2017
|
|
Nagia ere negu hotzean, ateak ateari darauntsanean, ohean higitzen da,
|
beste
aldera itzultzen da, burua goititurik jartzen da. Ordea, hargatik, itzulinguru haien buruan, lotara bere ohe berora bihurtzen da.
|
|
Kontatzen da Hugo apezpiku santu hartaz (Guidus Carthusiae, Vita Hugonis, 4 k.) hain zeukala kontu handia bere begien eginbideaz, non emakume batekin mintzatzen zenean, betiere burua ahal bezainbat
|
beste
aldera itzultzen baitzuen. Eta esaten zuen ongi zela hala egitea, zeren bestela gaitz zela, bere gogarako gauza ikusiz gero, hura ez desiratzea edo hartaz gogoetarik egin gabe egotea.
|
|
Emakumeekin ibiltzea eta kalterik ez jasotzea suan erre gabe egotea bezala da. Nornahi den eta nolakoa nahi den zarela, zaren handi edo ttipi, zaren debozioz eta intentzio onez betea, azken batean, zaren zeure ustez harria baino gogorrago eta urrea baino finago, baina emakumeak bere hitz leunaz, solas graziatsuaz, eztiaz eta emeaz beretakotuko zaitu, zentzutik aterako, liluratuko eta
|
beste
aldera itzuliko zaitu.
|
|
Hain da artez, justu eta leial, non mundu guztiak ez baitezake irabaz, ez hiro eta ez
|
beste
aldera itzul. Ez da dirurik eta faborerik, ez da lausengurik eta ez mehatxurik, ez da arartekorik eta ez adiskiderik kontzientzia bere egiatik makur dezakeenik.
|
|
Haragiaren plazeretan ez ohi da dantzarik eta irririk baizik, jaterik, edaterik eta amodiorik baizik, eta guztiarekin ere, etsai gaiztoak gauza hauek guztiok ifrentzuaz bezala
|
beste
aldera itzultzen ditu. Onerizkotik gaitzerizkoa, baketik gerla, irritik negarra, eta dantzatik Herodes baitan egin zuen bezala heriotza ateratzen du; honelatan atera dadin egiatan Salomonek dioena (Es 14:13):
|
|
Zeren bekatua egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen erabakitze bat eta kontsentitze bat; aski izango da, beraz, halaber bekatu hura bera erremediatzeko ere puntu bat, gogoaren
|
beste
aldera itzultze bat, borondateak zinki eta finki Jainkoagatik bekatuaren uzte bat eta gaitzeste bat. Zeren are miserikordiosoago da Jainkoa justiziati baino, barkatzera prestago gaztigatzera baino.
|
|
Loquela multium iurans, horripilationem capiti statuet, et irreverentia ipsius obduratio aurium. Juramentu anitz egiteak, beti biraoz mintzatzeak lazten ditu buruko ileak, eta jende prestuek, halakorik ez entzuteagatik, belarriak ixten dituzte, burua
|
beste
aldera itzultzen dute.
|
|
nola ikatz biziek elkarganatzen dituzunean sua pizten eta egiten baitute, hala etsaia baitan ere, egiten dizkiozun ongiek eta zerbitzuek pizten dute eta egiten amodioaren sua, bakea, adiskidetasuna. Eta guztiz ere, baldin zerori agurtzera, mintzatzera eta presente igortzera aitzintzen bazara, hark etsaiari bihotza hausten eta osten dio, hark begia arraitzen dio, hark ifrentzuaz bezala bere mendekatzeko gogoa
|
beste
aldera itzultzen dio.
|
|
Errege Saulez, erregetu berrian, mintzo ziren jende batzuk gaizki eta hain hurbil eta hagitz, non erregek berak aditzen baitzituen. Ordea, burua
|
beste
aldera itzuli eta disimulatu zuen, ez aditu irudi egin zuen: Dissimulabat se audire (1Sm 10:27).
|