruelen errenditu zirenei; prozesua gero itxi egin zuten epaiketarik gabe.
‎Egoera hori aipatzen du eleberrian: " … hizkuntza honek ez du fitsik balio… baizik eta' izan' aditza osoki deklinatzeko beste biderik ez zenekiela…". Euskal gogoa, euskal bihotza bizirik diraute kostalde honetako belaunaldi berriko gazteen artean, hau da borroka latz baten emaitza, galdu ez dugula eta irabaziko dugunaren seinalea.
‎Badira noski beste bide batzuk euskararekiko engaiamendua baimentzen dituztenak. Joan den aste honetan aukera paregabea ukan dugu horren agerrarazteko.
2005
‎" Hizkuntzarekin jolasteko oinarri handia izan behar duzu eta zein punturaino daukate gaurko haur eta gazteek oinarri sendoa?". Aurreko belaunaldiek erabilitako jolas baliabideak berreskuratzea da beste bidea, baina kontuan hartuta gazteen bizimodua desberdina dela, modak daudela eta beti lehengoek ez dutela balio. Jolas abestiak eta antzekoak itzultzea da hirugarren bidea, baina Altuna ez da oso ziur metodo honen baliagarritasunaz:
‎Azkenean aurkitu genuen bat, tolosar baten eta bizkaitar baten artean zeramatena, eta han hasi ginen. Oso garestia zen, baina ez zegoen beste biderik. Hala ere, han hasteko, lehendabizi baimena lortu beharra zegoen.
‎Sarreretako dirua da, itxuraz, helburu bakarra. Lehia telebistaz ematea eta sosak biltzeko beste bide batzuk bilatzea, ezinezkoa. Bertan, enborretan edo zelai bazterretan iragarkiak jartzea, zaila, eta gainontzeko publizitate salmentak, fikzioa.
‎Ez dakit politikari afrikarrei zerbait ulertarazten ahal zaien, zeren eta horiek gauza bat funtsezkoa dute ulertua, ahal den lekutik dirua ateratzea. Baina herriari begira espero liteke aktibitate batean lortutako arrakastak beste bide batzuk zabaltzen ahal dituela. Garrantzitsuena beraiek sinestea da, zeren eta afrikarrek konplexu handi bat dute.
‎Eta oraindik gehiago alderdiei buruz. Baina beste biderik ez dut ikusten.
‎Adibidez, traktoreak errepide berritik joanen ote diren galdeturik: " Ez, traktoreentzako beste bide bat izanen da", erraiten du. Hirugarren bide bat?
‎Unescoren ustez, gaur egun munduan hitz egiten diren sei mila hizkuntzetatik ia gehienak hilda egon daitezke mende hau bukatzerako, eta prozesu horretan Internetek eragin sekulakoa izango omen du. Aurreikuspen apokaliptiko horren aurrean nik ez daukat hemen aldarri bat egitea beste biderik: gu gara zortzi probintzi.
2006
‎zulo handi bat egin, han sartu pertsonak, bost urteren buruan tapa zabaldu, eta merezi duena atera. Nik uste iritsiko dela eguna beste bide alternatibo batzuk asmatzeko gai izango garena.
‎Momentuz ez du ematen beste biderik dagoenik.
‎Tratamendu hau erabiltzeko ezinbestekoa da ohiko tratamenduek eraginik ez izatea gaixo horrengan. Gainera, gaixoak jakin egin behar du beste biderik ez dagoela bere sufrimendua kentzeko». Batzuek ez dute sedazio sakona gustuko, eutanasia geldoa baizik ez dela uste baitute.
‎Hori ez zait batere gustatzen. Horregatik, bakarkako lana beste bide batean abiatu dut, baina beti trikitixarekin.
‎H. M. de San Vicente. Bai, eta askotan zuk zure ahotik esan nahi duzun hori beste bide batetik esatea askoz eraginkorragoa da, eta pelikulan adibidez askotan hori erabili dugu, beste herrien ahotsetik hitz egin dugu.
