Bilaketa
dist.
non
lema/forma
nola
bilaketa
kategoria
Iragazkiak

Emaitzak: 130

2000
‎erlijoa exortzizatzeko hitzezko modu halako bat, literarioa, gertatu zitzaidan niri Goiko Kale idaztea. Nire belaunaldiko hainbatek beste bide batzuk hartu zituzten exortzismoa liturjiza  tzeko: batzuek sublimazio politikoaren aldarean errenditu nahi izan zuten eguneroko mezaren sakrifizioa; beste hainbatek, diruarenaren, profesionaltasunaren eta arrakasta sozialarenarean; gehienek, azkenik, egunerokotasun normalean bridatu zituzten inoiz gartsu izandako su erlijiosoak.
2001
‎Bide aldatzerik larriena, halere, azken mende mugak ekarri ziguna dugu noski, bai hizkuntzaren axalean eta bai gaiaren mamian. Luzaroan oinkatu ditugu, atzera behin ere begiratu gabe, orduan ireki ziren galtzada zabalak eta ez zitzaigun iruditzen ere beste biderik hauta zitekeenik.
‎Etxeko giroa bestelakoa zen, haatik. Aitak Karlos VII.a ikusia zuen txikitan, baina, horrexegatik eta horren ingurukoengatik, beste bidea hartu zuen: alderdi berri baten lehenbizikoetakoa izan zen Errenterian.
‎Adituko nukeen, gainera, Agirreren modutsuan  (2, 330) adierazi balidate: " Becaturaco beste bide, eta perilla da bitartecoa, au da ez osotoro urruticoa, eta ez urcoa, baicic bien artecoa".
‎Neure aldetik zerbait aitortzea zilegi bazait, ausartuko nintzateke esatera Orixe gramatikaria dela gutxien asetzen nauena. Gramatika, izan ere, jakite enpirikoa da eta berak beste bidetatik eraman nahi zuen, Erdi Aroko eta gero ia oraintsukoen antzera, ez baikenituen ezagun Sartaldean, esaterako, Panini baten moldeak. Baina akats hori, akatsa baldin bada, hutsa da besteen aldean.
‎b) Euskarazkoei, nondik nahiko direla, eskuak zabaltzeaz gainera, beste bidea, zabalagoa agian, hartu du Larramendik, aipatu pasartean bertan nabari denez. Euskal hitzen adiera, testuinguru berriak hautatuz, nahi edo ahal adina hedatu behar du.
‎Gaur azkenik munduari zor  diogun hitza esateko zorian gaudela deritzat, eta uste hori Egunkari hau irakurtzeak biziro sendotu dit. Ez daukagu beste biderik. Haurretango oharkabetasun atsegina utzi, biziko baldin bagara, arrazoi adineko egiteko latz eta nekagarriei ekiteko.
‎Ero etxera daramate bukaeran, burutik egin duelakoan. Ez zeukan beste biderik ez berak ez egileak. Hori edo bere burua hiltzea.
‎Euskararen zer nolakoak azaldu nahi izanez gero, betikoetara jo beste biderik ez dugu. Hizkuntza txikia dugu lehenik, lurralde txiki batekoa alegia, eta ez gehiegik erabilia:
‎Baina ezin eraman du gogorkeria nagusi ibiltzea, askatasunaren gose egarria bere baitan baitarama, beretzat eta besterentzat. Arteak ez luke etikari loturik egon behar, batez ere etika lege horiek maizegi indarzaleek asmatuak direlako, nahasketaz beste biderik ez baitute aurkitzen bere buruen alde jokatuko badute. Artista, halaz guztiz, ez dago edozein legeren gainetik.
‎zuk dakizulako zein den, nik dakidalako eta mundu zabal osoak dakielako, begien bistan baitago. Ez dute, beraz, gure hizkuntza hutsa higuinduko, hizkuntza guztiak izango dituzte higuin eta, beste biderik ez dutelarik, gogozko mutu bihurtuko dira, hain galgarri den mintzatzeko gaitasuna erdeinuz baztertuaz.