2007
‎Baina hura guztia ez ezik, niretzat euskara kontua ere bada. Han ikasi nuen euskara beste molde bat, badaudela gauzak esateko beste bide batzuk. Horixe Barkoxe.
‎Gizakiak ezagunak dituen substantziarik arriskutsuenetako batzuentzako kantzerra sortzen duela ongi dakigun dioxinarentzako, adibidez ez dago gehienekok kopururik». Hori horrela, ondorioztatzen du CHAINen buletinak, herritarrek ez dute beste biderik beren zaborren arazoa konpontzeko alternatiba garbiago, berdeago eta jasangarriagoak bilatzea baino.
‎Norberak bere aldearen asmoak eta arerioarenak neurri ezberdinez epaitzen dituenez, aurreiritzi horiek gatazketan gauzak asko zailtzen omen dituzte. Diplomazian, adibidez, oso garrantzizkoa da garbi jakitea ea arerioak jokabide jakin bat hala nahi duelako burutzen duen ala beste biderik ez duelako behartuta ari den. «Ironia dirudi baina besteek oldarkeriaz jokatzen dutela uste dutenak berak dira gero beren jokabide propioak esplikatzerakoan esaten dutenak etsaiak' zokora eramateagatik' horretara behartu dituela».
‎Horretan sinestea falta zaie askori. Baina beste biderik ez dago.
‎Karrera bukatu eta gero bizitzak beste bide batzuetara eraman ninduen. Dena dela, metaforarekin segituz, medikuntza ikasten hasi nintzenerako, oso barrenean sartua nuen euskararen birusa.
‎Muga pasatu eta gero, lur amerikanoan geundenean, jendea kamionetan sartu eta aire! Gainera, bi mexikar haiek ondo ezagutzen zituzten kontrol puntuak, poliziak non egiten zituen miaketak, non eskatzen zituzten paperak… Eta guk beste bide batzuk hartzen genituen… Ez gintuzten harrapatu. Behin edo behin bai, izan genuen problemaren bat, mendi muinoan, nahiko borroka… Harrapatzen gintuzten, edo bezeroak galtzen genituen… Helikopteroa zen okerrena:
2008
‎Lexantzutik hiru bat kilometrora, bide kurutzune batean eskuin alderat joko dugu lasai, bide seinaleak daude eta euskaraz ere, hain aspaldi ez bada…, ezkerrerat hartuz geroz Ligi eta Atherei herrietara edota Larraine eta Santa Grazira joango ginatekeelarik. Bide kurutzune horretatik 300 bat metrora, beste bide sarda batekin egingo dugu topo, errota zahar bat badelarik ezkerreko aldean. Hortxe bertan utziko dugu gure ibilgailua, oinezko ibilbidea abiatzeko.
‎Iazko abuztuan Camp for Climate Action kanpalekua antolatu zuten Heathrow inguruan, eta haren irudiak zabaldu ziren mundura. Hasieran agintariek debekatzea pentsatu zuten, antolatzaileak erradikal koadrila bailitzan geldiaraziz, baina Airport Watch en babesean halako herritar talde anitza hurbildu zenez, ez zuten baimentzea beste biderik aurkitu, ahalik eta oztopo gehien jarrita, prefosta.
‎Astekari honek joan den azaroan intentzio horiek aurreratu zituen. Gaur, apustu hori bidea egiten hasi da proiektu zehatz eta errealen bidez, beste bide tradizional batzuk ahaztu gabe, noski. Eta are garrantzitsuagoa:
‎Bilbok Mazarredo doktore garaikideari bezala Gasteizek Luzuriagari kalea eman bazion ere, bere ospearen ohoreak beste bide bat hartu zuen. Andeak mendikatearen Ozeano Bare alderako Peru eta, batez ere, Txileko lurretan bizi den landare familia bati bere izena jarri zitzaion:
‎Unai Ziarretaren gogoeta asko hala ere, proposamen gisa azaldu dira prentsan, eta ez da zuzena. Agerraldiotan berarekin egon naiz eta beste bide batzuk exploratzeko garaia iritsi dela iritzi dugu, egoerari aurre egiteko zenbait formula agortu direla. Alegia, EAtik gogoetak zabaldu dira, baina ez diot inori proposamen zehatzik entzun.
‎Hala ere, pentsatu nahi nuke badagoela beste biderik gertaerak komunikabideen erakusleihora eramateko, izatez albiste tankerarik ez badute ere.
‎Horrekin nola noan? Mikrofonoa baino lehenagoko jende horiek ez zeukaten kantak errepikatzeko beste biderik, bat batean ikasi behar ziren. Zuk entzuten ahal dituzu doinu militarrak Zuberoako pastoraletan, eta horren esplikazioa erreza da:
‎Edo honek ekarriko ote duen hastapenetara itzultzeko nahi bat, jendeak batere teknologiarik gabe aritzearena, leku txikietan jotzea komunikazio handiagoa egon dadin... Ala kontrakoa, zeren eta orain ematen du beste bide bat nahiago dela, ugaltzen ari dira 40.000 lagunentzako festibalak berriro, duela hogeita hamar urte bezala, hamabost talde musika jotzen eten gabe, eta non pelikula musikaz haratago doan. Baina klubak ere hor daude.
2009
‎bai aurkezten naiz edo ez. Edo beste bideak bilatzen ditu.
‎CNNk ere oso gutxi eman zuen, Kashgarren hemezortzi txinatar hil zituen eraso horri buruz. Indarkeria ez da bidea, baina batzuek errepresioa jasan eta ez dute beste biderik ikusten, eta Kashgarren labanaz egin zuen erasoa pertsona bakar batek! Zein erakundek egiten du borroka armatua laban hutsez?
‎" Considero no ya dificil sino imposible obtener de vascos y catalanes una declaracion como la que usted pretende para darles ingreso en la Asociacion o el Comite aludido". Hala ere Madariagak ez zuen beste biderik ikusten. Agirrek zera lortu nahi zuen:
‎Ez ditut gehiago berriak entzuten, iruditzen zait berriak direla frankismo garaikoak bezalakoak, dena gezurra dela era bulgarrean esanda, baina benetan zerbait gordetzeko sortua, eta gordetzeko sortu dena segitzeak ez du balio. Hobe da beste bide batzuetatik joan informatua izateko.
‎Ez, nik beste bide bat hartu nuen. Bordelera joan nintzen, medikuntza ikasketak egitera.
‎Adibidez, eskolan zientzietako ikasketak egitea gomendatu zidaten eta letrak aukeratu nituen. Gogoan daukat ikasketa buruari esan niola musikari izan nahi nuela; beste bide batetik jotzeko aholkatu zidan. Ez nion jaramonik egin eta, momentuz, ez naiz damutu, nahiz eta arrisku handiko apustua den.
‎Baina nik uste aurreko diskoan ere antzekoa zela. Egia da beste bide batetik jo genuela: elektronika gehiago sartu genuen, Angel Unzu zegoen produkzio arduradun...
2010
‎Normalizazioa ezin da militantziaz mantendu, baina dugun egoera ikusita normalizaziorako atea militantziaz zabalduko dugu. Ahalegin handia da, baina ez dago beste biderik.
‎ETA dagoen bitartean ez dago bermerik. Estatua ere erdian egonda ez dago bermerik, baina Euskal Herria subiranotasunaren bidean jartzeko aukerak hortik etorriko dira, bidea gustatu edo ez, beste biderik ez dago.
‎Batez ere euskal herritarron onerako, batez ere abertzaleontzako eta zer esanik ez herritar independentistentzako. Geure onerako da Espainiako Estatuaren aurrean jarraitu dugun borroka beste bide batzuetatik jarraitzeko. Hau da, bide horiek ezin ditugu baldintzatu Espainiako Estatuak egiten duenaren arabera.