‎Honen lekuko ditugu Domingo Agirrek, Garoan, Joanesen ezpainetan ipintzen dituen gogoetak, erdi egia erdi alegiazko trena dela eta: berau aurreratu ahala, batek mendi tontorretan ezkutatu beste biderik ez du; mendiek, ordea, ez dute trena geldiarazten, behar izanez gero, satorrak bezala zulatu ere egiten baititu. Gero eta gorago ihesi goaz, jakinik ere, asko igoagatik, azkenean harrapatu eta lekutuko gaituela.
2002
‎Anaia Dabitek zer esan nuen galdetu zidanean, uzkur geratu nintzen, bihotzaren taupadak burmuinean lehertzen sentituz. Besteen aurrean ez zidala hitzik aterako etsi zuenean, beste bide batetik saiatu zen, eta esan berri nuena paper batean idazteko agindu zidan. Baina, hartarako ere erabakirik hartzen ez nuela ikusirik, eskola amaitutakoan bertan geratu behar nuela  jakinarazi zidan, eta mehatxatu egin ninduen, esanez, ezen, agindutakoa bete arte, ez nuela etxera joaterik izango.
‎Ez diat deus kontatuko, ez huke zipitzik ere ulertuko. Hala, bada, nitaz eta nire oroitzapenez hitz egin ordez, pazientzia bildu, eta beste bide bati ekin nion: gizonezko askok haustura garaietan  bizitzen dutena melankolia dela eta ez bakardadea; melankoliak, iraungo badu, galdu den zerbaiti buruzko bazka etengabea behar duela; melankoliak bere berea duen bazka  horren baitan ulertu behar dela gizonezkoei normalean sartzen zaien seme alaben zaintzarekiko larritasuna ere; baina galdutakoa ordezkatu bezain agudo, bukatu dela melankolia, eta seme alabekiko kezka ere bai.
‎Beste hiru bat minutuz ibili gara elkarren ondoan. Halako batean, ordea, niri agur esan gabe, beste bide bat hartzen du eta, errepidea gurutzaturik, taberna batean sartzen da.
‎Ez harreman pertsonaletan, ez beste gisako harremanetan: euskal literatura, ahal izanez gero eta munduko literatura guztiekin gertatzen den bezala, jatorriz idatzitako moduan irakurri behar da, beste gauza bat delako eta beste bide batzuk irekitzen dituelako.
‎Nik hola ikusten ditut gauza hauek. Zure esku dago orain, jakina, guk borondaterik hoberenarekin utzi dizugun honekin aurrera egitea, edo beste bide bat hartzea, ñabardura gutxiagoko bidea hartzea, denak berdintsu ibiltzea, erosoagoa ere beharbada, baina pobreagoa alde horretatik. Guk pentsatu izan dugu euskara dela gure hizkuntza, eta horregatik aukeratu genuen aukeratu genuen bidea.
‎Ez dakit; beharbada ez da beste biderik, eta ezinbestekoa da euskarak ahulezia horretan segitzea epe luze batean. Ez dakit, benetan diot, euskaltzaleok nahi dugun kontsolamendua den horrela pentsatzea edo benetan errealitateak eskatzen duen zerbait den.
‎Giza harremanei, desamodioari eta funtzionarioz osatutako euskal klase ertain horri buruzko kronika fragmentarioa dugu liburua; ipuin zorrotzak dira, eraginkorrak, askotan krudelak. Gasteizko hondartzak (1997) edo Eta bihotzak dio (2002) liburuek konfirmatu dute, beste bide batzuk esploratuz, Montoiaren abilezia ipuingintzan, baina 1992koa da gaur gaurkoz, nire uste apalean, bere lanik biribilena.
2003
‎Egoera honetan ikastea burgeskumeen kontua duk. Oligarkia zapaltzailea akabatzeko eta jende simaurra Mirandatik behera bidaltzeko, borroka beste biderik ez zagok. Ostiak, Parentesi, ostiak, esan ohi zidan bi ukabilak elkar joz?.
‎1839ko Bergarako Akordioan, Esparterok Gorteetara foruak gordetzeko eta moldatzeko proposamena eramango zuela hitz eman zuen, eta urriko legeak hala bermatu zituen foruak," sin perjuicio de la unidad constitucional de la monarquÃa". Gerrari amaiera emateko modu hori berotasunez jaso zen Euskal Herrian; laster, ordea, gertakariek beste bide bat hartu zuten. Azken finean, zera gertatu zen:
‎Jan ondoren, liseriketa abortatzearen modukoa da produktu euskalduna begi publikoaren bistatik kentzea. Euskara kioskotik, begi publikoetatik, ezabatzeko beste bide bat da kripto ekoizpena.
2005
‎Orduko hartan ere, gurasoen eskutik nindoan gure auzoko aldapan behera. Nire auzotik jaisten zen aldaparen oinean, bihurgune itxi batek lotzen zuen bide hura beste bide zelai batekin, zeinak albo batean espaloia baitzeukan, lertxun lerro luze eta guzti; espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri. Hain zuzen ere, oso bizirik dut estropada haien oroitzapena, gertaera tragiko bat dela medio; handik hara, bertan behera geratu ziren estropadak.
‎–Bai, Joantxo. Gauzak beste bide batetik joango zirela pentsatzen nuen.
‎Zer beste egin nezakeen? Beharbada, baneukan beste aukeraren bat, baina nik ez nuen ikusten, edo ez nuen adorerik beste bide batetik abiatzeko. Langabezia gogorraren garaia iritsia zen, demokraziaren etorrerarekin batera.
‎Elkarrizketak beste bide bat hartu zuen, ordea; Albertok esan zuen lehen munduan bizi garenok hirugarren mundukoei gutxienez laguntza soziala zor diegula, hasteko; ebanjelioaren irakaspen nagusia behartsuei laguntzea dela, eta erretolika hori guztia.
‎Erbeste arraro hartatik itzuli zenean, ahulago topatu zuen Marrok Adela, gainbehera batean, bikote esperientzia guztiek porrot eginda, alderdia uzteko zorian; hala, erraz sartu zen piztia Adelaren bizitzan, aurrena maitale gisa, eta gero droga saltzaile gisa. Marroren maitasuna zakil mokotik poltsikora eta poltsikotik zakil mokora zebilen, ez zekien-eta beste biderik. Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela, eta droga gehiago behar izaten zuen haietatik irteteko.
‎Gauzak, ordea, beste bide batetik joan ziren.
beste bide bat hartzeko akaso,
2007
‎Bazter hauetan idazle kolgau bat ibili zen alderrai. Ez zuen beste biderik aurkitu bere burua nabarmentzeko, eta liburu inpreszindible bat idatzi zuen: Atlantidara biajia.
2008
‎Ezin atzera egin. Ezin jokoa beste bide batzuetatik eraman. Ekintza edo mugimendu horrekin egin behar, nahi eta nahi ez, aurrera".
‎Hona nondik nora: onetsia izan ezinez, haundietsia izatea beste biderik ez.
‎Normalizazioa ongi egon liteke, baina berekin dakar subnormalizazioa ere; integratzeak desintegrazioa, arrazoiak eromena edo idazteak hizketan ahaztea dakarten bezala... eta abar. Gauzak holaxe dira gibela sendatzeko urdaila izorratzea beste biderik asmatu ez duen gure kasta honentzat.
2009
‎Jaka erantzi, lepoa askatu eta arratsaldeko egunkari bat hartu zuen; dantzan egiten zioten, ordea, letrek. Gero eta goseago zen, beste bide hori irekitzen zion goseak, gizonaren gorputzetik arimaren barru barruraino doana eta berarekin batera gorroto, desesperazio eta doilorkeriazko pentsamendu olde bat daramana. Andre jenerala eta Elinor zetozkion gogora, eta barrengo harrik ez, baina halako satisfazio gogor eta zinikoa sentitzen zuen.
‎Mario gaztelerazkoez arduratu izan zen. Euskarazko hitzaldiak beste bide batetik antolatzen ziren; elkartean bertan zegoen gau eskola eta alfabetatze taldearen bitartez, hain zuzen. Hala etorri ziren Eibarrera Ramon Saizarbitoria eta Ibon Sarasola, besteak beste.
‎Halaber, hurrengo hilabeteetan biziko zituen egoeren eta bizipenen eraginez, aitarekin ikasia zuen doktrina kolokan geratu zitzaion. Euskarri gabeturik, Anandaren barrua beste bide batzuen bila hasi zen larri, norabidea galdurik geratzeko zorian; egoera hartan ezagutu zuen Iñigoren proiektua, eta gizon hark gauzatu nahi zuen asmo zoroari gogamenaren ateak zabaldu zizkion.
‎Arrebak gogor erantzuten zidaan, eta harekin beste inorekin ez zitzaidaan gertatzen: ez nian barrenik popatik hartzera bidaltzeko; esaten zian gerran sartzen den edonor une oroz ari dela gerra pizten, besteek piztu dutela esatea aitzakia hutsa dela, ETA sortu ere ez omen zitean egin behar, beste bide batzuk bazeudean, denek ez zitean bortxakeria erabili diktaduran, eta gero, trantsizioan, are arrazoi gutxiagorekin. Ananda eta yoghi zaharra ere iritzi berekoak zituan; areago, bi haien aburuz, identitatearen kontua ez zuan politikari nahiz lurraldeari dagokion ardura, baizik eta norbanakoari:
‎Ez ba, ostia; niri ez zidatek ziri hori sartuko. Arrebak erantzuten zidaan ez nekiela egoera berrira egokitzen; gainera, beraren ustez, bazagok giza duintasuna deritzan hori, bizi eskubidea, hots, inor ez duk beste bat hiltzeko nor; gainera, munduak beste bide bat hartu omen dik orain, eta bortxaren zaleok ez omen zioagu antzeman ere egin, edo ez omen diagu jabetu nahi. Horrela erantzuten zidaan arrebak.
‎Nork jakin: hurbildu banintzaio, gauzek beste bide bat hartuko zitean; agian ez nian honenbeste gorrotatuko.
‎Niri, horretarako besterik ez, maite zaitudala esateko, ez dut besterik eskatzen. Zuri, erretratuan zeneuzkan hamasei urteetara itzuli, eta beste bide bat hartzeko, hartu zenuena albo batera utzita. Ondotxo dakit, edonola ere, bizitza ez dela biloba berriarentzat egiten nabilen jakatxoa bezala egiten:
‎Ez dago beste biderik: etengabeko berrikuntza eta eguneratzea, edo arrazoi historiko andana baten pisuak urperatuta oroiminez itotzea.
‎Ez goaz diskurtso zaharkitu horren erabateko desegokitasunaz ezer berririk eranstera. Kontua da, gatazka beste biderik uzten ez duten mezu horiei inolako aitzakia edo arrazoirik eman gabe aritzea beharrezkoa dela, euskararekiko atxikimendua areagotuko bada.
‎Beheko hau, errealitatea esan nahi dut, normalean kontraesankorra da, traketsa, erdipurdikoa, mugatua, lokatzez beterikoa. Eta, errealitatean murgilduz gero, ideien perfekziotik ekintzaren traketsera jaisteko atrebentzia izanez gero, eskuak lohitzea beste biderik ez. Horixe gara Arrasateko kooperatibistak:
‎Oso mekanismo sotil eta ia ikusezinen arrosario luzea dago irakurtzea bezalako ekintza itxuraz xume baten atzean, eta mekanismo sotil horiek automatizatuko badira, ez naiz aditua baina senak esaten dit ez dagoela beste biderik: euskararen erraien ezagutza behar du irakurketa mekanismoen irakaskuntzak; euskararen didaktikak eta metodologiak euskararen beraren erraietan euskarritu behar dituzte erroak, ez beste hizkuntza bateko metodologien kopia hutsean.
‎Eskultoreak beste bide bat saiatu du eta bi begien arteko gune bihurri bat husten hasi da. Eskultoreak kolpe batzuk eman ditu trintxarekin.
‎Olibondoa isildu egin da, ez du ezer esaten. Eskultoreak ez daki ondo ari den ala ez, baina olibondoak isilik jarraitzen duenez, ez du lanean segitu beste biderik. Hustu eta hustu, sakondu, muinera jo.
‎Nire nerabezaroko gizarteak harrokeriaz bizi zuen isolamendu intelektuala. Ortodoxia antzu batean eta hertsikeria moral estuenean heziak, ez genuen mendetasun erabatekoaren maizter izan beste aukera existentzialik, obedientzia itsua beste bide intelektualik. Nerabe izatera iritsi aurretik latinez ikasi nuen esaldi batek, extra Ecclesiam, nulla salus?
‎Etsaia borrokatzeko beste bide bat inposatutako aberriarekiko ustezko betebeharrak ez betetzea izan daiteke: desertatzea alegia.
‎Euskaraz bizi nahi badugu, itzultzaile trebe eta azkarrak izan behar dugu. Ez dago beste biderik gure euskal zakua aberasteko.
‎–Ba ote dago nazio estatua ez den beste biderik?
‎Edo gurekin edo gure kontra, hori da batzuen eta besteen leloa. Ez dago beste biderik, gaineratzen dute fanatismoz; ez dago hirugarren biderik, aldarrikatzen dute dogmatismoz. Eta horretan ere arrazoia dute.
2010
‎" Denok dakigu elizaren bokazioa pobre izatea dela eta honek eskera bultzatu duela historian zehar. Zikloa antolatu dutenena ere antzekoa da, ez dute luxurik nahi, baina eskera jo beste biderik ez dute. Eta gure ateak ezin dizkiegu itxi.
‎Vatikanoko Kontzilioaren ondoren, asko zabaldu da, zorionez, laikoek nola bizi behar duten beren sinesmena. Beharbada, garai baten, apostolutza edo ebanjelizazioa egiteko ez zen apaiz edo erlijioso izatea beste biderik ageri. Gaur, garbi dago laikoek zeregin handia dutela gure munduan eta kristau bizitzan, apaiz edo erlijioso izan gabe.
‎Erdibidean gelditu nahi duenak ere badu beste bide berri bat: diakono izatea.
‎Ordurako Komunismoa porrot eginda zegoen. Baina komunismoaren ordez, beste bide batzuk urratzea ez zen erraza. Benetan handia zen gerora begirako ezjakintasuna.
‎Hala ere, beste bide batzuk bazirela esan nuenindustrian Madrilen, nik aurkeztutako bidea ez bezalakoak. Indarkeria errotik kentzeko eta Euskadira normalizazio politikoa ekartzeko, beste estrategia batzuk erabil zitezkeela.
‎Azaldu nion ere beste bide bat erabili zutela Kataluniako Estatut berriaren oinarri juridikoa antolatzeko: Konstituzioaren VIII. Titulua eta, Kataluniaren kasuan, 150.2 artikulua, hor zehazten baita Estatuak Autonomia Erkidegoei eskumenak emateko aukera.
‎Horrek hankaz gora utziko zituen diru kontu publikoak, eta Jaurlaritza bera ere bai. Legealdiaren erdira iritsi aurretik, hauteskundeak aurreratu beste biderik ez genuen izango.
‎Hedabideei ez zitzaien inoiz horren berri eman; Aznarrek ez zuen aintzakotzat hartu, ezta RodrÃguez Zapaterok ere, urte batzuk geroago. Bataren eta bestearen estrategiek beste bide bat zeramaten.
‎Zuhaitz bera, lurrean zainak azpiraino zuztartua, eta lau argazki hain diferente. Noski, aitaren eskarmentuak beste bide batzuk ere urratu zizkien bederatzi seme alaba begizabal harritu haiei:
2011
‎Hobia baino ilunago zegoen dena, ustelduta, eta paretetan, saiatu arren, ez zuten argi giltzarik topatu: itsu itsuan jarraitu beste biderik ez zeukaten. Annak lehen urratsa egin, eta jaustekotan egon zen, han ez baitzegoen non zapaldurik.
‎Beste ordu bete igaro zuten irakaslearen etxean, honetaz eta hartaz mintzatzen. Annak Fran irakasle izan zeneko garaiaz galdetzeko gogoarekin geratu zen, baina elkarrizketa beste bide batzuetatik joan zen eta ez zuen abagunerik izan gaian sakontzeko. Jakin nahi zuten guztia bazekiten eta etxera itzultzeko ordua zen; hortaz, senar emazteei eskerrak eman, bisita maizago egiteko agindu, eta Václav Mánesen etxetik atera ziren.
‎Gosaldu baino lehen Interneten begiratu zuten ea sektak komunikaziorako erabiltzen zuen orri sekretu horretan ezer berririk agertzen zen, baina orria iraungita zegoen, bertan behera utzita: beste bide bat izan behar zuten informazioak elkarri emateko.
‎–Mezularia hildakoei Egia esatera etorri zen, baina gaizkilea boteretsua da, hildakoen armada bere mendean dauka eta alde egitea beste biderik ez zitzaion geratzen.
‎Soluzio partikular bat, tragedia kolektibo baten erdian. Gure ahuldade moral horretaz baliatzen ziren, baina ez zitzaidan beste biderik bururatzen. Hobeto esateko:
‎Baina Neskarekin hitz egitea erabaki genuen. Umiliagarria zen izorratzen gintuenarengana joatea, baina ez zitzaigun beste biderik bururatzen. Pozten nau erabaki hark, baina ozpintxartu egiten nau Neskaren etxean egin nuen neure kabutako kalkulu miserableak.
‎Dena nuen susmoa, nahasmendua, egonezina. Zain egotea, ez nuen beste biderik. Biharamunaren zain egoten nintzen, eta biharamuna iritsitakoan, pasa zedila egun hura.
‎Behar izanez gero, gezurretan. Ez nuen ikusten beste biderik.
‎Horrela mintzatu zitzaien Ramiro bere gizonei. Otsoa gotorleku hartatik ateratzeko beste bideren bat prestatu zuten, baina bitartean hobe zuten atseden hartu eta indarberritu. Horregatik hasi ziren kanpamendua altxatzen eta handik alde egiteko prestatzen.
‎–Zuzen habil horretan, eta hi heu Euskal Herria bertatik bertara ezagutzeko gai ez bahaiz, ene esanak sinistu beste biderik ez daukak. Tirok, Intina, atontzen noak.
‎Endaratik bazen beste bide bat ere. Xauxarrera joanez, Aiako Harriko azpiko aldetik, Unaileku borda pasaz, Pikoketara iristen zen.
‎Erentzin portutxoa lekuko dugu horrelako lanetan. Hona txalupaz iristerakoan azpitik goiti eraman behar zen eta hemendik herrirantz, baserrietan edo lokaletan zamak gorderik hurrengo egunetan beste bide bat hartuko zuten.
‎Esaten zidaten ez nuela handik pasatzeko eskubiderik, behiak eramateko bakarrik pasa gintezkeela eta abar. Nik azaldu nien arrazoia eta esan nien beste biderik ez nuela ezagutzen. Azkenean utzi zidaten pasatzen eta ordu biak aldera iritsi nintzen.
‎Hirira iritsi baino lehen aipatu zidan inguruan kontrol bat jartzen zutela eta hobe nuela jaistea. Esan zidan plazan topatuko ginela, pitin bat egin behar nuela gora eta gero beste bide batetik jaitsi hirira. Plazan ginela laguna kamioian Baionara zihoan ezagun batekin topatu zen eta esan zidan ni eramateko prest zegoela.
‎Agur esatearekin batera zorterik onena opa izan genion ikasle/ gidari gazteari, jakinik, bistan denez, egoera zertan zen ikusita hori eguzkiari topaka jardutea zela; bai jauna: kapela apurtuta izanez gero (eta apurtuta izan behar dugu, argi izpiak ganoraz sar dakizkigun), ez da erraza une oro barne soseguari eustea, baina ez dago beste biderik.
‎Eta gazteria ba poliki poliki etortzen joaten zen, baina ez orain gazteriak zenbait esparrutan duen protagonismoarekin. Gero, bestetik, esan izan zaigu lehen gazteria alde genuela, lehen iritziaren jabe ginela eta orain gazteriak bizkarra eman digula eta garai bateko kanta egileak edo kantautoreak pixka bat zaharkituak eta molde klasikoetan gabiltzala eta gazteria beste bide batzuetatik dabilela. Alde batetik egia da, bai, badaude gaur egun joerak eta modak musikan eta estetikan lehen ez zeudenak eta beno, gu joera horietatik eta estetika horietatik, esparru horietatik kanpora gaudela egia da, baina jende gaztea, orduan baino kultura gehiago duena eta orduan baino sentsibilitate handiagokoa, eta orduan baino izpiritu finagokoa, edukazio gehiago duelako eta errespetu gehiago duelako...
2012
‎Hardware ona du baina software desegokiaz dabil. Iristen dena iristen da eta ez denak beste bide bat har dezala. Zer pentsatzen dute, ba?
‎–Inas, zuk eta don Miguelek beste bideren batzuk proposatuko zenituzkete, ezta, gaurko egoera honetarako? –bota dio Juanak, eseri, eta zintz egiten hasi baino lehen.
‎Eta halaxe da. Baina Autor deiturarenganako hasiera bateko arretak laster hartu ditu beste bide batzuk eskelatxo historikoa irakurri berri duen autorearen kabutan.
‎1914an, mankomunitatea antolatu zuten. Beraz, Espainiako Estatua administratiboki bateratuta egon arren, aginte politikoa kudeatzean beste biderik sortu eta antolatzen ari ziren.
2018
‎Itxaropen osoa dauka. Eta ez dago bakarrik, berak beste aldean Helene bakarrik ezagutzen duen arren, argi dago jende gehiago dagoela jakitun, kezkatua eta borrokarako prest, zuhurtziaz eta isilean ari dena, momentuz ez baitago beste biderik eraginkorrak izatera heltzeko.
‎Sinplea, oinarrizkoa, logikoa, ezta? Errealitateak beste bide bat hartua zuen, ordea.
‎Ez zen lan erraza izango, baina oztopo handiagoak gainditu genituen lehenago ere... Beste batzuek pazientzia agortua zutela zioten, indarkeriari indarrez erantzun behar zaiola, ez dagoela beste biderik.
‎Lorea nekatzen hasia da, baina eutsi egiten dio. Ez du beste biderik. Katuarentzat erositakoez ere galdetu dio, ea katurik baduen.
‎Ezin atera zitekeen enborraren babesetik. Bikoteari aurka egitea beste biderik ez zitzaion geratzen; baina, etsaiak hain hurbil zeudenez, fusilarekin tiro bakarra egin eta gero ez zuen astirik izango berriz ere kargatzeko. Lurreraino irristatu zen Fabian, geldo bai geldo; erriflea prestatu zuen, eta belarraren gainean bermatu zituen ukondoak.
‎Urrutitik ikusi behar izan zuten hura. Orain, beste biderik ez zitzaion geratzen, Sophie eta bi gizonak zeuden tokira eramatea baino.
‎Estolda estu bat hartu, eta beste bide pixka bat egin genuen. Halako batean zabaltzen eta handitzen hasi zen galeria, eta, tupustean, distira bat iruditu zitzaidan, zuziarena baino zuriagoa.
‎Bizilegearen aukera soil huraxe nuen nire bizitzan etsai nagusi. Irudipen haiei uzkur egin, eta Grazibel beti nigandik gertu edukitzen saiatu beste biderik ez neukan, Grazibelen xalotasuna nire irudimeneko putzu zurrunbilotsu hartan itotzerik nahi ez banuen behintzat.
‎Gerrek ere ohi duten bezala jartzen du izurriteak hiritarra: ezer erabakitzeko premiarik gabe bizi zena hauta beharraren trantzera derrigortzen da; gerrak, goseak eta gaitzek erakusten digutenez, badaude obeditzeaz gain, errebeldia bezalako beste bide batzuk. Beti pentsatu dut horrela.
‎–Pausa egin nuen. Gero, ordu arteko hitzen gogorra beste bide batetik eramanez?: Ez du, ordea, kexatzeko aitzakiarik izango, Aba, neure pareko izendatu baitut berori.
‎Jolasti itxuratan ari zitzaidan, ni kezka ez nendin, ni ere jolasti itxuratan ari nintzaion bezalaxe bera kezka ez zedin: ez nuen, ordea, imintzioari segi beste biderik ikusten. Loak errendituko zuen halako batean, eta goiz albarako utziko nuen albiste beltza.
‎Neuk bete behar ditut lehendabizi neure aginduak. Ez dago beste biderik.
‎Ondo ezagutzen ez nuen egoera baten mende nengoen: ez neukan zain egon beste biderik, Erregek zer aginduko, nondik joko, zein erabaki hartuko.
‎–Zenbatsu irauten dizu kriseiluko olioaldi bakoitzak? . Aieru jolastiari gorrentzun egin, eta beste bide batetik bihurritu nintzaion.
‎–erregutu nion?. Ez dugu beste biderik.
‎Sena hezi beharra zagok, eta aiduru egon: ez zagok beste biderik.
‎Horregatik, bazen herio bidaia hartara makurtzen ez zenik. Burgesak eta haien aginduetara egon beste biderik ez zuten mirabeak ziren batik bat inorako erromes ez zirenak. Horma sendoko etxeak zituzten, bihitegiak ondo hornituak, zerbitzu eta behar nagusiak egoki zainduak, Gaitza hel ez zekien.
‎–Jakina, Baronet, dexestarra zen. . Arrazoia eman beste biderik ez neukan.
‎–Tonu eta hizketa moduaren aldaketek adierazten zidatenez, arrotzak baztertuak zituen arestiko oilar zalapartak. Ez dakit nire hitzek eragin ote zioten aldaketa, ala nik ezagutzen ez nuen beste bideren batetik jo nahi ote zuen, baina oso bestelakoa zuen aldartea.
‎Baina zuek ere, agian, tranpan erori zarete. Beharbada ez dago beste biderik.
Emaitza gehiago eskuratzen...
Loading...

Bilaketarako laguntza: adibideak

Oinarrizko galderak
katu "katu" lema duten agerpen guztiak bilatu
!katuaren "katuaren" formaren agerpenak bilatu
katu* "katu" hasiera duten lema guztiak bilatzen ditu
!katu* "katu" hasiera duten forma guztiak bilatzen ditu
*ganatu "ganatu" bukaera duten lema guztiak bilatzen ditu
!*ganatu "ganatu" bukaera duten forma guztiak bilatzen ditu
katu + handi "katu" eta "handi" lemak jarraian bilatu
katu + !handia "katu" lema eta "handia" forma jarraian bilatu
Distantziak
katu +3 handi "katu" eta "handi" lemak 3 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handia "katu" lema eta "handia" forma 2 elementuetako distantzian bilatu
katu +2 !handi* "katu" lema eta "handi"z hasten diren formak 2 elementuetako distantzian bilatu
Formen konbinazioa desberdinak
bero + handi | asko "bero" lema eta jarraian "handi" edo "asko" lemak bilatu
bero +2 !handi* | !asko* "bero" lema eta jarraian "handi"z edo "asko"z hasten diren formak
!bero + handi|asko|gutxi|txiki "bero" forma eta jarraian "handi", "asko", "gutxi", "txiki" lemak
Ezaugarri morfologikoekin
proba + m:adj "proba" lema eta jarraian adjketibo bat
proba +2 m:adj "proba" lema eta bi hitzetako distantziak adjektibo bat adjketibo bat
bero + handi|asko + m:adi "bero" lema jarraian "handi" edo "asko" eta jarraian aditz bat
proba + m:izearr-erg "proba" lema eta ergatibo kasuan dagoen izen arrunta

Ezaugarri morfologikoak

KATEGORIA
adb adberbioa
adi aditza
adilok aditz-lokuzioa
adj adjektiboa
det determinatzailea
ior izenordaina
izearr izen arrunta
izepib pertsona-izena
izelib leku-izena
izeizb erakunde-izena
lbt laburtzapena
lotjnt juntagailua
lotlok lokailua
esr esaera
esk esklamazioa
prt partikula
ono onomatopeia
tit titulua
KASUA
abs absolutiboa
abl ablatiboa
ala adlatiboa
ban banatzailea
dat datiboa
des destinatiboa
erg ergatiboa
abz hurbiltze-adlatiboa
ine inesiboa
ins instrumentala
gel leku-genitiboa
mot motibatiboa
abu muga-adlatiboa
par partitiboa
psp postposizioa
pro prolatiboa
soz soziatiboa
MUGATASUNA/NUMEROA
mg mugagabea
ms mugatu singularra
mp mugatu plurala
mph mugatu plural hurbila
ADITZ MOTA
da da
du du
dio dio
zaio zaio
da-du da-du
du-zaio du-zaio
dio-zaio dio-zaio
da-zaio da-zaio
du-dio du-dio
da-zaio-du da-zaio-du
da-zaio-du-dio da-zaio-du-dio

Euskararen Erreferentzia Corpusa Euskararen Erreferentzia Corpusa (EEC)
© 2025 Euskaltzaindia