‎Lizarra Garaziko garaian ezker abertzalearen akats larria izan zen Udabiltzak zeukan potentzialtasuna ez ikustea. Hau da, borroka armatuari uzten ahal zaio, beste bide honek potentzialtasun handiagoa duelako, badugulako beste alternatiba bat. Baina, orduko kultura politika zegoenean zegoen.
‎Eta iradokitzen digute haiek meritu handiagoak egin dituztelako iritsi direla hor egotera, gure gainetik. Hori horrela, haiek bezala saiatzea edo konformatzea beste biderik ez dugula sinestarazi nahi digute.
‎Urte berriarekin Irlanda krisi orokorraren hurrengo urratsean sartuko da. Estatua dirurik gabe geratutakoan, alde guztiek porrota aitortu eta ordaintzeko moduak publikoki argitzea beste biderik ez dute izanen: zenbat pagatu behar den eta zein baldintzaren pean.
2011
‎Halaber, Aldundiak parte hartze eta kultura politiko berriaren arloan adostasun handiak lortu ditu Gipuzkoako eragile ekonomiko zein kulturalekin. Parte hartzeari dagokionez aurrepausoak eman ditu arau foralaren ildoan, hau da, hiritarrek ez bakar bakarrik lau urtero parte hartuz hauteskundeen bitartez, baizik eta beste bide batzuk ere zabaldu ditu azken hiru urteetan. Inkestek horren balorazio txukuna eman diote.
‎Ondoren, berbena talde batean ibili nintzenez, egin ditut bertsio ugari eta hainbat talde ezagutu ditut, beste estilo batzuetakoak. Oraindik nire estiloa zein den zehazten ari naiz, zeren eta beste estiloak egitea ongi da, baina zurea propioa topatzea beste bide bat da. Atxikita nago sorkuntzari eta erraten dudanari, eta denbora honetan irekitzen zaizkit zenbait bide.
‎" Euskara eta euskal kultura, bere hizkuntza ofizialetako edozeinetan eta zeinahi adierazpen, euskarri, bide eta adierazmoldetan, Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo sustatzeko, hedatzeko eta proiektatzeko" misioa ematen zaio Etxepareri, baina zuzendariak garbi hitz egin du: " Euskaraz egiten den kulturari jarriko diogu arreta gehiago, erdaraz egiten den kulturak badauzkalako beste bide batzuk promozionatu ahal izateko. Horretan oso eskrupulosoa izan behar dut dena den; legeak horrela dio.
‎Gogoratu behar da Euskadiko Estatutu Politiko Berriaren bozketa 2005ean izan zela Legebiltzarrean. Jesus Egiguren eta Arnaldo Otegi beste bide bat urratzen ari ziren, Gobernuaren eta ETAren arteko harremanetan amaitu zena. Lehendakariak aipatzen du ez zela Estatutu Berriaren bidea zabaldu, aitzitik, Zapaterok eta alderdi sozialistak Batasuna eta ETArekin beste harreman mota zabaldu zutela.
‎Une horretan adierazpen oso bitxiak egin ziren, egileen izen eta abizenak hemerotekan daude oraindik egungo politikan ari dira; hauxe zioten: " Lehendakariak proposatzen duenak ez du zentzurik, baina beste bide bat ireki daiteke, ezker abertzalearekin negoziatzea, kasu". Lopezi esandakoa Aznarri eta Zapaterori ere esan zien.
‎Downing Street eko bidea proposatu zien Ibarretxek, irtenbide politikoa landu beharra. Jaurlaritzarekin arazo politikoa bideratu beharrean, beste bide bat jorratu nahiago izan zuen Estatuko Gobernuak.
‎Une jakin batzuetan PSOEk eta Gobernuak nahiago izan dute beste bide bat jorratu, ez Legebiltzarrean indar guztien arteko bidea, finean Espainiako Kongresuan negoziatu zena. Horrek momentu oso bitxiak izan ditu.
‎Ezker abertzalearen osagai zentrala fidel bazaio biolentziarik gabeko proiektu bati, hondar ekintzek ez dute etorkizunik. Ez dut ezagutzen mundu hori, indarren oreka ere ez, baina mugimenduaren gidaritza daramatenak konbentzituta daude ez dagoela beste biderik. Hauteskundeetan parte hartzeak eta emaitzek indartuko dute beren apustua.
‎D.G.: Etxeko lanak eginak eraman ditugu, baina han ikusten duzu ekoizleak askotan nahiago duela beste bide batetik joatea edo gehiegi ez pentsatzea... Gorkari, adibidez, gitarrekin...
‎" Nire erabakiak umearengan izango zuen eraginaren inguruan luze pentsatu nuen. Haurra bikotekide batekin izatea espero nuen, baina azkenean beste bide bat aukeratzen duzu… Duelu prozesu bat dago, nire buruarekin norgehiagoka aritu nintzen erabakia hartu nuen arte, eta koxkortzen doan heinean semeak ere galdera askoren erantzuna bilatu du". Funtsezkoa ei da gauzak naturaltasunez kontatzea, hasiera hasieratik egia esatea.
2012
‎Ez da zerotik hastea, baina bai pixka bat hutsetik. Orain ez dut uste estetika berri bat dudanik, baina badago beste bide bat urratzeko beharra. Agian horren atzean beti egongo da Ander Lipusen figura edo fantasma, horregatik ez da zerotik hastea, baina pertsonaiak eraikitzeko orduan dagoeneko badago beste zerbait.
‎Krisia dela medio aurtengoan ez da erraza izan ADEL egitea." Orain arte Aulestiko Udalak sostengatu izan du proiektua bere osotasunean, sekulako apustua izan da haiena. Krisia dela medio, aurten beste bide batzuetara jo behar izan dugu, instituzio handiagoetara. Zazpigarren topaketa egin egingo da, baina nahiko kolokan egon denez, ikusi da zortzigarrenarekin zer gertatzen den".
‎Kokein talde eibartarrak beste bide bat hartu du, hau ere gure artean behintzat gutxi jorratua. Beraien azken lana, Izan, webgunean eskegi dute deskargatzeko moduan, trukean bakoitzaren borondatea eskatuz.
‎140 urteren ostean, erdigune bihurtutako inguru horretan kultura garatzeko auditoriuma eraiki dute. Urte osoan zehar kultur proposamen ugari izaten dute herrian, eta orain arte kalean izaten ziren, baina eraikin berriarekin beste bide bat ireki nahi izan diote kulturari.
‎Ordu luzetan bertan egotera gonbidatzen du Aratzek, baina ibilaldiari segida eman beharrean gara, eta Araiara bueltatzea dagokigu, beste bide batetik, baina. Aratzetik abiatu eta gailurretik igaroko gara Aratzetik gertu dagoen gailurra, San Adrian aldera doan bidearekin bat egin arte.
‎Neurri berriek ez dute langabezia gutxitu, ugaritu baino. Baina makinek lanean segi behar dute, haiekin egina saldu egin behar da eta horretarako zorpean erostea beste biderik ez da.
2013
‎militantismoa edo etsipena, norberaren patu gisa. Baina bada beste biderik ere aurrekoak bezain duinak, eta da egokitzea bizi dugun egoera errealera eta borroka dinamikoagoa egitea norberaren borroka kontzientzari kalterik eragin barik, bizi duten egoeratik libratzearren. Dena den, eta ni ez naiz iraganzale kasposoa, behin eta berriro iragan antzuaz elikatzen den horietakoa, orainean bizirik dagoela sentitzeko, faltan ditut duela hogeita hamabost urteko espiritu elkartasunezkoak.
‎Gainera, material berria ere bada solasaldien kanalean, elkarlanean aritzea adostu baitugu Kontra eztabaida saioarekin. Euskaraz egiten dituzten debateak biltzen joango gara, beste bide batzuetatik bildutakoarekin batera.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia